0:00:00.800,0:00:04.276 Batzuetan oso lotsatuta sentitzen naiz 0:00:04.286,0:00:05.520 europarra izateaz. 0:00:06.200,0:00:08.055 Azken urtean, 0:00:08.080,0:00:12.656 milioi bat pertsona baino gehiago[br]iritsi dira Europara laguntza beharrean 0:00:12.680,0:00:15.960 eta gure erantzuna[br]benetan penagarria izan da. 0:00:17.000,0:00:19.320 Kontraesan asko daude. 0:00:20.360,0:00:21.650 Negar egiten dugu 0:00:21.650,0:00:25.520 bi urteko Alan Kurdi-ren[br]heriotza tragikoaren aurrean 0:00:26.000,0:00:29.856 baina, geroztik, 200 haur baino gehiago 0:00:29.880,0:00:32.240 ito dira Mediterraneoan. 0:00:33.960,0:00:35.416 Nazioarteko itunak ditugu, 0:00:35.440,0:00:38.656 iheslariak guztion ardura direla[br]aitortzen dutenak, 0:00:38.680,0:00:41.736 baina onartzen dugu Libano txikiak 0:00:41.760,0:00:45.400 Europa osoak baino Siriar gehiago[br]hartzea babesean. 0:00:46.320,0:00:49.720 Giza trafikatzaileez kexatzen gara 0:00:50.360,0:00:53.770 baina hori bihurtzen dugu bide bakarra 0:00:53.770,0:00:55.880 Europan asiloa eskatzeko. 0:00:56.840,0:00:58.696 Eskulan urria dago, 0:00:58.720,0:01:04.176 baina gure behar ekonomiko[br]zein demografikoak betetzen dituztenei 0:01:04.200,0:01:06.190 ez diegu Europara etortzen uzten. 0:01:07.000,0:01:12.936 Gure balio liberalak aldarrikatzen ditugu[br]Islam fundamentalistaren kontra, 0:01:12.960,0:01:14.160 baina... 0:01:15.560,0:01:18.216 politika zapaltzaileak ditugu, 0:01:18.240,0:01:20.560 asilo eske datozen haurrak[br]atxilotzen dituztenak, 0:01:21.160,0:01:23.960 umeak beren familiengandik[br]banatzen dituztenak, 0:01:24.800,0:01:27.720 eta iheslarien jabetzak[br]konfiskatzen dituztenak. 0:01:28.960,0:01:30.200 Zer ari gara egiten? 0:01:30.640,0:01:33.056 Nola iritsi gara egoera honetara? 0:01:33.080,0:01:37.880 Nola hartu dugu horrelako jarrera ankerra[br]krisi humanitario bati erantzuteko? 0:01:39.280,0:01:41.696 Ez dut uste[br]jendeari axola ez zaiolako denik 0:01:41.720,0:01:44.896 edo, behintzat,[br]ez dut hori sinetsi nahi. 0:01:44.920,0:01:48.736 Arrazoia gure politikarien etorkizun-sen falta[br]dela uste dut, 0:01:48.760,0:01:51.306 duela 50 urte baino gehiago sortu zen 0:01:51.310,0:01:54.536 iheslarientzako nazioarteko babes sistemari[br]egokitzeko sen falta 0:01:54.560,0:01:57.360 mundu aldakor eta globalizatu bat lortzeko. 0:01:57.800,0:02:00.336 Pauso bat atzera eman nahi dut 0:02:00.360,0:02:03.776 eta funtsezko bi galdera egin, 0:02:03.800,0:02:06.256 guztiok egin beharreko bi galdera. 0:02:06.280,0:02:09.576 Lehena: zergatik ez dabil[br]oraingo sistema? 0:02:09.600,0:02:13.000 Eta bigarrena:[br]zer egin dezakegu konpontzeko? 0:02:14.760,0:02:16.816 Indarrean dagoen[br]iheslarientzako babes sistema 0:02:16.840,0:02:20.940 Bigarren Mundu Gerraren ondoren[br]sortu zuten tipo hauek. 