1 00:00:00,509 --> 00:00:04,841 Laneko kasu batez hitz egin nahi nuke 2 00:00:04,841 --> 00:00:08,404 Steve Titusei buruzkoa. 3 00:00:08,404 --> 00:00:11,433 Titus jatetxe bateko gerentea zen. 4 00:00:11,433 --> 00:00:15,523 31 urte zituen eta Seattlen bizi zen, Washingtonen, 5 00:00:15,523 --> 00:00:17,418 Gretchenekin konprometituta zegoen, 6 00:00:17,418 --> 00:00:20,366 ezkontzear zen, bera zen bere bizitzako maitasuna. 7 00:00:20,366 --> 00:00:22,650 Gau batean, bikotea irten egin zen 8 00:00:22,650 --> 00:00:25,655 jatetxe batean afari erromantiko batera. 9 00:00:25,655 --> 00:00:27,303 Etxera bidean, 10 00:00:27,303 --> 00:00:30,253 polizia batek geratu zituen. 11 00:00:30,253 --> 00:00:33,570 Titusen autoak beste baten antza zuen 12 00:00:33,570 --> 00:00:37,457 gau hartan ikusitako beste batena 13 00:00:37,457 --> 00:00:40,863 emakume bat bortxatu zuen gizon batena, 14 00:00:40,863 --> 00:00:44,457 eta Titusek bortxatzailearen antza zuen. 15 00:00:44,457 --> 00:00:47,035 Beraz poliziak argazki bat atera zion, 16 00:00:47,035 --> 00:00:49,802 errekonozimendu frogan jarri, 17 00:00:49,802 --> 00:00:51,962 eta biktimari erakutsi zizkioten argazkiak 18 00:00:51,962 --> 00:00:54,122 eta biktimak, Titusen argazkia seinalatu zuen. 19 00:00:54,122 --> 00:00:57,743 Eta esan zuen "Hau da antzekoena". 20 00:00:57,743 --> 00:01:01,631 Poliziak eta salatzaileak epaiketa eskatu zuten 21 00:01:01,631 --> 00:01:04,972 eta Steve Titus bortxaketagatik salatzerakoan, 22 00:01:04,972 --> 00:01:07,068 bortxaketako biktima altsatu 23 00:01:07,068 --> 00:01:11,410 eta esan zuen, "ziur nago bera dela". 24 00:01:11,410 --> 00:01:14,336 Eta Titus kondenatua izan zen. 25 00:01:14,336 --> 00:01:16,310 Errugabea zela aldarrikatu zuen, 26 00:01:16,310 --> 00:01:18,892 bere familiak epaileei oihukatu zien, 27 00:01:18,892 --> 00:01:21,763 emaztegaia negarrez lurrera erori zen, 28 00:01:21,763 --> 00:01:25,158 eta Titus kartzelan sartu zuten. 29 00:01:25,158 --> 00:01:28,616 Zer egingo zenukete une horretan? 30 00:01:28,616 --> 00:01:30,252 Zer egingo zenukete? 31 00:01:30,252 --> 00:01:34,020 Titusek konfidantza galdu zuen sistema juridikoan, 32 00:01:34,020 --> 00:01:36,052 baina ideia bat izan zuen. 33 00:01:36,052 --> 00:01:38,483 Herriko egunkariarekin jarri zen harremanetan, 34 00:01:38,483 --> 00:01:41,870 kazetari ikertzaile baten interesa piztu zuen, 35 00:01:41,870 --> 00:01:46,606 eta kazetariak, benetako bortxatzailea aurkitu zuen 36 00:01:46,606 --> 00:01:49,959 bortxaketa onartu zuen gizon bat, 37 00:01:49,959 --> 00:01:53,811 inguru hartan 50 bortxaketa egin izana leporatzen zitzaion gizon bat, 38 00:01:54,583 --> 00:01:57,757 eta informazioa epaileari eman zitzaionean 39 00:01:57,757 --> 00:02:00,693 epaileak Titus aske utzi zuen. 40 00:02:00,693 --> 00:02:04,724 Eta, zinez hor amaitu behar zen kasua. 41 00:02:04,724 --> 00:02:05,847 Amaitu egin behar zen. 42 00:02:05,847 --> 00:02:08,367 Titusentzat urte txar bat izan behar zen, 43 00:02:08,367 --> 00:02:12,203 salaketa eta epaiketa urtea, baina amaitua. 