< Return to Video

Guztiaren gainetik, maitasuna

  • 0:00 - 0:05
    "Erlijioz kanpoko ikuspuntutik ere,
  • 0:05 - 0:11
    homosexualitatea sexu-gaitasunaren
    erabilera okerra da.
  • 0:11 - 0:15
    Errealitatearen bigarren mailako
    ordezko penagarria da --
  • 0:15 - 0:18
    bizitzatik ihesa negargarria.
  • 0:18 - 0:22
    Beraz, ez du merezi inolako errukirik, ,
  • 0:22 - 0:24
    ez du merezi tratatzea
  • 0:24 - 0:27
    gutxiengo martirizatu gisa,
  • 0:27 - 0:34
    eta gaixotasun kaltegarritzat
    jotzea baino ez du merezi."
  • 0:34 - 0:39
    Hau Time Magazinen agertu zen
    1966an, nik 3 urte nituenean.
  • 0:39 - 0:43
    Eta iaz, AEBtako presidenteak
  • 0:43 - 0:45
    gayen arteko ezkontzen alde azaldu zen.
  • 0:45 - 0:53
    (Txaloak)
  • 0:53 - 0:58
    Nire galdera da, nola joan
    gara handik hona?
  • 0:58 - 1:03
    Nola bihurtu da gaixotasun bat identitate?
  • 1:03 - 1:06
    Sei urte inguru nituenean,
  • 1:06 - 1:09
    Zapata denda batera joan nintzen
    ama eta anaiarekin.
  • 1:09 - 1:11
    Zapatak erosten amaitu genuenean,
  • 1:11 - 1:15
    saltzaileak esan zigun puxika bat
    aukeratzeko etxera eramateko.
  • 1:15 - 1:21
    Anaiak puxika gorria nahi zuen,
    eta nik puxika arrosa.
  • 1:21 - 1:26
    Amak esan zuen nik puxika urdina
    nahiago izango nuela.
  • 1:26 - 1:29
    Baina nik esan nion puxika arrosa
    nahi nuela benetan.
  • 1:29 - 1:34
    Berak gogorarazi zidan nire kolore
    gustukoena urdina zela.
  • 1:34 - 1:39
    Gauza da orain nire kolore gustukoena
    urdina dela, baina gay naiz oraindik --
  • 1:39 - 1:42
    (Barreak) --
  • 1:42 - 1:47
    eta horrek erakusten ditu
    amaren eragina eta bere mugak.
  • 1:47 - 1:49
    (Barreak)
  • 1:49 - 1:56
    (Txaloak)
  • 1:56 - 1:58
    Txikia nintzenean, amak esaten zuen,
  • 1:58 - 2:03
    "Umeenganako maitasunak ez du
    pareko sentimendurik munduan.
  • 2:03 - 2:06
    Eta umeak dituzunera arte,
    ez dakizu nolakoa den."
  • 2:06 - 2:09
    Eta txikia nintzenean,
    munduko laudorio hoberena zen
  • 2:09 - 2:12
    amak hori esatea ni
    eta anaiaren guraso izateari buruz.
  • 2:12 - 2:15
    Eta nerabe nintzenean, uste nuen
  • 2:15 - 2:18
    gay nintzela, beraz,
    ezin izango nuela familiarik izan.
  • 2:18 - 2:20
    Eta berak hau zionean,
    kezkatu egiten nintzen.
  • 2:20 - 2:22
    Eta armairutik irten nintzenean,
  • 2:22 - 2:25
    berak hori esaten jarraitzeak
    haserrarazten ninduen.
  • 2:25 - 2:29
    Esan nuen: "Gay naiz.
    Hori ez da nire jarraibidea.
  • 2:29 - 2:32
    Eta hori esateari uztea nahi dut."
  • 2:35 - 2:40
    Direla 20 bat urte, The New York Times
    Magazineko editoreek eskatu zidaten
  • 2:40 - 2:43
    gorren kulturari buruzko
    artikulua idazteko.
  • 2:43 - 2:44
    Guztiz txundituta geratu nintzen.
  • 2:44 - 2:47
    Gortasuna niretzako gaixotasun bat zen.
  • 2:47 - 2:48
    Gizajo horiek ezin zuten entzun.
  • 2:48 - 2:51
    Ezin zuten entzun,
    eta zer egin genezaken euren alde?
  • 2:51 - 2:53
    Eta gorren munduan murgildu nintzen.
  • 2:53 - 2:56
    Gorren klubetara joan nintzen.
  • 2:56 - 2:59
    Gorren antzerki eta poesia saioak
    ikusi nituen.
  • 2:59 - 3:06
    Baita Nashvillen, Tennesseen, izan zen
    miss Amerika gorra lehiaketara ere
  • 3:06 - 3:10
    non jendea hegoaldeko kutsudun
    zeinu-hizkuntzari buruz kexatzen zen.
