euskalspmd-vh.akamaihd.net/.../0010859816_768x432_1228800.mp4
-
0:00 - 0:06-Gosea, gosea, gosea!
-Keba, zuk bai? -
0:06 - 0:10-Bueno, pixkat.
-Txorixoa? -
0:10 - 0:14-Ez dakit, badago?
-Bai, nahi duzu edo ez? -
0:15 - 0:17-Bai, baina zuretzat eta
aitonarentzat ere bai. -
0:18 - 0:20-Bai, badago, bai, lasai, nik ez dut nahi.
-A, egia da. -
0:25 - 0:27-Gosea, gosea...
-
0:30 - 0:32-Gaur joan gara liburutegira, eskolan.
-E? -
0:32 - 0:35-Liburutegira... Mediateka.
-Noiz? -
0:35 - 0:37-Gaur... Goizean.
-A, goizean? -
0:37 - 0:38-Bai.
-Eta? -
0:38 - 0:42-Hartu dut liburu bat.
-Eramateko bidaiara? -
0:43 - 0:47-Agian bai, bueno, bai...
-Bale, oso ondo, bai... -
0:49 - 0:53-"Aitona eta amona udalekuetan"
deitzen da... Aitona eta amona udalekuetan. -
0:54 - 1:01-Aber, Garikoitz, zurea...
Aitonak ez du jaten txorizoa. -
1:01 - 1:05-Ez, nik ez dut nahi... nik ez dut nahi.
-
1:07 - 1:09-Nola dago, beroa?
-
1:11 - 1:14-Gari, kontatuko diguzu
non eta norekin bizi zaren? -
1:16 - 1:22-Bai, ba... bizi naiz Biriatun
nire amona eta nire aitonarekin. -
1:22 - 1:25-Baso artean, mendi artean...
gustura zaude hemen. -
1:25 - 1:28-Bai... Bai
-Zergatik bizi zara aitona-amonekin? -
1:29 - 1:33-Zeren eta nire ama eta nire aita
zeuden kartzelan eta orduan 3 urterekin -
1:34 - 1:36nire osabak ekarri ninduen
hemen Biriatura -
1:36 - 1:38nire amonarekin eta
nire aitonarekin bizitzera. -
1:39 - 1:41-Zure gurasoak beti
ezagutu dituzu kartzelan? -
1:41 - 1:44-Bai
-Eta nola eramaten da hori? -
1:45 - 1:49-Ba... pufff, triste pixka bat.
-
1:51 - 1:57Ikusten ditudanean oso pozik,
baina agurrean ja pixkat triste. -
1:57 - 1:59-On egin, e?
-Mila esker. -
2:01 - 2:08-Gero esango dizut motxilan non dauden
karneta eta gauzak, bale? -
2:08 - 2:11Esateko izebari.
-
2:12 - 2:18-Zure eguneroko bizitzan zer gauzatan
nabaritzen duzu gurasoak preso daudela -
2:19 - 2:22ze gauza aldatu behar dituzu gurasoak
preso dituzulako? -
2:23 - 2:26- Ba...
-
2:28 - 2:29- Lasai, Gari.
-
2:29 - 2:32- A, eta... agian etxeko lanak bidaiara.
-
2:32 - 2:34- Esan dizut lehenago...
- Bai. -
2:34 - 2:38- Jartzeko... sartzeko... motxilan.
-
2:39 - 2:41- Bai, orain sartuko dugu.
-
2:41 - 2:45- Esan dizut sartzeko lanak,
Larraitzekin egiteko. -
2:46 - 2:48- Eta, zer lan duzu?
-
2:48 - 2:49- Matematika.
-
2:49 - 2:52- Matematika? Hori, erraza da hori!
-
2:52 - 2:53- Bai.
-
2:53 - 2:56- Baina, esan dizut lehenago,
sartzeko, esan dugu? -
2:56 - 2:58- Baaaaai!
-
3:01 - 3:03-Ba, barkatu, egin ahal
didazu galdera berriz? -
3:03 - 3:05Ez naiz gogoratzen...
-
3:05 - 3:11-Bai, jakin nahi dugu zer suposatzen duen
zuretzat aita eta ama kartzelan izateak. -
3:11 - 3:17-Ba, suposatzen du
batzuetan gaizki pasatzea, -
3:17 - 3:25beste batzuetan ez, baina beti beraietaz
gogoratzea eta asko maitatzea. -
3:27 - 3:32-Zu non jaio zinen?
-Ni Granadan, kartzelan. -
3:33 - 3:41-Ba, normalean bestela, gero bukatzen
dudanean eta horrela, egingo dut, pues... -
3:42 - 3:46Mikel oso majoa da, eta
hitz egiten dugu batzuetan -
3:47 - 3:53edo umeekin jolastu, Jarerekin eta.
-Jarerekin, bai, oso majoa da, e! -
3:53 - 4:01Bai, neska hori, bai... eta eskatuiozu
Mikeli, nola izena du... wifia jartzeko -
4:01 - 4:05zure tabletan.
-Bai, hori ja... bai, bai. -
4:06 - 4:11-Bueno, jolasteko pixka bat tabletarekin.
-Bai. -
4:11 - 4:18-Pixkat aspertuta bazaude edo...
-Bai, musika entzun edo. -
4:18 - 4:25-Hori duk! Edo bideoak ikusi edo... ez?
-Benito Lertxundi, edo Huntza edo... -
4:25 - 4:30-Bai, hori.
-A, bai! Bai, gauetan pelikula. -
4:32 - 4:40-Zenbat kartzelatan egon zara guztira?
-Zazpi edo bost edo... ez dakit. -
4:42 - 4:45-Zenbat urte pasa zenituen kartzelan?
-Hiru. -
4:45 - 4:47-Hiru urte.
-Hiru urte. -
4:47 - 4:50-Jarri dizut handiena, e!
-Amona, badakit mozten, e! Lasai. -
4:50 - 4:52-Bai, bueno, pues ala, moztu.
-
4:53 - 4:57-Kartzela batetik bestera aldaketak
daudenean, gurasoen kartzela aldaketak, -
4:58 - 5:06hori nola bizi da?
-Ba, gaizki, zeren eta -
5:06 - 5:11honago ekartzen bazuten ongi, baina
nola ez duten ekartzen hona, ba... -
5:12 - 5:14urrunago da, eta gaizki.
-
5:14 - 5:18-Mugimendu guzti horiek
beti izan dira urrunago joateko? -
5:18 - 5:20-Bai.
-
5:21 - 5:26-Ba, egun batean, nengoen Aitzolekin,
nire lehengusu handia, eta -
5:26 - 5:32iritsi ginen Cepora gosaltzera, ez? Eta
gero familiarekin, izebarekin eta hola, -
5:32 - 5:38esan zuten "zer moduz bidaia eta hola?"
Eta esan zuen lehengusu Aitzolek: -
5:38 - 5:42"Joe, ba gu gosaltzen Cepo-n,
eta Gari... lo zepo! -
6:48 - 6:51Ongi etorri. Gaur autobusa hartu
eta Cádiz aldera goaz. -
6:51 - 6:542.000 kilometroko bidaia, joan eta etorri.
-
6:54 - 6:58Bertan bi gurasoak preso dituen ume bati
lagunduko diogu bidaian. -
6:58 - 7:03Izan ere, Gari kartzelan jaio zen, eta
kartzelan bizi izan zituen lehen 3 urteak. -
7:13 - 7:16-Kartzelan jaio zinela kontatzen duzu?
-
7:17 - 7:18-Bai.
-
7:18 - 7:22-Eta, zer esaten dizute?
-Oso arraroa dela. -
7:32 - 7:389 ditu orain; Biriatun bizi da, eta hilean
behin abiatzen da gurasoak bisitatzera. -
7:49 - 7:52Gari ez da gaurko Ur Handitan ezagutuko
dugun motxiladun ume bakarra. -
7:52 - 7:55Gurekin bidaiatu nahi baduzue...
Ongi etorri! -
8:07 - 8:10-Malen, aita beti kartzelan ezagutu duzu.
-Bai. -
8:10 - 8:13-Zenbat urte daramatza preso?
-20. -
8:14 - 8:17-20 urte, eta zuk dituzu?
-18. -
8:17 - 8:24Deiak Aiurri astero egiten dizkio 2
eta niri beste 2, dituelako 8 dei. -
8:24 - 8:26Guk ezin diogu deitu.
-
8:27 - 8:30-Kotxe bidaia horietan...
-Ba... -
8:30 - 8:32-Zer pentsatzen duzu?