0:02:22.000,0:02:23.750 Oinarrizko helburua, 0:02:23.750,0:02:28.740 estatu batek porrot egitean, edo okerrago,[br]bere jendearen kontra jartzean, 0:02:28.740,0:02:30.976 herriarentzako tokia bermatzea zen 0:02:31.000,0:02:34.936 babesean eta duintasunez bizitzeko[br]etxera bueltatu arte. 0:02:34.936,0:02:39.960 Siriakoa bezalako egoeretarako[br]sortu zen hain zuzen. 0:02:40.680,0:02:45.536 147 gobernuk sinatutako[br]nazioarteko hitzarmen baten bidez 0:02:45.560,0:02:48.666 (1951ko Iheslarien estatutuari buruzko hitzarmena) 0:02:48.666,0:02:51.776 eta nazioarteko erakunde baten bidez (UNHCR), 0:02:51.800,0:02:56.576 estatuek hitzeman zuten[br]beren lurraldean onartuko zituztela 0:02:56.600,0:02:59.120 gatazka eta jazarpenetik ihesi zebiltzanak. 0:02:59.680,0:03:02.280 Baina gaur egun,[br]sistema hori huts egiten ari da. 0:03:02.920,0:03:06.360 Teorian, iheslariek[br]asilo eskubidea daukate. 0:03:06.880,0:03:10.840 Praktikan, gure immigrazio politikek[br]babesa lortzeko bidea oztopatzen dute. 0:03:11.280,0:03:15.616 Teorian, iheslariek integraziorako eskubidea daukate 0:03:15.640,0:03:17.680 edo beren jaioterrira bueltatzekoa. 0:03:18.360,0:03:21.600 Baina praktikan, linbo batean[br]geratzen dira harrapatuta. 0:03:22.240,0:03:25.320 Teorian, iheslariak guztion ardura dira. 0:03:26.040,0:03:30.376 Praktikan, geografiak adierazten duenez,[br]gatazkatik hurbil dauden herrialdeak dira 0:03:30.400,0:03:34.000 munduko iheslarien gehiengo izugarria[br]hartzen dutenak. 0:03:34.720,0:03:37.456 Sistema ez da hautsi[br]arauak gaizki daudelako, 0:03:37.480,0:03:41.400 aldatzen ari den munduan modu okerrean[br]erabiltzen ari garelako baizik, 0:03:41.840,0:03:43.840 eta hori da hausnartu behar duguna. 0:03:44.440,0:03:48.936 Hala, egungo sistemaren funtzionamendua[br]azaldu nahi dizuet. 0:03:48.960,0:03:51.120 Nola funtzionatzen du[br]sistemak benetan? 0:03:51.560,0:03:54.336 Baina ez goitik beherako[br]ikuspuntu instituzionaletik, 0:03:54.360,0:03:57.680 iheslari baten ikuspuntutik baizik. 0:03:58.240,0:04:00.696 Imajinatu Siriako emakume bat. 0:04:00.720,0:04:02.320 Amira deituko dugu. 0:04:02.880,0:04:06.760 Eskualdean ezagutu nuen jendea[br]irudikatzen du Amirak. 0:04:07.560,0:04:10.896 Amira, munduko iheslarien % 25 inguru bezala, 0:04:10.920,0:04:12.530 seme-alabak dituen[br]emakumea da, 0:04:12.840,0:04:16.096 eta ezin da etxera joan[br]hiri honetatik etorri delako, 0:04:16.120,0:04:18.136 aurrean daukazuen hori: Homs. 0:04:18.160,0:04:20.750 Noizbait eder eta historiko izandako hiria 0:04:20.750,0:04:22.806 orain hondakin azpian dagoena. 0:04:22.806,0:04:24.280 Amira ezin da hara bueltatu. 0:04:25.120,0:04:29.330 Baina ez dauka beste herrialde batean[br]geratzeko itxaropenik ere, 0:04:29.340,0:04:34.320 munduko iheslarien %1ak baino gutxiagok[br]soilik lor dezaketen loteria txartela baita. 0:04:34.880,0:04:37.136 Amirak eta familiak 0:04:37.160,0:04:39.336 ia ezinezkoa den aukera bati[br]egiten diote aurre. 