  • 3:10 - 3:14
    (Barreak)
  • 3:14 - 3:18
    Eta gor-munduan sakon
    murgiltzen nintzen bitartean,
  • 3:18 - 3:21
    gortasuna kultura bat zela
    konbentzitu nintzen
  • 3:21 - 3:23
    eta gorren munduko kideek,
    hau esaten zutena:
  • 3:23 - 3:26
    "Ez zaigu entzutea falta,
    kultura baten kideak gara",
  • 3:26 - 3:29
    gauza bideragarria adierazten zutela.
  • 3:29 - 3:31
    Ez zen nire kultura,
  • 3:31 - 3:33
    eta ez nuen gogo handirik
    bertan izena emateko,
  • 3:33 - 3:36
    baina kultura bat zelaz ohartu nintzen
  • 3:36 - 3:38
    eta bertako kideentzat,
  • 3:38 - 3:44
    kultura latino, gay
    edo judua bezain baliotsua.
  • 3:44 - 3:49
    Amerikar kultura bezain baliotsua
    behar bada ere.
  • 3:49 - 3:53
    Orduan, lagun baten lagunak
    alaba bat izan zuen, nanoa zena.
  • 3:53 - 3:54
    Bere alaba jaio zenean,
  • 3:54 - 3:57
    bere burua zenbait arazoen aurre
    ikusten zuen
  • 3:57 - 4:00
    nigan oihartzuna izaten hasi zena.
  • 4:00 - 4:03
    Arazoa zen ume honekin
    zer egin behar zuen.
  • 4:03 - 4:07
    Esan beharko luke: "Beste edonor
    bezalakoa zara, baina txikiagoa?
  • 4:07 - 4:10
    Edo nano identitate bat
    sortzen saiatuko beharko litzateke,
  • 4:10 - 4:13
    Ameriketako Jende Txikiak
    elkartean sartu,
  • 4:13 - 4:15
    nanoei gertatzen zaienaz ikasi?
  • 4:15 - 4:17
    Bat-batean bururatu zitzaidan,
  • 4:17 - 4:19
    ume gor gehienak entzuten duten
    gurasoengandik jaiotzen direla.
  • 4:19 - 4:22
    Entzuten duten gurasoek
    umea sendatzen saiatzen dira.
  • 4:22 - 4:26
    Lagun gor horiek nerabezaroan
    aurkitzen dute komunitateren bat.
  • 4:26 - 4:29
    Lagun gay gehienak guraso heterosexualengandik jaiotzen dira.
  • 4:29 - 4:31
    Guraso horiek askotan nahi izaten dute
  • 4:31 - 4:33
    umea funtzionatzea korronte nagusia dena
    uste dutenaren arabera,
  • 4:33 - 4:37
    eta lagun gay horiek identitatea
    beranduago deskubritu behar dute.
  • 4:37 - 4:38
    Eta hona hemen nire lagun hura
  • 4:38 - 4:42
    identitateari inguruko arazoei so
    bere alaba nanoarekin.
  • 4:42 - 4:44
    Eta pentsatu nuen: hemen dago berriz.
  • 4:44 - 4:46
    Bere burua normaltzat
    jotzen duen familia bat
  • 4:46 - 4:49
    ezohizkoa dirudien ume batekin.
  • 4:49 - 4:53
    Eta ideia hau errun nuen,
    identitate bi daudela egiaz.
  • 4:53 - 4:55
    Badira identitate bertikalak,
  • 4:55 - 4:58
    gurasoengandik umeengana doazenak.
  • 4:58 - 5:04
    Hor dira etnia, nazionalitatea askotan,
    hizkuntza, erlijioa maiz.
  • 5:04 - 5:08
    Horiek dira guraso eta seme-alabengan
    bat datozen gauzak.
  • 5:08 - 5:10
    Eta batzuk zailak badira ere,
  • 5:10 - 5:12
    inor ez da haiek osatzen saiatzen.
  • 5:12 - 5:16
    Esan dezakezu AEBtan zailagoa dela --
  • 5:16 - 5:18
    gure oraingo presidentea gorabehera --
  • 5:18 - 5:20
    pertsona beltza izatea.
  • 5:20 - 5:22
    Eta jada, inor ez da saiatzen ari
  • 5:22 - 5:26
    Ameriketan jatorri afrikar edo asiarreko
    jaioko den hurrengo belaunaldia
  • 5:26 - 5:30
    ile horia eta azal argia izateko.
  • 5:30 - 5:34
    Badira beste zenbait identitate taldeko
    kideengandik ikasi behar dituzunak.
  • 5:34 - 5:36
    Nik identitate horizontalak deritzet,
  • 5:36 - 5:39
    kideen taldea esperientzia
    horizontala delako.
  • 5:39 - 5:42
    Identitate hauek arrotzak dira
    gurasoentzako
  • 5:42 - 5:46
    eta kideengan ikustean
    deskubritu behar dira.
  • 5:46 - 5:49
    Identitate horizontal horiek,
  • 5:49 - 5:53
    jendea beti saiatu da horiek sendatzen.
  • 5:53 - 5:55
    Prozesu hori aztertu nahi nuen,
  • 5:55 - 5:58
    identitate hori dutenek
  • 5:58 - 6:00
    berarekin harreman onak izatera
    nola heltzen diren.