-
8:32 - 8:35-Ba, noiz iritsiko garen,
ea ondo egongo den... -
8:37 - 8:41-Zergatik bete behar dugun ere bai guk
euren zigorra parte batean. -
8:41 - 8:47Zergatik behartzen gaituzten
hainbeste kilometro egitera. -
8:59 - 9:01- Ondo tratatua sentitzen zara kartzelan?
-
9:02 - 9:07- Segun norekin, ba batzuetan bai,
besteetan gogorregi. -
9:08 - 9:11- Kartzela bera nola deskribatuko zenuke?
-
9:11 - 9:15- Ba zikina eta zaharra.
- Bai? -
9:15 - 9:18-Iluna, ez da argi naturalik sartzen.
-
9:18 - 9:19-Hotza eta iluna.
-
9:29 - 9:32Ur Handitan
MOTXILADUN UMEAK -
9:43 - 9:44-Gari, itxoin!
-
9:45 - 9:48-Benga, ondo... pasa, bale?
-
9:48 - 9:50Benga, lasai-lasai, e!
-
9:50 - 9:53Errenteriatik irtengo da autobusa.
-
9:53 - 9:55Gari izeba Txipirekin doa gaur.
-
9:56 - 9:58-Benga, bueno...
-Eskumuinak! -
9:59 - 10:00-Bueno, bueno, agur!
-Agur! -
10:00 - 10:04-Lagunduiozu Maiteri, amonari, bai.
-
10:05 - 10:07-Izeba, etxeko lanak,
etxeko lanak, bai, bai, bai... -
10:07 - 10:11-Badituzu? Baina ez duzu ekarri ezer.
Igandean egingo ditugu etxean, ez? -
10:11 - 10:13-Ez, ez, ekarri dut.
-
10:13 - 10:14-Ekarri dituzu etxeko lanak?
-Bai. -
10:14 - 10:17-Eta non egingo dugu? Hor Algecirasen?
-Ez, ba... -
10:18 - 10:20-A!, gero dena daukazu hor motxilan.
-Bai. -
10:20 - 10:21-Klaro, bai, bai...
-
10:23 - 10:28-Gari, zu non jaio zinen?
-Granadan jaio nintzen, kartzelan. -
10:30 - 10:34-Eta gero handik tokatu zitzaizun
beste presondegi batera mugitzea? -
10:35 - 10:39-Ba, uste dut baietz, gutxira Valentziara.
-
10:41 - 10:45-Eta hori adibidez, kartzelan
jaio zinela, kontatzen duzu? -
10:46 - 10:47-Bai.
-
10:48 - 10:52-Eta nola kontatzen duzu?
Kuriositate moduan, berezitasun moduan... -
10:52 - 10:54-Berezitasun moduan.
-
10:54 - 10:56-Lagunei kontatzen diezu?
-Bai. -
10:57 - 11:01-Eta, zer esaten dizute?
-Oso arraroa dela. -
11:03 - 11:05-Oso arraroa dela.
-Bai. -
11:05 - 11:08-Eta galdera asko egiten dizkizute?
-Bai, asko. -
11:09 - 11:10-Zer jakin nahi dute?
-
11:11 - 11:16-Behin eta berriro, nola pasatzen dudan,
nola egiten ditudan bidaiak, -
11:16 - 11:20zenbat kilometro, eta hola.
-
11:20 - 11:24-Esan duzu kartzelan jaiotzea
dela berezitasun bat... -
11:24 - 11:25-Bai.
-
11:25 - 11:27-Zer motatako berezitasuna?
Nola ikusten duzu? -
11:29 - 11:30-Tristea.
-
11:30 - 11:32-Tristea?
-Bai. -
11:36 - 11:39-Bai, bai, bai, etxeko lanak baditut.
-
11:41 - 11:43Bueno... autobusean.
-
11:45 - 11:47Astelehenerako.
-
11:48 - 11:53-Batzuetan, batzuetan deitzen du
guk ez dugunean espero -
11:54 - 11:58eta beste batzuetan egoten gara
bere deiei itxoiten. -
11:59 - 12:01-Aitarekin baduzu telefonoz
hitz egiteko aukerarik? -
12:01 - 12:04-Bai, 5 minutu, baina bai.
-
12:05 - 12:07Astebukaeretan.
-
12:10 - 12:12-Hemen ere bai euria!
-
12:15 - 12:18Eta bestela aterkia eta berokia.
-
12:22 - 12:25-Aitatxorekin nola komunikatzen zara?
-
12:25 - 12:28-Telefonoz, kartaz eta bisita.
-
12:28 - 12:30-Zenbat denborako deiak ditu, badakizu?
-
12:30 - 12:32-5 minutu.
-5 minutukoak? -
12:33 - 12:35Eta zer egiten zaizkizu, luzeak edo laburrak?
-
12:37 - 12:38-Laburrak.
-
12:38 - 12:40-Laburrak egiten zaizkizu.
-Bai. -
12:40 - 12:42-Bat-batean moztu egiten da deia, ez?
-Bai. -
12:42 - 12:45-Esaten dizu aitatxok, moztu egingo da,
eta klank!, moztu egiten da! -
12:45 - 12:47-Bai.
-Eta gelditzen zara, nola? -
12:47 - 12:50"Oraindik ez diot kontatu atzo
gertatu zitzaidana", -
12:50 - 12:52esaten didazu askotan.
-Bai. -
12:54 - 13:04-Bukatzen da? Jope... Maite zaitut!
Bai, muxu, maite zaitut. Agur! -
13:05 - 13:06-Ja?
-Bai. -
13:07 - 13:10-Zer esaten du? Hor ere euria egiten du,
Algecirasen? -
13:10 - 13:12-Bai.
-A bai, e? Jesus! -
13:13 - 13:16-Badakizu nolakoa den euren bizitza
kartzela barruan? -
13:16 - 13:19-Ez.
-Kontatzen dizute edo... -
13:20 - 13:25Ez diezu galdetzen?
-Batzuetan... Baina asko ez dakit. -
13:27 - 13:36-Beraiek zer kontatu dizute?
-Ba... egia esan ez didate ia ezer kontatu. -
13:39 - 13:43-Lasai... Zergatik uste duzu
ez dizutela kontatzen? -
13:43 - 13:51-Ba, niretzat ez delako...
Ez zitzaidalako gustatuko, horregatik. -
13:58 - 14:04-Bai, eskerrik asko.
Itxoin, aitona non dago? -
14:04 - 14:08A, begira, hemen daude, begira!
-Aupa! -
14:08 - 14:10-Kaixo!
-Aupa, hi! -
14:11 - 14:15Donostian gelditu ostean,
Bilboko geldialdia dator. -
14:15 - 14:18Bertan dago Gariren beste aitona,
biloba agurtzeko prest. -
14:19 - 14:22-Orain, elkarrizketa honetan,
-
14:22 - 14:26egia da behera zatozela eta
emozio guztiak irteten direla, -
14:27 - 14:34baina bestela, egunerokotasunean,
mutiko indartsu bat bezala ikusten zaitugu. -
14:34 - 14:37-Bai.
-Alaia... Nola egiten duzu? -
14:39 - 14:46-Ba, pentsatzen etorriko direla...
eta ez aztoratzen. -
14:49 - 14:53-Zerk laguntzen dizu aurrera egiten?
-Amona eta aitonak. -
14:57 - 14:59-Kaixo!
-Hepa! -
14:59 - 15:03-Esaiozu.
-Kaixo, Ixone, kaixo! -
15:03 - 15:05-Kaixo, zer moduz?
-Ongi. -
15:07 - 15:11-Aber, hementxe jarriko gara?
-Ez, atzean jarri behar da. -
15:11 - 15:13Hori libre egon behar da,
horregatik gaude hemen. -
15:25 - 15:29-Larunbatetan eta igandeetan
daukat torneoa, adibidez, ez? -
15:29 - 15:32-Bai.
-Eta batzuetan ahal dut jolastu eta guztia, -
15:32 - 15:34baina beste batzuetan ezin dut jolastu,
-
15:34 - 15:36zeren eta etorri behar naiz
ama eta aita ikustera. -
15:36 - 15:40Baina, klaro, logikoa da,
egongo dira torneo gehiago! -
15:40 - 15:44Nahiago dut ikusi ama eta aita,
torneoa jolastea baino. -
15:44 - 15:50-Nik beti galdetzen nuen noiz etorriko zen.
