1 00:00:00,800 --> 00:00:04,276 Batzuetan oso lotsatuta sentitzen naiz 2 00:00:04,286 --> 00:00:05,520 europarra izateaz. 3 00:00:06,200 --> 00:00:08,055 Azken urtean, 4 00:00:08,080 --> 00:00:12,656 milioi bat pertsona baino gehiago iritsi dira Europara laguntza beharrean 5 00:00:12,680 --> 00:00:15,960 eta gure erantzuna benetan penagarria izan da. 6 00:00:17,000 --> 00:00:19,320 Kontraesan asko daude. 7 00:00:20,360 --> 00:00:21,650 Negar egiten dugu 8 00:00:21,650 --> 00:00:25,520 bi urteko Alan Kurdi-ren heriotza tragikoaren aurrean 9 00:00:26,000 --> 00:00:29,856 baina, geroztik, 200 haur baino gehiago 10 00:00:29,880 --> 00:00:32,240 ito dira Mediterraneoan. 11 00:00:33,960 --> 00:00:35,416 Nazioarteko itunak ditugu, 12 00:00:35,440 --> 00:00:38,656 iheslariak guztion ardura direla aitortzen dutenak, 13 00:00:38,680 --> 00:00:41,736 baina onartzen dugu Libano txikiak 14 00:00:41,760 --> 00:00:45,400 Europa osoak baino Siriar gehiago hartzea babesean. 15 00:00:46,320 --> 00:00:49,720 Giza trafikatzaileez kexatzen gara 16 00:00:50,360 --> 00:00:53,770 baina hori bihurtzen dugu bide bakarra 17 00:00:53,770 --> 00:00:55,880 Europan asiloa eskatzeko. 18 00:00:56,840 --> 00:00:58,696 Eskulan urria dago, 19 00:00:58,720 --> 00:01:04,176 baina gure behar ekonomiko zein demografikoak betetzen dituztenei 20 00:01:04,200 --> 00:01:06,190 ez diegu Europara etortzen uzten. 21 00:01:07,000 --> 00:01:12,936 Gure balio liberalak aldarrikatzen ditugu Islam fundamentalistaren kontra, 22 00:01:12,960 --> 00:01:14,160 baina... 23 00:01:15,560 --> 00:01:18,216 politika zapaltzaileak ditugu, 24 00:01:18,240 --> 00:01:20,560 asilo eske datozen haurrak atxilotzen dituztenak, 25 00:01:21,160 --> 00:01:23,960 umeak beren familiengandik banatzen dituztenak, 26 00:01:24,800 --> 00:01:27,720 eta iheslarien jabetzak konfiskatzen dituztenak. 27 00:01:28,960 --> 00:01:30,200 Zer ari gara egiten? 28 00:01:30,640 --> 00:01:33,056 Nola iritsi gara egoera honetara? 29 00:01:33,080 --> 00:01:37,880 Nola hartu dugu horrelako jarrera ankerra krisi humanitario bati erantzuteko? 30 00:01:39,280 --> 00:01:41,696 Ez dut uste jendeari axola ez zaiolako denik 31 00:01:41,720 --> 00:01:44,896 edo, behintzat, ez dut hori sinetsi nahi. 32 00:01:44,920 --> 00:01:48,736 Arrazoia gure politikarien etorkizun-sen falta dela uste dut, 33 00:01:48,760 --> 00:01:51,306 duela 50 urte baino gehiago sortu zen 34 00:01:51,310 --> 00:01:54,536 iheslarientzako nazioarteko babes sistemari egokitzeko sen falta 35 00:01:54,560 --> 00:01:57,360 mundu aldakor eta globalizatu bat lortzeko. 36 00:01:57,800 --> 00:02:00,336 Pauso bat atzera eman nahi dut 37 00:02:00,360 --> 00:02:03,776 eta funtsezko bi galdera egin, 38 00:02:03,800 --> 00:02:06,256 guztiok egin beharreko bi galdera. 39 00:02:06,280 --> 00:02:09,576 Lehena: zergatik ez dabil oraingo sistema? 40 00:02:09,600 --> 00:02:13,000 Eta bigarrena: zer egin dezakegu konpontzeko? 41 00:02:14,760 --> 00:02:16,816 Indarrean dagoen iheslarientzako babes sistema 42 00:02:16,840 --> 00:02:20,940 Bigarren Mundu Gerraren ondoren sortu zuten tipo hauek. 