1 00:00:00,000 --> 00:00:03,000 Begiekin ikusten dugu 2 00:00:03,000 --> 00:00:06,000 baina garunarekin ere ikusten dugu. 3 00:00:06,000 --> 00:00:10,000 Eta garunarekin ikusteari irudimena deitzen zaio. 4 00:00:10,000 --> 00:00:15,000 Ondo ezagutzen ditugu gure irudimenaren paisaiak, 5 00:00:15,000 --> 00:00:19,000 barne paisaiak. Bizitza osoa daramagu elkarrekin. 6 00:00:19,000 --> 00:00:23,000 Baina badira haluzinazioak ere, 7 00:00:23,000 --> 00:00:26,000 eta haluzinazioak guztiz desberdinak dira. 8 00:00:26,000 --> 00:00:28,000 Ez dirudite guk sortutakoak. 9 00:00:28,000 --> 00:00:30,000 Ez dirudite gure kontrolpekoak. 10 00:00:30,000 --> 00:00:32,000 Kanpotik datozela ematen du, 11 00:00:32,000 --> 00:00:35,000 eta pertzepzioa imitatzen dutela. 12 00:00:35,000 --> 00:00:39,000 Beraz, haluzinazioei buruz arituko naiz 13 00:00:39,000 --> 00:00:43,000 eta baita ikusmen-haluzinazio mota berezi bati buruz ere, 14 00:00:43,000 --> 00:00:48,000 nire pazienteengan ikusten dudana. 15 00:00:48,000 --> 00:00:52,000 Orain dela hilabete batzuk dei bat jaso nuen 16 00:00:52,000 --> 00:00:54,000 lan egiten dudan zahar-etxe batetik. 17 00:00:54,000 --> 00:00:59,000 Esan zidaten bertako zahar batek, 90 urteko andrea batek, 18 00:00:59,000 --> 00:01:01,000 gauzak ikusten zituela 19 00:01:01,000 --> 00:01:04,000 eta burua galdu zuela uste zutela 20 00:01:04,000 --> 00:01:06,000 edo, adineko andrea zenez, 21 00:01:06,000 --> 00:01:09,000 beharbada apoplexia jasan zuela edo Alzheimerra izango zela. 22 00:01:09,000 --> 00:01:14,000 Beraz, bertara joatea eta Rosalie ikustea eskatu zidaten, 23 00:01:14,000 --> 00:01:16,000 Rosalie, adineko andrea. 24 00:01:16,000 --> 00:01:18,000 Bera ikustera joan nintzen. 25 00:01:18,000 --> 00:01:20,000 Berehala ikusi nuen 26 00:01:20,000 --> 00:01:23,000 osasun oneko pertsona zela, 27 00:01:23,000 --> 00:01:26,000 zuhurra eta inteligentzia finekoa, 28 00:01:26,000 --> 00:01:30,000 baina guztiz izututa eta zurtuta zegoen 29 00:01:30,000 --> 00:01:33,000 gauzak ikusten zituelako. 30 00:01:33,000 --> 00:01:36,000 Eta esan zidan 31 00:01:36,000 --> 00:01:38,000 (erizainek ez zuten hori aipatu) 32 00:01:38,000 --> 00:01:40,000 itsua zela, 33 00:01:40,000 --> 00:01:45,000 azkenengo bost urteotan ikusmena guztiz galdu zuela, makula degenerazioa pairatu zuela eta. 34 00:01:45,000 --> 00:01:48,000 Baina orain, azken egunotan, gauzak ikusten zituen. 35 00:01:48,000 --> 00:01:51,000 Esan nion: "Zer nolako gauzak?" 36 00:01:51,000 --> 00:01:54,000 Erantzun zidan: "Ekialdeko arropaz jantzitako jendea, 37 00:01:54,000 --> 00:01:58,000 jantzietan, eskaileretan gora eta behera. 38 00:01:58,000 --> 00:02:01,000 Gizon bat, nigana biratu eta irri egiten didana. 39 00:02:01,000 --> 00:02:05,000 Ahoaren alde batean hortz itzelak ditu. 40 00:02:05,000 --> 00:02:07,000 Animaliak ere bai. 41 00:02:07,000 --> 00:02:10,000 Etxe zuri bat ikusten dut. Elurra ari du, elur leuna. 42 00:02:10,000 --> 00:02:15,000 Arnesdun zaldia ikusten dut, elurra arrastatzen. 43 00:02:15,000 --> 00:02:19,000 Orduan, gau batean, eszena aldatzen da. 44 00:02:19,000 --> 00:02:21,000 Nigana datozen katuak eta txakurrak ikusten ditut. 45 00:02:21,000 --> 00:02:24,000 Puntu batera heltzerakoan, gelditu egiten dira. 46 00:02:24,000 --> 00:02:26,000 Orduan, berriz ere aldatzen da. 47 00:02:26,000 --> 00:02:29,000 Ume pila ikusten dut. Eskaileretan gora eta behera doaz. 48 00:02:29,000 --> 00:02:32,000 Kolore biziez jantzita daude, arrosa eta urdina, 49 00:02:32,000 --> 00:02:35,000 ekialdeko arropen antzera". 