Haluzinazioek gure buruei buruz erakusten digutena
-
0:00 - 0:03Begiekin ikusten dugu
-
0:03 - 0:06baina garunarekin ere ikusten dugu.
-
0:06 - 0:10Eta garunarekin ikusteari irudimena deitzen zaio.
-
0:10 - 0:15Ondo ezagutzen ditugu gure irudimenaren paisaiak,
-
0:15 - 0:19barne paisaiak. Bizitza osoa daramagu elkarrekin.
-
0:19 - 0:23Baina badira haluzinazioak ere,
-
0:23 - 0:26eta haluzinazioak guztiz desberdinak dira.
-
0:26 - 0:28Ez dirudite guk sortutakoak.
-
0:28 - 0:30Ez dirudite gure kontrolpekoak.
-
0:30 - 0:32Kanpotik datozela ematen du,
-
0:32 - 0:35eta pertzepzioa imitatzen dutela.
-
0:35 - 0:39Beraz, haluzinazioei buruz arituko naiz
-
0:39 - 0:43eta baita ikusmen-haluzinazio mota berezi bati buruz ere,
-
0:43 - 0:48nire pazienteengan ikusten dudana.
-
0:48 - 0:52Orain dela hilabete batzuk dei bat jaso nuen
-
0:52 - 0:54lan egiten dudan zahar-etxe batetik.
-
0:54 - 0:59Esan zidaten bertako zahar batek, 90 urteko andrea batek,
-
0:59 - 1:01gauzak ikusten zituela
-
1:01 - 1:04eta burua galdu zuela uste zutela
-
1:04 - 1:06edo, adineko andrea zenez,
-
1:06 - 1:09beharbada apoplexia jasan zuela edo Alzheimerra izango zela.
-
1:09 - 1:14Beraz, bertara joatea eta Rosalie ikustea eskatu zidaten,
-
1:14 - 1:16Rosalie, adineko andrea.
-
1:16 - 1:18Bera ikustera joan nintzen.
-
1:18 - 1:20Berehala ikusi nuen
-
1:20 - 1:23osasun oneko pertsona zela,
-
1:23 - 1:26zuhurra eta inteligentzia finekoa,
-
1:26 - 1:30baina guztiz izututa eta zurtuta zegoen
-
1:30 - 1:33gauzak ikusten zituelako.
-
1:33 - 1:36Eta esan zidan
-
1:36 - 1:38(erizainek ez zuten hori aipatu)
-
1:38 - 1:40itsua zela,
-
1:40 - 1:45azkenengo bost urteotan ikusmena guztiz galdu zuela, makula degenerazioa pairatu zuela eta.
-
1:45 - 1:48Baina orain, azken egunotan, gauzak ikusten zituen.
-
1:48 - 1:51Esan nion: "Zer nolako gauzak?"
-
1:51 - 1:54Erantzun zidan: "Ekialdeko arropaz jantzitako jendea,
-
1:54 - 1:58jantzietan, eskaileretan gora eta behera.
-
1:58 - 2:01Gizon bat, nigana biratu eta irri egiten didana.
-
2:01 - 2:05Ahoaren alde batean hortz itzelak ditu.
-
2:05 - 2:07Animaliak ere bai.
-
2:07 - 2:10Etxe zuri bat ikusten dut. Elurra ari du, elur leuna.
-
2:10 - 2:15Arnesdun zaldia ikusten dut, elurra arrastatzen.
-
2:15 - 2:19Orduan, gau batean, eszena aldatzen da.
-
2:19 - 2:21Nigana datozen katuak eta txakurrak ikusten ditut.
-
2:21 - 2:24Puntu batera heltzerakoan, gelditu egiten dira.
-
2:24 - 2:26Orduan, berriz ere aldatzen da.
-
2:26 - 2:29Ume pila ikusten dut. Eskaileretan gora eta behera doaz.
-
2:29 - 2:32Kolore biziez jantzita daude, arrosa eta urdina,
-
2:32 - 2:35ekialdeko arropen antzera".