  • 6:00 - 6:05
    Iruditu zitzaidan
    hiru onarpen maila zeudela
  • 6:05 - 6:06
    gertatu behar zirenak.
  • 6:06 - 6:12
    Badago norberaren onarpena,
    familiarena eta gizartearena.
  • 6:12 - 6:13
    Eta ez dira beti aldi berean gertatzen.
  • 6:13 - 6:18
    Askotan, ezaugarri hauek dutenek
    oso haserre daude
  • 6:18 - 6:21
    gurasoek ez dituztela maite
    sentitzen dutelako,
  • 6:21 - 6:25
    egiaz gertatzen dena gurasoek
    ez dituztela onartzen izan arren.
  • 6:25 - 6:28
    Amodioa, inolako baldintzarik gabekoa
    izan beharko litzateke
  • 6:28 - 6:31
    guraso eta seme-alaben harremanetan.
  • 6:31 - 6:34
    Baina onarpenak denbora behar du.
  • 6:34 - 6:37
    Beti behar du denbora.
  • 6:37 - 6:42
    Ezagutu nuen nanoetako bat
    Clinton Brown zeritzon.
  • 6:42 - 6:45
    Jaiotzean nanismo diastrofikoa
    diagnostikatu zioten,
  • 6:45 - 6:47
    gaixotasun oso larria,
  • 6:47 - 6:50
    Eta gurasoei esan zieten
    ezin izango zuela inoiz ibili, hitz egin,
  • 6:50 - 6:52
    adimen gutxi izango zuela,
  • 6:52 - 6:55
    gurasoak ere ez zituela ezagutuko.
  • 6:55 - 6:58
    Iradoki zieten umea ospitalean uzteko
  • 6:58 - 7:00
    bertan lasai hil zedin.
  • 7:00 - 7:02
    Amak esan zuen
    ez zuela horrelakorik egingo.
  • 7:02 - 7:04
    Eta umea etxera eraman zuen.
  • 7:04 - 7:08
    Eta hezkuntza edo diruzko baliabide asko
    ez bazuen ere,
  • 7:08 - 7:10
    estatuko doktorerik hoberena aurkitu zuen
  • 7:10 - 7:12
    nanismo diastrofikoa tratatzeko,
  • 7:12 - 7:14
    eta medikuak Clinton zaintzea lortu zuen.
  • 7:14 - 7:16
    Eta haurtzaroan zehar,
  • 7:16 - 7:19
    30 ebakuntza garrantzitsu egin zioten.
  • 7:19 - 7:22
    Denbora hura ospitalean sartuta eman zuen
  • 7:22 - 7:23
    ebakuntzak egiten zizkiotenean,
  • 7:23 - 7:26
    eta ondorioz gaur ibiltzeko gai da.
  • 7:26 - 7:30
    Bertan zegoela, irakasleak bidali
    zizkioten eskola-lanarekin laguntzeko.
  • 7:30 - 7:33
    Gogor egin zuen lan
    ez baitzegoen beste zereginik.
  • 7:33 - 7:35
    Eta lortu zuen maila bat,
  • 7:35 - 7:38
    beste seniderik inoiz lortu izan ez zuena.
  • 7:38 - 7:41
    Bera izan zen bere familian
    unibertsitatera joan zen lehena,
  • 7:41 - 7:45
    kanpusean bizi zen
    eta egokitutako kotxea gidatzen zuen,
  • 7:45 - 7:48
    bere ezohizko gorputzari moldatutakoa.
  • 7:48 - 7:51
    Amak kontatu zidanez,
    behin etxera zetorrela --
  • 7:51 - 7:52
    auzoan zegoen unibertsitatea --
  • 7:52 - 7:55
    amak esan zidan: "Kotxe hura ikusi nuen,
    erraz ezagutzen dena,
  • 7:55 - 8:00
    taberna baten aparkalekuan". (Barreak)
  • 8:00 - 8:04
    "Nire buruari esan nion:
    haiek 1,80 m dute, berak 0.90m.
  • 8:04 - 8:07
    Haientzako 2 garagardo
    berarentzako 4 dira."
  • 8:07 - 8:09
    Esan zidan:"Banekien ezin nintzela sartu
    eta bera moztu,
  • 8:09 - 8:14
    baina etxera joan eta sakelakoan
    zortzi mezu utzi nizkion".
  • 8:14 - 8:15
    Esan zuen: "Orduan pentsatu nuen
  • 8:15 - 8:17
    jaio zenean inork esan izan balit
  • 8:17 - 8:23
    etorkizunean kezkatuko nintzela lagunekin
    edaten eta gidatzen ibiliko zela -- "
  • 8:23 - 8:32
    (Txaloak)
  • 8:32 - 8:34
    Esan nion: "Zer uste duzu egin zenuela
  • 8:34 - 8:38
    halako pertsona xarmant,
    oso, zoragarria izan dadin?
  • 8:38 - 8:43
    Eta berak: "Zer egin dudan?
    Bera maitatu, hori baino ez.
