1 00:00:00,381 --> 00:00:04,604 "Erlijioz kanpoko ikuspuntutik ere, 2 00:00:04,604 --> 00:00:10,659 homosexualitatea sexu-gaitasunaren erabilera okerra da. 3 00:00:10,659 --> 00:00:15,285 Errealitatearen bigarren mailako ordezko penagarria da -- 4 00:00:15,285 --> 00:00:17,685 bizitzatik ihesa negargarria. 5 00:00:17,685 --> 00:00:21,508 Beraz, ez du merezi inolako errukirik, , 6 00:00:21,508 --> 00:00:24,070 ez du merezi tratatzea 7 00:00:24,070 --> 00:00:26,837 gutxiengo martirizatu gisa, 8 00:00:26,837 --> 00:00:33,515 eta gaixotasun kaltegarritzat jotzea baino ez du merezi." 9 00:00:33,515 --> 00:00:38,737 Hau Time Magazinen agertu zen 1966an, nik 3 urte nituenean. 10 00:00:38,737 --> 00:00:42,651 Eta iaz, AEBtako presidenteak 11 00:00:42,651 --> 00:00:45,234 gayen arteko ezkontzen alde azaldu zen. 12 00:00:45,234 --> 00:00:52,683 (Txaloak) 13 00:00:52,683 --> 00:00:58,385 Nire galdera da, nola joan gara handik hona? 14 00:00:58,385 --> 00:01:03,125 Nola bihurtu da gaixotasun bat identitate? 15 00:01:03,125 --> 00:01:06,085 Sei urte inguru nituenean, 16 00:01:06,085 --> 00:01:09,018 Zapata denda batera joan nintzen ama eta anaiarekin. 17 00:01:09,018 --> 00:01:11,425 Zapatak erosten amaitu genuenean, 18 00:01:11,425 --> 00:01:15,217 saltzaileak esan zigun puxika bat aukeratzeko etxera eramateko. 19 00:01:15,217 --> 00:01:20,883 Anaiak puxika gorria nahi zuen, eta nik puxika arrosa. 20 00:01:20,883 --> 00:01:25,798 Amak esan zuen nik puxika urdina nahiago izango nuela. 21 00:01:25,798 --> 00:01:28,934 Baina nik esan nion puxika arrosa nahi nuela benetan. 22 00:01:28,934 --> 00:01:34,353 Berak gogorarazi zidan nire kolore gustukoena urdina zela. 23 00:01:34,353 --> 00:01:39,143 Gauza da orain nire kolore gustukoena urdina dela, baina gay naiz oraindik -- 24 00:01:39,143 --> 00:01:42,251 (Barreak) -- 25 00:01:42,251 --> 00:01:46,623 eta horrek erakusten ditu amaren eragina eta bere mugak. 26 00:01:46,623 --> 00:01:48,690 (Barreak) 27 00:01:48,690 --> 00:01:55,557 (Txaloak) 28 00:01:55,557 --> 00:01:58,098 Txikia nintzenean, amak esaten zuen, 29 00:01:58,114 --> 00:02:02,650 "Umeenganako maitasunak ez du pareko sentimendurik munduan. 30 00:02:02,650 --> 00:02:05,995 Eta umeak dituzunera arte, ez dakizu nolakoa den." 31 00:02:05,995 --> 00:02:09,189 Eta txikia nintzenean, munduko laudorio hoberena zen 32 00:02:09,189 --> 00:02:12,009 amak hori esatea ni eta anaiaren guraso izateari buruz. 33 00:02:12,009 --> 00:02:14,637 Eta nerabe nintzenean, uste nuen 34 00:02:14,637 --> 00:02:18,001 gay nintzela, beraz, ezin izango nuela familiarik izan. 35 00:02:18,001 --> 00:02:20,378 Eta berak hau zionean, kezkatu egiten nintzen. 36 00:02:20,378 --> 00:02:21,904 Eta armairutik irten nintzenean, 37 00:02:21,904 --> 00:02:25,104 berak hori esaten jarraitzeak haserrarazten ninduen. 38 00:02:25,104 --> 00:02:29,245 Esan nuen: "Gay naiz. Hori ez da nire jarraibidea. 39 00:02:29,245 --> 00:02:32,290 Eta hori esateari uztea nahi dut." 40 00:02:35,013 --> 00:02:40,070 Direla 20 bat urte, The New York Times Magazineko editoreek eskatu zidaten 41 00:02:40,070 --> 00:02:42,511 gorren kulturari buruzko artikulua idazteko. 42 00:02:42,511 --> 00:02:44,348 Guztiz txundituta geratu nintzen. 43 00:02:44,348 --> 00:02:46,543 Gortasuna niretzako gaixotasun bat zen. 44 00:02:46,543 --> 00:02:48,269 Gizajo horiek ezin zuten entzun. 45 00:02:48,269 --> 00:02:51,043 Ezin zuten entzun, eta zer egin genezaken euren alde? 46 00:02:51,043 --> 00:02:53,160 Eta gorren munduan murgildu nintzen. 47 00:02:53,160 --> 00:02:55,551 Gorren klubetara joan nintzen. 48 00:02:55,551 --> 00:02:59,471 Gorren antzerki eta poesia saioak ikusi nituen. 49 00:02:59,471 --> 00:03:05,682 Baita Nashvillen, Tennesseen, izan zen miss Amerika gorra lehiaketara ere 50 00:03:05,682 --> 00:03:09,526 non jendea hegoaldeko kutsudun zeinu-hizkuntzari buruz kexatzen zen. 51 00:03:09,526 --> 00:03:13,782 (Barreak) 52 00:03:13,782 --> 00:03:17,709 Eta gor-munduan sakon murgiltzen nintzen bitartean, 53 00:03:17,709 --> 00:03:20,715 gortasuna kultura bat zela konbentzitu nintzen 54 00:03:20,715 --> 00:03:23,077 eta gorren munduko kideek, hau esaten zutena: 55 00:03:23,077 --> 00:03:26,444 "Ez zaigu entzutea falta, kultura baten kideak gara", 56 00:03:26,444 --> 00:03:29,021 gauza bideragarria adierazten zutela. 