Laneko kasu batez hitz egin nahi nuke Steve Titusei buruzkoa. Titus jatetxe bateko gerentea zen. 31 urte zituen eta Seattlen bizi zen, Washingtonen, Gretchenekin konprometituta zegoen, ezkontzear zen, bera zen bere bizitzako maitasuna. Gau batean, bikotea irten egin zen jatetxe batean afari erromantiko batera. Etxera bidean, polizia batek geratu zituen. Titusen autoak beste baten antza zuen gau hartan ikusitako beste batena emakume bat bortxatu zuen gizon batena, eta Titusek bortxatzailearen antza zuen. Beraz poliziak argazki bat atera zion, errekonozimendu frogan jarri, eta biktimari erakutsi zizkioten argazkiak eta biktimak, Titusen argazkia seinalatu zuen. Eta esan zuen "Hau da antzekoena". Poliziak eta salatzaileak epaiketa eskatu zuten eta Steve Titus bortxaketagatik salatzerakoan, bortxaketako biktima altsatu eta esan zuen, "ziur nago bera dela". Eta Titus kondenatua izan zen. Errugabea zela aldarrikatu zuen, bere familiak epaileei oihukatu zien, emaztegaia negarrez lurrera erori zen, eta Titus kartzelan sartu zuten. Zer egingo zenukete une horretan? Zer egingo zenukete? Titusek konfidantza galdu zuen sistema juridikoan, baina ideia bat izan zuen. Herriko egunkariarekin jarri zen harremanetan, kazetari ikertzaile baten interesa piztu zuen, eta kazetariak, benetako bortxatzailea aurkitu zuen bortxaketa onartu zuen gizon bat, inguru hartan 50 bortxaketa egin izana leporatzen zitzaion gizon bat, eta informazioa epaileari eman zitzaionean epaileak Titus aske utzi zuen. Eta, zinez hor amaitu behar zen kasua. Amaitu egin behar zen. Titusentzat urte txar bat izan behar zen, salaketa eta epaiketa urtea, baina amaitua. Ez zen horrela amaitu. Titus etsita zegoen. Bere lana galdu zuen. Ezin zuen berreskuratu Emaztegaia galdu zuen. Bere etengabeko haserrea jasanezina zen. Bere aurrezkiak galdu zituen, eta salaketa bat jartzea erabaki zuen polizia eta beste batzuen aurka bere sufrimenduaren sortzaileen aurka. Eta orduan hasi nintzen kasu honetan lanean zera asmatu nahian, nola iritsi zen biktima "hau da antzekoena" esatetik "ziur nago hau dela" esatera. Titus indar gabe zegoen kasuagatik. Uneoro hortan pentsatzen zegoen, eta epaiketa baino egun batzuk lehenago, goizean esnatu, minez tolestu, eta estresak sortutako bihotzekoagatik hil zen. 35 urte zituen. Titusen kasuan lan egiteko eskatu zidaten. Psikologo zientifikoa naizelako. Oroimena aztertu dut hamarkadetan zehar. Eta norbait ezagutzen badut hegazkinean - Eskoziara bidean gertatu zitzaidan- Norbait ezagutzen badut hegazkinean, eta elkarri galdetu "zer egiten duzu?" eta "oroimena aztertu" badiot, izenak gogoratzeko zailtasunez hitz egingo didate, edo Alzheimerra duen kide batez, edo oroimen arazoren batez, baina esan behar diet ez dudala aztertzen ahazte prozesua. Aurkakoa ikasten dut: gogoratzea, gertatu ez diren gauzak gogoratzea edo gauzak desberdin gogoratzea benetan izan zenarekin alderatuz. Oroimen faltsuak aztertzen ditut. Zoritxarrez, Steve Titus ez da bakarra oroimen faltsu batengatik kondenatua izan dena EEBBetako proiektu batean informazioa bildu da 300 errugaberen inguruan, egin gabeko delituengatik kondenatutakoak. 