Gure errefuxiatu sistema ez dabil. Hona hemen nola konpondu.
-
0:01 - 0:04Batzuetan oso lotsatuta sentitzen naiz
-
0:04 - 0:06europarra izateaz.
-
0:06 - 0:08Azken urtean,
-
0:08 - 0:13milioi bat pertsona baino gehiago
iritsi dira Europara laguntza beharrean -
0:13 - 0:16eta gure erantzuna
benetan penagarria izan da. -
0:17 - 0:19Kontraesan asko daude.
-
0:20 - 0:22Negar egiten dugu
-
0:22 - 0:26bi urteko Alan Kurdi-ren
heriotza tragikoaren aurrean -
0:26 - 0:30baina, geroztik, 200 haur baino gehiago
-
0:30 - 0:32ito dira Mediterraneoan.
-
0:34 - 0:35Nazioarteko itunak ditugu,
-
0:35 - 0:39iheslariak guztion ardura direla
aitortzen dutenak, -
0:39 - 0:42baina onartzen dugu Libano txikiak
-
0:42 - 0:45Europa osoak baino Siriar gehiago
hartzea babesean. -
0:46 - 0:50Giza trafikatzaileez kexatzen gara
-
0:50 - 0:54baina hori bihurtzen dugu bide bakarra
-
0:54 - 0:56Europan asiloa eskatzeko.
-
0:57 - 0:59Eskulan urria dago,
-
0:59 - 1:04baina gure behar ekonomiko
zein demografikoak betetzen dituztenei -
1:04 - 1:06ez diegu Europara etortzen uzten.
-
1:07 - 1:13Gure balio liberalak aldarrikatzen ditugu
Islam fundamentalistaren kontra, -
1:13 - 1:14baina...
-
1:16 - 1:18politika zapaltzaileak ditugu,
-
1:18 - 1:21asilo eske datozen haurrak
atxilotzen dituztenak, -
1:21 - 1:24umeak beren familiengandik
banatzen dituztenak, -
1:25 - 1:28eta iheslarien jabetzak
konfiskatzen dituztenak. -
1:29 - 1:30Zer ari gara egiten?
-
1:31 - 1:33Nola iritsi gara egoera honetara?
-
1:33 - 1:38Nola hartu dugu horrelako jarrera ankerra
krisi humanitario bati erantzuteko? -
1:39 - 1:42Ez dut uste
jendeari axola ez zaiolako denik -
1:42 - 1:45edo, behintzat,
ez dut hori sinetsi nahi. -
1:45 - 1:49Arrazoia gure politikarien etorkizun-sen falta
dela uste dut, -
1:49 - 1:51duela 50 urte baino gehiago sortu zen
-
1:51 - 1:55iheslarientzako nazioarteko babes sistemari
egokitzeko sen falta -
1:55 - 1:57mundu aldakor eta globalizatu bat lortzeko.
-
1:58 - 2:00Pauso bat atzera eman nahi dut
-
2:00 - 2:04eta funtsezko bi galdera egin,
-
2:04 - 2:06guztiok egin beharreko bi galdera.
-
2:06 - 2:10Lehena: zergatik ez dabil
oraingo sistema? -
2:10 - 2:13Eta bigarrena:
zer egin dezakegu konpontzeko? -
2:15 - 2:17Indarrean dagoen
iheslarientzako babes sistema -
2:17 - 2:21Bigarren Mundu Gerraren ondoren
sortu zuten tipo hauek. -
2:22 - 2:24Oinarrizko helburua,
-
2:24 - 2:29estatu batek porrot egitean, edo okerrago,
bere jendearen kontra jartzean, -
2:29 - 2:31herriarentzako tokia bermatzea zen
-
2:31 - 2:35babesean eta duintasunez bizitzeko
etxera bueltatu arte. -
2:35 - 2:40Siriakoa bezalako egoeretarako
sortu zen hain zuzen. -
2:41 - 2:46147 gobernuk sinatutako
nazioarteko hitzarmen baten bidez -
2:46 - 2:49(1951ko Iheslarien estatutuari buruzko hitzarmena)
-
2:49 - 2:52eta nazioarteko erakunde baten bidez (UNHCR),
-
2:52 - 2:57estatuek hitzeman zuten
beren lurraldean onartuko zituztela -
2:57 - 2:59gatazka eta jazarpenetik ihesi zebiltzanak.
