0:00:00.000,0:00:03.000 Begiekin ikusten dugu 0:00:03.000,0:00:06.000 baina garunarekin ere ikusten dugu. 0:00:06.000,0:00:10.000 Eta garunarekin ikusteari irudimena deitzen zaio. 0:00:10.000,0:00:15.000 Ondo ezagutzen ditugu gure irudimenaren paisaiak, 0:00:15.000,0:00:19.000 barne paisaiak. Bizitza osoa daramagu elkarrekin. 0:00:19.000,0:00:23.000 Baina badira haluzinazioak ere, 0:00:23.000,0:00:26.000 eta haluzinazioak guztiz desberdinak dira. 0:00:26.000,0:00:28.000 Ez dirudite guk sortutakoak. 0:00:28.000,0:00:30.000 Ez dirudite gure kontrolpekoak. 0:00:30.000,0:00:32.000 Kanpotik datozela ematen du, 0:00:32.000,0:00:35.000 eta pertzepzioa imitatzen dutela. 0:00:35.000,0:00:39.000 Beraz, haluzinazioei buruz arituko naiz 0:00:39.000,0:00:43.000 eta baita ikusmen-haluzinazio mota berezi bati buruz ere, 0:00:43.000,0:00:48.000 nire pazienteengan ikusten dudana. 0:00:48.000,0:00:52.000 Orain dela hilabete batzuk dei bat jaso nuen 0:00:52.000,0:00:54.000 lan egiten dudan zahar-etxe batetik. 0:00:54.000,0:00:59.000 Esan zidaten bertako zahar batek, 90 urteko andrea batek, 0:00:59.000,0:01:01.000 gauzak ikusten zituela 0:01:01.000,0:01:04.000 eta burua galdu zuela uste zutela 0:01:04.000,0:01:06.000 edo, adineko andrea zenez, 0:01:06.000,0:01:09.000 beharbada apoplexia jasan zuela edo Alzheimerra izango zela. 0:01:09.000,0:01:14.000 Beraz, bertara joatea eta Rosalie ikustea eskatu zidaten, 0:01:14.000,0:01:16.000 Rosalie, adineko andrea. 0:01:16.000,0:01:18.000 Bera ikustera joan nintzen. 0:01:18.000,0:01:20.000 Berehala ikusi nuen 0:01:20.000,0:01:23.000 osasun oneko pertsona zela, 0:01:23.000,0:01:26.000 zuhurra eta inteligentzia finekoa, 0:01:26.000,0:01:30.000 baina guztiz izututa eta zurtuta zegoen 0:01:30.000,0:01:33.000 gauzak ikusten zituelako. 0:01:33.000,0:01:36.000 Eta esan zidan 0:01:36.000,0:01:38.000 (erizainek ez zuten hori aipatu) 0:01:38.000,0:01:40.000 itsua zela, 0:01:40.000,0:01:45.000 azkenengo bost urteotan ikusmena guztiz galdu zuela, makula degenerazioa pairatu zuela eta. 0:01:45.000,0:01:48.000 Baina orain, azken egunotan, gauzak ikusten zituen. 0:01:48.000,0:01:51.000 Esan nion: "Zer nolako gauzak?" 0:01:51.000,0:01:54.000 Erantzun zidan: "Ekialdeko arropaz jantzitako jendea, 0:01:54.000,0:01:58.000 jantzietan, eskaileretan gora eta behera. 0:01:58.000,0:02:01.000 Gizon bat, nigana biratu eta irri egiten didana. 0:02:01.000,0:02:05.000 Ahoaren alde batean hortz itzelak ditu. 0:02:05.000,0:02:07.000 Animaliak ere bai. 0:02:07.000,0:02:10.000 Etxe zuri bat ikusten dut. Elurra ari du, elur leuna. 0:02:10.000,0:02:15.000 Arnesdun zaldia ikusten dut, elurra arrastatzen. 0:02:15.000,0:02:19.000 Orduan, gau batean, eszena aldatzen da. 0:02:19.000,0:02:21.000 Nigana datozen katuak eta txakurrak ikusten ditut. 0:02:21.000,0:02:24.000 Puntu batera heltzerakoan, gelditu egiten dira. 0:02:24.000,0:02:26.000 Orduan, berriz ere aldatzen da. 0:02:26.000,0:02:29.000 Ume pila ikusten dut. Eskaileretan gora eta behera doaz. 0:02:29.000,0:02:32.000 Kolore biziez jantzita daude, arrosa eta urdina, 0:02:32.000,0:02:35.000 ekialdeko arropen antzera". 