43 00:02:22,000 --> 00:02:23,750 Oinarrizko helburua, 44 00:02:23,750 --> 00:02:28,740 estatu batek porrot egitean, edo okerrago, bere jendearen kontra jartzean, 45 00:02:28,740 --> 00:02:30,976 herriarentzako tokia bermatzea zen 46 00:02:31,000 --> 00:02:34,936 babesean eta duintasunez bizitzeko etxera bueltatu arte. 47 00:02:34,936 --> 00:02:39,960 Siriakoa bezalako egoeretarako sortu zen hain zuzen. 48 00:02:40,680 --> 00:02:45,536 147 gobernuk sinatutako nazioarteko hitzarmen baten bidez 49 00:02:45,560 --> 00:02:48,666 (1951ko Iheslarien estatutuari buruzko hitzarmena) 50 00:02:48,666 --> 00:02:51,776 eta nazioarteko erakunde baten bidez (UNHCR), 51 00:02:51,800 --> 00:02:56,576 estatuek hitzeman zuten beren lurraldean onartuko zituztela 52 00:02:56,600 --> 00:02:59,120 gatazka eta jazarpenetik ihesi zebiltzanak. 53 00:02:59,680 --> 00:03:02,280 Baina gaur egun, sistema hori huts egiten ari da. 54 00:03:02,920 --> 00:03:06,360 Teorian, iheslariek asilo eskubidea daukate. 55 00:03:06,880 --> 00:03:10,840 Praktikan, gure immigrazio politikek babesa lortzeko bidea oztopatzen dute. 56 00:03:11,280 --> 00:03:15,616 Teorian, iheslariek integraziorako eskubidea daukate 57 00:03:15,640 --> 00:03:17,680 edo beren jaioterrira bueltatzekoa. 58 00:03:18,360 --> 00:03:21,600 Baina praktikan, linbo batean geratzen dira harrapatuta. 59 00:03:22,240 --> 00:03:25,320 Teorian, iheslariak guztion ardura dira. 60 00:03:26,040 --> 00:03:30,376 Praktikan, geografiak adierazten duenez, gatazkatik hurbil dauden herrialdeak dira 61 00:03:30,400 --> 00:03:34,000 munduko iheslarien gehiengo izugarria hartzen dutenak. 62 00:03:34,720 --> 00:03:37,456 Sistema ez da hautsi arauak gaizki daudelako, 63 00:03:37,480 --> 00:03:41,400 aldatzen ari den munduan modu okerrean erabiltzen ari garelako baizik, 64 00:03:41,840 --> 00:03:43,840 eta hori da hausnartu behar duguna. 65 00:03:44,440 --> 00:03:48,936 Hala, egungo sistemaren funtzionamendua azaldu nahi dizuet. 66 00:03:48,960 --> 00:03:51,120 Nola funtzionatzen du sistemak benetan? 67 00:03:51,560 --> 00:03:54,336 Baina ez goitik beherako ikuspuntu instituzionaletik, 68 00:03:54,360 --> 00:03:57,680 iheslari baten ikuspuntutik baizik. 69 00:03:58,240 --> 00:04:00,696 Imajinatu Siriako emakume bat. 70 00:04:00,720 --> 00:04:02,320 Amira deituko dugu. 71 00:04:02,880 --> 00:04:06,760 Eskualdean ezagutu nuen jendea irudikatzen du Amirak. 72 00:04:07,560 --> 00:04:10,896 Amira, munduko iheslarien % 25 inguru bezala, 73 00:04:10,920 --> 00:04:12,530 seme-alabak dituen emakumea da, 74 00:04:12,840 --> 00:04:16,096 eta ezin da etxera joan hiri honetatik etorri delako, 75 00:04:16,120 --> 00:04:18,136 aurrean daukazuen hori: Homs. 76 00:04:18,160 --> 00:04:20,750 Noizbait eder eta historiko izandako hiria 77 00:04:20,750 --> 00:04:22,806 orain hondakin azpian dagoena. 78 00:04:22,806 --> 00:04:24,280 Amira ezin da hara bueltatu. 79 00:04:25,120 --> 00:04:29,330 Baina ez dauka beste herrialde batean geratzeko itxaropenik ere, 80 00:04:29,340 --> 00:04:34,320 munduko iheslarien %1ak baino gutxiagok soilik lor dezaketen loteria txartela baita. 81 00:04:34,880 --> 00:04:37,136 Amirak eta familiak 82 00:04:37,160 --> 00:04:39,336 ia ezinezkoa den aukera bati egiten diote aurre. 83 00:04:39,360 --> 00:04:41,760 Oinarrizko hiru aukera dituzte. 