Eta pasatu nuen denbora nahiko kritiko bat, -
15:50 - 15:57txarto moduan edo... Eta amak eta aitak
ni lasaitzeko esan zidaten hurrengo -
15:57 - 16:03bertso txapelketara aita nirekin etorriko
zela. Ni poz-pozik geratu nintzen, baina -
16:03 - 16:09denborarekin konturatu nintzen gezurra
zela eta ni lasaitzeko egin zutela. -
16:09 - 16:12-Amak esan zizun hurrengo bertso
txapelketan egongo zela aita. -
16:12 - 16:15-Bai, nirekin.
-Baina... Izan den azken bertso -
16:15 - 16:17txapelketan ez da egon.
-Ez. -
16:17 - 16:26-Kotxe bidaia horietan zer pentsatzen duzu?
-Ba, noiz iritsiko garen, ondo egongo den... -
16:27 - 16:30-Aita ondo egongo den,
kezka hori zergatik daukazu? -
16:30 - 16:38-Ba... askotan gaixorik egoten da.
-
16:38 - 16:42-Berak kontatzen dizu han pasatzen
dituen zailtasunak, ala ez? -
16:42 - 16:45-Batzuetan bai eta beste batzuetan ez.
-
16:45 - 16:49-Uste duzu ez dizula igual den-dena
kontatzen, zu ez mintzeko? -
16:49 - 16:52-Ba, ez dakit... baina dena ez.
-
16:54 - 16:55-Hize, elkarrizketa.
-
16:55 - 16:58Murtzian, kartzelan...
-
16:58 - 17:03Telefonoz hitz egitean gelditzen gara
marrazki bizidunak ordu berean ikusteko -
17:03 - 17:06eta ilargiari ordu berean begiratzeko.
-
17:06 - 17:10Marrazki bizidunak ikusteko ordu berean
eta ilargiari begiratzeko. -
17:10 - 17:12-A! Orduan marrazki bizidun berdinak
-
17:12 - 17:14ikusten dituzue aldi berean.
-Bai! -
17:14 - 17:17-Hori elkarrekin egotea bezala da ia-ia!
-
17:17 - 17:24Eta ilargiari begiratzea momentu berean,
hori ere ia-ia elkarrekin egotea bezala da! -
17:24 - 17:27-Deiak Aiurri astero egiten dizkio bi
-
17:27 - 17:33eta niri beste bi, dituelako 8 dei.
Guk ezin diogu deitu. -
17:50 - 17:54-Eta zure lagunek badakite non
dauden zure ama eta aita, bai. -
17:54 - 17:57-Bai. Natural... natural.
-Eta maisuak ere bai eta dena? -
17:57 - 17:59-Bai, badakite.
-Eta bueno... ulertzen dute? -
17:59 - 17:59-Bai.
-Bale. -
18:00 - 18:03-Irakasleekin hitz egiten duzu
gaiari buruz? Galdetzen dizute? -
18:03 - 18:04-Ez.
-
18:05 - 18:08-Inoiz eduki izan dut arazoren bat
-
18:08 - 18:11irakaslearekin konturatu den
momentutik aurrera. -
18:11 - 18:15Ematen du... ez dakit beldurra den edo...
kezka puntu hori -
18:15 - 18:19irakaslearekin harremana aldatzen duelako.
-
18:19 - 18:23Irakasleak badaki zure bizitzako
gauza oso berezi bat... -
18:23 - 18:26Orain jada jakingo dute, ikusten badute!
-
18:26 - 18:31-Segun zelakoa den irakaslea edo,
esan ahal dau: -
18:31 - 18:36"¡Ay pobrecita!", ez dakit zer...
Eta hori apur bat... pena emoten joatea, -
18:36 - 18:39ez da gustetan, edo dena delakoa.
-
18:39 - 18:44-Nuria andereñoak proposatu zizunean
bidaia egitea kartzelara gurasoekin, -
18:44 - 18:45zer pentsatu zenuen?
-
18:45 - 18:52-Ba, niri ondo iruditu zitzaidan
eta pozik jarri nintzen. -
18:52 - 18:58-Eta ni akordetan naz lehenengo bisitatik
bueltan etorri gintzazanean, ba esan nauen -
18:58 - 19:00korroan gengozela, goizean goizetik
esan nauen: -
19:00 - 19:04"Ez dakizue zer polita den Haizearen ama
-
19:05 - 19:08eta zelango sortija polita dekozen,
eta zelango koilarea dekon eta..." -
19:09 - 19:15Eta nik hori esan nauenean umearen
begirada oraindino daukot, aurpegia, bai. -
19:15 - 19:19Eta ordutik hona hasi zen umea,
ba hori, -
19:19 - 19:24bere egoeraz-eta naturaltasun
gehiagoz berba egiten. -
19:24 - 19:29-Irakasleak esan digu txikiagoa zinenean,
-
19:29 - 19:33beste umeek hitz egiten zutenean euren
gurasoei buruz, zu tristatu egiten zinela. -
19:33 - 19:35-Bai.
-Zergatik? -
19:35 - 19:45-Ze beraien gurasoak daude kalean eta
nireak ez, eta orduan, tristatzen naiz. -
19:46 - 19:52-Haizea gelara sartu zanean, pentsatu
nauen, "Jo, beste gurasoak ezagututen -
19:52 - 19:57dodaz, beste gurasoei emongotziet barri
ume guztiena... Ba nik guraso hauekaz be -
19:57 - 20:01egon in gure dot. Zelan ez dotzet ama
horreri, eta aitari kasu honetan, -
20:01 - 20:06ama horreri esango umea zelan dabilen, ez?
Zelango okerkeriak egiten dituzan... -
20:06 - 20:11Zelango ba... portaerak dekozen,
zelan olgetan dauen... -
20:11 - 20:19-Beste ume guztiek ere izaten dituzte
gurasoen eta irakasleen arteko bilerak. -
20:19 - 20:22-Bai.
-Eta zuk ere horrela badituzu... -
20:22 - 20:23-Bai.
-
20:24 - 20:26-Gurasoen beraien erreakzioa
zein izan zen? -
20:26 - 20:32-Nik, ama moduen igual,
sartu nintzenean eta ikusi nebazanean -
20:32 - 20:39biak batera, ez? Amaren begirada,
bueno, itzela, bai... -
20:41 - 20:45-Lehenengo bisita hori ez duzu ahaztuko?
-Inola ez, ez... -
20:46 - 20:52-Izaten dituzu momentu tristeak edo...
bajoi momentuak eskolan -
20:52 - 20:59eta bera egoten da hor zu laguntzeko?
-E, bai. Sentitzen naiz txarto -
20:59 - 21:02eta joaten naiz kanpora,
eta batzuetan ikusten nau Nuriak. -
21:03 - 21:06-Eta hor daukazu babes bat?
-Bai. -
21:07 - 21:13-Inoiz leporatu dizute Haizearen
gurasoekin duzun atentzio berezi hau? -
21:13 - 21:16-Ez, inoiz, inoiz, ez.
-
21:16 - 21:21-Distantzia etiko bat mantentzea ere,
igual ez da erraza izango. -
21:22 - 21:25-Ez, ez da fazila, ez.
Ez da fazil inondik inora. -
21:26 - 21:28Inondik inora ez da fazila.
-Zergatik? -
21:32 - 21:34-Ba... Ez dakit, ez?
-
21:36 - 21:41Momentu batzuetan zuk zer pentsaten
dozun eta zer esango zenukeen -
21:41 - 21:45muga bat ipinten dozu, ez?
Eta ipini behar dozu azkenean, ez? -
21:46 - 21:50Maistra moduan tokaten jatalako eta
gauza asko ezin dira bez nahastu, ezta? -
21:51 - 21:55Gauza pertsonalak, zure bibentziak-eta,
eta orain dekozuna familia horregaz -
21:55 - 21:58uste dot mugatxo bat beti egon
behar dela, ez? Ez dakit aitotzen doztezun. -
21:59 - 22:01-Zer izango zara handitan?
-Ez dakit. -
22:02 - 22:04-Sukaldaria igual?
-Igual, ez dakit. -
22:04 - 22:05-Edo zer?
-Ez dakit. -
22:05 - 22:08-Musikaria igual bai.
-Ba agian bai. -
22:09 - 22:12Gustatzen zait asko Huntza,
entzuteko eta, bai. -
22:12 - 22:14-A bai?
-Bai, asko gustatzen zait. -
22:14 - 22:16Eta Anje Duhalde.
-A bai? -
22:16 - 22:18-Bai, bai, eta...
-
22:18 - 22:22-Orduan, notak onak aterata,
aitatxo eta amatxo egongo dira pozik, e! -
22:22 - 22:23-Bai.
