Fidagarria al da zure oroimena?
-
0:01 - 0:05Laneko kasu batez hitz egin nahi nuke
-
0:05 - 0:08Steve Titusei buruzkoa.
-
0:08 - 0:11Titus jatetxe bateko gerentea zen.
-
0:11 - 0:1631 urte zituen eta Seattlen bizi zen,
Washingtonen, -
0:16 - 0:17Gretchenekin konprometituta zegoen,
-
0:17 - 0:20ezkontzear zen,
bera zen bere bizitzako maitasuna. -
0:20 - 0:23Gau batean, bikotea irten egin zen
-
0:23 - 0:26jatetxe batean afari erromantiko batera.
-
0:26 - 0:27Etxera bidean,
-
0:27 - 0:30polizia batek geratu zituen.
-
0:30 - 0:34Titusen autoak beste baten antza zuen
-
0:34 - 0:37gau hartan ikusitako beste batena
-
0:37 - 0:41emakume bat bortxatu zuen gizon batena,
-
0:41 - 0:44eta Titusek bortxatzailearen antza zuen.
-
0:44 - 0:47Beraz poliziak argazki bat atera zion,
-
0:47 - 0:50errekonozimendu frogan jarri,
-
0:50 - 0:52eta biktimari erakutsi zizkioten argazkiak
-
0:52 - 0:54eta biktimak,
Titusen argazkia seinalatu zuen. -
0:54 - 0:58Eta esan zuen "Hau da antzekoena".
-
0:58 - 1:02Poliziak eta salatzaileak
epaiketa eskatu zuten -
1:02 - 1:05eta Steve Titus
bortxaketagatik salatzerakoan, -
1:05 - 1:07bortxaketako biktima altsatu
-
1:07 - 1:11eta esan zuen, "ziur nago bera dela".
-
1:11 - 1:14Eta Titus kondenatua izan zen.
-
1:14 - 1:16Errugabea zela aldarrikatu zuen,
-
1:16 - 1:19bere familiak epaileei oihukatu zien,
-
1:19 - 1:22emaztegaia negarrez lurrera erori zen,
-
1:22 - 1:25eta Titus kartzelan sartu zuten.
-
1:25 - 1:29Zer egingo zenukete une horretan?
-
1:29 - 1:30Zer egingo zenukete?
-
1:30 - 1:34Titusek konfidantza galdu zuen
sistema juridikoan, -
1:34 - 1:36baina ideia bat izan zuen.
-
1:36 - 1:38Herriko egunkariarekin
jarri zen harremanetan, -
1:38 - 1:42kazetari ikertzaile baten
interesa piztu zuen, -
1:42 - 1:47eta kazetariak,
benetako bortxatzailea aurkitu zuen -
1:47 - 1:50bortxaketa onartu zuen gizon bat,
-
1:50 - 1:54inguru hartan 50 bortxaketa egin izana
leporatzen zitzaion gizon bat, -
1:55 - 1:58eta informazioa epaileari eman zitzaionean
-
1:58 - 2:01epaileak Titus aske utzi zuen.
-
2:01 - 2:05Eta, zinez hor amaitu behar zen kasua.
-
2:05 - 2:06Amaitu egin behar zen.
-
2:06 - 2:08Titusentzat urte txar bat izan behar zen,
-
2:08 - 2:12salaketa eta epaiketa urtea,
baina amaitua. -
2:12 - 2:14Ez zen horrela amaitu.
-
2:14 - 2:17Titus etsita zegoen.
-
2:17 - 2:20Bere lana galdu zuen.
Ezin zuen berreskuratu -
2:20 - 2:21Emaztegaia galdu zuen.
-
2:21 - 2:24Bere etengabeko haserrea jasanezina zen.
