[Script Info] Title: [Events] Format: Layer, Start, End, Style, Name, MarginL, MarginR, MarginV, Effect, Text Dialogue: 0,0:00:00.00,0:00:03.00,Default,,0000,0000,0000,,Begiekin ikusten dugu Dialogue: 0,0:00:03.00,0:00:06.00,Default,,0000,0000,0000,,baina garunarekin ere ikusten dugu. Dialogue: 0,0:00:06.00,0:00:10.00,Default,,0000,0000,0000,,Eta garunarekin ikusteari irudimena deitzen zaio. Dialogue: 0,0:00:10.00,0:00:15.00,Default,,0000,0000,0000,,Ondo ezagutzen ditugu gure irudimenaren paisaiak, Dialogue: 0,0:00:15.00,0:00:19.00,Default,,0000,0000,0000,,barne paisaiak. Bizitza osoa daramagu elkarrekin. Dialogue: 0,0:00:19.00,0:00:23.00,Default,,0000,0000,0000,,Baina badira haluzinazioak ere, Dialogue: 0,0:00:23.00,0:00:26.00,Default,,0000,0000,0000,,eta haluzinazioak guztiz desberdinak dira. Dialogue: 0,0:00:26.00,0:00:28.00,Default,,0000,0000,0000,,Ez dirudite guk sortutakoak. Dialogue: 0,0:00:28.00,0:00:30.00,Default,,0000,0000,0000,,Ez dirudite gure kontrolpekoak. Dialogue: 0,0:00:30.00,0:00:32.00,Default,,0000,0000,0000,,Kanpotik datozela ematen du, Dialogue: 0,0:00:32.00,0:00:35.00,Default,,0000,0000,0000,,eta pertzepzioa imitatzen dutela. Dialogue: 0,0:00:35.00,0:00:39.00,Default,,0000,0000,0000,,Beraz, haluzinazioei buruz arituko naiz Dialogue: 0,0:00:39.00,0:00:43.00,Default,,0000,0000,0000,,eta baita ikusmen-haluzinazio mota berezi bati buruz ere, Dialogue: 0,0:00:43.00,0:00:48.00,Default,,0000,0000,0000,,nire pazienteengan ikusten dudana. Dialogue: 0,0:00:48.00,0:00:52.00,Default,,0000,0000,0000,,Orain dela hilabete batzuk dei bat jaso nuen Dialogue: 0,0:00:52.00,0:00:54.00,Default,,0000,0000,0000,,lan egiten dudan zahar-etxe batetik. Dialogue: 0,0:00:54.00,0:00:59.00,Default,,0000,0000,0000,,Esan zidaten bertako zahar batek, 90 urteko andrea batek, Dialogue: 0,0:00:59.00,0:01:01.00,Default,,0000,0000,0000,,gauzak ikusten zituela Dialogue: 0,0:01:01.00,0:01:04.00,Default,,0000,0000,0000,,eta burua galdu zuela uste zutela Dialogue: 0,0:01:04.00,0:01:06.00,Default,,0000,0000,0000,,edo, adineko andrea zenez, Dialogue: 0,0:01:06.00,0:01:09.00,Default,,0000,0000,0000,,beharbada apoplexia jasan zuela edo Alzheimerra izango zela. Dialogue: 0,0:01:09.00,0:01:14.00,Default,,0000,0000,0000,,Beraz, bertara joatea eta Rosalie ikustea eskatu zidaten, Dialogue: 0,0:01:14.00,0:01:16.00,Default,,0000,0000,0000,,Rosalie, adineko andrea. Dialogue: 0,0:01:16.00,0:01:18.00,Default,,0000,0000,0000,,Bera ikustera joan nintzen. Dialogue: 0,0:01:18.00,0:01:20.00,Default,,0000,0000,0000,,Berehala ikusi nuen Dialogue: 0,0:01:20.00,0:01:23.00,Default,,0000,0000,0000,,osasun oneko pertsona zela, Dialogue: 0,0:01:23.00,0:01:26.00,Default,,0000,0000,0000,,zuhurra eta inteligentzia finekoa, Dialogue: 0,0:01:26.00,0:01:30.00,Default,,0000,0000,0000,,baina guztiz izututa eta zurtuta zegoen Dialogue: 0,0:01:30.00,0:01:33.00,Default,,0000,0000,0000,,gauzak ikusten zituelako. Dialogue: 0,0:01:33.00,0:01:36.00,Default,,0000,0000,0000,,Eta esan zidan Dialogue: 0,0:01:36.00,0:01:38.00,Default,,0000,0000,0000,,(erizainek ez zuten hori aipatu) Dialogue: 0,0:01:38.00,0:01:40.00,Default,,0000,0000,0000,,itsua zela, Dialogue: 0,0:01:40.00,0:01:45.00,Default,,0000,0000,0000,,azkenengo bost urteotan ikusmena guztiz galdu zuela, makula degenerazioa pairatu zuela eta. Dialogue: 0,0:01:45.00,0:01:48.00,Default,,0000,0000,0000,,Baina orain, azken egunotan, gauzak ikusten zituen. Dialogue: 0,0:01:48.00,0:01:51.00,Default,,0000,0000,0000,,Esan nion: "Zer nolako gauzak?" Dialogue: 0,0:01:51.00,0:01:54.00,Default,,0000,0000,0000,,Erantzun zidan: "Ekialdeko arropaz jantzitako jendea, Dialogue: 0,0:01:54.00,0:01:58.00,Default,,0000,0000,0000,,jantzietan, eskaileretan gora eta behera. Dialogue: 0,0:01:58.00,0:02:01.00,Default,,0000,0000,0000,,Gizon bat, nigana biratu eta irri egiten didana. Dialogue: 0,0:02:01.00,0:02:05.00,Default,,0000,0000,0000,,Ahoaren alde batean hortz itzelak ditu. Dialogue: 0,0:02:05.00,0:02:07.00,Default,,0000,0000,0000,,Animaliak ere bai. Dialogue: 0,0:02:07.00,0:02:10.00,Default,,0000,0000,0000,,Etxe zuri bat ikusten dut. Elurra ari du, elur leuna. Dialogue: 0,0:02:10.00,0:02:15.00,Default,,0000,0000,0000,,Arnesdun zaldia ikusten dut, elurra arrastatzen. Dialogue: 0,0:02:15.00,0:02:19.00,Default,,0000,0000,0000,,Orduan, gau batean, eszena aldatzen da. Dialogue: 0,0:02:19.00,0:02:21.00,Default,,0000,0000,0000,,Nigana datozen katuak eta txakurrak ikusten ditut. Dialogue: 0,0:02:21.00,0:02:24.00,Default,,0000,0000,0000,,Puntu batera heltzerakoan, gelditu egiten dira. Dialogue: 0,0:02:24.00,0:02:26.00,Default,,0000,0000,0000,,Orduan, berriz ere aldatzen da. Dialogue: 