  • 8:43 - 8:46
    Clintonek beti izan du
    bere baitan argi hura.
  • 8:46 - 8:52
    Aita eta biok zoriontsuak gara
    hura ikusten lehenak garelako."
  • 8:52 - 8:55
    60 hamarkadako beste aldizkari bat
    aipatuko dut.
  • 8:55 - 9:01
    Hau 1968koa da, The Atlantic Monthly,
    Amerika liberalaren ahotsa,
  • 9:01 - 9:04
    bioetikan aditu batek idatzia.
  • 9:04 - 9:08
    Hau zioen: "Ez daukagu
    zertan errudun sentitu
  • 9:08 - 9:11
    haur trisomiko bat baztertzeagatik,
  • 9:11 - 9:16
    bai erietxe baten ezkutatzen dugulako
  • 9:16 - 9:20
    edo bai beste modu baten,
    arduratsuago eta hilgarriagoan.
  • 9:20 - 9:25
    Penagarria da, bai, izugarria.
    Baina ez dakar errurik.
  • 9:25 - 9:29
    Benetako errua
    pertsona bati egindako kaltetik dator,
  • 9:29 - 9:34
    eta haur trisomikoa ez da pertsona bat".
  • 9:34 - 9:37
    Tinta asko gastatu da
    egin dugun aurrerapenari buruz
  • 9:37 - 9:40
    gay direnak tratatzen ditugun eran.
  • 9:40 - 9:44
    Gure jarrera aldatu dela
    egunero ikusten dugu egunkarietan.
  • 9:44 - 9:48
    Baina beste motako ezberdintasundunak
    nola tratatzen genituen ahazten dugu,
  • 9:48 - 9:50
    ezinduak nola ikusten genituen,
  • 9:50 - 9:53
    ez genituela gizakitzat jotzen.
  • 9:53 - 9:55
    Eta hemen izan den aldaketa,
  • 9:55 - 9:57
    ia hain erradikala dena,
  • 9:57 - 10:00
    eta kontuan hartzen ez duguna.
  • 10:00 - 10:04
    Elkarrizketatu nuen familia bat,
    Tom and Karen Robards,
  • 10:04 - 10:08
    txundituta gelditu ziren, newyorktar
    gazte eta arrakastatsu zirelarik,
  • 10:08 - 10:11
    euren lehen umea Down sindromea zuela
    aurkitu zutenean.
  • 10:11 - 10:15
    Iruditzen zitzaien heziketa aukerak
    ez zirela izan beharrekoak,
  • 10:15 - 10:19
    eta beraz ikastetxe txiki bat sortzea
    erabaki zuten,
  • 10:19 - 10:23
    gela bi, beste guraso gutxiekin
    martxan jarri zutena
  • 10:23 - 10:25
    haur trisomikoak hezteko.
  • 10:25 - 10:29
    Urteekin ikastetxea hazi
    eta Cook Center izena hartu du,
  • 10:29 - 10:31
    eta bertan orain milaka ume daude
  • 10:31 - 10:35
    adimen-ezgaitasunak izan
    eta hezkuntza jasotzen dutenak.
  • 10:35 - 10:38
    Atlantic Monthlyko artikulua
    irten zen egunetik,
  • 10:38 - 10:42
    haur trisomikoen bizi-itxaropena
    hirukoiztu egin da.
  • 10:42 - 10:47
    Down sindromedunen esperientzian
    badaude aktoreak direnak,
  • 10:47 - 10:53
    idazleak direnak, helduak direnean
    guztiz independente bizi daitekeenak.
  • 10:53 - 10:55
    Robards bikoteak horretan badu zerikusia.
  • 10:55 - 10:57
    Esan nien: Damutzen al zarete?
  • 10:57 - 10:59
    Gustatuko litzaizueke zuen umea
    trisomikoa ez izatea?
  • 10:59 - 11:01
    Horren berririk inoiz izan ez izatea?"
  • 11:01 - 11:03
    Aitaren erantzun bitxia hau izan zen:
  • 11:03 - 11:06
    "Bai, David, semearengandik,
    pena ematen dit,
  • 11:06 - 11:09
    Davidek munduan duen bizimodua
    zaila baita,
  • 11:09 - 11:12
    eta Daviden bizitza erraztu nahiko nuke.
  • 11:12 - 11:17
    Baina Down sindromedunak desagertuz gero,
    galera katastrofikoa litzateke.
  • 11:17 - 11:21
    Eta Karen Robardsek esan zidan:
    Bat nator Tomekin.
  • 11:21 - 11:25
    Davidi dagokionez, bai sendatuko nuke
    bizitza hobeagoa emateko.
  • 11:25 - 11:30
    Baina nitaz ari banaiz --, direla 23 urte,
    bera jaio zenean ez nuen inoiz sinistuko
  • 11:30 - 11:32
    puntu honetara helduko nintzenik --
  • 11:32 - 11:36
    niri dagokidanez, hobea,
    gozoagoa egin nau
  • 11:36 - 11:39
    eta nire bizitza esanguratsuago
    bihurtu du,
  • 11:39 - 11:46
    nik neuk ez nioke inoiz uko egingo."
