-
Thich Nhat Hanh zen maisuak erantzuten du
-
Nola sentitzen zara hilda zaudenean?
-
(neerl.) Nola sentitzen zara
hilda zaudenean?
-
Nola sentitzen zara hilda zaudenean?
-
(Barreak)
-
Galdera da: hil ostean,
zerbait sentitzen al duzu? Bai?
-
Nola sentitzen zara hilda zaudenean?
Bai?
-
Oso galdera ona da, sakona.
-
Suposatu zeruan dagoen hodeiari
galdetzen diozula hori.
-
'Nire hodei maitea, badakit
egun batean hil egingo zarela.
-
Ez zara gehiago hodei izango.
-
Zer sentitzen duzu orain,
zer sentituko duzu hil ostean?
-
Hil ondoren, zerbait sentituko al duzu?'
-
Hodeiari galdetzen diogu.
-
Eta arretaz entzunez gero,
erantzuna entzun dezakegu.
-
Uste al duzu hodeiak
beldurra diola heriotzari?
-
Hor zaude, zeruan igeri.
-
Baina ondo dakizu egunen batean
desagertuko zarela.
-
Hil egin behar duzu.
-
Gauza bera gertatzen da
gizon eta andereekin.
-
Hau ez da ume baten galdera,
filosofo batena baizik.
-
Eta hodeiak meditatzen badaki...
-
Batek daki!
-
Inoiz ezin dela hil ikusiko du hodeiak.
-
Ezin da inoiz hil egin.
-
Hiltzeak esan nahi baitu
ezerez bihurtzea.
-
Zerbait izatetik ezerez bihurtzea.
-
Hori adierazten dugu 'hil' hitzarekin.
-
Hor zaude, eta bat-batean,
ez zaude hor. Hori da hiltzea.
-
Baina posible al zaio hodeiari hiltzea?
-
Posible al da hodeia
ezereza bihurtzea? Ez.
-
Hodeia euri, elur, izotz edo laino
bihurtu daiteke.
-
Baina hodei bat ezin da ezereza bihurtu.
-
Gizakiak horrelakoak dira ere.
-
Hiltzen garela ematen du,
baina egia da ezin garela hil.
-
Beti darraigu, ez forma honetan,
beste itxuretan.
-
Ikus dezakezu hori?
-
Egia esateko, hodei asko ditugu gugan.
Egunero hodei mordoa edaten dugu.
-
Hemen hodei bat dago.
Hodeia edaten ari naiz.
-
Nire gorputzaren %70a hodei da.
-
Eta hodeia ezpada hiltzen,
ezta ni ere!
-
Beti jarraituko dut!
-
Beraz, hodeia zarenean,
hodei gisa sentitzen duzu.
-
Baina jada hodei ez zarenean,
euri izan zaitezke eta euri sentitu.
-
Beraz, sentimenduak daude oraindik
hodeia euri bihurtu ostean.
-
Eta gorputz hau disolbatu ondoren
ez duzu gehiago gorputzarekin sentitzen,
-
baina jarraitzen duten
beste gorputzekin sentitzen duzu.
-
Gogoan izan, ezer ezin da hil.
-
Hori da Budaren irakaspena.
-
Eta ez Budak bakarrik,
hainbat zientzialarik ikusi du berau.
-
Bada zientzialari frantses bat, dioena:
'Ezer ez da sortu, ezer ez da hil egin'.
-
Bere izena zen Antoine
-
Lavoisier, Laurent Lavoisier.
-
'Rien ne se crée. Rien ne se perd.'
-
Esan nahi du: 'Ezer ez da sortzen,
ezer ez da galtzen'.
-
Honek ez du hodeiarentzat balio.
Hodeia ez da sortu.
-
Uste dugu sortzeak esan nahi duela
ezerezetik zerbait bihurtzea supituki.
-
Baina hodeia ez dator ezerezetik.
-
Hodeia izan baino lehen,
beste zerbait izan da,
-
itsasoko ura, eguzkiak eragindako lurruna.
-
Beraz, hodei izan baino lehen,
beste zerbait izan da.
-
Ez dator ezerezetik.
-
Beraz, badakigu hodeia sortua izatea
ezinezkoa dela.
-
Ezinezkoa zaio hodeiari hiltzea.
-
Eta gizakiak horrelakoak gara.
-
Zu ez zatoz ezerezetik.
-
Jaio zinen unean,
bazinen hor jada.
-
Zure amak zu umetokian sortu baino lehen,
existitzen zinen jada,
-
erdia aitagan, beste erdia amagan.
-
Aitarengan zegoen erdiak
amarengan zegoena aurkitu zuen
-
eta zu txiki bat bihurtu ziren.
-
Beraz, sortze-unea ez da hasiera.
Ez dago hasierarik.
-
Ez dago amaierarik.
-
Beraz,
-
zure izaera hodeiaren izaera da:
ez sortzerik, ez hiltzerik.
-
Ez kezkatu.
-
Meditatzeak laguntzen gaitu ez sortze,
ez hiltze izaera ikusten
-
eta hiltzearen beldurra,
ez izatearen beldurra kentzen.
-
Hau Budaren irakaspen
oso sakona da.
-
Hazten zarenean,
jarraitu meditatzen
-
eta ukituko duzu ez sortze,
ez hiltzearen egia.
-
Eta ez zara beldur izango jada.
-
Zientzialariek aurkitu dute
egi hori bera.
-
Gaur goizean galdera bat
zegoen kanpaiaren barruan:
-
'Zer uste duzu Big Bangari buruz?'
-
Big Banga da munduaren hasiera.
-
Baina irakaspen honetan, praktika honetan,
ez dago hasierarik.
-
Big Bang bat badago,
orduan Big Crunch bat egongo da.
-
Hau meditazio-gai interesgarria da.
-
Big Bang teoria asmatu egin zuten
-
munduaren hasiera azaltzeko
beharra zegoelako.
-
Baina hasiera-eza, amaiera-ezaren
egia ikusiz gero,
-
ez daukazu zertan asmatu
horrelako teoria bat
-
azalpen bat emateko.
-
Big Banga dagoela uste baduzu,
Big Cruncha egongo dela sinistuko duzu.
-
Eta termodinamikaren lehen legea
haustuko duzu.
-
Lege hau hautsi:
ezer ez da sortu, ezer ez da hil.
-
Gai honi buruz meditatzen jarraitu
behar dugu, oso gai sakona.
-
Beraz, hau da nire erantzuna:
sentsazioa bada hodeia zarenean,
-
sentsazioak egongo dira
euri bihurtzen zarenean.
-
Badira sentsazioak gorputz hau dugunean,
-
egongo dira sentsazioak
beste gorputzak hartzen dituzunean.
-
Bai?
-
Hori da galdera!
-
(Barreak)
-
[konektatu,
inspiratu, elikatu]
-
(Kanpai hotsa)