-
2:24 - 2:26Bere aurrezkiak galdu zituen,
-
2:26 - 2:29eta salaketa bat jartzea erabaki zuen
-
2:29 - 2:32polizia eta beste batzuen aurka
-
2:32 - 2:34bere sufrimenduaren
sortzaileen aurka. -
2:34 - 2:39Eta orduan hasi nintzen
kasu honetan lanean -
2:39 - 2:41zera asmatu nahian,
-
2:41 - 2:43nola iritsi zen biktima
-
2:43 - 2:44"hau da antzekoena" esatetik
-
2:44 - 2:49"ziur nago hau dela" esatera.
-
2:49 - 2:52Titus indar gabe zegoen kasuagatik.
-
2:52 - 2:55Uneoro hortan pentsatzen zegoen,
-
2:55 - 2:59eta epaiketa baino egun batzuk lehenago,
-
2:59 - 3:02goizean esnatu,
-
3:02 - 3:03minez tolestu,
-
3:03 - 3:06eta estresak sortutako
bihotzekoagatik hil zen. -
3:06 - 3:0935 urte zituen.
-
3:09 - 3:14Titusen kasuan lan egiteko eskatu zidaten.
-
3:14 - 3:17Psikologo zientifikoa naizelako.
-
3:17 - 3:20Oroimena aztertu dut hamarkadetan zehar.
-
3:20 - 3:24Eta norbait ezagutzen badut hegazkinean
-
3:24 - 3:26- Eskoziara bidean gertatu zitzaidan-
-
3:26 - 3:28Norbait ezagutzen badut hegazkinean,
-
3:28 - 3:31eta elkarri galdetu "zer egiten duzu?"
-
3:31 - 3:32eta "oroimena aztertu" badiot,
-
3:32 - 3:36izenak gogoratzeko zailtasunez
hitz egingo didate, -
3:36 - 3:38edo Alzheimerra duen kide batez,
-
3:38 - 3:40edo oroimen arazoren batez,
-
3:40 - 3:43baina esan behar diet
-
3:43 - 3:46ez dudala aztertzen ahazte prozesua.
-
3:46 - 3:49Aurkakoa ikasten dut: gogoratzea,
-
3:49 - 3:52gertatu ez diren gauzak gogoratzea
-
3:52 - 3:54edo gauzak desberdin gogoratzea
-
3:54 - 3:56benetan izan zenarekin alderatuz.
-
3:56 - 4:01Oroimen faltsuak aztertzen ditut.
-
4:01 - 4:05Zoritxarrez, Steve Titus ez da bakarra
-
4:05 - 4:09oroimen faltsu batengatik
kondenatua izan dena -
4:09 - 4:13EEBBetako proiektu batean
-
4:13 - 4:15informazioa bildu da
-
4:15 - 4:19300 errugaberen inguruan,
-
4:19 - 4:23egin gabeko delituengatik kondenatutakoak.
-
4:23 - 4:2810,20 eta 30 urte pasa zituzten kartzelan,
-
4:28 - 4:30eta orain DNA frogek frogatu dute
-
4:30 - 4:33errugabeak direla.
-
4:33 - 4:36Eta kasu hauek aztertuak izan direnean,
-
4:36 - 4:38hiru laurdenak
-
4:38 - 4:44oroimen faltsuengatik izan dira.
-
4:44 - 4:45Eta zergatik?
-
4:45 - 4:48Errugabe hauek kondenatu zituzten
epaimahiak -
4:48 - 4:51eta Titus kondenatu zuen
epaimahiak bezala, -
4:51 - 4:53askok uste dute oroimena
-
4:53 - 4:54grabagailu bat bezalakoa dela.
-
4:54 - 4:57Informazioa gordetzen duena,
-
4:57 - 4:59gero berreskuratu
eta berrerabiltzeko -
4:59 - 5:03galderak erantzun edo
irudiak identifikatu nahi direnean. -
5:03 - 5:05Baina psikologian
hamarkadetan egindako lanek -
5:05 - 5:08hau ez dela horrela erakutsi dute.