84 00:04:42,560 --> 00:04:47,520 Lehenengoa: Amirak kanpaleku batera eraman dezake familia. 85 00:04:48,520 --> 00:04:50,680 Kanpalekuan, laguntza jaso dezake, 86 00:04:51,160 --> 00:04:54,856 baina ez dago aukera handirik Amira eta familiarentzat. 87 00:04:54,880 --> 00:04:58,136 Eremu latz eta lehorretan kokatzen dira kanpalekuak, 88 00:04:58,160 --> 00:04:59,400 basamortuan askotan. 89 00:05:00,040 --> 00:05:02,736 Jordaniako Zaatari kanpalekuan, 90 00:05:02,760 --> 00:05:07,160 jaurtigaiak entzun daitezke gauean Siriako mugan zehar. 91 00:05:08,600 --> 00:05:11,176 Jarduera ekonomikoa mugatuta dago. 92 00:05:11,200 --> 00:05:13,360 Hezkuntzaren kalitatea baxua da sarritan. 93 00:05:13,960 --> 00:05:15,296 Eta munduan, 94 00:05:15,320 --> 00:05:18,416 kanpalekuetako iheslarien %80 inguruk 95 00:05:18,440 --> 00:05:20,976 gutxienez bost urtez egon behar izaten du bertan. 96 00:05:21,000 --> 00:05:22,896 Bizitza tamalgarria da, 97 00:05:22,920 --> 00:05:25,296 eta baliteke horregatik izatea 98 00:05:25,320 --> 00:05:27,920 siriarren %9k besterik ez hartzea bide hori. 99 00:05:29,000 --> 00:05:32,976 Bestela, Amira hiri batera joan daiteke, 100 00:05:33,000 --> 00:05:36,040 hurbileko herrialde batean. Amman edo Beirut, esaterako. 101 00:05:37,000 --> 00:05:41,040 Hori da siriar iheslarien %75 inguruk aukeratutako bidea. 102 00:05:42,200 --> 00:05:44,920 Baina bertan ere zailtasun handiak daude. 103 00:05:45,720 --> 00:05:50,016 Hiri horietan, iheslariek ez dute lan egiteko eskubiderik izaten. 104 00:05:50,040 --> 00:05:53,000 Ez dute laguntza gehiegi jasotzen. 105 00:05:53,440 --> 00:05:57,136 Amirak eta familiak aurrezkiak gastatu ondoren 106 00:05:57,160 --> 00:06:00,840 ezer gutxirekin geratzen dira, pobrezia larria jasateko arriskuan. 107 00:06:02,280 --> 00:06:04,120 Hirugarren aukera bat dago, 108 00:06:04,920 --> 00:06:08,640 geroz eta siriar gehiago aukeratzen ari direna. 109 00:06:09,840 --> 00:06:14,016 Amirak familiarentzat itxaropena bila dezake 110 00:06:14,040 --> 00:06:17,776 bidaia arriskutsu batean bizia arriskatuz 111 00:06:17,800 --> 00:06:19,756 beste herrialde batera joateko. 112 00:06:19,756 --> 00:06:22,840 Hori da gaur egun Europan ikusten ari garena. 113 00:06:23,440 --> 00:06:28,696 Mundu osoan, ia ezinezko aukerak ematen dizkiegu iheslariei. 114 00:06:28,720 --> 00:06:30,536 Hiru dituzte: 115 00:06:30,560 --> 00:06:34,760 kanpalekuak, txirotasuna hirietan eta bidaia arriskutsuak. 116 00:06:35,520 --> 00:06:39,840 Iheslarien babeserako sistema hori da gaur egun iheslarientzat. 117 00:06:40,600 --> 00:06:42,240 Baina aukera faltsua dela uste dut 118 00:06:42,760 --> 00:06:44,840 eta birplanteatu dezakegula. 119 00:06:45,440 --> 00:06:48,800 Aukerak mugatzearen arrazoia zera da: 120 00:06:50,040 --> 00:06:52,520 uste dugu 121 00:06:53,080 --> 00:06:57,456 horiek direla iheslariek dituzten aukera bakarrak 122 00:06:57,480 --> 00:06:58,680 eta ez da hala. 123 00:06:59,120 --> 00:07:02,616 Politikariek «gehiketa zero» emango lukeen gai moduan azaltzen dute; 124 00:07:02,640 --> 00:07:06,576 iheslariei laguntzen badiegu, herritarrei kostuak inposatuko dizkiegu. 