WEBVTT 00:00:07.741 --> 00:00:15.209 365 milioi inguru pertsonen ama hizkuntza da ingelesa. 00:00:16.609 --> 00:00:20.710 Beste bi milioi baino gehiagok ikasten eta hitz egiten dute 00:00:20.711 --> 00:00:23.059 bigarren edo hirugarren hizkuntza gisa. 00:00:24.376 --> 00:00:26.082 Ingelesa hitz egiten baduzu, 00:00:26.083 --> 00:00:31.535 2.5 bilioi pertsonak uler zaitzakete. 00:00:32.485 --> 00:00:36.838 Hortaz, zergatik ikasi atzerriko hizkuntzaren bat? 00:00:36.839 --> 00:00:41.143 Ez al da denbora-galtze itzel bat? 00:00:41.144 --> 00:00:45.382 Nelson Mandela gogor kritikatu zuten 00:00:45.383 --> 00:00:49.112 Hego Afrikako beltzek Afrikaans hitzegiteagatik. 00:00:50.022 --> 00:00:51.488 Honela erantzun zien: 00:00:51.489 --> 00:00:55.225 "Norbaiti ulertzen duen hizkuntza batean hitz egiten badiozu 00:00:56.055 --> 00:00:57.613 buruarekin ulertzen du. 00:00:59.023 --> 00:01:02.040 Ama hizkuntzan hitzegiten badiozu, ordea, 00:01:02.720 --> 00:01:04.312 bihotzarekin ulertzen du." 00:01:05.391 --> 00:01:06.661 Beraz: 00:01:06.662 --> 00:01:09.330 norbait zure alde nahi baduzu, 00:01:09.331 --> 00:01:11.705 haren bihotzera iritsi behar duzu. 00:01:13.185 --> 00:01:14.973 Aita Santuek badakite hori. 00:01:14.974 --> 00:01:18.884 Juan Pablo II.ak hamar bat hizkuntza hitz egiten zituen ongi 00:01:18.885 --> 00:01:22.343 eta beste dozena bat inguru oinarrizko maila batean. 00:01:22.953 --> 00:01:26.591 Edonora zihoanean, jendea agurtzerakoan 00:01:26.592 --> 00:01:30.847 gutxienez esaldi gutxi batzuk erabiltzen zituen bertako hizkuntzan; 00:01:30.848 --> 00:01:35.845 eta bere ospearen gakoetako bat zen hori. 00:01:37.395 --> 00:01:39.804 Atzerriko amaginarrebak dituztenek, 00:01:39.805 --> 00:01:43.265 edo izatear dituztenek, ere ongi dakite. 00:01:44.005 --> 00:01:46.406 Neskalagunekin ingelesez hitz egin dezakete, 00:01:46.407 --> 00:01:50.552 baina neskaren amarekin ondo moldatu nahi badute, 00:01:51.222 --> 00:01:55.181 gizon gazteak hizkuntzarik eroenak ikasteko gai dira; 00:01:55.185 --> 00:01:56.872 holandera ere. 00:01:56.876 --> 00:01:58.668 (Barreak) 00:01:58.676 --> 00:02:01.104 Eta normalean funtzionatzen du. 00:02:01.974 --> 00:02:03.300 Zergatik? 00:02:04.030 --> 00:02:09.044 Ba, gure ama hizkuntza guztiz lotuta dagoelako 00:02:09.045 --> 00:02:13.050 gure nortasunarekin, gure identitatearekin. 00:02:13.051 --> 00:02:17.694 Gure historia pertsonal guztia sakon errotuta dago, 00:02:17.695 --> 00:02:20.727 blaituta dago, gure ama hizkuntzan. 00:02:21.451 --> 00:02:27.648 Hainbat oroitzapen eta sentimentu daude haztean erabilitako 00:02:28.764 --> 00:02:31.642 hitzei, esamoldeei edota gramatikari lotuta. 00:02:32.646 --> 00:02:37.141 Beraz, beste norbaiten hizkuntza ikasten baduzu, 00:02:37.142 --> 00:02:40.350 benetako interesa duzula adierazten duzu 00:02:40.351 --> 00:02:44.168 haren bizitzan, haren nortasunean. 00:02:44.959 --> 00:02:47.585 Bai ohorea amaginarentzat! 