0,0:02:26.00,0:02:29.00,Default,,0000,0000,0000,,Ume pila ikusten dut. Eskaileretan gora eta behera doaz. Dialogue: 0,0:02:29.00,0:02:32.00,Default,,0000,0000,0000,,Kolore biziez jantzita daude, arrosa eta urdina, Dialogue: 0,0:02:32.00,0:02:35.00,Default,,0000,0000,0000,,ekialdeko arropen antzera". Dialogue: 0,0:02:35.00,0:02:38.00,Default,,0000,0000,0000,,Batzuetan, zioen, jendea heldu baino lehen Dialogue: 0,0:02:38.00,0:02:42.00,Default,,0000,0000,0000,,haluzinazioetan karratu arrosa eta urdinak ikusten zituen lurrean Dialogue: 0,0:02:42.00,0:02:45.00,Default,,0000,0000,0000,,sabairano heltzen zirela ziruditenak. Dialogue: 0,0:02:45.00,0:02:49.00,Default,,0000,0000,0000,,Esan nion: "Amets baten modukoa da?" Dialogue: 0,0:02:49.00,0:02:52.00,Default,,0000,0000,0000,,Eta andreak: "Ez, ez da ametsetan bezala. Film baten antzerakoa da" Dialogue: 0,0:02:52.00,0:02:55.00,Default,,0000,0000,0000,,Esan zuen: "Kolorea eta mugimendua ditu. Dialogue: 0,0:02:55.00,0:02:59.00,Default,,0000,0000,0000,,Baina guztiz isila da, film mutuen antzerakoa". Dialogue: 0,0:02:59.00,0:03:01.00,Default,,0000,0000,0000,,Film oso aspergarria zela zioen. Dialogue: 0,0:03:01.00,0:03:04.00,Default,,0000,0000,0000,,Esan zuen: "Ekialdeko arropa zeraman jende hau guztia Dialogue: 0,0:03:04.00,0:03:09.00,Default,,0000,0000,0000,,gora eta behera zebilela, behin eta berriro errepikatzen zen, oso pobrea zen". Dialogue: 0,0:03:09.00,0:03:11.00,Default,,0000,0000,0000,,(Barreak) Dialogue: 0,0:03:11.00,0:03:13.00,Default,,0000,0000,0000,,Andreak umore-sena du. Dialogue: 0,0:03:13.00,0:03:15.00,Default,,0000,0000,0000,,Bazekien haluzinazioa zela. Dialogue: 0,0:03:15.00,0:03:17.00,Default,,0000,0000,0000,,Baina beldur zen. 95 urtez bizi izan zen Dialogue: 0,0:03:17.00,0:03:20.00,Default,,0000,0000,0000,,eta ordura arte ez zuen inoiz haluzinaziorik izan. Dialogue: 0,0:03:20.00,0:03:23.00,Default,,0000,0000,0000,,Esan zuen haluzinazioek ez zutela zerikusirik Dialogue: 0,0:03:23.00,0:03:27.00,Default,,0000,0000,0000,,pentsatzen, sentitzen edo egiten ari zenarekin, Dialogue: 0,0:03:27.00,0:03:31.00,Default,,0000,0000,0000,,berez agertu eta desagertzen zirela. Dialogue: 0,0:03:31.00,0:03:33.00,Default,,0000,0000,0000,,Ez zituen inolaz ere kontrolatzen. Dialogue: 0,0:03:33.00,0:03:35.00,Default,,0000,0000,0000,,Esan zuen ez zituela ezagutzen Dialogue: 0,0:03:35.00,0:03:37.00,Default,,0000,0000,0000,,haluzinazioetan agerturiko Dialogue: 0,0:03:37.00,0:03:39.00,Default,,0000,0000,0000,,pertsonak edo lekuak. Dialogue: 0,0:03:39.00,0:03:41.00,Default,,0000,0000,0000,,Halaber, pertsona eta animaliak Dialogue: 0,0:03:41.00,0:03:45.00,Default,,0000,0000,0000,,ez ziren beraz ohartzen. Dialogue: 0,0:03:45.00,0:03:47.00,Default,,0000,0000,0000,,Ez zekien zer ari zen gertatzen. Dialogue: 0,0:03:47.00,0:03:49.00,Default,,0000,0000,0000,,Zoratzen ari zela uste zuen Dialogue: 0,0:03:49.00,0:03:51.00,Default,,0000,0000,0000,,edo burua galtzen. Dialogue: 0,0:03:51.00,0:03:53.00,Default,,0000,0000,0000,,Ondo aztertu nuen andrea. Dialogue: 0,0:03:53.00,0:03:55.00,Default,,0000,0000,0000,,Adineko andre bizkorra zen, Dialogue: 0,0:03:55.00,0:03:59.00,Default,,0000,0000,0000,,bere senean. Ez zuen inolako osasun arazorik. Dialogue: 0,0:03:59.00,0:04:03.00,Default,,0000,0000,0000,,Ez zuen haluzinazioak eragin ahal zituen botikarik hartzen. Dialogue: 0,0:04:03.00,0:04:05.00,Default,,0000,0000,0000,,Baina itsua zen. Dialogue: 0,0:04:05.00,0:04:07.00,Default,,0000,0000,0000,,Eta esan nion: Dialogue: 0,0:04:07.00,0:04:09.00,Default,,0000,0000,0000,,"Uste dut badakidala zer gertatzen zaizun". Dialogue: 0,0:04:09.00,0:04:13.00,Default,,0000,0000,0000,,Bada ikusmen-haluzinazio forma berezi bat Dialogue: 0,0:04:13.00,0:04:17.00,Default,,0000,0000,0000,,itsutasun edo ikusmen arazoekin etorri ahal dena. Dialogue: 0,0:04:17.00,0:04:20.00,Default,,0000,0000,0000,,XVIII. mendean lehenegoz Dialogue: 0,0:04:20.00,0:04:22.00,Default,,0000,0000,0000,,deskribatu zena, Dialogue: 0,0:04:22.00,0:04:25.00,Default,,0000,0000,0000,,Charles Bonnet-en eskutik. Dialogue: 0,0:04:25.00,0:04:28.00,Default,,0000,0000,0000,,Zuk Charles Bonnet sindromea daukazu. Dialogue: 0,0:04:28.00,0:04:30.00,Default,,0000,0000,0000,,Ez da zure garunean edo zure buruan ezer gertatzen ari. Dialogue: 0,0:04:30.00,0:04:33.00,Default,,0000,0000,0000,,Zuk Charles Bonnet sindromea daukazu". Dialogue: 0,0:04:33.00,0:04:36.00,Default,,0000,0000,0000,,Asko lasaitu zen orduan, Dialogue: 0,0:04:36.00,0:04:40.00,Default,,0000,0000,0000,,gertatzen ari zitzaiona larria ez zelako, Dialogue: 0,0:04:40.00,0:04:43.00,Default,,0000,0000,0000,,bitxia baizik. Dialogue: 0,0:04:43.00,0:04:45.00,Default,,0000,0000,0000,,Galdetu