WEBVTT 00:00:01.212 --> 00:00:03.342 Ez dakit hemen zaudetenak 00:00:03.342 --> 00:00:06.079 nire argazkiak ezagutzen dituzuen. 00:00:06.079 --> 00:00:10.162 Zenbait argazki erakusten hasiko naiz 00:00:10.162 --> 00:00:12.452 eta gero egingo dut hitz. NOTE Paragraph 00:00:45.884 --> 00:00:49.836 Nire bizitzari buruz zerbait kontatu behar dizuet, 00:00:49.836 --> 00:00:54.443 berari buruz jardungo naizelako nire hitzaldi honetan. 00:00:54.443 --> 00:00:57.900 Brasilen jaio nintzen 1944an, NOTE Paragraph 00:00:57.900 --> 00:01:01.655 Brasilen oraindik merkatu ekonomiarik ez zegoen garaian. 00:01:01.655 --> 00:01:03.538 Landetxe batean jaio nintzen, 00:01:03.538 --> 00:01:08.040 bere lurren %50 baino gehiago oihana zen oraindik. 00:01:08.040 --> 00:01:09.660 Leku zoragarria. 00:01:09.660 --> 00:01:13.972 Txori eta animalia harrigarriekin bizi nintzen. 00:01:13.972 --> 00:01:18.213 Gure errekatxoetan kaimanekin egiten nuen igeri. 00:01:18.213 --> 00:01:21.122 Landetxe hartan 35 familia bizi ziren 00:01:21.122 --> 00:01:25.404 eta landetxean ekoiztutako guztia kontsumitzen genuen. 00:01:25.404 --> 00:01:27.511 Oso gauza gutxi zihoan merkatura. 00:01:27.511 --> 00:01:30.221 Urtean behin, merkatura joaten zen gauza bakarra 00:01:30.221 --> 00:01:31.941 guk hazitako behi-azienda zen. 00:01:31.941 --> 00:01:34.710 45 eguneko bidaiak egiten genituen 00:01:34.710 --> 00:01:36.886 hiltegira heltzeko 00:01:36.886 --> 00:01:39.180 milaka behi garraiatzen, 00:01:39.180 --> 00:01:41.712 eta beste 20 egun 00:01:41.712 --> 00:01:44.109 berriro landetxera bueltatzeko. NOTE Paragraph 00:01:44.109 --> 00:01:46.486 15 urte nituenean, 00:01:46.486 --> 00:01:49.991 leku hura utzi behar izan nuen 00:01:49.991 --> 00:01:53.454 hiri askoz handiago batera joateko. 00:01:53.454 --> 00:01:56.885 Han amaitu nuen bigarren hezkuntza. 00:01:56.885 --> 00:01:59.653 Han hainbat gauza ikasi nituen. 00:01:59.653 --> 00:02:02.278 Brasil urbanizatzen, industrializatzen hasia zen, 00:02:02.278 --> 00:02:06.693 eta politikan sartu nintzen. Zertxobait erradikal egin nintzen. 00:02:06.693 --> 00:02:09.535 Ezkerreko alderdien kidea nintzen, 00:02:09.535 --> 00:02:12.641 eta aktibista egin nintzen. 00:02:12.641 --> 00:02:15.733 Unibertsitatera joan nintzen Ekonomia ikastera. 00:02:15.733 --> 00:02:18.353 Ekonomian masterra egin nuen. NOTE Paragraph 00:02:18.353 --> 00:02:23.042 Eta nire bizitzaren gauza garrantzitsuena orduan gertatu zen baita ere. 00:02:23.042 --> 00:02:25.770 Neska zoragarri bat ezagutu nuen, 00:02:25.770 --> 00:02:33.488 bizitza osorako lagunik minena bihurtu zena eta orain arte egin dudan gauza guztien partaide, 00:02:33.488 --> 00:02:36.550 nire emaztea, Lélia Wanick Salgado. NOTE Paragraph 00:02:36.550 --> 00:02:38.844 Brasil guztiz erradikalizatu zen. 00:02:38.844 --> 00:02:41.756 Diktaduraren kontra gogor borrokatu ginen, 00:02:41.756 --> 00:02:43.542 guretzako beharrezkoa zen momentu baten. 