0:04:39.360,0:04:41.760 Oinarrizko hiru aukera dituzte. 0:04:42.560,0:04:47.520 Lehenengoa: Amirak kanpaleku batera[br]eraman dezake familia. 0:04:48.520,0:04:50.680 Kanpalekuan, laguntza jaso dezake, 0:04:51.160,0:04:54.856 baina ez dago aukera handirik[br]Amira eta familiarentzat. 0:04:54.880,0:04:58.136 Eremu latz eta lehorretan[br]kokatzen dira kanpalekuak, 0:04:58.160,0:04:59.400 basamortuan askotan. 0:05:00.040,0:05:02.736 Jordaniako Zaatari kanpalekuan, 0:05:02.760,0:05:07.160 jaurtigaiak entzun daitezke gauean[br]Siriako mugan zehar. 0:05:08.600,0:05:11.176 Jarduera ekonomikoa mugatuta dago. 0:05:11.200,0:05:13.360 Hezkuntzaren kalitatea baxua da sarritan. 0:05:13.960,0:05:15.296 Eta munduan, 0:05:15.320,0:05:18.416 kanpalekuetako iheslarien %80 inguruk 0:05:18.440,0:05:20.976 gutxienez bost urtez[br]egon behar izaten du bertan. 0:05:21.000,0:05:22.896 Bizitza tamalgarria da, 0:05:22.920,0:05:25.296 eta baliteke horregatik izatea 0:05:25.320,0:05:27.920 siriarren %9k besterik ez hartzea[br]bide hori. 0:05:29.000,0:05:32.976 Bestela, Amira hiri batera joan daiteke, 0:05:33.000,0:05:36.040 hurbileko herrialde batean.[br]Amman edo Beirut, esaterako. 0:05:37.000,0:05:41.040 Hori da siriar iheslarien %75 inguruk[br]aukeratutako bidea. 0:05:42.200,0:05:44.920 Baina bertan ere[br]zailtasun handiak daude. 0:05:45.720,0:05:50.016 Hiri horietan, iheslariek ez dute[br]lan egiteko eskubiderik izaten. 0:05:50.040,0:05:53.000 Ez dute laguntza gehiegi jasotzen. 0:05:53.440,0:05:57.136 Amirak eta familiak[br]aurrezkiak gastatu ondoren 0:05:57.160,0:06:00.840 ezer gutxirekin geratzen dira,[br]pobrezia larria jasateko arriskuan. 0:06:02.280,0:06:04.120 Hirugarren aukera bat dago, 0:06:04.920,0:06:08.640 geroz eta siriar gehiago[br]aukeratzen ari direna. 0:06:09.840,0:06:14.016 Amirak familiarentzat[br]itxaropena bila dezake 0:06:14.040,0:06:17.776 bidaia arriskutsu batean[br]bizia arriskatuz 0:06:17.800,0:06:19.756 beste herrialde batera joateko. 0:06:19.756,0:06:22.840 Hori da gaur egun[br]Europan ikusten ari garena. 0:06:23.440,0:06:28.696 Mundu osoan, ia ezinezko aukerak[br]ematen dizkiegu iheslariei. 0:06:28.720,0:06:30.536 Hiru dituzte: 0:06:30.560,0:06:34.760 kanpalekuak, txirotasuna hirietan[br]eta bidaia arriskutsuak. 0:06:35.520,0:06:39.840 Iheslarien babeserako sistema hori da[br]gaur egun iheslarientzat. 0:06:40.600,0:06:42.240 Baina aukera faltsua dela uste dut 0:06:42.760,0:06:44.840 eta birplanteatu dezakegula. 0:06:45.440,0:06:48.800 Aukerak mugatzearen arrazoia zera da: 0:06:50.040,0:06:52.520 uste dugu 0:06:53.080,0:06:57.456 horiek direla iheslariek dituzten[br]aukera bakarrak 0:06:57.480,0:06:58.680 eta ez da hala. 0:06:59.120,0:07:02.616 Politikariek «gehiketa zero» emango lukeen[br]gai moduan azaltzen dute; 0:07:02.640,0:07:06.576 iheslariei laguntzen badiegu,[br]herritarrei kostuak inposatuko dizkiegu. 