57 00:03:29,021 --> 00:03:30,526 Ez zen nire kultura, 58 00:03:30,526 --> 00:03:33,244 eta ez nuen gogo handirik bertan izena emateko, 59 00:03:33,244 --> 00:03:36,075 baina kultura bat zelaz ohartu nintzen 60 00:03:36,075 --> 00:03:38,210 eta bertako kideentzat, 61 00:03:38,210 --> 00:03:44,499 kultura latino, gay edo judua bezain baliotsua. 62 00:03:44,499 --> 00:03:49,499 Amerikar kultura bezain baliotsua behar bada ere. 63 00:03:49,499 --> 00:03:52,913 Orduan, lagun baten lagunak alaba bat izan zuen, nanoa zena. 64 00:03:52,913 --> 00:03:54,392 Bere alaba jaio zenean, 65 00:03:54,392 --> 00:03:56,708 bere burua zenbait arazoen aurre ikusten zuen 66 00:03:56,723 --> 00:03:59,510 nigan oihartzuna izaten hasi zena. 67 00:03:59,510 --> 00:04:03,377 Arazoa zen ume honekin zer egin behar zuen. 68 00:04:03,377 --> 00:04:06,837 Esan beharko luke: "Beste edonor bezalakoa zara, baina txikiagoa? 69 00:04:06,837 --> 00:04:10,052 Edo nano identitate bat sortzen saiatuko beharko litzateke, 70 00:04:10,052 --> 00:04:12,599 Ameriketako Jende Txikiak elkartean sartu, 71 00:04:12,599 --> 00:04:15,392 nanoei gertatzen zaienaz ikasi? 72 00:04:15,392 --> 00:04:16,993 Bat-batean bururatu zitzaidan, 73 00:04:16,993 --> 00:04:19,212 ume gor gehienak entzuten duten gurasoengandik jaiotzen direla. 74 00:04:19,212 --> 00:04:22,011 Entzuten duten gurasoek umea sendatzen saiatzen dira. 75 00:04:22,011 --> 00:04:26,177 Lagun gor horiek nerabezaroan aurkitzen dute komunitateren bat. 76 00:04:26,177 --> 00:04:28,526 Lagun gay gehienak guraso heterosexualengandik jaiotzen dira. 77 00:04:28,526 --> 00:04:30,974 Guraso horiek askotan nahi izaten dute 78 00:04:30,974 --> 00:04:33,244 umea funtzionatzea korronte nagusia dena uste dutenaren arabera, 79 00:04:33,244 --> 00:04:36,848 eta lagun gay horiek identitatea beranduago deskubritu behar dute. 80 00:04:36,848 --> 00:04:38,464 Eta hona hemen nire lagun hura 81 00:04:38,464 --> 00:04:41,793 identitateari inguruko arazoei so bere alaba nanoarekin. 82 00:04:41,793 --> 00:04:43,569 Eta pentsatu nuen: hemen dago berriz. 83 00:04:43,569 --> 00:04:46,135 Bere burua normaltzat jotzen duen familia bat 84 00:04:46,135 --> 00:04:48,505 ezohizkoa dirudien ume batekin. 85 00:04:48,505 --> 00:04:53,017 Eta ideia hau errun nuen, identitate bi daudela egiaz. 86 00:04:53,017 --> 00:04:54,941 Badira identitate bertikalak, 87 00:04:54,941 --> 00:04:57,923 gurasoengandik umeengana doazenak. 88 00:04:57,923 --> 00:05:03,526 Hor dira etnia, nazionalitatea askotan, hizkuntza, erlijioa maiz. 89 00:05:03,526 --> 00:05:08,004 Horiek dira guraso eta seme-alabengan bat datozen gauzak. 90 00:05:08,004 --> 00:05:10,277 Eta batzuk zailak badira ere, 91 00:05:10,277 --> 00:05:12,471 inor ez da haiek osatzen saiatzen. 92 00:05:12,471 --> 00:05:15,883 Esan dezakezu AEBtan zailagoa dela -- 93 00:05:15,883 --> 00:05:17,857 gure oraingo presidentea gorabehera -- 94 00:05:17,857 --> 00:05:19,690 pertsona beltza izatea. 95 00:05:19,690 --> 00:05:22,389 Eta jada, inor ez da saiatzen ari 96 00:05:22,389 --> 00:05:26,277 Ameriketan jatorri afrikar edo asiarreko jaioko den hurrengo belaunaldia 97 00:05:26,277 --> 00:05:29,666 ile horia eta azal argia izateko. 98 00:05:29,666 --> 00:05:33,943 Badira beste zenbait identitate taldeko kideengandik ikasi behar dituzunak. 99 00:05:33,943 --> 00:05:36,241 Nik identitate horizontalak deritzet, 100 00:05:36,241 --> 00:05:39,136 kideen taldea esperientzia horizontala delako. 101 00:05:39,136 --> 00:05:41,704 Identitate hauek arrotzak dira gurasoentzako 102 00:05:41,704 --> 00:05:45,889 eta kideengan ikustean deskubritu behar dira. 103 00:05:45,889 --> 00:05:48,974 Identitate horizontal horiek, 104 00:05:48,974 --> 00:05:52,690 jendea beti saiatu da horiek sendatzen. 