00:02:43.542 --> 00:02:47.126 Edo klandestinitatera joan, armak eskuan, 00:02:47.126 --> 00:02:49.581 edo Brasiletik irten. Gazteegiak ginen 00:02:49.581 --> 00:02:54.632 eta gure erakundeak erabaki zuen alde egitea komeni zitzaigula. 00:02:54.632 --> 00:02:57.766 Frantziara joan ginen. Bertan Ekonomian doktoretza egin nuen. 00:02:57.766 --> 00:02:59.761 Léila arkitekto egin zen. 00:02:59.761 --> 00:03:02.844 Gero inbertsio-banku baten aritu nintzen. 00:03:02.844 --> 00:03:05.806 Bidaia asko egin genituen. Garapena finantzatu genuen, 00:03:05.806 --> 00:03:08.661 Munduko Bankuarekin ekonomia egitasmoak Afrikan. NOTE Paragraph 00:03:08.661 --> 00:03:12.129 Egun baten argazkigintzak nire bizitza guztiz inbaditu zuen. 00:03:12.129 --> 00:03:15.997 Argazkilari egin nintzen, dena utzi eta argazkilari egin nintzen. 00:03:15.997 --> 00:03:21.808 Niretzako garrantzizkoak ziren argazkiak egiteari ekin nion. 00:03:21.808 --> 00:03:23.990 Askok esaten didate argazki-kazetaria naizela, 00:03:23.990 --> 00:03:26.566 argazkilari-antropologoa naizela, 00:03:26.566 --> 00:03:29.327 argazkilari-aktibista naizela. 00:03:29.327 --> 00:03:32.327 Baina hori baino askoz ere gehiago egin nuen. 00:03:32.327 --> 00:03:35.009 Argazkigintza nire bizitza egin nuen. 00:03:35.009 --> 00:03:39.633 Argazkigintzan murgilduta bizi nintzen epe luzeko proiektuak garatzen. 00:03:39.633 --> 00:03:42.158 Zenbait argazki erakutsi nahi dizuet. 00:03:42.158 --> 00:03:48.625 Nik parte hartu nuen gizarte proiektuen barrua ikusiko duzue. 00:03:48.625 --> 00:03:53.427 Liburu asko argitaratu ditut argazki hauekin, 00:03:53.427 --> 00:03:57.178 baina batzuk bakarrik erakutsiko dizkizuet. NOTE Paragraph 00:04:42.949 --> 00:04:46.724 90eko hamarkadan, 1994tik 2000ra, 00:04:46.724 --> 00:04:49.965 "Migrazioak" istorioaren argazkiak egin nituen. 00:04:49.965 --> 00:04:51.842 Liburu bat egin zen. Erakusketa bat egin zen. NOTE Paragraph 00:04:51.842 --> 00:04:54.600 Baina nik argazki hauek egiten nituen bitartean, 00:04:54.600 --> 00:05:00.337 sasoi oso gogorra bizi izan nuen, batez ere Ruandan. 00:05:00.337 --> 00:05:04.648 Erabateko basakeria ikusi nuen Ruandan. 00:05:04.648 --> 00:05:07.813 Milaka hildako ikusi nituen egunero. 00:05:07.813 --> 00:05:10.754 Gure espeziearenganako fedea galdu nuen. 00:05:10.754 --> 00:05:14.945 Ez nuen uste bizirik jarraitu ahal genuenik 00:05:14.945 --> 00:05:20.492 eta neure estafilokoko propioak eraso egin zidan. 00:05:20.492 --> 00:05:23.476 Gorputz guztian infekzioa izaten hasi nintzen. 00:05:23.476 --> 00:05:27.888 Emaztearekin amodioa egitean, ez zen niregandik hazirik ateratzen. 00:05:27.888 --> 00:05:30.715 Odola ateratzen zen. 00:05:30.715 --> 00:05:33.596 Lagun baten medikua ikustera joan nintzen Parisera. 