0:07:06.600,0:07:08.656 Guztiok pentsatu ohi dugu 0:07:08.680,0:07:12.336 iheslariak kostu edo zama saihestezina [br]direla gizartearentzat. 0:07:12.360,0:07:14.510 Baina ez du zertan hala izan. 0:07:14.880,0:07:19.316 Aukera-sorta zabaltzeko moduak daudela[br]eztabaidatu nahi dut, 0:07:19.326,0:07:21.336 eta, era berean, guztiontzat onura lortu: 0:07:21.360,0:07:23.216 iheslarien helmuga diren herrialdeak, 0:07:23.240,0:07:26.560 gure gizartea eta baita iheslariak ere. 0:07:27.080,0:07:29.056 Lau modu proposatu nahi ditut 0:07:29.080,0:07:32.920 iheslariekiko dugun iritziaren paradigma[br]alda dezaketenak. 0:07:33.520,0:07:35.960 Antzekotasun bat daukate: 0:07:36.440,0:07:40.216 globalizazioaren, mugikortasunaren[br]eta merkatuen aukerak 0:07:40.240,0:07:42.296 aprobetxatzeko bideak dira, 0:07:42.320,0:07:45.560 baita iheslariekiko[br]dugun iritzia eguneratzeko ere. 0:07:46.280,0:07:47.976 Aztertu nahi dudan lehenengo ideia 0:07:48.000,0:07:50.000 «inguruneak egokitzea» da, 0:07:50.720,0:07:53.576 eta funtsezko onarpen batetik abiatzen da: 0:07:53.600,0:07:56.296 iheslariak gizakiak dira,[br]beste guztiok bezala, 0:07:56.320,0:07:58.720 baina ezohiko egoeran daude. 0:07:59.280,0:08:01.256 Oxfordeko lankideekin batera, 0:08:01.280,0:08:03.936 ikerketa proiektu batean[br]abiatu nintzen Ugandara 0:08:03.960,0:08:07.000 iheslarien bizitza ekonomikoa aztertzeko. 0:08:07.840,0:08:11.896 Ez genuen Uganda aukeratu[br]helmuga-herrialdeen eredu delako. 0:08:11.920,0:08:13.400 Ez da eredua,[br]salbuespena baizik. 0:08:13.960,0:08:16.336 Munduko helmuga herrialde gehienetan[br]ez bezala, 0:08:16.360,0:08:17.816 Ugandak 0:08:17.840,0:08:20.216 aukera ekonomikoa eman die iheslariei. 0:08:20.240,0:08:23.600 Lan egiteko eskubidea ematen die.[br]Mugitzeko askatasuna ematen die. 0:08:24.200,0:08:27.096 Eta emaitzak txundigarriak dira 0:08:27.120,0:08:29.720 bai iheslarientzat bai herrialdearentzat. 0:08:30.480,0:08:32.456 Hiriburuan, Kampala-n, 0:08:32.480,0:08:37.895 iheslarien %21ak[br]jendea enplegatzen duen negozio bat dauka 0:08:37.919,0:08:40.376 eta enplegatutako jendearen %40 0:08:40.400,0:08:42.376 helmuga herrialdekoak dira. 0:08:42.400,0:08:44.576 Hau da, iheslariak lana sortzen ari dira 0:08:44.600,0:08:47.240 helmuga herrialdeko jendearentzat. 0:08:47.920,0:08:49.510 Kanpalekuetan ere 0:08:49.510,0:08:55.250 loratzen ari diren negozio bizi eta ekintzaileen[br]aparteko adibideak aurki daitezke. 0:08:55.800,0:08:59.136 Esaterako, Nakivale izeneko kokalekuan 0:08:59.160,0:09:02.136 Kongoko iheslariak aurkitu genituen 0:09:02.160,0:09:04.696 musika digitala trukatzeko negozioak kudeatzen. 0:09:04.720,0:09:08.496 Ruandar bat topatu genuen,[br]eta bere negozioari esker 0:09:08.520,0:09:11.256 gazteek bideo-jokoak erabil ditzakete 0:09:11.280,0:09:15.040 birziklatutako kontsola[br]eta telebistetan. 