-
5:08 - 5:11Gure oroitzapenak eraikitzaileak dira.
-
5:11 - 5:12Berreraikitzaileak.
-
5:12 - 5:16Oroimenak Wikipediaren orri baten
antzera lan egiten du: -
5:16 - 5:21Gauzak aldatu ditzakezu,
baina baita besteek ere. -
5:21 - 5:26Oroitzapen eraikitzaile hauek
lehen adiz aztertzen -
5:26 - 5:2870.hamarkadan hasi nintzen.
-
5:28 - 5:33Esperimentuetan jendeari simulatutako
delitu eta istripuak erakusten zitzaizkien -
5:35 - 5:39eta gogoratzen zutenaz galdetzen zitzaien.
-
5:39 - 5:43Behin, simulatutako istripu bat
erakutsi genuen -
5:43 - 5:44eta zera galdetu,
-
5:44 - 5:47ze abiadura zeramaten
autoek talka egitean? -
5:47 - 5:49Beste batzuei zera galdetu genien
-
5:49 - 5:52ze abiadura zeramaten autoek
elkar jo zutenean? -
5:52 - 5:55eta galderan "jo" erabili genuenean,
-
5:55 - 5:59lekukoek autoa
azkarrago zihoala esan zuten, -
5:59 - 6:03eta orohar galderan
"jo" hitza erabiltzeak -
6:03 - 6:05jendeak probabilitate handiagoz
zera esatea eragin zuen, -
6:05 - 6:08istripuaren tokian
kristal apurtuak ikusi zituela -
6:08 - 6:12kristal apurturik ez zegoenean.
-
6:12 - 6:15Beste batean, simulatutako
istripu bat erakutsi genuen -
6:15 - 6:19non kotxe batek "stop"
seinale bat pasatzen zuen -
6:19 - 6:24eta "eman bidea" seinalea zela iradokiz
galdera bat egitean, -
6:24 - 6:28lekuko askok bidegurutzean "eman bidea"
seinalea gogoratzen zutela esaten zuten -
6:28 - 6:31eta ez "stop" seinalea.
-
6:31 - 6:33Eta pentsa dezakezu, tira, badakizu,
-
6:33 - 6:35hauek grabaketak dira,
-
6:35 - 6:36eta ez dira bereziki estresagarriak.
-
6:36 - 6:39Akats berdinak egingo lirateke
-
6:39 - 6:42benetan estresagarriak diren egoeretan?
-
6:42 - 6:45Duela gutxi argitaratutako ikerketa batean
-
6:45 - 6:48galdera horri erantzun bat ematen diogu,
-
6:48 - 6:50ikerketa honen bereizgarri bat
-
6:50 - 6:56jendea egoera estresagarrian
jartzea delako. -
6:56 - 6:58Bertan, partaideak
-
6:58 - 7:01EEBBetako militarrak ziren
-
7:01 - 7:05entrenamendu beldurgarrian zeudenak
-
7:05 - 7:08egoera zailetara ohitzen joateko
-
7:08 - 7:12gerran preso eramaten bazituzten.
-
7:12 - 7:14Eta entrenamendu honen zati gisa,
-
7:14 - 7:18soldaduak agresiboki galdekatzen dituzte
-
7:18 - 7:2330 minutuz fisikoki erasotuz
-
7:23 - 7:26eta gero identifikatzen saiatu behar dira
-
7:26 - 7:29nork galdekatu zituen.
-
7:29 - 7:33Eta informazio iradokitzailea
eskaintzen diegunean -
7:33 - 7:35pertsona desberdin bat dela iradokiz,
-
7:35 - 7:39askok txarto
identifikatzen dute galdetzailea, -
7:39 - 7:43askotan, identifikatutakoak ez du
-
7:43 - 7:46benetako galdetzailearen antzik ere.