44 00:02:12,203 --> 00:02:14,250 Ez zen horrela amaitu. 45 00:02:14,250 --> 00:02:16,928 Titus etsita zegoen. 46 00:02:16,928 --> 00:02:19,508 Bere lana galdu zuen. Ezin zuen berreskuratu 47 00:02:19,508 --> 00:02:21,351 Emaztegaia galdu zuen. 48 00:02:21,351 --> 00:02:24,257 Bere etengabeko haserrea jasanezina zen. 49 00:02:24,257 --> 00:02:26,403 Bere aurrezkiak galdu zituen, 50 00:02:26,403 --> 00:02:29,261 eta salaketa bat jartzea erabaki zuen 51 00:02:29,261 --> 00:02:31,542 polizia eta beste batzuen aurka 52 00:02:31,542 --> 00:02:33,861 bere sufrimenduaren sortzaileen aurka. 53 00:02:33,861 --> 00:02:38,574 Eta orduan hasi nintzen kasu honetan lanean 54 00:02:38,574 --> 00:02:40,535 zera asmatu nahian, 55 00:02:40,535 --> 00:02:42,609 nola iritsi zen biktima 56 00:02:42,609 --> 00:02:44,137 "hau da antzekoena" esatetik 57 00:02:44,137 --> 00:02:48,887 "ziur nago hau dela" esatera. 58 00:02:48,887 --> 00:02:52,166 Titus indar gabe zegoen kasuagatik. 59 00:02:52,166 --> 00:02:55,200 Uneoro hortan pentsatzen zegoen, 60 00:02:55,200 --> 00:02:59,351 eta epaiketa baino egun batzuk lehenago, 61 00:02:59,351 --> 00:03:01,570 goizean esnatu, 62 00:03:01,570 --> 00:03:03,378 minez tolestu, 63 00:03:03,378 --> 00:03:06,072 eta estresak sortutako bihotzekoagatik hil zen. 64 00:03:06,072 --> 00:03:09,259 35 urte zituen. 65 00:03:09,259 --> 00:03:14,069 Titusen kasuan lan egiteko eskatu zidaten. 66 00:03:14,069 --> 00:03:16,584 Psikologo zientifikoa naizelako. 67 00:03:16,584 --> 00:03:20,411 Oroimena aztertu dut hamarkadetan zehar. 68 00:03:20,411 --> 00:03:23,800 Eta norbait ezagutzen badut hegazkinean 69 00:03:23,800 --> 00:03:25,896 - Eskoziara bidean gertatu zitzaidan- 70 00:03:25,896 --> 00:03:27,726 Norbait ezagutzen badut hegazkinean, 71 00:03:27,726 --> 00:03:30,771 eta elkarri galdetu "zer egiten duzu?" 72 00:03:30,771 --> 00:03:32,222 eta "oroimena aztertu" badiot, 73 00:03:32,222 --> 00:03:35,602 izenak gogoratzeko zailtasunez hitz egingo didate, 74 00:03:35,602 --> 00:03:38,401 edo Alzheimerra duen kide batez, 75 00:03:38,416 --> 00:03:40,481 edo oroimen arazoren batez, 76 00:03:40,481 --> 00:03:42,697 baina esan behar diet 77 00:03:42,697 --> 00:03:46,202 ez dudala aztertzen ahazte prozesua. 78 00:03:46,202 --> 00:03:49,204 Aurkakoa ikasten dut: gogoratzea, 79 00:03:49,204 --> 00:03:51,957 gertatu ez diren gauzak gogoratzea 80 00:03:51,957 --> 00:03:53,922 edo gauzak desberdin gogoratzea 81 00:03:53,922 --> 00:03:55,947 benetan izan zenarekin alderatuz. 82 00:03:55,947 --> 00:04:00,683 Oroimen faltsuak aztertzen ditut. 83 00:04:00,683 --> 00:04:04,990 Zoritxarrez, Steve Titus ez da bakarra 84 00:04:04,990 --> 00:04:09,295 oroimen faltsu batengatik kondenatua izan dena 85 00:04:09,295 --> 00:04:12,603 EEBBetako proiektu batean 86 00:04:12,603 --> 00:04:14,855 informazioa bildu da 87 00:04:14,855 --> 00:04:18,789 300 errugaberen inguruan, 88 00:04:18,789 --> 00:04:22,684 egin gabeko delituengatik kondenatutakoak. 