1 00:00:01,212 --> 00:00:03,342 Ez dakit hemen zaudetenak 2 00:00:03,342 --> 00:00:06,079 nire argazkiak ezagutzen dituzuen. 3 00:00:06,079 --> 00:00:10,162 Zenbait argazki erakusten hasiko naiz 4 00:00:10,162 --> 00:00:12,452 eta gero egingo dut hitz. 5 00:00:45,884 --> 00:00:49,836 Nire bizitzari buruz zerbait kontatu behar dizuet, 6 00:00:49,836 --> 00:00:54,443 berari buruz jardungo naizelako nire hitzaldi honetan. 7 00:00:54,443 --> 00:00:57,900 Brasilen jaio nintzen 1944an, 8 00:00:57,900 --> 00:01:01,655 Brasilen oraindik merkatu ekonomiarik ez zegoen garaian. 9 00:01:01,655 --> 00:01:03,538 Landetxe batean jaio nintzen, 10 00:01:03,538 --> 00:01:08,040 bere lurren %50 baino gehiago oihana zen oraindik. 11 00:01:08,040 --> 00:01:09,660 Leku zoragarria. 12 00:01:09,660 --> 00:01:13,972 Txori eta animalia harrigarriekin bizi nintzen. 13 00:01:13,972 --> 00:01:18,213 Gure errekatxoetan kaimanekin egiten nuen igeri. 14 00:01:18,213 --> 00:01:21,122 Landetxe hartan 35 familia bizi ziren 15 00:01:21,122 --> 00:01:25,404 eta landetxean ekoiztutako guztia kontsumitzen genuen. 16 00:01:25,404 --> 00:01:27,511 Oso gauza gutxi zihoan merkatura. 17 00:01:27,511 --> 00:01:30,221 Urtean behin, merkatura joaten zen gauza bakarra 18 00:01:30,221 --> 00:01:31,941 guk hazitako behi-azienda zen. 19 00:01:31,941 --> 00:01:34,710 45 eguneko bidaiak egiten genituen 20 00:01:34,710 --> 00:01:36,886 hiltegira heltzeko 21 00:01:36,886 --> 00:01:39,180 milaka behi garraiatzen, 22 00:01:39,180 --> 00:01:41,712 eta beste 20 egun 23 00:01:41,712 --> 00:01:44,109 berriro landetxera bueltatzeko. 24 00:01:44,109 --> 00:01:46,486 15 urte nituenean, 25 00:01:46,486 --> 00:01:49,991 leku hura utzi behar izan nuen 26 00:01:49,991 --> 00:01:53,454 hiri askoz handiago batera joateko. 27 00:01:53,454 --> 00:01:56,885 Han amaitu nuen bigarren hezkuntza. 28 00:01:56,885 --> 00:01:59,653 Han hainbat gauza ikasi nituen. 29 00:01:59,653 --> 00:02:02,278 Brasil urbanizatzen, industrializatzen hasia zen, 30 00:02:02,278 --> 00:02:06,693 eta politikan sartu nintzen. Zertxobait erradikal egin nintzen. 31 00:02:06,693 --> 00:02:09,535 Ezkerreko alderdien kidea nintzen, 32 00:02:09,535 --> 00:02:12,641 eta aktibista egin nintzen. 33 00:02:12,641 --> 00:02:15,733 Unibertsitatera joan nintzen Ekonomia ikastera. 34 00:02:15,733 --> 00:02:18,353 Ekonomian masterra egin nuen. 35 00:02:18,353 --> 00:02:23,042 Eta nire bizitzaren gauza garrantzitsuena orduan gertatu zen baita ere. 36 00:02:23,042 --> 00:02:25,770 Neska zoragarri bat ezagutu nuen, 37 00:02:25,770 --> 00:02:33,488 bizitza osorako lagunik minena bihurtu zena eta orain arte egin dudan gauza guztien partaide, 38 00:02:33,488 --> 00:02:36,550 nire emaztea, Lélia Wanick Salgado. 39 00:02:36,550 --> 00:02:38,844 Brasil guztiz erradikalizatu zen. 40 00:02:38,844 --> 00:02:41,756 Diktaduraren kontra gogor borrokatu ginen, 41 00:02:41,756 --> 00:02:43,542 guretzako beharrezkoa zen momentu baten. 