50 00:02:35,000 --> 00:02:38,000 Batzuetan, zioen, jendea heldu baino lehen 51 00:02:38,000 --> 00:02:42,000 haluzinazioetan karratu arrosa eta urdinak ikusten zituen lurrean 52 00:02:42,000 --> 00:02:45,000 sabairano heltzen zirela ziruditenak. 53 00:02:45,000 --> 00:02:49,000 Esan nion: "Amets baten modukoa da?" 54 00:02:49,000 --> 00:02:52,000 Eta andreak: "Ez, ez da ametsetan bezala. Film baten antzerakoa da" 55 00:02:52,000 --> 00:02:55,000 Esan zuen: "Kolorea eta mugimendua ditu. 56 00:02:55,000 --> 00:02:59,000 Baina guztiz isila da, film mutuen antzerakoa". 57 00:02:59,000 --> 00:03:01,000 Film oso aspergarria zela zioen. 58 00:03:01,000 --> 00:03:04,000 Esan zuen: "Ekialdeko arropa zeraman jende hau guztia 59 00:03:04,000 --> 00:03:09,000 gora eta behera zebilela, behin eta berriro errepikatzen zen, oso pobrea zen". 60 00:03:09,000 --> 00:03:11,000 (Barreak) 61 00:03:11,000 --> 00:03:13,000 Andreak umore-sena du. 62 00:03:13,000 --> 00:03:15,000 Bazekien haluzinazioa zela. 63 00:03:15,000 --> 00:03:17,000 Baina beldur zen. 95 urtez bizi izan zen 64 00:03:17,000 --> 00:03:20,000 eta ordura arte ez zuen inoiz haluzinaziorik izan. 65 00:03:20,000 --> 00:03:23,000 Esan zuen haluzinazioek ez zutela zerikusirik 66 00:03:23,000 --> 00:03:27,000 pentsatzen, sentitzen edo egiten ari zenarekin, 67 00:03:27,000 --> 00:03:31,000 berez agertu eta desagertzen zirela. 68 00:03:31,000 --> 00:03:33,000 Ez zituen inolaz ere kontrolatzen. 69 00:03:33,000 --> 00:03:35,000 Esan zuen ez zituela ezagutzen 70 00:03:35,000 --> 00:03:37,000 haluzinazioetan agerturiko 71 00:03:37,000 --> 00:03:39,000 pertsonak edo lekuak. 72 00:03:39,000 --> 00:03:41,000 Halaber, pertsona eta animaliak 73 00:03:41,000 --> 00:03:45,000 ez ziren beraz ohartzen. 74 00:03:45,000 --> 00:03:47,000 Ez zekien zer ari zen gertatzen. 75 00:03:47,000 --> 00:03:49,000 Zoratzen ari zela uste zuen 76 00:03:49,000 --> 00:03:51,000 edo burua galtzen. 77 00:03:51,000 --> 00:03:53,000 Ondo aztertu nuen andrea. 78 00:03:53,000 --> 00:03:55,000 Adineko andre bizkorra zen, 79 00:03:55,000 --> 00:03:59,000 bere senean. Ez zuen inolako osasun arazorik. 80 00:03:59,000 --> 00:04:03,000 Ez zuen haluzinazioak eragin ahal zituen botikarik hartzen. 81 00:04:03,000 --> 00:04:05,000 Baina itsua zen. 82 00:04:05,000 --> 00:04:07,000 Eta esan nion: 83 00:04:07,000 --> 00:04:09,000 "Uste dut badakidala zer gertatzen zaizun". 84 00:04:09,000 --> 00:04:13,000 Bada ikusmen-haluzinazio forma berezi bat 85 00:04:13,000 --> 00:04:17,000 itsutasun edo ikusmen arazoekin etorri ahal dena. 86 00:04:17,000 --> 00:04:20,000 XVIII. mendean lehenegoz 87 00:04:20,000 --> 00:04:22,000 deskribatu zena, 88 00:04:22,000 --> 00:04:25,000 Charles Bonnet-en eskutik. 89 00:04:25,000 --> 00:04:28,000 Zuk Charles Bonnet sindromea daukazu. 90 00:04:28,000 --> 00:04:30,000 Ez da zure garunean edo zure buruan ezer gertatzen ari. 91 00:04:30,000 --> 00:04:33,000 Zuk Charles Bonnet sindromea daukazu". 92 00:04:33,000 --> 00:04:36,000 Asko lasaitu zen orduan, 93 00:04:36,000 --> 00:04:40,000 gertatzen ari zitzaiona larria ez zelako, 94 00:04:40,000 --> 00:04:43,000 bitxia baizik. 95 00:04:43,000 --> 00:04:45,000 Galdetu zuen: "Nor da Charles Bonnet hori? 96 00:04:45,000 --> 00:04:48,000 Berak ere haluzinazioak izan al zituen?" 