00:05:33.596 --> 00:05:36.362 Guztiz gaixotuta nengoela esan nion. 00:05:36.362 --> 00:05:39.216 Luze aztertu ninduen eta hau esan zidan: "Sebastian, 00:05:39.216 --> 00:05:42.353 zu ez zaude gaixo, zure prostata ezin hobe dago. 00:05:42.353 --> 00:05:46.621 Gertatzen dena da horrenbeste heriotza ikusita, zu zeu ere hiltzen ari zarela. 00:05:46.621 --> 00:05:49.360 Gelditu egin behar duzu. Gelditu. 00:05:49.360 --> 00:05:54.771 Gelditu behar duzu, bestela hil egingo zara". NOTE Paragraph 00:05:54.771 --> 00:05:57.747 Gelditzeko erabakia hartu nuen. 00:05:57.747 --> 00:06:02.160 Oso haserre nengoen argazkigintzarekin, mundu guztiarekin, 00:06:02.161 --> 00:06:06.001 eta jaiotetxera bueltatzea erabaki nuen. 00:06:06.001 --> 00:06:07.605 Kointzidentzia handia izan zen. 00:06:07.605 --> 00:06:11.016 Nire gurasoak zeharo zahartu ziren garaia izan zen. 00:06:11.016 --> 00:06:14.577 Zazpi arreba ditut. Ni naiz familiako gizon gutxienetako bat. 00:06:14.577 --> 00:06:19.105 Elkarrekin erabaki zuten lur hau Léila eta bioi ematea. 00:06:19.105 --> 00:06:24.761 Lur hau jaso genuenean, lurra ni bezain hilda zegoen. 00:06:24.761 --> 00:06:28.065 Ume nintzenean, %50 baino gehiago euri-oihana zen. 00:06:28.065 --> 00:06:33.327 Lurra jaso genuenean, %0,5 baino gutxiago zen euri-oihan, 00:06:33.327 --> 00:06:35.007 eskualde osoan zen antzera. 00:06:35.007 --> 00:06:37.936 Garapena sortzeko, Brasil garatzeko, 00:06:37.936 --> 00:06:40.723 gure oihanaren parte handia suntsitu genuen. 00:06:40.723 --> 00:06:42.706 Hemen, Estatu Batuetan, egin duzuen bezala 00:06:42.706 --> 00:06:44.994 edo Indian, planetaren edozein lekutan. 00:06:44.994 --> 00:06:48.762 Gure garapena sortzeko kontraesan ikaragarrira heldu gara. 00:06:48.762 --> 00:06:52.490 Gure inguru osoa suntsitzen dugu. 00:06:52.490 --> 00:06:56.155 Landetxe honek, milaka behi zituenak, 00:06:56.155 --> 00:06:58.322 ehunka batzuk baino ez zuen 00:06:58.322 --> 00:07:00.727 eta ez genekien hauekin zer egin. 00:07:00.727 --> 00:07:04.627 Léilari ideia sinestezina bururatu zitzaion, ideia zoroa. NOTE Paragraph 00:07:04.627 --> 00:07:09.274 Esan zuen: "zergatik ez duzu berrezartzen hemen zegoen euri-oihana? 00:07:09.274 --> 00:07:13.710 Paradisuan jaio zinela esaten duzu. Eraiki dezagun paradisua berriz". NOTE Paragraph 00:07:13.710 --> 00:07:18.098 Lagun on bat ikustera joan nintzen baso ingeniaria zena 00:07:18.098 --> 00:07:19.969 guretzako proiektu bat prestatzeko 00:07:19.969 --> 00:07:22.150 eta lanari ekin genion. Landatzen hasi ginen. 00:07:22.150 --> 00:07:26.407 Lehengo urtean zuhaitz asko galdu genituen, bigarrenean gutxiago 00:07:26.407 --> 00:07:31.468 eta pixkanaka lur mortu hura berriz jaiotzen hasi zen. 00:07:31.468 --> 00:07:34.831 Ehunka milaka zuhaitz landatzen hasi ginen, 00:07:34.831 --> 00:07:38.271 bertako espezieak baino ez, hango espezieak baino ez. 00:07:38.271 --> 00:07:41.812 Suntsitutako ekosistema bera sortu genuen. 