  • 11:46 - 11:50
    Garai honetan gaixotasun honen
    eta beste zenbaiten gizartearen onarpena
  • 11:50 - 11:52
    gora doa.
  • 11:52 - 11:54
    Baina bizi garen une honetan
  • 11:54 - 11:57
    gaixotasun hauek ezabatzeko gure ahalmena
  • 11:57 - 11:59
    inoiz uste izandako mailara heldu da.
  • 11:59 - 12:02
    Gaur AEBn gor jaiotzen diren ume gehienek
  • 12:02 - 12:04
    koklea inplanteak jasoko dituzte,
  • 12:04 - 12:09
    burmuinean jartzen direnak
    hargailu bati konektatuta,
  • 12:09 - 12:14
    eta entzumen antzeko zerbait
    ematen diena eta hitza erabiltzeko gaitu.
  • 12:14 - 12:18
    Arratoiengan probatu den
    konposatu batek,BMN-111ak,
  • 12:18 - 12:23
    akondroplasia-genearen eragina
    prebenitzeko balio du.
  • 12:23 - 12:26
    Akondroplasia da nanismoaren
    forma arruntena,
  • 12:26 - 12:30
    eta konposatu hura jaso duten
    akondroplasiadun arratoiek
  • 12:30 - 12:32
    normal hazten dira.
  • 12:32 - 12:35
    Laster egingo dituzte probak gizakiengan.
  • 12:35 - 12:37
    Odol-proba batzuk
    aurrerapena ekartzen ari dira,
  • 12:37 - 12:42
    haurdunaldian inoiz baino goizago
    Down sindromea detektatuko lukete
  • 12:42 - 12:48
    haurdunaldi horiek
    errazago ekiditea erraztuz,
  • 12:48 - 12:49
    edo haurdunaldia amaitzea.
  • 12:49 - 12:54
    Beraz gizarte eta medikuntza arlo bietan
    daude aurrerapenak.
  • 12:54 - 12:55
    Nik bietan sinesten dut.
  • 12:55 - 12:59
    Uste dut gizarte-aurrerapena bikaina,
    esanguratsua, zoragarria dela,
  • 12:59 - 13:03
    eta berdin deritzot
    medikuntzaren aurrerapenari.
  • 13:03 - 13:07
    Baina uste dut tragedia dela
    batak ez duenean bestea ikusten.
  • 13:07 - 13:09
    Eta nola gurutzatzen diren
    ikusten dudanean
  • 13:09 - 13:11
    aipatu ditudan
    hiru gaixotasunetan bezala,
  • 13:11 - 13:15
    batzuetan iruditzen zait
    operako une horiek bezalakoa dela,
  • 13:15 - 13:17
    gizon heroia ohartzen denean
    emakume heroia maite duela
  • 13:17 - 13:22
    emakumea dibanean etzanda
    hiltzen dagoen une berean.
  • 13:22 - 13:25
    (Barreak)
  • 13:25 - 13:29
    Hausnartu beharko genuke
    sendaketez sentitzen dugunari buruz.
  • 13:29 - 13:31
    Askotan, guraso izatearen arazoa hau da:
  • 13:31 - 13:33
    zer da umeengan ontzat ematen duguna,
  • 13:33 - 13:35
    eta zer da sendatzen duguna?
  • 13:35 - 13:39
    Jim Sinclairek, autismoaren
    aktibista famatuak, esan zuen:
  • 13:39 - 13:44
    "Gurasoek diotenean: Gustatuko litzaidake
    nire haurrak autismorik ez izatea,
  • 13:44 - 13:49
    benetan diotena da:Gustatuko litzaidake
    umea existituko ez balitz
  • 13:49 - 13:53
    eta beste ume bat,
    autista ez zena, izango banu.
  • 13:53 - 13:58
    Berriz irakurri. Hau da entzuten duguna
    gure existentziaz kexatzen zarenean.
  • 13:58 - 14:01
    Hau da entzuten duguna
    sendaketa eskatzen duzunean --
  • 14:01 - 14:03
    guretzako gehien nahi duzuena dela
  • 14:03 - 14:05
    inoiz gehiago ez existitzea
  • 14:05 - 14:11
    eta gure aurpegien atzean
    arrotz maitagarriak mugi daitezela."
  • 14:11 - 14:14
    Muturreko ikuspuntua da,
  • 14:14 - 14:18
    baina erakusten du
    jendeak jada duen bizitza bizi duela
  • 14:18 - 14:22
    eta ez dutela nahi inork sendatu,
    aldatu edo ezabatzea.
  • 14:22 - 14:26
    Existitu nahi dute, direnak direla.
  • 14:26 - 14:29
    Proiektu honetarako
    elkarrizketatutako familia bat
  • 14:29 - 14:35
    Dylan Kleboldena izan zen,
    Columbineko sarraskiaren egileetako bat.
  • 14:35 - 14:37
    Kostatu zitzaidan
    nirekin hitz egiteko konbentzitzea,
  • 14:37 - 14:40
    eta onartu zutenean,
    hain zuten istorioaz burua beteta
  • 14:40 - 14:42
    ezin ziotela kontatzeari utzi.