105 00:05:52,690 --> 00:05:55,358 Prozesu hori aztertu nahi nuen, 106 00:05:55,358 --> 00:05:57,575 identitate hori dutenek 107 00:05:57,575 --> 00:06:00,303 berarekin harreman onak izatera nola heltzen diren. 108 00:06:00,303 --> 00:06:04,556 Iruditu zitzaidan hiru onarpen maila zeudela 109 00:06:04,556 --> 00:06:05,995 gertatu behar zirenak. 110 00:06:05,995 --> 00:06:11,544 Badago norberaren onarpena, familiarena eta gizartearena. 111 00:06:11,544 --> 00:06:13,491 Eta ez dira beti aldi berean gertatzen. 112 00:06:13,491 --> 00:06:17,627 Askotan, ezaugarri hauek dutenek oso haserre daude 113 00:06:17,627 --> 00:06:20,691 gurasoek ez dituztela maite sentitzen dutelako, 114 00:06:20,691 --> 00:06:24,990 egiaz gertatzen dena gurasoek ez dituztela onartzen izan arren. 115 00:06:24,990 --> 00:06:28,156 Amodioa, inolako baldintzarik gabekoa izan beharko litzateke 116 00:06:28,156 --> 00:06:31,203 guraso eta seme-alaben harremanetan. 117 00:06:31,203 --> 00:06:34,469 Baina onarpenak denbora behar du. 118 00:06:34,469 --> 00:06:36,704 Beti behar du denbora. 119 00:06:36,704 --> 00:06:41,596 Ezagutu nuen nanoetako bat Clinton Brown zeritzon. 120 00:06:41,596 --> 00:06:44,998 Jaiotzean nanismo diastrofikoa diagnostikatu zioten, 121 00:06:44,998 --> 00:06:46,776 gaixotasun oso larria, 122 00:06:46,776 --> 00:06:50,182 Eta gurasoei esan zieten ezin izango zuela inoiz ibili, hitz egin, 123 00:06:50,182 --> 00:06:52,157 adimen gutxi izango zuela, 124 00:06:52,157 --> 00:06:54,856 gurasoak ere ez zituela ezagutuko. 125 00:06:54,856 --> 00:06:58,277 Iradoki zieten umea ospitalean uzteko 126 00:06:58,277 --> 00:07:00,491 bertan lasai hil zedin. 127 00:07:00,491 --> 00:07:02,455 Amak esan zuen ez zuela horrelakorik egingo. 128 00:07:02,455 --> 00:07:04,222 Eta umea etxera eraman zuen. 129 00:07:04,222 --> 00:07:07,856 Eta hezkuntza edo diruzko baliabide asko ez bazuen ere, 130 00:07:07,856 --> 00:07:09,804 estatuko doktorerik hoberena aurkitu zuen 131 00:07:09,804 --> 00:07:12,003 nanismo diastrofikoa tratatzeko, 132 00:07:12,003 --> 00:07:14,169 eta medikuak Clinton zaintzea lortu zuen. 133 00:07:14,169 --> 00:07:16,250 Eta haurtzaroan zehar, 134 00:07:16,250 --> 00:07:19,323 30 ebakuntza garrantzitsu egin zioten. 135 00:07:19,323 --> 00:07:21,510 Denbora hura ospitalean sartuta eman zuen 136 00:07:21,510 --> 00:07:23,203 ebakuntzak egiten zizkiotenean, 137 00:07:23,203 --> 00:07:25,611 eta ondorioz gaur ibiltzeko gai da. 138 00:07:25,611 --> 00:07:29,961 Bertan zegoela, irakasleak bidali zizkioten eskola-lanarekin laguntzeko. 139 00:07:29,961 --> 00:07:32,790 Gogor egin zuen lan ez baitzegoen beste zereginik. 140 00:07:32,790 --> 00:07:34,537 Eta lortu zuen maila bat, 141 00:07:34,537 --> 00:07:38,112 beste seniderik inoiz lortu izan ez zuena. 142 00:07:38,112 --> 00:07:41,442 Bera izan zen bere familian unibertsitatera joan zen lehena, 143 00:07:41,442 --> 00:07:44,824 kanpusean bizi zen eta egokitutako kotxea gidatzen zuen, 144 00:07:44,824 --> 00:07:47,608 bere ezohizko gorputzari moldatutakoa. 145 00:07:47,608 --> 00:07:50,571 Amak kontatu zidanez, behin etxera zetorrela -- 146 00:07:50,571 --> 00:07:52,336 auzoan zegoen unibertsitatea -- 147 00:07:52,336 --> 00:07:55,423 amak esan zidan: "Kotxe hura ikusi nuen, erraz ezagutzen dena, 148 00:07:55,423 --> 00:07:59,846 taberna baten aparkalekuan". (Barreak) 149 00:07:59,846 --> 00:08:04,456 "Nire buruari esan nion: haiek 1,80 m dute, berak 0.90m. 150 00:08:04,456 --> 00:08:06,756 Haientzako 2 garagardo berarentzako 4 dira." 151 00:08:06,756 --> 00:08:09,369 Esan zidan:"Banekien ezin nintzela sartu eta bera moztu, 152 00:08:09,369 --> 00:08:13,557 baina etxera joan eta sakelakoan zortzi mezu utzi nizkion". 153 00:08:13,557 --> 00:08:15,042 Esan zuen: "Orduan pentsatu nuen 154 00:08:15,042 --> 00:08:17,142 jaio zenean inork esan izan balit 155 00:08:17,142 --> 00:08:22,755 etorkizunean kezkatuko nintzela lagunekin edaten eta gidatzen ibiliko zela -- " 156 00:08:22,755 --> 00:08:31,537 (Txaloak) 157 00:08:31,537 --> 00:08:33,576 Esan nion: "Zer uste duzu egin zenuela 158 00:08:33,576 --> 00:08:38,035 halako pertsona xarmant, oso, zoragarria izan dadin? 