125 00:07:06,600 --> 00:07:08,656 Guztiok pentsatu ohi dugu 126 00:07:08,680 --> 00:07:12,336 iheslariak kostu edo zama saihestezina direla gizartearentzat. 127 00:07:12,360 --> 00:07:14,510 Baina ez du zertan hala izan. 128 00:07:14,880 --> 00:07:19,316 Aukera-sorta zabaltzeko moduak daudela eztabaidatu nahi dut, 129 00:07:19,326 --> 00:07:21,336 eta, era berean, guztiontzat onura lortu: 130 00:07:21,360 --> 00:07:23,216 iheslarien helmuga diren herrialdeak, 131 00:07:23,240 --> 00:07:26,560 gure gizartea eta baita iheslariak ere. 132 00:07:27,080 --> 00:07:29,056 Lau modu proposatu nahi ditut 133 00:07:29,080 --> 00:07:32,920 iheslariekiko dugun iritziaren paradigma alda dezaketenak. 134 00:07:33,520 --> 00:07:35,960 Antzekotasun bat daukate: 135 00:07:36,440 --> 00:07:40,216 globalizazioaren, mugikortasunaren eta merkatuen aukerak 136 00:07:40,240 --> 00:07:42,296 aprobetxatzeko bideak dira, 137 00:07:42,320 --> 00:07:45,560 baita iheslariekiko dugun iritzia eguneratzeko ere. 138 00:07:46,280 --> 00:07:47,976 Aztertu nahi dudan lehenengo ideia 139 00:07:48,000 --> 00:07:50,000 «inguruneak egokitzea» da, 140 00:07:50,720 --> 00:07:53,576 eta funtsezko onarpen batetik abiatzen da: 141 00:07:53,600 --> 00:07:56,296 iheslariak gizakiak dira, beste guztiok bezala, 142 00:07:56,320 --> 00:07:58,720 baina ezohiko egoeran daude. 143 00:07:59,280 --> 00:08:01,256 Oxfordeko lankideekin batera, 144 00:08:01,280 --> 00:08:03,936 ikerketa proiektu batean abiatu nintzen Ugandara 145 00:08:03,960 --> 00:08:07,000 iheslarien bizitza ekonomikoa aztertzeko. 146 00:08:07,840 --> 00:08:11,896 Ez genuen Uganda aukeratu helmuga-herrialdeen eredu delako. 147 00:08:11,920 --> 00:08:13,400 Ez da eredua, salbuespena baizik. 148 00:08:13,960 --> 00:08:16,336 Munduko helmuga herrialde gehienetan ez bezala, 149 00:08:16,360 --> 00:08:17,816 Ugandak 150 00:08:17,840 --> 00:08:20,216 aukera ekonomikoa eman die iheslariei. 151 00:08:20,240 --> 00:08:23,600 Lan egiteko eskubidea ematen die. Mugitzeko askatasuna ematen die. 152 00:08:24,200 --> 00:08:27,096 Eta emaitzak txundigarriak dira 153 00:08:27,120 --> 00:08:29,720 bai iheslarientzat bai herrialdearentzat. 154 00:08:30,480 --> 00:08:32,456 Hiriburuan, Kampala-n, 155 00:08:32,480 --> 00:08:37,895 iheslarien %21ak jendea enplegatzen duen negozio bat dauka 156 00:08:37,919 --> 00:08:40,376 eta enplegatutako jendearen %40 157 00:08:40,400 --> 00:08:42,376 helmuga herrialdekoak dira. 158 00:08:42,400 --> 00:08:44,576 Hau da, iheslariak lana sortzen ari dira 159 00:08:44,600 --> 00:08:47,240 helmuga herrialdeko jendearentzat. 160 00:08:47,920 --> 00:08:49,510 Kanpalekuetan ere 161 00:08:49,510 --> 00:08:55,250 loratzen ari diren negozio bizi eta ekintzaileen aparteko adibideak aurki daitezke. 162 00:08:55,800 --> 00:08:59,136 Esaterako, Nakivale izeneko kokalekuan 163 00:08:59,160 --> 00:09:02,136 Kongoko iheslariak aurkitu genituen 164 00:09:02,160 --> 00:09:04,696 musika digitala trukatzeko negozioak kudeatzen. 165 00:09:04,720 --> 00:09:08,496 Ruandar bat topatu genuen, eta bere negozioari esker 166 00:09:08,520 --> 00:09:11,256 gazteek bideo-jokoak erabil ditzakete 167 00:09:11,280 --> 00:09:15,040 birziklatutako kontsola eta telebistetan. 