97 00:04:48,000 --> 00:04:51,000 Esan zuen: "Esaiezu erizainei 98 00:04:51,000 --> 00:04:54,000 Charles Bonnet sindromea dudala". 99 00:04:54,000 --> 00:04:56,000 (Barreak) 100 00:04:56,000 --> 00:05:00,000 "Ez nago zoratuta, ez nago demente. Charles Bonnet sindromea dut". 101 00:05:00,000 --> 00:05:02,000 Tira, erizainei esan nien. 102 00:05:02,000 --> 00:05:05,000 Zera, hau, niretzako eguneroko kontua da. 103 00:05:05,000 --> 00:05:07,000 Batik bat zahar-etxeetan aritzen naiz. 104 00:05:07,000 --> 00:05:09,000 Adineko jende asko ikusten dut 105 00:05:09,000 --> 00:05:13,000 entzumen edo ikusmen arazoak ditzutenak. 106 00:05:13,000 --> 00:05:15,000 Entzumen urrikoen %10k 107 00:05:15,000 --> 00:05:18,000 musika-haluzinazioak izaten ditu. 108 00:05:18,000 --> 00:05:21,000 Eta ikusmen urriko jendearen %10k 109 00:05:21,000 --> 00:05:23,000 ikusmen-haluzinazioak izaten ditu. 110 00:05:23,000 --> 00:05:25,000 Ez gara guztiz itsu izan behar; 111 00:05:25,000 --> 00:05:27,000 ikusmen urrikoa izatea nahikoa da. 112 00:05:27,000 --> 00:05:31,000 Baina XVIII. mendeko deskribapenari dagokionez, 113 00:05:31,000 --> 00:05:33,000 Charles Bonnetek ez zuen horrelakorik izan. 114 00:05:33,000 --> 00:05:36,000 Bere aitonak izan zituen haluzinazioak. 115 00:05:36,000 --> 00:05:39,000 Aitona epailea zen, adineko gizona. 116 00:05:39,000 --> 00:05:42,000 Kataraten ebakuntza izan zuen. 117 00:05:42,000 --> 00:05:44,000 Bere ikusmena nahiko urria zen. 118 00:05:44,000 --> 00:05:49,000 Eta 1759an, bere ilobari deskribatu zizkion 119 00:05:49,000 --> 00:05:51,000 ikusten zituen hainbat gauza. 120 00:05:51,000 --> 00:05:53,000 Esan zuen lehengo gauza 121 00:05:53,000 --> 00:05:55,000 airean sudur-zapi bat ikusten zuela izan zen. 122 00:05:55,000 --> 00:05:57,000 Sudur-zapi handia eta urdina zen 123 00:05:57,000 --> 00:05:59,000 lau zirkulu laranja zituena. 124 00:05:59,000 --> 00:06:02,000 Bazekien haluzinazioa zela. 125 00:06:02,000 --> 00:06:04,000 Ez dago sudur-zapirik airean. 126 00:06:04,000 --> 00:06:08,000 Gero, gurpil handi bat ikusi zuen airean. 127 00:06:08,000 --> 00:06:13,000 Baina batzuetan ez zekien haluzinazioak ziren ala ez, 128 00:06:13,000 --> 00:06:15,000 haluzinazioak ondo egokitzen zirelako 129 00:06:15,000 --> 00:06:17,000 ikusten zuenaren kontestuan. 130 00:06:17,000 --> 00:06:20,000 Behin, bere ilobak bera ikustera etorri ziren 131 00:06:20,000 --> 00:06:25,000 eta esan zien:" Nortzuk dira zurekin datozen mutil goapo hauek?" 132 00:06:25,000 --> 00:06:29,000 Eta ilobek :"Tamalez, ez dago inolako mutil goaporik, aitona." 133 00:06:29,000 --> 00:06:33,000 Orduan mutil goapoak desagertu egin ziren. 134 00:06:33,000 --> 00:06:36,000 Normala da haluzinazio horietan 135 00:06:36,000 --> 00:06:39,000 une batez agertuetzea eta hurrengoan desagertzea. 136 00:06:39,000 --> 00:06:41,000 Ez dira normalean pixkanaka agertzen eta desagertzen. 137 00:06:41,000 --> 00:06:44,000 Bat-batekoak dira, eta bat-batean aldatzen dira. 138 00:06:44,000 --> 00:06:47,000 Charles Lullinek, aitonak, 139 00:06:47,000 --> 00:06:50,000 ehunka irudi ezberdin ikusi zituen, 140 00:06:50,000 --> 00:06:52,000 mota guztietako paisaiak. 141 00:06:52,000 --> 00:06:56,000 Behin, gizon bat ikusi zuen bainu-batan pipa erretzen 142 00:06:56,000 --> 00:06:59,000 eta bera zela konturatu zen. 143 00:06:59,000 --> 00:07:02,000 Hori izan zen ezagutu zuen irudi bakarra. 144 00:07:02,000 --> 00:07:06,000 Behin, Parisen zehar zihoala 145 00:07:06,000 --> 00:07:09,000 aldamioa ikusi zuen (egiazkoa zen). 