0:09:16.440,0:09:19.256 Muturreko bortxaketaren kontra, 0:09:19.280,0:09:20.600 iheslariak berritzen ari dira, 0:09:21.320,0:09:24.749 eta aurrean daukazuen gizona[br]Demou-Kay izeneko kongoar bat da. 0:09:25.200,0:09:28.856 Demou-Kay ezer gutxirekin[br]iritsi zen kokalekura, 0:09:28.880,0:09:31.176 baina zinemagile izan nahi zuen. 0:09:31.200,0:09:35.136 Beraz, lagun eta lankideekin batera,[br]eskualde irrati bat sortu zuen, 0:09:35.160,0:09:36.896 bideokamera bat alokatu zuen, 0:09:36.920,0:09:38.416 eta orain filmak egiten ari da. 0:09:38.440,0:09:40.416 Bi dokumental egin ditu 0:09:40.440,0:09:42.416 gure taldearekin eta taldearentzat, 0:09:42.440,0:09:45.760 eta negozio arrakastatsua egiten ari da[br]ezer gutxitik abiatuta. 0:09:46.640,0:09:48.616 Horrelako adibideak dira 0:09:48.640,0:09:51.376 iheslariekiko gure erantzuna[br]gidatu beharko luketenak. 0:09:51.390,0:09:56.016 Iheslariak giza-laguntzaren ezinbesteko zama[br]bezala ikusi ordez, 0:09:56.040,0:09:59.440 aurrera egiteko aukerak[br]eman behar dizkiegu. 0:10:00.200,0:10:04.426 Bai, arropa, mantak, aterpea, janaria 0:10:04.438,0:10:07.216 garrantzitsuak dira larrialdiko fasean, 0:10:07.240,0:10:09.840 baina harago ere begiratu behar dugu. 0:10:10.200,0:10:15.046 Konexiorako, argindarrerako eta hezkuntzarako[br]aukerak eman behar ditugu, 0:10:15.046,0:10:16.840 lanerako eskubidea, 0:10:17.400,0:10:19.120 kapitalerako eta bankurako sarrera. 0:10:19.560,0:10:21.696 Ziurtzat jotzen ditugun gauza guztiak, 0:10:21.720,0:10:23.856 munduko ekonomiara lotzen gaituztenak, 0:10:23.880,0:10:26.440 iheslariei aplikatu ahal zaizkie. 0:10:27.280,0:10:30.760 Aztertu nahi dudan bigarren ideia[br]«zonalde ekonomikoak» dira. 0:10:31.320,0:10:34.056 Zoritxarrez, munduko helmuga herrialdeek 0:10:34.080,0:10:36.450 ez dute Ugandaren irtenbidea jarraitu. 0:10:36.480,0:10:41.326 Gehienek ez dituzte beren ekonomiak[br]modu horretan zabaltzen. 0:10:41.360,0:10:45.960 Baina baditugu erabil ditzakegun[br]beste aukera pragmatiko batzuk. 0:10:47.160,0:10:49.090 Apirilean, Jordaniara joan nintzen 0:10:49.090,0:10:51.680 garapenaren ekonomian aditua den Paul Collier-rekin, 0:10:52.400,0:10:55.100 eta ideia bat izan genuen 0:10:55.100,0:10:57.736 nazioarteko elkartearekin[br]eta gobernuarekin geundela, 0:10:57.760,0:11:00.096 siriarrentzat lana sortzen duen ideia 0:11:00.120,0:11:03.736 eta Jordaniako garapen estrategia nazionala[br]bermatzen duena. 0:11:03.760,0:11:06.560 Gune ekonomiko bat sortzea da ideia, 0:11:07.080,0:11:10.616 iheslarientzako enplegua[br]integra genezakeen gunea 0:11:10.640,0:11:14.120 jordaniarren enpleguarekin batera. 0:11:14.840,0:11:18.256 Eta Zaatari kanpalekutik[br]15 minutura soilik, 0:11:18.280,0:11:20.416 83.000 iheslariren bizitokia, 0:11:20.440,0:11:22.456 badago gune ekonomiko bat 0:11:22.480,0:11:25.200 Hussein Bin Talal Errege[br]Garapen Gunea izenekoa. 