-Gosea, gosea, gosea!
-Keba, zuk bai?
-Bueno, pixkat.
-Txorixoa?
-Ez dakit, badago?
-Bai, nahi duzu edo ez?
-Bai, baina zuretzat eta
aitonarentzat ere bai.
-Bai, badago, bai, lasai, nik ez dut nahi.
-A, egia da.
-Gosea, gosea...
-Gaur joan gara liburutegira, eskolan.
-E?
-Liburutegira... Mediateka.
-Noiz?
-Gaur... Goizean.
-A, goizean?
-Bai.
-Eta?
-Hartu dut liburu bat.
-Eramateko bidaiara?
-Agian bai, bueno, bai...
-Bale, oso ondo, bai...
-"Aitona eta amona udalekuetan"
deitzen da... Aitona eta amona udalekuetan.
-Aber, Garikoitz, zurea...
Aitonak ez du jaten txorizoa.
-Ez, nik ez dut nahi... nik ez dut nahi.
-Nola dago, beroa?
-Gari, kontatuko diguzu
non eta norekin bizi zaren?
-Bai, ba... bizi naiz Biriatun
nire amona eta nire aitonarekin.
-Baso artean, mendi artean...
gustura zaude hemen.
-Bai... Bai
-Zergatik bizi zara aitona-amonekin?
-Zeren eta nire ama eta nire aita
zeuden kartzelan eta orduan 3 urterekin
nire osabak ekarri ninduen
hemen Biriatura
nire amonarekin eta
nire aitonarekin bizitzera.
-Zure gurasoak beti
ezagutu dituzu kartzelan?
-Bai
-Eta nola eramaten da hori?
-Ba... pufff, triste pixka bat.
Ikusten ditudanean oso pozik,
baina agurrean ja pixkat triste.
-On egin, e?
-Mila esker.
-Gero esango dizut motxilan non dauden
karneta eta gauzak, bale?
Esateko izebari.
-Zure eguneroko bizitzan zer gauzatan
nabaritzen duzu gurasoak preso daudela
ze gauza aldatu behar dituzu gurasoak
preso dituzulako?
- Ba...
- Lasai, Gari.
- A, eta... agian etxeko lanak bidaiara.
- Esan dizut lehenago...
- Bai.
- Jartzeko... sartzeko... motxilan.
- Bai, orain sartuko dugu.
- Esan dizut sartzeko lanak,
Larraitzekin egiteko.
- Eta, zer lan duzu?
- Matematika.
- Matematika? Hori, erraza da hori!
- Bai.
- Baina, esan dizut lehenago,
sartzeko, esan dugu?
- Baaaaai!
-Ba, barkatu, egin ahal
didazu galdera berriz?
Ez naiz gogoratzen...
-Bai, jakin nahi dugu zer suposatzen duen
zuretzat aita eta ama kartzelan izateak.
-Ba, suposatzen du
batzuetan gaizki pasatzea,
beste batzuetan ez, baina beti beraietaz
gogoratzea eta asko maitatzea.
-Zu non jaio zinen?
-Ni Granadan, kartzelan.
-Ba, normalean bestela, gero bukatzen
dudanean eta horrela, egingo dut, pues...
Mikel oso majoa da, eta
hitz egiten dugu batzuetan
edo umeekin jolastu, Jarerekin eta.
-Jarerekin, bai, oso majoa da, e!
Bai, neska hori, bai... eta eskatuiozu
Mikeli, nola izena du... wifia jartzeko
zure tabletan.
-Bai, hori ja... bai, bai.
-Bueno, jolasteko pixka bat tabletarekin.
-Bai.
-Pixkat aspertuta bazaude edo...
-Bai, musika entzun edo.
-Hori duk! Edo bideoak ikusi edo... ez?
-Benito Lertxundi, edo Huntza edo...
-Bai, hori.
-A, bai! Bai, gauetan pelikula.
-Zenbat kartzelatan egon zara guztira?
-Zazpi edo bost edo... ez dakit.
-Zenbat urte pasa zenituen kartzelan?
-Hiru.
-Hiru urte.
-Hiru urte.
-Jarri dizut handiena, e!
-Amona, badakit mozten, e! Lasai.
-Bai, bueno, pues ala, moztu.
-Kartzela batetik bestera aldaketak
daudenean, gurasoen kartzela aldaketak,
hori nola bizi da?
-Ba, gaizki, zeren eta
honago ekartzen bazuten ongi, baina
nola ez duten ekartzen hona, ba...
urrunago da, eta gaizki.
-Mugimendu guzti horiek
beti izan dira urrunago joateko?