146 00:07:09,000 --> 00:07:12,000 Baina etxera bueltatzean, aldamio-miniatura ikusi zuen 147 00:07:12,000 --> 00:07:16,000 15 zentimetroko altuerakoa, idazmahaiaren gainean. 148 00:07:16,000 --> 00:07:19,000 Pertzepzioaren errepikapen horri 149 00:07:19,000 --> 00:07:21,000 palipnosia deitzen zaio batzuetan. 150 00:07:21,000 --> 00:07:26,000 Berari eta Rosalieri 151 00:07:26,000 --> 00:07:28,000 gertatzen zitzaiena. 152 00:07:28,000 --> 00:07:30,000 Eta Rosaliek esan zuen: Zer gertatzen ari da? 153 00:07:30,000 --> 00:07:33,000 esan nion ikusmena galtzean, 154 00:07:33,000 --> 00:07:36,000 burmuinean ikusmenaren atalakinolako input-ik jasotzen ez dutenez 155 00:07:36,000 --> 00:07:39,000 hiperaktibo eta kitzikakor egiten direla, 156 00:07:39,000 --> 00:07:41,000 eta berez jartzen direla abian. 157 00:07:41,000 --> 00:07:44,000 Eta gauzak ikusten hasten zara. 158 00:07:44,000 --> 00:07:47,000 Ikusten dituzun gauzak konplikatuak izan daitezke benetan. 159 00:07:47,000 --> 00:07:51,000 Nire beste paziente baten kasuan, 160 00:07:51,000 --> 00:07:53,000 zertxobait ikusi ahal zuena ere, 161 00:07:53,000 --> 00:07:57,000 irudipenak kezkagarriak izan zitekeen. 162 00:07:57,000 --> 00:08:00,000 Behin, esan zuen 163 00:08:00,000 --> 00:08:03,000 marradun alkandora zeraman gizon bat jatetxe baten ikusi zuela. 164 00:08:03,000 --> 00:08:05,000 Buelta eman zuen. Eta orduan 165 00:08:05,000 --> 00:08:08,000 marradun alkandora zeramaten sei gizonetan bihurtu zen 166 00:08:08,000 --> 00:08:11,000 eta seiak beregana ibiltzen hasi ziren. 167 00:08:11,000 --> 00:08:14,000 Gero sei gizonak berriz elkartu ziren, akordeoiaren eran. 168 00:08:14,000 --> 00:08:16,000 Behin, autoa gidatzen ari zela, 169 00:08:16,000 --> 00:08:18,000 hobeto esanda, senarra gidatzen ari zela, 170 00:08:18,000 --> 00:08:20,000 bidea lau zatitan banatu zen 171 00:08:20,000 --> 00:08:24,000 eta lau bideetan zehar aldi berean zihoala sentitu zuen. 172 00:08:24,000 --> 00:08:29,000 Haluzinazio oso mugikorrak izaten zituen ere. 173 00:08:29,000 --> 00:08:32,000 Askok autoekin zerikusia zuten. 174 00:08:32,000 --> 00:08:34,000 Batzuetan mutil gazte bat ikusten zuen 175 00:08:34,000 --> 00:08:37,000 autoaren kapotaren gainean eserita. 176 00:08:37,000 --> 00:08:39,000 Nekaezina zen eta sotilki mugitzen zen 177 00:08:39,000 --> 00:08:41,000 autoa biratu zenean. 178 00:08:41,000 --> 00:08:44,000 Eta gelditu zirenean 179 00:08:44,000 --> 00:08:47,000 mutilak 30 metroko jauzia egin zuen bat-batean airean gora 180 00:08:47,000 --> 00:08:50,000 eta desagertu zen. 181 00:08:50,000 --> 00:08:55,000 Beste paziente batek beste haluzinazio mota bat zuen. 182 00:08:55,000 --> 00:08:58,000 Andre honek ez zuen begietan arazorik, 183 00:08:58,000 --> 00:09:00,000 baina bai garunaren ikusmenaren atalean, 184 00:09:00,000 --> 00:09:03,000 tumore txiki bat kortex okzipitalean baitzeukan. 185 00:09:03,000 --> 00:09:08,000 Marrazki bizidunak ikusten zituen batez ere. 186 00:09:08,000 --> 00:09:13,000 Marrazki hauek gardenak izan ziren 187 00:09:13,000 --> 00:09:16,000 eta ikus-eremuaren erdia hartzen zuten, pantaila baten antzera. 188 00:09:16,000 --> 00:09:22,000 Gustavo igelaren marrazkiak ikusten zituen batez ere. 189 00:09:22,000 --> 00:09:23,000 (Barreak) 190 00:09:23,000 --> 00:09:26,000 Nik ez dut "Sesamo kalea" ikusten, 191 00:09:26,000 --> 00:09:29,000 baina berak hura azpimarratu zuen: 192 00:09:29,000 --> 00:09:33,000 "Zergatik Gustavo? Bost axola dit niri Gustavo igelak". 