-
7:46 - 7:49Ikerketa hauek erakusten dutena zera da,
-
7:49 - 7:52jendeari iradokizunak egiterakoan
-
7:52 - 7:56jasan duten esperientzia baten inguruan,
-
7:56 - 8:01berain oroitzapena aldatu daitekeela.
-
8:01 - 8:04Benetako munduan,
-
8:04 - 8:07informazio eza nonahi dago.
-
8:07 - 8:08Desinformazioa dago
-
8:08 - 8:11ez bakarrik galdetuak bagara,
-
8:11 - 8:13baita lekukoekin hitz egiterakoan ere
-
8:13 - 8:16nortzuek modu desegokian
eskaini diezaguketen -
8:16 - 8:18informazio okerra,
-
8:18 - 8:23edo bizitako egoera baten berria entzutean
-
8:24 - 8:30eta guzti honek oroimenaren kutsaketa
ahalbidetzen du. -
8:30 - 8:341990an, zera ikusten hasi ginen,
-
8:34 - 8:39oraindik larriagoa den oroimen arazoa.
-
8:39 - 8:42Pazienteak arazo batekin
joaten ziren terapiara-- -
8:42 - 8:45agian depresioa, elikadura nahastea--
-
8:45 - 8:48eta terapiatik ateratzen zirenean
-
8:48 - 8:50arazo desberdin bat zuten.
-
8:50 - 8:54Basakeria beldurgarrien oroimenak,
-
8:54 - 8:56batzuetan erritual satanikoenak,
-
8:56 - 9:01batzuetan elementu arraroei loturikoak.
-
9:01 - 9:03Emakume batek psikoterapia amaitzean
-
9:03 - 9:06zera sinisten zuen,
urteetan zehar -
9:06 - 9:09eraso zeremonialak jasan izan zituela,
haurdunaldira eraman zutenak -
9:09 - 9:12eta haurra bere tripatik moztu zutela.
-
9:12 - 9:14Baina ez zeukan orbain fisikorik
-
9:14 - 9:16ez inolako froga fisikorik
-
9:16 - 9:19bere istorioa ziurtatuko zuenik.
-
9:19 - 9:22Eta kasu hauek aztertzen hasi nintzenean,
-
9:22 - 9:24nire buruari galdetzen nion,
-
9:24 - 9:26nondik datoz oroitzapen arraro hauek?
-
9:26 - 9:30Eta zera aurkitu nuen, kasu gehienetan
-
9:30 - 9:36psikoterapia motaren batean
gertatzen zela hori. -
9:36 - 9:38Eta beraz, galdetu nuen,
-
9:38 - 9:41psikoterapia honen aspekturen bat--
-
9:41 - 9:44imajinazio ariketak esaterako
-
9:44 - 9:46edo ametsen interpretazioa,
-
9:46 - 9:48edo kasu batzuetan hipnosia,
-
9:48 - 9:52edo informazio faltsuaren aurkezpena--
-
9:52 - 9:55ote zen pazienteak bultzatzen zituena
-
9:55 - 9:57oso arraroak ziren
-
9:57 - 10:00oroitzapenak garatzera.
-
10:00 - 10:02Beraz, esperimentu batzuk diseinatu nituen
-
10:02 - 10:07prozesu hauek aztertzen saiatzeko
-
10:07 - 10:10psikoterapia horietan, aztertu nahian
-
10:10 - 10:14oroimen faltsuen garapena.
-
10:14 - 10:16Egindako hasierako ikerketa batean,
-
10:16 - 10:19sugestioa erabili genuen,
-
10:19 - 10:23kasu horietako psikoterapiako metodo bat,
-
10:23 - 10:25sugestio mota bat erabili genuen
-
10:25 - 10:27eta oroitzapen faltsu bat txertatu
-
10:27 - 10:30non umea zinenean, 5-6 urte,
-
10:30 - 10:32zentro komertzial batean galdu zinen.
-
10:32 - 10:35Beldurtuta zeunden. Negarrez.