-
2:35 - 2:38Batzuetan, zioen, jendea heldu baino lehen
-
2:38 - 2:42haluzinazioetan karratu arrosa eta urdinak ikusten zituen lurrean
-
2:42 - 2:45sabairano heltzen zirela ziruditenak.
-
2:45 - 2:49Esan nion: "Amets baten modukoa da?"
-
2:49 - 2:52Eta andreak: "Ez, ez da ametsetan bezala. Film baten antzerakoa da"
-
2:52 - 2:55Esan zuen: "Kolorea eta mugimendua ditu.
-
2:55 - 2:59Baina guztiz isila da, film mutuen antzerakoa".
-
2:59 - 3:01Film oso aspergarria zela zioen.
-
3:01 - 3:04Esan zuen: "Ekialdeko arropa zeraman jende hau guztia
-
3:04 - 3:09gora eta behera zebilela, behin eta berriro errepikatzen zen, oso pobrea zen".
-
3:09 - 3:11(Barreak)
-
3:11 - 3:13Andreak umore-sena du.
-
3:13 - 3:15Bazekien haluzinazioa zela.
-
3:15 - 3:17Baina beldur zen. 95 urtez bizi izan zen
-
3:17 - 3:20eta ordura arte ez zuen inoiz haluzinaziorik izan.
-
3:20 - 3:23Esan zuen haluzinazioek ez zutela zerikusirik
-
3:23 - 3:27pentsatzen, sentitzen edo egiten ari zenarekin,
-
3:27 - 3:31berez agertu eta desagertzen zirela.
-
3:31 - 3:33Ez zituen inolaz ere kontrolatzen.
-
3:33 - 3:35Esan zuen ez zituela ezagutzen
-
3:35 - 3:37haluzinazioetan agerturiko
-
3:37 - 3:39pertsonak edo lekuak.
-
3:39 - 3:41Halaber, pertsona eta animaliak
-
3:41 - 3:45ez ziren beraz ohartzen.
-
3:45 - 3:47Ez zekien zer ari zen gertatzen.
-
3:47 - 3:49Zoratzen ari zela uste zuen
-
3:49 - 3:51edo burua galtzen.
-
3:51 - 3:53Ondo aztertu nuen andrea.
-
3:53 - 3:55Adineko andre bizkorra zen,
-
3:55 - 3:59bere senean. Ez zuen inolako osasun arazorik.
-
3:59 - 4:03Ez zuen haluzinazioak eragin ahal zituen botikarik hartzen.
-
4:03 - 4:05Baina itsua zen.
-
4:05 - 4:07Eta esan nion:
-
4:07 - 4:09"Uste dut badakidala zer gertatzen zaizun".
-
4:09 - 4:13Bada ikusmen-haluzinazio forma berezi bat
-
4:13 - 4:17itsutasun edo ikusmen arazoekin etorri ahal dena.
-
4:17 - 4:20XVIII. mendean lehenegoz
-
4:20 - 4:22deskribatu zena,
-
4:22 - 4:25Charles Bonnet-en eskutik.
-
4:25 - 4:28Zuk Charles Bonnet sindromea daukazu.
-
4:28 - 4:30Ez da zure garunean edo zure buruan ezer gertatzen ari.
-
4:30 - 4:33Zuk Charles Bonnet sindromea daukazu".
-
4:33 - 4:36Asko lasaitu zen orduan,
-
4:36 - 4:40gertatzen ari zitzaiona larria ez zelako,
-
4:40 - 4:43bitxia baizik.
-
4:43 - 4:45Galdetu zuen: "Nor da Charles Bonnet hori?
-
4:45 - 4:48Berak ere haluzinazioak izan al zituen?"
-
4:48 - 4:51Esan zuen: "Esaiezu erizainei
-
4:51 - 4:54Charles Bonnet sindromea dudala".
-
4:54 - 4:56(Barreak)
-
4:56 - 5:00"Ez nago zoratuta, ez nago demente. Charles Bonnet sindromea dut".