193 00:09:33,000 --> 00:09:36,000 Ni Freudiar eragileei buruz hausnartzen hasi nintzen. 194 00:09:36,000 --> 00:09:38,000 Zer dela eta Gustavo? 195 00:09:38,000 --> 00:09:40,000 "Bost axola dit niri Gustavo igelak". 196 00:09:40,000 --> 00:09:42,000 Marrazkiek ez zuten gehiegi kezkatzen. 197 00:09:42,000 --> 00:09:46,000 Kezkatzen zuena, askotan 198 00:09:46,000 --> 00:09:49,000 irudi edo aurpegien haluzinazioak ikusten zituela izan zen 199 00:09:49,000 --> 00:09:52,000 eta Rosalien antzera, aurpegiak askotan deformatuta zeuden, 200 00:09:52,000 --> 00:09:56,000 hortz edo begi handiekin. 201 00:09:56,000 --> 00:09:59,000 Eta horrek beldurtzen zuen. 202 00:09:59,000 --> 00:10:03,000 Zer gertatzen ari zaio jende honi? 203 00:10:03,000 --> 00:10:06,000 Medikua naizenez gero, gertatzen dena frogatu eta zehaztu behar dut 204 00:10:06,000 --> 00:10:08,000 eta gaixoak lasaitu behar ditut, 205 00:10:08,000 --> 00:10:12,000 burua galtzen ez daudela azalduz batez ere. 206 00:10:12,000 --> 00:10:15,000 Ikusmen urrikoen %10k 207 00:10:15,000 --> 00:10:18,000 haluzinazioak izaten ditu. 208 00:10:18,000 --> 00:10:22,000 Baina %1ek baino ez ditu aitortzen 209 00:10:22,000 --> 00:10:25,000 burutik jota daudela esango dutelaren beldur. 210 00:10:25,000 --> 00:10:27,000 Eta euren medikuei haluzinazioak aipatuz gero 211 00:10:27,000 --> 00:10:30,000 diagnostiko okerra jaso ahal dute. 212 00:10:30,000 --> 00:10:32,000 Normalean, uste dugu zoratzen ari garela 213 00:10:32,000 --> 00:10:35,000 gauzak ikusten edo entzuten baditugu. 214 00:10:35,000 --> 00:10:38,000 Baina haluzinazio psikotikoak oso bestelakoak dira. 215 00:10:38,000 --> 00:10:41,000 Haluzinazio psikotikoek, ikusmenezkoak edo ahozkoak, 216 00:10:41,000 --> 00:10:43,000 zuri egiten dizute hitz, zalatzen zaituzte. 217 00:10:43,000 --> 00:10:45,000 Zu limurtzen zaituzte, umiliatu. 218 00:10:45,000 --> 00:10:48,000 Burla egiten dizute. 219 00:10:48,000 --> 00:10:50,000 Elkarri eragiten diozue. 220 00:10:50,000 --> 00:10:53,000 Arazo horietako batek ere ez du zerikusirik 221 00:10:53,000 --> 00:10:56,000 Charles Bonnet haluzinazioekin. 222 00:10:56,000 --> 00:11:00,000 Film bat dago. Zurekin zerikusirik ez duen film bat ikusten zaude 223 00:11:00,000 --> 00:11:03,000 edo horrela uste du jendeak. 224 00:11:03,000 --> 00:11:07,000 Bada beste gauza arraro bat, lobulu tenporaleko epilepsia deritzona, 225 00:11:07,000 --> 00:11:10,000 eta batzuetan, hau jasanez gero, 226 00:11:10,000 --> 00:11:12,000 norberak bere burua ikusten du 227 00:11:12,000 --> 00:11:15,000 iraganeko leku batean. 228 00:11:15,000 --> 00:11:17,000 Bidegurutze jakin batean zaude. 229 00:11:17,000 --> 00:11:19,000 Gaztaina erreen usaina etortzen zaizu. 230 00:11:19,000 --> 00:11:22,000 Trafikoa entzuten duzu. Zentzu guztiak daude lanean. 231 00:11:22,000 --> 00:11:24,000 Zure neskaren zain zaude. 232 00:11:24,000 --> 00:11:28,000 1982 urteko astearte gaua da. 233 00:11:28,000 --> 00:11:30,000 Eta lobulu tenporaleko haluzinazioak 234 00:11:30,000 --> 00:11:32,000 zentzumen guztien haluzinazioak dira, 235 00:11:32,000 --> 00:11:35,000 sentsazioz eta gauza ezagunez beteak, 236 00:11:35,000 --> 00:11:37,000 espazioan eta denboran kokatuak, 237 00:11:37,000 --> 00:11:39,000 koherenteak, dramatikoak. 