-Bai.
-Ba, egun batean, nengoen Aitzolekin,
nire lehengusu handia, eta
iritsi ginen Cepora gosaltzera, ez? Eta
gero familiarekin, izebarekin eta hola,
esan zuten "zer moduz bidaia eta hola?"
Eta esan zuen lehengusu Aitzolek:
"Joe, ba gu gosaltzen Cepo-n,
eta Gari... lo zepo!
Ongi etorri. Gaur autobusa hartu
eta Cádiz aldera goaz.
2.000 kilometroko bidaia, joan eta etorri.
Bertan bi gurasoak preso dituen ume bati
lagunduko diogu bidaian.
Izan ere, Gari kartzelan jaio zen, eta
kartzelan bizi izan zituen lehen 3 urteak.
-Kartzelan jaio zinela kontatzen duzu?
-Bai.
-Eta, zer esaten dizute?
-Oso arraroa dela.
9 ditu orain; Biriatun bizi da, eta hilean
behin abiatzen da gurasoak bisitatzera.
Gari ez da gaurko Ur Handitan ezagutuko
dugun motxiladun ume bakarra.
Gurekin bidaiatu nahi baduzue...
Ongi etorri!
-Malen, aita beti kartzelan ezagutu duzu.
-Bai.
-Zenbat urte daramatza preso?
-20.
-20 urte, eta zuk dituzu?
-18.
Deiak Aiurri astero egiten dizkio 2
eta niri beste 2, dituelako 8 dei.
Guk ezin diogu deitu.
-Kotxe bidaia horietan...
-Ba...
-Zer pentsatzen duzu?
-Ba, noiz iritsiko garen,
ea ondo egongo den...
-Zergatik bete behar dugun ere bai guk
euren zigorra parte batean.
Zergatik behartzen gaituzten
hainbeste kilometro egitera.
- Ondo tratatua sentitzen zara kartzelan?
- Segun norekin, ba batzuetan bai,
besteetan gogorregi.
- Kartzela bera nola deskribatuko zenuke?
- Ba zikina eta zaharra.
- Bai?
-Iluna, ez da argi naturalik sartzen.
-Hotza eta iluna.
Ur Handitan
MOTXILADUN UMEAK
-Gari, itxoin!
-Benga, ondo... pasa, bale?
Benga, lasai-lasai, e!
Errenteriatik irtengo da autobusa.
Gari izeba Txipirekin doa gaur.
-Benga, bueno...
-Eskumuinak!
-Bueno, bueno, agur!
-Agur!
-Lagunduiozu Maiteri, amonari, bai.
-Izeba, etxeko lanak,
etxeko lanak, bai, bai, bai...
-Badituzu? Baina ez duzu ekarri ezer.
Igandean egingo ditugu etxean, ez?
-Ez, ez, ekarri dut.
-Ekarri dituzu etxeko lanak?
-Bai.
-Eta non egingo dugu? Hor Algecirasen?
-Ez, ba...
-A!, gero dena daukazu hor motxilan.
-Bai.
-Klaro, bai, bai...
-Gari, zu non jaio zinen?
-Granadan jaio nintzen, kartzelan.
-Eta gero handik tokatu zitzaizun
beste presondegi batera mugitzea?
-Ba, uste dut baietz, gutxira Valentziara.
-Eta hori adibidez, kartzelan
jaio zinela, kontatzen duzu?
-Bai.
-Eta nola kontatzen duzu?
Kuriositate moduan, berezitasun moduan...
-Berezitasun moduan.
-Lagunei kontatzen diezu?
-Bai.
-Eta, zer esaten dizute?
-Oso arraroa dela.
-Oso arraroa dela.
-Bai.
-Eta galdera asko egiten dizkizute?
-Bai, asko.
-Zer jakin nahi dute?
-Behin eta berriro, nola pasatzen dudan,
nola egiten ditudan bidaiak,
zenbat kilometro, eta hola.
-Esan duzu kartzelan jaiotzea
dela berezitasun bat...
-Bai.
-Zer motatako berezitasuna?
Nola ikusten duzu?
-Tristea.
-Tristea?
-Bai.
-Bai, bai, bai, etxeko lanak baditut.
Bueno... autobusean.
Astelehenerako.
-Batzuetan, batzuetan deitzen du
guk ez dugunean espero
eta beste batzuetan egoten gara
bere deiei itxoiten.
-Aitarekin baduzu telefonoz
hitz egiteko aukerarik?
-Bai, 5 minutu, baina bai.
Astebukaeretan.
-Hemen ere bai euria!
Eta bestela aterkia eta berokia.