-
5:00 - 5:02Tira, erizainei esan nien.
-
5:02 - 5:05Zera, hau, niretzako eguneroko kontua da.
-
5:05 - 5:07Batik bat zahar-etxeetan aritzen naiz.
-
5:07 - 5:09Adineko jende asko ikusten dut
-
5:09 - 5:13entzumen edo ikusmen arazoak ditzutenak.
-
5:13 - 5:15Entzumen urrikoen %10k
-
5:15 - 5:18musika-haluzinazioak izaten ditu.
-
5:18 - 5:21Eta ikusmen urriko jendearen %10k
-
5:21 - 5:23ikusmen-haluzinazioak izaten ditu.
-
5:23 - 5:25Ez gara guztiz itsu izan behar;
-
5:25 - 5:27ikusmen urrikoa izatea nahikoa da.
-
5:27 - 5:31Baina XVIII. mendeko deskribapenari dagokionez,
-
5:31 - 5:33Charles Bonnetek ez zuen horrelakorik izan.
-
5:33 - 5:36Bere aitonak izan zituen haluzinazioak.
-
5:36 - 5:39Aitona epailea zen, adineko gizona.
-
5:39 - 5:42Kataraten ebakuntza izan zuen.
-
5:42 - 5:44Bere ikusmena nahiko urria zen.
-
5:44 - 5:49Eta 1759an, bere ilobari deskribatu zizkion
-
5:49 - 5:51ikusten zituen hainbat gauza.
-
5:51 - 5:53Esan zuen lehengo gauza
-
5:53 - 5:55airean sudur-zapi bat ikusten zuela izan zen.
-
5:55 - 5:57Sudur-zapi handia eta urdina zen
-
5:57 - 5:59lau zirkulu laranja zituena.
-
5:59 - 6:02Bazekien haluzinazioa zela.
-
6:02 - 6:04Ez dago sudur-zapirik airean.
-
6:04 - 6:08Gero, gurpil handi bat ikusi zuen airean.
-
6:08 - 6:13Baina batzuetan ez zekien haluzinazioak ziren ala ez,
-
6:13 - 6:15haluzinazioak ondo egokitzen zirelako
-
6:15 - 6:17ikusten zuenaren kontestuan.
-
6:17 - 6:20Behin, bere ilobak bera ikustera etorri ziren
-
6:20 - 6:25eta esan zien:" Nortzuk dira zurekin datozen mutil goapo hauek?"
-
6:25 - 6:29Eta ilobek :"Tamalez, ez dago inolako mutil goaporik, aitona."
-
6:29 - 6:33Orduan mutil goapoak desagertu egin ziren.
-
6:33 - 6:36Normala da haluzinazio horietan
-
6:36 - 6:39une batez agertuetzea eta hurrengoan desagertzea.
-
6:39 - 6:41Ez dira normalean pixkanaka agertzen eta desagertzen.
-
6:41 - 6:44Bat-batekoak dira, eta bat-batean aldatzen dira.
-
6:44 - 6:47Charles Lullinek, aitonak,
-
6:47 - 6:50ehunka irudi ezberdin ikusi zituen,
-
6:50 - 6:52mota guztietako paisaiak.
-
6:52 - 6:56Behin, gizon bat ikusi zuen bainu-batan pipa erretzen
-
6:56 - 6:59eta bera zela konturatu zen.
-
6:59 - 7:02Hori izan zen ezagutu zuen irudi bakarra.
-
7:02 - 7:06Behin, Parisen zehar zihoala
-
7:06 - 7:09aldamioa ikusi zuen (egiazkoa zen).
-
7:09 - 7:12Baina etxera bueltatzean, aldamio-miniatura ikusi zuen
-
7:12 - 7:1615 zentimetroko altuerakoa, idazmahaiaren gainean.
-
7:16 - 7:19Pertzepzioaren errepikapen horri
-
7:19 - 7:21palipnosia deitzen zaio batzuetan.