-
3:00 - 3:02Baina gaur egun,
sistema hori huts egiten ari da. -
3:03 - 3:06Teorian, iheslariek
asilo eskubidea daukate. -
3:07 - 3:11Praktikan, gure immigrazio politikek
babesa lortzeko bidea oztopatzen dute. -
3:11 - 3:16Teorian, iheslariek integraziorako eskubidea daukate
-
3:16 - 3:18edo beren jaioterrira bueltatzekoa.
-
3:18 - 3:22Baina praktikan, linbo batean
geratzen dira harrapatuta. -
3:22 - 3:25Teorian, iheslariak guztion ardura dira.
-
3:26 - 3:30Praktikan, geografiak adierazten duenez,
gatazkatik hurbil dauden herrialdeak dira -
3:30 - 3:34munduko iheslarien gehiengo izugarria
hartzen dutenak. -
3:35 - 3:37Sistema ez da hautsi
arauak gaizki daudelako, -
3:37 - 3:41aldatzen ari den munduan modu okerrean
erabiltzen ari garelako baizik, -
3:42 - 3:44eta hori da hausnartu behar duguna.
-
3:44 - 3:49Hala, egungo sistemaren funtzionamendua
azaldu nahi dizuet. -
3:49 - 3:51Nola funtzionatzen du
sistemak benetan? -
3:52 - 3:54Baina ez goitik beherako
ikuspuntu instituzionaletik, -
3:54 - 3:58iheslari baten ikuspuntutik baizik.
-
3:58 - 4:01Imajinatu Siriako emakume bat.
-
4:01 - 4:02Amira deituko dugu.
-
4:03 - 4:07Eskualdean ezagutu nuen jendea
irudikatzen du Amirak. -
4:08 - 4:11Amira, munduko iheslarien % 25 inguru bezala,
-
4:11 - 4:13seme-alabak dituen
emakumea da, -
4:13 - 4:16eta ezin da etxera joan
hiri honetatik etorri delako, -
4:16 - 4:18aurrean daukazuen hori: Homs.
-
4:18 - 4:21Noizbait eder eta historiko izandako hiria
-
4:21 - 4:23orain hondakin azpian dagoena.
-
4:23 - 4:24Amira ezin da hara bueltatu.
-
4:25 - 4:29Baina ez dauka beste herrialde batean
geratzeko itxaropenik ere, -
4:29 - 4:34munduko iheslarien %1ak baino gutxiagok
soilik lor dezaketen loteria txartela baita. -
4:35 - 4:37Amirak eta familiak
-
4:37 - 4:39ia ezinezkoa den aukera bati
egiten diote aurre. -
4:39 - 4:42Oinarrizko hiru aukera dituzte.
-
4:43 - 4:48Lehenengoa: Amirak kanpaleku batera
eraman dezake familia. -
4:49 - 4:51Kanpalekuan, laguntza jaso dezake,
-
4:51 - 4:55baina ez dago aukera handirik
Amira eta familiarentzat. -
4:55 - 4:58Eremu latz eta lehorretan
kokatzen dira kanpalekuak, -
4:58 - 4:59basamortuan askotan.
-
5:00 - 5:03Jordaniako Zaatari kanpalekuan,
-
5:03 - 5:07jaurtigaiak entzun daitezke gauean
Siriako mugan zehar. -
5:09 - 5:11Jarduera ekonomikoa mugatuta dago.
-
5:11 - 5:13Hezkuntzaren kalitatea baxua da sarritan.
-
5:14 - 5:15Eta munduan,
-
5:15 - 5:18kanpalekuetako iheslarien %80 inguruk
-
5:18 - 5:21gutxienez bost urtez
egon behar izaten du bertan. -
5:21 - 5:23Bizitza tamalgarria da,
-
5:23 - 5:25eta baliteke horregatik izatea
-
5:25 - 5:28siriarren %9k besterik ez hartzea
bide hori. -
5:29 - 5:33Bestela, Amira hiri batera joan daiteke,
-
5:33 - 5:36hurbileko herrialde batean.