159 00:08:38,035 --> 00:08:42,722 Eta berak: "Zer egin dudan? Bera maitatu, hori baino ez. 160 00:08:42,722 --> 00:08:45,859 Clintonek beti izan du bere baitan argi hura. 161 00:08:45,859 --> 00:08:52,272 Aita eta biok zoriontsuak gara hura ikusten lehenak garelako." 162 00:08:52,272 --> 00:08:55,310 60 hamarkadako beste aldizkari bat aipatuko dut. 163 00:08:55,310 --> 00:09:01,004 Hau 1968koa da, The Atlantic Monthly, Amerika liberalaren ahotsa, 164 00:09:01,004 --> 00:09:03,808 bioetikan aditu batek idatzia. 165 00:09:03,808 --> 00:09:07,616 Hau zioen: "Ez daukagu zertan errudun sentitu 166 00:09:07,616 --> 00:09:10,921 haur trisomiko bat baztertzeagatik, 167 00:09:10,921 --> 00:09:15,980 bai erietxe baten ezkutatzen dugulako 168 00:09:15,980 --> 00:09:19,889 edo bai beste modu baten, arduratsuago eta hilgarriagoan. 169 00:09:19,889 --> 00:09:24,837 Penagarria da, bai, izugarria. Baina ez dakar errurik. 170 00:09:24,837 --> 00:09:28,937 Benetako errua pertsona bati egindako kaltetik dator, 171 00:09:28,937 --> 00:09:33,538 eta haur trisomikoa ez da pertsona bat". 172 00:09:33,538 --> 00:09:37,479 Tinta asko gastatu da egin dugun aurrerapenari buruz 173 00:09:37,479 --> 00:09:39,606 gay direnak tratatzen ditugun eran. 174 00:09:39,606 --> 00:09:43,642 Gure jarrera aldatu dela egunero ikusten dugu egunkarietan. 175 00:09:43,642 --> 00:09:48,338 Baina beste motako ezberdintasundunak nola tratatzen genituen ahazten dugu, 176 00:09:48,338 --> 00:09:50,476 ezinduak nola ikusten genituen, 177 00:09:50,476 --> 00:09:53,389 ez genituela gizakitzat jotzen. 178 00:09:53,389 --> 00:09:55,267 Eta hemen izan den aldaketa, 179 00:09:55,267 --> 00:09:57,093 ia hain erradikala dena, 180 00:09:57,093 --> 00:09:59,969 eta kontuan hartzen ez duguna. 181 00:09:59,969 --> 00:10:03,921 Elkarrizketatu nuen familia bat, Tom and Karen Robards, 182 00:10:03,921 --> 00:10:07,649 txundituta gelditu ziren, newyorktar gazte eta arrakastatsu zirelarik, 183 00:10:07,649 --> 00:10:11,104 euren lehen umea Down sindromea zuela aurkitu zutenean. 184 00:10:11,104 --> 00:10:15,190 Iruditzen zitzaien heziketa aukerak ez zirela izan beharrekoak, 185 00:10:15,190 --> 00:10:19,043 eta beraz ikastetxe txiki bat sortzea erabaki zuten, 186 00:10:19,043 --> 00:10:22,707 gela bi, beste guraso gutxiekin martxan jarri zutena 187 00:10:22,707 --> 00:10:25,170 haur trisomikoak hezteko. 188 00:10:25,170 --> 00:10:29,070 Urteekin ikastetxea hazi eta Cook Center izena hartu du, 189 00:10:29,070 --> 00:10:31,227 eta bertan orain milaka ume daude 190 00:10:31,227 --> 00:10:35,004 adimen-ezgaitasunak izan eta hezkuntza jasotzen dutenak. 191 00:10:35,004 --> 00:10:38,142 Atlantic Monthlyko artikulua irten zen egunetik, 192 00:10:38,142 --> 00:10:42,315 haur trisomikoen bizi-itxaropena hirukoiztu egin da. 193 00:10:42,315 --> 00:10:47,074 Down sindromedunen esperientzian badaude aktoreak direnak, 194 00:10:47,074 --> 00:10:53,127 idazleak direnak, helduak direnean guztiz independente bizi daitekeenak. 195 00:10:53,127 --> 00:10:55,002 Robards bikoteak horretan badu zerikusia. 196 00:10:55,002 --> 00:10:56,536 Esan nien: Damutzen al zarete? 197 00:10:56,536 --> 00:10:59,139 Gustatuko litzaizueke zuen umea trisomikoa ez izatea? 198 00:10:59,139 --> 00:11:00,988 Horren berririk inoiz izan ez izatea?" 199 00:11:00,988 --> 00:11:03,355 Aitaren erantzun bitxia hau izan zen: 200 00:11:03,355 --> 00:11:05,942 "Bai, David, semearengandik, pena ematen dit, 201 00:11:05,942 --> 00:11:09,322 Davidek munduan duen bizimodua zaila baita, 202 00:11:09,322 --> 00:11:12,070 eta Daviden bizitza erraztu nahiko nuke. 203 00:11:12,070 --> 00:11:17,170 Baina Down sindromedunak desagertuz gero, galera katastrofikoa litzateke. 204 00:11:17,170 --> 00:11:20,601 Eta Karen Robardsek esan zidan: Bat nator Tomekin. 205 00:11:20,601 --> 00:11:24,542 Davidi dagokionez, bai sendatuko nuke bizitza hobeagoa emateko. 