0:02:35.000,0:02:38.000 Batzuetan, zioen, jendea heldu baino lehen 0:02:38.000,0:02:42.000 haluzinazioetan karratu arrosa eta urdinak ikusten zituen lurrean 0:02:42.000,0:02:45.000 sabairano heltzen zirela ziruditenak. 0:02:45.000,0:02:49.000 Esan nion: "Amets baten modukoa da?" 0:02:49.000,0:02:52.000 Eta andreak: "Ez, ez da ametsetan bezala. Film baten antzerakoa da" 0:02:52.000,0:02:55.000 Esan zuen: "Kolorea eta mugimendua ditu. 0:02:55.000,0:02:59.000 Baina guztiz isila da, film mutuen antzerakoa". 0:02:59.000,0:03:01.000 Film oso aspergarria zela zioen. 0:03:01.000,0:03:04.000 Esan zuen: "Ekialdeko arropa zeraman jende hau guztia 0:03:04.000,0:03:09.000 gora eta behera zebilela, behin eta berriro errepikatzen zen, oso pobrea zen". 0:03:09.000,0:03:11.000 (Barreak) 0:03:11.000,0:03:13.000 Andreak umore-sena du. 0:03:13.000,0:03:15.000 Bazekien haluzinazioa zela. 0:03:15.000,0:03:17.000 Baina beldur zen. 95 urtez bizi izan zen 0:03:17.000,0:03:20.000 eta ordura arte ez zuen inoiz haluzinaziorik izan. 0:03:20.000,0:03:23.000 Esan zuen haluzinazioek ez zutela zerikusirik 0:03:23.000,0:03:27.000 pentsatzen, sentitzen edo egiten ari zenarekin, 0:03:27.000,0:03:31.000 berez agertu eta desagertzen zirela. 0:03:31.000,0:03:33.000 Ez zituen inolaz ere kontrolatzen. 0:03:33.000,0:03:35.000 Esan zuen ez zituela ezagutzen 0:03:35.000,0:03:37.000 haluzinazioetan agerturiko 0:03:37.000,0:03:39.000 pertsonak edo lekuak. 0:03:39.000,0:03:41.000 Halaber, pertsona eta animaliak 0:03:41.000,0:03:45.000 ez ziren beraz ohartzen. 0:03:45.000,0:03:47.000 Ez zekien zer ari zen gertatzen. 0:03:47.000,0:03:49.000 Zoratzen ari zela uste zuen 0:03:49.000,0:03:51.000 edo burua galtzen. 0:03:51.000,0:03:53.000 Ondo aztertu nuen andrea. 0:03:53.000,0:03:55.000 Adineko andre bizkorra zen, 0:03:55.000,0:03:59.000 bere senean. Ez zuen inolako osasun arazorik. 0:03:59.000,0:04:03.000 Ez zuen haluzinazioak eragin ahal zituen botikarik hartzen. 0:04:03.000,0:04:05.000 Baina itsua zen. 0:04:05.000,0:04:07.000 Eta esan nion: 0:04:07.000,0:04:09.000 "Uste dut badakidala zer gertatzen zaizun". 0:04:09.000,0:04:13.000 Bada ikusmen-haluzinazio forma berezi bat 0:04:13.000,0:04:17.000 itsutasun edo ikusmen arazoekin etorri ahal dena. 0:04:17.000,0:04:20.000 XVIII. mendean lehenegoz 0:04:20.000,0:04:22.000 deskribatu zena, 0:04:22.000,0:04:25.000 Charles Bonnet-en eskutik. 0:04:25.000,0:04:28.000 Zuk Charles Bonnet sindromea daukazu. 0:04:28.000,0:04:30.000 Ez da zure garunean edo zure buruan ezer gertatzen ari. 0:04:30.000,0:04:33.000 Zuk Charles Bonnet sindromea daukazu". 0:04:33.000,0:04:36.000 Asko lasaitu zen orduan, 0:04:36.000,0:04:40.000 gertatzen ari zitzaiona larria ez zelako, 0:04:40.000,0:04:43.000 bitxia baizik. 0:04:43.000,0:04:45.000 Galdetu zuen: "Nor da Charles Bonnet hori? 0:04:45.000,0:04:48.000 Berak ere haluzinazioak izan al zituen?" 