Sebastião Salgado: Argazkigintzaren drama isila.
-
0:01 - 0:03Ez dakit hemen zaudetenak
-
0:03 - 0:06nire argazkiak ezagutzen dituzuen.
-
0:06 - 0:10Zenbait argazki erakusten hasiko naiz
-
0:10 - 0:12eta gero egingo dut hitz.
-
0:46 - 0:50Nire bizitzari buruz
zerbait kontatu behar dizuet, -
0:50 - 0:54berari buruz jardungo naizelako
nire hitzaldi honetan. -
0:54 - 0:58Brasilen jaio nintzen 1944an,
-
0:58 - 1:02Brasilen oraindik
merkatu ekonomiarik ez zegoen garaian. -
1:02 - 1:04Landetxe batean jaio nintzen,
-
1:04 - 1:08bere lurren %50 baino gehiago
oihana zen oraindik. -
1:08 - 1:10Leku zoragarria.
-
1:10 - 1:14Txori eta animalia harrigarriekin bizi nintzen.
-
1:14 - 1:18Gure errekatxoetan
kaimanekin egiten nuen igeri. -
1:18 - 1:21Landetxe hartan 35 familia bizi ziren
-
1:21 - 1:25eta landetxean ekoiztutako guztia
kontsumitzen genuen. -
1:25 - 1:28Oso gauza gutxi zihoan merkatura.
-
1:28 - 1:30Urtean behin,
merkatura joaten zen gauza bakarra -
1:30 - 1:32guk hazitako behi-azienda zen.
-
1:32 - 1:3545 eguneko bidaiak egiten genituen
-
1:35 - 1:37hiltegira heltzeko
-
1:37 - 1:39milaka behi garraiatzen,
-
1:39 - 1:42eta beste 20 egun
-
1:42 - 1:44berriro landetxera bueltatzeko.
-
1:44 - 1:4615 urte nituenean,
-
1:46 - 1:50leku hura utzi behar izan nuen
-
1:50 - 1:53hiri askoz handiago batera joateko.
-
1:53 - 1:57Han amaitu nuen bigarren hezkuntza.
-
1:57 - 2:00Han hainbat gauza ikasi nituen.
-
2:00 - 2:02Brasil urbanizatzen,
industrializatzen hasia zen, -
2:02 - 2:07eta politikan sartu nintzen.
Zertxobait erradikal egin nintzen. -
2:07 - 2:10Ezkerreko alderdien kidea nintzen,
-
2:10 - 2:13eta aktibista egin nintzen.
-
2:13 - 2:16Unibertsitatera joan nintzen
Ekonomia ikastera. -
2:16 - 2:18Ekonomian masterra egin nuen.
-
2:18 - 2:23Eta nire bizitzaren gauza garrantzitsuena
orduan gertatu zen baita ere. -
2:23 - 2:26Neska zoragarri bat ezagutu nuen,
-
2:26 - 2:33bizitza osorako lagunik minena bihurtu zena
eta orain arte egin dudan gauza guztien partaide, -
2:33 - 2:37nire emaztea, Lélia Wanick Salgado.
-
2:37 - 2:39Brasil guztiz erradikalizatu zen.
-
2:39 - 2:42Diktaduraren kontra gogor borrokatu ginen,
-
2:42 - 2:44guretzako beharrezkoa zen momentu baten.
-
2:44 - 2:47Edo klandestinitatera joan, armak eskuan,
-
2:47 - 2:50edo Brasiletik irten. Gazteegiak ginen
-
2:50 - 2:55eta gure erakundeak erabaki zuen
alde egitea komeni zitzaigula. -
2:55 - 2:58Frantziara joan ginen.
Bertan Ekonomian doktoretza egin nuen. -
2:58 - 3:00Léila arkitekto egin zen.
-
3:00 - 3:03Gero inbertsio-banku baten aritu nintzen.
-
3:03 - 3:06Bidaia asko egin genituen.
Garapena finantzatu genuen, -
3:06 - 3:09Munduko Bankuarekin
ekonomia egitasmoak Afrikan. -
3:09 - 3:12Egun baten argazkigintzak
nire bizitza guztiz inbaditu zuen. -
3:12 - 3:16Argazkilari egin nintzen,
dena utzi eta argazkilari egin nintzen. -
3:16 - 3:22Niretzako garrantzizkoak ziren argazkiak
egiteari ekin nion. -
3:22 - 3:24Askok esaten didate
argazki-kazetaria naizela, -
3:24 - 3:27argazkilari-antropologoa naizela,
-
3:27 - 3:29argazkilari-aktibista naizela.