89 00:04:22,684 --> 00:04:27,984 10,20 eta 30 urte pasa zituzten kartzelan, 90 00:04:27,984 --> 00:04:30,411 eta orain DNA frogek frogatu dute 91 00:04:30,411 --> 00:04:33,327 errugabeak direla. 92 00:04:33,327 --> 00:04:35,848 Eta kasu hauek aztertuak izan direnean, 93 00:04:35,848 --> 00:04:37,989 hiru laurdenak 94 00:04:37,989 --> 00:04:43,600 oroimen faltsuengatik izan dira. 95 00:04:43,600 --> 00:04:44,863 Eta zergatik? 96 00:04:44,863 --> 00:04:48,314 Errugabe hauek kondenatu zituzten epaimahiak 97 00:04:48,314 --> 00:04:50,598 eta Titus kondenatu zuen epaimahiak bezala, 98 00:04:50,598 --> 00:04:52,839 askok uste dute oroimena 99 00:04:52,839 --> 00:04:54,486 grabagailu bat bezalakoa dela. 100 00:04:54,486 --> 00:04:56,743 Informazioa gordetzen duena, 101 00:04:56,743 --> 00:04:59,390 gero berreskuratu eta berrerabiltzeko 102 00:04:59,390 --> 00:05:02,817 galderak erantzun edo irudiak identifikatu nahi direnean. 103 00:05:02,817 --> 00:05:04,980 Baina psikologian hamarkadetan egindako lanek 104 00:05:04,980 --> 00:05:08,133 hau ez dela horrela erakutsi dute. 105 00:05:08,133 --> 00:05:10,563 Gure oroitzapenak eraikitzaileak dira. 106 00:05:10,563 --> 00:05:12,132 Berreraikitzaileak. 107 00:05:12,132 --> 00:05:15,613 Oroimenak Wikipediaren orri baten antzera lan egiten du: 108 00:05:15,613 --> 00:05:20,726 Gauzak aldatu ditzakezu, baina baita besteek ere. 109 00:05:20,726 --> 00:05:25,975 Oroitzapen eraikitzaile hauek lehen adiz aztertzen 110 00:05:25,975 --> 00:05:28,390 70.hamarkadan hasi nintzen. 111 00:05:28,390 --> 00:05:32,813 Esperimentuetan jendeari simulatutako delitu eta istripuak erakusten zitzaizkien 112 00:05:35,318 --> 00:05:38,836 eta gogoratzen zutenaz galdetzen zitzaien. 113 00:05:38,836 --> 00:05:42,775 Behin, simulatutako istripu bat erakutsi genuen 114 00:05:42,775 --> 00:05:44,053 eta zera galdetu, 115 00:05:44,053 --> 00:05:46,917 ze abiadura zeramaten autoek talka egitean? 116 00:05:46,917 --> 00:05:48,551 Beste batzuei zera galdetu genien 117 00:05:48,551 --> 00:05:52,240 ze abiadura zeramaten autoek elkar jo zutenean? 118 00:05:52,240 --> 00:05:55,242 eta galderan "jo" erabili genuenean, 119 00:05:55,242 --> 00:05:58,527 lekukoek autoa azkarrago zihoala esan zuten, 120 00:05:58,527 --> 00:06:02,524 eta orohar galderan "jo" hitza erabiltzeak 121 00:06:02,524 --> 00:06:05,384 jendeak probabilitate handiagoz zera esatea eragin zuen, 122 00:06:05,384 --> 00:06:08,451 istripuaren tokian kristal apurtuak ikusi zituela 123 00:06:08,451 --> 00:06:12,230 kristal apurturik ez zegoenean. 124 00:06:12,230 --> 00:06:15,119 Beste batean, simulatutako istripu bat erakutsi genuen 125 00:06:15,119 --> 00:06:18,779 non kotxe batek "stop" seinale bat pasatzen zuen 126 00:06:18,779 --> 00:06:23,711 eta "eman bidea" seinalea zela iradokiz galdera bat egitean, 127 00:06:23,711 --> 00:06:27,560 lekuko askok bidegurutzean "eman bidea" seinalea gogoratzen zutela esaten zuten 128 00:06:27,560 --> 00:06:31,017 eta ez "stop" seinalea. 