00:02:48.711 --> 00:02:52.581 Zure hizkuntza entzuten duzunean konektatuta sentitzen zara. 00:02:53.834 --> 00:02:55.617 Bidaiatzen duzunean, 00:02:55.618 --> 00:02:59.592 eta egunetan edo asteetan zehar atzerriko hizkuntza batean mintzatu zarenean, 00:03:00.642 --> 00:03:03.011 hegazkinera sartu eta tripulazioak 00:03:03.012 --> 00:03:06.279 zeure hizkuntzan agurtzen zaituenean, 00:03:06.280 --> 00:03:08.408 badakizu etxera bidean zarela. 00:03:10.478 --> 00:03:14.450 Ama hizkuntzek usainik balute, 00:03:14.451 --> 00:03:18.680 uste dut gaileta usaina izango luketeela, 00:03:18.681 --> 00:03:21.103 eta oilasko salda sendagarriarena, 00:03:21.773 --> 00:03:23.828 eta amonaren lurrinarena – 00:03:24.668 --> 00:03:27.941 agian naftalinazko bolen ukitu batekin. 00:03:28.742 --> 00:03:34.000 Horixe izan daiteke asmatutako hizkuntzek, 00:03:34.001 --> 00:03:40.301 Esperantoaren gisakoek, inoiz esperotako arrakastarik ez izatearen arrazoia. 00:03:41.212 --> 00:03:44.212 Oso ongi diseinatuak, 00:03:44.213 --> 00:03:46.995 sinpleak, eta ikasteko errazak izan arren, 00:03:48.334 --> 00:03:53.085 ezein herrialdek ez du hizkuntza artifizialik bere egin. 00:03:53.948 --> 00:03:58.939 Ezta atzerriko hizkuntza gisa sistematikoki, 00:03:58.940 --> 00:04:02.564 maila zabalean eta denbora luzez irakasteko ere, 00:04:03.414 --> 00:04:05.161 saiakerak izan diren arren. 00:04:05.831 --> 00:04:11.871 Bestalde, zenbait hizkuntza naturalek dituzten zailtasunez gain – 00:04:11.872 --> 00:04:15.434 frustratzeko irregulartasunak, 00:04:15.435 --> 00:04:20.154 idazkera eta ahozkeraren arteko desadostasunak, 00:04:20.156 --> 00:04:24.694 batzuetan zentzugabeko gramatika konplexuak – 00:04:25.655 --> 00:04:27.304 horiek denaz gain, 00:04:28.304 --> 00:04:34.192 nahiago dugu organikoki jendearekin haztako hizkuntza bat ikasi. 00:04:35.812 --> 00:04:39.654 Asmatutako hizkuntzek burura hitz egiten dute. 00:04:40.774 --> 00:04:44.772 Hizkuntza naturalek gaileta usaina dute. 00:04:46.056 --> 00:04:51.981 Nelson Mandelarentzat, Afrikaans ikastea "etsaia ezagutzea" zen. 00:04:51.982 --> 00:04:56.910 Esan zuenez, "Beraien hizkuntza jakin behar duzu, eta beraien pasioak, 00:04:56.911 --> 00:05:00.243 eta itxaropenak, eta beldurrak, garaitu nahi badituzu." 00:05:01.073 --> 00:05:03.644 Hala egin zuen. Funtzionatu zuen. 00:05:04.724 --> 00:05:08.186 Baina ez da etsaiei buruz soilik, ezta? 00:05:09.254 --> 00:05:12.111 Giza-erlazioetara ere aplikatu daiteke. 00:05:13.445 --> 00:05:17.746 Eta ez dut esango amaginarrebak etsaia direnik – 00:05:17.747 --> 00:05:18.983 definizioz ez behintzat. 00:05:19.833 --> 00:05:22.762 Duela zazpi edo zortzi urte, 00:05:22.763 --> 00:05:25.642 Polonian zehar gidatzen nindoan nire familiarekin. 00:05:27.172 --> 00:05:31.413 Dendak ixtear ziren, eta janaria erosi behar genuen. 00:05:32.257 --> 00:05:35.692 Azkenean, supermerkatu bat ikusi genuen kalearen beste aldean. 00:05:36.908 --> 00:05:41.637 Garaiz iristeko modu bakarra bertan biratzea zen. 00:05:41.638 --> 00:05:43.328 Eta halaxe egin nuen. 00:05:44.368 --> 00:05:46.578 Arriskutsua izan zitekeen. 00:05:47.528 --> 00:05:49.696 Dudarik gabe, debekatuta zegoen. 00:05:52.065 --> 00:05:57.638 Aparkalekuan, motorra itzaltzera iritsi aurretik, 00:05:58.238 --> 00:06:00.053 kax-kax entzun nuen. 00:06:01.250 --> 00:06:06.096 Leihoa ireki eta bi begi pare agertu ziren. 