0:04:48.000,0:04:51.000 Esan zuen: "Esaiezu erizainei 0:04:51.000,0:04:54.000 Charles Bonnet sindromea dudala". 0:04:54.000,0:04:56.000 (Barreak) 0:04:56.000,0:05:00.000 "Ez nago zoratuta, ez nago demente. Charles Bonnet sindromea dut". 0:05:00.000,0:05:02.000 Tira, erizainei esan nien. 0:05:02.000,0:05:05.000 Zera, hau, niretzako eguneroko kontua da. 0:05:05.000,0:05:07.000 Batik bat zahar-etxeetan aritzen naiz. 0:05:07.000,0:05:09.000 Adineko jende asko ikusten dut 0:05:09.000,0:05:13.000 entzumen edo ikusmen arazoak ditzutenak. 0:05:13.000,0:05:15.000 Entzumen urrikoen %10k 0:05:15.000,0:05:18.000 musika-haluzinazioak izaten ditu. 0:05:18.000,0:05:21.000 Eta ikusmen urriko jendearen %10k 0:05:21.000,0:05:23.000 ikusmen-haluzinazioak izaten ditu. 0:05:23.000,0:05:25.000 Ez gara guztiz itsu izan behar; 0:05:25.000,0:05:27.000 ikusmen urrikoa izatea nahikoa da. 0:05:27.000,0:05:31.000 Baina XVIII. mendeko deskribapenari dagokionez, 0:05:31.000,0:05:33.000 Charles Bonnetek ez zuen horrelakorik izan. 0:05:33.000,0:05:36.000 Bere aitonak izan zituen haluzinazioak. 0:05:36.000,0:05:39.000 Aitona epailea zen, adineko gizona. 0:05:39.000,0:05:42.000 Kataraten ebakuntza izan zuen. 0:05:42.000,0:05:44.000 Bere ikusmena nahiko urria zen. 0:05:44.000,0:05:49.000 Eta 1759an, bere ilobari deskribatu zizkion 0:05:49.000,0:05:51.000 ikusten zituen hainbat gauza. 0:05:51.000,0:05:53.000 Esan zuen lehengo gauza 0:05:53.000,0:05:55.000 airean sudur-zapi bat ikusten zuela izan zen. 0:05:55.000,0:05:57.000 Sudur-zapi handia eta urdina zen 0:05:57.000,0:05:59.000 lau zirkulu laranja zituena. 0:05:59.000,0:06:02.000 Bazekien haluzinazioa zela. 0:06:02.000,0:06:04.000 Ez dago sudur-zapirik airean. 0:06:04.000,0:06:08.000 Gero, gurpil handi bat ikusi zuen airean. 0:06:08.000,0:06:13.000 Baina batzuetan ez zekien haluzinazioak ziren ala ez, 0:06:13.000,0:06:15.000 haluzinazioak ondo egokitzen zirelako 0:06:15.000,0:06:17.000 ikusten zuenaren kontestuan. 0:06:17.000,0:06:20.000 Behin, bere ilobak bera ikustera etorri ziren 0:06:20.000,0:06:25.000 eta esan zien:" Nortzuk dira zurekin datozen mutil goapo hauek?" 0:06:25.000,0:06:29.000 Eta ilobek :"Tamalez, ez dago inolako mutil goaporik, aitona." 0:06:29.000,0:06:33.000 Orduan mutil goapoak desagertu egin ziren. 0:06:33.000,0:06:36.000 Normala da haluzinazio horietan 0:06:36.000,0:06:39.000 une batez agertuetzea eta hurrengoan desagertzea. 0:06:39.000,0:06:41.000 Ez dira normalean pixkanaka agertzen eta desagertzen. 0:06:41.000,0:06:44.000 Bat-batekoak dira, eta bat-batean aldatzen dira. 0:06:44.000,0:06:47.000 Charles Lullinek, aitonak, 0:06:47.000,0:06:50.000 ehunka irudi ezberdin ikusi zituen, 0:06:50.000,0:06:52.000 mota guztietako paisaiak. 0:06:52.000,0:06:56.000 Behin, gizon bat ikusi zuen bainu-batan pipa erretzen 0:06:56.000,0:06:59.000 eta bera zela konturatu zen. 0:06:59.000,0:07:02.000 Hori izan zen ezagutu zuen irudi bakarra. 