Amman edo Beirut, esaterako. -
5:37 - 5:41Hori da siriar iheslarien %75 inguruk
aukeratutako bidea. -
5:42 - 5:45Baina bertan ere
zailtasun handiak daude. -
5:46 - 5:50Hiri horietan, iheslariek ez dute
lan egiteko eskubiderik izaten. -
5:50 - 5:53Ez dute laguntza gehiegi jasotzen.
-
5:53 - 5:57Amirak eta familiak
aurrezkiak gastatu ondoren -
5:57 - 6:01ezer gutxirekin geratzen dira,
pobrezia larria jasateko arriskuan. -
6:02 - 6:04Hirugarren aukera bat dago,
-
6:05 - 6:09geroz eta siriar gehiago
aukeratzen ari direna. -
6:10 - 6:14Amirak familiarentzat
itxaropena bila dezake -
6:14 - 6:18bidaia arriskutsu batean
bizia arriskatuz -
6:18 - 6:20beste herrialde batera joateko.
-
6:20 - 6:23Hori da gaur egun
Europan ikusten ari garena. -
6:23 - 6:29Mundu osoan, ia ezinezko aukerak
ematen dizkiegu iheslariei. -
6:29 - 6:31Hiru dituzte:
-
6:31 - 6:35kanpalekuak, txirotasuna hirietan
eta bidaia arriskutsuak. -
6:36 - 6:40Iheslarien babeserako sistema hori da
gaur egun iheslarientzat. -
6:41 - 6:42Baina aukera faltsua dela uste dut
-
6:43 - 6:45eta birplanteatu dezakegula.
-
6:45 - 6:49Aukerak mugatzearen arrazoia zera da:
-
6:50 - 6:53uste dugu
-
6:53 - 6:57horiek direla iheslariek dituzten
aukera bakarrak -
6:57 - 6:59eta ez da hala.
-
6:59 - 7:03Politikariek «gehiketa zero» emango lukeen
gai moduan azaltzen dute; -
7:03 - 7:07iheslariei laguntzen badiegu,
herritarrei kostuak inposatuko dizkiegu. -
7:07 - 7:09Guztiok pentsatu ohi dugu
-
7:09 - 7:12iheslariak kostu edo zama saihestezina
direla gizartearentzat. -
7:12 - 7:15Baina ez du zertan hala izan.
-
7:15 - 7:19Aukera-sorta zabaltzeko moduak daudela
eztabaidatu nahi dut, -
7:19 - 7:21eta, era berean, guztiontzat onura lortu:
-
7:21 - 7:23iheslarien helmuga diren herrialdeak,
-
7:23 - 7:27gure gizartea eta baita iheslariak ere.
-
7:27 - 7:29Lau modu proposatu nahi ditut
-
7:29 - 7:33iheslariekiko dugun iritziaren paradigma
alda dezaketenak. -
7:34 - 7:36Antzekotasun bat daukate:
-
7:36 - 7:40globalizazioaren, mugikortasunaren
eta merkatuen aukerak -
7:40 - 7:42aprobetxatzeko bideak dira,
-
7:42 - 7:46baita iheslariekiko
dugun iritzia eguneratzeko ere. -
7:46 - 7:48Aztertu nahi dudan lehenengo ideia
-
7:48 - 7:50«inguruneak egokitzea» da,
-
7:51 - 7:54eta funtsezko onarpen batetik abiatzen da:
-
7:54 - 7:56iheslariak gizakiak dira,
beste guztiok bezala, -
7:56 - 7:59baina ezohiko egoeran daude.
-
7:59 - 8:01Oxfordeko lankideekin batera,
-
8:01 - 8:04ikerketa proiektu batean
abiatu nintzen Ugandara -
8:04 - 8:07iheslarien bizitza ekonomikoa aztertzeko.
-
8:08 - 8:12Ez genuen Uganda aukeratu
helmuga-herrialdeen eredu delako. -
8:12 - 8:13Ez da eredua,
salbuespena baizik. -
8:14 - 8:16Munduko helmuga herrialde gehienetan
ez bezala, -
8:16 - 8:18Ugandak
-
8:18 - 8:20aukera ekonomikoa eman die iheslariei.
-
8:20 - 8:24Lan egiteko eskubidea ematen die.
Mugitzeko askatasuna ematen die. -
8:24 - 8:27Eta emaitzak txundigarriak dira
-
8:27 - 8:30bai iheslarientzat bai herrialdearentzat.