-Aitatxorekin nola komunikatzen zara?
-Telefonoz, kartaz eta bisita.
-Zenbat denborako deiak ditu, badakizu?
-5 minutu.
-5 minutukoak?
Eta zer egiten zaizkizu, luzeak edo laburrak?
-Laburrak.
-Laburrak egiten zaizkizu.
-Bai.
-Bat-batean moztu egiten da deia, ez?
-Bai.
-Esaten dizu aitatxok, moztu egingo da,
eta klank!, moztu egiten da!
-Bai.
-Eta gelditzen zara, nola?
"Oraindik ez diot kontatu atzo
gertatu zitzaidana",
esaten didazu askotan.
-Bai.
-Bukatzen da? Jope... Maite zaitut!
Bai, muxu, maite zaitut. Agur!
-Ja?
-Bai.
-Zer esaten du? Hor ere euria egiten du,
Algecirasen?
-Bai.
-A bai, e? Jesus!
-Badakizu nolakoa den euren bizitza
kartzela barruan?
-Ez.
-Kontatzen dizute edo...
Ez diezu galdetzen?
-Batzuetan... Baina asko ez dakit.
-Beraiek zer kontatu dizute?
-Ba... egia esan ez didate ia ezer kontatu.
-Lasai... Zergatik uste duzu
ez dizutela kontatzen?
-Ba, niretzat ez delako...
Ez zitzaidalako gustatuko, horregatik.
-Bai, eskerrik asko.
Itxoin, aitona non dago?
A, begira, hemen daude, begira!
-Aupa!
-Kaixo!
-Aupa, hi!
Donostian gelditu ostean,
Bilboko geldialdia dator.
Bertan dago Gariren beste aitona,
biloba agurtzeko prest.
-Orain, elkarrizketa honetan,
egia da behera zatozela eta
emozio guztiak irteten direla,
baina bestela, egunerokotasunean,
mutiko indartsu bat bezala ikusten zaitugu.
-Bai.
-Alaia... Nola egiten duzu?
-Ba, pentsatzen etorriko direla...
eta ez aztoratzen.
-Zerk laguntzen dizu aurrera egiten?
-Amona eta aitonak.
-Kaixo!
-Hepa!
-Esaiozu.
-Kaixo, Ixone, kaixo!
-Kaixo, zer moduz?
-Ongi.
-Aber, hementxe jarriko gara?
-Ez, atzean jarri behar da.
Hori libre egon behar da,
horregatik gaude hemen.
-Larunbatetan eta igandeetan
daukat torneoa, adibidez, ez?
-Bai.
-Eta batzuetan ahal dut jolastu eta guztia,
baina beste batzuetan ezin dut jolastu,
zeren eta etorri behar naiz
ama eta aita ikustera.
Baina, klaro, logikoa da,
egongo dira torneo gehiago!
Nahiago dut ikusi ama eta aita,
torneoa jolastea baino.
-Nik beti galdetzen nuen noiz etorriko zen.
Eta pasatu nuen denbora nahiko kritiko bat,
txarto moduan edo... Eta amak eta aitak
ni lasaitzeko esan zidaten hurrengo
bertso txapelketara aita nirekin etorriko
zela. Ni poz-pozik geratu nintzen, baina
denborarekin konturatu nintzen gezurra
zela eta ni lasaitzeko egin zutela.
-Amak esan zizun hurrengo bertso
txapelketan egongo zela aita.
-Bai, nirekin.
-Baina... Izan den azken bertso
txapelketan ez da egon.
-Ez.
-Kotxe bidaia horietan zer pentsatzen duzu?
-Ba, noiz iritsiko garen, ondo egongo den...
-Aita ondo egongo den,
kezka hori zergatik daukazu?
-Ba... askotan gaixorik egoten da.
-Berak kontatzen dizu han pasatzen
dituen zailtasunak, ala ez?
-Batzuetan bai eta beste batzuetan ez.
-Uste duzu ez dizula igual den-dena
kontatzen, zu ez mintzeko?
-Ba, ez dakit... baina dena ez.
-Hize, elkarrizketa.
Murtzian, kartzelan...
Telefonoz hitz egitean gelditzen gara
marrazki bizidunak ordu berean ikusteko
eta ilargiari ordu berean begiratzeko.
Marrazki bizidunak ikusteko ordu berean
eta ilargiari begiratzeko.
-A! Orduan marrazki bizidun berdinak
ikusten dituzue aldi berean.
-Bai!
-Hori elkarrekin egotea bezala da ia-ia!
Eta ilargiari begiratzea momentu berean,
hori ere ia-ia elkarrekin egotea bezala da!