00:06:07.624 --> 00:06:11.963 Begi pare bakoitza polizia bati itsasita zegoen. 00:06:13.296 --> 00:06:17.564 Ezin dut esan ponolieraz inongo mailarik dudanik, 00:06:17.565 --> 00:06:19.255 garairik onenetan ere, 00:06:19.985 --> 00:06:23.526 baina elkarrizketa bati eusteko gai nintzen. 00:06:24.336 --> 00:06:27.780 Baina egoera hartan, kontzientzia errudun nuelarik, 00:06:28.620 --> 00:06:31.755 legearen zaindariei begietara begira, uniforme haiekin, 00:06:33.175 --> 00:06:38.315 inoiz jakin nituen polonierazko zentzuzko hitz guztiak ihes egin zidaten. 00:06:39.719 --> 00:06:43.789 Hala ere, ez zitzaidan une batez ere otu 00:06:44.549 --> 00:06:47.728 egoera hartan ingelesez hitz egitea. 00:06:49.078 --> 00:06:53.318 Ingelesak abantailan jarriko ninduen, ziurrenik 00:06:54.278 --> 00:06:57.280 baina horrek ezeroso jar zitzakeen poliziak. 00:06:58.244 --> 00:07:00.934 Beraz, polonieraz hitz egiteari tinko eutsi nion. 00:07:01.774 --> 00:07:02.798 Nola? 00:07:04.479 --> 00:07:08.699 Nire garuneko txoko poloniar nimiño hura zuri zegoen 00:07:10.388 --> 00:07:11.965 gauza bat izan ezik. 00:07:13.204 --> 00:07:17.942 Bazen hainbat bider errepikatu nuen zerbait 00:07:17.943 --> 00:07:20.814 lo egonik ere errepikatzeko gai nintzena. 00:07:22.501 --> 00:07:24.960 Haurretzaroko poesia bat zen, 00:07:27.563 --> 00:07:29.652 igel gaixo bati buruzkoa. 00:07:30.273 --> 00:07:32.251 (Barreak) 00:07:32.951 --> 00:07:34.522 Hori besterik ez neukan. 00:07:34.523 --> 00:07:39.523 Badakit arraroa izan daitekeela, baina horixe kanporatu nuen: 00:07:40.417 --> 00:07:42.532 (Polonieraz) "Igeltxo bat ahul sentitzen zen 00:07:42.532 --> 00:07:46.084 eta sendagilearengana joan eta esan zion gaixo zegoela. 00:07:46.085 --> 00:07:50.458 Sendagileak betaurrekoak jantzi zituen nahiko zaharra baizen." 00:07:51.564 --> 00:07:53.882 Poliziei begiratu nien. 00:07:53.883 --> 00:07:56.483 Eta haiek niri so zeuden. 00:07:56.484 --> 00:07:57.813 (Barreak) 00:07:58.653 --> 00:08:01.659 Oker ez banago, batek burua hazkatu zuen. 00:08:02.669 --> 00:08:05.242 Eta orduan, irribarre egin zuten. 00:08:06.112 --> 00:08:07.339 Irribarre egin zuten. 00:08:07.340 --> 00:08:10.879 Eta horrek lasaitu egin ninduen. 00:08:10.880 --> 00:08:14.256 Beno, nahikoa beste zenbait zentzuzko hitz 00:08:14.257 --> 00:08:16.677 buruaren atzekaldetik harrapaladan irteteko, 00:08:16.688 --> 00:08:19.687 eta erdizka eta hiztotelka esateko gai izan nintzen: 00:08:19.688 --> 00:08:23.483 "Asko sentitzen dut. Janaria behar genuen. Ez dut berriro egingo." 00:08:24.763 --> 00:08:26.262 Joaten utzi zidaten. 00:08:27.334 --> 00:08:32.458 Eta dendara lasterka nindoala, deiadarka: (Polonieraz) “Szczęśliwej podróży!" 00:08:32.480 --> 00:08:34.020 "Bidaia on!" 00:08:34.650 --> 00:08:39.006 Ez da nire asmoa zuek hizkuntzak ikastera bultzatzea 00:08:39.006 --> 00:08:42.696 munduan bidaiatu, legeak hautsi eta ihes egin ahal izateko. 