-
8:30 - 8:32Hiriburuan, Kampala-n,
-
8:32 - 8:38iheslarien %21ak
jendea enplegatzen duen negozio bat dauka -
8:38 - 8:40eta enplegatutako jendearen %40
-
8:40 - 8:42helmuga herrialdekoak dira.
-
8:42 - 8:45Hau da, iheslariak lana sortzen ari dira
-
8:45 - 8:47helmuga herrialdeko jendearentzat.
-
8:48 - 8:50Kanpalekuetan ere
-
8:50 - 8:55loratzen ari diren negozio bizi eta ekintzaileen
aparteko adibideak aurki daitezke. -
8:56 - 8:59Esaterako, Nakivale izeneko kokalekuan
-
8:59 - 9:02Kongoko iheslariak aurkitu genituen
-
9:02 - 9:05musika digitala trukatzeko negozioak kudeatzen.
-
9:05 - 9:08Ruandar bat topatu genuen,
eta bere negozioari esker -
9:09 - 9:11gazteek bideo-jokoak erabil ditzakete
-
9:11 - 9:15birziklatutako kontsola
eta telebistetan. -
9:16 - 9:19Muturreko bortxaketaren kontra,
-
9:19 - 9:21iheslariak berritzen ari dira,
-
9:21 - 9:25eta aurrean daukazuen gizona
Demou-Kay izeneko kongoar bat da. -
9:25 - 9:29Demou-Kay ezer gutxirekin
iritsi zen kokalekura, -
9:29 - 9:31baina zinemagile izan nahi zuen.
-
9:31 - 9:35Beraz, lagun eta lankideekin batera,
eskualde irrati bat sortu zuen, -
9:35 - 9:37bideokamera bat alokatu zuen,
-
9:37 - 9:38eta orain filmak egiten ari da.
-
9:38 - 9:40Bi dokumental egin ditu
-
9:40 - 9:42gure taldearekin eta taldearentzat,
-
9:42 - 9:46eta negozio arrakastatsua egiten ari da
ezer gutxitik abiatuta. -
9:47 - 9:49Horrelako adibideak dira
-
9:49 - 9:51iheslariekiko gure erantzuna
gidatu beharko luketenak. -
9:51 - 9:56Iheslariak giza-laguntzaren ezinbesteko zama
bezala ikusi ordez, -
9:56 - 9:59aurrera egiteko aukerak
eman behar dizkiegu. -
10:00 - 10:04Bai, arropa, mantak, aterpea, janaria
-
10:04 - 10:07garrantzitsuak dira larrialdiko fasean,
-
10:07 - 10:10baina harago ere begiratu behar dugu.
-
10:10 - 10:15Konexiorako, argindarrerako eta hezkuntzarako
aukerak eman behar ditugu, -
10:15 - 10:17lanerako eskubidea,
-
10:17 - 10:19kapitalerako eta bankurako sarrera.
-
10:20 - 10:22Ziurtzat jotzen ditugun gauza guztiak,
-
10:22 - 10:24munduko ekonomiara lotzen gaituztenak,
-
10:24 - 10:26iheslariei aplikatu ahal zaizkie.
-
10:27 - 10:31Aztertu nahi dudan bigarren ideia
«zonalde ekonomikoak» dira. -
10:31 - 10:34Zoritxarrez, munduko helmuga herrialdeek
-
10:34 - 10:36ez dute Ugandaren irtenbidea jarraitu.
-
10:36 - 10:41Gehienek ez dituzte beren ekonomiak
modu horretan zabaltzen. -
10:41 - 10:46Baina baditugu erabil ditzakegun
beste aukera pragmatiko batzuk. -
10:47 - 10:49Apirilean, Jordaniara joan nintzen
-
10:49 - 10:52garapenaren ekonomian aditua den Paul Collier-rekin,
-
10:52 - 10:55eta ideia bat izan genuen
-
10:55 - 10:58nazioarteko elkartearekin
eta gobernuarekin geundela, -
10:58 - 11:00siriarrentzat lana sortzen duen ideia
-
11:00 - 11:04eta Jordaniako garapen estrategia nazionala
bermatzen duena. -
11:04 - 11:07Gune ekonomiko bat sortzea da ideia,
-
11:07 - 11:11iheslarientzako enplegua
integra genezakeen gunea -
11:11 - 11:14jordaniarren enpleguarekin batera.
