Bihotzera hitz egin | Marleen Laschet | TEDxTrondheim
-
0:08 - 0:15365 milioi inguru pertsonen ama hizkuntza da ingelesa.
-
0:17 - 0:21Beste bi milioi baino gehiagok ikasten eta hitz egiten dute
-
0:21 - 0:23bigarren edo hirugarren hizkuntza gisa.
-
0:24 - 0:26Ingelesa hitz egiten baduzu,
-
0:26 - 0:322.5 bilioi pertsonak uler zaitzakete.
-
0:32 - 0:37Hortaz, zergatik ikasi atzerriko hizkuntzaren bat?
-
0:37 - 0:41Ez al da denbora-galtze itzel bat?
-
0:41 - 0:45Nelson Mandela gogor kritikatu zuten
-
0:45 - 0:49Hego Afrikako beltzek Afrikaans hitzegiteagatik.
-
0:50 - 0:51Honela erantzun zien:
-
0:51 - 0:55"Norbaiti ulertzen duen hizkuntza batean hitz egiten badiozu
-
0:56 - 0:58buruarekin ulertzen du.
-
0:59 - 1:02Ama hizkuntzan hitzegiten badiozu, ordea,
-
1:03 - 1:04bihotzarekin ulertzen du."
-
1:05 - 1:07Beraz:
-
1:07 - 1:09norbait zure alde nahi baduzu,
-
1:09 - 1:12haren bihotzera iritsi behar duzu.
-
1:13 - 1:15Aita Santuek badakite hori.
-
1:15 - 1:19Juan Pablo II.ak hamar bat hizkuntza hitz egiten zituen ongi
-
1:19 - 1:22eta beste dozena bat inguru oinarrizko maila batean.
-
1:23 - 1:27Edonora zihoanean, jendea agurtzerakoan
-
1:27 - 1:31gutxienez esaldi gutxi batzuk erabiltzen zituen
bertako hizkuntzan; -
1:31 - 1:36eta bere ospearen gakoetako bat zen hori.
-
1:37 - 1:40Atzerriko amaginarrebak dituztenek,
-
1:40 - 1:43edo izatear dituztenek, ere ongi dakite.
-
1:44 - 1:46Neskalagunekin ingelesez hitz egin dezakete,
-
1:46 - 1:51baina neskaren amarekin ondo moldatu nahi badute,
-
1:51 - 1:55gizon gazteak hizkuntzarik eroenak ikasteko gai dira;
-
1:55 - 1:57holandera ere.
-
1:57 - 1:59(Barreak)
-
1:59 - 2:01Eta normalean funtzionatzen du.
-
2:02 - 2:03Zergatik?
-
2:04 - 2:09Ba, gure ama hizkuntza guztiz lotuta dagoelako
-
2:09 - 2:13gure nortasunarekin, gure identitatearekin.
-
2:13 - 2:18Gure historia pertsonal guztia sakon errotuta dago,
-
2:18 - 2:21blaituta dago, gure ama hizkuntzan.
-
2:21 - 2:28Hainbat oroitzapen eta sentimentu daude haztean erabilitako
-
2:29 - 2:32hitzei, esamoldeei edota gramatikari lotuta.
-
2:33 - 2:37Beraz, beste norbaiten hizkuntza ikasten baduzu,
-
2:37 - 2:40benetako interesa duzula adierazten duzu
-
2:40 - 2:44haren bizitzan, haren nortasunean.
-
2:45 - 2:48Bai ohorea amaginarentzat!
-
2:49 - 2:53Zure hizkuntza entzuten duzunean konektatuta sentitzen zara.
-
2:54 - 2:56Bidaiatzen duzunean,
-
2:56 - 3:00eta egunetan edo asteetan zehar atzerriko hizkuntza batean mintzatu zarenean,
-
3:01 - 3:03hegazkinera sartu eta tripulazioak
-
3:03 - 3:06zeure hizkuntzan agurtzen zaituenean,
-
3:06 - 3:08badakizu etxera bidean zarela.