-Jolin! -
22:23 - 22:26-Bueno, uste dut.
Bihar esango diet. -
22:26 - 22:27-Klaro!
-Ez dakite. -
22:28 - 22:59(Ken Zazpi taldearen "Malen" entzuten da)
-
23:03 - 23:10-Kontatuko diguzu Ken Zazpiren
Malen abestiak atzean duen historia? -
23:10 - 23:16-Nire ama haurdun egon zanean nitaz, ba,
idatzi eben kanta eta Malen deitu eutsen. -
23:16 - 23:18-Eta zer kontatzen du?
-
23:18 - 23:23-Ba, zelan diren bidaiak apur bat, ezta?
Bidaiak, eta gero, 40 minutu. -
23:35 - 23:39-Niri adibidez txikitan ez jatan gustan
ezebez kanta, lotsatu egiten nintzen. -
23:39 - 23:43Adibidez, joaten ginen ikusten,
Ken Zazpiren kanta... -
23:43 - 23:48Ken Zazpiri joten kanta, Malen,
eta ezkutatu, lotsatu egiten nintzen, -
23:48 - 23:53ze beti esaten eban, mikrofonotik:
"gaur hemen dau umea Malen eta -
23:53 - 23:57berari "no se que", eta ni super lotsatuta
ezkutatu egiten nintzen. Baina orain, -
23:57 - 24:02orain, kantetan dabe eta da
"altze, altze!", bai. -
24:28 - 24:33-Abestiak esaten du kristal lodiak
ez dizuela irribarrea kenduko. -
24:33 - 24:34Zuri ez dizu kendu.
-
24:34 - 24:39-Ez, ez dakit, beti barre egin, ezta?
-
24:47 - 24:51Malen, 18 urte, ez du
aita ezagutu kartzelatik kanpo. -
24:51 - 24:55Orain Almerían dauka; lehenago Jaénen.
Orain urrutiago, beraz. -
24:55 - 24:58Nolakoak dira Malenen
haurtzaroko oroitzapenak? -
24:59 - 25:04-Sentsazioa daukazu aitarekin
urterik politenak joan zaizkizula? -
25:06 - 25:11-Nik aitagaz euki ditudan urte politenak
Jaénekoak dira, eta nik -
25:11 - 25:17nire aitagaz hor jolastu dodana
eta hor bisitena, hori dena... -
25:17 - 25:20Horrek dira nire urte politenak.
Azkenean... -
25:20 - 25:24Ez dira beste ume batentzat diren lez:
"Parkera joan naz nire aitagaz -
25:24 - 25:28eta bua, nire bizitzako egunik onena!"
Ezta? Nirea da gehiago... -
25:28 - 25:33horrek, horrek urteak,
horrek urteak Jaénekoak. -
25:33 - 25:35Berarentzat gogorrak ziren
horrek urteak, baina -
25:35 - 25:39nik rekuerdo polita dekot
horrena, urteena, bai. -
25:48 - 25:51-Oso ondo nago nagoenean berarekin,
baina ateratzen naizenean, -
25:51 - 25:54agurra da pixkat tristea, ze da
besarkada bat eta gero -
25:54 - 25:57hilabete batean ez duzu ikusiko berriz.
-Klaro, klaro. -
25:57 - 26:00-Da... urtarrilera arte ezer!
-
26:00 - 26:07-Nabaritzen al duzu zure izaeran, zure
galderetan, zure kezketan eboluzioren bat? -
26:08 - 26:11-Bueno, gero eta nagusiagoa, gero
eta kontzienteagoa egin naiz egoeraz, -
26:11 - 26:15eta errealitateaz, eta ba...
-
26:16 - 26:18galderak ere bai askoz gehiago:
-
26:18 - 26:23zergatik bete behar dugun ere bai guk
euren zigorra parte batean, -
26:23 - 26:29zergatik behartzen gaituzten
hainbeste kilometro egitera... -
26:29 - 26:37-Uste duzu dispertsioarekin badela jendea
nahi duena zuk ere aitaren zigorra ordaintzea? -
26:38 - 26:44-Bai, ze azkenean berdin-berdin egon ahal
da Castellongo edo Kordobako kartzelan -
26:44 - 26:48Zaballakoan baino.
Hori mendekua da. -
26:59 - 27:04-Jakitea senideak 8 ordu pasatzen
ari direla kotxe batean eta... -
27:05 - 27:09eta gero buelta ere egin behar dutela,
eguraldi... edozein eguraldirekin... -
27:12 - 27:17Eta jakitea berarengatik ari direla
horrelako bidaia bat egiten... -
27:17 - 27:22Hori, hori presoarentzako karga da.
Eta senideok pasarazi nahi izatea -
27:23 - 27:25amorru ikuspuntu horretatik
bakarrik ulertu ahal da. -
27:26 - 27:29Amorru bat, berez,
guk ez daukaguna zertan eduki. -
27:31 - 27:33-Nago pixkat lo, logurearekin.
-
27:33 - 27:36-Bai, badakazu pixkat?
-
27:39 - 27:41-Familiarra daukagu 10:30ean,
-
27:41 - 27:44gero 13:00etan daukagu kristalak,
-
27:44 - 27:49eta gero arratsaldean zuk daukazu aitatxo eta
amatxorekin "convivencia", 4 ordu arratsaldean. -
27:49 - 27:54-Eta zortzietan autobusa.
-Eta gero, klaro, ja zortzietan aterako gara -
27:54 - 27:57eta autobusa hartu eta berriz
Euskal Herrira, klaro. -
27:57 - 27:59Bi bizitza daroazuz batera, ezta?
-
27:59 - 28:02Ze dekozuz alde batetik
zure bertoko bizitza -
28:02 - 28:08eta gero dekozu beste aldetik
zure bizitza dena: bisitak, bidaiak... -
28:08 - 28:13Dena, hil osoa, bisiten arabera.
Bi bizitza edukitzea lez da. -
28:13 - 28:18-Kristala ere da pixka bat txarragoa,
ze... -
28:18 - 28:22-Ezin duzu amatxo eta aita ikutu
eta ez ezer... -
28:22 - 28:26-Baina, gero, egiten du liburutegia
nire amak, zaintzen du liburutegia, -
28:26 - 28:32eta orduan, 3 hilabetez zaintzeagatik
liburutegia, ematen dizkiote puntuak, -
28:32 - 28:38eta 3 hilabetez zaintzen badu liburutegi
hori, ematen diote bisita bat estra. -
28:38 - 28:40-A, bai? Jesus!
-
28:40 - 28:43-Nerea...
-Bai, bere laguna Nerea... -
28:43 - 28:47-Beste egunean izan zen,
16 urte ama besarkatu gabe... -
28:47 - 28:50ze etortzen zen, baina beti kristaletan!
-Ze ondo! -
28:50 - 28:55-Bai, eta 15 urte eta gero,
adibidez, aitona Juanjo. -
28:55 - 28:59-Bai, bai.
-Zenbat? Pila bat! -
28:59 - 29:03-Klaro, kristalarekin oso...
-Eta osaba Loren. -
29:03 - 29:06-Bai, eta osaba Loren ere bai.
Klaro, ezin du eta. -
29:06 - 29:09-Zeren dira pertsonak, ba...
Ez dira asko etortzen. -
29:09 - 29:13-Klaro, klaro. Eta orduan bakarrik
kristalarekin egon behar dira. -
29:13 - 29:18Eta lagunak eta denak, klaro.
Bakarrik familia egoten gara berarekin. -
29:18 - 29:20Bestela ez, klaro.
-
29:21 - 29:23Aitari bisita egiten diozu
hilean behin, Castellonen. -
29:25 - 29:28-Nora joaten zara bisitatzera aitatxo?
-Murtziara. -
29:28 - 29:31-Murtziara! Tokitan dago, ezta?
-Bai! -
29:31 - 29:33-Zenbat ordu?
-Zortzi. -
29:33 - 29:36Zortzi ordukoak, eta kotxez joaten gara.
-
29:36 - 29:41Tabletan jolastu, zeruari begiratu
eta musika entzun. -
29:41 - 29:44Eta batzuetan mareatu egiten naiz.
-
29:44 - 29:48-Eta batzuetan botaka egiten dut.
-Batzuetan zorabiatu egiten zara, ez? -
29:48 - 29:50-Eta Aiurrek ere ondo egiten ditu bidaiak?
-
29:50 - 29:51- Bai.
-
29:51 - 29:54- Nahiko txintxo portatzen zarete
egia esan, ezta? -
29:54 - 29:54- Bai.
