-
Thich Nhat Hanh zen maisuak erantzuten du
-
Nola kendu burutik
bideo jokoekin dudan obsesioa?
-
Azken urteetan bideo jokoekin
obsesionatu naiz,
-
egunean 8 orduz jokatzen dut
-
eta laguntza behar dut
obsesio hori burutik kentzeko.
-
(True Dedication arreba)
Thay maitea, sangha maitea,
-
gazte honek azaldu du
azken urteetan
-
larregi ibili dela
bideo jokoetan.
-
Egunero 8 orduz
ibitzen da ordenagailuan jokatzen
-
eta obsesio bihurtu da.
-
Laguntzaren bat nahiko luke
-
jokoekin duen obsesioa gainditzeko.
-
Gazteek sufrimendu handia
izan dezakete barnean.
-
Gurasoek ez dakite nola lagundu
seme-alabei gutxiago sufritzen,
-
duten sufrimendua transformatzen.
-
Horregatik,
bai gurasoek eta bai seme-alabek
-
saiatzen dira barruko sufrimendua
entretenimenduekin estaltzen:
-
musika, liburuak, pelikulak,
joko elektronikoak, etab.
-
Hau ez da gozatzeko egiten,
-
barruko sufrimendutik
ihesaldi hutsa da.
-
Denborarekin, barruko sufrimendua
hazi egiten da.
-
Kontsumitzen dugun gauza horrek,
-
sufrimendua ahazteko,
-
toxina, pozoi, haserre
-
etsipena ekarriko digulako.
-
Hori ez da bizitzea.
-
Hori bizitzatik ihes egitea da.
-
Mendebaldeak Jainkoaren Erreinu deritzona,
-
budismoan Dharma-gorputz deritzo.
-
Budak Buda-gorputz bat du,
-
baina Dharma-gorputz bat du ere.
-
Budaren gorputza
hemen ez badago ere,
-
bere Dharma-gorputzak jarraitzen du
Dharma-hitzaldiak ematen.
-
Lore bat behatzean,
-
edo sahatsean haizearen
zurrumurrua entzutean
-
arreta oso eta kontzentrazioz,
-
Budaren Dharma-gorputzaren
Dharma-hitzaldia ari zara entzuten.
-
Buda bizirik jarraitzen du
Dharma irakasten.
-
Ilargia behatzen baduzu,
hodei bat, zeru urdina,
-
ibaia, itsasgora,
-
gauza denek irakasten dute Dharma.
-
Dharma-gorputza
jainkoaren erreinuaren baliokidea da.
-
Badakigu Jainkoaren erreinua
hementxe dagoena.
-
Lore bakoitza, zuhaitz bakoitza
Jainkoaren erreinukoa da.
-
Jainkoaren erreinuari buruz
hitz egiten dizute,
-
orain, hemen dagoen erreinua.
-
Orainera, hementxera
etortzen badakizu,
-
Jainkoaren erreinua duzu zugan.
-
Horrek elikatuko zaitu, zoriontsu egin.
-
Ez duzu zertan ihes egin behar
eta joko elektronikoetan babestu.
-
Arnasa arretaz hartzen duzunean,
gogoa gorputzera dakarzu.
-
Gogoa eta gorputza elkartzen direnean
bizirik zaude benetan.
-
Ordenagailuan galtzen bazara,
-
gogoa eta gorputza aldenduta daude.
-
Ez zaude benetan bizirik.
-
Bizitza alferrik galtzen ari zara.
-
Ez duzu bizitzaz gozatzen.
-
Naturak bizia eman digu.
-
Segundo, minutu bakoitza preziatua da.
-
Hementxe, oraintxe egonez gero,
-
Jainkoaren erreinuaz gozatuko duzu
hementxe, oraintxean.
-
Hori da gozamenik handiena.
-
Ebanjelioetan bada parabola bat.
-
Nekazari batek lur zati bat aurkitzen du
-
altxor bat gordetzen duena.
-
Etxera itzuli eta dena saltzen du
lur zati txiki hura erosteko.
-
Altxor bat duelako.
-
Eta altxor horrek zorion egingo du
bizitza guztian,
-
eta hurrengo bizitzan ere.
-
Altxor hori baduzu,
Jainkoaren erreinua,
-
ez duzu besterik behar.
-
Ez dirurik, osperik,
botererik, plazer sentsualik
-
edo joko elektronikorik.
-
Horregatik, gurasoek
praktikatu beharko lukete
-
Jainkoaren erreinuaz gozatu ahal izateko
-
orain, hemen.
-
Horrela, seme-alabei erakutsiko diete
gauza bera egiten.
-
Ez dute ihes egingo
-
eta joko elektronikoetan hartu babesa,
-
ez dira horien menpe egongo.
-
Horrela jarraituz gero,
-
zure gorputzak eta gogoak
arazoak izango dituztelako.
-
Hau egia dela frogatu da.
-
Denbora larregi ematen baduzu
ordenagailuaren aurrean
-
joko elektronikoekin,
-
teknologia berrien menpe bazaude,
-
ez duzu astirik
bizitzaren mirariez gozatzeko,
-
orain eta hemen eskura dagoen
Jainkoaren erreinuaz.
-
Erantzun hau ez da bakarrik gazteentzako
-
baizik eta gu guztiontzako,
bereziki guraso eta irakasleentzako.
-
Eskerrik asko galdetzeagatik.
-
konektatu,
inspiratu, elikatu,
-
(Kanpaia)