10,20 eta 30 urte pasa zituzten kartzelan, eta orain DNA frogek frogatu dute errugabeak direla. Eta kasu hauek aztertuak izan direnean, hiru laurdenak oroimen faltsuengatik izan dira. Eta zergatik? Errugabe hauek kondenatu zituzten epaimahiak eta Titus kondenatu zuen epaimahiak bezala, askok uste dute oroimena grabagailu bat bezalakoa dela. Informazioa gordetzen duena, gero berreskuratu eta berrerabiltzeko galderak erantzun edo irudiak identifikatu nahi direnean. Baina psikologian hamarkadetan egindako lanek hau ez dela horrela erakutsi dute. Gure oroitzapenak eraikitzaileak dira. Berreraikitzaileak. Oroimenak Wikipediaren orri baten antzera lan egiten du: Gauzak aldatu ditzakezu, baina baita besteek ere. Oroitzapen eraikitzaile hauek lehen adiz aztertzen 70.hamarkadan hasi nintzen. Esperimentuetan jendeari simulatutako delitu eta istripuak erakusten zitzaizkien eta gogoratzen zutenaz galdetzen zitzaien. Behin, simulatutako istripu bat erakutsi genuen eta zera galdetu, ze abiadura zeramaten autoek talka egitean? Beste batzuei zera galdetu genien ze abiadura zeramaten autoek elkar jo zutenean? eta galderan "jo" erabili genuenean, lekukoek autoa azkarrago zihoala esan zuten, eta orohar galderan "jo" hitza erabiltzeak jendeak probabilitate handiagoz zera esatea eragin zuen, istripuaren tokian kristal apurtuak ikusi zituela kristal apurturik ez zegoenean. Beste batean, simulatutako istripu bat erakutsi genuen non kotxe batek "stop" seinale bat pasatzen zuen eta "eman bidea" seinalea zela iradokiz galdera bat egitean, lekuko askok bidegurutzean "eman bidea" seinalea gogoratzen zutela esaten zuten eta ez "stop" seinalea. Eta pentsa dezakezu, tira, badakizu, hauek grabaketak dira, eta ez dira bereziki estresagarriak. Akats berdinak egingo lirateke benetan estresagarriak diren egoeretan? Duela gutxi argitaratutako ikerketa batean galdera horri erantzun bat ematen diogu, ikerketa honen bereizgarri bat jendea egoera estresagarrian jartzea delako. Bertan, partaideak EEBBetako militarrak ziren entrenamendu beldurgarrian zeudenak egoera zailetara ohitzen joateko gerran preso eramaten bazituzten. Eta entrenamendu honen zati gisa, soldaduak agresiboki galdekatzen dituzte 30 minutuz fisikoki erasotuz eta gero identifikatzen saiatu behar dira nork galdekatu zituen. Eta informazio iradokitzailea eskaintzen diegunean pertsona desberdin bat dela iradokiz, askok txarto identifikatzen dute galdetzailea, askotan, identifikatutakoak ez du benetako galdetzailearen antzik ere. Ikerketa hauek erakusten dutena zera da, jendeari iradokizunak egiterakoan jasan duten esperientzia baten inguruan, berain oroitzapena aldatu daitekeela. Benetako munduan, informazio eza nonahi dago. Desinformazioa dago ez bakarrik galdetuak bagara, baita lekukoekin hitz egiterakoan ere nortzuek modu desegokian eskaini diezaguketen informazio okerra, edo bizitako egoera baten berria entzutean eta guzti honek oroimenaren kutsaketa ahalbidetzen du. 1990an, zera ikusten hasi ginen, oraindik larriagoa den oroimen arazoa. Pazienteak arazo batekin joaten ziren terapiara-- agian depresioa, elikadura nahastea-- eta terapiatik ateratzen zirenean arazo desberdin bat