168 00:09:16,440 --> 00:09:19,256 Muturreko bortxaketaren kontra, 169 00:09:19,280 --> 00:09:20,600 iheslariak berritzen ari dira, 170 00:09:21,320 --> 00:09:24,749 eta aurrean daukazuen gizona Demou-Kay izeneko kongoar bat da. 171 00:09:25,200 --> 00:09:28,856 Demou-Kay ezer gutxirekin iritsi zen kokalekura, 172 00:09:28,880 --> 00:09:31,176 baina zinemagile izan nahi zuen. 173 00:09:31,200 --> 00:09:35,136 Beraz, lagun eta lankideekin batera, eskualde irrati bat sortu zuen, 174 00:09:35,160 --> 00:09:36,896 bideokamera bat alokatu zuen, 175 00:09:36,920 --> 00:09:38,416 eta orain filmak egiten ari da. 176 00:09:38,440 --> 00:09:40,416 Bi dokumental egin ditu 177 00:09:40,440 --> 00:09:42,416 gure taldearekin eta taldearentzat, 178 00:09:42,440 --> 00:09:45,760 eta negozio arrakastatsua egiten ari da ezer gutxitik abiatuta. 179 00:09:46,640 --> 00:09:48,616 Horrelako adibideak dira 180 00:09:48,640 --> 00:09:51,376 iheslariekiko gure erantzuna gidatu beharko luketenak. 181 00:09:51,390 --> 00:09:56,016 Iheslariak giza-laguntzaren ezinbesteko zama bezala ikusi ordez, 182 00:09:56,040 --> 00:09:59,440 aurrera egiteko aukerak eman behar dizkiegu. 183 00:10:00,200 --> 00:10:04,426 Bai, arropa, mantak, aterpea, janaria 184 00:10:04,438 --> 00:10:07,216 garrantzitsuak dira larrialdiko fasean, 185 00:10:07,240 --> 00:10:09,840 baina harago ere begiratu behar dugu. 186 00:10:10,200 --> 00:10:15,046 Konexiorako, argindarrerako eta hezkuntzarako aukerak eman behar ditugu, 187 00:10:15,046 --> 00:10:16,840 lanerako eskubidea, 188 00:10:17,400 --> 00:10:19,120 kapitalerako eta bankurako sarrera. 189 00:10:19,560 --> 00:10:21,696 Ziurtzat jotzen ditugun gauza guztiak, 190 00:10:21,720 --> 00:10:23,856 munduko ekonomiara lotzen gaituztenak, 191 00:10:23,880 --> 00:10:26,440 iheslariei aplikatu ahal zaizkie. 192 00:10:27,280 --> 00:10:30,760 Aztertu nahi dudan bigarren ideia «zonalde ekonomikoak» dira. 193 00:10:31,320 --> 00:10:34,056 Zoritxarrez, munduko helmuga herrialdeek 194 00:10:34,080 --> 00:10:36,450 ez dute Ugandaren irtenbidea jarraitu. 195 00:10:36,480 --> 00:10:41,326 Gehienek ez dituzte beren ekonomiak modu horretan zabaltzen. 196 00:10:41,360 --> 00:10:45,960 Baina baditugu erabil ditzakegun beste aukera pragmatiko batzuk. 197 00:10:47,160 --> 00:10:49,090 Apirilean, Jordaniara joan nintzen 198 00:10:49,090 --> 00:10:51,680 garapenaren ekonomian aditua den Paul Collier-rekin, 199 00:10:52,400 --> 00:10:55,100 eta ideia bat izan genuen 200 00:10:55,100 --> 00:10:57,736 nazioarteko elkartearekin eta gobernuarekin geundela, 201 00:10:57,760 --> 00:11:00,096 siriarrentzat lana sortzen duen ideia 202 00:11:00,120 --> 00:11:03,736 eta Jordaniako garapen estrategia nazionala bermatzen duena. 203 00:11:03,760 --> 00:11:06,560 Gune ekonomiko bat sortzea da ideia, 204 00:11:07,080 --> 00:11:10,616 iheslarientzako enplegua integra genezakeen gunea 205 00:11:10,640 --> 00:11:14,120 jordaniarren enpleguarekin batera. 206 00:11:14,840 --> 00:11:18,256 Eta Zaatari kanpalekutik 15 minutura soilik, 207 00:11:18,280 --> 00:11:20,416 83.000 iheslariren bizitokia, 208 00:11:20,440 --> 00:11:22,456 badago gune ekonomiko bat 209 00:11:22,480 --> 00:11:25,200 Hussein Bin Talal Errege Garapen Gunea izenekoa. 