0:07:02.000,0:07:06.000 Behin, Parisen zehar zihoala 0:07:06.000,0:07:09.000 aldamioa ikusi zuen (egiazkoa zen). 0:07:09.000,0:07:12.000 Baina etxera bueltatzean, aldamio-miniatura ikusi zuen 0:07:12.000,0:07:16.000 15 zentimetroko altuerakoa, idazmahaiaren gainean. 0:07:16.000,0:07:19.000 Pertzepzioaren errepikapen horri 0:07:19.000,0:07:21.000 palipnosia deitzen zaio batzuetan. 0:07:21.000,0:07:26.000 Berari eta Rosalieri 0:07:26.000,0:07:28.000 gertatzen zitzaiena. 0:07:28.000,0:07:30.000 Eta Rosaliek esan zuen: Zer gertatzen ari da? 0:07:30.000,0:07:33.000 esan nion ikusmena galtzean, 0:07:33.000,0:07:36.000 burmuinean ikusmenaren atalakinolako input-ik jasotzen ez dutenez 0:07:36.000,0:07:39.000 hiperaktibo eta kitzikakor egiten direla, 0:07:39.000,0:07:41.000 eta berez jartzen direla abian. 0:07:41.000,0:07:44.000 Eta gauzak ikusten hasten zara. 0:07:44.000,0:07:47.000 Ikusten dituzun gauzak konplikatuak izan daitezke benetan. 0:07:47.000,0:07:51.000 Nire beste paziente baten kasuan, 0:07:51.000,0:07:53.000 zertxobait ikusi ahal zuena ere, 0:07:53.000,0:07:57.000 irudipenak kezkagarriak izan zitekeen. 0:07:57.000,0:08:00.000 Behin, esan zuen 0:08:00.000,0:08:03.000 marradun alkandora zeraman gizon bat jatetxe baten ikusi zuela. 0:08:03.000,0:08:05.000 Buelta eman zuen. Eta orduan 0:08:05.000,0:08:08.000 marradun alkandora zeramaten sei gizonetan bihurtu zen 0:08:08.000,0:08:11.000 eta seiak beregana ibiltzen hasi ziren. 0:08:11.000,0:08:14.000 Gero sei gizonak berriz elkartu ziren, akordeoiaren eran. 0:08:14.000,0:08:16.000 Behin, autoa gidatzen ari zela, 0:08:16.000,0:08:18.000 hobeto esanda, senarra gidatzen ari zela, 0:08:18.000,0:08:20.000 bidea lau zatitan banatu zen 0:08:20.000,0:08:24.000 eta lau bideetan zehar aldi berean zihoala sentitu zuen. 0:08:24.000,0:08:29.000 Haluzinazio oso mugikorrak izaten zituen ere. 0:08:29.000,0:08:32.000 Askok autoekin zerikusia zuten. 0:08:32.000,0:08:34.000 Batzuetan mutil gazte bat ikusten zuen 0:08:34.000,0:08:37.000 autoaren kapotaren gainean eserita. 0:08:37.000,0:08:39.000 Nekaezina zen eta sotilki mugitzen zen 0:08:39.000,0:08:41.000 autoa biratu zenean. 0:08:41.000,0:08:44.000 Eta gelditu zirenean 0:08:44.000,0:08:47.000 mutilak 30 metroko jauzia egin zuen bat-batean airean gora 0:08:47.000,0:08:50.000 eta desagertu zen. 0:08:50.000,0:08:55.000 Beste paziente batek beste haluzinazio mota bat zuen. 0:08:55.000,0:08:58.000 Andre honek ez zuen begietan arazorik, 0:08:58.000,0:09:00.000 baina bai garunaren ikusmenaren atalean, 0:09:00.000,0:09:03.000 tumore txiki bat kortex okzipitalean baitzeukan. 0:09:03.000,0:09:08.000 Marrazki bizidunak ikusten zituen batez ere. 0:09:08.000,0:09:13.000 Marrazki hauek gardenak izan ziren 0:09:13.000,0:09:16.000 eta ikus-eremuaren erdia hartzen zuten, pantaila baten antzera. 0:09:16.000,0:09:22.000 Gustavo igelaren marrazkiak ikusten zituen batez ere. 0:09:22.000,0:09:23.000 (Barreak) 0:09:23.000,0:09:26.000 Nik ez dut "Sesamo kalea" ikusten, 0:09:26.000,0:09:29.000 baina berak hura azpimarratu zuen: 0:09:29.000,0:09:33.000 "Zergatik Gustavo? Bost axola dit niri Gustavo igelak". 