-
3:29 - 3:32Baina hori baino askoz ere gehiago
egin nuen. -
3:32 - 3:35Argazkigintza nire bizitza egin nuen.
-
3:35 - 3:40Argazkigintzan murgilduta bizi nintzen
epe luzeko proiektuak garatzen. -
3:40 - 3:42Zenbait argazki erakutsi nahi dizuet.
-
3:42 - 3:49Nik parte hartu nuen gizarte proiektuen barrua
ikusiko duzue. -
3:49 - 3:53Liburu asko argitaratu ditut
argazki hauekin, -
3:53 - 3:57baina batzuk bakarrik erakutsiko dizkizuet.
-
4:43 - 4:4790eko hamarkadan,
1994tik 2000ra, -
4:47 - 4:50"Migrazioak" istorioaren argazkiak
egin nituen. -
4:50 - 4:52Liburu bat egin zen.
Erakusketa bat egin zen. -
4:52 - 4:55Baina nik argazki hauek
egiten nituen bitartean, -
4:55 - 5:00sasoi oso gogorra bizi izan nuen,
batez ere Ruandan. -
5:00 - 5:05Erabateko basakeria ikusi nuen Ruandan.
-
5:05 - 5:08Milaka hildako ikusi nituen egunero.
-
5:08 - 5:11Gure espeziearenganako fedea galdu nuen.
-
5:11 - 5:15Ez nuen uste bizirik jarraitu ahal genuenik
-
5:15 - 5:20eta neure estafilokoko propioak eraso egin zidan.
-
5:20 - 5:23Gorputz guztian infekzioa izaten hasi nintzen.
-
5:23 - 5:28Emaztearekin amodioa egitean,
ez zen niregandik hazirik ateratzen. -
5:28 - 5:31Odola ateratzen zen.
-
5:31 - 5:34Lagun baten medikua ikustera
joan nintzen Parisera. -
5:34 - 5:36Guztiz gaixotuta nengoela esan nion.
-
5:36 - 5:39Luze aztertu ninduen
eta hau esan zidan: "Sebastian, -
5:39 - 5:42zu ez zaude gaixo,
zure prostata ezin hobe dago. -
5:42 - 5:47Gertatzen dena da horrenbeste heriotza ikusita,
zu zeu ere hiltzen ari zarela. -
5:47 - 5:49Gelditu egin behar duzu. Gelditu.
-
5:49 - 5:55Gelditu behar duzu, bestela hil egingo zara".
-
5:55 - 5:58Gelditzeko erabakia hartu nuen.
-
5:58 - 6:02Oso haserre nengoen argazkigintzarekin,
mundu guztiarekin, -
6:02 - 6:06eta jaiotetxera bueltatzea erabaki nuen.
-
6:06 - 6:08Kointzidentzia handia izan zen.
-
6:08 - 6:11Nire gurasoak
zeharo zahartu ziren garaia izan zen. -
6:11 - 6:15Zazpi arreba ditut.
Ni naiz familiako gizon gutxienetako bat. -
6:15 - 6:19Elkarrekin erabaki zuten
lur hau Léila eta bioi ematea. -
6:19 - 6:25Lur hau jaso genuenean,
lurra ni bezain hilda zegoen. -
6:25 - 6:28Ume nintzenean,
%50 baino gehiago euri-oihana zen. -
6:28 - 6:33Lurra jaso genuenean,
%0,5 baino gutxiago zen euri-oihan, -
6:33 - 6:35eskualde osoan zen antzera.
-
6:35 - 6:38Garapena sortzeko, Brasil garatzeko,
-
6:38 - 6:41gure oihanaren parte handia suntsitu genuen.
-
6:41 - 6:43Hemen, Estatu Batuetan, egin duzuen bezala
-
6:43 - 6:45edo Indian, planetaren edozein lekutan.
-
6:45 - 6:49Gure garapena sortzeko
kontraesan ikaragarrira heldu gara. -
6:49 - 6:52Gure inguru osoa suntsitzen dugu.