-
7:21 - 7:26Berari eta Rosalieri
-
7:26 - 7:28gertatzen zitzaiena.
-
7:28 - 7:30Eta Rosaliek esan zuen: Zer gertatzen ari da?
-
7:30 - 7:33esan nion ikusmena galtzean,
-
7:33 - 7:36burmuinean ikusmenaren atalakinolako input-ik jasotzen ez dutenez
-
7:36 - 7:39hiperaktibo eta kitzikakor egiten direla,
-
7:39 - 7:41eta berez jartzen direla abian.
-
7:41 - 7:44Eta gauzak ikusten hasten zara.
-
7:44 - 7:47Ikusten dituzun gauzak konplikatuak izan daitezke benetan.
-
7:47 - 7:51Nire beste paziente baten kasuan,
-
7:51 - 7:53zertxobait ikusi ahal zuena ere,
-
7:53 - 7:57irudipenak kezkagarriak izan zitekeen.
-
7:57 - 8:00Behin, esan zuen
-
8:00 - 8:03marradun alkandora zeraman gizon bat jatetxe baten ikusi zuela.
-
8:03 - 8:05Buelta eman zuen. Eta orduan
-
8:05 - 8:08marradun alkandora zeramaten sei gizonetan bihurtu zen
-
8:08 - 8:11eta seiak beregana ibiltzen hasi ziren.
-
8:11 - 8:14Gero sei gizonak berriz elkartu ziren, akordeoiaren eran.
-
8:14 - 8:16Behin, autoa gidatzen ari zela,
-
8:16 - 8:18hobeto esanda, senarra gidatzen ari zela,
-
8:18 - 8:20bidea lau zatitan banatu zen
-
8:20 - 8:24eta lau bideetan zehar aldi berean zihoala sentitu zuen.
-
8:24 - 8:29Haluzinazio oso mugikorrak izaten zituen ere.
-
8:29 - 8:32Askok autoekin zerikusia zuten.
-
8:32 - 8:34Batzuetan mutil gazte bat ikusten zuen
-
8:34 - 8:37autoaren kapotaren gainean eserita.
-
8:37 - 8:39Nekaezina zen eta sotilki mugitzen zen
-
8:39 - 8:41autoa biratu zenean.
-
8:41 - 8:44Eta gelditu zirenean
-
8:44 - 8:47mutilak 30 metroko jauzia egin zuen bat-batean airean gora
-
8:47 - 8:50eta desagertu zen.
-
8:50 - 8:55Beste paziente batek beste haluzinazio mota bat zuen.
-
8:55 - 8:58Andre honek ez zuen begietan arazorik,
-
8:58 - 9:00baina bai garunaren ikusmenaren atalean,
-
9:00 - 9:03tumore txiki bat kortex okzipitalean baitzeukan.
-
9:03 - 9:08Marrazki bizidunak ikusten zituen batez ere.
-
9:08 - 9:13Marrazki hauek gardenak izan ziren
-
9:13 - 9:16eta ikus-eremuaren erdia hartzen zuten, pantaila baten antzera.
-
9:16 - 9:22Gustavo igelaren marrazkiak ikusten zituen batez ere.
-
9:22 - 9:23(Barreak)
-
9:23 - 9:26Nik ez dut "Sesamo kalea" ikusten,
-
9:26 - 9:29baina berak hura azpimarratu zuen:
-
9:29 - 9:33"Zergatik Gustavo? Bost axola dit niri Gustavo igelak".
-
9:33 - 9:36Ni Freudiar eragileei buruz hausnartzen hasi nintzen.
-
9:36 - 9:38Zer dela eta Gustavo?
-
9:38 - 9:40"Bost axola dit niri Gustavo igelak".
-
9:40 - 9:42Marrazkiek ez zuten gehiegi kezkatzen.
-
9:42 - 9:46Kezkatzen zuena, askotan
-
9:46 - 9:49irudi edo aurpegien haluzinazioak ikusten zituela izan zen
-
9:49 - 9:52eta Rosalien antzera, aurpegiak askotan deformatuta zeuden,
-
9:52 - 9:56hortz edo begi handiekin.