0:11:25.920,0:11:28.696 Gobernuak milioi bat dolar[br]baino gehiago gastatu ditu 0:11:28.720,0:11:32.536 sare elektrikora[br]eta errepide sarera konektatzeko 0:11:32.560,0:11:34.176 baina bi gauza falta zaizkio: 0:11:34.200,0:11:36.936 eskulana eta barne inbertsioa. 0:11:36.960,0:11:39.856 Eta iheslariek bertan lan egin balezakete, 0:11:39.880,0:11:41.696 kanpalekuetan trabatuta egon ordez, 0:11:41.720,0:11:45.736 familiak mantentzeko eta[br]lanbide teknikak hobetzeko gai balira 0:11:45.760,0:11:47.200 Siriara bueltatu aurretik? 0:11:47.840,0:11:50.136 Igarri genuen Jordaniari[br]onura egingo ziola, 0:11:50.160,0:11:52.936 garapen estrategiak[br]aldaketa eskatzen baitu 0:11:52.960,0:11:55.776 diru sarrera ertaineko herrialde izatetik[br]ekoizle izatera. 0:11:55.800,0:11:57.820 Iheslarientzat onuragarria izan liteke, 0:11:57.820,0:12:01.896 eta Siria berreraikitzea lagundu lezake[br]gatazkaren ondoren, 0:12:01.920,0:12:04.696 iheslariei formatzen laguntzea 0:12:04.720,0:12:08.280 noizbait Siria berreraikitzeko modu onena[br]dela onartuz. 0:12:08.760,0:12:11.816 Foreign Affairs aldizkarian[br]argitaratu genuen ideia. 0:12:11.840,0:12:14.056 Abdullah erregeak kontuan hartu du. 0:12:14.080,0:12:17.056 Londreseko Siriari buruzko konferentzian[br]iragarri zen duela bi aste, 0:12:17.080,0:12:19.680 eta udan proba bat jarriko dute martxan. 0:12:20.120,0:12:23.720 (Txaloak) 0:12:25.120,0:12:27.816 Aurkeztu nahi dizuedan hirugarren ideia 0:12:27.840,0:12:31.456 estatu-iheslari arteko[br]«lehentasunezko lotura // batasuna» da 0:12:31.480,0:12:33.720 emaitza pozgarriak lortzeko, 0:12:33.720,0:12:37.520 Angela Merkel eta siriar iheslari honen[br]argazkian bezala. 0:12:38.440,0:12:42.440 Nekez galdetzen diegu iheslariei[br]zer nahi duten, nora joan nahi duten, 0:12:42.960,0:12:44.816 baina egin dezakegula uste dut 0:12:44.840,0:12:46.920 eta guztion egoera ekonomikoa hobetu. 0:12:47.640,0:12:51.776 Alvin Roth ekonomialariak[br]«bat datozen merkatuen» ideia garatu du, 0:12:51.800,0:12:57.040 non alderdien lehentasunek[br]azken lotura irudikatzen duten. 0:12:57.720,0:13:00.776 Nire lankide[br]Will Jones eta Alex Teytelboym-ek 0:13:00.800,0:13:04.936 ideia hori iheslariengan[br]nola ezar litekeen aztertu dute, 0:13:04.960,0:13:08.496 iheslariei eskatzeko[br]nahiago dituzten helmugak sailka ditzaten, 0:13:08.520,0:13:12.296 eta baita estatuek nahi dituzten[br]iheslari motak sailka ditzaten 0:13:12.320,0:13:15.136 trebetasunei edo hizkuntzari dagokionez 0:13:15.160,0:13:16.856 eta elkar daitezen ahalbidetzea. 0:13:16.880,0:13:18.976 Aurrekontuak finkatu behar dira, jakina, 0:13:19.000,0:13:22.256 aniztasuna eta sentikortasuna bezalako[br]arloetan, 0:13:22.280,0:13:25.816 baina bat etortzeko aukerak handitzeko[br]modu bat da. 0:13:25.840,0:13:28.336 Bat etortzearen ideia[br]arrakastaz erabili da 0:13:28.360,0:13:33.496 ikasleak unibertsitateekin[br]lotzeko, adibidez, 0:13:33.520,0:13:36.016 edo giltzurrun emaileak pazienteekin, 0:13:36.040,0:13:40.176 eta zita webguneetako[br]algoritmoen oinarria da. 0:13:40.200,0:13:43.296 Zergatik ez dugu erabiltzen[br]iheslariei aukera gehiago emateko? 