-
10:35 - 10:37Azkenean adineko batek salbatu zintuen
-
10:37 - 10:39eta zure familiarengana eraman.
-
10:39 - 10:42Eta oroitzapen hau txertatzea lortu genuen
-
10:42 - 10:46partaideen laurden batean.
-
10:46 - 10:48Eta pentsa dezakezu, tira,
-
10:48 - 10:50hori ez da bereziki estresagarria.
-
10:50 - 10:55Guk eta beste ikertzaile batzuk
oroitzapen faltsuak txertatu ditugu -
10:56 - 10:59ezohikoagoak eta estresagarriagoak zirenak.
-
10:59 - 11:02Tennesseen egindako ikerketa batean,
-
11:02 - 11:04ikertzaileek oroitzapen faltsu bat
txertatu zuten -
11:04 - 11:07non, haurra zinenean ia ito egin zinen
-
11:07 - 11:09eta sorosle batek erreskatatu
behar izan zintuen. -
11:09 - 11:11Eta Kanadan egindako ikerketa batean,
-
11:11 - 11:14ikertzaileek oroitzapen
faltsua txertatu zuten -
11:14 - 11:15non haurra zinenean
-
11:15 - 11:19animalia basati batek erasotzea
bezalako zerbait -
11:19 - 11:20gertatu zitzaizun,
-
11:20 - 11:24eta partehartzaile erdiekin
lortu zuten. -
11:24 - 11:26Eta Italian egindako ikerketa batean,
-
11:26 - 11:29ikertzaileek oroitzapen faltsua
txertatu zuten -
11:29 - 11:34non, haurra zinenean
deabrutze bat ikusi zenuen. -
11:34 - 11:36Gehitu nahi dut, eman dezakeela
-
11:36 - 11:40partehartzaile esperimentalak
traumatizatzen ditugula -
11:40 - 11:42zientziaren izenean,
-
11:42 - 11:46baina gure ikerketak ebaluatuak izan dira
-
11:46 - 11:48etika batzordeengandik
-
11:48 - 11:50eta erabaki dute
-
11:50 - 11:54sortu dezaketen egonezin iragankorra,
-
11:54 - 11:57partehartzaile esperimentalek
sufritu dezaketena, -
11:57 - 12:01konpentsatu egiten dela
arazoaren garrantziarekin, -
12:01 - 12:04oroimen prozesuak ulertzea
-
12:04 - 12:08eta munduko leku batzuetan
egiten diren gehiegikeriak aztertzea. -
12:10 - 12:13Nire harridurarako,
-
12:13 - 12:17lan hau argitaratu eta hitz egiten hastean
-
12:17 - 12:21psikoterapia mota horien aurka,
-
12:21 - 12:25arazo batzuk sortu zitzaizkidan:
-
12:25 - 12:30etsaitasunak, batez ere
oroimen erreprimituen terapeutengandik -
12:30 - 12:31erasotuak sentitu zirenak,
-
12:31 - 12:35eta tratatuak izan ziren pazienteengandik.
-
12:35 - 12:38Batzuetan zaindariak eraman
behar izan nituen hitzaldietara -
12:38 - 12:40non gonbidatua izan nintzen,
-
12:40 - 12:44jendea ni kaleratzeko kanpaina egiten.
-
12:44 - 12:46Baina segurutik, okerrena zera izan zen,
-
12:46 - 12:49susmoa nuela emakume bat
-
12:49 - 12:51erasoen errugabea zela,
-
12:51 - 12:54eta bere alabak salatu egin zuela.
-
12:54 - 12:57Amari eraso sexualak egitea
leporatzen zion -
12:57 - 12:59erreprimitutako oroitzapenetan
oinarrituta. -
12:59 - 13:02Eta alaba salatari hark
baimendu egin zuen istorioa -
13:02 - 13:05filmatua eta publikoki argitaratua izatea.