00:08:44.586 --> 00:08:49.481 Baina pasarte horrek adierazten du hitz bakan batzuk, 00:08:50.261 --> 00:08:53.760 arruntenak edo inozoenak izan arren, hitz gutxi batuzk 00:08:53.761 --> 00:08:57.991 bihotza jo eta hura urtzera irits daitezkeela. 00:08:58.901 --> 00:09:01.771 Halaber, banuen igel gaixoaz gain beste aukera bat ere. 00:09:01.772 --> 00:09:04.207 Bazen hura bezain ongi nekien beste zerbait: 00:09:05.857 --> 00:09:07.232 edateko abesti bat. 00:09:07.233 --> 00:09:08.525 (Barreak) 00:09:09.185 --> 00:09:11.394 Horrek agian ez zukeen irribarrerik eragingo. 00:09:12.124 --> 00:09:14.430 Ziurrago, herriko polizia bulegora eramango ninduten 00:09:14.431 --> 00:09:15.661 odol proba bat egiteko. 00:09:17.603 --> 00:09:21.133 Ez daukazue hizkuntza asko ikasi beharrik, 00:09:21.134 --> 00:09:24.153 eta ez dauzkazue sakon ikasi beharrik. 00:09:24.154 --> 00:09:26.162 Apur batek asko lor dezake. 00:09:27.122 --> 00:09:30.383 Bihotzera esandako hamar hitzek indar handiagoa dute 00:09:30.384 --> 00:09:32.964 burura esandako mila hitzek baino. 00:09:34.644 --> 00:09:38.741 Aukeratu dezakezu beti ingelesa erabili eta mintzalaguna erdi bidean topatzea. 00:09:39.851 --> 00:09:44.822 Baina zure aukera izan daiteke erdiko marra hori gainditzea 00:09:44.823 --> 00:09:49.393 eta zure lagun berria, edo etsaia, edo dena delakoa, 00:09:49.394 --> 00:09:51.480 bere eremuan topatzea. 00:09:52.375 --> 00:09:55.334 Besteen hizkuntzan mintzatzeak ez zaitu ahulago egiten, 00:09:55.336 --> 00:09:57.066 boteretsua zarela frogatzen du. 00:09:57.856 --> 00:10:04.241 Ausardia izan eta marra hori gainditzen duen pertsona 00:10:05.221 --> 00:10:06.923 da azkenean irabazten duena. 00:10:08.292 --> 00:10:12.210 Ez izan akatsak egiteko beldurrik. Akatsek gizaki egiten gaituzte. 00:10:12.918 --> 00:10:16.836 Eta, kasu honetan, gainsari bat dago: 00:10:18.091 --> 00:10:20.692 Eremu hartan akats bat egiten baduzu, 00:10:20.693 --> 00:10:26.090 besteari zuri laguntzeko aukera ematen diozu, zuregana gerturatzeko aukera. 00:10:26.091 --> 00:10:31.933 Eta era horretan, hasi berri duzun lotura hori indartsuagoa bihurtuko da. 00:10:32.934 --> 00:10:37.190 Beraz, uler zaitzaten nahi duzu? 00:10:38.320 --> 00:10:39.970 Edo koneksioa lortu nahi duzu? 00:10:41.650 --> 00:10:46.520 Jarrai dezagun guztiok ingelesa ikasten eta erabiltzen. 00:10:48.080 --> 00:10:52.561 Askotariko entzulegoarekin hitz egin ahal izateko, TEDx-en egiten dugun bezala. 00:10:53.591 --> 00:10:57.697 Ingelesa oso tresna boteretsua da jakinduria elkarbanatzeko, 00:10:57.698 --> 00:11:03.750 arazo globalei buruzko nazioarteko bilkuretarako. 00:11:04.940 --> 00:11:10.161 Guztiaren gainetik, Ingelesa 365 milioi bihotzera iristeko autobidea da. 00:11:11.131 --> 00:11:17.170 365 milioi pertsonentzako ingelesak gaileta usaina du. 00:11:18.927 --> 00:11:20.517 Baina zergatik gelditu hor? 00:11:22.007 --> 00:11:24.535 Zergatik ez egin beste ahalegin bat 00:11:24.536 --> 00:11:27.696 eta gutxienez beste hizkuntza bat ikasi? 00:11:28.776 --> 00:11:31.784 Zapore guztietako gailetak daude hor kanpoan. 00:11:31.785 --> 00:11:34.181 Proba dezagun berri bat. 00:11:34.990 --> 00:11:36.051 Mila esker. 00:11:36.463 --> 00:11:37.755 (Txaloak)