Laneko kasu batez hitz egin nahi nuke
Steve Titusei buruzkoa.
Titus jatetxe bateko gerentea zen.
31 urte zituen eta Seattlen bizi zen,
Washingtonen,
Gretchenekin konprometituta zegoen,
ezkontzear zen,
bera zen bere bizitzako maitasuna.
Gau batean, bikotea irten egin zen
jatetxe batean afari erromantiko batera.
Etxera bidean,
polizia batek geratu zituen.
Titusen autoak beste baten antza zuen
gau hartan ikusitako beste batena
emakume bat bortxatu zuen gizon batena,
eta Titusek bortxatzailearen antza zuen.
Beraz poliziak argazki bat atera zion,
errekonozimendu frogan jarri,
eta biktimari erakutsi zizkioten argazkiak
eta biktimak,
Titusen argazkia seinalatu zuen.
Eta esan zuen "Hau da antzekoena".
Poliziak eta salatzaileak
epaiketa eskatu zuten
eta Steve Titus
bortxaketagatik salatzerakoan,
bortxaketako biktima altsatu
eta esan zuen, "ziur nago bera dela".
Eta Titus kondenatua izan zen.
Errugabea zela aldarrikatu zuen,
bere familiak epaileei oihukatu zien,
emaztegaia negarrez lurrera erori zen,
eta Titus kartzelan sartu zuten.
Zer egingo zenukete une horretan?
Zer egingo zenukete?
Titusek konfidantza galdu zuen
sistema juridikoan,
baina ideia bat izan zuen.
Herriko egunkariarekin
jarri zen harremanetan,
kazetari ikertzaile baten
interesa piztu zuen,
eta kazetariak,
benetako bortxatzailea aurkitu zuen
bortxaketa onartu zuen gizon bat,
inguru hartan 50 bortxaketa egin izana
leporatzen zitzaion gizon bat,
eta informazioa epaileari eman zitzaionean
epaileak Titus aske utzi zuen.
Eta, zinez hor amaitu behar zen kasua.
Amaitu egin behar zen.
Titusentzat urte txar bat izan behar zen,
salaketa eta epaiketa urtea,
baina amaitua.
Ez zen horrela amaitu.
Titus etsita zegoen.
Bere lana galdu zuen.
Ezin zuen berreskuratu
Emaztegaia galdu zuen.
Bere etengabeko haserrea jasanezina zen.
Bere aurrezkiak galdu zituen,
eta salaketa bat jartzea erabaki zuen
polizia eta beste batzuen aurka
bere sufrimenduaren
sortzaileen aurka.
Eta orduan hasi nintzen
kasu honetan lanean
zera asmatu nahian,
nola iritsi zen biktima
"hau da antzekoena" esatetik
"ziur nago hau dela" esatera.
Titus indar gabe zegoen kasuagatik.
Uneoro hortan pentsatzen zegoen,
eta epaiketa baino egun batzuk lehenago,
goizean esnatu,
minez tolestu,
eta estresak sortutako
bihotzekoagatik hil zen.
35 urte zituen.
Titusen kasuan lan egiteko eskatu zidaten.
Psikologo zientifikoa naizelako.
Oroimena aztertu dut hamarkadetan zehar.
Eta norbait ezagutzen badut hegazkinean
- Eskoziara bidean gertatu zitzaidan-
Norbait ezagutzen badut hegazkinean,
eta elkarri galdetu "zer egiten duzu?"
eta "oroimena aztertu" badiot,
izenak gogoratzeko zailtasunez
hitz egingo didate,
edo Alzheimerra duen kide batez,
edo oroimen arazoren batez,
baina esan behar diet
ez dudala aztertzen ahazte prozesua.
Aurkakoa ikasten dut: gogoratzea,
gertatu ez diren gauzak gogoratzea
edo gauzak desberdin gogoratzea
benetan izan zenarekin alderatuz.
Oroimen faltsuak aztertzen ditut.
Zoritxarrez, Steve Titus ez da bakarra
oroimen faltsu batengatik
kondenatua izan dena
EEBBetako proiektu batean
informazioa bildu da
300 errugaberen inguruan,
egin gabeko delituengatik kondenatutakoak.