zuen: "Nor da Charles Bonnet hori? Dialogue: 0,0:04:45.00,0:04:48.00,Default,,0000,0000,0000,,Berak ere haluzinazioak izan al zituen?" Dialogue: 0,0:04:48.00,0:04:51.00,Default,,0000,0000,0000,,Esan zuen: "Esaiezu erizainei Dialogue: 0,0:04:51.00,0:04:54.00,Default,,0000,0000,0000,,Charles Bonnet sindromea dudala". Dialogue: 0,0:04:54.00,0:04:56.00,Default,,0000,0000,0000,,(Barreak) Dialogue: 0,0:04:56.00,0:05:00.00,Default,,0000,0000,0000,,"Ez nago zoratuta, ez nago demente. Charles Bonnet sindromea dut". Dialogue: 0,0:05:00.00,0:05:02.00,Default,,0000,0000,0000,,Tira, erizainei esan nien. Dialogue: 0,0:05:02.00,0:05:05.00,Default,,0000,0000,0000,,Zera, hau, niretzako eguneroko kontua da. Dialogue: 0,0:05:05.00,0:05:07.00,Default,,0000,0000,0000,,Batik bat zahar-etxeetan aritzen naiz. Dialogue: 0,0:05:07.00,0:05:09.00,Default,,0000,0000,0000,,Adineko jende asko ikusten dut Dialogue: 0,0:05:09.00,0:05:13.00,Default,,0000,0000,0000,,entzumen edo ikusmen arazoak ditzutenak. Dialogue: 0,0:05:13.00,0:05:15.00,Default,,0000,0000,0000,,Entzumen urrikoen %10k Dialogue: 0,0:05:15.00,0:05:18.00,Default,,0000,0000,0000,,musika-haluzinazioak izaten ditu. Dialogue: 0,0:05:18.00,0:05:21.00,Default,,0000,0000,0000,,Eta ikusmen urriko jendearen %10k Dialogue: 0,0:05:21.00,0:05:23.00,Default,,0000,0000,0000,,ikusmen-haluzinazioak izaten ditu. Dialogue: 0,0:05:23.00,0:05:25.00,Default,,0000,0000,0000,,Ez gara guztiz itsu izan behar; Dialogue: 0,0:05:25.00,0:05:27.00,Default,,0000,0000,0000,,ikusmen urrikoa izatea nahikoa da. Dialogue: 0,0:05:27.00,0:05:31.00,Default,,0000,0000,0000,,Baina XVIII. mendeko deskribapenari dagokionez, Dialogue: 0,0:05:31.00,0:05:33.00,Default,,0000,0000,0000,,Charles Bonnetek ez zuen horrelakorik izan. Dialogue: 0,0:05:33.00,0:05:36.00,Default,,0000,0000,0000,,Bere aitonak izan zituen haluzinazioak. Dialogue: 0,0:05:36.00,0:05:39.00,Default,,0000,0000,0000,,Aitona epailea zen, adineko gizona. Dialogue: 0,0:05:39.00,0:05:42.00,Default,,0000,0000,0000,,Kataraten ebakuntza izan zuen. Dialogue: 0,0:05:42.00,0:05:44.00,Default,,0000,0000,0000,,Bere ikusmena nahiko urria zen. Dialogue: 0,0:05:44.00,0:05:49.00,Default,,0000,0000,0000,,Eta 1759an, bere ilobari deskribatu zizkion Dialogue: 0,0:05:49.00,0:05:51.00,Default,,0000,0000,0000,,ikusten zituen hainbat gauza. Dialogue: 0,0:05:51.00,0:05:53.00,Default,,0000,0000,0000,,Esan zuen lehengo gauza Dialogue: 0,0:05:53.00,0:05:55.00,Default,,0000,0000,0000,,airean sudur-zapi bat ikusten zuela izan zen. Dialogue: 0,0:05:55.00,0:05:57.00,Default,,0000,0000,0000,,Sudur-zapi handia eta urdina zen Dialogue: 0,0:05:57.00,0:05:59.00,Default,,0000,0000,0000,,lau zirkulu laranja zituena. Dialogue: 0,0:05:59.00,0:06:02.00,Default,,0000,0000,0000,,Bazekien haluzinazioa zela. Dialogue: 0,0:06:02.00,0:06:04.00,Default,,0000,0000,0000,,Ez dago sudur-zapirik airean. Dialogue: 0,0:06:04.00,0:06:08.00,Default,,0000,0000,0000,,Gero, gurpil handi bat ikusi zuen airean. Dialogue: 0,0:06:08.00,0:06:13.00,Default,,0000,0000,0000,,Baina batzuetan ez zekien haluzinazioak ziren ala ez, Dialogue: 0,0:06:13.00,0:06:15.00,Default,,0000,0000,0000,,haluzinazioak ondo egokitzen zirelako Dialogue: 0,0:06:15.00,0:06:17.00,Default,,0000,0000,0000,,ikusten zuenaren kontestuan. Dialogue: 0,0:06:17.00,0:06:20.00,Default,,0000,0000,0000,,Behin, bere ilobak bera ikustera etorri ziren Dialogue: 0,0:06:20.00,0:06:25.00,Default,,0000,0000,0000,,eta esan zien:" Nortzuk dira zurekin datozen mutil goapo hauek?" Dialogue: 0,0:06:25.00,0:06:29.00,Default,,0000,0000,0000,,Eta ilobek :"Tamalez, ez dago inolako mutil goaporik, aitona." Dialogue: 0,0:06:29.00,0:06:33.00,Default,,0000,0000,0000,,Orduan mutil goapoak desagertu egin ziren. Dialogue: 0,0:06:33.00,0:06:36.00,Default,,0000,0000,0000,,Normala da haluzinazio horietan Dialogue: 0,0:06:36.00,0:06:39.00,Default,,0000,0000,0000,,une batez agertuetzea eta hurrengoan desagertzea. Dialogue: 0,0:06:39.00,0:06:41.00,Default,,0000,0000,0000,,Ez dira normalean pixkanaka agertzen eta desagertzen. Dialogue: 0,0:06:41.00,0:06:44.00,Default,,0000,0000,0000,,Bat-batekoak dira, eta bat-batean aldatzen dira. Dialogue: 0,0:06:44.00,0:06:47.00,Default,,0000,0000,0000,,Charles Lullinek, aitonak, Dialogue: 0,0:06:47.00,0:06:50.00,Default,,0000,0000,0000,,ehunka irudi ezberdin ikusi zituen, Dialogue: 0,0:06:50.00,0:06:52.00,Default,,0000,0000,0000,,mota guztietako paisaiak. Dialogue: 0,0:06:52.00,0:06:56.00,Default,,0000,0000,0000,,Behin, gizon bat ikusi zuen bainu-batan pipa erretzen Dialogue: 0,0:06:56.00,0:06:59.00,Default,,0000,0000,0000,,eta bera zela konturatu zen. Dialogue: 