-
9:56 - 9:59Eta horrek beldurtzen zuen.
-
9:59 - 10:03Zer gertatzen ari zaio jende honi?
-
10:03 - 10:06Medikua naizenez gero, gertatzen dena frogatu eta zehaztu behar dut
-
10:06 - 10:08eta gaixoak lasaitu behar ditut,
-
10:08 - 10:12burua galtzen ez daudela azalduz batez ere.
-
10:12 - 10:15Ikusmen urrikoen %10k
-
10:15 - 10:18haluzinazioak izaten ditu.
-
10:18 - 10:22Baina %1ek baino ez ditu aitortzen
-
10:22 - 10:25burutik jota daudela esango dutelaren beldur.
-
10:25 - 10:27Eta euren medikuei haluzinazioak aipatuz gero
-
10:27 - 10:30diagnostiko okerra jaso ahal dute.
-
10:30 - 10:32Normalean, uste dugu zoratzen ari garela
-
10:32 - 10:35gauzak ikusten edo entzuten baditugu.
-
10:35 - 10:38Baina haluzinazio psikotikoak oso bestelakoak dira.
-
10:38 - 10:41Haluzinazio psikotikoek, ikusmenezkoak edo ahozkoak,
-
10:41 - 10:43zuri egiten dizute hitz, zalatzen zaituzte.
-
10:43 - 10:45Zu limurtzen zaituzte, umiliatu.
-
10:45 - 10:48Burla egiten dizute.
-
10:48 - 10:50Elkarri eragiten diozue.
-
10:50 - 10:53Arazo horietako batek ere ez du zerikusirik
-
10:53 - 10:56Charles Bonnet haluzinazioekin.
-
10:56 - 11:00Film bat dago. Zurekin zerikusirik ez duen film bat ikusten zaude
-
11:00 - 11:03edo horrela uste du jendeak.
-
11:03 - 11:07Bada beste gauza arraro bat, lobulu tenporaleko epilepsia deritzona,
-
11:07 - 11:10eta batzuetan, hau jasanez gero,
-
11:10 - 11:12norberak bere burua ikusten du
-
11:12 - 11:15iraganeko leku batean.
-
11:15 - 11:17Bidegurutze jakin batean zaude.
-
11:17 - 11:19Gaztaina erreen usaina etortzen zaizu.
-
11:19 - 11:22Trafikoa entzuten duzu. Zentzu guztiak daude lanean.
-
11:22 - 11:24Zure neskaren zain zaude.
-
11:24 - 11:281982 urteko astearte gaua da.
-
11:28 - 11:30Eta lobulu tenporaleko haluzinazioak
-
11:30 - 11:32zentzumen guztien haluzinazioak dira,
-
11:32 - 11:35sentsazioz eta gauza ezagunez beteak,
-
11:35 - 11:37espazioan eta denboran kokatuak,
-
11:37 - 11:39koherenteak, dramatikoak.
-
11:39 - 11:42Charles Bonnet haluzinazioak oso desberdinak dira.
-
11:42 - 11:46Charles Bonnet haluzinazioetan
-
11:46 - 11:48mota guztietako mailak daude,
-
11:48 - 11:50haluzinazio geometrikoetatik
-
11:50 - 11:53(andre haren karratu arrosa eta urdinak)
-
11:53 - 11:57haluzinazio konplexuetaraino,
-
11:57 - 12:00zenbakiz eta bereziki aurpegiz beteta.
-
12:00 - 12:03Aurpegiak, deformatuak batzuetan,
-
12:03 - 12:06haluzinazio horien
-
12:06 - 12:08ohiko gauza bakarrak dira.
-
12:08 - 12:11Maiz agertzen den bigarren gauza marrazki bizidunak dira.
-
12:11 - 12:14Zer gertatzen ari da?