0:09:33.000,0:09:36.000 Ni Freudiar eragileei buruz hausnartzen hasi nintzen. 0:09:36.000,0:09:38.000 Zer dela eta Gustavo? 0:09:38.000,0:09:40.000 "Bost axola dit niri Gustavo igelak". 0:09:40.000,0:09:42.000 Marrazkiek ez zuten gehiegi kezkatzen. 0:09:42.000,0:09:46.000 Kezkatzen zuena, askotan 0:09:46.000,0:09:49.000 irudi edo aurpegien haluzinazioak ikusten zituela izan zen 0:09:49.000,0:09:52.000 eta Rosalien antzera, aurpegiak askotan deformatuta zeuden, 0:09:52.000,0:09:56.000 hortz edo begi handiekin. 0:09:56.000,0:09:59.000 Eta horrek beldurtzen zuen. 0:09:59.000,0:10:03.000 Zer gertatzen ari zaio jende honi? 0:10:03.000,0:10:06.000 Medikua naizenez gero, gertatzen dena frogatu eta zehaztu behar dut 0:10:06.000,0:10:08.000 eta gaixoak lasaitu behar ditut, 0:10:08.000,0:10:12.000 burua galtzen ez daudela azalduz batez ere. 0:10:12.000,0:10:15.000 Ikusmen urrikoen %10k 0:10:15.000,0:10:18.000 haluzinazioak izaten ditu. 0:10:18.000,0:10:22.000 Baina %1ek baino ez ditu aitortzen 0:10:22.000,0:10:25.000 burutik jota daudela esango dutelaren beldur. 0:10:25.000,0:10:27.000 Eta euren medikuei haluzinazioak aipatuz gero 0:10:27.000,0:10:30.000 diagnostiko okerra jaso ahal dute. 0:10:30.000,0:10:32.000 Normalean, uste dugu zoratzen ari garela 0:10:32.000,0:10:35.000 gauzak ikusten edo entzuten baditugu. 0:10:35.000,0:10:38.000 Baina haluzinazio psikotikoak oso bestelakoak dira. 0:10:38.000,0:10:41.000 Haluzinazio psikotikoek, ikusmenezkoak edo ahozkoak, 0:10:41.000,0:10:43.000 zuri egiten dizute hitz, zalatzen zaituzte. 0:10:43.000,0:10:45.000 Zu limurtzen zaituzte, umiliatu. 0:10:45.000,0:10:48.000 Burla egiten dizute. 0:10:48.000,0:10:50.000 Elkarri eragiten diozue. 0:10:50.000,0:10:53.000 Arazo horietako batek ere ez du zerikusirik 0:10:53.000,0:10:56.000 Charles Bonnet haluzinazioekin. 0:10:56.000,0:11:00.000 Film bat dago. Zurekin zerikusirik ez duen film bat ikusten zaude 0:11:00.000,0:11:03.000 edo horrela uste du jendeak. 0:11:03.000,0:11:07.000 Bada beste gauza arraro bat, lobulu tenporaleko epilepsia deritzona, 0:11:07.000,0:11:10.000 eta batzuetan, hau jasanez gero, 0:11:10.000,0:11:12.000 norberak bere burua ikusten du 0:11:12.000,0:11:15.000 iraganeko leku batean. 0:11:15.000,0:11:17.000 Bidegurutze jakin batean zaude. 0:11:17.000,0:11:19.000 Gaztaina erreen usaina etortzen zaizu. 0:11:19.000,0:11:22.000 Trafikoa entzuten duzu. Zentzu guztiak daude lanean. 0:11:22.000,0:11:24.000 Zure neskaren zain zaude. 0:11:24.000,0:11:28.000 1982 urteko astearte gaua da. 0:11:28.000,0:11:30.000 Eta lobulu tenporaleko haluzinazioak 0:11:30.000,0:11:32.000 zentzumen guztien haluzinazioak dira, 0:11:32.000,0:11:35.000 sentsazioz eta gauza ezagunez beteak, 0:11:35.000,0:11:37.000 espazioan eta denboran kokatuak, 0:11:37.000,0:11:39.000 koherenteak, dramatikoak. 