129 00:06:31,017 --> 00:06:33,206 Eta pentsa dezakezu, tira, badakizu, 130 00:06:33,206 --> 00:06:34,529 hauek grabaketak dira, 131 00:06:34,529 --> 00:06:36,457 eta ez dira bereziki estresagarriak. 132 00:06:36,457 --> 00:06:39,191 Akats berdinak egingo lirateke 133 00:06:39,191 --> 00:06:42,142 benetan estresagarriak diren egoeretan? 134 00:06:42,142 --> 00:06:45,233 Duela gutxi argitaratutako ikerketa batean 135 00:06:45,233 --> 00:06:47,537 galdera horri erantzun bat ematen diogu, 136 00:06:47,537 --> 00:06:50,301 ikerketa honen bereizgarri bat 137 00:06:50,301 --> 00:06:55,933 jendea egoera estresagarrian jartzea delako. 138 00:06:55,933 --> 00:06:58,162 Bertan, partaideak 139 00:06:58,162 --> 00:07:00,672 EEBBetako militarrak ziren 140 00:07:00,672 --> 00:07:05,097 entrenamendu beldurgarrian zeudenak 141 00:07:05,097 --> 00:07:07,879 egoera zailetara ohitzen joateko 142 00:07:07,879 --> 00:07:11,797 gerran preso eramaten bazituzten. 143 00:07:11,797 --> 00:07:14,227 Eta entrenamendu honen zati gisa, 144 00:07:14,227 --> 00:07:17,756 soldaduak agresiboki galdekatzen dituzte 145 00:07:17,756 --> 00:07:22,842 30 minutuz fisikoki erasotuz 146 00:07:22,842 --> 00:07:25,659 eta gero identifikatzen saiatu behar dira 147 00:07:25,659 --> 00:07:28,682 nork galdekatu zituen. 148 00:07:28,682 --> 00:07:32,505 Eta informazio iradokitzailea eskaintzen diegunean 149 00:07:32,505 --> 00:07:35,283 pertsona desberdin bat dela iradokiz, 150 00:07:35,283 --> 00:07:39,320 askok txarto identifikatzen dute galdetzailea, 151 00:07:39,320 --> 00:07:43,155 askotan, identifikatutakoak ez du 152 00:07:43,155 --> 00:07:46,259 benetako galdetzailearen antzik ere. 153 00:07:46,259 --> 00:07:48,560 Ikerketa hauek erakusten dutena zera da, 154 00:07:48,560 --> 00:07:52,420 jendeari iradokizunak egiterakoan 155 00:07:52,420 --> 00:07:55,800 jasan duten esperientzia baten inguruan, 156 00:07:55,800 --> 00:08:01,455 berain oroitzapena aldatu daitekeela. 157 00:08:01,455 --> 00:08:03,655 Benetako munduan, 158 00:08:03,655 --> 00:08:06,546 informazio eza nonahi dago. 159 00:08:06,546 --> 00:08:07,906 Desinformazioa dago 160 00:08:07,906 --> 00:08:10,822 ez bakarrik galdetuak bagara, 161 00:08:10,822 --> 00:08:13,269 baita lekukoekin hitz egiterakoan ere 162 00:08:13,269 --> 00:08:16,302 nortzuek modu desegokian eskaini diezaguketen 163 00:08:16,302 --> 00:08:18,439 informazio okerra, 164 00:08:18,439 --> 00:08:23,169 edo bizitako egoera baten berria entzutean 165 00:08:23,609 --> 00:08:29,512 eta guzti honek oroimenaren kutsaketa ahalbidetzen du. 166 00:08:30,312 --> 00:08:34,100 1990an, zera ikusten hasi ginen, 167 00:08:34,100 --> 00:08:38,783 oraindik larriagoa den oroimen arazoa. 168 00:08:38,783 --> 00:08:41,879 Pazienteak arazo batekin joaten ziren terapiara-- 169 00:08:41,879 --> 00:08:44,793 agian depresioa, elikadura nahastea-- 170 00:08:44,793 --> 00:08:47,546 eta terapiatik ateratzen zirenean 171 00:08:47,546 --> 00:08:50,207 arazo desberdin bat zuten. 