Thich Nhat Hanh zen maisuak erantzuten du Nola kendu burutik bideo jokoekin dudan obsesioa? Azken urteetan bideo jokoekin obsesionatu naiz, egunean 8 orduz jokatzen dut eta laguntza behar dut obsesio hori burutik kentzeko. (True Dedication arreba) Thay maitea, sangha maitea, gazte honek azaldu du azken urteetan larregi ibili dela bideo jokoetan. Egunero 8 orduz ibitzen da ordenagailuan jokatzen eta obsesio bihurtu da. Laguntzaren bat nahiko luke jokoekin duen obsesioa gainditzeko. Gazteek sufrimendu handia izan dezakete barnean. Gurasoek ez dakite nola lagundu seme-alabei gutxiago sufritzen, duten sufrimendua transformatzen. Horregatik, bai gurasoek eta bai seme-alabek saiatzen dira barruko sufrimendua entretenimenduekin estaltzen: musika, liburuak, pelikulak, joko elektronikoak, etab. Hau ez da gozatzeko egiten, barruko sufrimendutik ihesaldi hutsa da. Denborarekin, barruko sufrimendua hazi egiten da. Kontsumitzen dugun gauza horrek, sufrimendua ahazteko, toxina, pozoi, haserre etsipena ekarriko digulako. Hori ez da bizitzea. Hori bizitzatik ihes egitea da. Mendebaldeak Jainkoaren Erreinu deritzona, budismoan Dharma-gorputz deritzo. Budak Buda-gorputz bat du, baina Dharma-gorputz bat du ere. Budaren gorputza hemen ez badago ere, bere Dharma-gorputzak jarraitzen du Dharma-hitzaldiak ematen. Lore bat behatzean, edo sahatsean haizearen zurrumurrua entzutean arreta oso eta kontzentrazioz, Budaren Dharma-gorputzaren Dharma-hitzaldia ari zara entzuten. Buda bizirik jarraitzen du Dharma irakasten. Ilargia behatzen baduzu, hodei bat, zeru urdina, ibaia, itsasgora, gauza denek irakasten dute Dharma. Dharma-gorputza jainkoaren erreinuaren baliokidea da. Badakigu Jainkoaren erreinua hementxe dagoena. Lore bakoitza, zuhaitz bakoitza Jainkoaren erreinukoa da. Jainkoaren erreinuari buruz hitz egiten dizute, orain, hemen dagoen erreinua. Orainera, hementxera etortzen badakizu, Jainkoaren erreinua duzu zugan. Horrek elikatuko zaitu, zoriontsu egin. Ez duzu zertan ihes egin behar eta joko elektronikoetan babestu. Arnasa arretaz hartzen duzunean, gogoa gorputzera dakarzu. Gogoa eta gorputza elkartzen direnean bizirik zaude benetan. Ordenagailuan galtzen bazara, gogoa eta gorputza aldenduta daude. Ez zaude benetan bizirik. Bizitza alferrik galtzen ari zara. Ez duzu bizitzaz gozatzen. Naturak bizia eman digu. Segundo, minutu bakoitza preziatua da. Hementxe, oraintxe egonez gero, Jainkoaren erreinuaz gozatuko duzu hementxe, oraintxean. Hori da gozamenik handiena. Ebanjelioetan bada parabola bat. Nekazari batek lur zati bat aurkitzen du altxor bat gordetzen duena. Etxera itzuli eta dena saltzen du lur zati txiki hura erosteko. Altxor bat duelako. Eta altxor horrek zorion egingo du bizitza guztian, eta hurrengo bizitzan ere. Altxor hori baduzu, Jainkoaren erreinua, ez duzu besterik behar. Ez dirurik, osperik, botererik, plazer sentsualik edo joko elektronikorik. Horregatik, gurasoek praktikatu beharko lukete Jainkoaren erreinuaz gozatu ahal izateko orain, hemen. Horrela, seme-alabei erakutsiko diete gauza bera egiten. Ez dute ihes egingo eta joko elektronikoetan hartu babesa, ez dira horien menpe egongo. Horrela jarraituz gero, zure gorputzak eta gogoak arazoak izango dituztelako. Hau egia dela frogatu da. Denbora larregi ematen baduzu ordenagailuaren aurrean joko elektronikoekin, teknologia berrien menpe bazaude, ez duzu astirik bizitzaren mirariez gozatzeko, orain eta hemen eskura dagoen Jainkoaren erreinuaz. Erantzun hau ez da bakarrik gazteentzako baizik eta gu guztiontzako, bereziki guraso eta irakasleentzako. Eskerrik asko galdetzeagatik. konektatu, inspiratu, elikatu, (Kanpaia)