0,0:06:59.00,0:07:02.00,Default,,0000,0000,0000,,Hori izan zen ezagutu zuen irudi bakarra. Dialogue: 0,0:07:02.00,0:07:06.00,Default,,0000,0000,0000,,Behin, Parisen zehar zihoala Dialogue: 0,0:07:06.00,0:07:09.00,Default,,0000,0000,0000,,aldamioa ikusi zuen (egiazkoa zen). Dialogue: 0,0:07:09.00,0:07:12.00,Default,,0000,0000,0000,,Baina etxera bueltatzean, aldamio-miniatura ikusi zuen Dialogue: 0,0:07:12.00,0:07:16.00,Default,,0000,0000,0000,,15 zentimetroko altuerakoa, idazmahaiaren gainean. Dialogue: 0,0:07:16.00,0:07:19.00,Default,,0000,0000,0000,,Pertzepzioaren errepikapen horri Dialogue: 0,0:07:19.00,0:07:21.00,Default,,0000,0000,0000,,palipnosia deitzen zaio batzuetan. Dialogue: 0,0:07:21.00,0:07:26.00,Default,,0000,0000,0000,,Berari eta Rosalieri Dialogue: 0,0:07:26.00,0:07:28.00,Default,,0000,0000,0000,,gertatzen zitzaiena. Dialogue: 0,0:07:28.00,0:07:30.00,Default,,0000,0000,0000,,Eta Rosaliek esan zuen: Zer gertatzen ari da? Dialogue: 0,0:07:30.00,0:07:33.00,Default,,0000,0000,0000,,esan nion ikusmena galtzean, Dialogue: 0,0:07:33.00,0:07:36.00,Default,,0000,0000,0000,,burmuinean ikusmenaren atalakinolako input-ik jasotzen ez dutenez Dialogue: 0,0:07:36.00,0:07:39.00,Default,,0000,0000,0000,,hiperaktibo eta kitzikakor egiten direla, Dialogue: 0,0:07:39.00,0:07:41.00,Default,,0000,0000,0000,,eta berez jartzen direla abian. Dialogue: 0,0:07:41.00,0:07:44.00,Default,,0000,0000,0000,,Eta gauzak ikusten hasten zara. Dialogue: 0,0:07:44.00,0:07:47.00,Default,,0000,0000,0000,,Ikusten dituzun gauzak konplikatuak izan daitezke benetan. Dialogue: 0,0:07:47.00,0:07:51.00,Default,,0000,0000,0000,,Nire beste paziente baten kasuan, Dialogue: 0,0:07:51.00,0:07:53.00,Default,,0000,0000,0000,,zertxobait ikusi ahal zuena ere, Dialogue: 0,0:07:53.00,0:07:57.00,Default,,0000,0000,0000,,irudipenak kezkagarriak izan zitekeen. Dialogue: 0,0:07:57.00,0:08:00.00,Default,,0000,0000,0000,,Behin, esan zuen Dialogue: 0,0:08:00.00,0:08:03.00,Default,,0000,0000,0000,,marradun alkandora zeraman gizon bat jatetxe baten ikusi zuela. Dialogue: 0,0:08:03.00,0:08:05.00,Default,,0000,0000,0000,,Buelta eman zuen. Eta orduan Dialogue: 0,0:08:05.00,0:08:08.00,Default,,0000,0000,0000,,marradun alkandora zeramaten sei gizonetan bihurtu zen Dialogue: 0,0:08:08.00,0:08:11.00,Default,,0000,0000,0000,,eta seiak beregana ibiltzen hasi ziren. Dialogue: 0,0:08:11.00,0:08:14.00,Default,,0000,0000,0000,,Gero sei gizonak berriz elkartu ziren, akordeoiaren eran. Dialogue: 0,0:08:14.00,0:08:16.00,Default,,0000,0000,0000,,Behin, autoa gidatzen ari zela, Dialogue: 0,0:08:16.00,0:08:18.00,Default,,0000,0000,0000,,hobeto esanda, senarra gidatzen ari zela, Dialogue: 0,0:08:18.00,0:08:20.00,Default,,0000,0000,0000,,bidea lau zatitan banatu zen Dialogue: 0,0:08:20.00,0:08:24.00,Default,,0000,0000,0000,,eta lau bideetan zehar aldi berean zihoala sentitu zuen. Dialogue: 0,0:08:24.00,0:08:29.00,Default,,0000,0000,0000,,Haluzinazio oso mugikorrak izaten zituen ere. Dialogue: 0,0:08:29.00,0:08:32.00,Default,,0000,0000,0000,,Askok autoekin zerikusia zuten. Dialogue: 0,0:08:32.00,0:08:34.00,Default,,0000,0000,0000,,Batzuetan mutil gazte bat ikusten zuen Dialogue: 0,0:08:34.00,0:08:37.00,Default,,0000,0000,0000,,autoaren kapotaren gainean eserita. Dialogue: 0,0:08:37.00,0:08:39.00,Default,,0000,0000,0000,,Nekaezina zen eta sotilki mugitzen zen Dialogue: 0,0:08:39.00,0:08:41.00,Default,,0000,0000,0000,,autoa biratu zenean. Dialogue: 0,0:08:41.00,0:08:44.00,Default,,0000,0000,0000,,Eta gelditu zirenean Dialogue: 0,0:08:44.00,0:08:47.00,Default,,0000,0000,0000,,mutilak 30 metroko jauzia egin zuen bat-batean airean gora Dialogue: 0,0:08:47.00,0:08:50.00,Default,,0000,0000,0000,,eta desagertu zen. Dialogue: 0,0:08:50.00,0:08:55.00,Default,,0000,0000,0000,,Beste paziente batek beste haluzinazio mota bat zuen. Dialogue: 0,0:08:55.00,0:08:58.00,Default,,0000,0000,0000,,Andre honek ez zuen begietan arazorik, Dialogue: 0,0:08:58.00,0:09:00.00,Default,,0000,0000,0000,,baina bai garunaren ikusmenaren atalean, Dialogue: 0,0:09:00.00,0:09:03.00,Default,,0000,0000,0000,,tumore txiki bat kortex okzipitalean baitzeukan. Dialogue: 0,0:09:03.00,0:09:08.00,Default,,0000,0000,0000,,Marrazki bizidunak ikusten zituen batez ere. Dialogue: 0,0:09:08.00,0:09:13.00,Default,,0000,0000,0000,,Marrazki hauek gardenak izan ziren Dialogue: 0,0:09:13.00,0:09:16.00,Default,,0000,0000,0000,,eta ikus-eremuaren erdia hartzen zuten, pantaila baten antzera. Dialogue: 0,0:09:16.00,0:09:22.00,Default,,0000,0000,0000,,Gustavo igelaren marrazkiak ikusten zituen batez ere. Dialogue: 0,0:09:22.00,0:09:23.00,Default,,0000,0000,0000,,(Barreak) Dialogue: 0,0:09:23.00,0:09:26.00,Default,,0000,0000,0000,,Nik