-
6:52 - 6:56Landetxe honek, milaka behi zituenak,
-
6:56 - 6:58ehunka batzuk baino ez zuen
-
6:58 - 7:01eta ez genekien hauekin zer egin.
-
7:01 - 7:05Léilari ideia sinestezina bururatu zitzaion,
ideia zoroa. -
7:05 - 7:09Esan zuen: "zergatik ez duzu berrezartzen
hemen zegoen euri-oihana? -
7:09 - 7:14Paradisuan jaio zinela esaten duzu.
Eraiki dezagun paradisua berriz". -
7:14 - 7:18Lagun on bat ikustera joan nintzen
baso ingeniaria zena -
7:18 - 7:20guretzako proiektu bat prestatzeko
-
7:20 - 7:22eta lanari ekin genion.
Landatzen hasi ginen. -
7:22 - 7:26Lehengo urtean zuhaitz asko galdu genituen,
bigarrenean gutxiago -
7:26 - 7:31eta pixkanaka lur mortu hura
berriz jaiotzen hasi zen. -
7:31 - 7:35Ehunka milaka zuhaitz
landatzen hasi ginen, -
7:35 - 7:38bertako espezieak baino ez,
hango espezieak baino ez. -
7:38 - 7:42Suntsitutako ekosistema bera sortu genuen.
-
7:42 - 7:46Bizitza berriz agertu zen
modu sinestezinean. -
7:46 - 7:50Gure lurra parke nazional bihurtzea
ezinbestekoa zitzaigun. -
7:50 - 7:53Eraldaketa egin genuen.
Lurra naturari itzuli genion. -
7:53 - 7:54Parke nazionala egin zen.
-
7:54 - 7:58"Instituto Terra" deritzon erakundea sortu genuen
-
7:58 - 8:03eta edonon dirua lortzeko
ingurugiro-proiektu handi bat sortu genuen. -
8:03 - 8:07Hemen Los Angelesen,
San Frantziskoko badian, -
8:07 - 8:09Estatu Batuetan zerga-aitorpenean
kengarria egin zen. -
8:09 - 8:12Dirua lortu genuen Espainian,
Italian, Brasilen asko. -
8:12 - 8:17Brasileko enpresa ugariekin egin genuen lan
proiektuan dirua jarri zutenak, gobernuarekin. -
8:17 - 8:21Bizitza etortzen hasi zen,
eta nik desio handi bat nuen -
8:21 - 8:24argazkigintzara bueltatzeko,
argazkiak egiteko. -
8:24 - 8:29Oraingoan nire nahia ez zen
erretratatzea soilik animalia bat, -
8:29 - 8:32nire bizitza osoan
erretratatu nuen bakarra: gu geu. -
8:32 - 8:37Beste animaliak erretratatu nahi nituen,
paisaiak erretratatu, -
8:37 - 8:43gu erretratatu, baina hasierako gu,
naturarekin orekan bizi ginen garaietakoa. -
8:43 - 8:47Eta ekin nion.
2004 urtearen hasieran hasi nintzen -
8:47 - 8:50eta 2011ko amaieran bukatu.
-
8:50 - 8:53Irudi kopuru ikaragarria egin genuen.
-
8:53 - 8:58Léliak nire liburu eta erakusketa guztien
diseinua egin zuen. -
8:58 - 9:00Bera da erakusketen egilea.
-
9:00 - 9:02Irudi horiekin nahi genuena zen
-
9:02 - 9:08eztabaida sortzea planeta honetan
jatorrizkoa denari buruz -
9:08 - 9:11eta planetan gorde behar dugunari buruz.
-
9:11 - 9:14Bizi nahi badugu,
gure bizitzan orekaren bat izan nahi badugu. -
9:14 - 9:17Geure burua ikusi nahi nuen
-
9:17 - 9:23oraindik harrizko tresnak
erabiltzen genituenean. -
9:23 - 9:25Oraindik existitzen gara.
Aurreko astean, -
9:25 - 9:28Brasileko Indiar Fundazio Nazionalean
egon nintzen. -
9:28 - 9:31Amazonasen soilik 110 indiar talde inguru ditugu
-
9:31 - 9:34oraindik kontaktatuak izan ez direnak.
-
9:34 - 9:36Zentzu honetan babestu behar dugu oihana.