-
13:05 - 13:08Zalantzak neuzkan istorioaren inguruan,
-
13:08 - 13:10eta ikertzen hasi nintzen,
-
13:10 - 13:15eta informazioa lortu nuen
konbentzitu ninduena -
13:15 - 13:17ama errugabea zela.
-
13:17 - 13:20Kasuaren inguruan argitaratu nuen,
-
13:20 - 13:23eta geroago, alaba salatzaileak
-
13:23 - 13:25auzitara eraman ninduen.
-
13:25 - 13:27Bere izena inoiz aipatu ez nuen arren,
-
13:27 - 13:32difamazio eta pribatutasun
inbasioagatik salatu ninduen. -
13:32 - 13:34Eta 5 urtean zehar
-
13:34 - 13:41auzi desatseginetan ibili nintzen,
-
13:41 - 13:45baina azkenean amaitu zen, eta
-
13:45 - 13:47lanera itzuli ahal izan nuen.
-
13:47 - 13:49Hala ere, bidean, parte izan nintzen
-
13:49 - 13:52EEBBetako joera kezkagarri batena
-
13:52 - 13:54non zientzialariak salatuak diren
-
13:54 - 13:59eztabaida publikoetan parte hartzeagatik.
-
13:59 - 14:02Lanera itzuli nintzenean, galdetu nuen:
-
14:02 - 14:05oroitzapen faltsu bat txertatuz gero,
-
14:05 - 14:06ondorioak izango al ditu?
-
14:06 - 14:08Zure geroko pentsamenduetan
eragingo al du? -
14:08 - 14:10eta zure geroko jokabideetan?
-
14:10 - 14:13Lehen ikerketan oroitzapen bat
txertatu genuen -
14:13 - 14:16non haurra zinenean elikagai batek
gaixotu zintuen: -
14:16 - 14:19arrautza egosiak, pepinoak,
marrubizko izozkia. -
14:19 - 14:22Aurkitu genuen,
behin oroitzapena txertatuta -
14:22 - 14:24jendeak ez zuela hori hainbeste jan nahi
-
14:24 - 14:27kanpoko piknik batean.
-
14:27 - 14:31Oroitzapen faltsuak ez dute
desatseginak izan beharrik. -
14:31 - 14:33Oroitzapen atsegin bat txertatuz gero
-
14:33 - 14:36zainzuria bezalako elikagai
osasuntsu baten inguruan -
14:36 - 14:39jendeak zainzuri gehiago
jatea lortuko genuke. -
14:39 - 14:42Ikerketa hauek erakusten dutena da
-
14:42 - 14:44oroitzapen faltsuak txertatu daitezkeela
-
14:44 - 14:45eta ondorio izan ditzaketela
-
14:45 - 14:50jokabidean, epe luzera.
-
14:50 - 14:53Gaitasun honekin batera
-
14:53 - 14:56oroitzapenak txertatzea eta
jokabidea kontrolatzea, -
14:56 - 15:00kontu etiko garrantzitsuak daude,
-
15:00 - 15:03esaterako, noiz erabili behar dira
teknika hauek? -
15:03 - 15:07edo, debekatu egin behar dira?
-
15:07 - 15:10Terapeutek ezin dute etikoki
oroitzapenik txertatu -
15:10 - 15:11pazienteen gogamenean
-
15:11 - 15:14laguntzeko bada ere,
-
15:14 - 15:15baina ezerk ez dio
guraso bati galerazten -
15:15 - 15:20haur obesoekin egiten saiatzeko.
-
15:20 - 15:22Eta hau publikoki iradoki nuenean,
-
15:22 - 15:26kexak sortu ziren berriz.