206 00:11:24,542 --> 00:11:29,978 Baina nitaz ari banaiz --, direla 23 urte, bera jaio zenean ez nuen inoiz sinistuko 207 00:11:29,978 --> 00:11:31,988 puntu honetara helduko nintzenik -- 208 00:11:31,988 --> 00:11:36,336 niri dagokidanez, hobea, gozoagoa egin nau 209 00:11:36,336 --> 00:11:39,370 eta nire bizitza esanguratsuago bihurtu du, 210 00:11:39,370 --> 00:11:45,779 nik neuk ez nioke inoiz uko egingo." 211 00:11:45,779 --> 00:11:50,164 Garai honetan gaixotasun honen eta beste zenbaiten gizartearen onarpena 212 00:11:50,164 --> 00:11:51,902 gora doa. 213 00:11:51,902 --> 00:11:53,738 Baina bizi garen une honetan 214 00:11:53,738 --> 00:11:56,629 gaixotasun hauek ezabatzeko gure ahalmena 215 00:11:56,629 --> 00:11:59,237 inoiz uste izandako mailara heldu da. 216 00:11:59,237 --> 00:12:02,381 Gaur AEBn gor jaiotzen diren ume gehienek 217 00:12:02,396 --> 00:12:04,189 koklea inplanteak jasoko dituzte, 218 00:12:04,189 --> 00:12:09,004 burmuinean jartzen direnak hargailu bati konektatuta, 219 00:12:09,004 --> 00:12:14,022 eta entzumen antzeko zerbait ematen diena eta hitza erabiltzeko gaitu. 220 00:12:14,022 --> 00:12:18,321 Arratoiengan probatu den konposatu batek,BMN-111ak, 221 00:12:18,321 --> 00:12:23,374 akondroplasia-genearen eragina prebenitzeko balio du. 222 00:12:23,374 --> 00:12:26,119 Akondroplasia da nanismoaren forma arruntena, 223 00:12:26,119 --> 00:12:30,086 eta konposatu hura jaso duten akondroplasiadun arratoiek 224 00:12:30,086 --> 00:12:32,004 normal hazten dira. 225 00:12:32,004 --> 00:12:34,555 Laster egingo dituzte probak gizakiengan. 226 00:12:34,555 --> 00:12:36,811 Odol-proba batzuk aurrerapena ekartzen ari dira, 227 00:12:36,811 --> 00:12:42,306 haurdunaldian inoiz baino goizago Down sindromea detektatuko lukete 228 00:12:42,306 --> 00:12:47,535 haurdunaldi horiek errazago ekiditea erraztuz, 229 00:12:47,550 --> 00:12:48,870 edo haurdunaldia amaitzea. 230 00:12:48,870 --> 00:12:53,537 Beraz gizarte eta medikuntza arlo bietan daude aurrerapenak. 231 00:12:53,537 --> 00:12:55,389 Nik bietan sinesten dut. 232 00:12:55,389 --> 00:12:59,444 Uste dut gizarte-aurrerapena bikaina, esanguratsua, zoragarria dela, 233 00:12:59,444 --> 00:13:02,540 eta berdin deritzot medikuntzaren aurrerapenari. 234 00:13:02,540 --> 00:13:06,903 Baina uste dut tragedia dela batak ez duenean bestea ikusten. 235 00:13:06,903 --> 00:13:08,974 Eta nola gurutzatzen diren ikusten dudanean 236 00:13:08,974 --> 00:13:11,188 aipatu ditudan hiru gaixotasunetan bezala, 237 00:13:11,188 --> 00:13:14,838 batzuetan iruditzen zait operako une horiek bezalakoa dela, 238 00:13:14,838 --> 00:13:17,442 gizon heroia ohartzen denean emakume heroia maite duela 239 00:13:17,442 --> 00:13:21,889 emakumea dibanean etzanda hiltzen dagoen une berean. 240 00:13:21,889 --> 00:13:24,688 (Barreak) 241 00:13:24,688 --> 00:13:28,570 Hausnartu beharko genuke sendaketez sentitzen dugunari buruz. 242 00:13:28,570 --> 00:13:31,436 Askotan, guraso izatearen arazoa hau da: 243 00:13:31,436 --> 00:13:33,288 zer da umeengan ontzat ematen duguna, 244 00:13:33,288 --> 00:13:35,040 eta zer da sendatzen duguna? 245 00:13:35,040 --> 00:13:39,211 Jim Sinclairek, autismoaren aktibista famatuak, esan zuen: 246 00:13:39,211 --> 00:13:43,865 "Gurasoek diotenean: Gustatuko litzaidake nire haurrak autismorik ez izatea, 247 00:13:43,865 --> 00:13:48,724 benetan diotena da:Gustatuko litzaidake umea existituko ez balitz 248 00:13:48,724 --> 00:13:52,743 eta beste ume bat, autista ez zena, izango banu. 249 00:13:52,743 --> 00:13:57,535 Berriz irakurri. Hau da entzuten duguna gure existentziaz kexatzen zarenean. 250 00:13:57,535 --> 00:14:00,737 Hau da entzuten duguna sendaketa eskatzen duzunean -- 251 00:14:00,737 --> 00:14:02,642 guretzako gehien nahi duzuena dela 252 00:14:02,642 --> 00:14:05,021 inoiz gehiago ez existitzea 253 00:14:05,021 --> 00:14:10,576 eta gure aurpegien atzean arrotz maitagarriak mugi daitezela." 