210 00:11:25,920 --> 00:11:28,696 Gobernuak milioi bat dolar baino gehiago gastatu ditu 211 00:11:28,720 --> 00:11:32,536 sare elektrikora eta errepide sarera konektatzeko 212 00:11:32,560 --> 00:11:34,176 baina bi gauza falta zaizkio: 213 00:11:34,200 --> 00:11:36,936 eskulana eta barne inbertsioa. 214 00:11:36,960 --> 00:11:39,856 Eta iheslariek bertan lan egin balezakete, 215 00:11:39,880 --> 00:11:41,696 kanpalekuetan trabatuta egon ordez, 216 00:11:41,720 --> 00:11:45,736 familiak mantentzeko eta lanbide teknikak hobetzeko gai balira 217 00:11:45,760 --> 00:11:47,200 Siriara bueltatu aurretik? 218 00:11:47,840 --> 00:11:50,136 Igarri genuen Jordaniari onura egingo ziola, 219 00:11:50,160 --> 00:11:52,936 garapen estrategiak aldaketa eskatzen baitu 220 00:11:52,960 --> 00:11:55,776 diru sarrera ertaineko herrialde izatetik ekoizle izatera. 221 00:11:55,800 --> 00:11:57,820 Iheslarientzat onuragarria izan liteke, 222 00:11:57,820 --> 00:12:01,896 eta Siria berreraikitzea lagundu lezake gatazkaren ondoren, 223 00:12:01,920 --> 00:12:04,696 iheslariei formatzen laguntzea 224 00:12:04,720 --> 00:12:08,280 noizbait Siria berreraikitzeko modu onena dela onartuz. 225 00:12:08,760 --> 00:12:11,816 Foreign Affairs aldizkarian argitaratu genuen ideia. 226 00:12:11,840 --> 00:12:14,056 Abdullah erregeak kontuan hartu du. 227 00:12:14,080 --> 00:12:17,056 Londreseko Siriari buruzko konferentzian iragarri zen duela bi aste, 228 00:12:17,080 --> 00:12:19,680 eta udan proba bat jarriko dute martxan. 229 00:12:20,120 --> 00:12:23,720 (Txaloak) 230 00:12:25,120 --> 00:12:27,816 Aurkeztu nahi dizuedan hirugarren ideia 231 00:12:27,840 --> 00:12:31,456 estatu-iheslari arteko «lehentasunezko lotura // batasuna» da 232 00:12:31,480 --> 00:12:33,720 emaitza pozgarriak lortzeko, 233 00:12:33,720 --> 00:12:37,520 Angela Merkel eta siriar iheslari honen argazkian bezala. 234 00:12:38,440 --> 00:12:42,440 Nekez galdetzen diegu iheslariei zer nahi duten, nora joan nahi duten, 235 00:12:42,960 --> 00:12:44,816 baina egin dezakegula uste dut 236 00:12:44,840 --> 00:12:46,920 eta guztion egoera ekonomikoa hobetu. 237 00:12:47,640 --> 00:12:51,776 Alvin Roth ekonomialariak «bat datozen merkatuen» ideia garatu du, 238 00:12:51,800 --> 00:12:57,040 non alderdien lehentasunek azken lotura irudikatzen duten. 239 00:12:57,720 --> 00:13:00,776 Nire lankide Will Jones eta Alex Teytelboym-ek 240 00:13:00,800 --> 00:13:04,936 ideia hori iheslariengan nola ezar litekeen aztertu dute, 241 00:13:04,960 --> 00:13:08,496 iheslariei eskatzeko nahiago dituzten helmugak sailka ditzaten, 242 00:13:08,520 --> 00:13:12,296 eta baita estatuek nahi dituzten iheslari motak sailka ditzaten 243 00:13:12,320 --> 00:13:15,136 trebetasunei edo hizkuntzari dagokionez 244 00:13:15,160 --> 00:13:16,856 eta elkar daitezen ahalbidetzea. 245 00:13:16,880 --> 00:13:18,976 Aurrekontuak finkatu behar dira, jakina, 246 00:13:19,000 --> 00:13:22,256 aniztasuna eta sentikortasuna bezalako arloetan, 247 00:13:22,280 --> 00:13:25,816 baina bat etortzeko aukerak handitzeko modu bat da. 248 00:13:25,840 --> 00:13:28,336 Bat etortzearen ideia arrakastaz erabili da 249 00:13:28,360 --> 00:13:33,496 ikasleak unibertsitateekin lotzeko, adibidez, 250 00:13:33,520 --> 00:13:36,016 edo giltzurrun emaileak pazienteekin, 251 00:13:36,040 --> 00:13:40,176 eta zita webguneetako algoritmoen oinarria da. 252 00:13:40,200 --> 00:13:43,296 Zergatik ez dugu erabiltzen iheslariei aukera gehiago emateko? 