0:11:39.000,0:11:42.000 Charles Bonnet haluzinazioak oso desberdinak dira. 0:11:42.000,0:11:46.000 Charles Bonnet haluzinazioetan 0:11:46.000,0:11:48.000 mota guztietako mailak daude, 0:11:48.000,0:11:50.000 haluzinazio geometrikoetatik 0:11:50.000,0:11:53.000 (andre haren karratu arrosa eta urdinak) 0:11:53.000,0:11:57.000 haluzinazio konplexuetaraino, 0:11:57.000,0:12:00.000 zenbakiz eta bereziki aurpegiz beteta. 0:12:00.000,0:12:03.000 Aurpegiak, deformatuak batzuetan, 0:12:03.000,0:12:06.000 haluzinazio horien 0:12:06.000,0:12:08.000 ohiko gauza bakarrak dira. 0:12:08.000,0:12:11.000 Maiz agertzen den bigarren gauza marrazki bizidunak dira. 0:12:11.000,0:12:14.000 Zer gertatzen ari da? 0:12:14.000,0:12:16.000 Modu liluragarrian, azken urteotan 0:12:16.000,0:12:20.000 garunaren funtzionamenduaren irudiak egitea posiblea izan da, 0:12:20.000,0:12:24.000 haluzinazioak gertatzen diren bitartean erresonantzia magnetiko funtzionalak egitea. 0:12:24.000,0:12:28.000 Halaber, garunaren ikusmen-gune desberdinak 0:12:28.000,0:12:31.000 aktibatzen direla aurkitu da, 0:12:31.000,0:12:33.000 haluzinazioak izaten ditzuten uneetan. 0:12:33.000,0:12:36.000 Jendeak haluzinazio geometriko sinple hauek dituenean, 0:12:36.000,0:12:40.000 ikusmen-kortex primarioa aktibatzen da. 0:12:40.000,0:12:43.000 Hau da ertzak eta diseinuak hautematen dituen garunaren zatia. 0:12:43.000,0:12:47.000 Ikusmen-kortex primarioan ez dira irudiak eratzen. 0:12:47.000,0:12:50.000 Irudiak eratzen direnean, 0:12:50.000,0:12:52.000 ikusmen-kortexaren goragoko zati bat 0:12:52.000,0:12:54.000 jarduten da lobulu tenporalean. 0:12:54.000,0:12:59.000 Bereziki, lobulu tenporaleko eremu bat 0:12:59.000,0:13:01.000 zirkunboluzio fusiformea deritzona. 0:13:01.000,0:13:05.000 Ezaguna da norbaitek zirkunboluzio fusiformean kalterik izanez gero 0:13:05.000,0:13:09.000 aurpegiak ezagutzeko gaitasuna gal dezakeela. 0:13:09.000,0:13:13.000 Baina zirkunboluzio fusiformean ezohizko aktibitatea egonez gero, 0:13:13.000,0:13:15.000 aurpegien haluzinazioak izan ditzakeela 0:13:15.000,0:13:18.000 eta hori da zehazki jende horrengan batzuetan aurkitzen duguna. 0:13:18.000,0:13:22.000 Zirkunboluzio honen aurreko zatian bada eremu bat 0:13:22.000,0:13:27.000 zeinetan hortzak eta begiak irudikatzen diren, 0:13:27.000,0:13:30.000 eta zirkunboluzioaren zati hori aktibatzen da 0:13:30.000,0:13:34.000 jendeak haluzinazio deformatuak dituenean. 0:13:34.000,0:13:36.000 Bada garunaren beste zati bat 0:13:36.000,0:13:38.000 bereziki aktibatzen dena 0:13:38.000,0:13:40.000 norbaitek marrazki bizidunak ikusten dituenean. 0:13:40.000,0:13:43.000 Marrazkiak igartzean aktibatzen da, 0:13:43.000,0:13:47.000 marrazkiak marraztean eta marrazkiekin haluzinazioak izatean. 0:13:47.000,0:13:50.000 Oso interesgarria da hori hain zehatza izatea. 0:13:50.000,0:13:53.000 Badira garunaren beste zati batzuk bereziki jarduten direnak 0:13:53.000,0:13:55.000 eraikin eta paisaien 0:13:55.000,0:13:58.000 ezagupen eta haluzinazioekin. 