42 00:02:43,542 --> 00:02:47,126 Edo klandestinitatera joan, armak eskuan, 43 00:02:47,126 --> 00:02:49,581 edo Brasiletik irten. Gazteegiak ginen 44 00:02:49,581 --> 00:02:54,632 eta gure erakundeak erabaki zuen alde egitea komeni zitzaigula. 45 00:02:54,632 --> 00:02:57,766 Frantziara joan ginen. Bertan Ekonomian doktoretza egin nuen. 46 00:02:57,766 --> 00:02:59,761 Léila arkitekto egin zen. 47 00:02:59,761 --> 00:03:02,844 Gero inbertsio-banku baten aritu nintzen. 48 00:03:02,844 --> 00:03:05,806 Bidaia asko egin genituen. Garapena finantzatu genuen, 49 00:03:05,806 --> 00:03:08,661 Munduko Bankuarekin ekonomia egitasmoak Afrikan. 50 00:03:08,661 --> 00:03:12,129 Egun baten argazkigintzak nire bizitza guztiz inbaditu zuen. 51 00:03:12,129 --> 00:03:15,997 Argazkilari egin nintzen, dena utzi eta argazkilari egin nintzen. 52 00:03:15,997 --> 00:03:21,808 Niretzako garrantzizkoak ziren argazkiak egiteari ekin nion. 53 00:03:21,808 --> 00:03:23,990 Askok esaten didate argazki-kazetaria naizela, 54 00:03:23,990 --> 00:03:26,566 argazkilari-antropologoa naizela, 55 00:03:26,566 --> 00:03:29,327 argazkilari-aktibista naizela. 56 00:03:29,327 --> 00:03:32,327 Baina hori baino askoz ere gehiago egin nuen. 57 00:03:32,327 --> 00:03:35,009 Argazkigintza nire bizitza egin nuen. 58 00:03:35,009 --> 00:03:39,633 Argazkigintzan murgilduta bizi nintzen epe luzeko proiektuak garatzen. 59 00:03:39,633 --> 00:03:42,158 Zenbait argazki erakutsi nahi dizuet. 60 00:03:42,158 --> 00:03:48,625 Nik parte hartu nuen gizarte proiektuen barrua ikusiko duzue. 61 00:03:48,625 --> 00:03:53,427 Liburu asko argitaratu ditut argazki hauekin, 62 00:03:53,427 --> 00:03:57,178 baina batzuk bakarrik erakutsiko dizkizuet. 63 00:04:42,949 --> 00:04:46,724 90eko hamarkadan, 1994tik 2000ra, 64 00:04:46,724 --> 00:04:49,965 "Migrazioak" istorioaren argazkiak egin nituen. 65 00:04:49,965 --> 00:04:51,842 Liburu bat egin zen. Erakusketa bat egin zen. 66 00:04:51,842 --> 00:04:54,600 Baina nik argazki hauek egiten nituen bitartean, 67 00:04:54,600 --> 00:05:00,337 sasoi oso gogorra bizi izan nuen, batez ere Ruandan. 68 00:05:00,337 --> 00:05:04,648 Erabateko basakeria ikusi nuen Ruandan. 69 00:05:04,648 --> 00:05:07,813 Milaka hildako ikusi nituen egunero. 70 00:05:07,813 --> 00:05:10,754 Gure espeziearenganako fedea galdu nuen. 71 00:05:10,754 --> 00:05:14,945 Ez nuen uste bizirik jarraitu ahal genuenik 72 00:05:14,945 --> 00:05:20,492 eta neure estafilokoko propioak eraso egin zidan. 73 00:05:20,492 --> 00:05:23,476 Gorputz guztian infekzioa izaten hasi nintzen. 74 00:05:23,476 --> 00:05:27,888 Emaztearekin amodioa egitean, ez zen niregandik hazirik ateratzen. 75 00:05:27,888 --> 00:05:30,715 Odola ateratzen zen. 76 00:05:30,715 --> 00:05:33,596 Lagun baten medikua ikustera joan nintzen Parisera. 