ez dut "Sesamo kalea" ikusten, Dialogue: 0,0:09:26.00,0:09:29.00,Default,,0000,0000,0000,,baina berak hura azpimarratu zuen: Dialogue: 0,0:09:29.00,0:09:33.00,Default,,0000,0000,0000,,"Zergatik Gustavo? Bost axola dit niri Gustavo igelak". Dialogue: 0,0:09:33.00,0:09:36.00,Default,,0000,0000,0000,,Ni Freudiar eragileei buruz hausnartzen hasi nintzen. Dialogue: 0,0:09:36.00,0:09:38.00,Default,,0000,0000,0000,,Zer dela eta Gustavo? Dialogue: 0,0:09:38.00,0:09:40.00,Default,,0000,0000,0000,,"Bost axola dit niri Gustavo igelak". Dialogue: 0,0:09:40.00,0:09:42.00,Default,,0000,0000,0000,,Marrazkiek ez zuten gehiegi kezkatzen. Dialogue: 0,0:09:42.00,0:09:46.00,Default,,0000,0000,0000,,Kezkatzen zuena, askotan Dialogue: 0,0:09:46.00,0:09:49.00,Default,,0000,0000,0000,,irudi edo aurpegien haluzinazioak ikusten zituela izan zen Dialogue: 0,0:09:49.00,0:09:52.00,Default,,0000,0000,0000,,eta Rosalien antzera, aurpegiak askotan deformatuta zeuden, Dialogue: 0,0:09:52.00,0:09:56.00,Default,,0000,0000,0000,,hortz edo begi handiekin. Dialogue: 0,0:09:56.00,0:09:59.00,Default,,0000,0000,0000,,Eta horrek beldurtzen zuen. Dialogue: 0,0:09:59.00,0:10:03.00,Default,,0000,0000,0000,,Zer gertatzen ari zaio jende honi? Dialogue: 0,0:10:03.00,0:10:06.00,Default,,0000,0000,0000,,Medikua naizenez gero, gertatzen dena frogatu eta zehaztu behar dut Dialogue: 0,0:10:06.00,0:10:08.00,Default,,0000,0000,0000,,eta gaixoak lasaitu behar ditut, Dialogue: 0,0:10:08.00,0:10:12.00,Default,,0000,0000,0000,,burua galtzen ez daudela azalduz batez ere. Dialogue: 0,0:10:12.00,0:10:15.00,Default,,0000,0000,0000,,Ikusmen urrikoen %10k Dialogue: 0,0:10:15.00,0:10:18.00,Default,,0000,0000,0000,,haluzinazioak izaten ditu. Dialogue: 0,0:10:18.00,0:10:22.00,Default,,0000,0000,0000,,Baina %1ek baino ez ditu aitortzen Dialogue: 0,0:10:22.00,0:10:25.00,Default,,0000,0000,0000,,burutik jota daudela esango dutelaren beldur. Dialogue: 0,0:10:25.00,0:10:27.00,Default,,0000,0000,0000,,Eta euren medikuei haluzinazioak aipatuz gero Dialogue: 0,0:10:27.00,0:10:30.00,Default,,0000,0000,0000,,diagnostiko okerra jaso ahal dute. Dialogue: 0,0:10:30.00,0:10:32.00,Default,,0000,0000,0000,,Normalean, uste dugu zoratzen ari garela Dialogue: 0,0:10:32.00,0:10:35.00,Default,,0000,0000,0000,,gauzak ikusten edo entzuten baditugu. Dialogue: 0,0:10:35.00,0:10:38.00,Default,,0000,0000,0000,,Baina haluzinazio psikotikoak oso bestelakoak dira. Dialogue: 0,0:10:38.00,0:10:41.00,Default,,0000,0000,0000,,Haluzinazio psikotikoek, ikusmenezkoak edo ahozkoak, Dialogue: 0,0:10:41.00,0:10:43.00,Default,,0000,0000,0000,,zuri egiten dizute hitz, zalatzen zaituzte. Dialogue: 0,0:10:43.00,0:10:45.00,Default,,0000,0000,0000,,Zu limurtzen zaituzte, umiliatu. Dialogue: 0,0:10:45.00,0:10:48.00,Default,,0000,0000,0000,,Burla egiten dizute. Dialogue: 0,0:10:48.00,0:10:50.00,Default,,0000,0000,0000,,Elkarri eragiten diozue. Dialogue: 0,0:10:50.00,0:10:53.00,Default,,0000,0000,0000,,Arazo horietako batek ere ez du zerikusirik Dialogue: 0,0:10:53.00,0:10:56.00,Default,,0000,0000,0000,,Charles Bonnet haluzinazioekin. Dialogue: 0,0:10:56.00,0:11:00.00,Default,,0000,0000,0000,,Film bat dago. Zurekin zerikusirik ez duen film bat ikusten zaude Dialogue: 0,0:11:00.00,0:11:03.00,Default,,0000,0000,0000,,edo horrela uste du jendeak. Dialogue: 0,0:11:03.00,0:11:07.00,Default,,0000,0000,0000,,Bada beste gauza arraro bat, lobulu tenporaleko epilepsia deritzona, Dialogue: 0,0:11:07.00,0:11:10.00,Default,,0000,0000,0000,,eta batzuetan, hau jasanez gero, Dialogue: 0,0:11:10.00,0:11:12.00,Default,,0000,0000,0000,,norberak bere burua ikusten du Dialogue: 0,0:11:12.00,0:11:15.00,Default,,0000,0000,0000,,iraganeko leku batean. Dialogue: 0,0:11:15.00,0:11:17.00,Default,,0000,0000,0000,,Bidegurutze jakin batean zaude. Dialogue: 0,0:11:17.00,0:11:19.00,Default,,0000,0000,0000,,Gaztaina erreen usaina etortzen zaizu. Dialogue: 0,0:11:19.00,0:11:22.00,Default,,0000,0000,0000,,Trafikoa entzuten duzu. Zentzu guztiak daude lanean. Dialogue: 0,0:11:22.00,0:11:24.00,Default,,0000,0000,0000,,Zure neskaren zain zaude. Dialogue: 0,0:11:24.00,0:11:28.00,Default,,0000,0000,0000,,1982 urteko astearte gaua da. Dialogue: 0,0:11:28.00,0:11:30.00,Default,,0000,0000,0000,,Eta lobulu tenporaleko haluzinazioak Dialogue: 0,0:11:30.00,0:11:32.00,Default,,0000,0000,0000,,zentzumen guztien haluzinazioak dira, Dialogue: 0,0:11:32.00,0:11:35.00,Default,,0000,0000,0000,,sentsazioz eta gauza ezagunez beteak, Dialogue: 0,0:11:35.00,0:11:37.00,Default,,0000,0000,0000,,espazioan eta denboran kokatuak, Dialogue: 0,0:11:37.00,0:11:39.00,Default,,0000,0000,0000,,koherenteak, dramatikoak. Dialogue: 