  • 14:42 - 14:44
    Eurekin pasa nuen lehen asteburuan
    -- askoetatik lehena--
  • 14:44 - 14:48
    20 ordu baino gehiagoko
    elkarrizketa grabatu nuen.
  • 14:48 - 14:50
    Igande gauean, jota geunden denak.
  • 14:50 - 14:53
    Sukaldean geunden jezarrita.
    Sue Klebold afaria prestatzen ari zen.
  • 14:53 - 14:55
    Eta esan nuen: "Dylan hemen balego orain,
  • 14:55 - 14:58
    ba al dakizue zer galdetuko zenioketen?"
  • 14:58 - 15:00
    Eta aitak: Noski baietz.
  • 15:00 - 15:04
    Galdetuko nioke
    zer uste zuen ari zela egiten."
  • 15:04 - 15:08
    Suek lurrera begiratu zuen,
    eta minutu batez pentsatzen egon zen.
  • 15:08 - 15:10
    Orduan, begirada altxatu eta esan zuen:
  • 15:10 - 15:14
    "Bere ama izateagatik
    barkatzeko eskatuko nioke
  • 15:14 - 15:18
    inoiz ez bainuen asmatu buruan zeukana."
  • 15:18 - 15:21
    Urte pare bat geroago
    berarekin afaldu nuenean --
  • 15:21 - 15:23
    maiz izan genuen afarietako baten --
  • 15:23 - 15:27
    esan zidan: "Ba al dakizu,
    hura gertatu zenean,
  • 15:27 - 15:30
    nahi izaten nuen inoiz ez ezkondu izana,
    umeak izan ez izana.
  • 15:30 - 15:34
    Ohiora joan eta Tom aurkitu izan ez banu,
  • 15:34 - 15:38
    ume hau ez zen existituko eta gauza
    ikaragarri hura ez zen gertatuko.
  • 15:38 - 15:42
    Baina sentitzen dut izan ditudan umeak
    hainbeste maitatzen ditudala
  • 15:42 - 15:45
    ez dudala nahi eurak gabeko bizitzan
    pentsatu ere.
  • 15:45 - 15:50
    Ikusten dut besteei egin zieten mina,
    eta ez dago hori barkatzerik,
  • 15:50 - 15:54
    baina niri eragindako minak,
    badu barkamena" esan zuen.
  • 15:54 - 15:58
    "Beraz, nahiz eta ikusi
    munduarentzako hobea izango zela
  • 15:58 - 16:00
    Dylan jaio ez izana,
  • 16:00 - 16:04
    erabaki dut niretzako
    hori ez zela hobea izango."
  • 16:06 - 16:12
    Harrigarria zen familia hauek,arazo
    hauek dituzten ume hauek dituztenak,
  • 16:12 - 16:15
    arazoa ez izateko gehienek edozer
    egingo luketen arazoak,
  • 16:15 - 16:19
    eta zer nolako esangura aurkitu dioten
    guraso izateari ikustea.
  • 16:19 - 16:22
    Orduan pentsatu nuen,
    umeak ditugunok
  • 16:22 - 16:24
    gure umeak maite ditugu,
    euren akatsekin.
  • 16:25 - 16:29
    Aingeru zoragarri bat tupustean
    salako sabaitik bera baletor
  • 16:29 - 16:31
    eta eskainiko balit
    ditudan umeak eramatea
  • 16:31 - 16:38
    beste hobeago batzuk emateko, finagoak,
    dibertigarriagoak, goxoagoak, azkarragoak,
  • 16:38 - 16:43
    umeak gogor heldu eta otoi egingo nuke
    ikuskizun anker hura desagertzeko.
  • 16:43 - 16:45
    Eta azkenean uste dut
  • 16:45 - 16:49
    suaren kontrako pijamak su-ontzian
    probatzen ditugun modu berean
  • 16:49 - 16:53
    gure umea labera hurbiltzean
    ez dela erreko ziurtatzeko,
  • 16:53 - 16:57
    desberdintasun itzel hauetara
    moldatzen diren familien istorio hauek
  • 16:57 - 17:00
    gurasotasunaren esperientzia
    unibertsala islatzen dutela.
  • 17:00 - 17:04
    Batzuetan zure umeari begiratu
    eta bururatzen zaizu:
  • 17:04 - 17:06
    Nondik etorri ote haiz hi?
  • 17:06 - 17:09
    (Barreak)
  • 17:09 - 17:14
    Kontua da banakako desberdintasunak
    zatituta gordetzen diren bitartean --
  • 17:14 - 17:16
    familia kopuru mugatu batean
    dago eskizofrenia,
  • 17:16 - 17:19
    familia kopuru mugatu batean
    daude ume-transgeneroak,
  • 17:19 - 17:21
    familia kopuru mugatu batean
    haur prodijioak --
  • 17:21 - 17:23
    pareko erronkak dituzten familiak --
  • 17:23 - 17:26
    familia kopuru mugatu bat dago
    kategoria bakoitzean --
  • 17:26 - 17:27
    baina pentsatzen hasiz gero
  • 17:27 - 17:31
    familian desberdintasunei
    moldatzeko esperientzia
  • 17:31 - 17:33
    dela jendeak egin beharrekoa,
  • 17:33 - 17:37
    orduan ikusten duzu
    arazo ia unibertsala dela.