10,20 eta 30 urte pasa zituzten kartzelan,
eta orain DNA frogek frogatu dute
errugabeak direla.
Eta kasu hauek aztertuak izan direnean,
hiru laurdenak
oroimen faltsuengatik izan dira.
Eta zergatik?
Errugabe hauek kondenatu zituzten
epaimahiak
eta Titus kondenatu zuen
epaimahiak bezala,
askok uste dute oroimena
grabagailu bat bezalakoa dela.
Informazioa gordetzen duena,
gero berreskuratu
eta berrerabiltzeko
galderak erantzun edo
irudiak identifikatu nahi direnean.
Baina psikologian
hamarkadetan egindako lanek
hau ez dela horrela erakutsi dute.
Gure oroitzapenak eraikitzaileak dira.
Berreraikitzaileak.
Oroimenak Wikipediaren orri baten
antzera lan egiten du:
Gauzak aldatu ditzakezu,
baina baita besteek ere.
Oroitzapen eraikitzaile hauek
lehen adiz aztertzen
70.hamarkadan hasi nintzen.
Esperimentuetan jendeari simulatutako
delitu eta istripuak erakusten zitzaizkien
eta gogoratzen zutenaz galdetzen zitzaien.
Behin, simulatutako istripu bat
erakutsi genuen
eta zera galdetu,
ze abiadura zeramaten
autoek talka egitean?
Beste batzuei zera galdetu genien
ze abiadura zeramaten autoek
elkar jo zutenean?
eta galderan "jo" erabili genuenean,
lekukoek autoa
azkarrago zihoala esan zuten,
eta orohar galderan
"jo" hitza erabiltzeak
jendeak probabilitate handiagoz
zera esatea eragin zuen,
istripuaren tokian
kristal apurtuak ikusi zituela
kristal apurturik ez zegoenean.
Beste batean, simulatutako
istripu bat erakutsi genuen
non kotxe batek "stop"
seinale bat pasatzen zuen
eta "eman bidea" seinalea zela iradokiz
galdera bat egitean,
lekuko askok bidegurutzean "eman bidea"
seinalea gogoratzen zutela esaten zuten
eta ez "stop" seinalea.
Eta pentsa dezakezu, tira, badakizu,
hauek grabaketak dira,
eta ez dira bereziki estresagarriak.
Akats berdinak egingo lirateke
benetan estresagarriak diren egoeretan?
Duela gutxi argitaratutako ikerketa batean
galdera horri erantzun bat ematen diogu,
ikerketa honen bereizgarri bat
jendea egoera estresagarrian
jartzea delako.
Bertan, partaideak
EEBBetako militarrak ziren
entrenamendu beldurgarrian zeudenak
egoera zailetara ohitzen joateko
gerran preso eramaten bazituzten.
Eta entrenamendu honen zati gisa,
soldaduak agresiboki galdekatzen dituzte
30 minutuz fisikoki erasotuz
eta gero identifikatzen saiatu behar dira
nork galdekatu zituen.
Eta informazio iradokitzailea
eskaintzen diegunean
pertsona desberdin bat dela iradokiz,
askok txarto
identifikatzen dute galdetzailea,
askotan, identifikatutakoak ez du
benetako galdetzailearen antzik ere.
Ikerketa hauek erakusten dutena zera da,
jendeari iradokizunak egiterakoan
jasan duten esperientzia baten inguruan,
berain oroitzapena aldatu daitekeela.
Benetako munduan,
informazio eza nonahi dago.
Desinformazioa dago
ez bakarrik galdetuak bagara,
baita lekukoekin hitz egiterakoan ere
nortzuek modu desegokian
eskaini diezaguketen
informazio okerra,
edo bizitako egoera baten berria entzutean
eta guzti honek oroimenaren kutsaketa
ahalbidetzen du.
1990an, zera ikusten hasi ginen,
oraindik larriagoa den oroimen arazoa.
Pazienteak arazo batekin
joaten ziren terapiara--
agian depresioa, elikadura nahastea--
eta terapiatik ateratzen zirenean
arazo desberdin bat zuten.