0:13:43.320,0:13:45.368 Nazio-mailan ere erabil liteke, 0:13:45.392,0:13:47.376 izan ere, gainditu beharreko[br]auzietako bat 0:13:47.400,0:13:51.136 tokian tokiko herritarrek[br]iheslariak onartzea da. 0:13:51.160,0:13:53.616 Eta momentuz,[br]nire herrialdean esaterako, 0:13:53.640,0:13:57.816 ingeniariak landara bidali ohi ditugu[br]eta nekazariak hirietara, 0:13:57.840,0:13:59.696 eta horrek ez du inolako zentzurik. 0:13:59.720,0:14:04.296 Bat datozen merkatuei esker[br]lehentasun horiek batu ahalko lirateke 0:14:04.320,0:14:08.256 eta helmuga-herrialdeko beharrak[br]eta eskaerak entzun 0:14:08.280,0:14:10.120 iheslarienekin batera. 0:14:10.840,0:14:14.560 Aurkeztu nahi dizuedan laugarren ideia[br]«bisa humanitarioak» dira. 0:14:15.240,0:14:17.936 Europan ikusi dugun hondamendiaren[br]zati handi bat 0:14:17.960,0:14:19.960 guztiz ekidin zitekeen. 0:14:20.400,0:14:24.496 Europako asilo-politikaren[br]oinarrizko kontraesan batek eragiten du. 0:14:25.920,0:14:28.416 Europan asiloa eskatzeko 0:14:28.440,0:14:33.456 berez iritsi behar duzu,[br]bidaia arriskutsu batean abiatuta 0:14:33.480,0:14:34.680 (lehen deskribatu ditudanak). 0:14:35.520,0:14:40.256 Baina zergatik egin horrelako bidaiak[br]hegaldi merkeen 0:14:40.280,0:14:42.696 eta ahalmen kontsular modernoen aroan? 0:14:42.720,0:14:45.056 Ez dira inolaz ere beharrezkoak 0:14:45.080,0:14:48.856 eta, aurreko urtean, 3.000 pertsonatik gora[br]hil ziren horien erruz 0:14:48.880,0:14:52.360 Europako mugetan eta Europan bertan. 0:14:53.360,0:14:54.976 Iheslariei utziko bagenie 0:14:55.000,0:14:57.776 zuzenean bidaiatzea[br]eta Europan asiloa eskatzea, 0:14:57.800,0:14:59.096 hori guztia ekidingo genuke 0:14:59.120,0:15:00.656 eta badago hori lortzeko modua 0:15:00.680,0:15:02.976 «bisa humanitario» izenekoei esker, 0:15:03.000,0:15:06.536 enbaxadetan bildu daitezkeenak 0:15:06.560,0:15:08.696 edo ondoko herrialdeko[br]kontsuletxe batean 0:15:08.720,0:15:10.616 eta gero, beren bidaia ordaindu 0:15:10.640,0:15:13.200 ferryz edo hegazkinez Europara iristeko. 0:15:14.000,0:15:15.976 Mila euro inguru balio du 0:15:16.000,0:15:19.416 trafikatzaile bat hartzea[br]Turkiatik Greziar irletaraino. 0:15:19.440,0:15:24.896 200 euro balio du hegazkin merke bat hartzea[br]Bodrum-etik Frankfurtera. 0:15:24.920,0:15:28.696 Iheslariei baimena emango bagenie,[br]abantaila handiak ekarriko lituzke. 0:15:28.720,0:15:30.000 Biziak salbatuko lituzke, 0:15:30.760,0:15:34.696 trafikatzaileen merkatua ahulduko luke 0:15:34.720,0:15:38.056 eta deuseztatuko litzateke[br]Europatik antzematen den anabasa 0:15:38.080,0:15:40.136 Greziar irlak bezalako tokietan. 