254 00:14:10,576 --> 00:14:13,642 Muturreko ikuspuntua da, 255 00:14:13,642 --> 00:14:17,771 baina erakusten du jendeak jada duen bizitza bizi duela 256 00:14:17,771 --> 00:14:22,336 eta ez dutela nahi inork sendatu, aldatu edo ezabatzea. 257 00:14:22,336 --> 00:14:25,556 Existitu nahi dute, direnak direla. 258 00:14:25,556 --> 00:14:29,356 Proiektu honetarako elkarrizketatutako familia bat 259 00:14:29,356 --> 00:14:34,610 Dylan Kleboldena izan zen, Columbineko sarraskiaren egileetako bat. 260 00:14:34,610 --> 00:14:37,405 Kostatu zitzaidan nirekin hitz egiteko konbentzitzea, 261 00:14:37,405 --> 00:14:40,382 eta onartu zutenean, hain zuten istorioaz burua beteta 262 00:14:40,382 --> 00:14:41,868 ezin ziotela kontatzeari utzi. 263 00:14:41,868 --> 00:14:44,485 Eurekin pasa nuen lehen asteburuan -- askoetatik lehena-- 264 00:14:44,485 --> 00:14:47,606 20 ordu baino gehiagoko elkarrizketa grabatu nuen. 265 00:14:47,606 --> 00:14:49,869 Igande gauean, jota geunden denak. 266 00:14:49,869 --> 00:14:52,755 Sukaldean geunden jezarrita. Sue Klebold afaria prestatzen ari zen. 267 00:14:52,755 --> 00:14:55,276 Eta esan nuen: "Dylan hemen balego orain, 268 00:14:55,276 --> 00:14:58,121 ba al dakizue zer galdetuko zenioketen?" 269 00:14:58,121 --> 00:15:00,489 Eta aitak: Noski baietz. 270 00:15:00,489 --> 00:15:04,038 Galdetuko nioke zer uste zuen ari zela egiten." 271 00:15:04,038 --> 00:15:07,676 Suek lurrera begiratu zuen, eta minutu batez pentsatzen egon zen. 272 00:15:07,676 --> 00:15:09,855 Orduan, begirada altxatu eta esan zuen: 273 00:15:09,855 --> 00:15:13,918 "Bere ama izateagatik barkatzeko eskatuko nioke 274 00:15:13,918 --> 00:15:18,342 inoiz ez bainuen asmatu buruan zeukana." 275 00:15:18,342 --> 00:15:21,310 Urte pare bat geroago berarekin afaldu nuenean -- 276 00:15:21,310 --> 00:15:23,237 maiz izan genuen afarietako baten -- 277 00:15:23,237 --> 00:15:26,647 esan zidan: "Ba al dakizu, hura gertatu zenean, 278 00:15:26,647 --> 00:15:30,455 nahi izaten nuen inoiz ez ezkondu izana, umeak izan ez izana. 279 00:15:30,455 --> 00:15:33,947 Ohiora joan eta Tom aurkitu izan ez banu, 280 00:15:33,947 --> 00:15:37,589 ume hau ez zen existituko eta gauza ikaragarri hura ez zen gertatuko. 281 00:15:37,589 --> 00:15:42,104 Baina sentitzen dut izan ditudan umeak hainbeste maitatzen ditudala 282 00:15:42,104 --> 00:15:45,407 ez dudala nahi eurak gabeko bizitzan pentsatu ere. 283 00:15:45,407 --> 00:15:50,336 Ikusten dut besteei egin zieten mina, eta ez dago hori barkatzerik, 284 00:15:50,336 --> 00:15:53,800 baina niri eragindako minak, badu barkamena" esan zuen. 285 00:15:53,800 --> 00:15:57,592 "Beraz, nahiz eta ikusi munduarentzako hobea izango zela 286 00:15:57,592 --> 00:16:00,102 Dylan jaio ez izana, 287 00:16:00,102 --> 00:16:04,090 erabaki dut niretzako hori ez zela hobea izango." 288 00:16:06,198 --> 00:16:12,068 Harrigarria zen familia hauek,arazo hauek dituzten ume hauek dituztenak, 289 00:16:12,068 --> 00:16:15,101 arazoa ez izateko gehienek edozer egingo luketen arazoak, 290 00:16:15,101 --> 00:16:18,920 eta zer nolako esangura aurkitu dioten guraso izateari ikustea. 291 00:16:18,920 --> 00:16:22,121 Orduan pentsatu nuen, umeak ditugunok 292 00:16:22,121 --> 00:16:24,437 gure umeak maite ditugu, euren akatsekin. 293 00:16:24,763 --> 00:16:29,069 Aingeru zoragarri bat tupustean salako sabaitik bera baletor 294 00:16:29,069 --> 00:16:31,279 eta eskainiko balit ditudan umeak eramatea 295 00:16:31,279 --> 00:16:37,873 beste hobeago batzuk emateko, finagoak, dibertigarriagoak, goxoagoak, azkarragoak, 296 00:16:37,873 --> 00:16:42,978 umeak gogor heldu eta otoi egingo nuke ikuskizun anker hura desagertzeko. 297 00:16:42,978 --> 00:16:44,970 Eta azkenean uste dut 298 00:16:44,970 --> 00:16:48,548 suaren kontrako pijamak su-ontzian probatzen ditugun modu berean 299 00:16:48,548 --> 00:16:53,020 gure umea labera hurbiltzean ez dela erreko ziurtatzeko, 300 00:16:53,020 --> 00:16:57,088 desberdintasun itzel hauetara moldatzen diren familien istorio hauek 301 00:16:57,088 --> 00:16:59,769 gurasotasunaren esperientzia unibertsala islatzen dutela. 