-
9:36 - 9:41Irudi hauekin,
espero dut sortu ahal izango dugula -
9:41 - 9:44informazioa, informazio sistema bat.
-
9:44 - 9:47Planetaren aurkezpen berria egiten saiatu ginen.
-
9:47 - 9:52Proiektu honetako irudi bakan batzuk
erakutsi nahi dizkizuet, mesedez. -
11:48 - 11:50Honen... (Txaloak)
-
11:50 - 11:53Eskerrik asko. Eskerrak benetan.
-
11:57 - 12:02Honen alde borrokatu behar gara gogor
orain dagoen eran mantentzeko. -
12:02 - 12:06Baina bada beste alde bat
denen artean berreraiki behar duguna, -
12:06 - 12:10gure gizartea,
gure gizarteen familia modernoa. -
12:10 - 12:13Gauden momentu honetan
ezin dugu atzera egin. -
12:13 - 12:15Baina kontraesan ikaragarria sortzen dugu.
-
12:15 - 12:17Hau dena eraikitzeko, asko suntsitzen dugu.
-
12:17 - 12:20Brasileko gure oihana,
antzinako oihan hura, -
12:20 - 12:22Kaliforniaren tamainakoa zena,
-
12:22 - 12:25gaur %93an desagertu egin da.
-
12:25 - 12:28Hemen, mendebaldeko kostaldean,
zuek zuen oihana suntsitu duzue. -
12:28 - 12:31Hemen inguruan,
sekuoia oihanak galdu egin dira. -
12:31 - 12:33Arin galdu, desagertu.
-
12:33 - 12:36Orain dela egun bi,
Atlantatik hona nentorrela, -
12:36 - 12:41basamortuen gainean hegaldatu nintzen,
guk geure eskuekin sortutakoak. -
12:41 - 12:43Indiak ez du zuhaitz gehiagorik,
Espainiak ere ez. -
12:43 - 12:47Baso hauek berregin behar ditugu.
-
12:47 - 12:52Beraiek dira gure bizitzaren bihotza.
Arnasa hartu behar dugu. -
12:52 - 13:00Fabrika bakarra CO2a
oxigeno bihur dezakeena basoa da. -
13:00 - 13:07Sortzen dugun karbonoa harrapatzeko gai den
makina bakarra, etengabe, -
13:07 - 13:11gutxitzen badugu ere,
edozer egitean CO2 sortzen dugu, -
13:11 - 13:13zuhaitzak dira.
-
13:13 - 13:17Zera galdetzen dut.
Orain dela hiruzpalau aste, -
13:17 - 13:22egunkarietan ikusi genuen
Norvegian milioika arrain hil direla. -
13:22 - 13:25Uretan oxigeno falta.
-
13:25 - 13:27Neure buruari galdetzen diot,
noizbait -
13:27 - 13:31ia animalia espezie guztientzako
oxigenoa faltako zaigun, -
13:31 - 13:34gurea barne,
oso zaila litzateke guretzako. -
13:34 - 13:39Ur sistemarentzako,
zuhaitzak funtsezkoak dira. -
13:39 - 13:42Adibide txiki bat emango dizuet,
erraz ulertuko duzuena. -
13:42 - 13:46Zuek jende zoriontsuok,
burua ilez beterik duzuenok, -
13:46 - 13:53dutxa hartzen baduzue, bi edo hiru ordu
behar izango dituzue ilea lehortzeko -
13:53 - 13:55lehorgailua erabiltzen ez baduzue.
-
13:55 - 14:00Nirea minutu baten lehor dago.
Antzerakoa da zuhaitzekin. -
14:00 - 14:03Zuhaitzak planetaren ilea dira.
-
14:03 - 14:07Euria jausten bada
zuhaitzik ez dagoen lekuan, -
14:07 - 14:10minutu gutxi barru,
ura ibaira heltzen da, -
14:10 - 14:14lurra darama, ur iturburua suntsitzen du,
ibaiak suntsitzen ditu, -
14:14 - 14:16ez dago hezetasuna non atxikitu.