-
11:15 - 11:18Eta Zaatari kanpalekutik
15 minutura soilik, -
11:18 - 11:2083.000 iheslariren bizitokia,
-
11:20 - 11:22badago gune ekonomiko bat
-
11:22 - 11:25Hussein Bin Talal Errege
Garapen Gunea izenekoa. -
11:26 - 11:29Gobernuak milioi bat dolar
baino gehiago gastatu ditu -
11:29 - 11:33sare elektrikora
eta errepide sarera konektatzeko -
11:33 - 11:34baina bi gauza falta zaizkio:
-
11:34 - 11:37eskulana eta barne inbertsioa.
-
11:37 - 11:40Eta iheslariek bertan lan egin balezakete,
-
11:40 - 11:42kanpalekuetan trabatuta egon ordez,
-
11:42 - 11:46familiak mantentzeko eta
lanbide teknikak hobetzeko gai balira -
11:46 - 11:47Siriara bueltatu aurretik?
-
11:48 - 11:50Igarri genuen Jordaniari
onura egingo ziola, -
11:50 - 11:53garapen estrategiak
aldaketa eskatzen baitu -
11:53 - 11:56diru sarrera ertaineko herrialde izatetik
ekoizle izatera. -
11:56 - 11:58Iheslarientzat onuragarria izan liteke,
-
11:58 - 12:02eta Siria berreraikitzea lagundu lezake
gatazkaren ondoren, -
12:02 - 12:05iheslariei formatzen laguntzea
-
12:05 - 12:08noizbait Siria berreraikitzeko modu onena
dela onartuz. -
12:09 - 12:12Foreign Affairs aldizkarian
argitaratu genuen ideia. -
12:12 - 12:14Abdullah erregeak kontuan hartu du.
-
12:14 - 12:17Londreseko Siriari buruzko konferentzian
iragarri zen duela bi aste, -
12:17 - 12:20eta udan proba bat jarriko dute martxan.
-
12:20 - 12:24(Txaloak)
-
12:25 - 12:28Aurkeztu nahi dizuedan hirugarren ideia
-
12:28 - 12:31estatu-iheslari arteko
«lehentasunezko lotura // batasuna» da -
12:31 - 12:34emaitza pozgarriak lortzeko,
-
12:34 - 12:38Angela Merkel eta siriar iheslari honen
argazkian bezala. -
12:38 - 12:42Nekez galdetzen diegu iheslariei
zer nahi duten, nora joan nahi duten, -
12:43 - 12:45baina egin dezakegula uste dut
-
12:45 - 12:47eta guztion egoera ekonomikoa hobetu.
-
12:48 - 12:52Alvin Roth ekonomialariak
«bat datozen merkatuen» ideia garatu du, -
12:52 - 12:57non alderdien lehentasunek
azken lotura irudikatzen duten. -
12:58 - 13:01Nire lankide
Will Jones eta Alex Teytelboym-ek -
13:01 - 13:05ideia hori iheslariengan
nola ezar litekeen aztertu dute, -
13:05 - 13:08iheslariei eskatzeko
nahiago dituzten helmugak sailka ditzaten, -
13:09 - 13:12eta baita estatuek nahi dituzten
iheslari motak sailka ditzaten -
13:12 - 13:15trebetasunei edo hizkuntzari dagokionez
-
13:15 - 13:17eta elkar daitezen ahalbidetzea.
-
13:17 - 13:19Aurrekontuak finkatu behar dira, jakina,
-
13:19 - 13:22aniztasuna eta sentikortasuna bezalako
arloetan, -
13:22 - 13:26baina bat etortzeko aukerak handitzeko
modu bat da. -
13:26 - 13:28Bat etortzearen ideia
arrakastaz erabili da -
13:28 - 13:33ikasleak unibertsitateekin
lotzeko, adibidez, -
13:34 - 13:36edo giltzurrun emaileak pazienteekin,
-
13:36 - 13:40eta zita webguneetako
algoritmoen oinarria da. -
13:40 - 13:43Zergatik ez dugu erabiltzen
iheslariei aukera gehiago emateko? -
13:43 - 13:45Nazio-mailan ere erabil liteke,
-
13:45 - 13:47izan ere, gainditu beharreko
auzietako bat -
13:47 - 13:51tokian tokiko herritarrek
iheslariak onartzea da. -
13:51 - 13:54Eta momentuz,
nire herrialdean esaterako, -
13:54 - 13:58ingeniariak landara bidali ohi ditugu
eta nekazariak hirietara, -
13:58 - 14:00eta horrek ez du inolako zentzurik.