-Deiak Aiurri astero egiten dizkio bi
eta niri beste bi, dituelako 8 dei.
Guk ezin diogu deitu.
-Eta zure lagunek badakite non
dauden zure ama eta aita, bai.
-Bai. Natural... natural.
-Eta maisuak ere bai eta dena?
-Bai, badakite.
-Eta bueno... ulertzen dute?
-Bai.
-Bale.
-Irakasleekin hitz egiten duzu
gaiari buruz? Galdetzen dizute?
-Ez.
-Inoiz eduki izan dut arazoren bat
irakaslearekin konturatu den
momentutik aurrera.
Ematen du... ez dakit beldurra den edo...
kezka puntu hori
irakaslearekin harremana aldatzen duelako.
Irakasleak badaki zure bizitzako
gauza oso berezi bat...
Orain jada jakingo dute, ikusten badute!
-Segun zelakoa den irakaslea edo,
esan ahal dau:
"¡Ay pobrecita!", ez dakit zer...
Eta hori apur bat... pena emoten joatea,
ez da gustetan, edo dena delakoa.
-Nuria andereñoak proposatu zizunean
bidaia egitea kartzelara gurasoekin,
zer pentsatu zenuen?
-Ba, niri ondo iruditu zitzaidan
eta pozik jarri nintzen.
-Eta ni akordetan naz lehenengo bisitatik
bueltan etorri gintzazanean, ba esan nauen
korroan gengozela, goizean goizetik
esan nauen:
"Ez dakizue zer polita den Haizearen ama
eta zelango sortija polita dekozen,
eta zelango koilarea dekon eta..."
Eta nik hori esan nauenean umearen
begirada oraindino daukot, aurpegia, bai.
Eta ordutik hona hasi zen umea,
ba hori,
bere egoeraz-eta naturaltasun
gehiagoz berba egiten.
-Irakasleak esan digu txikiagoa zinenean,
beste umeek hitz egiten zutenean euren
gurasoei buruz, zu tristatu egiten zinela.
-Bai.
-Zergatik?
-Ze beraien gurasoak daude kalean eta
nireak ez, eta orduan, tristatzen naiz.
-Haizea gelara sartu zanean, pentsatu
nauen, "Jo, beste gurasoak ezagututen
dodaz, beste gurasoei emongotziet barri
ume guztiena... Ba nik guraso hauekaz be
egon in gure dot. Zelan ez dotzet ama
horreri, eta aitari kasu honetan,
ama horreri esango umea zelan dabilen, ez?
Zelango okerkeriak egiten dituzan...
Zelango ba... portaerak dekozen,
zelan olgetan dauen...
-Beste ume guztiek ere izaten dituzte
gurasoen eta irakasleen arteko bilerak.
-Bai.
-Eta zuk ere horrela badituzu...
-Bai.
-Gurasoen beraien erreakzioa
zein izan zen?
-Nik, ama moduen igual,
sartu nintzenean eta ikusi nebazanean
biak batera, ez? Amaren begirada,
bueno, itzela, bai...
-Lehenengo bisita hori ez duzu ahaztuko?
-Inola ez, ez...
-Izaten dituzu momentu tristeak edo...
bajoi momentuak eskolan
eta bera egoten da hor zu laguntzeko?
-E, bai. Sentitzen naiz txarto
eta joaten naiz kanpora,
eta batzuetan ikusten nau Nuriak.
-Eta hor daukazu babes bat?
-Bai.
-Inoiz leporatu dizute Haizearen
gurasoekin duzun atentzio berezi hau?
-Ez, inoiz, inoiz, ez.
-Distantzia etiko bat mantentzea ere,
igual ez da erraza izango.
-Ez, ez da fazila, ez.
Ez da fazil inondik inora.
Inondik inora ez da fazila.
-Zergatik?
-Ba... Ez dakit, ez?
Momentu batzuetan zuk zer pentsaten
dozun eta zer esango zenukeen
muga bat ipinten dozu, ez?
Eta ipini behar dozu azkenean, ez?
Maistra moduan tokaten jatalako eta
gauza asko ezin dira bez nahastu, ezta?
Gauza pertsonalak, zure bibentziak-eta,
eta orain dekozuna familia horregaz
uste dot mugatxo bat beti egon
behar dela, ez? Ez dakit aitotzen doztezun.
-Zer izango zara handitan?
-Ez dakit.
-Sukaldaria igual?
-Igual, ez dakit.
-Edo zer?
-Ez dakit.
-Musikaria igual bai.
-Ba agian bai.