00:07:41.812 --> 00:07:46.120 Bizitza berriz agertu zen modu sinestezinean. 00:07:46.120 --> 00:07:50.379 Gure lurra parke nazional bihurtzea ezinbestekoa zitzaigun. 00:07:50.379 --> 00:07:53.019 Eraldaketa egin genuen. Lurra naturari itzuli genion. 00:07:53.019 --> 00:07:54.394 Parke nazionala egin zen. 00:07:54.394 --> 00:07:58.144 "Instituto Terra" deritzon erakundea sortu genuen 00:07:58.144 --> 00:08:03.123 eta edonon dirua lortzeko ingurugiro-proiektu handi bat sortu genuen. 00:08:03.123 --> 00:08:06.748 Hemen Los Angelesen, San Frantziskoko badian, 00:08:06.748 --> 00:08:09.059 Estatu Batuetan zerga-aitorpenean kengarria egin zen. 00:08:09.059 --> 00:08:12.387 Dirua lortu genuen Espainian, Italian, Brasilen asko. 00:08:12.387 --> 00:08:16.865 Brasileko enpresa ugariekin egin genuen lan proiektuan dirua jarri zutenak, gobernuarekin. 00:08:16.865 --> 00:08:21.027 Bizitza etortzen hasi zen, eta nik desio handi bat nuen 00:08:21.027 --> 00:08:24.443 argazkigintzara bueltatzeko, argazkiak egiteko. 00:08:24.443 --> 00:08:28.968 Oraingoan nire nahia ez zen erretratatzea soilik animalia bat, 00:08:28.968 --> 00:08:32.321 nire bizitza osoan erretratatu nuen bakarra: gu geu. 00:08:32.321 --> 00:08:36.689 Beste animaliak erretratatu nahi nituen, paisaiak erretratatu, 00:08:36.689 --> 00:08:42.667 gu erretratatu, baina hasierako gu, naturarekin orekan bizi ginen garaietakoa. 00:08:42.667 --> 00:08:47.210 Eta ekin nion. 2004 urtearen hasieran hasi nintzen 00:08:47.210 --> 00:08:50.410 eta 2011ko amaieran bukatu. 00:08:50.410 --> 00:08:53.103 Irudi kopuru ikaragarria egin genuen. 00:08:53.103 --> 00:08:57.713 Léliak nire liburu eta erakusketa guztien diseinua egin zuen. 00:08:57.713 --> 00:08:59.737 Bera da erakusketen egilea. 00:08:59.737 --> 00:09:02.044 Irudi horiekin nahi genuena zen 00:09:02.044 --> 00:09:08.456 eztabaida sortzea planeta honetan jatorrizkoa denari buruz 00:09:08.456 --> 00:09:10.979 eta planetan gorde behar dugunari buruz. 00:09:10.979 --> 00:09:14.277 Bizi nahi badugu, gure bizitzan orekaren bat izan nahi badugu. 00:09:14.277 --> 00:09:16.788 Geure burua ikusi nahi nuen 00:09:16.788 --> 00:09:22.655 oraindik harrizko tresnak erabiltzen genituenean. 00:09:22.655 --> 00:09:24.812 Oraindik existitzen gara. Aurreko astean, 00:09:24.812 --> 00:09:27.708 Brasileko Indiar Fundazio Nazionalean egon nintzen. 00:09:27.708 --> 00:09:31.014 Amazonasen soilik 110 indiar talde inguru ditugu 00:09:31.014 --> 00:09:33.945 oraindik kontaktatuak izan ez direnak. 00:09:33.945 --> 00:09:36.478 Zentzu honetan babestu behar dugu oihana. 00:09:36.478 --> 00:09:41.253 Irudi hauekin, espero dut sortu ahal izango dugula 00:09:41.253 --> 00:09:43.610 informazioa, informazio sistema bat. 00:09:43.610 --> 00:09:47.180 Planetaren aurkezpen berria egiten saiatu ginen. 