0:13:58.000,0:14:01.000 1970 inguruan aurkitu zen ez zeudela bakarrik garunaren zatiak, 0:14:01.000,0:14:03.000 baizik eta zelula bereziak ere. 0:14:03.000,0:14:08.000 "Aurpegien zelulak" 1970. urtean aurkitu zituzten. 0:14:08.000,0:14:10.000 Gaur egun badakigu ehunka zelula mota 0:14:10.000,0:14:12.000 desberdin dagoela, 0:14:12.000,0:14:14.000 oso zehatzak izan daitezkeenak. 0:14:14.000,0:14:16.000 Beraz, izan ditzakezu 0:14:16.000,0:14:18.000 "auto" zelulez gain 0:14:18.000,0:14:21.000 "Aston Martin" zelulak ere. 0:14:21.000,0:14:23.000 (Barreak) 0:14:23.000,0:14:25.000 Aston Martin bat ikusi dut gaur goizean. 0:14:25.000,0:14:27.000 Hitzaldian aipatu behar nuen. 0:14:27.000,0:14:30.000 Eta orain hemen dago nonbait. 0:14:30.000,0:14:33.000 (Barreak) 0:14:33.000,0:14:37.000 Maila honetan, azpiko kortex tenporala deritzon eremuan, 0:14:37.000,0:14:40.000 ikuste-irudiak daude bakarrik, 0:14:40.000,0:14:43.000 edo irudipenak edo pusketak. 0:14:43.000,0:14:46.000 Goragoko mailetan bakarrik 0:14:46.000,0:14:48.000 elkartzen dira beste zentzumenak 0:14:48.000,0:14:50.000 eta konexioak daude memoria eta emozioarekin. 0:14:50.000,0:14:53.000 Charles Bonnet sindromean 0:14:53.000,0:14:55.000 ez zara goragoko mailetara heltzen. 0:14:55.000,0:14:58.000 Azpiko ikusmen-kortex honetan zaude 0:14:58.000,0:15:00.000 eta hor milaka eta ehun milaka 0:15:00.000,0:15:03.000 eta milioika irudi dituzu, 0:15:03.000,0:15:05.000 edo irudipenak edo irudipen pusketak, 0:15:05.000,0:15:07.000 denak neuronen mailan kodetuta 0:15:07.000,0:15:11.000 zelula berezietan edo zelula talde txikietan. 0:15:11.000,0:15:14.000 Normalean hauek 0:15:14.000,0:15:18.000 pertzepzioaren korronte integratuaren edo irudimenaren parte dira, 0:15:18.000,0:15:21.000 eta norbera ez da horietaz ohartzen. 0:15:21.000,0:15:25.000 Ikusmen-urriko edo itsua zarenean bakarrik 0:15:25.000,0:15:27.000 mozten da prozesua. 0:15:27.000,0:15:30.000 Eta ohizko pertzepzioa izan beharrean, 0:15:30.000,0:15:32.000 azpiko kortex tenporaleko 0:15:32.000,0:15:35.000 ikusmen-zelula hauen 0:15:35.000,0:15:37.000 askapen edo estimulazio anarkikoa 0:15:37.000,0:15:39.000 daukazu. 0:15:39.000,0:15:42.000 Beraz, bat-batean aurpegi bat ikusten duzu. Gero auto bat ikusten duzu. 0:15:42.000,0:15:45.000 Orain hau, gero beste hura. 0:15:45.000,0:15:47.000 Burua ahalegintzen da hau antolatzen 0:15:47.000,0:15:50.000 eta honi koherentzia pixka bat ematen, 0:15:50.000,0:15:52.000 baina ez du ondoegi lortzen. 0:15:52.000,0:15:54.000 Haluzinazioak lehengoz deskribatu zirenean 0:15:54.000,0:15:58.000 ametsen moduan interpretatu liratekeela uste izan zuten. 0:15:58.000,0:16:00.000 Baina jendeak esaten zuena izan zen: 0:16:00.000,0:16:03.000 "Ez dut jendea hau ezagutzen. Ezin dut inolako asoziaziorik egin". 0:16:03.000,0:16:06.000 "Bost axola dit niri Gustavo igelak". 0:16:06.000,0:16:11.000 Amets gisa ikusten badituzu ez zara inora heltzen. 0:16:11.000,0:16:16.000 Tira, esan dut esan nahi nuena. 