172 00:08:50,207 --> 00:08:53,908 Basakeria beldurgarrien oroimenak, 173 00:08:53,908 --> 00:08:55,891 batzuetan erritual satanikoenak, 174 00:08:55,891 --> 00:09:00,588 batzuetan elementu arraroei loturikoak. 175 00:09:00,588 --> 00:09:03,142 Emakume batek psikoterapia amaitzean 176 00:09:03,142 --> 00:09:05,570 zera sinisten zuen, urteetan zehar 177 00:09:05,570 --> 00:09:09,472 eraso zeremonialak jasan izan zituela, haurdunaldira eraman zutenak 178 00:09:09,472 --> 00:09:12,038 eta haurra bere tripatik moztu zutela. 179 00:09:12,038 --> 00:09:14,397 Baina ez zeukan orbain fisikorik 180 00:09:14,397 --> 00:09:16,423 ez inolako froga fisikorik 181 00:09:16,423 --> 00:09:19,304 bere istorioa ziurtatuko zuenik. 182 00:09:19,304 --> 00:09:22,312 Eta kasu hauek aztertzen hasi nintzenean, 183 00:09:22,312 --> 00:09:23,762 nire buruari galdetzen nion, 184 00:09:23,762 --> 00:09:26,090 nondik datoz oroitzapen arraro hauek? 185 00:09:26,090 --> 00:09:30,477 Eta zera aurkitu nuen, kasu gehienetan 186 00:09:30,477 --> 00:09:35,968 psikoterapia motaren batean gertatzen zela hori. 187 00:09:35,968 --> 00:09:37,567 Eta beraz, galdetu nuen, 188 00:09:37,567 --> 00:09:40,955 psikoterapia honen aspekturen bat-- 189 00:09:40,955 --> 00:09:43,839 imajinazio ariketak esaterako 190 00:09:43,839 --> 00:09:45,896 edo ametsen interpretazioa, 191 00:09:45,896 --> 00:09:48,028 edo kasu batzuetan hipnosia, 192 00:09:48,028 --> 00:09:51,846 edo informazio faltsuaren aurkezpena-- 193 00:09:51,846 --> 00:09:54,633 ote zen pazienteak bultzatzen zituena 194 00:09:54,633 --> 00:09:57,310 oso arraroak ziren 195 00:09:57,310 --> 00:10:00,241 oroitzapenak garatzera. 196 00:10:00,241 --> 00:10:02,400 Beraz, esperimentu batzuk diseinatu nituen 197 00:10:02,400 --> 00:10:07,425 prozesu hauek aztertzen saiatzeko 198 00:10:07,425 --> 00:10:10,498 psikoterapia horietan, aztertu nahian 199 00:10:10,498 --> 00:10:14,049 oroimen faltsuen garapena. 200 00:10:14,049 --> 00:10:16,457 Egindako hasierako ikerketa batean, 201 00:10:16,457 --> 00:10:18,810 sugestioa erabili genuen, 202 00:10:18,810 --> 00:10:22,873 kasu horietako psikoterapiako metodo bat, 203 00:10:22,873 --> 00:10:24,983 sugestio mota bat erabili genuen 204 00:10:24,983 --> 00:10:26,835 eta oroitzapen faltsu bat txertatu 205 00:10:26,835 --> 00:10:29,912 non umea zinenean, 5-6 urte, 206 00:10:29,912 --> 00:10:32,163 zentro komertzial batean galdu zinen. 207 00:10:32,163 --> 00:10:34,663 Beldurtuta zeunden. Negarrez. 208 00:10:34,663 --> 00:10:37,177 Azkenean adineko batek salbatu zintuen 209 00:10:37,177 --> 00:10:39,029 eta zure familiarengana eraman. 210 00:10:39,029 --> 00:10:41,637 Eta oroitzapen hau txertatzea lortu genuen 211 00:10:41,637 --> 00:10:45,743 partaideen laurden batean. 212 00:10:45,743 --> 00:10:47,748 Eta pentsa dezakezu, tira, 213 00:10:47,748 --> 00:10:50,094 hori ez da bereziki estresagarria. 214 00:10:50,094 --> 00:10:55,493 Guk eta beste ikertzaile batzuk oroitzapen faltsuak txertatu ditugu 215 00:10:55,771 --> 00:10:59,136 ezohikoagoak eta estresagarriagoak zirenak. 