-
29:54 - 29:59-Hori egin zuen aitatxok eta
etortzen dira txoriak, bazenekien? -
29:59 - 30:04-Bai. Baina ez dira kabituko,
ze aitatxok egin du zulo txiki-txikia. -
30:04 - 30:06-Honbre, putreak ez dira sartuko, Aiur.
-
30:06 - 30:09-Sartzen dira txori txikiak,
txepetxak eta horrela. -
30:09 - 30:10-Txepetxak?
-
30:10 - 30:12-Txepetxak ez dakizu zeintzuk diren?
-
30:12 - 30:14-Bai, aitonak edaten duena.
-
30:16 - 30:18-Eta... aitatxo ikusten duzunean
-
30:18 - 30:21bederatzi ate zeharkatu eta gero,
-
30:22 - 30:23zer egiten duzu aitatxo ikusitakoan?
-
30:23 - 30:25-Bere gainera bota.
-
30:25 - 30:27-Hurrengo bisita noiz daukazu?
-
30:27 - 30:28-Urtarrilaren amaieran.
-
30:28 - 30:32-Bera Frantzia hegoaldean dago Arlesen
-
30:32 - 30:34kartzela... kunplimenduzko kartzela batean.
-
30:34 - 30:39-Janari asko hartu, maletak hartu eta joan.
-
30:40 - 30:41-Prestatu behar dugu...
-
30:41 - 30:45gero berari sartuko dizkiogun gauzak,
berak... -
30:45 - 30:47Poltsa hori prestatu behar dugu beti.
-
30:47 - 30:49-Baina ja ilusioz.
-
30:50 - 30:53-Zuk orain ze kezka, ze zalantza dauzkazu?
-
30:55 - 31:01-Ba... zalantzak? Ez dakit.
-
31:04 - 31:06-Gurasoen egoeraren inguruan diot, e?
-
31:06 - 31:07-A! Bai, ba...
-
31:07 - 31:11zalantzak ditut ea nola pasatzen duten,
-
31:12 - 31:15ea zer egiten duten, ea zer...
-
31:17 - 31:19ea ongi bizi diren...
-
31:22 - 31:24-Aitona-amonei galdetzen diezu
horri buruz? -
31:25 - 31:26-Batzuetan bai.
-
31:26 - 31:27-Eta zer esaten dizute?
-
31:28 - 31:32-Esaten didate egia... beti.
-
31:32 - 31:34-Zein dira zure zalantzak, Hize?
-
31:34 - 31:37-Aita zergatik dagoen kartzelan zehazki.
-
31:37 - 31:40-Bai, hori pixkanaka gero eta
zehatzago galdetzen du. -
31:40 - 31:44Hasieran erantzun orokorrak ematen
dizkiogu eta gero berak, ba hori, -
31:44 - 31:47gero eta handiagoa izan, gero eta
erantzun zehatzagoak behar ditu -
31:47 - 31:53eta guk ematen dizkiogu. Nik uste dut
umeei egia esan behar zaiela. -
31:55 - 31:58Zer esan nahi du egia esateak
Hizeren amak? -
31:58 - 32:00Ba al dakite adin txikiko
neska-mutiko hauek -
32:00 - 32:04haien gurasoek zer egin duten
kartzelan egon aurretik? -
32:05 - 32:08Eta, baldin badakite, zer pentsatzen
dute gurasoek egindakoaz? -
32:09 - 32:12Saio honen helburua ez da
seme-alabei galdetzea -
32:12 - 32:16gurasoek egindakoari buruz.
Saio honen helburua zera aztertzea da: -
32:16 - 32:21neska-mutiko hauengan zein eragin
duen guraso presoei aspaldi ezarritako -
32:21 - 32:23salbuespenezko espetxe politikak.
-
32:26 - 32:29Salbuespenezko espetxe politikaren
ondorioetako bat -
32:29 - 32:31presoak sorterritik urrun egotea da:
-
32:31 - 32:3654 preso,
etxetik 100 eta 390 kilometroren artean. -
32:37 - 32:42103 preso,
400 eta 690 kilometroren artean. -
32:42 - 32:46211 preso,
700 eta 1.100 kilometroren artean. -
32:47 - 32:52Gaur protagonista ditugun neska-mutikook
kilometro kopuru horiek halako bi -
32:52 - 32:57–doblea– egin behar dituzte, gurasoekin
tarte batez egon, eta etxera itzuli arte. -
32:57 - 33:01Salbuespenezko espetxe politika
horri buruz ari gara gaurko saioan. -
33:01 - 33:05Adin txikiko hauek zenbateraino
dakiten gurasoek egindakoa -
33:05 - 33:09eta zer pentsatzen duten kartzelan
sartu aurretik gurasoek egindakoaz... -
33:09 - 33:12haien intimitateari dagokion
eremu horrek… -
33:12 - 33:14bestelako saio bat osatuko luke.
-
33:14 - 33:22-Amak esan digu 14 urterekin jada, bueno,
nagusitzen hasi zarela eta Interneten hasi -
33:22 - 33:30zarela bilaketetan. Zer bilatu duzu?
Zeintzuk dira orain zure kezkak? -
33:30 - 33:39-Bueno, bilatu nuen 11-12 urterekin, eta
berez, ez zen behar nuen zerbait, baina -
33:39 - 33:49ba kuriositateagatik bilatu nuen eta...
bilatzen hasi nintzen -
33:49 - 33:54igual zer aurkitu ahal nuen jakin gabe.
-Zer bilatzen zenuen? -
33:54 - 33:57Aitaren izena jartzen zenuen Googlen?
-Bai. -
33:57 - 33:59-Eta sententziaren bat edo...
artikuluren bat? -
34:00 - 34:06-Bai, baina, azkenean, igual egunkari
batean gauza bat jartzen zuen -
34:06 - 34:10eta beste batean beste bat, eta azkenean
nire aitaz hitz egiten zeuden, ez? Orduan -
34:10 - 34:14ez nekien oso ondo...
zer sinetsi, zer ez... -
34:15 - 34:18-Zein izan zen zure erreakzioa?
-
34:22 - 34:27-Ez nuen ezer esan, ez ezer, baina gero
amarekin komentatu nuen, eta -
34:27 - 34:32bertsio edo ez dakit, gauza ezberdinak
agertzen dira toki guztietan. -
34:33 - 34:36-Eta, amak azaldu dizu dena?
-Bai. -
34:36 - 34:42-Amari egiten dizkiozun galderen artean
bada errepikatzen duzun galderaren bat? -
34:42 - 34:45-Ba bai, "noiz iritsiko da?"
-
34:48 - 34:56-Eta? Ze erantzun dauka galdera horrek?
-Ba, ez dakit. Laster. Hori esaten du. -
34:58 - 35:02-Zer esan dizute aitak kartzelan pasa
behar dituen urteei buruz? -
35:02 - 35:03-Ba, 40 urte.
-
35:06 - 35:07-Uf, asko dira!
-Bai. -
35:09 - 35:15-Eta?
-Ba... ez dakit. -
35:16 - 35:18Zergatik hainbeste urte?
-
35:19 - 35:23-Klasekideek, edo kuadrillan,
asko galdetzen dizute aitari buruz? -
35:23 - 35:25-Txikiagoak ginenean bai
galdetzen eusten: -
35:25 - 35:30"Eta zergatik dago zure aita kartzelan?"
Eta hori bai egiten jatan gatxa azaltzea, -
35:30 - 35:33ze nik ez neban jakiten ondo,
eurek ere ez ondo... -
35:33 - 35:37Oraindino etxean kontatzen dena dakigu.
-
35:37 - 35:42Niri amak beti esaten eusten,
esateko eurei galdetzeko etxean. -
35:42 - 35:47Ze, azkenean, etxe bakoitzean
era batera azalduko deutsue eta -
35:47 - 35:51nire amak esaten eban bera ez dela inor
beste ume batzuei azaltzeko, -
35:51 - 35:55horretan gaietan sartzeko,
gehiago zela etxean erakustea, eta gero -
35:55 - 35:57nik esaten neutsen lagunei:
-
35:57 - 36:00"Nik ez dakit, eta nire amak esaten du
galdetzeko zuen amari-eta". -
36:00 - 36:05Gehienetan hori erantzuten neban
eta azkenean, ba hori... -
36:05 - 36:09Azkenean lagunek ere momentu batetik
aurrera ja ez eusten galdetzen gehiago -
36:09 - 36:13asike suposatu dut,
etxean azalduko eutsen eta... -
36:16 - 36:21-Ba, ekarri dut ere bai... Pasatzeko
denbora hemen, ekarri dut tableta, -
36:21 - 36:24kasko batzuk musikarekin...