302 00:16:59,769 --> 00:17:03,903 Batzuetan zure umeari begiratu eta bururatzen zaizu: 303 00:17:03,903 --> 00:17:06,092 Nondik etorri ote haiz hi? 304 00:17:06,092 --> 00:17:08,546 (Barreak) 305 00:17:08,546 --> 00:17:13,521 Kontua da banakako desberdintasunak zatituta gordetzen diren bitartean -- 306 00:17:13,521 --> 00:17:16,066 familia kopuru mugatu batean dago eskizofrenia, 307 00:17:16,066 --> 00:17:18,703 familia kopuru mugatu batean daude ume-transgeneroak, 308 00:17:18,703 --> 00:17:20,896 familia kopuru mugatu batean haur prodijioak -- 309 00:17:20,896 --> 00:17:23,181 pareko erronkak dituzten familiak -- 310 00:17:23,181 --> 00:17:25,871 familia kopuru mugatu bat dago kategoria bakoitzean -- 311 00:17:25,871 --> 00:17:27,303 baina pentsatzen hasiz gero 312 00:17:27,303 --> 00:17:30,869 familian desberdintasunei moldatzeko esperientzia 313 00:17:30,869 --> 00:17:32,899 dela jendeak egin beharrekoa, 314 00:17:32,899 --> 00:17:36,636 orduan ikusten duzu arazo ia unibertsala dela. 315 00:17:36,636 --> 00:17:41,271 Ironikoki, gure desberdintasunak eta berak moldatzen dugun modua direla 316 00:17:41,271 --> 00:17:43,699 bat egiten gaituena. 317 00:17:43,699 --> 00:17:49,013 Proiektu honetan ari nintzela erabaki nuen umeak izatea. 318 00:17:49,013 --> 00:17:52,129 Askok harrituta zioten: 319 00:17:52,129 --> 00:17:53,977 "Nola erabaki dezakezu umeak izatea 320 00:17:53,977 --> 00:17:57,632 oker joan daitekeen guztia ikertzen duzun bitartean?" 321 00:17:58,457 --> 00:18:01,313 Esan nien:"Ez dut ikertzen oker joan daitekeena. 322 00:18:01,313 --> 00:18:04,404 Ikertzen ari naizena da zenbat maitasun egon daitekeen, 323 00:18:04,404 --> 00:18:09,129 dena oker doala dirudienean ere." 324 00:18:09,129 --> 00:18:14,764 Asko akordatzen nintzen haur ezindu baten amarekin, 325 00:18:14,764 --> 00:18:18,536 haur larri ezindu bat zaindarien utzikeriarengatik hil zena. 326 00:18:18,536 --> 00:18:22,166 Errautsak lurperatu zituztenean, amak esan zuen: 327 00:18:22,296 --> 00:18:29,380 "Bi gauza lapurtu dizkidatelako barkamena eskatzeko egiten dut otoi, 328 00:18:29,380 --> 00:18:35,436 lehena, desiratzen nuen haurra eta bigarrena, maite nuen semea." 329 00:18:35,436 --> 00:18:40,072 Ulertu nuen edonor edozein haur maitatzeko gai zela 330 00:18:40,072 --> 00:18:42,604 horretarako borondatea izanez gero. 331 00:18:42,604 --> 00:18:47,629 Nire senarra ume biren aita biologikoa da 332 00:18:47,629 --> 00:18:50,390 Minneapoliseko bi lagun lesbianekin izandakoak. 333 00:18:50,390 --> 00:18:55,884 Eskolako nire lagun min bat dibortziatuta zegoen eta ume bat izan nahi zuen. 334 00:18:55,934 --> 00:18:58,112 Beraz, gu biok alaba bat izan genuen, 335 00:18:58,112 --> 00:19:00,323 eta ama eta alaba Texasen bizi dira. 336 00:19:00,323 --> 00:19:03,562 Senarra eta biok seme bat dugu gurekin bizi dena. 337 00:19:03,562 --> 00:19:05,946 Ni naiz aita biologikoa, 338 00:19:05,946 --> 00:19:09,866 eta Laura izan zen haurdunaldia bizi zuena, 339 00:19:09,881 --> 00:19:14,159 Minneapolisen bizi diren Lucy eta Oliverren ama lesbiana. 340 00:19:14,349 --> 00:19:17,704 (Txaloak) 341 00:19:21,584 --> 00:19:27,048 Hau da, 5 guraso 3 estatuetan 4 umeentzako. 342 00:19:27,048 --> 00:19:30,404 Bada jendea uste duena nire familia existitzeak 343 00:19:30,404 --> 00:19:35,089 bere familia ahuldu edo kaltetzen duela nolabait. 344 00:19:35,089 --> 00:19:38,187 Bada jendea uste duena nirea bezalako familiak 345 00:19:38,187 --> 00:19:40,381 ez liratekeela baimenduta egon beharko. 346 00:19:40,381 --> 00:19:46,036 Eta ez dut maitasun eredu kentzailerik onartzen, gehitzaileak bakarrik. 347 00:19:46,036 --> 00:19:49,562 Uste dut espezieen aniztasuna behar dugun eran 348 00:19:49,562 --> 00:19:51,813 planeta aurrera joango dela ziurtatzeko, 349 00:19:51,813 --> 00:19:56,014 familia eta maitasun aniztasuna ere behar dugula 350 00:19:56,014 --> 00:20:00,695 ontasunaren ekosfera indartzeko. 