  • 17:37 - 17:41
    Ironikoki, gure desberdintasunak
    eta berak moldatzen dugun modua direla
  • 17:41 - 17:44
    bat egiten gaituena.
  • 17:44 - 17:49
    Proiektu honetan ari nintzela
    erabaki nuen umeak izatea.
  • 17:49 - 17:52
    Askok harrituta zioten:
  • 17:52 - 17:54
    "Nola erabaki dezakezu umeak izatea
  • 17:54 - 17:58
    oker joan daitekeen guztia
    ikertzen duzun bitartean?"
  • 17:58 - 18:01
    Esan nien:"Ez dut ikertzen
    oker joan daitekeena.
  • 18:01 - 18:04
    Ikertzen ari naizena da
    zenbat maitasun egon daitekeen,
  • 18:04 - 18:09
    dena oker doala dirudienean ere."
  • 18:09 - 18:15
    Asko akordatzen nintzen
    haur ezindu baten amarekin,
  • 18:15 - 18:19
    haur larri ezindu bat
    zaindarien utzikeriarengatik hil zena.
  • 18:19 - 18:22
    Errautsak lurperatu zituztenean,
    amak esan zuen:
  • 18:22 - 18:29
    "Bi gauza lapurtu dizkidatelako
    barkamena eskatzeko egiten dut otoi,
  • 18:29 - 18:35
    lehena, desiratzen nuen haurra
    eta bigarrena, maite nuen semea."
  • 18:35 - 18:40
    Ulertu nuen edonor
    edozein haur maitatzeko gai zela
  • 18:40 - 18:43
    horretarako borondatea izanez gero.
  • 18:43 - 18:48
    Nire senarra
    ume biren aita biologikoa da
  • 18:48 - 18:50
    Minneapoliseko bi lagun
    lesbianekin izandakoak.
  • 18:50 - 18:56
    Eskolako nire lagun min bat dibortziatuta
    zegoen eta ume bat izan nahi zuen.
  • 18:56 - 18:58
    Beraz, gu biok
    alaba bat izan genuen,
  • 18:58 - 19:00
    eta ama eta alaba Texasen bizi dira.
  • 19:00 - 19:04
    Senarra eta biok seme bat dugu
    gurekin bizi dena.
  • 19:04 - 19:06
    Ni naiz aita biologikoa,
  • 19:06 - 19:10
    eta Laura izan zen
    haurdunaldia bizi zuena,
  • 19:10 - 19:14
    Minneapolisen bizi diren
    Lucy eta Oliverren ama lesbiana.
  • 19:14 - 19:18
    (Txaloak)
  • 19:22 - 19:27
    Hau da, 5 guraso
    3 estatuetan 4 umeentzako.
  • 19:27 - 19:30
    Bada jendea uste duena
    nire familia existitzeak
  • 19:30 - 19:35
    bere familia ahuldu
    edo kaltetzen duela nolabait.
  • 19:35 - 19:38
    Bada jendea uste duena
    nirea bezalako familiak
  • 19:38 - 19:40
    ez liratekeela baimenduta egon beharko.
  • 19:40 - 19:46
    Eta ez dut maitasun eredu kentzailerik
    onartzen, gehitzaileak bakarrik.
  • 19:46 - 19:50
    Uste dut espezieen aniztasuna
    behar dugun eran
  • 19:50 - 19:52
    planeta aurrera joango dela ziurtatzeko,
  • 19:52 - 19:56
    familia eta maitasun aniztasuna ere
    behar dugula
  • 19:56 - 20:01
    ontasunaren ekosfera indartzeko.
  • 20:01 - 20:03
    Gure umea jaio eta hurrengo egunean,
  • 20:03 - 20:08
    pediatra ospitaleko gelan sartu
    eta kezkatuta zegoela esan zigun.
  • 20:08 - 20:11
    Umeak ez zituen hankak ondo luzatzen.
  • 20:11 - 20:14
    Hori burmuineko kaltearen
    adierazgarri izan litzateke.
  • 20:14 - 20:17
    Luzatzen zituenean,
    asimetrikoki egiten zuen,
  • 20:17 - 20:21
    eta bere ustez
    tumore baten eraginagatik izan litzateke.
  • 20:21 - 20:26
    Eta buru oso handia zuen,
    hidrozefalia adieraz zezakeena.
  • 20:26 - 20:27
    Hau dena esan zidanean,
  • 20:27 - 20:31
    neure burua lurrean urtzen sentitu nuen.
  • 20:31 - 20:34
    Pentsatu nuen; Hara, urtetan ibili naiz
  • 20:34 - 20:36
    liburu bat idazten,
    jendeak zer gauza aurkitu dituen
  • 20:36 - 20:40
    ume ezinduen guraso izatean,
  • 20:40 - 20:44
    eta nik ez nuen euretako bat izan nahi.