-
3:10 - 3:14Ama hizkuntzek usainik balute,
-
3:14 - 3:19uste dut gaileta usaina izango luketeela,
-
3:19 - 3:21eta oilasko salda sendagarriarena,
-
3:22 - 3:24eta amonaren lurrinarena –
-
3:25 - 3:28agian naftalinazko bolen ukitu batekin.
-
3:29 - 3:34Horixe izan daiteke asmatutako hizkuntzek,
-
3:34 - 3:40Esperantoaren gisakoek, inoiz esperotako arrakastarik ez izatearen arrazoia.
-
3:41 - 3:44Oso ongi diseinatuak,
-
3:44 - 3:47sinpleak, eta ikasteko errazak izan arren,
-
3:48 - 3:53ezein herrialdek ez du hizkuntza artifizialik bere egin.
-
3:54 - 3:59Ezta atzerriko hizkuntza gisa sistematikoki,
-
3:59 - 4:03maila zabalean eta denbora luzez irakasteko ere,
-
4:03 - 4:05saiakerak izan diren arren.
-
4:06 - 4:12Bestalde, zenbait hizkuntza naturalek dituzten zailtasunez gain –
-
4:12 - 4:15frustratzeko irregulartasunak,
-
4:15 - 4:20idazkera eta ahozkeraren arteko desadostasunak,
-
4:20 - 4:25batzuetan zentzugabeko gramatika konplexuak –
-
4:26 - 4:27horiek denaz gain,
-
4:28 - 4:34nahiago dugu organikoki jendearekin
haztako hizkuntza bat ikasi. -
4:36 - 4:40Asmatutako hizkuntzek burura hitz egiten dute.
-
4:41 - 4:45Hizkuntza naturalek gaileta usaina dute.
-
4:46 - 4:52Nelson Mandelarentzat, Afrikaans ikastea
"etsaia ezagutzea" zen. -
4:52 - 4:57Esan zuenez, "Beraien hizkuntza jakin behar duzu,
eta beraien pasioak, -
4:57 - 5:00eta itxaropenak, eta beldurrak, garaitu nahi badituzu."
-
5:01 - 5:04Hala egin zuen. Funtzionatu zuen.
-
5:05 - 5:08Baina ez da etsaiei buruz soilik, ezta?
-
5:09 - 5:12Giza-erlazioetara ere aplikatu daiteke.
-
5:13 - 5:18Eta ez dut esango amaginarrebak etsaia direnik –
-
5:18 - 5:19definizioz ez behintzat.
-
5:20 - 5:23Duela zazpi edo zortzi urte,
-
5:23 - 5:26Polonian zehar gidatzen nindoan nire familiarekin.
-
5:27 - 5:31Dendak ixtear ziren, eta janaria erosi behar genuen.
-
5:32 - 5:36Azkenean, supermerkatu bat ikusi genuen kalearen beste aldean.
-
5:37 - 5:42Garaiz iristeko modu bakarra bertan biratzea zen.
-
5:42 - 5:43Eta halaxe egin nuen.
-
5:44 - 5:47Arriskutsua izan zitekeen.
-
5:48 - 5:50Dudarik gabe, debekatuta zegoen.
-
5:52 - 5:58Aparkalekuan, motorra itzaltzera iritsi aurretik,
-
5:58 - 6:00kax-kax entzun nuen.
-
6:01 - 6:06Leihoa ireki eta bi begi pare agertu ziren.
-
6:08 - 6:12Begi pare bakoitza polizia bati itsasita zegoen.
-
6:13 - 6:18Ezin dut esan ponolieraz inongo mailarik dudanik,
-
6:18 - 6:19garairik onenetan ere,
-
6:20 - 6:24baina elkarrizketa bati eusteko gai nintzen.
-
6:24 - 6:28Baina egoera hartan, kontzientzia errudun nuelarik,
-
6:29 - 6:32legearen zaindariei begietara begira, uniforme haiekin,
-
6:33 - 6:38inoiz jakin nituen polonierazko zentzuzko hitz guztiak ihes egin zidaten.
-
6:40 - 6:44Hala ere, ez zitzaidan une batez ere otu
-
6:45 - 6:48egoera hartan ingelesez hitz egitea.