-
15:26 - 15:30"Hor doa. Gurasoek haurrei
gezurrak esatea bultzatzen" -
15:30 - 15:32Kaixo, Santa Claus. (Barreak)
-
15:32 - 15:41Hau ikusteko eduki dezakegun
beste modu bat zera da, -
15:41 - 15:47zer nahiago duzu, haur obesoa,
diabetesarekin, biziraupen laburra, -
15:47 - 15:48honek guztiak dakarrena,
-
15:48 - 15:51ala oroitzapen faltsu
txiki bat duen haurra? -
15:51 - 15:54Badakit zer aukeratuko nukeen
nire haurrarentzat. -
15:54 - 15:58Beharbada nire lanak gehiengotik
desberdindu egin nau. -
15:58 - 16:01Gehienek oroitzapenak maite dituzte,
-
16:01 - 16:03euren identitatea errepresentatzen dute,
-
16:03 - 16:05nortzuk diren, nondik datozen.
-
16:05 - 16:08Eta hori baloratzen dut.
Nik ere horrela sentitzen dut. -
16:08 - 16:10Baina nire lanagatik dakit
-
16:10 - 16:14zenbat fikzio dagoen horietan.
-
16:14 - 16:17Hamarkada hauetan zerbait ikasi badut
-
16:17 - 16:19arazo horiekin lanean, zera da:
-
16:19 - 16:22norbaitek zerbait esateak soilik
-
16:22 - 16:23eta konfidantzarekin esateak,
-
16:23 - 16:26zehaztasun osoz kontatu arren,
-
16:26 - 16:29kontatzerakoan emozioak adierazi arren,
-
16:29 - 16:32ez du esan nahi gertatu zenik.
-
16:32 - 16:36Ezin dira oroitzapen faltsua eta
benetakoa guztiz bereiztu -
16:36 - 16:39Baieztapen independienteak behar ditugu.
-
16:39 - 16:42Aurkikuntza hauek toleranteagoa egin naute
-
16:42 - 16:47lagun eta familiakoek egindako
ohiko oroimen akatsekiko. -
16:47 - 16:52Aurkikuntza hauek Steve Titus
salba zezaketen -
16:52 - 16:55bere etorkizuna kendu zioten gizona
-
16:55 - 16:58oroitzapen faltsu bategatik.
-
16:58 - 17:01Bitartean jakin beharko genuke,
-
17:01 - 17:02ondo egingo genuke,
-
17:02 - 17:06oroimena, askatasuna bezala,
-
17:06 - 17:10gauza hauskorra dela.
-
17:10 - 17:13Eskerrik asko. Eskerrik asko.
-
17:13 - 17:15Eskerrik asko. (Txaloak)
-
17:15 - 17:19Mila esker. (Txaloak)
- Title:
- Fidagarria al da zure oroimena?
- Speaker:
- Elizabeth Loftus
- Description:
-
Elizabeth Loftus psikologoak oroimena aztertzen du. Zehazki oroitzapen faltsuak aztertzen ditu. Hau da, jendeak gertatu ez ziren gauzak gogoratzea edo gertatutakoak modu desberdinean gogoratzea. Pentsa dezakezuna baino ohikoagoa da hau, eta Loftusek estatistika eta istorio harrigarri batzuk elkarbanatzen ditu honen inguruan. Baita kontuan hartu beharko liratekeen hainbat aspektu etiko ere.
- Video Language:
- English
- Team:
closed TED
- Project:
- TEDTalks
- Duration:
- 17:36
![]() |
Dimitra Papageorgiou approved Basque subtitles for How reliable is your memory? | |
![]() |
Jone Aliri Lazcano accepted Basque subtitles for How reliable is your memory? | |
![]() |
Jone Aliri Lazcano edited Basque subtitles for How reliable is your memory? | |
![]() |
Jone Aliri Lazcano edited Basque subtitles for How reliable is your memory? | |
![]() |
Jone Aliri Lazcano edited Basque subtitles for How reliable is your memory? | |
![]() |
Jone Aliri Lazcano edited Basque subtitles for How reliable is your memory? | |
![]() |
Jone Aliri Lazcano edited Basque subtitles for How reliable is your memory? | |
![]() |
Jone Aliri Lazcano edited Basque subtitles for How reliable is your memory? |