-
14:00 - 14:04Bat datozen merkatuei esker
lehentasun horiek batu ahalko lirateke -
14:04 - 14:08eta helmuga-herrialdeko beharrak
eta eskaerak entzun -
14:08 - 14:10iheslarienekin batera.
-
14:11 - 14:15Aurkeztu nahi dizuedan laugarren ideia
«bisa humanitarioak» dira. -
14:15 - 14:18Europan ikusi dugun hondamendiaren
zati handi bat -
14:18 - 14:20guztiz ekidin zitekeen.
-
14:20 - 14:24Europako asilo-politikaren
oinarrizko kontraesan batek eragiten du. -
14:26 - 14:28Europan asiloa eskatzeko
-
14:28 - 14:33berez iritsi behar duzu,
bidaia arriskutsu batean abiatuta -
14:33 - 14:35(lehen deskribatu ditudanak).
-
14:36 - 14:40Baina zergatik egin horrelako bidaiak
hegaldi merkeen -
14:40 - 14:43eta ahalmen kontsular modernoen aroan?
-
14:43 - 14:45Ez dira inolaz ere beharrezkoak
-
14:45 - 14:49eta, aurreko urtean, 3.000 pertsonatik gora
hil ziren horien erruz -
14:49 - 14:52Europako mugetan eta Europan bertan.
-
14:53 - 14:55Iheslariei utziko bagenie
-
14:55 - 14:58zuzenean bidaiatzea
eta Europan asiloa eskatzea, -
14:58 - 14:59hori guztia ekidingo genuke
-
14:59 - 15:01eta badago hori lortzeko modua
-
15:01 - 15:03«bisa humanitario» izenekoei esker,
-
15:03 - 15:07enbaxadetan bildu daitezkeenak
-
15:07 - 15:09edo ondoko herrialdeko
kontsuletxe batean -
15:09 - 15:11eta gero, beren bidaia ordaindu
-
15:11 - 15:13ferryz edo hegazkinez Europara iristeko.
-
15:14 - 15:16Mila euro inguru balio du
-
15:16 - 15:19trafikatzaile bat hartzea
Turkiatik Greziar irletaraino. -
15:19 - 15:25200 euro balio du hegazkin merke bat hartzea
Bodrum-etik Frankfurtera. -
15:25 - 15:29Iheslariei baimena emango bagenie,
abantaila handiak ekarriko lituzke. -
15:29 - 15:30Biziak salbatuko lituzke,
-
15:31 - 15:35trafikatzaileen merkatua ahulduko luke
-
15:35 - 15:38eta deuseztatuko litzateke
Europatik antzematen den anabasa -
15:38 - 15:40Greziar irlak bezalako tokietan.
-
15:40 - 15:44Politikak ez digu hori egiten uzten
konponbide arrazional baten beharrean. -
15:45 - 15:47Eta aplikatu den ideia da.
-
15:47 - 15:50Brasilek ikuspuntu aitzindari bat izan du
-
15:50 - 15:54non 2.000 siriar baino gehiagok
bisa humanitario bana eskuratu, -
15:54 - 15:59Brasilen sartu eta iheslari estatusa
aldarrikatu duten Brasilera iristean. -
15:59 - 16:02Egitasmo horren baitan,
siriar bakoitzak -
16:02 - 16:06iheslari estatusa jaso du
eta iheslari zintzotzat hartu dute. -
16:06 - 16:08Aurrekari historiko bat ere badauka.
-
16:09 - 16:121922 eta 1942 artean,
-
16:12 - 16:16Nansen pasaporte hauek
bidaiatzeko agiri moduan erabili ziren -
16:16 - 16:23450.000 asiriar, turkiar eta txetxeniarrek
Europan zehar bidaia zezaten -
16:23 - 16:26eta Europan iheslari estatusa
aldarrika zezaten. -
16:27 - 16:29Eta Iheslarientzako Nazioarteko
Nansen Bulegoak -
16:29 - 16:31Bakearen Nobel Saria jaso zuen
-
16:31 - 16:34estrategia bideragarria izateagatik.