-
6:49 - 6:53Ingelesak abantailan jarriko ninduen, ziurrenik
-
6:54 - 6:57baina horrek ezeroso jar zitzakeen poliziak.
-
6:58 - 7:01Beraz, polonieraz hitz egiteari tinko eutsi nion.
-
7:02 - 7:03Nola?
-
7:04 - 7:09Nire garuneko txoko poloniar nimiño hura zuri zegoen
-
7:10 - 7:12gauza bat izan ezik.
-
7:13 - 7:18Bazen hainbat bider errepikatu nuen zerbait
-
7:18 - 7:21lo egonik ere errepikatzeko gai nintzena.
-
7:23 - 7:25Haurretzaroko poesia bat zen,
-
7:28 - 7:30igel gaixo bati buruzkoa.
-
7:30 - 7:32(Barreak)
-
7:33 - 7:35Hori besterik ez neukan.
-
7:35 - 7:40Badakit arraroa izan daitekeela, baina
horixe kanporatu nuen: -
7:40 - 7:43(Polonieraz)
"Igeltxo bat ahul sentitzen zen -
7:43 - 7:46eta sendagilearengana joan eta
esan zion gaixo zegoela. -
7:46 - 7:50Sendagileak betaurrekoak jantzi zituen
nahiko zaharra baizen." -
7:52 - 7:54Poliziei begiratu nien.
-
7:54 - 7:56Eta haiek niri so zeuden.
-
7:56 - 7:58(Barreak)
-
7:59 - 8:02Oker ez banago, batek burua hazkatu zuen.
-
8:03 - 8:05Eta orduan, irribarre egin zuten.
-
8:06 - 8:07Irribarre egin zuten.
-
8:07 - 8:11Eta horrek lasaitu egin ninduen.
-
8:11 - 8:14Beno, nahikoa beste zenbait zentzuzko hitz
-
8:14 - 8:17buruaren atzekaldetik harrapaladan irteteko,
-
8:17 - 8:20eta erdizka eta hiztotelka esateko gai izan nintzen:
-
8:20 - 8:23"Asko sentitzen dut. Janaria behar genuen.
Ez dut berriro egingo." -
8:25 - 8:26Joaten utzi zidaten.
-
8:27 - 8:32Eta dendara lasterka nindoala, deiadarka:
(Polonieraz) “Szczęśliwej podróży!" -
8:32 - 8:34"Bidaia on!"
-
8:35 - 8:39Ez da nire asmoa zuek hizkuntzak ikastera bultzatzea
-
8:39 - 8:43munduan bidaiatu, legeak hautsi eta
ihes egin ahal izateko. -
8:45 - 8:49Baina pasarte horrek adierazten du
hitz bakan batzuk, -
8:50 - 8:54arruntenak edo inozoenak izan arren,
hitz gutxi batuzk -
8:54 - 8:58bihotza jo eta hura urtzera irits daitezkeela.
-
8:59 - 9:02Halaber, banuen igel gaixoaz gain beste aukera bat ere.
-
9:02 - 9:04Bazen hura bezain ongi nekien beste zerbait:
-
9:06 - 9:07edateko abesti bat.
-
9:07 - 9:09(Barreak)
-
9:09 - 9:11Horrek agian ez zukeen irribarrerik eragingo.
-
9:12 - 9:14Ziurrago, herriko polizia bulegora eramango ninduten
-
9:14 - 9:16odol proba bat egiteko.
-
9:18 - 9:21Ez daukazue hizkuntza asko ikasi beharrik,
-
9:21 - 9:24eta ez dauzkazue sakon ikasi beharrik.
-
9:24 - 9:26Apur batek asko lor dezake.
-
9:27 - 9:30Bihotzera esandako hamar hitzek
indar handiagoa dute -
9:30 - 9:33burura esandako mila hitzek baino.