0,0:11:39.00,0:11:42.00,Default,,0000,0000,0000,,Charles Bonnet haluzinazioak oso desberdinak dira. Dialogue: 0,0:11:42.00,0:11:46.00,Default,,0000,0000,0000,,Charles Bonnet haluzinazioetan Dialogue: 0,0:11:46.00,0:11:48.00,Default,,0000,0000,0000,,mota guztietako mailak daude, Dialogue: 0,0:11:48.00,0:11:50.00,Default,,0000,0000,0000,,haluzinazio geometrikoetatik Dialogue: 0,0:11:50.00,0:11:53.00,Default,,0000,0000,0000,,(andre haren karratu arrosa eta urdinak) Dialogue: 0,0:11:53.00,0:11:57.00,Default,,0000,0000,0000,,haluzinazio konplexuetaraino, Dialogue: 0,0:11:57.00,0:12:00.00,Default,,0000,0000,0000,,zenbakiz eta bereziki aurpegiz beteta. Dialogue: 0,0:12:00.00,0:12:03.00,Default,,0000,0000,0000,,Aurpegiak, deformatuak batzuetan, Dialogue: 0,0:12:03.00,0:12:06.00,Default,,0000,0000,0000,,haluzinazio horien Dialogue: 0,0:12:06.00,0:12:08.00,Default,,0000,0000,0000,,ohiko gauza bakarrak dira. Dialogue: 0,0:12:08.00,0:12:11.00,Default,,0000,0000,0000,,Maiz agertzen den bigarren gauza marrazki bizidunak dira. Dialogue: 0,0:12:11.00,0:12:14.00,Default,,0000,0000,0000,,Zer gertatzen ari da? Dialogue: 0,0:12:14.00,0:12:16.00,Default,,0000,0000,0000,,Modu liluragarrian, azken urteotan Dialogue: 0,0:12:16.00,0:12:20.00,Default,,0000,0000,0000,,garunaren funtzionamenduaren irudiak egitea posiblea izan da, Dialogue: 0,0:12:20.00,0:12:24.00,Default,,0000,0000,0000,,haluzinazioak gertatzen diren bitartean erresonantzia magnetiko funtzionalak egitea. Dialogue: 0,0:12:24.00,0:12:28.00,Default,,0000,0000,0000,,Halaber, garunaren ikusmen-gune desberdinak Dialogue: 0,0:12:28.00,0:12:31.00,Default,,0000,0000,0000,,aktibatzen direla aurkitu da, Dialogue: 0,0:12:31.00,0:12:33.00,Default,,0000,0000,0000,,haluzinazioak izaten ditzuten uneetan. Dialogue: 0,0:12:33.00,0:12:36.00,Default,,0000,0000,0000,,Jendeak haluzinazio geometriko sinple hauek dituenean, Dialogue: 0,0:12:36.00,0:12:40.00,Default,,0000,0000,0000,,ikusmen-kortex primarioa aktibatzen da. Dialogue: 0,0:12:40.00,0:12:43.00,Default,,0000,0000,0000,,Hau da ertzak eta diseinuak hautematen dituen garunaren zatia. Dialogue: 0,0:12:43.00,0:12:47.00,Default,,0000,0000,0000,,Ikusmen-kortex primarioan ez dira irudiak eratzen. Dialogue: 0,0:12:47.00,0:12:50.00,Default,,0000,0000,0000,,Irudiak eratzen direnean, Dialogue: 0,0:12:50.00,0:12:52.00,Default,,0000,0000,0000,,ikusmen-kortexaren goragoko zati bat Dialogue: 0,0:12:52.00,0:12:54.00,Default,,0000,0000,0000,,jarduten da lobulu tenporalean. Dialogue: 0,0:12:54.00,0:12:59.00,Default,,0000,0000,0000,,Bereziki, lobulu tenporaleko eremu bat Dialogue: 0,0:12:59.00,0:13:01.00,Default,,0000,0000,0000,,zirkunboluzio fusiformea deritzona. Dialogue: 0,0:13:01.00,0:13:05.00,Default,,0000,0000,0000,,Ezaguna da norbaitek zirkunboluzio fusiformean kalterik izanez gero Dialogue: 0,0:13:05.00,0:13:09.00,Default,,0000,0000,0000,,aurpegiak ezagutzeko gaitasuna gal dezakeela. Dialogue: 0,0:13:09.00,0:13:13.00,Default,,0000,0000,0000,,Baina zirkunboluzio fusiformean ezohizko aktibitatea egonez gero, Dialogue: 0,0:13:13.00,0:13:15.00,Default,,0000,0000,0000,,aurpegien haluzinazioak izan ditzakeela Dialogue: 0,0:13:15.00,0:13:18.00,Default,,0000,0000,0000,,eta hori da zehazki jende horrengan batzuetan aurkitzen duguna. Dialogue: 0,0:13:18.00,0:13:22.00,Default,,0000,0000,0000,,Zirkunboluzio honen aurreko zatian bada eremu bat Dialogue: 0,0:13:22.00,0:13:27.00,Default,,0000,0000,0000,,zeinetan hortzak eta begiak irudikatzen diren, Dialogue: 0,0:13:27.00,0:13:30.00,Default,,0000,0000,0000,,eta zirkunboluzioaren zati hori aktibatzen da Dialogue: 0,0:13:30.00,0:13:34.00,Default,,0000,0000,0000,,jendeak haluzinazio deformatuak dituenean. Dialogue: 0,0:13:34.00,0:13:36.00,Default,,0000,0000,0000,,Bada garunaren beste zati bat Dialogue: 0,0:13:36.00,0:13:38.00,Default,,0000,0000,0000,,bereziki aktibatzen dena Dialogue: 0,0:13:38.00,0:13:40.00,Default,,0000,0000,0000,,norbaitek marrazki bizidunak ikusten dituenean. Dialogue: 0,0:13:40.00,0:13:43.00,Default,,0000,0000,0000,,Marrazkiak igartzean aktibatzen da, Dialogue: 0,0:13:43.00,0:13:47.00,Default,,0000,0000,0000,,marrazkiak marraztean eta marrazkiekin haluzinazioak izatean. Dialogue: 0,0:13:47.00,0:13:50.00,Default,,0000,0000,0000,,Oso interesgarria da hori hain zehatza izatea. Dialogue: 0,0:13:50.00,0:13:53.00,Default,,0000,0000,0000,,Badira garunaren beste zati batzuk bereziki jarduten direnak Dialogue: 0,0:13:53.00,0:13:55.00,Default,,0000,0000,0000,,eraikin eta paisaien Dialogue: 0,0:13:55.00,0:13:58.00,Default,,0000,0000,0000,,ezagupen eta haluzinazioekin. Dialogue: 0,0:13:58.00,0:14:01.00,Default,,0000,0000,0000,,1970 inguruan aurkitu zen ez