0:16:16.000,0:16:19.000 Laburbilduz esan nahi nuke 0:16:19.000,0:16:21.000 hau arrunta dela. 0:16:21.000,0:16:23.000 Pentsa zenbat itsu dagoen. 0:16:23.000,0:16:25.000 Ehun milaka itsu egon behar dute 0:16:25.000,0:16:27.000 haluzinazio hauek dituztenak, 0:16:27.000,0:16:29.000 baina aipatzeko beldurra dutenak. 0:16:29.000,0:16:32.000 Honelako gauzak jakitera eman behar dira 0:16:32.000,0:16:38.000 pazienteentzat, medikuentzat, jendearentzat. 0:16:38.000,0:16:40.000 Amaitzeko, uste dut 0:16:40.000,0:16:43.000 infinituki interesgarri eta baliotsuak direla, 0:16:43.000,0:16:47.000 buruaren funtzionamenduari buruzkoideia batzuk ematen dituztelako. 0:16:47.000,0:16:50.000 Charles Bonnetek esan zuen duela 250 urte, 0:16:50.000,0:16:54.000 bere buruari galdetu ziola, haluzinazio horietaz hausnartuz, 0:16:54.000,0:16:57.000 nola, buruaren teatroa, bere hitzetan, 0:16:57.000,0:17:00.000 sortu ahal zuen burmuinaren makineriak. 0:17:00.000,0:17:03.000 Orain, 250 urte geroago, 0:17:03.000,0:17:06.000 nola egiten den sumatzen hasi garela uste dut. 0:17:06.000,0:17:08.000 Eskerrik asko. 0:17:08.000,0:17:11.000 (Txaloak) 0:17:11.000,0:17:14.000 Chris Anderson: Zoragarria izan da. Eskerrik asko. 0:17:14.000,0:17:16.000 Gauza hauetaz zorroztasun handiz 0:17:16.000,0:17:19.000 eta zure gaixoenganako enpatiaz aritzen zara. 0:17:19.000,0:17:24.000 Jasan izan duzu deskribatu duzun sindrome horietarikoren bat? 0:17:24.000,0:17:26.000 Oliver Sacks: Hori galdetuko zenuenaren beldur nintzen. 0:17:26.000,0:17:27.000 (Barreak) 0:17:27.000,0:17:30.000 Tira, bai, horietako asko. 0:17:30.000,0:17:33.000 Egiaz ni neu ikusmen urrikoa naiz. 0:17:33.000,0:17:36.000 Ez dut begi batetik ikusten,eta bestea ez dago oso ondo. 0:17:36.000,0:17:40.000 Eta haluzinazio geometrikoak ikusten ditut. 0:17:40.000,0:17:42.000 Baina hor gelditzen dira. 0:17:42.000,0:17:44.000 CA: Eta ez zaituzte kezkatzen? 0:17:44.000,0:17:46.000 Gertatzen ari dena ulertzen duzunez, ez zaituzte kezkatzen? 0:17:46.000,0:17:50.000 OS: Ez naute nire akufenoak baino gehiago molestatzen, 0:17:50.000,0:17:53.000 kontutan hartzen ez ditudanak. 0:17:53.000,0:17:55.000 Noizean behin interesatzen naute 0:17:55.000,0:17:58.000 eta nire koadernoetan horien irudi asko dago. 0:17:58.000,0:18:01.000 Erresonantzia magnetiko funtzionala egin didate 0:18:01.000,0:18:04.000 nire ikusmen-kortexanola nola moldatzen den ikusteko. 0:18:04.000,0:18:08.000 Eta hexagono guzti horiek ikusten ditudanean 0:18:08.000,0:18:10.000 eta beste gauza konplexuak, ikusten ditudanak ere, 0:18:10.000,0:18:12.000 ikusmen-migrainian, 0:18:12.000,0:18:14.000 jakin nahiko nuke jendeak horrelako gauzak ikusten dituen 0:18:14.000,0:18:17.000 eta kobazuloetako artea edo ornamentazio-artea 0:18:17.000,0:18:20.000 nolabait euretatik etorri diren. 0:18:20.000,0:18:22.000 CA: Hitzaldi erabat zoragarria izan da benetan. 0:18:22.000,0:18:24.000 Eskerrik asko hitzaldia emateagatik. 0:18:24.000,0:18:26.000 Eskerrik asko. 0:18:26.000,0:18:28.000 (Txaloak)