351 00:20:00,695 --> 00:20:03,065 Gure umea jaio eta hurrengo egunean, 352 00:20:03,065 --> 00:20:07,637 pediatra ospitaleko gelan sartu eta kezkatuta zegoela esan zigun. 353 00:20:07,637 --> 00:20:10,770 Umeak ez zituen hankak ondo luzatzen. 354 00:20:10,770 --> 00:20:13,679 Hori burmuineko kaltearen adierazgarri izan litzateke. 355 00:20:13,679 --> 00:20:17,040 Luzatzen zituenean, asimetrikoki egiten zuen, 356 00:20:17,040 --> 00:20:20,903 eta bere ustez tumore baten eraginagatik izan litzateke. 357 00:20:20,903 --> 00:20:25,686 Eta buru oso handia zuen, hidrozefalia adieraz zezakeena. 358 00:20:25,686 --> 00:20:27,316 Hau dena esan zidanean, 359 00:20:27,316 --> 00:20:31,311 neure burua lurrean urtzen sentitu nuen. 360 00:20:31,311 --> 00:20:33,654 Pentsatu nuen; Hara, urtetan ibili naiz 361 00:20:33,654 --> 00:20:36,203 liburu bat idazten, jendeak zer gauza aurkitu dituen 362 00:20:36,203 --> 00:20:39,736 ume ezinduen guraso izatean, 363 00:20:39,736 --> 00:20:43,636 eta nik ez nuen euretako bat izan nahi. 364 00:20:43,636 --> 00:20:46,331 Aurkitzen nuena gaixotasunaren ideia bat zelako. 365 00:20:46,331 --> 00:20:48,581 Eta betidanik guraso guztiek nahi izan duten bezala, 366 00:20:48,581 --> 00:20:51,927 nire umea gaixotasunetik babestu nahi nuen. 367 00:20:51,927 --> 00:20:55,138 Neure burua ere gaixotasunetik babestu nahi nuen. 368 00:20:55,138 --> 00:20:57,698 Haatik, nire lanarengatik banekien 369 00:20:57,698 --> 00:21:01,805 umeak izango balu frogen bidez bilatuko genituen gauzaren bat, 370 00:21:01,805 --> 00:21:04,878 hura izango zela bere identitatea, 371 00:21:04,878 --> 00:21:09,112 eta bere identitatea bazen, nire identitatea ere izango zela, 372 00:21:09,112 --> 00:21:13,269 gaixotasuna forma desberdinak hartuko zituela hedatzean. 373 00:21:13,269 --> 00:21:16,300 Erresonantzia makinara, OTA tomografiara eraman genuen, 374 00:21:16,300 --> 00:21:20,118 egun bateko umea hartu eta odol arteriala har ziezaioten eman genuen. 375 00:21:20,118 --> 00:21:21,492 Babesgabe sentitzen ginen. 376 00:21:21,492 --> 00:21:22,970 Bost orduren buruan, 377 00:21:22,970 --> 00:21:25,844 esan zuten burmuina guztiz normala zuela 378 00:21:25,854 --> 00:21:28,204 eta hankak ondo luzatzen zituela. 379 00:21:28,204 --> 00:21:31,136 Eta pediatrari galdetu genionean zer gertatu zen, 380 00:21:31,136 --> 00:21:36,051 esan zigun goizekoa karranpak izango zirela. 381 00:21:36,211 --> 00:21:39,036 (Barreak) 382 00:21:39,036 --> 00:21:46,869 Baina nik pentsatu nuen ene amak arrazoia zuela. 383 00:21:46,869 --> 00:21:50,364 Pentsatu nuen, umeenganako maitasuna 384 00:21:50,364 --> 00:21:53,694 ez du parekorik beste edozein sentimenduekin, 385 00:21:53,694 --> 00:21:59,388 eta umeak dituzunera arte ez dakizu zer den. 386 00:21:59,558 --> 00:22:02,179 Uste dut umeek harrapatu nindutela 387 00:22:02,179 --> 00:22:05,705 guraso izatea galerarekin lotu nuenean. 388 00:22:05,705 --> 00:22:08,087 Baina ez dakit hortaz konturatuko nintzatekeenik 389 00:22:08,087 --> 00:22:13,162 nire ikerketa proiektuan sakon sartu izan ez banintz. 390 00:22:13,162 --> 00:22:16,394 Hain maitasun arraro aurkitu dut, 391 00:22:16,394 --> 00:22:20,179 eredu liluragarri horietan amildu nintzela. 392 00:22:20,179 --> 00:22:26,906 Ikusi dut edertasunak zaurgarritasun gordinena argiztatu dezakeela. 393 00:22:26,906 --> 00:22:30,712 10 urte hauetan, ikusi eta ikasi egin dut 394 00:22:30,712 --> 00:22:34,204 ardura jasanezinaren poz izugarria, 395 00:22:34,204 --> 00:22:37,736 eta ikusi dut horrek beste dena garaitzen duela. 396 00:22:37,736 --> 00:22:42,037 Batzuetan elkarrizketatzen nituen gurasoak memeloak zirela pentsatu izan arren, 397 00:22:42,037 --> 00:22:46,987 bizitza osorako esker gutxiko umeen esklabo bihurtuz 398 00:22:46,987 --> 00:22:49,936 zoritxarra identitate bihurtzen saiatzen, 399 00:22:49,936 --> 00:22:54,572 ohartu nintzen ikerketak euskarri bat eman zidala 400 00:22:54,572 --> 00:22:58,316 eta euren ontzian sartzeko prest nengoela. 401 00:22:58,316 --> 00:23:00,063 Eskerrik asko. 402 00:23:00,063 --> 00:23:02,874 (Txaloak)