77 00:05:33,596 --> 00:05:36,362 Guztiz gaixotuta nengoela esan nion. 78 00:05:36,362 --> 00:05:39,216 Luze aztertu ninduen eta hau esan zidan: "Sebastian, 79 00:05:39,216 --> 00:05:42,353 zu ez zaude gaixo, zure prostata ezin hobe dago. 80 00:05:42,353 --> 00:05:46,621 Gertatzen dena da horrenbeste heriotza ikusita, zu zeu ere hiltzen ari zarela. 81 00:05:46,621 --> 00:05:49,360 Gelditu egin behar duzu. Gelditu. 82 00:05:49,360 --> 00:05:54,771 Gelditu behar duzu, bestela hil egingo zara". 83 00:05:54,771 --> 00:05:57,747 Gelditzeko erabakia hartu nuen. 84 00:05:57,747 --> 00:06:02,160 Oso haserre nengoen argazkigintzarekin, mundu guztiarekin, 85 00:06:02,161 --> 00:06:06,001 eta jaiotetxera bueltatzea erabaki nuen. 86 00:06:06,001 --> 00:06:07,605 Kointzidentzia handia izan zen. 87 00:06:07,605 --> 00:06:11,016 Nire gurasoak zeharo zahartu ziren garaia izan zen. 88 00:06:11,016 --> 00:06:14,577 Zazpi arreba ditut. Ni naiz familiako gizon gutxienetako bat. 89 00:06:14,577 --> 00:06:19,105 Elkarrekin erabaki zuten lur hau Léila eta bioi ematea. 90 00:06:19,105 --> 00:06:24,761 Lur hau jaso genuenean, lurra ni bezain hilda zegoen. 91 00:06:24,761 --> 00:06:28,065 Ume nintzenean, %50 baino gehiago euri-oihana zen. 92 00:06:28,065 --> 00:06:33,327 Lurra jaso genuenean, %0,5 baino gutxiago zen euri-oihan, 93 00:06:33,327 --> 00:06:35,007 eskualde osoan zen antzera. 94 00:06:35,007 --> 00:06:37,936 Garapena sortzeko, Brasil garatzeko, 95 00:06:37,936 --> 00:06:40,723 gure oihanaren parte handia suntsitu genuen. 96 00:06:40,723 --> 00:06:42,706 Hemen, Estatu Batuetan, egin duzuen bezala 97 00:06:42,706 --> 00:06:44,994 edo Indian, planetaren edozein lekutan. 98 00:06:44,994 --> 00:06:48,762 Gure garapena sortzeko kontraesan ikaragarrira heldu gara. 99 00:06:48,762 --> 00:06:52,490 Gure inguru osoa suntsitzen dugu. 100 00:06:52,490 --> 00:06:56,155 Landetxe honek, milaka behi zituenak, 101 00:06:56,155 --> 00:06:58,322 ehunka batzuk baino ez zuen 102 00:06:58,322 --> 00:07:00,727 eta ez genekien hauekin zer egin. 103 00:07:00,727 --> 00:07:04,627 Léilari ideia sinestezina bururatu zitzaion, ideia zoroa. 104 00:07:04,627 --> 00:07:09,274 Esan zuen: "zergatik ez duzu berrezartzen hemen zegoen euri-oihana? 105 00:07:09,274 --> 00:07:13,710 Paradisuan jaio zinela esaten duzu. Eraiki dezagun paradisua berriz". 106 00:07:13,710 --> 00:07:18,098 Lagun on bat ikustera joan nintzen baso ingeniaria zena 107 00:07:18,098 --> 00:07:19,969 guretzako proiektu bat prestatzeko 108 00:07:19,969 --> 00:07:22,150 eta lanari ekin genion. Landatzen hasi ginen. 109 00:07:22,150 --> 00:07:26,407 Lehengo urtean zuhaitz asko galdu genituen, bigarrenean gutxiago 110 00:07:26,407 --> 00:07:31,468 eta pixkanaka lur mortu hura berriz jaiotzen hasi zen. 111 00:07:31,468 --> 00:07:34,831 Ehunka milaka zuhaitz landatzen hasi ginen, 112 00:07:34,831 --> 00:07:38,271 bertako espezieak baino ez, hango espezieak baino ez. 113 00:07:38,271 --> 00:07:41,812 Suntsitutako ekosistema bera sortu genuen. 114 00:07:41,812 --> 00:07:46,120 Bizitza berriz agertu zen modu sinestezinean. 