238 00:11:39,000 --> 00:11:42,000 Charles Bonnet haluzinazioak oso desberdinak dira. 239 00:11:42,000 --> 00:11:46,000 Charles Bonnet haluzinazioetan 240 00:11:46,000 --> 00:11:48,000 mota guztietako mailak daude, 241 00:11:48,000 --> 00:11:50,000 haluzinazio geometrikoetatik 242 00:11:50,000 --> 00:11:53,000 (andre haren karratu arrosa eta urdinak) 243 00:11:53,000 --> 00:11:57,000 haluzinazio konplexuetaraino, 244 00:11:57,000 --> 00:12:00,000 zenbakiz eta bereziki aurpegiz beteta. 245 00:12:00,000 --> 00:12:03,000 Aurpegiak, deformatuak batzuetan, 246 00:12:03,000 --> 00:12:06,000 haluzinazio horien 247 00:12:06,000 --> 00:12:08,000 ohiko gauza bakarrak dira. 248 00:12:08,000 --> 00:12:11,000 Maiz agertzen den bigarren gauza marrazki bizidunak dira. 249 00:12:11,000 --> 00:12:14,000 Zer gertatzen ari da? 250 00:12:14,000 --> 00:12:16,000 Modu liluragarrian, azken urteotan 251 00:12:16,000 --> 00:12:20,000 garunaren funtzionamenduaren irudiak egitea posiblea izan da, 252 00:12:20,000 --> 00:12:24,000 haluzinazioak gertatzen diren bitartean erresonantzia magnetiko funtzionalak egitea. 253 00:12:24,000 --> 00:12:28,000 Halaber, garunaren ikusmen-gune desberdinak 254 00:12:28,000 --> 00:12:31,000 aktibatzen direla aurkitu da, 255 00:12:31,000 --> 00:12:33,000 haluzinazioak izaten ditzuten uneetan. 256 00:12:33,000 --> 00:12:36,000 Jendeak haluzinazio geometriko sinple hauek dituenean, 257 00:12:36,000 --> 00:12:40,000 ikusmen-kortex primarioa aktibatzen da. 258 00:12:40,000 --> 00:12:43,000 Hau da ertzak eta diseinuak hautematen dituen garunaren zatia. 259 00:12:43,000 --> 00:12:47,000 Ikusmen-kortex primarioan ez dira irudiak eratzen. 260 00:12:47,000 --> 00:12:50,000 Irudiak eratzen direnean, 261 00:12:50,000 --> 00:12:52,000 ikusmen-kortexaren goragoko zati bat 262 00:12:52,000 --> 00:12:54,000 jarduten da lobulu tenporalean. 263 00:12:54,000 --> 00:12:59,000 Bereziki, lobulu tenporaleko eremu bat 264 00:12:59,000 --> 00:13:01,000 zirkunboluzio fusiformea deritzona. 265 00:13:01,000 --> 00:13:05,000 Ezaguna da norbaitek zirkunboluzio fusiformean kalterik izanez gero 266 00:13:05,000 --> 00:13:09,000 aurpegiak ezagutzeko gaitasuna gal dezakeela. 267 00:13:09,000 --> 00:13:13,000 Baina zirkunboluzio fusiformean ezohizko aktibitatea egonez gero, 268 00:13:13,000 --> 00:13:15,000 aurpegien haluzinazioak izan ditzakeela 269 00:13:15,000 --> 00:13:18,000 eta hori da zehazki jende horrengan batzuetan aurkitzen duguna. 270 00:13:18,000 --> 00:13:22,000 Zirkunboluzio honen aurreko zatian bada eremu bat 271 00:13:22,000 --> 00:13:27,000 zeinetan hortzak eta begiak irudikatzen diren, 272 00:13:27,000 --> 00:13:30,000 eta zirkunboluzioaren zati hori aktibatzen da 273 00:13:30,000 --> 00:13:34,000 jendeak haluzinazio deformatuak dituenean. 274 00:13:34,000 --> 00:13:36,000 Bada garunaren beste zati bat 275 00:13:36,000 --> 00:13:38,000 bereziki aktibatzen dena 276 00:13:38,000 --> 00:13:40,000 norbaitek marrazki bizidunak ikusten dituenean. 277 00:13:40,000 --> 00:13:43,000 Marrazkiak igartzean aktibatzen da, 278 00:13:43,000 --> 00:13:47,000 marrazkiak marraztean eta marrazkiekin haluzinazioak izatean. 279 00:13:47,000 --> 00:13:50,000 Oso interesgarria da hori hain zehatza izatea. 280 00:13:50,000 --> 00:13:53,000 Badira garunaren beste zati batzuk bereziki jarduten direnak 281 00:13:53,000 --> 00:13:55,000 eraikin eta paisaien 282 00:13:55,000 --> 00:13:58,000 ezagupen eta haluzinazioekin. 