0:15:40.160,0:15:44.400 Politikak ez digu hori egiten uzten[br]konponbide arrazional baten beharrean. 0:15:44.880,0:15:47.216 Eta aplikatu den ideia da. 0:15:47.240,0:15:49.896 Brasilek ikuspuntu aitzindari bat izan du 0:15:49.920,0:15:54.216 non 2.000 siriar baino gehiagok[br]bisa humanitario bana eskuratu, 0:15:54.240,0:15:58.616 Brasilen sartu eta iheslari estatusa[br]aldarrikatu duten Brasilera iristean. 0:15:58.640,0:16:01.536 Egitasmo horren baitan,[br]siriar bakoitzak 0:16:01.560,0:16:05.520 iheslari estatusa jaso du[br]eta iheslari zintzotzat hartu dute. 0:16:06.160,0:16:08.400 Aurrekari historiko bat ere badauka. 0:16:08.920,0:16:12.256 1922 eta 1942 artean, 0:16:12.280,0:16:16.056 Nansen pasaporte hauek[br]bidaiatzeko agiri moduan erabili ziren 0:16:16.080,0:16:22.736 450.000 asiriar, turkiar eta txetxeniarrek[br]Europan zehar bidaia zezaten 0:16:22.736,0:16:25.920 eta Europan iheslari estatusa[br]aldarrika zezaten. 0:16:26.520,0:16:29.256 Eta Iheslarientzako Nazioarteko[br]Nansen Bulegoak 0:16:29.280,0:16:31.136 Bakearen Nobel Saria jaso zuen 0:16:31.160,0:16:34.120 estrategia bideragarria izateagatik. 0:16:35.000,0:16:38.216 Aurkeztu dizkizuedan lau ideiak 0:16:38.240,0:16:41.560 Amiraren aukera-sorta zabaltzeko[br]moduak dira. 0:16:41.920,0:16:45.176 Horiei esker iheslarientzako aukera hobeak[br]lor ditzakegu 0:16:45.200,0:16:49.586 azaldu dizkizuedan[br]oinarrizko hiru aukeretatik harago 0:16:50.280,0:16:52.360 eta beste batzuk[br]egoera ekonomiko hobean utzi. 0:16:52.960,0:16:56.336 Hitz batean, ikuspegi berria behar dugu, 0:16:56.360,0:16:59.136 iheslarien aukerak zabalduko dituena, 0:16:59.160,0:17:01.696 baina zama ez direla aitortzen duena. 0:17:01.720,0:17:05.175 Iheslariak kostua izatea saihestu daiteke. 0:17:05.200,0:17:08.455 Bai, giza-erantzukizuna dira, 0:17:08.480,0:17:12.096 baina trebetasunak, talentua eta nahiak[br]dituzten gizakiak dira, 0:17:12.119,0:17:14.800 ekarpenak egin ditzaketenak[br]-- aukera ematen badiegu. 0:17:16.520,0:17:17.760 Mundu berrian 0:17:18.319,0:17:20.576 migrazioa ez da desagertuko. 0:17:20.599,0:17:23.576 Europan ikusi duguna[br]urte askotarako egongo da gurekin. 0:17:23.599,0:17:25.415 Jendeak bidaiatzen jarraituko du, 0:17:25.440,0:17:27.296 lekualdatuko dituzte 0:17:27.319,0:17:30.816 eta hori moldatzeko bide arrazional[br]eta errealistak aurkitu behar ditugu 0:17:30.840,0:17:33.856 -- laguntza humanitarioaren[br]logika zaharretan oinarritzen ez direnak, 0:17:33.880,0:17:35.976 karitatearen logikan[br]oinarritzen ez direnak, 0:17:36.000,0:17:41.026 baizik eta globalizazioak, merkatuek eta mugikortasunak[br]eskaintzen dituzten aukeretan eraikitakoak. 0:17:41.040,0:17:44.456 Altxatzea eskatuko nizueke,[br]eta gure politikariak bultzatzea 0:17:44.480,0:17:46.336 erronka honen aurrean esna daitezen. 0:17:46.360,0:17:47.616 Eskerrik asko. 0:17:47.640,0:17:56.524 (Txaloak)