zeudela bakarrik garunaren zatiak, Dialogue: 0,0:14:01.00,0:14:03.00,Default,,0000,0000,0000,,baizik eta zelula bereziak ere. Dialogue: 0,0:14:03.00,0:14:08.00,Default,,0000,0000,0000,,"Aurpegien zelulak" 1970. urtean aurkitu zituzten. Dialogue: 0,0:14:08.00,0:14:10.00,Default,,0000,0000,0000,,Gaur egun badakigu ehunka zelula mota Dialogue: 0,0:14:10.00,0:14:12.00,Default,,0000,0000,0000,,desberdin dagoela, Dialogue: 0,0:14:12.00,0:14:14.00,Default,,0000,0000,0000,,oso zehatzak izan daitezkeenak. Dialogue: 0,0:14:14.00,0:14:16.00,Default,,0000,0000,0000,,Beraz, izan ditzakezu Dialogue: 0,0:14:16.00,0:14:18.00,Default,,0000,0000,0000,,"auto" zelulez gain Dialogue: 0,0:14:18.00,0:14:21.00,Default,,0000,0000,0000,,"Aston Martin" zelulak ere. Dialogue: 0,0:14:21.00,0:14:23.00,Default,,0000,0000,0000,,(Barreak) Dialogue: 0,0:14:23.00,0:14:25.00,Default,,0000,0000,0000,,Aston Martin bat ikusi dut gaur goizean. Dialogue: 0,0:14:25.00,0:14:27.00,Default,,0000,0000,0000,,Hitzaldian aipatu behar nuen. Dialogue: 0,0:14:27.00,0:14:30.00,Default,,0000,0000,0000,,Eta orain hemen dago nonbait. Dialogue: 0,0:14:30.00,0:14:33.00,Default,,0000,0000,0000,,(Barreak) Dialogue: 0,0:14:33.00,0:14:37.00,Default,,0000,0000,0000,,Maila honetan, azpiko kortex tenporala deritzon eremuan, Dialogue: 0,0:14:37.00,0:14:40.00,Default,,0000,0000,0000,,ikuste-irudiak daude bakarrik, Dialogue: 0,0:14:40.00,0:14:43.00,Default,,0000,0000,0000,,edo irudipenak edo pusketak. Dialogue: 0,0:14:43.00,0:14:46.00,Default,,0000,0000,0000,,Goragoko mailetan bakarrik Dialogue: 0,0:14:46.00,0:14:48.00,Default,,0000,0000,0000,,elkartzen dira beste zentzumenak Dialogue: 0,0:14:48.00,0:14:50.00,Default,,0000,0000,0000,,eta konexioak daude memoria eta emozioarekin. Dialogue: 0,0:14:50.00,0:14:53.00,Default,,0000,0000,0000,,Charles Bonnet sindromean Dialogue: 0,0:14:53.00,0:14:55.00,Default,,0000,0000,0000,,ez zara goragoko mailetara heltzen. Dialogue: 0,0:14:55.00,0:14:58.00,Default,,0000,0000,0000,,Azpiko ikusmen-kortex honetan zaude Dialogue: 0,0:14:58.00,0:15:00.00,Default,,0000,0000,0000,,eta hor milaka eta ehun milaka Dialogue: 0,0:15:00.00,0:15:03.00,Default,,0000,0000,0000,,eta milioika irudi dituzu, Dialogue: 0,0:15:03.00,0:15:05.00,Default,,0000,0000,0000,,edo irudipenak edo irudipen pusketak, Dialogue: 0,0:15:05.00,0:15:07.00,Default,,0000,0000,0000,,denak neuronen mailan kodetuta Dialogue: 0,0:15:07.00,0:15:11.00,Default,,0000,0000,0000,,zelula berezietan edo zelula talde txikietan. Dialogue: 0,0:15:11.00,0:15:14.00,Default,,0000,0000,0000,,Normalean hauek Dialogue: 0,0:15:14.00,0:15:18.00,Default,,0000,0000,0000,,pertzepzioaren korronte integratuaren edo irudimenaren parte dira, Dialogue: 0,0:15:18.00,0:15:21.00,Default,,0000,0000,0000,,eta norbera ez da horietaz ohartzen. Dialogue: 0,0:15:21.00,0:15:25.00,Default,,0000,0000,0000,,Ikusmen-urriko edo itsua zarenean bakarrik Dialogue: 0,0:15:25.00,0:15:27.00,Default,,0000,0000,0000,,mozten da prozesua. Dialogue: 0,0:15:27.00,0:15:30.00,Default,,0000,0000,0000,,Eta ohizko pertzepzioa izan beharrean, Dialogue: 0,0:15:30.00,0:15:32.00,Default,,0000,0000,0000,,azpiko kortex tenporaleko Dialogue: 0,0:15:32.00,0:15:35.00,Default,,0000,0000,0000,,ikusmen-zelula hauen Dialogue: 0,0:15:35.00,0:15:37.00,Default,,0000,0000,0000,,askapen edo estimulazio anarkikoa Dialogue: 0,0:15:37.00,0:15:39.00,Default,,0000,0000,0000,,daukazu. Dialogue: 0,0:15:39.00,0:15:42.00,Default,,0000,0000,0000,,Beraz, bat-batean aurpegi bat ikusten duzu. Gero auto bat ikusten duzu. Dialogue: 0,0:15:42.00,0:15:45.00,Default,,0000,0000,0000,,Orain hau, gero beste hura. Dialogue: 0,0:15:45.00,0:15:47.00,Default,,0000,0000,0000,,Burua ahalegintzen da hau antolatzen Dialogue: 0,0:15:47.00,0:15:50.00,Default,,0000,0000,0000,,eta honi koherentzia pixka bat ematen, Dialogue: 0,0:15:50.00,0:15:52.00,Default,,0000,0000,0000,,baina ez du ondoegi lortzen. Dialogue: 0,0:15:52.00,0:15:54.00,Default,,0000,0000,0000,,Haluzinazioak lehengoz deskribatu zirenean Dialogue: 0,0:15:54.00,0:15:58.00,Default,,0000,0000,0000,,ametsen moduan interpretatu liratekeela uste izan zuten. Dialogue: 0,0:15:58.00,0:16:00.00,Default,,0000,0000,0000,,Baina jendeak esaten zuena izan zen: Dialogue: 0,0:16:00.00,0:16:03.00,Default,,0000,0000,0000,,"Ez dut jendea hau ezagutzen. Ezin dut inolako asoziaziorik egin". Dialogue: 0,0:16:03.00,0:16:06.00,Default,,0000,0000,0000,,"Bost axola dit niri Gustavo igelak". Dialogue: 0,0:16:06.00,0:16:11.00,Default,,0000,0000,0000,,Amets gisa ikusten badituzu ez zara inora heltzen. Dialogue: 0,0:16:11.00,0:16:16.00,Default,,0000,0000,0000,,Tira, esan dut esan nahi nuena. Dialogue: 