Basakeria beldurgarrien oroimenak,
batzuetan erritual satanikoenak,
batzuetan elementu arraroei loturikoak.
Emakume batek psikoterapia amaitzean
zera sinisten zuen,
urteetan zehar
eraso zeremonialak jasan izan zituela,
haurdunaldira eraman zutenak
eta haurra bere tripatik moztu zutela.
Baina ez zeukan orbain fisikorik
ez inolako froga fisikorik
bere istorioa ziurtatuko zuenik.
Eta kasu hauek aztertzen hasi nintzenean,
nire buruari galdetzen nion,
nondik datoz oroitzapen arraro hauek?
Eta zera aurkitu nuen, kasu gehienetan
psikoterapia motaren batean
gertatzen zela hori.
Eta beraz, galdetu nuen,
psikoterapia honen aspekturen bat--
imajinazio ariketak esaterako
edo ametsen interpretazioa,
edo kasu batzuetan hipnosia,
edo informazio faltsuaren aurkezpena--
ote zen pazienteak bultzatzen zituena
oso arraroak ziren
oroitzapenak garatzera.
Beraz, esperimentu batzuk diseinatu nituen
prozesu hauek aztertzen saiatzeko
psikoterapia horietan, aztertu nahian
oroimen faltsuen garapena.
Egindako hasierako ikerketa batean,
sugestioa erabili genuen,
kasu horietako psikoterapiako metodo bat,
sugestio mota bat erabili genuen
eta oroitzapen faltsu bat txertatu
non umea zinenean, 5-6 urte,
zentro komertzial batean galdu zinen.
Beldurtuta zeunden. Negarrez.
Azkenean adineko batek salbatu zintuen
eta zure familiarengana eraman.
Eta oroitzapen hau txertatzea lortu genuen
partaideen laurden batean.
Eta pentsa dezakezu, tira,
hori ez da bereziki estresagarria.
Guk eta beste ikertzaile batzuk
oroitzapen faltsuak txertatu ditugu
ezohikoagoak eta estresagarriagoak zirenak.
Tennesseen egindako ikerketa batean,
ikertzaileek oroitzapen faltsu bat
txertatu zuten
non, haurra zinenean ia ito egin zinen
eta sorosle batek erreskatatu
behar izan zintuen.
Eta Kanadan egindako ikerketa batean,
ikertzaileek oroitzapen
faltsua txertatu zuten
non haurra zinenean
animalia basati batek erasotzea
bezalako zerbait
gertatu zitzaizun,
eta partehartzaile erdiekin
lortu zuten.
Eta Italian egindako ikerketa batean,
ikertzaileek oroitzapen faltsua
txertatu zuten
non, haurra zinenean
deabrutze bat ikusi zenuen.
Gehitu nahi dut, eman dezakeela
partehartzaile esperimentalak
traumatizatzen ditugula
zientziaren izenean,
baina gure ikerketak ebaluatuak izan dira
etika batzordeengandik
eta erabaki dute
sortu dezaketen egonezin iragankorra,
partehartzaile esperimentalek
sufritu dezaketena,
konpentsatu egiten dela
arazoaren garrantziarekin,
oroimen prozesuak ulertzea
eta munduko leku batzuetan
egiten diren gehiegikeriak aztertzea.
Nire harridurarako,
lan hau argitaratu eta hitz egiten hastean
psikoterapia mota horien aurka,
arazo batzuk sortu zitzaizkidan:
etsaitasunak, batez ere
oroimen erreprimituen terapeutengandik
erasotuak sentitu zirenak,
eta tratatuak izan ziren pazienteengandik.
Batzuetan zaindariak eraman
behar izan nituen hitzaldietara
non gonbidatua izan nintzen,
jendea ni kaleratzeko kanpaina egiten.
Baina segurutik, okerrena zera izan zen,
susmoa nuela emakume bat
erasoen errugabea zela,
eta bere alabak salatu egin zuela.
Amari eraso sexualak egitea
leporatzen zion
erreprimitutako oroitzapenetan
oinarrituta.
Eta alaba salatari hark
baimendu egin zuen istorioa
filmatua eta publikoki argitaratua izatea.