Gustatzen zait asko Huntza,
entzuteko eta, bai.
-A bai?
-Bai, asko gustatzen zait.
Eta Anje Duhalde.
-A bai?
-Bai, bai, eta...
-Orduan, notak onak aterata,
aitatxo eta amatxo egongo dira pozik, e!
-Bai.
-Jolin!
-Bueno, uste dut.
Bihar esango diet.
-Klaro!
-Ez dakite.
(Ken Zazpi taldearen "Malen" entzuten da)
-Kontatuko diguzu Ken Zazpiren
Malen abestiak atzean duen historia?
-Nire ama haurdun egon zanean nitaz, ba,
idatzi eben kanta eta Malen deitu eutsen.
-Eta zer kontatzen du?
-Ba, zelan diren bidaiak apur bat, ezta?
Bidaiak, eta gero, 40 minutu.
-Niri adibidez txikitan ez jatan gustan
ezebez kanta, lotsatu egiten nintzen.
Adibidez, joaten ginen ikusten,
Ken Zazpiren kanta...
Ken Zazpiri joten kanta, Malen,
eta ezkutatu, lotsatu egiten nintzen,
ze beti esaten eban, mikrofonotik:
"gaur hemen dau umea Malen eta
berari "no se que", eta ni super lotsatuta
ezkutatu egiten nintzen. Baina orain,
orain, kantetan dabe eta da
"altze, altze!", bai.
-Abestiak esaten du kristal lodiak
ez dizuela irribarrea kenduko.
Zuri ez dizu kendu.
-Ez, ez dakit, beti barre egin, ezta?
Malen, 18 urte, ez du
aita ezagutu kartzelatik kanpo.
Orain Almerían dauka; lehenago Jaénen.
Orain urrutiago, beraz.
Nolakoak dira Malenen
haurtzaroko oroitzapenak?
-Sentsazioa daukazu aitarekin
urterik politenak joan zaizkizula?
-Nik aitagaz euki ditudan urte politenak
Jaénekoak dira, eta nik
nire aitagaz hor jolastu dodana
eta hor bisitena, hori dena...
Horrek dira nire urte politenak.
Azkenean...
Ez dira beste ume batentzat diren lez:
"Parkera joan naz nire aitagaz
eta bua, nire bizitzako egunik onena!"
Ezta? Nirea da gehiago...
horrek, horrek urteak,
horrek urteak Jaénekoak.
Berarentzat gogorrak ziren
horrek urteak, baina
nik rekuerdo polita dekot
horrena, urteena, bai.
-Oso ondo nago nagoenean berarekin,
baina ateratzen naizenean,
agurra da pixkat tristea, ze da
besarkada bat eta gero
hilabete batean ez duzu ikusiko berriz.
-Klaro, klaro.
-Da... urtarrilera arte ezer!
-Nabaritzen al duzu zure izaeran, zure
galderetan, zure kezketan eboluzioren bat?
-Bueno, gero eta nagusiagoa, gero
eta kontzienteagoa egin naiz egoeraz,
eta errealitateaz, eta ba...
galderak ere bai askoz gehiago:
zergatik bete behar dugun ere bai guk
euren zigorra parte batean,
zergatik behartzen gaituzten
hainbeste kilometro egitera...
-Uste duzu dispertsioarekin badela jendea
nahi duena zuk ere aitaren zigorra ordaintzea?
-Bai, ze azkenean berdin-berdin egon ahal
da Castellongo edo Kordobako kartzelan
Zaballakoan baino.
Hori mendekua da.
-Jakitea senideak 8 ordu pasatzen
ari direla kotxe batean eta...
eta gero buelta ere egin behar dutela,
eguraldi... edozein eguraldirekin...
Eta jakitea berarengatik ari direla
horrelako bidaia bat egiten...
Hori, hori presoarentzako karga da.
Eta senideok pasarazi nahi izatea
amorru ikuspuntu horretatik
bakarrik ulertu ahal da.
Amorru bat, berez,
guk ez daukaguna zertan eduki.
-Nago pixkat lo, logurearekin.
-Bai, badakazu pixkat?
-Familiarra daukagu 10:30ean,
gero 13:00etan daukagu kristalak,
eta gero arratsaldean zuk daukazu aitatxo eta
amatxorekin "convivencia", 4 ordu arratsaldean.
-Eta zortzietan autobusa.
-Eta gero, klaro, ja zortzietan aterako gara
eta autobusa hartu eta berriz
Euskal Herrira, klaro.
Bi bizitza daroazuz batera, ezta?