-
12:14 - 12:16Modu liluragarrian, azken urteotan
-
12:16 - 12:20garunaren funtzionamenduaren irudiak egitea posiblea izan da,
-
12:20 - 12:24haluzinazioak gertatzen diren bitartean erresonantzia magnetiko funtzionalak egitea.
-
12:24 - 12:28Halaber, garunaren ikusmen-gune desberdinak
-
12:28 - 12:31aktibatzen direla aurkitu da,
-
12:31 - 12:33haluzinazioak izaten ditzuten uneetan.
-
12:33 - 12:36Jendeak haluzinazio geometriko sinple hauek dituenean,
-
12:36 - 12:40ikusmen-kortex primarioa aktibatzen da.
-
12:40 - 12:43Hau da ertzak eta diseinuak hautematen dituen garunaren zatia.
-
12:43 - 12:47Ikusmen-kortex primarioan ez dira irudiak eratzen.
-
12:47 - 12:50Irudiak eratzen direnean,
-
12:50 - 12:52ikusmen-kortexaren goragoko zati bat
-
12:52 - 12:54jarduten da lobulu tenporalean.
-
12:54 - 12:59Bereziki, lobulu tenporaleko eremu bat
-
12:59 - 13:01zirkunboluzio fusiformea deritzona.
-
13:01 - 13:05Ezaguna da norbaitek zirkunboluzio fusiformean kalterik izanez gero
-
13:05 - 13:09aurpegiak ezagutzeko gaitasuna gal dezakeela.
-
13:09 - 13:13Baina zirkunboluzio fusiformean ezohizko aktibitatea egonez gero,
-
13:13 - 13:15aurpegien haluzinazioak izan ditzakeela
-
13:15 - 13:18eta hori da zehazki jende horrengan batzuetan aurkitzen duguna.
-
13:18 - 13:22Zirkunboluzio honen aurreko zatian bada eremu bat
-
13:22 - 13:27zeinetan hortzak eta begiak irudikatzen diren,
-
13:27 - 13:30eta zirkunboluzioaren zati hori aktibatzen da
-
13:30 - 13:34jendeak haluzinazio deformatuak dituenean.
-
13:34 - 13:36Bada garunaren beste zati bat
-
13:36 - 13:38bereziki aktibatzen dena
-
13:38 - 13:40norbaitek marrazki bizidunak ikusten dituenean.
-
13:40 - 13:43Marrazkiak igartzean aktibatzen da,
-
13:43 - 13:47marrazkiak marraztean eta marrazkiekin haluzinazioak izatean.
-
13:47 - 13:50Oso interesgarria da hori hain zehatza izatea.
-
13:50 - 13:53Badira garunaren beste zati batzuk bereziki jarduten direnak
-
13:53 - 13:55eraikin eta paisaien
-
13:55 - 13:58ezagupen eta haluzinazioekin.
-
13:58 - 14:011970 inguruan aurkitu zen ez zeudela bakarrik garunaren zatiak,
-
14:01 - 14:03baizik eta zelula bereziak ere.
-
14:03 - 14:08"Aurpegien zelulak" 1970. urtean aurkitu zituzten.
-
14:08 - 14:10Gaur egun badakigu ehunka zelula mota
-
14:10 - 14:12desberdin dagoela,
-
14:12 - 14:14oso zehatzak izan daitezkeenak.
-
14:14 - 14:16Beraz, izan ditzakezu
-
14:16 - 14:18"auto" zelulez gain
-
14:18 - 14:21"Aston Martin" zelulak ere.
-
14:21 - 14:23(Barreak)
-
14:23 - 14:25Aston Martin bat ikusi dut gaur goizean.
-
14:25 - 14:27Hitzaldian aipatu behar nuen.
-
14:27 - 14:30Eta orain hemen dago nonbait.
-
14:30 - 14:33(Barreak)
-
14:33 - 14:37Maila honetan, azpiko kortex tenporala deritzon eremuan,
-
14:37 - 14:40ikuste-irudiak daude bakarrik,
-
14:40 - 14:43edo irudipenak edo pusketak.