115 00:07:46,120 --> 00:07:50,379 Gure lurra parke nazional bihurtzea ezinbestekoa zitzaigun. 116 00:07:50,379 --> 00:07:53,019 Eraldaketa egin genuen. Lurra naturari itzuli genion. 117 00:07:53,019 --> 00:07:54,394 Parke nazionala egin zen. 118 00:07:54,394 --> 00:07:58,144 "Instituto Terra" deritzon erakundea sortu genuen 119 00:07:58,144 --> 00:08:03,123 eta edonon dirua lortzeko ingurugiro-proiektu handi bat sortu genuen. 120 00:08:03,123 --> 00:08:06,748 Hemen Los Angelesen, San Frantziskoko badian, 121 00:08:06,748 --> 00:08:09,059 Estatu Batuetan zerga-aitorpenean kengarria egin zen. 122 00:08:09,059 --> 00:08:12,387 Dirua lortu genuen Espainian, Italian, Brasilen asko. 123 00:08:12,387 --> 00:08:16,865 Brasileko enpresa ugariekin egin genuen lan proiektuan dirua jarri zutenak, gobernuarekin. 124 00:08:16,865 --> 00:08:21,027 Bizitza etortzen hasi zen, eta nik desio handi bat nuen 125 00:08:21,027 --> 00:08:24,443 argazkigintzara bueltatzeko, argazkiak egiteko. 126 00:08:24,443 --> 00:08:28,968 Oraingoan nire nahia ez zen erretratatzea soilik animalia bat, 127 00:08:28,968 --> 00:08:32,321 nire bizitza osoan erretratatu nuen bakarra: gu geu. 128 00:08:32,321 --> 00:08:36,689 Beste animaliak erretratatu nahi nituen, paisaiak erretratatu, 129 00:08:36,689 --> 00:08:42,667 gu erretratatu, baina hasierako gu, naturarekin orekan bizi ginen garaietakoa. 130 00:08:42,667 --> 00:08:47,210 Eta ekin nion. 2004 urtearen hasieran hasi nintzen 131 00:08:47,210 --> 00:08:50,410 eta 2011ko amaieran bukatu. 132 00:08:50,410 --> 00:08:53,103 Irudi kopuru ikaragarria egin genuen. 133 00:08:53,103 --> 00:08:57,713 Léliak nire liburu eta erakusketa guztien diseinua egin zuen. 134 00:08:57,713 --> 00:08:59,737 Bera da erakusketen egilea. 135 00:08:59,737 --> 00:09:02,044 Irudi horiekin nahi genuena zen 136 00:09:02,044 --> 00:09:08,456 eztabaida sortzea planeta honetan jatorrizkoa denari buruz 137 00:09:08,456 --> 00:09:10,979 eta planetan gorde behar dugunari buruz. 138 00:09:10,979 --> 00:09:14,277 Bizi nahi badugu, gure bizitzan orekaren bat izan nahi badugu. 139 00:09:14,277 --> 00:09:16,788 Geure burua ikusi nahi nuen 140 00:09:16,788 --> 00:09:22,655 oraindik harrizko tresnak erabiltzen genituenean. 141 00:09:22,655 --> 00:09:24,812 Oraindik existitzen gara. Aurreko astean, 142 00:09:24,812 --> 00:09:27,708 Brasileko Indiar Fundazio Nazionalean egon nintzen. 143 00:09:27,708 --> 00:09:31,014 Amazonasen soilik 110 indiar talde inguru ditugu 144 00:09:31,014 --> 00:09:33,945 oraindik kontaktatuak izan ez direnak. 145 00:09:33,945 --> 00:09:36,478 Zentzu honetan babestu behar dugu oihana. 146 00:09:36,478 --> 00:09:41,253 Irudi hauekin, espero dut sortu ahal izango dugula 147 00:09:41,253 --> 00:09:43,610 informazioa, informazio sistema bat. 148 00:09:43,610 --> 00:09:47,180 Planetaren aurkezpen berria egiten saiatu ginen. 149 00:09:47,180 --> 00:09:52,300 Proiektu honetako irudi bakan batzuk erakutsi nahi dizkizuet, mesedez. 