Ze dekozuz alde batetik
zure bertoko bizitza
eta gero dekozu beste aldetik
zure bizitza dena: bisitak, bidaiak...
Dena, hil osoa, bisiten arabera.
Bi bizitza edukitzea lez da.
-Kristala ere da pixka bat txarragoa,
ze...
-Ezin duzu amatxo eta aita ikutu
eta ez ezer...
-Baina, gero, egiten du liburutegia
nire amak, zaintzen du liburutegia,
eta orduan, 3 hilabetez zaintzeagatik
liburutegia, ematen dizkiote puntuak,
eta 3 hilabetez zaintzen badu liburutegi
hori, ematen diote bisita bat estra.
-A, bai? Jesus!
-Nerea...
-Bai, bere laguna Nerea...
-Beste egunean izan zen,
16 urte ama besarkatu gabe...
ze etortzen zen, baina beti kristaletan!
-Ze ondo!
-Bai, eta 15 urte eta gero,
adibidez, aitona Juanjo.
-Bai, bai.
-Zenbat? Pila bat!
-Klaro, kristalarekin oso...
-Eta osaba Loren.
-Bai, eta osaba Loren ere bai.
Klaro, ezin du eta.
-Zeren dira pertsonak, ba...
Ez dira asko etortzen.
-Klaro, klaro. Eta orduan bakarrik
kristalarekin egon behar dira.
Eta lagunak eta denak, klaro.
Bakarrik familia egoten gara berarekin.
Bestela ez, klaro.
Aitari bisita egiten diozu
hilean behin, Castellonen.
-Nora joaten zara bisitatzera aitatxo?
-Murtziara.
-Murtziara! Tokitan dago, ezta?
-Bai!
-Zenbat ordu?
-Zortzi.
Zortzi ordukoak, eta kotxez joaten gara.
Tabletan jolastu, zeruari begiratu
eta musika entzun.
Eta batzuetan mareatu egiten naiz.
-Eta batzuetan botaka egiten dut.
-Batzuetan zorabiatu egiten zara, ez?
-Eta Aiurrek ere ondo egiten ditu bidaiak?
- Bai.
- Nahiko txintxo portatzen zarete
egia esan, ezta?
- Bai.
-Hori egin zuen aitatxok eta
etortzen dira txoriak, bazenekien?
-Bai. Baina ez dira kabituko,
ze aitatxok egin du zulo txiki-txikia.
-Honbre, putreak ez dira sartuko, Aiur.
-Sartzen dira txori txikiak,
txepetxak eta horrela.
-Txepetxak?
-Txepetxak ez dakizu zeintzuk diren?
-Bai, aitonak edaten duena.
-Eta... aitatxo ikusten duzunean
bederatzi ate zeharkatu eta gero,
zer egiten duzu aitatxo ikusitakoan?
-Bere gainera bota.
-Hurrengo bisita noiz daukazu?
-Urtarrilaren amaieran.
-Bera Frantzia hegoaldean dago Arlesen
kartzela... kunplimenduzko kartzela batean.
-Janari asko hartu, maletak hartu eta joan.
-Prestatu behar dugu...
gero berari sartuko dizkiogun gauzak,
berak...
Poltsa hori prestatu behar dugu beti.
-Baina ja ilusioz.
-Zuk orain ze kezka, ze zalantza dauzkazu?
-Ba... zalantzak? Ez dakit.
-Gurasoen egoeraren inguruan diot, e?
-A! Bai, ba...
zalantzak ditut ea nola pasatzen duten,
ea zer egiten duten, ea zer...
ea ongi bizi diren...
-Aitona-amonei galdetzen diezu
horri buruz?
-Batzuetan bai.
-Eta zer esaten dizute?
-Esaten didate egia... beti.
-Zein dira zure zalantzak, Hize?
-Aita zergatik dagoen kartzelan zehazki.
-Bai, hori pixkanaka gero eta
zehatzago galdetzen du.
Hasieran erantzun orokorrak ematen
dizkiogu eta gero berak, ba hori,
gero eta handiagoa izan, gero eta
erantzun zehatzagoak behar ditu
eta guk ematen dizkiogu. Nik uste dut
umeei egia esan behar zaiela.
Zer esan nahi du egia esateak
Hizeren amak?
Ba al dakite adin txikiko
neska-mutiko hauek
haien gurasoek zer egin duten
kartzelan egon aurretik?
Eta, baldin badakite, zer pentsatzen
dute gurasoek egindakoaz?
Saio honen helburua ez da
seme-alabei galdetzea
gurasoek egindakoari buruz.