-
9:35 - 9:39Aukeratu dezakezu beti ingelesa erabili
eta mintzalaguna erdi bidean topatzea. -
9:40 - 9:45Baina zure aukera izan daiteke
erdiko marra hori gainditzea -
9:45 - 9:49eta zure lagun berria, edo etsaia,
edo dena delakoa, -
9:49 - 9:51bere eremuan topatzea.
-
9:52 - 9:55Besteen hizkuntzan mintzatzeak
ez zaitu ahulago egiten, -
9:55 - 9:57boteretsua zarela frogatzen du.
-
9:58 - 10:04Ausardia izan eta marra hori gainditzen duen pertsona
-
10:05 - 10:07da azkenean irabazten duena.
-
10:08 - 10:12Ez izan akatsak egiteko beldurrik.
Akatsek gizaki egiten gaituzte. -
10:13 - 10:17Eta, kasu honetan, gainsari bat dago:
-
10:18 - 10:21Eremu hartan akats bat egiten baduzu,
-
10:21 - 10:26besteari zuri laguntzeko aukera ematen diozu,
zuregana gerturatzeko aukera. -
10:26 - 10:32Eta era horretan, hasi berri duzun lotura hori
indartsuagoa bihurtuko da. -
10:33 - 10:37Beraz, uler zaitzaten nahi duzu?
-
10:38 - 10:40Edo koneksioa lortu nahi duzu?
-
10:42 - 10:47Jarrai dezagun guztiok ingelesa ikasten
eta erabiltzen. -
10:48 - 10:53Askotariko entzulegoarekin hitz egin ahal izateko,
TEDx-en egiten dugun bezala. -
10:54 - 10:58Ingelesa oso tresna boteretsua da
jakinduria elkarbanatzeko, -
10:58 - 11:04arazo globalei buruzko
nazioarteko bilkuretarako. -
11:05 - 11:10Guztiaren gainetik, Ingelesa 365 milioi bihotzera
iristeko autobidea da. -
11:11 - 11:17365 milioi pertsonentzako ingelesak
gaileta usaina du. -
11:19 - 11:21Baina zergatik gelditu hor?
-
11:22 - 11:25Zergatik ez egin beste ahalegin bat
-
11:25 - 11:28eta gutxienez beste hizkuntza bat ikasi?
-
11:29 - 11:32Zapore guztietako gailetak daude
hor kanpoan. -
11:32 - 11:34Proba dezagun berri bat.
-
11:35 - 11:36Mila esker.
-
11:36 - 11:38(Txaloak)
- Title:
- Bihotzera hitz egin | Marleen Laschet | TEDxTrondheim
- Description:
-
Hitzaldi hau TEDx ekitaldi batean eman zen, TED conference formatua erabiliz baina bertako komunitate batek independenteki antolatuta. Gehiago jakiteko joan helbide honetara: http://ted.com/tedx
Hizkuntzen usainari buruz eta nola igel gaixo batek eguna salbatu diezazukeen.
Marleen filologoa eta komunikazioan aditua da, eta ipuin-kontaketan eta hizkuntza gaietan zaletua.
Serioski jostagarria den bere blogean, hizkuntza asko hitz egiteak eta kulturen arteko aldeek dakartzaten zorionari eta onurei buruz idazten du. Blogeko istorioak Marlenen poliglota-bizitzako pasarteetan oinarrituta, eta gogoeta eta esperientzia linguistiko eta kulturalei lotuta daude.
- Video Language:
- English
- Team:
closed TED
- Project:
- TEDxTalks
- Duration:
- 11:56
![]() |
Dimitra Papageorgiou approved Basque subtitles for Speak to the heart | Marleen Laschet | TEDxTrondheim | |
![]() |
Dimitra Papageorgiou approved Basque subtitles for Speak to the heart | Marleen Laschet | TEDxTrondheim | |
![]() |
Jone Aliri Lazcano accepted Basque subtitles for Speak to the heart | Marleen Laschet | TEDxTrondheim | |
![]() |
Jone Aliri Lazcano edited Basque subtitles for Speak to the heart | Marleen Laschet | TEDxTrondheim | |
![]() |
Nagore Salaberria edited Basque subtitles for Speak to the heart | Marleen Laschet | TEDxTrondheim |