253 00:13:43,320 --> 00:13:45,368 Nazio-mailan ere erabil liteke, 254 00:13:45,392 --> 00:13:47,376 izan ere, gainditu beharreko auzietako bat 255 00:13:47,400 --> 00:13:51,136 tokian tokiko herritarrek iheslariak onartzea da. 256 00:13:51,160 --> 00:13:53,616 Eta momentuz, nire herrialdean esaterako, 257 00:13:53,640 --> 00:13:57,816 ingeniariak landara bidali ohi ditugu eta nekazariak hirietara, 258 00:13:57,840 --> 00:13:59,696 eta horrek ez du inolako zentzurik. 259 00:13:59,720 --> 00:14:04,296 Bat datozen merkatuei esker lehentasun horiek batu ahalko lirateke 260 00:14:04,320 --> 00:14:08,256 eta helmuga-herrialdeko beharrak eta eskaerak entzun 261 00:14:08,280 --> 00:14:10,120 iheslarienekin batera. 262 00:14:10,840 --> 00:14:14,560 Aurkeztu nahi dizuedan laugarren ideia «bisa humanitarioak» dira. 263 00:14:15,240 --> 00:14:17,936 Europan ikusi dugun hondamendiaren zati handi bat 264 00:14:17,960 --> 00:14:19,960 guztiz ekidin zitekeen. 265 00:14:20,400 --> 00:14:24,496 Europako asilo-politikaren oinarrizko kontraesan batek eragiten du. 266 00:14:25,920 --> 00:14:28,416 Europan asiloa eskatzeko 267 00:14:28,440 --> 00:14:33,456 berez iritsi behar duzu, bidaia arriskutsu batean abiatuta 268 00:14:33,480 --> 00:14:34,680 (lehen deskribatu ditudanak). 269 00:14:35,520 --> 00:14:40,256 Baina zergatik egin horrelako bidaiak hegaldi merkeen 270 00:14:40,280 --> 00:14:42,696 eta ahalmen kontsular modernoen aroan? 271 00:14:42,720 --> 00:14:45,056 Ez dira inolaz ere beharrezkoak 272 00:14:45,080 --> 00:14:48,856 eta, aurreko urtean, 3.000 pertsonatik gora hil ziren horien erruz 273 00:14:48,880 --> 00:14:52,360 Europako mugetan eta Europan bertan. 274 00:14:53,360 --> 00:14:54,976 Iheslariei utziko bagenie 275 00:14:55,000 --> 00:14:57,776 zuzenean bidaiatzea eta Europan asiloa eskatzea, 276 00:14:57,800 --> 00:14:59,096 hori guztia ekidingo genuke 277 00:14:59,120 --> 00:15:00,656 eta badago hori lortzeko modua 278 00:15:00,680 --> 00:15:02,976 «bisa humanitario» izenekoei esker, 279 00:15:03,000 --> 00:15:06,536 enbaxadetan bildu daitezkeenak 280 00:15:06,560 --> 00:15:08,696 edo ondoko herrialdeko kontsuletxe batean 281 00:15:08,720 --> 00:15:10,616 eta gero, beren bidaia ordaindu 282 00:15:10,640 --> 00:15:13,200 ferryz edo hegazkinez Europara iristeko. 283 00:15:14,000 --> 00:15:15,976 Mila euro inguru balio du 284 00:15:16,000 --> 00:15:19,416 trafikatzaile bat hartzea Turkiatik Greziar irletaraino. 285 00:15:19,440 --> 00:15:24,896 200 euro balio du hegazkin merke bat hartzea Bodrum-etik Frankfurtera. 286 00:15:24,920 --> 00:15:28,696 Iheslariei baimena emango bagenie, abantaila handiak ekarriko lituzke. 287 00:15:28,720 --> 00:15:30,000 Biziak salbatuko lituzke, 288 00:15:30,760 --> 00:15:34,696 trafikatzaileen merkatua ahulduko luke 289 00:15:34,720 --> 00:15:38,056 eta deuseztatuko litzateke Europatik antzematen den anabasa 290 00:15:38,080 --> 00:15:40,136 Greziar irlak bezalako tokietan. 