00:09:47.180 --> 00:09:52.300 Proiektu honetako irudi bakan batzuk erakutsi nahi dizkizuet, mesedez. NOTE Paragraph 00:11:47.697 --> 00:11:49.975 Honen... (Txaloak) 00:11:49.975 --> 00:11:53.338 Eskerrik asko. Eskerrak benetan. NOTE Paragraph 00:11:57.022 --> 00:12:01.878 Honen alde borrokatu behar gara gogor orain dagoen eran mantentzeko. 00:12:01.878 --> 00:12:06.230 Baina bada beste alde bat denen artean berreraiki behar duguna, 00:12:06.230 --> 00:12:10.247 gure gizartea, gure gizarteen familia modernoa. 00:12:10.247 --> 00:12:12.886 Gauden momentu honetan ezin dugu atzera egin. 00:12:12.886 --> 00:12:15.094 Baina kontraesan ikaragarria sortzen dugu. 00:12:15.094 --> 00:12:17.390 Hau dena eraikitzeko, asko suntsitzen dugu. 00:12:17.390 --> 00:12:19.600 Brasileko gure oihana, antzinako oihan hura, 00:12:19.600 --> 00:12:22.486 Kaliforniaren tamainakoa zena, 00:12:22.486 --> 00:12:25.160 gaur %93an desagertu egin da. 00:12:25.160 --> 00:12:28.154 Hemen, mendebaldeko kostaldean, zuek zuen oihana suntsitu duzue. 00:12:28.154 --> 00:12:31.391 Hemen inguruan, sekuoia oihanak galdu egin dira. 00:12:31.391 --> 00:12:33.258 Arin galdu, desagertu. 00:12:33.258 --> 00:12:35.927 Orain dela egun bi, Atlantatik hona nentorrela, 00:12:35.927 --> 00:12:40.631 basamortuen gainean hegaldatu nintzen, guk geure eskuekin sortutakoak. 00:12:40.631 --> 00:12:43.290 Indiak ez du zuhaitz gehiagorik, Espainiak ere ez. NOTE Paragraph 00:12:43.290 --> 00:12:46.799 Baso hauek berregin behar ditugu. 00:12:46.799 --> 00:12:52.077 Beraiek dira gure bizitzaren bihotza. Arnasa hartu behar dugu. 00:12:52.077 --> 00:13:00.035 Fabrika bakarra CO2a oxigeno bihur dezakeena basoa da. 00:13:00.035 --> 00:13:07.223 Sortzen dugun karbonoa harrapatzeko gai den makina bakarra, etengabe, 00:13:07.223 --> 00:13:11.379 gutxitzen badugu ere, edozer egitean CO2 sortzen dugu, 00:13:11.379 --> 00:13:12.878 zuhaitzak dira. 00:13:12.878 --> 00:13:17.244 Zera galdetzen dut. Orain dela hiruzpalau aste, 00:13:17.244 --> 00:13:21.863 egunkarietan ikusi genuen Norvegian milioika arrain hil direla. 00:13:21.863 --> 00:13:24.621 Uretan oxigeno falta. 00:13:24.621 --> 00:13:27.073 Neure buruari galdetzen diot, noizbait 00:13:27.073 --> 00:13:31.060 ia animalia espezie guztientzako oxigenoa faltako zaigun, 00:13:31.060 --> 00:13:34.498 gurea barne, oso zaila litzateke guretzako. NOTE Paragraph 00:13:34.498 --> 00:13:38.802 Ur sistemarentzako, zuhaitzak funtsezkoak dira. 00:13:38.802 --> 00:13:42.474 Adibide txiki bat emango dizuet, erraz ulertuko duzuena. 00:13:42.474 --> 00:13:46.400 Zuek jende zoriontsuok, burua ilez beterik duzuenok, 00:13:46.400 --> 00:13:53.105 dutxa hartzen baduzue, bi edo hiru ordu behar izango dituzue ilea lehortzeko 00:13:53.105 --> 00:13:55.410 lehorgailua erabiltzen ez baduzue. 00:13:55.410 --> 00:14:00.191 Nirea minutu baten lehor dago. Antzerakoa da zuhaitzekin. 