0,0:16:16.00,0:16:19.00,Default,,0000,0000,0000,,Laburbilduz esan nahi nuke Dialogue: 0,0:16:19.00,0:16:21.00,Default,,0000,0000,0000,,hau arrunta dela. Dialogue: 0,0:16:21.00,0:16:23.00,Default,,0000,0000,0000,,Pentsa zenbat itsu dagoen. Dialogue: 0,0:16:23.00,0:16:25.00,Default,,0000,0000,0000,,Ehun milaka itsu egon behar dute Dialogue: 0,0:16:25.00,0:16:27.00,Default,,0000,0000,0000,,haluzinazio hauek dituztenak, Dialogue: 0,0:16:27.00,0:16:29.00,Default,,0000,0000,0000,,baina aipatzeko beldurra dutenak. Dialogue: 0,0:16:29.00,0:16:32.00,Default,,0000,0000,0000,,Honelako gauzak jakitera eman behar dira Dialogue: 0,0:16:32.00,0:16:38.00,Default,,0000,0000,0000,,pazienteentzat, medikuentzat, jendearentzat. Dialogue: 0,0:16:38.00,0:16:40.00,Default,,0000,0000,0000,,Amaitzeko, uste dut Dialogue: 0,0:16:40.00,0:16:43.00,Default,,0000,0000,0000,,infinituki interesgarri eta baliotsuak direla, Dialogue: 0,0:16:43.00,0:16:47.00,Default,,0000,0000,0000,,buruaren funtzionamenduari buruzkoideia batzuk ematen dituztelako. Dialogue: 0,0:16:47.00,0:16:50.00,Default,,0000,0000,0000,,Charles Bonnetek esan zuen duela 250 urte, Dialogue: 0,0:16:50.00,0:16:54.00,Default,,0000,0000,0000,,bere buruari galdetu ziola, haluzinazio horietaz hausnartuz, Dialogue: 0,0:16:54.00,0:16:57.00,Default,,0000,0000,0000,,nola, buruaren teatroa, bere hitzetan, Dialogue: 0,0:16:57.00,0:17:00.00,Default,,0000,0000,0000,,sortu ahal zuen burmuinaren makineriak. Dialogue: 0,0:17:00.00,0:17:03.00,Default,,0000,0000,0000,,Orain, 250 urte geroago, Dialogue: 0,0:17:03.00,0:17:06.00,Default,,0000,0000,0000,,nola egiten den sumatzen hasi garela uste dut. Dialogue: 0,0:17:06.00,0:17:08.00,Default,,0000,0000,0000,,Eskerrik asko. Dialogue: 0,0:17:08.00,0:17:11.00,Default,,0000,0000,0000,,(Txaloak) Dialogue: 0,0:17:11.00,0:17:14.00,Default,,0000,0000,0000,,Chris Anderson: Zoragarria izan da. Eskerrik asko. Dialogue: 0,0:17:14.00,0:17:16.00,Default,,0000,0000,0000,,Gauza hauetaz zorroztasun handiz Dialogue: 0,0:17:16.00,0:17:19.00,Default,,0000,0000,0000,,eta zure gaixoenganako enpatiaz aritzen zara. Dialogue: 0,0:17:19.00,0:17:24.00,Default,,0000,0000,0000,,Jasan izan duzu deskribatu duzun sindrome horietarikoren bat? Dialogue: 0,0:17:24.00,0:17:26.00,Default,,0000,0000,0000,,Oliver Sacks: Hori galdetuko zenuenaren beldur nintzen. Dialogue: 0,0:17:26.00,0:17:27.00,Default,,0000,0000,0000,,(Barreak) Dialogue: 0,0:17:27.00,0:17:30.00,Default,,0000,0000,0000,,Tira, bai, horietako asko. Dialogue: 0,0:17:30.00,0:17:33.00,Default,,0000,0000,0000,,Egiaz ni neu ikusmen urrikoa naiz. Dialogue: 0,0:17:33.00,0:17:36.00,Default,,0000,0000,0000,,Ez dut begi batetik ikusten,eta bestea ez dago oso ondo. Dialogue: 0,0:17:36.00,0:17:40.00,Default,,0000,0000,0000,,Eta haluzinazio geometrikoak ikusten ditut. Dialogue: 0,0:17:40.00,0:17:42.00,Default,,0000,0000,0000,,Baina hor gelditzen dira. Dialogue: 0,0:17:42.00,0:17:44.00,Default,,0000,0000,0000,,CA: Eta ez zaituzte kezkatzen? Dialogue: 0,0:17:44.00,0:17:46.00,Default,,0000,0000,0000,,Gertatzen ari dena ulertzen duzunez, ez zaituzte kezkatzen? Dialogue: 0,0:17:46.00,0:17:50.00,Default,,0000,0000,0000,,OS: Ez naute nire akufenoak baino gehiago molestatzen, Dialogue: 0,0:17:50.00,0:17:53.00,Default,,0000,0000,0000,,kontutan hartzen ez ditudanak. Dialogue: 0,0:17:53.00,0:17:55.00,Default,,0000,0000,0000,,Noizean behin interesatzen naute Dialogue: 0,0:17:55.00,0:17:58.00,Default,,0000,0000,0000,,eta nire koadernoetan horien irudi asko dago. Dialogue: 0,0:17:58.00,0:18:01.00,Default,,0000,0000,0000,,Erresonantzia magnetiko funtzionala egin didate Dialogue: 0,0:18:01.00,0:18:04.00,Default,,0000,0000,0000,,nire ikusmen-kortexanola nola moldatzen den ikusteko. Dialogue: 0,0:18:04.00,0:18:08.00,Default,,0000,0000,0000,,Eta hexagono guzti horiek ikusten ditudanean Dialogue: 0,0:18:08.00,0:18:10.00,Default,,0000,0000,0000,,eta beste gauza konplexuak, ikusten ditudanak ere, Dialogue: 0,0:18:10.00,0:18:12.00,Default,,0000,0000,0000,,ikusmen-migrainian, Dialogue: 0,0:18:12.00,0:18:14.00,Default,,0000,0000,0000,,jakin nahiko nuke jendeak horrelako gauzak ikusten dituen Dialogue: 0,0:18:14.00,0:18:17.00,Default,,0000,0000,0000,,eta kobazuloetako artea edo ornamentazio-artea Dialogue: 0,0:18:17.00,0:18:20.00,Default,,0000,0000,0000,,nolabait euretatik etorri diren. Dialogue: 0,0:18:20.00,0:18:22.00,Default,,0000,0000,0000,,CA: Hitzaldi erabat zoragarria izan da benetan. Dialogue: 0,0:18:22.00,0:18:24.00,Default,,0000,0000,0000,,Eskerrik asko hitzaldia emateagatik. Dialogue: 0,0:18:24.00,0:18:26.00,Default,,0000,0000,0000,,Eskerrik asko. Dialogue: 0,0:18:26.00,0:18:28.00,Default,,0000,0000,0000,,(Txaloak)