Saio honen helburua zera aztertzea da:
neska-mutiko hauengan zein eragin
duen guraso presoei aspaldi ezarritako
salbuespenezko espetxe politikak.
Salbuespenezko espetxe politikaren
ondorioetako bat
presoak sorterritik urrun egotea da:
54 preso,
etxetik 100 eta 390 kilometroren artean.
103 preso,
400 eta 690 kilometroren artean.
211 preso,
700 eta 1.100 kilometroren artean.
Gaur protagonista ditugun neska-mutikook
kilometro kopuru horiek halako bi
–doblea– egin behar dituzte, gurasoekin
tarte batez egon, eta etxera itzuli arte.
Salbuespenezko espetxe politika
horri buruz ari gara gaurko saioan.
Adin txikiko hauek zenbateraino
dakiten gurasoek egindakoa
eta zer pentsatzen duten kartzelan
sartu aurretik gurasoek egindakoaz...
haien intimitateari dagokion
eremu horrek…
bestelako saio bat osatuko luke.
-Amak esan digu 14 urterekin jada, bueno,
nagusitzen hasi zarela eta Interneten hasi
zarela bilaketetan. Zer bilatu duzu?
Zeintzuk dira orain zure kezkak?
-Bueno, bilatu nuen 11-12 urterekin, eta
berez, ez zen behar nuen zerbait, baina
ba kuriositateagatik bilatu nuen eta...
bilatzen hasi nintzen
igual zer aurkitu ahal nuen jakin gabe.
-Zer bilatzen zenuen?
Aitaren izena jartzen zenuen Googlen?
-Bai.
-Eta sententziaren bat edo...
artikuluren bat?
-Bai, baina, azkenean, igual egunkari
batean gauza bat jartzen zuen
eta beste batean beste bat, eta azkenean
nire aitaz hitz egiten zeuden, ez? Orduan
ez nekien oso ondo...
zer sinetsi, zer ez...
-Zein izan zen zure erreakzioa?
-Ez nuen ezer esan, ez ezer, baina gero
amarekin komentatu nuen, eta
bertsio edo ez dakit, gauza ezberdinak
agertzen dira toki guztietan.
-Eta, amak azaldu dizu dena?
-Bai.
-Amari egiten dizkiozun galderen artean
bada errepikatzen duzun galderaren bat?
-Ba bai, "noiz iritsiko da?"
-Eta? Ze erantzun dauka galdera horrek?
-Ba, ez dakit. Laster. Hori esaten du.
-Zer esan dizute aitak kartzelan pasa
behar dituen urteei buruz?
-Ba, 40 urte.
-Uf, asko dira!
-Bai.
-Eta?
-Ba... ez dakit.
Zergatik hainbeste urte?
-Klasekideek, edo kuadrillan,
asko galdetzen dizute aitari buruz?
-Txikiagoak ginenean bai
galdetzen eusten:
"Eta zergatik dago zure aita kartzelan?"
Eta hori bai egiten jatan gatxa azaltzea,
ze nik ez neban jakiten ondo,
eurek ere ez ondo...
Oraindino etxean kontatzen dena dakigu.
Niri amak beti esaten eusten,
esateko eurei galdetzeko etxean.
Ze, azkenean, etxe bakoitzean
era batera azalduko deutsue eta
nire amak esaten eban bera ez dela inor
beste ume batzuei azaltzeko,
horretan gaietan sartzeko,
gehiago zela etxean erakustea, eta gero
nik esaten neutsen lagunei:
"Nik ez dakit, eta nire amak esaten du
galdetzeko zuen amari-eta".
Gehienetan hori erantzuten neban
eta azkenean, ba hori...
Azkenean lagunek ere momentu batetik
aurrera ja ez eusten galdetzen gehiago
asike suposatu dut,
etxean azalduko eutsen eta...
-Ba, ekarri dut ere bai... Pasatzeko
denbora hemen, ekarri dut tableta,
kasko batzuk musikarekin...
-Berriak?
-Oparitu dizkit nire aitonak.
-A bai? Ze ondo!
-Eta gero etxeko lanak eta liburua egiteko.
-Ze ondo.
-Bai, eta egingo ditut etxeko lanak
etortzean ja ama ikustetik eta autobusean
-A bai, e?
-Bai, bai...
-Bueno, bueno. Klaro, astelehenean
eraman behar duzu dena egina, ez?
-Bai, klaro, ezin dut egin astelehen
goizean...
-Ez, ez, ez, ez, klaro...
-Ze giro egoten da bidaia horietan?
-Ba, giro polita, alaia,
eta askotan barre asko egiten dut.
-Bai? Zerekin egiten duzu barre?
-Txoferrekin.