150 00:11:47,697 --> 00:11:49,975 Honen... (Txaloak) 151 00:11:49,975 --> 00:11:53,338 Eskerrik asko. Eskerrak benetan. 152 00:11:57,022 --> 00:12:01,878 Honen alde borrokatu behar gara gogor orain dagoen eran mantentzeko. 153 00:12:01,878 --> 00:12:06,230 Baina bada beste alde bat denen artean berreraiki behar duguna, 154 00:12:06,230 --> 00:12:10,247 gure gizartea, gure gizarteen familia modernoa. 155 00:12:10,247 --> 00:12:12,886 Gauden momentu honetan ezin dugu atzera egin. 156 00:12:12,886 --> 00:12:15,094 Baina kontraesan ikaragarria sortzen dugu. 157 00:12:15,094 --> 00:12:17,390 Hau dena eraikitzeko, asko suntsitzen dugu. 158 00:12:17,390 --> 00:12:19,600 Brasileko gure oihana, antzinako oihan hura, 159 00:12:19,600 --> 00:12:22,486 Kaliforniaren tamainakoa zena, 160 00:12:22,486 --> 00:12:25,160 gaur %93an desagertu egin da. 161 00:12:25,160 --> 00:12:28,154 Hemen, mendebaldeko kostaldean, zuek zuen oihana suntsitu duzue. 162 00:12:28,154 --> 00:12:31,391 Hemen inguruan, sekuoia oihanak galdu egin dira. 163 00:12:31,391 --> 00:12:33,258 Arin galdu, desagertu. 164 00:12:33,258 --> 00:12:35,927 Orain dela egun bi, Atlantatik hona nentorrela, 165 00:12:35,927 --> 00:12:40,631 basamortuen gainean hegaldatu nintzen, guk geure eskuekin sortutakoak. 166 00:12:40,631 --> 00:12:43,290 Indiak ez du zuhaitz gehiagorik, Espainiak ere ez. 167 00:12:43,290 --> 00:12:46,799 Baso hauek berregin behar ditugu. 168 00:12:46,799 --> 00:12:52,077 Beraiek dira gure bizitzaren bihotza. Arnasa hartu behar dugu. 169 00:12:52,077 --> 00:13:00,035 Fabrika bakarra CO2a oxigeno bihur dezakeena basoa da. 170 00:13:00,035 --> 00:13:07,223 Sortzen dugun karbonoa harrapatzeko gai den makina bakarra, etengabe, 171 00:13:07,223 --> 00:13:11,379 gutxitzen badugu ere, edozer egitean CO2 sortzen dugu, 172 00:13:11,379 --> 00:13:12,878 zuhaitzak dira. 173 00:13:12,878 --> 00:13:17,244 Zera galdetzen dut. Orain dela hiruzpalau aste, 174 00:13:17,244 --> 00:13:21,863 egunkarietan ikusi genuen Norvegian milioika arrain hil direla. 175 00:13:21,863 --> 00:13:24,621 Uretan oxigeno falta. 176 00:13:24,621 --> 00:13:27,073 Neure buruari galdetzen diot, noizbait 177 00:13:27,073 --> 00:13:31,060 ia animalia espezie guztientzako oxigenoa faltako zaigun, 178 00:13:31,060 --> 00:13:34,498 gurea barne, oso zaila litzateke guretzako. 179 00:13:34,498 --> 00:13:38,802 Ur sistemarentzako, zuhaitzak funtsezkoak dira. 180 00:13:38,802 --> 00:13:42,474 Adibide txiki bat emango dizuet, erraz ulertuko duzuena. 181 00:13:42,474 --> 00:13:46,400 Zuek jende zoriontsuok, burua ilez beterik duzuenok, 182 00:13:46,400 --> 00:13:53,105 dutxa hartzen baduzue, bi edo hiru ordu behar izango dituzue ilea lehortzeko 183 00:13:53,105 --> 00:13:55,410 lehorgailua erabiltzen ez baduzue. 184 00:13:55,410 --> 00:14:00,191 Nirea minutu baten lehor dago. Antzerakoa da zuhaitzekin. 