-
16:35 - 16:38Aurkeztu dizkizuedan lau ideiak
-
16:38 - 16:42Amiraren aukera-sorta zabaltzeko
moduak dira. -
16:42 - 16:45Horiei esker iheslarientzako aukera hobeak
lor ditzakegu -
16:45 - 16:50azaldu dizkizuedan
oinarrizko hiru aukeretatik harago -
16:50 - 16:52eta beste batzuk
egoera ekonomiko hobean utzi. -
16:53 - 16:56Hitz batean, ikuspegi berria behar dugu,
-
16:56 - 16:59iheslarien aukerak zabalduko dituena,
-
16:59 - 17:02baina zama ez direla aitortzen duena.
-
17:02 - 17:05Iheslariak kostua izatea saihestu daiteke.
-
17:05 - 17:08Bai, giza-erantzukizuna dira,
-
17:08 - 17:12baina trebetasunak, talentua eta nahiak
dituzten gizakiak dira, -
17:12 - 17:15ekarpenak egin ditzaketenak
-- aukera ematen badiegu. -
17:17 - 17:18Mundu berrian
-
17:18 - 17:21migrazioa ez da desagertuko.
-
17:21 - 17:24Europan ikusi duguna
urte askotarako egongo da gurekin. -
17:24 - 17:25Jendeak bidaiatzen jarraituko du,
-
17:25 - 17:27lekualdatuko dituzte
-
17:27 - 17:31eta hori moldatzeko bide arrazional
eta errealistak aurkitu behar ditugu -
17:31 - 17:34-- laguntza humanitarioaren
logika zaharretan oinarritzen ez direnak, -
17:34 - 17:36karitatearen logikan
oinarritzen ez direnak, -
17:36 - 17:41baizik eta globalizazioak, merkatuek eta mugikortasunak
eskaintzen dituzten aukeretan eraikitakoak. -
17:41 - 17:44Altxatzea eskatuko nizueke,
eta gure politikariak bultzatzea -
17:44 - 17:46erronka honen aurrean esna daitezen.
-
17:46 - 17:48Eskerrik asko.
-
17:48 - 17:57(Txaloak)
- Title:
- Gure errefuxiatu sistema ez dabil. Hona hemen nola konpondu.
- Speaker:
- Alexander Betts
- Description:
-
Milioi bat errefuxiatu iritsi dira Europara, dio Alexander Bettsek, eta "gure erantzuna zinez patetikoa izan da". Bettsek behartutako migrazioa aztertzen du, familiek kanpalekuen, hiriko txirotasunaren eta bidaia ilegal eta arriskutsuen artean egin behar duten aukera. Hitzaldi zorrotz honetan, errefuxiatuekin dugun jokabidea aldatzeko lau modu proposatzen ditu, modu horretan euren etxe berriei berehala ekarpenak egiten has daitezen. "Ez da ezinbestekoa errefuxiatuak koste bat izatea. Gizakiak dira, gaitasunak, talentuak, helburuak dituztenak eta ekarpenak egin ditzakete -- horretan uzten badiegu".
- Video Language:
- English
- Team:
closed TED
- Project:
- TEDTalks
- Duration:
- 18:09
![]() |
TED Translators admin approved Basque subtitles for Our refugee system is failing. Here's how we can fix it | |
![]() |
Jone Aliri Lazcano accepted Basque subtitles for Our refugee system is failing. Here's how we can fix it | |
![]() |
Jone Aliri Lazcano edited Basque subtitles for Our refugee system is failing. Here's how we can fix it | |
![]() |
Maider Lizoain Cotanda edited Basque subtitles for Our refugee system is failing. Here's how we can fix it | |
![]() |
Maider Lizoain Cotanda edited Basque subtitles for Our refugee system is failing. Here's how we can fix it | |
![]() |
Maider Lizoain Cotanda edited Basque subtitles for Our refugee system is failing. Here's how we can fix it | |
![]() |
Maider Lizoain Cotanda edited Basque subtitles for Our refugee system is failing. Here's how we can fix it | |
![]() |
Maider Lizoain Cotanda edited Basque subtitles for Our refugee system is failing. Here's how we can fix it |