Zalantzak neuzkan istorioaren inguruan,
eta ikertzen hasi nintzen,
eta informazioa lortu nuen
konbentzitu ninduena
ama errugabea zela.
Kasuaren inguruan argitaratu nuen,
eta geroago, alaba salatzaileak
auzitara eraman ninduen.
Bere izena inoiz aipatu ez nuen arren,
difamazio eta pribatutasun
inbasioagatik salatu ninduen.
Eta 5 urtean zehar
auzi desatseginetan ibili nintzen,
baina azkenean amaitu zen, eta
lanera itzuli ahal izan nuen.
Hala ere, bidean, parte izan nintzen
EEBBetako joera kezkagarri batena
non zientzialariak salatuak diren
eztabaida publikoetan parte hartzeagatik.
Lanera itzuli nintzenean, galdetu nuen:
oroitzapen faltsu bat txertatuz gero,
ondorioak izango al ditu?
Zure geroko pentsamenduetan
eragingo al du?
eta zure geroko jokabideetan?
Lehen ikerketan oroitzapen bat
txertatu genuen
non haurra zinenean elikagai batek
gaixotu zintuen:
arrautza egosiak, pepinoak,
marrubizko izozkia.
Aurkitu genuen,
behin oroitzapena txertatuta
jendeak ez zuela hori hainbeste jan nahi
kanpoko piknik batean.
Oroitzapen faltsuak ez dute
desatseginak izan beharrik.
Oroitzapen atsegin bat txertatuz gero
zainzuria bezalako elikagai
osasuntsu baten inguruan
jendeak zainzuri gehiago
jatea lortuko genuke.
Ikerketa hauek erakusten dutena da
oroitzapen faltsuak txertatu daitezkeela
eta ondorio izan ditzaketela
jokabidean, epe luzera.
Gaitasun honekin batera
oroitzapenak txertatzea eta
jokabidea kontrolatzea,
kontu etiko garrantzitsuak daude,
esaterako, noiz erabili behar dira
teknika hauek?
edo, debekatu egin behar dira?
Terapeutek ezin dute etikoki
oroitzapenik txertatu
pazienteen gogamenean
laguntzeko bada ere,
baina ezerk ez dio
guraso bati galerazten
haur obesoekin egiten saiatzeko.
Eta hau publikoki iradoki nuenean,
kexak sortu ziren berriz.
"Hor doa. Gurasoek haurrei
gezurrak esatea bultzatzen"
Kaixo, Santa Claus. (Barreak)
Hau ikusteko eduki dezakegun
beste modu bat zera da,
zer nahiago duzu, haur obesoa,
diabetesarekin, biziraupen laburra,
honek guztiak dakarrena,
ala oroitzapen faltsu
txiki bat duen haurra?
Badakit zer aukeratuko nukeen
nire haurrarentzat.
Beharbada nire lanak gehiengotik
desberdindu egin nau.
Gehienek oroitzapenak maite dituzte,
euren identitatea errepresentatzen dute,
nortzuk diren, nondik datozen.
Eta hori baloratzen dut.
Nik ere horrela sentitzen dut.
Baina nire lanagatik dakit
zenbat fikzio dagoen horietan.
Hamarkada hauetan zerbait ikasi badut
arazo horiekin lanean, zera da:
norbaitek zerbait esateak soilik
eta konfidantzarekin esateak,
zehaztasun osoz kontatu arren,
kontatzerakoan emozioak adierazi arren,
ez du esan nahi gertatu zenik.
Ezin dira oroitzapen faltsua eta
benetakoa guztiz bereiztu
Baieztapen independienteak behar ditugu.
Aurkikuntza hauek toleranteagoa egin naute
lagun eta familiakoek egindako
ohiko oroimen akatsekiko.
Aurkikuntza hauek Steve Titus
salba zezaketen
bere etorkizuna kendu zioten gizona
oroitzapen faltsu bategatik.
Bitartean jakin beharko genuke,
ondo egingo genuke,
oroimena, askatasuna bezala,
gauza hauskorra dela.
Eskerrik asko. Eskerrik asko.
Eskerrik asko. (Txaloak)
Mila esker. (Txaloak)