185 00:14:00,191 --> 00:14:02,893 Zuhaitzak planetaren ilea dira. 186 00:14:02,893 --> 00:14:06,682 Euria jausten bada zuhaitzik ez dagoen lekuan, 187 00:14:06,682 --> 00:14:10,110 minutu gutxi barru, ura ibaira heltzen da, 188 00:14:10,110 --> 00:14:14,453 lurra darama, ur iturburua suntsitzen du, ibaiak suntsitzen ditu, 189 00:14:14,453 --> 00:14:16,010 ez dago hezetasuna non atxikitu. 190 00:14:16,010 --> 00:14:20,301 Zuhaitzak dituzunean, sustrai sistemak ura atxikitzen du. 191 00:14:20,301 --> 00:14:25,079 Zuhaitzen adar guztiek, jausitako hostoek gune heze bat sortzen dute. 192 00:14:25,079 --> 00:14:29,811 Urak hilabeteak behar ditu ibaietara heltzeko 193 00:14:29,811 --> 00:14:33,011 eta iturburuak mantentzen ditu, gure ibaiak. 194 00:14:33,011 --> 00:14:35,015 Hauxe da gauza garrantzitsuena 195 00:14:35,015 --> 00:14:39,478 bizitzako edozein ekintzarako ura behar dugula ikusten dugunean. 196 00:14:39,478 --> 00:14:43,626 Amaitzeko, irudi batzuk erakutsi nahi dizkizuet, 197 00:14:43,626 --> 00:14:47,515 niretzako zentzu horretan oso garrantzitsuak direnak. 198 00:14:47,515 --> 00:14:49,455 Esan dizuet 199 00:14:49,455 --> 00:14:51,558 nire gurasoengandik landetxea jaso nuenean 200 00:14:51,558 --> 00:14:54,358 hura nire paradisua zela, hori zen landetxea. 201 00:14:54,358 --> 00:14:59,868 Lurra guztiz akabatua, erosioa, lurra lehortu egin zen. 202 00:14:59,868 --> 00:15:06,444 Baina irudi honetan ikus dezakezue hezkuntza gunea eraikitzen hasiak ginela 203 00:15:06,444 --> 00:15:11,403 Brasilen ingurumen-zentro nahiko handia bihurtu dena. 204 00:15:11,403 --> 00:15:15,741 Irudi honetan puntu txiki asko ikusten dituzue. 205 00:15:15,741 --> 00:15:19,318 Puntu bakoitzaren lekuan zuhaitz bat landatua genuen. 206 00:15:19,318 --> 00:15:20,893 Milaka zuhaitz dago. 207 00:15:20,893 --> 00:15:25,791 Hona hemen orain dela bi hilabete leku berean egindako argazkia. 208 00:15:27,771 --> 00:15:30,624 (Txaloak) 209 00:15:36,747 --> 00:15:43,113 2,5 milioi zuhaitz landatu behar izan genituen, 210 00:15:43,125 --> 00:15:48,904 200 espezie desberdinetakoak, ekosistema hau berregiteko. 211 00:15:48,904 --> 00:15:51,629 Azken irudia erakutsiko dizuet. 212 00:15:51,629 --> 00:15:54,798 Orain lurretan bi milioi zuhaitz ditugu. 213 00:15:54,798 --> 00:16:00,837 Zuhaitz hauen bidez 100.000 tona karbono ari gara harrapatzen. 214 00:16:00,837 --> 00:16:05,445 Lagunok, erraza da egiten. Guk lortu genuen, ezta? 215 00:16:05,445 --> 00:16:07,757 Gertatu zitzaidan istripua zela eta 216 00:16:07,757 --> 00:16:11,157 atzera joan ginen, ekosistema bat berregin genuen. 217 00:16:11,157 --> 00:16:13,824 Gela honetan gaudenok 218 00:16:13,824 --> 00:16:17,360 uste dut kezka bera daukagula, 219 00:16:17,360 --> 00:16:21,106 eta Brasilen sortu genuen eredua hona ekar dezakegu. 220 00:16:21,106 --> 00:16:24,164 Munduan edozein lekutan gauza dezakegu. 221 00:16:24,164 --> 00:16:27,112 Eta elkarrekin egin dezakegula uste dut. 222 00:16:27,112 --> 00:16:28,741 Eskerrik asko. 223 00:16:28,741 --> 00:16:33,388 (Txaloak)