283 00:13:58,000 --> 00:14:01,000 1970 inguruan aurkitu zen ez zeudela bakarrik garunaren zatiak, 284 00:14:01,000 --> 00:14:03,000 baizik eta zelula bereziak ere. 285 00:14:03,000 --> 00:14:08,000 "Aurpegien zelulak" 1970. urtean aurkitu zituzten. 286 00:14:08,000 --> 00:14:10,000 Gaur egun badakigu ehunka zelula mota 287 00:14:10,000 --> 00:14:12,000 desberdin dagoela, 288 00:14:12,000 --> 00:14:14,000 oso zehatzak izan daitezkeenak. 289 00:14:14,000 --> 00:14:16,000 Beraz, izan ditzakezu 290 00:14:16,000 --> 00:14:18,000 "auto" zelulez gain 291 00:14:18,000 --> 00:14:21,000 "Aston Martin" zelulak ere. 292 00:14:21,000 --> 00:14:23,000 (Barreak) 293 00:14:23,000 --> 00:14:25,000 Aston Martin bat ikusi dut gaur goizean. 294 00:14:25,000 --> 00:14:27,000 Hitzaldian aipatu behar nuen. 295 00:14:27,000 --> 00:14:30,000 Eta orain hemen dago nonbait. 296 00:14:30,000 --> 00:14:33,000 (Barreak) 297 00:14:33,000 --> 00:14:37,000 Maila honetan, azpiko kortex tenporala deritzon eremuan, 298 00:14:37,000 --> 00:14:40,000 ikuste-irudiak daude bakarrik, 299 00:14:40,000 --> 00:14:43,000 edo irudipenak edo pusketak. 300 00:14:43,000 --> 00:14:46,000 Goragoko mailetan bakarrik 301 00:14:46,000 --> 00:14:48,000 elkartzen dira beste zentzumenak 302 00:14:48,000 --> 00:14:50,000 eta konexioak daude memoria eta emozioarekin. 303 00:14:50,000 --> 00:14:53,000 Charles Bonnet sindromean 304 00:14:53,000 --> 00:14:55,000 ez zara goragoko mailetara heltzen. 305 00:14:55,000 --> 00:14:58,000 Azpiko ikusmen-kortex honetan zaude 306 00:14:58,000 --> 00:15:00,000 eta hor milaka eta ehun milaka 307 00:15:00,000 --> 00:15:03,000 eta milioika irudi dituzu, 308 00:15:03,000 --> 00:15:05,000 edo irudipenak edo irudipen pusketak, 309 00:15:05,000 --> 00:15:07,000 denak neuronen mailan kodetuta 310 00:15:07,000 --> 00:15:11,000 zelula berezietan edo zelula talde txikietan. 311 00:15:11,000 --> 00:15:14,000 Normalean hauek 312 00:15:14,000 --> 00:15:18,000 pertzepzioaren korronte integratuaren edo irudimenaren parte dira, 313 00:15:18,000 --> 00:15:21,000 eta norbera ez da horietaz ohartzen. 314 00:15:21,000 --> 00:15:25,000 Ikusmen-urriko edo itsua zarenean bakarrik 315 00:15:25,000 --> 00:15:27,000 mozten da prozesua. 316 00:15:27,000 --> 00:15:30,000 Eta ohizko pertzepzioa izan beharrean, 317 00:15:30,000 --> 00:15:32,000 azpiko kortex tenporaleko 318 00:15:32,000 --> 00:15:35,000 ikusmen-zelula hauen 319 00:15:35,000 --> 00:15:37,000 askapen edo estimulazio anarkikoa 320 00:15:37,000 --> 00:15:39,000 daukazu. 321 00:15:39,000 --> 00:15:42,000 Beraz, bat-batean aurpegi bat ikusten duzu. Gero auto bat ikusten duzu. 322 00:15:42,000 --> 00:15:45,000 Orain hau, gero beste hura. 323 00:15:45,000 --> 00:15:47,000 Burua ahalegintzen da hau antolatzen 324 00:15:47,000 --> 00:15:50,000 eta honi koherentzia pixka bat ematen, 325 00:15:50,000 --> 00:15:52,000 baina ez du ondoegi lortzen. 326 00:15:52,000 --> 00:15:54,000 Haluzinazioak lehengoz deskribatu zirenean 327 00:15:54,000 --> 00:15:58,000 ametsen moduan interpretatu liratekeela uste izan zuten. 328 00:15:58,000 --> 00:16:00,000 Baina jendeak esaten zuena izan zen: 329 00:16:00,000 --> 00:16:03,000 "Ez dut jendea hau ezagutzen. Ezin dut inolako asoziaziorik egin". 330 00:16:03,000 --> 00:16:06,000 "Bost axola dit niri Gustavo igelak". 331 00:16:06,000 --> 00:16:11,000 Amets gisa ikusten badituzu ez zara inora heltzen. 332 00:16:11,000 --> 00:16:16,000 Tira, esan dut esan nahi nuena. 