zuten. Basakeria beldurgarrien oroimenak, batzuetan erritual satanikoenak, batzuetan elementu arraroei loturikoak. Emakume batek psikoterapia amaitzean zera sinisten zuen, urteetan zehar eraso zeremonialak jasan izan zituela, haurdunaldira eraman zutenak eta haurra bere tripatik moztu zutela. Baina ez zeukan orbain fisikorik ez inolako froga fisikorik bere istorioa ziurtatuko zuenik. Eta kasu hauek aztertzen hasi nintzenean, nire buruari galdetzen nion, nondik datoz oroitzapen arraro hauek? Eta zera aurkitu nuen, kasu gehienetan psikoterapia motaren batean gertatzen zela hori. Eta beraz, galdetu nuen, psikoterapia honen aspekturen bat-- imajinazio ariketak esaterako edo ametsen interpretazioa, edo kasu batzuetan hipnosia, edo informazio faltsuaren aurkezpena-- ote zen pazienteak bultzatzen zituena oso arraroak ziren oroitzapenak garatzera. Beraz, esperimentu batzuk diseinatu nituen prozesu hauek aztertzen saiatzeko psikoterapia horietan, aztertu nahian oroimen faltsuen garapena. Egindako hasierako ikerketa batean, sugestioa erabili genuen, kasu horietako psikoterapiako metodo bat, sugestio mota bat erabili genuen eta oroitzapen faltsu bat txertatu non umea zinenean, 5-6 urte, zentro komertzial batean galdu zinen. Beldurtuta zeunden. Negarrez. Azkenean adineko batek salbatu zintuen eta zure familiarengana eraman. Eta oroitzapen hau txertatzea lortu genuen partaideen laurden batean. Eta pentsa dezakezu, tira, hori ez da bereziki estresagarria. Guk eta beste ikertzaile batzuk oroitzapen faltsuak txertatu ditugu ezohikoagoak eta estresagarriagoak zirenak. Tennesseen egindako ikerketa batean, ikertzaileek oroitzapen faltsu bat txertatu zuten non, haurra zinenean ia ito egin zinen eta sorosle batek erreskatatu behar izan zintuen. Eta Kanadan egindako ikerketa batean, ikertzaileek oroitzapen faltsua txertatu zuten non haurra zinenean animalia basati batek erasotzea bezalako zerbait gertatu zitzaizun, eta partehartzaile erdiekin lortu zuten. Eta Italian egindako ikerketa batean, ikertzaileek oroitzapen faltsua txertatu zuten non, haurra zinenean deabrutze bat ikusi zenuen. Gehitu nahi dut, eman dezakeela partehartzaile esperimentalak traumatizatzen ditugula zientziaren izenean, baina gure ikerketak ebaluatuak izan dira etika batzordeengandik eta erabaki dute sortu dezaketen egonezin iragankorra, partehartzaile esperimentalek sufritu dezaketena, konpentsatu egiten dela arazoaren garrantziarekin, oroimen prozesuak ulertzea eta munduko leku batzuetan egiten diren gehiegikeriak aztertzea. Nire harridurarako, lan hau argitaratu eta hitz egiten hastean psikoterapia mota horien aurka, arazo batzuk sortu zitzaizkidan: etsaitasunak, batez ere oroimen erreprimituen terapeutengandik erasotuak sentitu zirenak, eta tratatuak izan ziren pazienteengandik. Batzuetan zaindariak eraman behar izan nituen hitzaldietara non gonbidatua izan nintzen, jendea ni kaleratzeko kanpaina egiten. Baina segurutik, okerrena zera izan zen, susmoa nuela emakume bat erasoen errugabea zela, eta bere alabak salatu egin zuela. Amari eraso sexualak egitea leporatzen zion erreprimitutako oroitzapenetan oinarrituta. Eta alaba salatari hark baimendu