-
14:43 - 14:46Goragoko mailetan bakarrik
-
14:46 - 14:48elkartzen dira beste zentzumenak
-
14:48 - 14:50eta konexioak daude memoria eta emozioarekin.
-
14:50 - 14:53Charles Bonnet sindromean
-
14:53 - 14:55ez zara goragoko mailetara heltzen.
-
14:55 - 14:58Azpiko ikusmen-kortex honetan zaude
-
14:58 - 15:00eta hor milaka eta ehun milaka
-
15:00 - 15:03eta milioika irudi dituzu,
-
15:03 - 15:05edo irudipenak edo irudipen pusketak,
-
15:05 - 15:07denak neuronen mailan kodetuta
-
15:07 - 15:11zelula berezietan edo zelula talde txikietan.
-
15:11 - 15:14Normalean hauek
-
15:14 - 15:18pertzepzioaren korronte integratuaren edo irudimenaren parte dira,
-
15:18 - 15:21eta norbera ez da horietaz ohartzen.
-
15:21 - 15:25Ikusmen-urriko edo itsua zarenean bakarrik
-
15:25 - 15:27mozten da prozesua.
-
15:27 - 15:30Eta ohizko pertzepzioa izan beharrean,
-
15:30 - 15:32azpiko kortex tenporaleko
-
15:32 - 15:35ikusmen-zelula hauen
-
15:35 - 15:37askapen edo estimulazio anarkikoa
-
15:37 - 15:39daukazu.
-
15:39 - 15:42Beraz, bat-batean aurpegi bat ikusten duzu. Gero auto bat ikusten duzu.
-
15:42 - 15:45Orain hau, gero beste hura.
-
15:45 - 15:47Burua ahalegintzen da hau antolatzen
-
15:47 - 15:50eta honi koherentzia pixka bat ematen,
-
15:50 - 15:52baina ez du ondoegi lortzen.
-
15:52 - 15:54Haluzinazioak lehengoz deskribatu zirenean
-
15:54 - 15:58ametsen moduan interpretatu liratekeela uste izan zuten.
-
15:58 - 16:00Baina jendeak esaten zuena izan zen:
-
16:00 - 16:03"Ez dut jendea hau ezagutzen. Ezin dut inolako asoziaziorik egin".
-
16:03 - 16:06"Bost axola dit niri Gustavo igelak".
-
16:06 - 16:11Amets gisa ikusten badituzu ez zara inora heltzen.
-
16:11 - 16:16Tira, esan dut esan nahi nuena.
-
16:16 - 16:19Laburbilduz esan nahi nuke
-
16:19 - 16:21hau arrunta dela.
-
16:21 - 16:23Pentsa zenbat itsu dagoen.
-
16:23 - 16:25Ehun milaka itsu egon behar dute
-
16:25 - 16:27haluzinazio hauek dituztenak,
-
16:27 - 16:29baina aipatzeko beldurra dutenak.
-
16:29 - 16:32Honelako gauzak jakitera eman behar dira
-
16:32 - 16:38pazienteentzat, medikuentzat, jendearentzat.
-
16:38 - 16:40Amaitzeko, uste dut
-
16:40 - 16:43infinituki interesgarri eta baliotsuak direla,
-
16:43 - 16:47buruaren funtzionamenduari buruzkoideia batzuk ematen dituztelako.
-
16:47 - 16:50Charles Bonnetek esan zuen duela 250 urte,
-
16:50 - 16:54bere buruari galdetu ziola, haluzinazio horietaz hausnartuz,
-
16:54 - 16:57nola, buruaren teatroa, bere hitzetan,
-
16:57 - 17:00sortu ahal zuen burmuinaren makineriak.
-
17:00 - 17:03Orain, 250 urte geroago,
-
17:03 - 17:06nola egiten den sumatzen hasi garela uste dut.
-
17:06 - 17:08Eskerrik asko.