  • 20:44 - 20:46
    Aurkitzen nuena
    gaixotasunaren ideia bat zelako.
  • 20:46 - 20:49
    Eta betidanik guraso guztiek
    nahi izan duten bezala,
  • 20:49 - 20:52
    nire umea gaixotasunetik
    babestu nahi nuen.
  • 20:52 - 20:55
    Neure burua ere
    gaixotasunetik babestu nahi nuen.
  • 20:55 - 20:58
    Haatik, nire lanarengatik banekien
  • 20:58 - 21:02
    umeak izango balu frogen bidez bilatuko genituen gauzaren bat,
  • 21:02 - 21:05
    hura izango zela bere identitatea,
  • 21:05 - 21:09
    eta bere identitatea bazen,
    nire identitatea ere izango zela,
  • 21:09 - 21:13
    gaixotasuna forma desberdinak
    hartuko zituela hedatzean.
  • 21:13 - 21:16
    Erresonantzia makinara,
    OTA tomografiara eraman genuen,
  • 21:16 - 21:20
    egun bateko umea hartu eta odol arteriala
    har ziezaioten eman genuen.
  • 21:20 - 21:21
    Babesgabe sentitzen ginen.
  • 21:21 - 21:23
    Bost orduren buruan,
  • 21:23 - 21:26
    esan zuten burmuina guztiz normala zuela
  • 21:26 - 21:28
    eta hankak ondo luzatzen zituela.
  • 21:28 - 21:31
    Eta pediatrari galdetu genionean
    zer gertatu zen,
  • 21:31 - 21:36
    esan zigun goizekoa
    karranpak izango zirela.
  • 21:36 - 21:39
    (Barreak)
  • 21:39 - 21:47
    Baina nik pentsatu nuen
    ene amak arrazoia zuela.
  • 21:47 - 21:50
    Pentsatu nuen, umeenganako maitasuna
  • 21:50 - 21:54
    ez du parekorik
    beste edozein sentimenduekin,
  • 21:54 - 21:59
    eta umeak dituzunera arte
    ez dakizu zer den.
  • 22:00 - 22:02
    Uste dut umeek harrapatu nindutela
  • 22:02 - 22:06
    guraso izatea galerarekin lotu nuenean.
  • 22:06 - 22:08
    Baina ez dakit
    hortaz konturatuko nintzatekeenik
  • 22:08 - 22:13
    nire ikerketa proiektuan
    sakon sartu izan ez banintz.
  • 22:13 - 22:16
    Hain maitasun arraro aurkitu dut,
  • 22:16 - 22:20
    eredu liluragarri horietan
    amildu nintzela.
  • 22:20 - 22:27
    Ikusi dut edertasunak zaurgarritasun
    gordinena argiztatu dezakeela.
  • 22:27 - 22:31
    10 urte hauetan, ikusi eta ikasi egin dut
  • 22:31 - 22:34
    ardura jasanezinaren poz izugarria,
  • 22:34 - 22:38
    eta ikusi dut horrek
    beste dena garaitzen duela.
  • 22:38 - 22:42
    Batzuetan elkarrizketatzen nituen gurasoak
    memeloak zirela pentsatu izan arren,
  • 22:42 - 22:47
    bizitza osorako
    esker gutxiko umeen esklabo bihurtuz
  • 22:47 - 22:50
    zoritxarra identitate bihurtzen saiatzen,
  • 22:50 - 22:55
    ohartu nintzen ikerketak
    euskarri bat eman zidala
  • 22:55 - 22:58
    eta euren ontzian
    sartzeko prest nengoela.
  • 22:58 - 23:00
    Eskerrik asko.
  • 23:00 - 23:03
    (Txaloak)
Title:
Guztiaren gainetik, maitasuna
Speaker:
Andrew Solomon
Description:

Nolakoa da zurekin alderatuta desberdina den (haur supergaitu bat, edo gaitasun ezberdinak dituen haur bat, edo delitugile bat) haur bat heztea? Hitzaldi lasai honetan, Andrew Solomon idazleak dozenaka gurasoekin hitz egitetik ikasitakoa partekatzen du. Hauei egindako galdera: Non dago mugarik gabeko maitasunaren eta mugarik gabeko onarpenaren arteko muga?

more » « less
Video Language:
English
Team:
closed TED
Project:
TEDTalks
Duration:
23:27
Dimitra Papageorgiou approved Basque subtitles for Love, no matter what
Dimitra Papageorgiou approved Basque subtitles for Love, no matter what
Jone Aliri Lazcano accepted Basque subtitles for Love, no matter what
Jone Aliri Lazcano edited Basque subtitles for Love, no matter what
Begoña Laka edited Basque subtitles for Love, no matter what
Begoña Laka edited Basque subtitles for Love, no matter what
Begoña Laka edited Basque subtitles for Love, no matter what
Begoña Laka edited Basque subtitles for Love, no matter what
Show all

Basque subtitles

Revisions