egin zuen istorioa filmatua eta publikoki argitaratua izatea. Zalantzak neuzkan istorioaren inguruan, eta ikertzen hasi nintzen, eta informazioa lortu nuen konbentzitu ninduena ama errugabea zela. Kasuaren inguruan argitaratu nuen, eta geroago, alaba salatzaileak auzitara eraman ninduen. Bere izena inoiz aipatu ez nuen arren, difamazio eta pribatutasun inbasioagatik salatu ninduen. Eta 5 urtean zehar auzi desatseginetan ibili nintzen, baina azkenean amaitu zen, eta lanera itzuli ahal izan nuen. Hala ere, bidean, parte izan nintzen EEBBetako joera kezkagarri batena non zientzialariak salatuak diren eztabaida publikoetan parte hartzeagatik. Lanera itzuli nintzenean, galdetu nuen: oroitzapen faltsu bat txertatuz gero, ondorioak izango al ditu? Zure geroko pentsamenduetan eragingo al du? eta zure geroko jokabideetan? Lehen ikerketan oroitzapen bat txertatu genuen non haurra zinenean elikagai batek gaixotu zintuen: arrautza egosiak, pepinoak, marrubizko izozkia. Aurkitu genuen, behin oroitzapena txertatuta jendeak ez zuela hori hainbeste jan nahi kanpoko piknik batean. Oroitzapen faltsuak ez dute desatseginak izan beharrik. Oroitzapen atsegin bat txertatuz gero zainzuria bezalako elikagai osasuntsu baten inguruan jendeak zainzuri gehiago jatea lortuko genuke. Ikerketa hauek erakusten dutena da oroitzapen faltsuak txertatu daitezkeela eta ondorio izan ditzaketela jokabidean, epe luzera. Gaitasun honekin batera oroitzapenak txertatzea eta jokabidea kontrolatzea, kontu etiko garrantzitsuak daude, esaterako, noiz erabili behar dira teknika hauek? edo, debekatu egin behar dira? Terapeutek ezin dute etikoki oroitzapenik txertatu pazienteen gogamenean laguntzeko bada ere, baina ezerk ez dio guraso bati galerazten haur obesoekin egiten saiatzeko. Eta hau publikoki iradoki nuenean, kexak sortu ziren berriz. "Hor doa. Gurasoek haurrei gezurrak esatea bultzatzen" Kaixo, Santa Claus. (Barreak) Hau ikusteko eduki dezakegun beste modu bat zera da, zer nahiago duzu, haur obesoa, diabetesarekin, biziraupen laburra, honek guztiak dakarrena, ala oroitzapen faltsu txiki bat duen haurra? Badakit zer aukeratuko nukeen nire haurrarentzat. Beharbada nire lanak gehiengotik desberdindu egin nau. Gehienek oroitzapenak maite dituzte, euren identitatea errepresentatzen dute, nortzuk diren, nondik datozen. Eta hori baloratzen dut. Nik ere horrela sentitzen dut. Baina nire lanagatik dakit zenbat fikzio dagoen horietan. Hamarkada hauetan zerbait ikasi badut arazo horiekin lanean, zera da: norbaitek zerbait esateak soilik eta konfidantzarekin esateak, zehaztasun osoz kontatu arren, kontatzerakoan emozioak adierazi arren, ez du esan nahi gertatu zenik. Ezin dira oroitzapen faltsua eta benetakoa guztiz bereiztu Baieztapen independienteak behar ditugu. Aurkikuntza hauek toleranteagoa egin naute lagun eta familiakoek egindako ohiko oroimen akatsekiko. Aurkikuntza hauek Steve Titus salba zezaketen bere etorkizuna kendu zioten gizona oroitzapen faltsu bategatik. Bitartean jakin beharko genuke, ondo egingo genuke, oroimena, askatasuna bezala, gauza hauskorra dela. Eskerrik asko. Eskerrik asko. Eskerrik asko. (Txaloak) Mila esker. (Txaloak)