365 milioi inguru pertsonen ama hizkuntza da ingelesa.
Beste bi milioi baino gehiagok ikasten eta hitz egiten dute
bigarren edo hirugarren hizkuntza gisa.
Ingelesa hitz egiten baduzu,
2.5 bilioi pertsonak uler zaitzakete.
Hortaz, zergatik ikasi atzerriko hizkuntzaren bat?
Ez al da denbora-galtze itzel bat?
Nelson Mandela gogor kritikatu zuten
Hego Afrikako beltzek Afrikaans hitzegiteagatik.
Honela erantzun zien:
"Norbaiti ulertzen duen hizkuntza batean hitz egiten badiozu
buruarekin ulertzen du.
Ama hizkuntzan hitzegiten badiozu, ordea,
bihotzarekin ulertzen du."
Beraz:
norbait zure alde nahi baduzu,
haren bihotzera iritsi behar duzu.
Aita Santuek badakite hori.
Juan Pablo II.ak hamar bat hizkuntza hitz egiten zituen ongi
eta beste dozena bat inguru oinarrizko maila batean.
Edonora zihoanean, jendea agurtzerakoan
gutxienez esaldi gutxi batzuk erabiltzen zituen
bertako hizkuntzan;
eta bere ospearen gakoetako bat zen hori.
Atzerriko amaginarrebak dituztenek,
edo izatear dituztenek, ere ongi dakite.
Neskalagunekin ingelesez hitz egin dezakete,
baina neskaren amarekin ondo moldatu nahi badute,
gizon gazteak hizkuntzarik eroenak ikasteko gai dira;
holandera ere.
(Barreak)
Eta normalean funtzionatzen du.
Zergatik?
Ba, gure ama hizkuntza guztiz lotuta dagoelako
gure nortasunarekin, gure identitatearekin.
Gure historia pertsonal guztia sakon errotuta dago,
blaituta dago, gure ama hizkuntzan.
Hainbat oroitzapen eta sentimentu daude haztean erabilitako
hitzei, esamoldeei edota gramatikari lotuta.
Beraz, beste norbaiten hizkuntza ikasten baduzu,
benetako interesa duzula adierazten duzu
haren bizitzan, haren nortasunean.
Bai ohorea amaginarentzat!
Zure hizkuntza entzuten duzunean konektatuta sentitzen zara.
Bidaiatzen duzunean,
eta egunetan edo asteetan zehar atzerriko hizkuntza batean mintzatu zarenean,
hegazkinera sartu eta tripulazioak
zeure hizkuntzan agurtzen zaituenean,
badakizu etxera bidean zarela.
Ama hizkuntzek usainik balute,
uste dut gaileta usaina izango luketeela,
eta oilasko salda sendagarriarena,
eta amonaren lurrinarena –
agian naftalinazko bolen ukitu batekin.
Horixe izan daiteke asmatutako hizkuntzek,
Esperantoaren gisakoek, inoiz esperotako arrakastarik ez izatearen arrazoia.
Oso ongi diseinatuak,
sinpleak, eta ikasteko errazak izan arren,
ezein herrialdek ez du hizkuntza artifizialik bere egin.
Ezta atzerriko hizkuntza gisa sistematikoki,
maila zabalean eta denbora luzez irakasteko ere,
saiakerak izan diren arren.
Bestalde, zenbait hizkuntza naturalek dituzten zailtasunez gain –
frustratzeko irregulartasunak,
idazkera eta ahozkeraren arteko desadostasunak,
batzuetan zentzugabeko gramatika konplexuak –
horiek denaz gain,
nahiago dugu organikoki jendearekin
haztako hizkuntza bat ikasi.
Asmatutako hizkuntzek burura hitz egiten dute.
Hizkuntza naturalek gaileta usaina dute.
Nelson Mandelarentzat, Afrikaans ikastea
"etsaia ezagutzea" zen.
Esan zuenez, "Beraien hizkuntza jakin behar duzu,
eta beraien pasioak,
eta itxaropenak, eta beldurrak, garaitu nahi badituzu."
Hala egin zuen. Funtzionatu zuen.
Baina ez da etsaiei buruz soilik, ezta?
Giza-erlazioetara ere aplikatu daiteke.
Eta ez dut esango amaginarrebak etsaia direnik –
definizioz ez behintzat.
Duela zazpi edo zortzi urte,
Polonian zehar gidatzen nindoan nire familiarekin.
Dendak ixtear ziren, eta janaria erosi behar genuen.
Azkenean, supermerkatu bat ikusi genuen kalearen beste aldean.
Garaiz iristeko modu bakarra bertan biratzea zen.
Eta halaxe egin nuen.
Arriskutsua izan zitekeen.
Dudarik gabe, debekatuta zegoen.
Aparkalekuan, motorra itzaltzera iritsi aurretik,
kax-kax entzun nuen.
Leihoa ireki eta bi begi pare agertu ziren.