291 00:15:40,160 --> 00:15:44,400 Politikak ez digu hori egiten uzten konponbide arrazional baten beharrean. 292 00:15:44,880 --> 00:15:47,216 Eta aplikatu den ideia da. 293 00:15:47,240 --> 00:15:49,896 Brasilek ikuspuntu aitzindari bat izan du 294 00:15:49,920 --> 00:15:54,216 non 2.000 siriar baino gehiagok bisa humanitario bana eskuratu, 295 00:15:54,240 --> 00:15:58,616 Brasilen sartu eta iheslari estatusa aldarrikatu duten Brasilera iristean. 296 00:15:58,640 --> 00:16:01,536 Egitasmo horren baitan, siriar bakoitzak 297 00:16:01,560 --> 00:16:05,520 iheslari estatusa jaso du eta iheslari zintzotzat hartu dute. 298 00:16:06,160 --> 00:16:08,400 Aurrekari historiko bat ere badauka. 299 00:16:08,920 --> 00:16:12,256 1922 eta 1942 artean, 300 00:16:12,280 --> 00:16:16,056 Nansen pasaporte hauek bidaiatzeko agiri moduan erabili ziren 301 00:16:16,080 --> 00:16:22,736 450.000 asiriar, turkiar eta txetxeniarrek Europan zehar bidaia zezaten 302 00:16:22,736 --> 00:16:25,920 eta Europan iheslari estatusa aldarrika zezaten. 303 00:16:26,520 --> 00:16:29,256 Eta Iheslarientzako Nazioarteko Nansen Bulegoak 304 00:16:29,280 --> 00:16:31,136 Bakearen Nobel Saria jaso zuen 305 00:16:31,160 --> 00:16:34,120 estrategia bideragarria izateagatik. 306 00:16:35,000 --> 00:16:38,216 Aurkeztu dizkizuedan lau ideiak 307 00:16:38,240 --> 00:16:41,560 Amiraren aukera-sorta zabaltzeko moduak dira. 308 00:16:41,920 --> 00:16:45,176 Horiei esker iheslarientzako aukera hobeak lor ditzakegu 309 00:16:45,200 --> 00:16:49,586 azaldu dizkizuedan oinarrizko hiru aukeretatik harago 310 00:16:50,280 --> 00:16:52,360 eta beste batzuk egoera ekonomiko hobean utzi. 311 00:16:52,960 --> 00:16:56,336 Hitz batean, ikuspegi berria behar dugu, 312 00:16:56,360 --> 00:16:59,136 iheslarien aukerak zabalduko dituena, 313 00:16:59,160 --> 00:17:01,696 baina zama ez direla aitortzen duena. 314 00:17:01,720 --> 00:17:05,175 Iheslariak kostua izatea saihestu daiteke. 315 00:17:05,200 --> 00:17:08,455 Bai, giza-erantzukizuna dira, 316 00:17:08,480 --> 00:17:12,096 baina trebetasunak, talentua eta nahiak dituzten gizakiak dira, 317 00:17:12,119 --> 00:17:14,800 ekarpenak egin ditzaketenak -- aukera ematen badiegu. 318 00:17:16,520 --> 00:17:17,760 Mundu berrian 319 00:17:18,319 --> 00:17:20,576 migrazioa ez da desagertuko. 320 00:17:20,599 --> 00:17:23,576 Europan ikusi duguna urte askotarako egongo da gurekin. 321 00:17:23,599 --> 00:17:25,415 Jendeak bidaiatzen jarraituko du, 322 00:17:25,440 --> 00:17:27,296 lekualdatuko dituzte 323 00:17:27,319 --> 00:17:30,816 eta hori moldatzeko bide arrazional eta errealistak aurkitu behar ditugu 324 00:17:30,840 --> 00:17:33,856 -- laguntza humanitarioaren logika zaharretan oinarritzen ez direnak, 325 00:17:33,880 --> 00:17:35,976 karitatearen logikan oinarritzen ez direnak, 326 00:17:36,000 --> 00:17:41,026 baizik eta globalizazioak, merkatuek eta mugikortasunak eskaintzen dituzten aukeretan eraikitakoak. 327 00:17:41,040 --> 00:17:44,456 Altxatzea eskatuko nizueke, eta gure politikariak bultzatzea 328 00:17:44,480 --> 00:17:46,336 erronka honen aurrean esna daitezen. 329 00:17:46,360 --> 00:17:47,616 Eskerrik asko. 330 00:17:47,640 --> 00:17:56,524 (Txaloak)