216 00:10:59,136 --> 00:11:01,675 Tennesseen egindako ikerketa batean, 217 00:11:01,675 --> 00:11:04,091 ikertzaileek oroitzapen faltsu bat txertatu zuten 218 00:11:04,091 --> 00:11:06,665 non, haurra zinenean ia ito egin zinen 219 00:11:06,665 --> 00:11:09,172 eta sorosle batek erreskatatu behar izan zintuen. 220 00:11:09,172 --> 00:11:11,475 Eta Kanadan egindako ikerketa batean, 221 00:11:11,475 --> 00:11:13,999 ikertzaileek oroitzapen faltsua txertatu zuten 222 00:11:13,999 --> 00:11:15,227 non haurra zinenean 223 00:11:15,227 --> 00:11:18,957 animalia basati batek erasotzea bezalako zerbait 224 00:11:18,957 --> 00:11:20,339 gertatu zitzaizun, 225 00:11:20,339 --> 00:11:23,761 eta partehartzaile erdiekin lortu zuten. 226 00:11:23,761 --> 00:11:26,113 Eta Italian egindako ikerketa batean, 227 00:11:26,113 --> 00:11:28,771 ikertzaileek oroitzapen faltsua txertatu zuten 228 00:11:28,771 --> 00:11:33,983 non, haurra zinenean deabrutze bat ikusi zenuen. 229 00:11:33,983 --> 00:11:36,190 Gehitu nahi dut, eman dezakeela 230 00:11:36,190 --> 00:11:39,929 partehartzaile esperimentalak traumatizatzen ditugula 231 00:11:39,929 --> 00:11:41,529 zientziaren izenean, 232 00:11:41,529 --> 00:11:46,167 baina gure ikerketak ebaluatuak izan dira 233 00:11:46,167 --> 00:11:48,142 etika batzordeengandik 234 00:11:48,142 --> 00:11:50,484 eta erabaki dute 235 00:11:50,484 --> 00:11:53,557 sortu dezaketen egonezin iragankorra, 236 00:11:53,557 --> 00:11:56,641 partehartzaile esperimentalek sufritu dezaketena, 237 00:11:56,641 --> 00:12:00,541 konpentsatu egiten dela arazoaren garrantziarekin, 238 00:12:00,541 --> 00:12:03,648 oroimen prozesuak ulertzea 239 00:12:03,648 --> 00:12:08,464 eta munduko leku batzuetan egiten diren gehiegikeriak aztertzea. 240 00:12:10,287 --> 00:12:13,325 Nire harridurarako, 241 00:12:13,325 --> 00:12:16,754 lan hau argitaratu eta hitz egiten hastean 242 00:12:16,754 --> 00:12:20,649 psikoterapia mota horien aurka, 243 00:12:20,649 --> 00:12:24,629 arazo batzuk sortu zitzaizkidan: 244 00:12:24,629 --> 00:12:29,530 etsaitasunak, batez ere oroimen erreprimituen terapeutengandik 245 00:12:29,530 --> 00:12:31,206 erasotuak sentitu zirenak, 246 00:12:31,206 --> 00:12:34,734 eta tratatuak izan ziren pazienteengandik. 247 00:12:34,734 --> 00:12:37,671 Batzuetan zaindariak eraman behar izan nituen hitzaldietara 248 00:12:37,671 --> 00:12:39,576 non gonbidatua izan nintzen, 249 00:12:39,576 --> 00:12:43,793 jendea ni kaleratzeko kanpaina egiten. 250 00:12:43,793 --> 00:12:45,774 Baina segurutik, okerrena zera izan zen, 251 00:12:45,774 --> 00:12:48,541 susmoa nuela emakume bat 252 00:12:48,541 --> 00:12:50,965 erasoen errugabea zela, 253 00:12:50,965 --> 00:12:53,801 eta bere alabak salatu egin zuela. 254 00:12:53,801 --> 00:12:57,218 Amari eraso sexualak egitea leporatzen zion 255 00:12:57,218 --> 00:12:59,077 erreprimitutako oroitzapenetan oinarrituta. 