-
14:16 - 14:20Zuhaitzak dituzunean,
sustrai sistemak ura atxikitzen du. -
14:20 - 14:25Zuhaitzen adar guztiek, jausitako hostoek
gune heze bat sortzen dute. -
14:25 - 14:30Urak hilabeteak behar ditu
ibaietara heltzeko -
14:30 - 14:33eta iturburuak mantentzen ditu,
gure ibaiak. -
14:33 - 14:35Hauxe da gauza garrantzitsuena
-
14:35 - 14:39bizitzako edozein ekintzarako
ura behar dugula ikusten dugunean. -
14:39 - 14:44Amaitzeko, irudi batzuk
erakutsi nahi dizkizuet, -
14:44 - 14:48niretzako zentzu horretan
oso garrantzitsuak direnak. -
14:48 - 14:49Esan dizuet
-
14:49 - 14:52nire gurasoengandik
landetxea jaso nuenean -
14:52 - 14:54hura nire paradisua zela,
hori zen landetxea. -
14:54 - 15:00Lurra guztiz akabatua, erosioa,
lurra lehortu egin zen. -
15:00 - 15:06Baina irudi honetan ikus dezakezue
hezkuntza gunea eraikitzen hasiak ginela -
15:06 - 15:11Brasilen ingurumen-zentro
nahiko handia bihurtu dena. -
15:11 - 15:16Irudi honetan puntu txiki asko ikusten dituzue.
-
15:16 - 15:19Puntu bakoitzaren lekuan
zuhaitz bat landatua genuen. -
15:19 - 15:21Milaka zuhaitz dago.
-
15:21 - 15:26Hona hemen orain dela bi hilabete
leku berean egindako argazkia. -
15:28 - 15:31(Txaloak)
-
15:37 - 15:432,5 milioi zuhaitz
landatu behar izan genituen, -
15:43 - 15:49200 espezie desberdinetakoak,
ekosistema hau berregiteko. -
15:49 - 15:52Azken irudia erakutsiko dizuet.
-
15:52 - 15:55Orain lurretan bi milioi zuhaitz ditugu.
-
15:55 - 16:01Zuhaitz hauen bidez
100.000 tona karbono ari gara harrapatzen. -
16:01 - 16:05Lagunok, erraza da egiten.
Guk lortu genuen, ezta? -
16:05 - 16:08Gertatu zitzaidan istripua zela eta
-
16:08 - 16:11atzera joan ginen,
ekosistema bat berregin genuen. -
16:11 - 16:14Gela honetan gaudenok
-
16:14 - 16:17uste dut kezka bera daukagula,
-
16:17 - 16:21eta Brasilen sortu genuen eredua
hona ekar dezakegu. -
16:21 - 16:24Munduan edozein lekutan gauza dezakegu.
-
16:24 - 16:27Eta elkarrekin egin dezakegula uste dut.
-
16:27 - 16:29Eskerrik asko.
-
16:29 - 16:33(Txaloak)
- Title:
- Sebastião Salgado: Argazkigintzaren drama isila.
- Speaker:
- Sebastião Salgado
- Description:
-
Sebastião Salgado, Ekonomian doktorea, 30 urte zituela ekin zion argazkigintzari. Baina lana obsesioa bihurtu zen. Urtetan zehar landutako proiektuek ederki azaltzen dute istorio global baten gizatasun aldea, gehienetan heriotza, hondamendia edo gainbehera dakartzan istorioa. Hemen kontatzen digu bere burua ia akabatzera eraman zion lanbideari buruzko istorio sakon eta pertsonala eta bere azken lanaren, Genesis izenekoaren irudi hunkigarriak erakusten dizkigu. Proiektu honetan, munduko ahaztutako jende eta lekuak erakusten ditu.
- Video Language:
- English
- Team:
- closed TED
- Project:
- TEDTalks
- Duration:
- 16:53
Dimitra Papageorgiou approved Basque subtitles for The silent drama of photography | ||
Ion Zubizarreta edited Basque subtitles for The silent drama of photography | ||
Ion Zubizarreta edited Basque subtitles for The silent drama of photography | ||
Ion Zubizarreta edited Basque subtitles for The silent drama of photography | ||
Ion Zubizarreta accepted Basque subtitles for The silent drama of photography | ||
Ion Zubizarreta edited Basque subtitles for The silent drama of photography | ||
Ion Zubizarreta edited Basque subtitles for The silent drama of photography | ||
Ion Zubizarreta edited Basque subtitles for The silent drama of photography |