-
17:08 - 17:11(Txaloak)
-
17:11 - 17:14Chris Anderson: Zoragarria izan da. Eskerrik asko.
-
17:14 - 17:16Gauza hauetaz zorroztasun handiz
-
17:16 - 17:19eta zure gaixoenganako enpatiaz aritzen zara.
-
17:19 - 17:24Jasan izan duzu deskribatu duzun sindrome horietarikoren bat?
-
17:24 - 17:26Oliver Sacks: Hori galdetuko zenuenaren beldur nintzen.
-
17:26 - 17:27(Barreak)
-
17:27 - 17:30Tira, bai, horietako asko.
-
17:30 - 17:33Egiaz ni neu ikusmen urrikoa naiz.
-
17:33 - 17:36Ez dut begi batetik ikusten,eta bestea ez dago oso ondo.
-
17:36 - 17:40Eta haluzinazio geometrikoak ikusten ditut.
-
17:40 - 17:42Baina hor gelditzen dira.
-
17:42 - 17:44CA: Eta ez zaituzte kezkatzen?
-
17:44 - 17:46Gertatzen ari dena ulertzen duzunez, ez zaituzte kezkatzen?
-
17:46 - 17:50OS: Ez naute nire akufenoak baino gehiago molestatzen,
-
17:50 - 17:53kontutan hartzen ez ditudanak.
-
17:53 - 17:55Noizean behin interesatzen naute
-
17:55 - 17:58eta nire koadernoetan horien irudi asko dago.
-
17:58 - 18:01Erresonantzia magnetiko funtzionala egin didate
-
18:01 - 18:04nire ikusmen-kortexanola nola moldatzen den ikusteko.
-
18:04 - 18:08Eta hexagono guzti horiek ikusten ditudanean
-
18:08 - 18:10eta beste gauza konplexuak, ikusten ditudanak ere,
-
18:10 - 18:12ikusmen-migrainian,
-
18:12 - 18:14jakin nahiko nuke jendeak horrelako gauzak ikusten dituen
-
18:14 - 18:17eta kobazuloetako artea edo ornamentazio-artea
-
18:17 - 18:20nolabait euretatik etorri diren.
-
18:20 - 18:22CA: Hitzaldi erabat zoragarria izan da benetan.
-
18:22 - 18:24Eskerrik asko hitzaldia emateagatik.
-
18:24 - 18:26Eskerrik asko.
-
18:26 - 18:28(Txaloak)
- Title:
- Haluzinazioek gure buruei buruz erakusten digutena
- Speaker:
- Oliver Sacks
- Description:
-
Oliver Sacks neurologo eta idazleak Charles Bonnet sindromea jartzen du agerian -- ikusmen-gutxiko norbaitek haluzinazioak jasaten dituenean buruz argi egonik. Bere pazienteen esperientziak deskribatzen ditu zehaztasun atsegingarriekin eta orain arte gutxi tratatutako fenomeno horren biologian zehar eramaten gaitu.
- Video Language:
- English
- Team:
closed TED
- Project:
- TEDTalks
- Duration:
- 18:32
![]() |
Dimitra Papageorgiou edited Basque subtitles for What hallucination reveals about our minds | |
![]() |
Janire Domínguez commented on Basque subtitles for What hallucination reveals about our minds | |
![]() |
Janire Domínguez edited Basque subtitles for What hallucination reveals about our minds | |
![]() |
Begoña Laka edited Basque subtitles for What hallucination reveals about our minds | |
![]() |
Begoña Laka edited Basque subtitles for What hallucination reveals about our minds | |
![]() |
Begoña Laka edited Basque subtitles for What hallucination reveals about our minds | |
![]() |
Begoña Laka edited Basque subtitles for What hallucination reveals about our minds | |
![]() |
Begoña Laka edited Basque subtitles for What hallucination reveals about our minds |
Janire Domínguez
Itzulpen ona, ergatiboren bat, akats ortotipografikoren bat eta egitura sinple batzuk baino ez ditut zuzendu. Oro har, itzulpen ona.