00:14:00.191 --> 00:14:02.893 Zuhaitzak planetaren ilea dira. 00:14:02.893 --> 00:14:06.682 Euria jausten bada zuhaitzik ez dagoen lekuan, 00:14:06.682 --> 00:14:10.110 minutu gutxi barru, ura ibaira heltzen da, 00:14:10.110 --> 00:14:14.453 lurra darama, ur iturburua suntsitzen du, ibaiak suntsitzen ditu, 00:14:14.453 --> 00:14:16.010 ez dago hezetasuna non atxikitu. 00:14:16.010 --> 00:14:20.301 Zuhaitzak dituzunean, sustrai sistemak ura atxikitzen du. 00:14:20.301 --> 00:14:25.079 Zuhaitzen adar guztiek, jausitako hostoek gune heze bat sortzen dute. 00:14:25.079 --> 00:14:29.811 Urak hilabeteak behar ditu ibaietara heltzeko 00:14:29.811 --> 00:14:33.011 eta iturburuak mantentzen ditu, gure ibaiak. 00:14:33.011 --> 00:14:35.015 Hauxe da gauza garrantzitsuena 00:14:35.015 --> 00:14:39.478 bizitzako edozein ekintzarako ura behar dugula ikusten dugunean. NOTE Paragraph 00:14:39.478 --> 00:14:43.626 Amaitzeko, irudi batzuk erakutsi nahi dizkizuet, 00:14:43.626 --> 00:14:47.515 niretzako zentzu horretan oso garrantzitsuak direnak. 00:14:47.515 --> 00:14:49.455 Esan dizuet 00:14:49.455 --> 00:14:51.558 nire gurasoengandik landetxea jaso nuenean 00:14:51.558 --> 00:14:54.358 hura nire paradisua zela, hori zen landetxea. 00:14:54.358 --> 00:14:59.868 Lurra guztiz akabatua, erosioa, lurra lehortu egin zen. 00:14:59.868 --> 00:15:06.444 Baina irudi honetan ikus dezakezue hezkuntza gunea eraikitzen hasiak ginela 00:15:06.444 --> 00:15:11.403 Brasilen ingurumen-zentro nahiko handia bihurtu dena. 00:15:11.403 --> 00:15:15.741 Irudi honetan puntu txiki asko ikusten dituzue. 00:15:15.741 --> 00:15:19.318 Puntu bakoitzaren lekuan zuhaitz bat landatua genuen. 00:15:19.318 --> 00:15:20.893 Milaka zuhaitz dago. 00:15:20.893 --> 00:15:25.791 Hona hemen orain dela bi hilabete leku berean egindako argazkia. NOTE Paragraph 00:15:27.771 --> 00:15:30.624 (Txaloak) NOTE Paragraph 00:15:36.747 --> 00:15:43.113 2,5 milioi zuhaitz landatu behar izan genituen, 00:15:43.125 --> 00:15:48.904 200 espezie desberdinetakoak, ekosistema hau berregiteko. 00:15:48.904 --> 00:15:51.629 Azken irudia erakutsiko dizuet. 00:15:51.629 --> 00:15:54.798 Orain lurretan bi milioi zuhaitz ditugu. 00:15:54.798 --> 00:16:00.837 Zuhaitz hauen bidez 100.000 tona karbono ari gara harrapatzen. NOTE Paragraph 00:16:00.837 --> 00:16:05.445 Lagunok, erraza da egiten. Guk lortu genuen, ezta? 00:16:05.445 --> 00:16:07.757 Gertatu zitzaidan istripua zela eta 00:16:07.757 --> 00:16:11.157 atzera joan ginen, ekosistema bat berregin genuen. 00:16:11.157 --> 00:16:13.824 Gela honetan gaudenok 00:16:13.824 --> 00:16:17.360 uste dut kezka bera daukagula, 00:16:17.360 --> 00:16:21.106 eta Brasilen sortu genuen eredua hona ekar dezakegu. 00:16:21.106 --> 00:16:24.164 Munduan edozein lekutan gauza dezakegu. 00:16:24.164 --> 00:16:27.112 Eta elkarrekin egin dezakegula uste dut. NOTE Paragraph 00:16:27.112 --> 00:16:28.741 Eskerrik asko. NOTE Paragraph 00:16:28.741 --> 00:16:33.388 (Txaloak)