-Berriak? -
36:24 - 36:26-Oparitu dizkit nire aitonak.
-A bai? Ze ondo! -
36:26 - 36:29-Eta gero etxeko lanak eta liburua egiteko.
-Ze ondo. -
36:29 - 36:35-Bai, eta egingo ditut etxeko lanak
etortzean ja ama ikustetik eta autobusean -
36:35 - 36:36-A bai, e?
-Bai, bai... -
36:36 - 36:40-Bueno, bueno. Klaro, astelehenean
eraman behar duzu dena egina, ez? -
36:40 - 36:43-Bai, klaro, ezin dut egin astelehen
goizean... -
36:43 - 36:45-Ez, ez, ez, ez, klaro...
-
36:45 - 36:52-Ze giro egoten da bidaia horietan?
-Ba, giro polita, alaia, -
36:52 - 36:57eta askotan barre asko egiten dut.
-Bai? Zerekin egiten duzu barre? -
36:57 - 36:59-Txoferrekin.
-Zer ba? -
36:59 - 37:07-Ba oso... Saiatzen direlako niri
dibertitzen eta dibertitzen didate. -
37:08 - 37:12-Zu zer zara, gazteenetarikoa?
-Bai. -
37:14 - 37:15(Kantuan ari dira biak)
-
37:28 - 37:31-Orain gaude ohea prestatzen.
-
37:31 - 37:34Hemen egingo du lo Garikoitzek,
hemen Maitetxuk eta hemen nik. -
37:34 - 37:36Eta Larraitz. Eta hori...
-
37:37 - 37:39Literak afaldu aurretik prestatzen
dituzte. -
37:40 - 37:45Orain afaltzera goaz, eta bueno...
Gero ailegatu eta... bihar arte. -
37:48 - 37:50-Jesus!
-
37:51 - 37:55-Eta zer moduz, Jare, bidaia?
Ondo? -
37:57 - 38:01-Irrikitan aitatxo ikusteko, ezta?
-A bai? -
38:01 - 38:05-Gaur Larrabetzun egon da ja,
gaur ikusi nahi duela aitatxo esaten. -
38:06 - 38:09-Bai?
-Bihar, bihar goizean, ez da asko falta. -
38:11 - 38:13-Bihar goizean ikusiko duzu aitatxo?
(Buruarekin ezetz egiten du) -
38:13 - 38:15-Noiz?
-Arratsaldean! -
38:16 - 38:17-Aaaa!!!
-
38:17 - 38:20-Bai, nirekin dator, ez?
-
38:20 - 38:25-Bihar ez, guk familiarra daukagulako.
Zuek elkarbizitza, eta guk gela txikian. -
38:25 - 38:31-Eta gero "convivencia", eta
kristal, goizean eta arratsaldean. -
38:31 - 38:36-Baina kristala ez du...
Kristala ez da... -
38:36 - 38:39Hain polita familiarra bezala.
-Honbre, ez, klaro. -
38:39 - 38:43Ezin duzu amatxo ikutu, eta aitatxo.
Klaro. Horregatik, ez? -
38:44 - 38:47-Zuri zein gustatzen zaizu gehiago, Jare?
-
38:47 - 38:53-Aaa! Ikutzeko, aitatxo!
Baaai, eta musu emateko, aitatxori! -
38:53 - 38:54-Bai?
-
38:56 - 38:57-Zabalduko dugu?
-
38:58 - 39:02Baina Jare, hitz egin 4 urteko ume batek
bezala, e!? Ez ume txikiak bezala. -
39:02 - 39:06-Zenbat urte dituzu, 4?
(Haurrak 4 hatz erakusten ditu) -
39:06 - 39:09-Ze handia!!!
-Baina orain pixka bat harrotua dago... -
39:09 - 39:12eta ematen du...
-Igual nekatuta zaude, ez? Klaro. -
39:12 - 39:16-Jare batzuetan haserretzen da, ezta?,
aitatxo agurtu behar duenean. -
39:16 - 39:20-E?
(Haurrak buruarekin baietz dio) -
39:23 - 39:25-Dago lelokeria pilo bat egiten.
-
39:31 - 39:35Bueno, Gari, agur kariño, bihar arte, e?
Gabon. -
40:50 - 40:54El Puerto de Santa Maríako espetxean
senitarteko batzuk gelditzen dira. -
40:54 - 40:59Algecirasera ailegatzeko,
badira oraindik 110 km gehiago, azkenak. -
41:01 - 41:05-Bueno, orain ja gutxi falta da, e!
-Espero dut, ze... -
41:05 - 41:09... hasi ginen atzo 5etan eta
oraindik hemen segitzen dugu. -
41:09 - 41:14-Bai, bai...
-Falta da oraindik ordu bat edo bi... -
41:14 - 41:16-Bai. 14 ordu daramagu, ez?
-
41:17 - 41:20-1.600 km egin beharra,
bi ume txikirekin, kotxean... -
41:21 - 41:25eta istripuetarako zenbat aukera dagoen,
eta uf!, esaten duzu, hobeto hegazkinean, -
41:25 - 41:26nahiz eta asko ordaindu...
-
41:28 - 41:32Istripuak dira, noski, sakabanaketak
dakarren arriskurik larriena. -
41:32 - 41:36Dozenaka hildako eta zauritu
eragin izan ditu urteotan. -
41:36 - 41:39Hegazkinaren aukera ere kontutan izan
ohi dute senitartekoek, -
41:39 - 41:41baina askoz garestiagoa da.
-
41:42 - 41:47-Gertatzen da orain, hegazkinak ere,
ordutegiak aldatu dituzte eta... -
41:47 - 41:50askotan ez digu kointziditzen
bisitarekin, ezta? -
41:50 - 41:57-Bai, gainera, askotan berandu ateratzen
zen, eta gu bisitara gaizki iristen ginen. -
41:57 - 42:00-Hori da. Eta bisitara pixkat berandu
iristen bazara, zer gertatzen da? -
42:00 - 42:03-Ja ezin zarela sartu.
-
42:03 - 42:08-Aldiz, askotan garaiz iristen gara, eta
bisitara berandu sartzen gara, ezta? -
42:08 - 42:11-Bai!
-Ateak berandu irekitzen dituztelako. -
42:12 - 42:14-Baina... Horrela da espetxea, ezta?
-Bai. -
42:14 - 42:17-Askotan hori esaten dizuegu:
"horrela da espetxea!". -
42:28 - 42:32-Badakizu behin zenbatu nituela
kartzelan sartzen garenetik -
42:32 - 42:35aitatxo ikusten dugunera
zenbat ate zeharkatu behar ditugun? -
42:44 - 42:48-Zeharkatzen dugu ate bat eta geldi egoten
gara, ez? Itxoin egin behar dugu. -
42:48 - 42:49-Bai!
-
42:49 - 42:52-Irekitzen digute beste ate bat, pasatzen
gara, eta berriz itxoin behar dugu... -
42:52 - 42:53Eta horrela bederatzi aldiz!
-
42:53 - 42:57-Bederatzi ate pasa,
eta asko itxoin behar dugu. -
43:13 - 43:16-Kartzelara iristen denean,
zer pasatzen da? -
43:16 - 43:21-Gu ordu erdi lehenago egon behar gara,
eta hor karnetak eta hatz-markak eta jarri. -
43:21 - 43:29Gero, sartzen garenean, raketarekin
katxeoak... raketa pasatzen digute, -
43:29 - 43:34eta gero, sartzerakoan beste gela batean
itxoiten dugu, eta gero ja sartzen gara. -
43:55 - 44:00-Tartean funtzionarioak izaten dira, ez?
Presondegietako funtzionarioak. -
44:00 - 44:01Nolakoa da beraiekin harremana?
-
44:02 - 44:08-Bueno... funtzionario asko daude
eta bakoitza pertsona bat da, -
44:08 - 44:13eta normalean errespetuzkoa, nahiz eta
batzuekin arazotxo batzuk izan ditugun... -
44:14 - 44:16Baina orokorrean errespetuzkoa.
-
44:17 - 44:22-Zure ikastolako lanak begiratzen,
udaran, aurkitu nuen, bueno aurkitu nituen -
44:22 - 44:26oso marrazki politak, eta oso idazlan
politak. Eta askotan kontatzen zenuen hori, -
44:26 - 44:29"asteburuan aitatxo ikusten egon gara",
"oso ondo pasa dugu..." -
44:29 - 44:33Eta bazegoen marrazki bat... oso berezia
iruditu zitzaidan. Gogoratzen zara? -
44:33 - 44:36-Bai, funtzionario bat haserre.
