Thich Nhat Hanh zen maisuak erantzuten du Nola sentitzen zara hilda zaudenean? (neerl.) Nola sentitzen zara hilda zaudenean? Nola sentitzen zara hilda zaudenean? (Barreak) Galdera da: hil ostean, zerbait sentitzen al duzu? Bai? Nola sentitzen zara hilda zaudenean? Bai? Oso galdera ona da, sakona. Suposatu zeruan dagoen hodeiari galdetzen diozula hori. 'Nire hodei maitea, badakit egun batean hil egingo zarela. Ez zara gehiago hodei izango. Zer sentitzen duzu orain, zer sentituko duzu hil ostean? Hil ondoren, zerbait sentituko al duzu?' Hodeiari galdetzen diogu. Eta arretaz entzunez gero, erantzuna entzun dezakegu. Uste al duzu hodeiak beldurra diola heriotzari? Hor zaude, zeruan igeri. Baina ondo dakizu egunen batean desagertuko zarela. Hil egin behar duzu. Gauza bera gertatzen da gizon eta andereekin. Hau ez da ume baten galdera, filosofo batena baizik. Eta hodeiak meditatzen badaki... Batek daki! Inoiz ezin dela hil ikusiko du hodeiak. Ezin da inoiz hil egin. Hiltzeak esan nahi baitu ezerez bihurtzea. Zerbait izatetik ezerez bihurtzea. Hori adierazten dugu 'hil' hitzarekin. Hor zaude, eta bat-batean, ez zaude hor. Hori da hiltzea. Baina posible al zaio hodeiari hiltzea? Posible al da hodeia ezereza bihurtzea? Ez. Hodeia euri, elur, izotz edo laino bihurtu daiteke. Baina hodei bat ezin da ezereza bihurtu. Gizakiak horrelakoak dira ere. Hiltzen garela ematen du, baina egia da ezin garela hil. Beti darraigu, ez forma honetan, beste itxuretan. Ikus dezakezu hori? Egia esateko, hodei asko ditugu gugan. Egunero hodei mordoa edaten dugu. Hemen hodei bat dago. Hodeia edaten ari naiz. Nire gorputzaren %70a hodei da. Eta hodeia ezpada hiltzen, ezta ni ere! Beti jarraituko dut! Beraz, hodeia zarenean, hodei gisa sentitzen duzu. Baina jada hodei ez zarenean, euri izan zaitezke eta euri sentitu. Beraz, sentimenduak daude oraindik hodeia euri bihurtu ostean. Eta gorputz hau disolbatu ondoren ez duzu gehiago gorputzarekin sentitzen, baina jarraitzen duten beste gorputzekin sentitzen duzu. Gogoan izan, ezer ezin da hil. Hori da Budaren irakaspena. Eta ez Budak bakarrik, hainbat zientzialarik ikusi du berau. Bada zientzialari frantses bat, dioena: 'Ezer ez da sortu, ezer ez da hil egin'. Bere izena zen Antoine Lavoisier, Laurent Lavoisier. 'Rien ne se crée. Rien ne se perd.' Esan nahi du: 'Ezer ez da sortzen, ezer ez da galtzen'. Honek ez du hodeiarentzat balio. Hodeia ez da sortu. Uste dugu sortzeak esan nahi duela ezerezetik zerbait bihurtzea supituki. Baina hodeia ez dator ezerezetik. Hodeia izan baino lehen, beste zerbait izan da, itsasoko ura, eguzkiak eragindako lurruna. Beraz, hodei izan baino lehen, beste zerbait izan da. Ez dator ezerezetik. Beraz, badakigu hodeia sortua izatea ezinezkoa dela. Ezinezkoa zaio hodeiari hiltzea. Eta gizakiak horrelakoak gara. Zu ez zatoz ezerezetik. Jaio zinen unean, bazinen hor jada. Zure amak zu umetokian sortu baino lehen, existitzen zinen jada, erdia aitagan, beste erdia amagan. Aitarengan zegoen erdiak amarengan zegoena aurkitu zuen eta zu txiki bat bihurtu ziren. Beraz, sortze-unea ez da hasiera. Ez dago hasierarik. Ez dago amaierarik. Beraz, zure izaera hodeiaren izaera da: ez sortzerik, ez hiltzerik. Ez kezkatu. Meditatzeak laguntzen gaitu ez sortze, ez hiltze izaera ikusten eta hiltzearen beldurra, ez izatearen beldurra kentzen. Hau Budaren irakaspen oso sakona da. Hazten zarenean, jarraitu meditatzen eta ukituko duzu ez sortze, ez hiltzearen egia. Eta ez zara beldur izango jada. Zientzialariek aurkitu dute egi hori bera. Gaur goizean galdera bat zegoen kanpaiaren barruan: 'Zer uste duzu Big Bangari buruz?' Big Banga da munduaren hasiera. Baina irakaspen honetan, praktika honetan, ez dago hasierarik. Big Bang bat badago, orduan Big Crunch bat egongo da. Hau meditazio-gai interesgarria da. Big Bang teoria asmatu egin zuten munduaren hasiera azaltzeko beharra zegoelako. Baina hasiera-eza, amaiera-ezaren egia ikusiz gero, ez daukazu zertan asmatu horrelako teoria bat azalpen bat emateko. Big Banga dagoela uste baduzu, Big Cruncha egongo dela sinistuko duzu. Eta termodinamikaren lehen legea haustuko duzu. Lege hau hautsi: ezer ez da sortu, ezer ez da hil. Gai honi buruz meditatzen jarraitu behar dugu, oso gai sakona. Beraz, hau da nire erantzuna: sentsazioa bada hodeia zarenean, sentsazioak egongo dira euri bihurtzen zarenean. Badira sentsazioak gorputz hau dugunean, egongo dira sentsazioak beste gorputzak hartzen dituzunean. Bai? Hori da galdera! (Barreak) [konektatu, inspiratu, elikatu] (Kanpai hotsa)