333 00:16:16,000 --> 00:16:19,000 Laburbilduz esan nahi nuke 334 00:16:19,000 --> 00:16:21,000 hau arrunta dela. 335 00:16:21,000 --> 00:16:23,000 Pentsa zenbat itsu dagoen. 336 00:16:23,000 --> 00:16:25,000 Ehun milaka itsu egon behar dute 337 00:16:25,000 --> 00:16:27,000 haluzinazio hauek dituztenak, 338 00:16:27,000 --> 00:16:29,000 baina aipatzeko beldurra dutenak. 339 00:16:29,000 --> 00:16:32,000 Honelako gauzak jakitera eman behar dira 340 00:16:32,000 --> 00:16:38,000 pazienteentzat, medikuentzat, jendearentzat. 341 00:16:38,000 --> 00:16:40,000 Amaitzeko, uste dut 342 00:16:40,000 --> 00:16:43,000 infinituki interesgarri eta baliotsuak direla, 343 00:16:43,000 --> 00:16:47,000 buruaren funtzionamenduari buruzkoideia batzuk ematen dituztelako. 344 00:16:47,000 --> 00:16:50,000 Charles Bonnetek esan zuen duela 250 urte, 345 00:16:50,000 --> 00:16:54,000 bere buruari galdetu ziola, haluzinazio horietaz hausnartuz, 346 00:16:54,000 --> 00:16:57,000 nola, buruaren teatroa, bere hitzetan, 347 00:16:57,000 --> 00:17:00,000 sortu ahal zuen burmuinaren makineriak. 348 00:17:00,000 --> 00:17:03,000 Orain, 250 urte geroago, 349 00:17:03,000 --> 00:17:06,000 nola egiten den sumatzen hasi garela uste dut. 350 00:17:06,000 --> 00:17:08,000 Eskerrik asko. 351 00:17:08,000 --> 00:17:11,000 (Txaloak) 352 00:17:11,000 --> 00:17:14,000 Chris Anderson: Zoragarria izan da. Eskerrik asko. 353 00:17:14,000 --> 00:17:16,000 Gauza hauetaz zorroztasun handiz 354 00:17:16,000 --> 00:17:19,000 eta zure gaixoenganako enpatiaz aritzen zara. 355 00:17:19,000 --> 00:17:24,000 Jasan izan duzu deskribatu duzun sindrome horietarikoren bat? 356 00:17:24,000 --> 00:17:26,000 Oliver Sacks: Hori galdetuko zenuenaren beldur nintzen. 357 00:17:26,000 --> 00:17:27,000 (Barreak) 358 00:17:27,000 --> 00:17:30,000 Tira, bai, horietako asko. 359 00:17:30,000 --> 00:17:33,000 Egiaz ni neu ikusmen urrikoa naiz. 360 00:17:33,000 --> 00:17:36,000 Ez dut begi batetik ikusten,eta bestea ez dago oso ondo. 361 00:17:36,000 --> 00:17:40,000 Eta haluzinazio geometrikoak ikusten ditut. 362 00:17:40,000 --> 00:17:42,000 Baina hor gelditzen dira. 363 00:17:42,000 --> 00:17:44,000 CA: Eta ez zaituzte kezkatzen? 364 00:17:44,000 --> 00:17:46,000 Gertatzen ari dena ulertzen duzunez, ez zaituzte kezkatzen? 365 00:17:46,000 --> 00:17:50,000 OS: Ez naute nire akufenoak baino gehiago molestatzen, 366 00:17:50,000 --> 00:17:53,000 kontutan hartzen ez ditudanak. 367 00:17:53,000 --> 00:17:55,000 Noizean behin interesatzen naute 368 00:17:55,000 --> 00:17:58,000 eta nire koadernoetan horien irudi asko dago. 369 00:17:58,000 --> 00:18:01,000 Erresonantzia magnetiko funtzionala egin didate 370 00:18:01,000 --> 00:18:04,000 nire ikusmen-kortexanola nola moldatzen den ikusteko. 371 00:18:04,000 --> 00:18:08,000 Eta hexagono guzti horiek ikusten ditudanean 372 00:18:08,000 --> 00:18:10,000 eta beste gauza konplexuak, ikusten ditudanak ere, 373 00:18:10,000 --> 00:18:12,000 ikusmen-migrainian, 374 00:18:12,000 --> 00:18:14,000 jakin nahiko nuke jendeak horrelako gauzak ikusten dituen 375 00:18:14,000 --> 00:18:17,000 eta kobazuloetako artea edo ornamentazio-artea 376 00:18:17,000 --> 00:18:20,000 nolabait euretatik etorri diren. 377 00:18:20,000 --> 00:18:22,000 CA: Hitzaldi erabat zoragarria izan da benetan. 378 00:18:22,000 --> 00:18:24,000 Eskerrik asko hitzaldia emateagatik. 379 00:18:24,000 --> 00:18:26,000 Eskerrik asko. 380 00:18:26,000 --> 00:18:28,000 (Txaloak)