-
44:37 - 44:38-Beraiekin harremana nolakoa da?
-
44:39 - 44:45-Ba, ez dakit... Ez naiz eramaten, orduan...
-
44:45 - 44:54Esaten digute "barrura" edo... "itxoin" edo...
hori ba, "zer daukazu hor". -
44:54 - 44:56-Eta nola egin zenuen haserre?
-
44:56 - 44:59Honela hortz handi-handiekin eta itxita?
-Bai. -
44:59 - 45:03-Eta zergatik zegoen haserre ba?
-Beti daudelako haserre. -
45:03 - 45:05-Funtzionarioak beti daude haserre?
Iruditzen zaizu? -
45:05 - 45:08-Bai.
-Bai? Eta zergatik pentsatzen duzu hori? -
45:08 - 45:11-Ez dakit.
-Zer egoten dira, oso serio? -
45:11 - 45:12-Bai.
-Bai? -
45:12 - 45:15-Ondo tratatua sentitzen zara kartzelan?
-
45:15 - 45:21-Segun norekin, ba... batzuetan bai,
besteetan gogorregi. -
45:59 - 46:04-Bisita bakoitza, aitarekin pasatzen duzun
ordu bakoitza, ondo prestatzen duzu? -
46:05 - 46:09-Bueno azkenean bisita bakoitza mundu
bat da, gauza ezberdinak ditu... -
46:10 - 46:14-Bisitek daukaten gauza kurioso bat da,
nahiz eta oso bereziak izan eta nahiz eta -
46:14 - 46:20oso kontzentratuak izan... oso zaila dela
bisita bat beste baten gainean gogoratzea, -
46:20 - 46:24denak dira bereziak, baina oso zaila da bat
gogoratzea beste edozeinen gainetik. -
46:35 - 46:38-Nolakoa da kartzela bat barrutik?
-
46:40 - 46:44-Barroteak, harresiak, ateen zarata,
-
46:44 - 46:49eta aita beti egon denez isolamenduan,
gu joan behar gara isolamenduko aldera. -
46:49 - 46:53Eta oso txikia da, iluna,
ez da argi naturalik sartzen. -
46:55 - 46:58-Ba, zikina eta zaharra.
-
46:58 - 46:59-Hotza eta iluna.
-
46:59 - 47:01-Aitaren gela kusi duzu inoiz?
-Ez. -
47:02 - 47:04-Berak kontatu dizu nolakoa den?
-Ez. -
47:05 - 47:07-Ez diozu galdetu?
-Ezta. -
47:07 - 47:09-Zergatik?
-
47:09 - 47:17-Bueno... gauden denbora beste gauza
batzuetan pasatzen dugu. -
48:12 - 48:18-Nolakoa izaten da aurkitze hori?
-Bueno nik txiki-txikitatik... -
48:18 - 48:23beti, atea zabaltzen digute, eta beti
berarengana korrika joan naiz eta noa, -
48:23 - 48:26eta besoetan hartzen nau, beti.
-
48:26 - 48:29-Aiur eta ni botatzen gara aitaren gainera
-
48:29 - 48:33eta jolasten gara gauza pilo batetara.
-
48:53 - 48:58-Beti entzuten den galdera da zelan
dagoen aita. Eta hori hainbeste aldiz -
48:58 - 49:05erantzun dudan galdera bat izateko...
agian da erantzuteko galderarik zailena. -
49:32 - 49:38-Zuretzat zer da garantzitsuena ordu eta
erdi hori esateko: "ondo aprobetxatu dugu"? -
49:39 - 49:42Zer transmititu behar diozu pentsatzeko
-
49:42 - 49:44"ondo aprobetxatutako
ordu eta erdia izan da"? -
49:45 - 49:48-Batak besteari maitasuna transmititzea,
-
49:48 - 49:52ondo pasatzea... Bueno, ondo,
eta behar denean txarto ere bai. -
49:52 - 50:01-Sentitu al duzu inoiz... Sentitu duzu
inoiz aitarekin eta bidaia horiekin -
50:01 - 50:05pixka bat distantzia jarri behar izana?
-
50:06 - 50:08-Ez, inoiz ez dot hori sentitu.
-
50:09 - 50:16Denok nahi izan dogu beti
erlazio ahalik eta estuena eroan -
50:16 - 50:17barruan dagoenagaz.
-
50:27 - 50:31-Gero, bukaeran, funtzionario bat etortzen
da eta esaten dizu: "Bukatu da". -
50:32 - 50:36-Bai, edo, "vayan acabando" edo "vayan
saliendo", eta momentu horretan -
50:36 - 50:38amorru modukoa edo...
-
50:38 - 50:40-Funtzionario batek mikrofono batetik.
-
50:40 - 50:45-Berarekin, txikia nintzenean moduan, ez?
Berarekin geratu nahi dudala. -
50:45 - 50:50-Aitari besarkada bat eman,
eta dena jasotzen hasi. -
50:50 - 50:57-Eta... agur hori ez da inoiz erraza.
Nahiz eta kartzelatik atera nahi dugun, -
50:57 - 51:00ez dugu nahi bisita hori bukatzea.
-
51:00 - 51:05-Zeren eta itxoin behar dut beste
hilabete bat aita ikusteko. -
51:15 - 51:21-Eta urteek aurrera egin ahala eta
gerturatze hori ez dela iristen ikusita, -
51:21 - 51:23ez duzu etsitzen?
-
51:23 - 51:28-Ez, ezta? Beti eduki beharko dozu
esperantza puntua. -
51:28 - 51:33Ez dozuz ezta ere egiten ilusio faltsuak,
baina beti dekozu ilusio hori: -
51:33 - 51:39ea hurbilago ekartzen dabezen,
edo ea... Zer edo zer, ezta? -
51:39 - 51:43Ea bat-batean dena aldatzen den,
kriston buelta... ez dakit. -
51:43 - 51:49Beti dekozu hori... esperantza.
Esperantza, nik uste, inoiz ezin da galdu. -
51:49 - 51:53Esperantza galtzen badozu...
ja ez zaizu ezer gelditzen. -
52:12 - 52:16-Baduzu horrelako bisita bat,
aitari egin diozun bisita bat, -
52:16 - 52:18inoiz ahaztuko ez duzuna?
-
52:22 - 52:25-Bere urtebetetzean joan ginen,
pasa den urtean. -
52:26 - 52:29Aste barruan izan zen,
ikastola galdu nuen, -
52:29 - 52:31nik egun horretan joan nahi nuen.
-
52:31 - 52:34Berak nire urtebetetzea denean
bertsoak egiten dizkit, orduan nik ere -
52:34 - 52:38berari bat egin nion eta polita izan zen.
-Gogoratzen duzu bertso hori? -
52:38 - 52:41-Bai.
-Botako duzu? -
52:44 - 52:50-Badira pasatako urteak,
nahiko denbora ugari, -
52:51 - 52:58gure arteko maitasun dena,
eguneroko gidari. -
52:58 - 53:04Urruntasunak ematen dio,
indarra harremanari, -
53:05 - 53:12ez gaituzte triste ikusiko,
gu beti pozik kantari, -
53:12 - 53:19berdin baitigu berrogei urte,
edo badira ehun eta bi, -
53:20 - 53:27berdin baitigu berrogei urte,
edo badira ehun eta bi. -
53:56 - 54:02-Ba, atera nahi dut karneta, zeren eta
ez naiz egongo urte guztiak autobusean, -
54:02 - 54:06eta orduan nahi dut joan nire kabuz,
zeren eta espero dut polita izango dela. -
54:06 - 54:09Eta iristean nire ama eta nire aitari
esatea: -
54:09 - 54:15"lehenengo aldiz egin dut bidaia nire
kabuz". Horregatik daukat ilusioa egitea. -
54:15 - 54:19-Kotxeko karneta ateratzeko, orduan.
-Bai.
- Title:
- euskalspmd-vh.akamaihd.net/.../0010859816_768x432_1228800.mp4
- Video Language:
- Basque
- Duration:
- 54:31
Show all
Eneko Ibabe
Sinkronizatzen ari naiz ohar blok az horrela:
1
00:00:00 --> 00:00:05
-Gosia, gosia, gosia
-Keba, zuk bai?
2
00:00:05 --> 00:00:09
-Bueno, pixkat
-Txorixoa?
3
00:00:09 --> 00:00:14
-Ez dakit, badago?
-Bai, nahi duzu edo ez?
5:42 rarte iada egina daukat!