Begi pare bakoitza polizia bati itsasita zegoen.
Ezin dut esan ponolieraz inongo mailarik dudanik,
garairik onenetan ere,
baina elkarrizketa bati eusteko gai nintzen.
Baina egoera hartan, kontzientzia errudun nuelarik,
legearen zaindariei begietara begira, uniforme haiekin,
inoiz jakin nituen polonierazko zentzuzko hitz guztiak ihes egin zidaten.
Hala ere, ez zitzaidan une batez ere otu
egoera hartan ingelesez hitz egitea.
Ingelesak abantailan jarriko ninduen, ziurrenik
baina horrek ezeroso jar zitzakeen poliziak.
Beraz, polonieraz hitz egiteari tinko eutsi nion.
Nola?
Nire garuneko txoko poloniar nimiño hura zuri zegoen
gauza bat izan ezik.
Bazen hainbat bider errepikatu nuen zerbait
lo egonik ere errepikatzeko gai nintzena.
Haurretzaroko poesia bat zen,
igel gaixo bati buruzkoa.
(Barreak)
Hori besterik ez neukan.
Badakit arraroa izan daitekeela, baina
horixe kanporatu nuen:
(Polonieraz)
"Igeltxo bat ahul sentitzen zen
eta sendagilearengana joan eta
esan zion gaixo zegoela.
Sendagileak betaurrekoak jantzi zituen
nahiko zaharra baizen."
Poliziei begiratu nien.
Eta haiek niri so zeuden.
(Barreak)
Oker ez banago, batek burua hazkatu zuen.
Eta orduan, irribarre egin zuten.
Irribarre egin zuten.
Eta horrek lasaitu egin ninduen.
Beno, nahikoa beste zenbait zentzuzko hitz
buruaren atzekaldetik harrapaladan irteteko,
eta erdizka eta hiztotelka esateko gai izan nintzen:
"Asko sentitzen dut. Janaria behar genuen.
Ez dut berriro egingo."
Joaten utzi zidaten.
Eta dendara lasterka nindoala, deiadarka:
(Polonieraz) “Szczęśliwej podróży!"
"Bidaia on!"
Ez da nire asmoa zuek hizkuntzak ikastera bultzatzea
munduan bidaiatu, legeak hautsi eta
ihes egin ahal izateko.
Baina pasarte horrek adierazten du
hitz bakan batzuk,
arruntenak edo inozoenak izan arren,
hitz gutxi batuzk
bihotza jo eta hura urtzera irits daitezkeela.
Halaber, banuen igel gaixoaz gain beste aukera bat ere.
Bazen hura bezain ongi nekien beste zerbait:
edateko abesti bat.
(Barreak)
Horrek agian ez zukeen irribarrerik eragingo.
Ziurrago, herriko polizia bulegora eramango ninduten
odol proba bat egiteko.
Ez daukazue hizkuntza asko ikasi beharrik,
eta ez dauzkazue sakon ikasi beharrik.
Apur batek asko lor dezake.
Bihotzera esandako hamar hitzek
indar handiagoa dute
burura esandako mila hitzek baino.
Aukeratu dezakezu beti ingelesa erabili
eta mintzalaguna erdi bidean topatzea.
Baina zure aukera izan daiteke
erdiko marra hori gainditzea
eta zure lagun berria, edo etsaia,
edo dena delakoa,
bere eremuan topatzea.
Besteen hizkuntzan mintzatzeak
ez zaitu ahulago egiten,
boteretsua zarela frogatzen du.
Ausardia izan eta marra hori gainditzen duen pertsona
da azkenean irabazten duena.
Ez izan akatsak egiteko beldurrik.
Akatsek gizaki egiten gaituzte.
Eta, kasu honetan, gainsari bat dago:
Eremu hartan akats bat egiten baduzu,
besteari zuri laguntzeko aukera ematen diozu,
zuregana gerturatzeko aukera.
Eta era horretan, hasi berri duzun lotura hori
indartsuagoa bihurtuko da.
Beraz, uler zaitzaten nahi duzu?
Edo koneksioa lortu nahi duzu?
Jarrai dezagun guztiok ingelesa ikasten
eta erabiltzen.
Askotariko entzulegoarekin hitz egin ahal izateko,
TEDx-en egiten dugun bezala.
Ingelesa oso tresna boteretsua da
jakinduria elkarbanatzeko,
arazo globalei buruzko
nazioarteko bilkuretarako.
Guztiaren gainetik, Ingelesa 365 milioi bihotzera
iristeko autobidea da.
365 milioi pertsonentzako ingelesak
gaileta usaina du.
Baina zergatik gelditu hor?
Zergatik ez egin beste ahalegin bat
eta gutxienez beste hizkuntza bat ikasi?
Zapore guztietako gailetak daude
hor kanpoan.
Proba dezagun berri bat.
Mila esker.
(Txaloak)