256 00:12:59,077 --> 00:13:01,960 Eta alaba salatari hark baimendu egin zuen istorioa 257 00:13:01,960 --> 00:13:05,394 filmatua eta publikoki argitaratua izatea. 258 00:13:05,394 --> 00:13:07,903 Zalantzak neuzkan istorioaren inguruan, 259 00:13:07,903 --> 00:13:10,203 eta ikertzen hasi nintzen, 260 00:13:10,203 --> 00:13:14,686 eta informazioa lortu nuen konbentzitu ninduena 261 00:13:14,686 --> 00:13:16,975 ama errugabea zela. 262 00:13:16,975 --> 00:13:19,936 Kasuaren inguruan argitaratu nuen, 263 00:13:19,936 --> 00:13:23,380 eta geroago, alaba salatzaileak 264 00:13:23,380 --> 00:13:24,901 auzitara eraman ninduen. 265 00:13:24,901 --> 00:13:27,256 Bere izena inoiz aipatu ez nuen arren, 266 00:13:27,256 --> 00:13:31,618 difamazio eta pribatutasun inbasioagatik salatu ninduen. 267 00:13:31,618 --> 00:13:34,341 Eta 5 urtean zehar 268 00:13:34,341 --> 00:13:40,893 auzi desatseginetan ibili nintzen, 269 00:13:40,893 --> 00:13:44,567 baina azkenean amaitu zen, eta 270 00:13:44,567 --> 00:13:46,991 lanera itzuli ahal izan nuen. 271 00:13:46,991 --> 00:13:49,476 Hala ere, bidean, parte izan nintzen 272 00:13:49,476 --> 00:13:52,130 EEBBetako joera kezkagarri batena 273 00:13:52,130 --> 00:13:54,237 non zientzialariak salatuak diren 274 00:13:54,237 --> 00:13:58,836 eztabaida publikoetan parte hartzeagatik. 275 00:13:58,836 --> 00:14:02,194 Lanera itzuli nintzenean, galdetu nuen: 276 00:14:02,194 --> 00:14:04,592 oroitzapen faltsu bat txertatuz gero, 277 00:14:04,592 --> 00:14:06,436 ondorioak izango al ditu? 278 00:14:06,436 --> 00:14:08,395 Zure geroko pentsamenduetan eragingo al du? 279 00:14:08,395 --> 00:14:10,386 eta zure geroko jokabideetan? 280 00:14:10,386 --> 00:14:12,523 Lehen ikerketan oroitzapen bat txertatu genuen 281 00:14:12,523 --> 00:14:15,849 non haurra zinenean elikagai batek gaixotu zintuen: 282 00:14:15,849 --> 00:14:18,848 arrautza egosiak, pepinoak, marrubizko izozkia. 283 00:14:18,848 --> 00:14:22,038 Aurkitu genuen, behin oroitzapena txertatuta 284 00:14:22,038 --> 00:14:24,489 jendeak ez zuela hori hainbeste jan nahi 285 00:14:24,489 --> 00:14:26,749 kanpoko piknik batean. 286 00:14:26,749 --> 00:14:30,622 Oroitzapen faltsuak ez dute desatseginak izan beharrik. 287 00:14:30,622 --> 00:14:32,980 Oroitzapen atsegin bat txertatuz gero 288 00:14:32,980 --> 00:14:36,001 zainzuria bezalako elikagai osasuntsu baten inguruan 289 00:14:36,001 --> 00:14:39,476 jendeak zainzuri gehiago jatea lortuko genuke. 290 00:14:39,476 --> 00:14:41,850 Ikerketa hauek erakusten dutena da 291 00:14:41,850 --> 00:14:43,965 oroitzapen faltsuak txertatu daitezkeela 292 00:14:43,965 --> 00:14:45,378 eta ondorio izan ditzaketela 293 00:14:45,378 --> 00:14:50,463 jokabidean, epe luzera. 294 00:14:50,463 --> 00:14:52,887 Gaitasun honekin batera 295 00:14:52,887 --> 00:14:55,810 oroitzapenak txertatzea eta jokabidea kontrolatzea, 296 00:14:55,810 --> 00:14:59,991 kontu etiko garrantzitsuak daude, 297 00:14:59,991 --> 00:15:03,050 esaterako, noiz erabili behar dira teknika hauek? 