Jan 10, 2018, 3:47 PMGorka Urbizu
Zalantza bat izan dut, 23. minutu inguruan, Ken Zazpiren Malen kanta entzuten denean, beste inor hizketan ari ez dela beintzat, abestia azpidaztea komeni ote zaigu?
Jan 10, 2018, 9:04 PMEneko Oroz #oficialidá
bueno, nere ustez nola gaiarekin oso lotua dagon egokiagoa izan daiteke subtitulatzea
Jan 10, 2018, 9:16 PMGorka Urbizu
Elkarrizketan gainetik aipatzen delako nioen, baina ados bai!
Jan 10, 2018, 9:57 PMLeireArano
Gabon, denoi!
Jan 10, 2018, 10:22 PMBideoa transkribatzen laguntzeko sartu naiz ni ere hemen, eta orain arte egindakoari begiradatxoa eginda, zalantza bat sortu zait: ahozkoan esandako moduan idatzi behar dugu, ala idatzizko estandarrari dagokion bezala? Adibidez: haurra eta aitona "gosia" esanez ari direnean, hala idatzi behar dugu, ala "gosea"?
Eneko Oroz #oficialidá
Ni duda horrekin ibili naiz denbora piloan, Leire. Errazagoa iruditzen zait estandarra erabiltzea itzulpenak automatikoago ateratzeko, baina ez daukat argi. hala ere kriterio bat zehaztu eta horrekin aritu beharko ginateke, ez?
Jan 10, 2018, 10:40 PMEneko Ibabe
https://justpaste.it/1fjb0
Hemen sinkronizatuta 27:56 raino!
Jan 10, 2018, 11:01 PMLeireArano
Eneko, zure erantzuna irakurri aurretik jada transkribatzen nenbilen. Hara, niri estandarrean idaztea ateratzen zait, eta hala aritu naiz. Bestela, izan ere, non jarri muga? "Liburuteira jun naiz" idatziko ote dugu, ba? Dena den, esanda bezala transkribatzea erabakitzen baduzue, nik ameto, e!?
Jan 10, 2018, 11:09 PMEneko Ibabe
https://justpaste.it/edit/19279386/d7a53cce
nirea editatu nahi baduzue hemen daukazue linka! ya 30. minuturantz gerturatzen!
Jan 10, 2018, 11:26 PMLeireArano
Ei, transkripzioa FINISH da eta!!!
Hiru zalantza/galdera/komentario dauzkat:
1) Ikusi dut non eta non "Ize" dagoela idatzita, eta uste dut "Hize" dela. Zuzendu egin behar litzateke.
2) Malenek bizkaieraz egiten du, eta nire ustez, hark esandakoak bizkaieraz idatzi behar genituzke; bizkaiera estandarrean, baina bizkaieraz. Nik behintzat hala egin dut.
3) Eta orain zer? Nola jarraitu dezaket laguntzen? Zuzentzen akaso? ...?
Jan 11, 2018, 11:21 AMLeireArano
A!, eta beste kontu bat: Laboaren abestia entzuten denean, hitzak transkribatu egin ditut nik, baina ez da beti horrela ageri, eta hori bateratu egin beharko genuke, irizpide bat erabaki eta beti berdin jokatu, ezta?
Jan 11, 2018, 11:25 AMEneko Oroz #oficialidá
Malen (eta Nuria) errepasatu beharko lirateke, Nuria transkribatzen dudak izan nitun ta Malen batuan transkribatu nun ze bizkaiera ez det asko kontrolatzen, hori zuzendu/errepasatzea guay legoke.
Orain transkripzioa eginda ta beste hizkuntzetatik guztia har dezketela zuzenketekin hasi beharko ginateke. badago kriterio bat azpitituluak ondo ikusteko (ta pantailatik ez ateratzeko. arazoak eman ditzaketen zatiek marka gorri bat dute ondoan, harridura ikur moduko bat.
1)esaldi laburrak denbora super laburrez ez
Jan 11, 2018, 12:36 PM2) lerro bakoitzean 40 karaktere
3) gehienez bi lerro elkarrekin, inoiz ez gehiago
Eneko Ibabe
ya sinkronizatua dena! hementxe linka!
Jan 11, 2018, 2:28 PMhttps://openload.co/f/iXznHGQxPS0/ur_haunditan_motxiladun_umeak.srt
Eneko Oroz #oficialidá
Itzel!
Jan 11, 2018, 2:31 PMEneko Ibabe
https://ufile.io/ceuef
Jan 11, 2018, 2:32 PMhttps://www.dropbox.com/s/38f5nckgirfynbm/ur%20haunditan%20motxiladun%20umeak.srt?dl=0
Eneko Oroz #oficialidá
Printzipioz denborek koinziditu behar dute, baina orain gaztelerazko bertsioarekin probatuy behar da ea koinziditzen duten, ta besteak bukatzen joan ahala haiekin ere. baina logikoena da baietz, ez badu inork lizentzia handiegirik hartu
Jan 11, 2018, 2:37 PMEneko Ibabe
editatu nahi bada deskargatu eta bloc de notas aplikazioarekin irekita nahikoa da!! amaieran .srt formatuan gorde eta kitto!
Azpitituluak eransteko bideo bati:
Jan 11, 2018, 2:38 PMvlc programan subtituluak ataletik ahal da!
windows eko reproduktorearekin jartzeko bideoa eta azpitituluak karpeta berean egon behar dira eta izen berarekin!
Oier Azkarraga Grajales
Euskara eta gaztelera jada erdi amaituta egonik, esango nuke bideoa ahalik eta lasterren zabaltzen hasi beharko ginatekeela eta gerora jarri beste azpitituluak edo. Larunbateko manifari begira, interesgarria da bideoa lehenbailehen egotea. zer deritzozue?
Jan 11, 2018, 5:20 PMEneko Oroz #oficialidá
Denborak gazteleratik pasa ditut berdin egongo zirelakoan ta ez daude. pazientzia daukan inork begiratuko balitu, guay. Ni gaualdera jarriko naiz begiratzen ahal dena zuzentzeko
Jan 11, 2018, 5:21 PMLeireArano
Komeniko da bideoa lehenbailehen kaleratzea, baina aurrez zuzendu egin beharko litzateke, ezta? Euskarazkoaz ari naiz.
Jan 11, 2018, 6:38 PMNi oraintxe jar naiteke horretan, baina irizpide garbiak behar nituzke: euskara estandarrean edo esanda bezala?
Ni, aurreko batean ere esan nuen, estandarraren alde.
Eneko, zer diozu?
Eneko Oroz #oficialidá
Errezena estandarra da, enkantu pixkat kenduko dio, baina nik ere horren alde egingo nuke
Jan 11, 2018, 7:03 PMLeireArano
Eguerdi on, denoi!
Bueno, berrikusi eta orraztu dut bideo osoa, eta nire ustez behintzat jada prest dago (bizkaierazko pasarteekin daukat zalantza, niri ere arrotza zaidalako, baina tira, okerren bat egongo da, baina...). Azkenean abestiaren hitzak kendu egin ditut azpitituluetatik.
KEZKA POTOLO BAT geratu zait, ordea:
atzo zuzenketekin hasi aurretik, uste nuen jada sinkronizatuta zegoela, baina hasi eta ia berehala ohartu nintzen ez zela hala, eta ia osorik sinkronizatu dut bideoa.
Ez dakit zer gertatu den, bertsioak gainjarri diren...
Tira, horixe nire aldetik.
Jan 12, 2018, 11:51 AMEneko Oroz #oficialidá
Ai ama, Leire. Esaten nun nik ordu asko zermatzala euskarak okupaturik... sekulako lana egin dezu! Ez dakit nola pasa zen baina desinkronizatua zegola ikusi nun ta pixkanaka hasi nintzen zatiak sinkronizatzen baina nahastu egin nintzen pasarteren batean, orduan sekulako kaosa topatuko zenun hartu zenunean... EU, GL eta ES amaituta beraz!
Jan 12, 2018, 12:01 PMAnder Diez Muguruza
Iepa! Ingeleseko denborak jartzen aritu naiz ta gordetzerako orduan, botoi okerra sakatu ta "amaitua" bezala ageri da. 20. minutu arte soilik dago idatzia eta sinkronizatua, beraz, Ingelesekoa idazten aritu denak arazo barik jarrai dezake nahiz eta "amaitua" bezala ageri.
Animo!
Frantsesa ere aurrera doala ikusi dut, zaila izango da baina biharko 4 hizkuntzatan balego...ederto!!
Jan 12, 2018, 12:24 PM