298 00:15:03,050 --> 00:15:06,730 edo, debekatu egin behar dira? 299 00:15:06,730 --> 00:15:09,513 Terapeutek ezin dute etikoki oroitzapenik txertatu 300 00:15:09,513 --> 00:15:11,100 pazienteen gogamenean 301 00:15:11,100 --> 00:15:13,664 laguntzeko bada ere, 302 00:15:13,664 --> 00:15:15,286 baina ezerk ez dio guraso bati galerazten 303 00:15:15,286 --> 00:15:19,735 haur obesoekin egiten saiatzeko. 304 00:15:19,735 --> 00:15:22,340 Eta hau publikoki iradoki nuenean, 305 00:15:22,340 --> 00:15:25,686 kexak sortu ziren berriz. 306 00:15:25,686 --> 00:15:29,719 "Hor doa. Gurasoek haurrei gezurrak esatea bultzatzen" 307 00:15:29,719 --> 00:15:31,964 Kaixo, Santa Claus. (Barreak) 308 00:15:31,964 --> 00:15:41,461 Hau ikusteko eduki dezakegun beste modu bat zera da, 309 00:15:41,474 --> 00:15:46,523 zer nahiago duzu, haur obesoa, diabetesarekin, biziraupen laburra, 310 00:15:46,523 --> 00:15:48,055 honek guztiak dakarrena, 311 00:15:48,055 --> 00:15:51,071 ala oroitzapen faltsu txiki bat duen haurra? 312 00:15:51,071 --> 00:15:54,462 Badakit zer aukeratuko nukeen nire haurrarentzat. 313 00:15:54,462 --> 00:15:58,439 Beharbada nire lanak gehiengotik desberdindu egin nau. 314 00:15:58,439 --> 00:16:00,518 Gehienek oroitzapenak maite dituzte, 315 00:16:00,518 --> 00:16:02,672 euren identitatea errepresentatzen dute, 316 00:16:02,672 --> 00:16:04,697 nortzuk diren, nondik datozen. 317 00:16:04,697 --> 00:16:07,555 Eta hori baloratzen dut. Nik ere horrela sentitzen dut. 318 00:16:07,555 --> 00:16:09,760 Baina nire lanagatik dakit 319 00:16:09,760 --> 00:16:14,241 zenbat fikzio dagoen horietan. 320 00:16:14,241 --> 00:16:16,973 Hamarkada hauetan zerbait ikasi badut 321 00:16:16,973 --> 00:16:19,383 arazo horiekin lanean, zera da: 322 00:16:19,383 --> 00:16:21,594 norbaitek zerbait esateak soilik 323 00:16:21,594 --> 00:16:23,169 eta konfidantzarekin esateak, 324 00:16:23,169 --> 00:16:25,849 zehaztasun osoz kontatu arren, 325 00:16:25,849 --> 00:16:28,608 kontatzerakoan emozioak adierazi arren, 326 00:16:28,608 --> 00:16:31,810 ez du esan nahi gertatu zenik. 327 00:16:31,810 --> 00:16:35,675 Ezin dira oroitzapen faltsua eta benetakoa guztiz bereiztu 328 00:16:35,675 --> 00:16:39,223 Baieztapen independienteak behar ditugu. 329 00:16:39,223 --> 00:16:42,313 Aurkikuntza hauek toleranteagoa egin naute 330 00:16:42,313 --> 00:16:47,122 lagun eta familiakoek egindako ohiko oroimen akatsekiko. 331 00:16:47,366 --> 00:16:51,900 Aurkikuntza hauek Steve Titus salba zezaketen 332 00:16:51,900 --> 00:16:55,476 bere etorkizuna kendu zioten gizona 333 00:16:55,476 --> 00:16:57,714 oroitzapen faltsu bategatik. 334 00:16:57,714 --> 00:17:00,530 Bitartean jakin beharko genuke, 335 00:17:00,530 --> 00:17:02,166 ondo egingo genuke, 336 00:17:02,166 --> 00:17:06,037 oroimena, askatasuna bezala, 337 00:17:06,037 --> 00:17:09,731 gauza hauskorra dela. 338 00:17:09,731 --> 00:17:12,669 Eskerrik asko. Eskerrik asko. 339 00:17:12,669 --> 00:17:15,397 Eskerrik asko. (Txaloak) 340 00:17:15,397 --> 00:17:19,116 Mila esker. (Txaloak)