-Zer ba?
-Ba oso... Saiatzen direlako niri
dibertitzen eta dibertitzen didate.
-Zu zer zara, gazteenetarikoa?
-Bai.
(Kantuan ari dira biak)
-Orain gaude ohea prestatzen.
Hemen egingo du lo Garikoitzek,
hemen Maitetxuk eta hemen nik.
Eta Larraitz. Eta hori...
Literak afaldu aurretik prestatzen
dituzte.
Orain afaltzera goaz, eta bueno...
Gero ailegatu eta... bihar arte.
-Jesus!
-Eta zer moduz, Jare, bidaia?
Ondo?
-Irrikitan aitatxo ikusteko, ezta?
-A bai?
-Gaur Larrabetzun egon da ja,
gaur ikusi nahi duela aitatxo esaten.
-Bai?
-Bihar, bihar goizean, ez da asko falta.
-Bihar goizean ikusiko duzu aitatxo?
(Buruarekin ezetz egiten du)
-Noiz?
-Arratsaldean!
-Aaaa!!!
-Bai, nirekin dator, ez?
-Bihar ez, guk familiarra daukagulako.
Zuek elkarbizitza, eta guk gela txikian.
-Eta gero "convivencia", eta
kristal, goizean eta arratsaldean.
-Baina kristala ez du...
Kristala ez da...
Hain polita familiarra bezala.
-Honbre, ez, klaro.
Ezin duzu amatxo ikutu, eta aitatxo.
Klaro. Horregatik, ez?
-Zuri zein gustatzen zaizu gehiago, Jare?
-Aaa! Ikutzeko, aitatxo!
Baaai, eta musu emateko, aitatxori!
-Bai?
-Zabalduko dugu?
Baina Jare, hitz egin 4 urteko ume batek
bezala, e!? Ez ume txikiak bezala.
-Zenbat urte dituzu, 4?
(Haurrak 4 hatz erakusten ditu)
-Ze handia!!!
-Baina orain pixka bat harrotua dago...
eta ematen du...
-Igual nekatuta zaude, ez? Klaro.
-Jare batzuetan haserretzen da, ezta?,
aitatxo agurtu behar duenean.
-E?
(Haurrak buruarekin baietz dio)
-Dago lelokeria pilo bat egiten.
Bueno, Gari, agur kariño, bihar arte, e?
Gabon.
El Puerto de Santa Maríako espetxean
senitarteko batzuk gelditzen dira.
Algecirasera ailegatzeko,
badira oraindik 110 km gehiago, azkenak.
-Bueno, orain ja gutxi falta da, e!
-Espero dut, ze...
... hasi ginen atzo 5etan eta
oraindik hemen segitzen dugu.
-Bai, bai...
-Falta da oraindik ordu bat edo bi...
-Bai. 14 ordu daramagu, ez?
-1.600 km egin beharra,
bi ume txikirekin, kotxean...
eta istripuetarako zenbat aukera dagoen,
eta uf!, esaten duzu, hobeto hegazkinean,
nahiz eta asko ordaindu...
Istripuak dira, noski, sakabanaketak
dakarren arriskurik larriena.
Dozenaka hildako eta zauritu
eragin izan ditu urteotan.
Hegazkinaren aukera ere kontutan izan
ohi dute senitartekoek,
baina askoz garestiagoa da.
-Gertatzen da orain, hegazkinak ere,
ordutegiak aldatu dituzte eta...
askotan ez digu kointziditzen
bisitarekin, ezta?
-Bai, gainera, askotan berandu ateratzen
zen, eta gu bisitara gaizki iristen ginen.
-Hori da. Eta bisitara pixkat berandu
iristen bazara, zer gertatzen da?
-Ja ezin zarela sartu.
-Aldiz, askotan garaiz iristen gara, eta
bisitara berandu sartzen gara, ezta?
-Bai!
-Ateak berandu irekitzen dituztelako.
-Baina... Horrela da espetxea, ezta?
-Bai.
-Askotan hori esaten dizuegu:
"horrela da espetxea!".
-Badakizu behin zenbatu nituela
kartzelan sartzen garenetik
aitatxo ikusten dugunera
zenbat ate zeharkatu behar ditugun?
-Zeharkatzen dugu ate bat eta geldi egoten
gara, ez? Itxoin egin behar dugu.
-Bai!
-Irekitzen digute beste ate bat, pasatzen
gara, eta berriz itxoin behar dugu...
Eta horrela bederatzi aldiz!
-Bederatzi ate pasa,
eta asko itxoin behar dugu.
-Kartzelara iristen denean,
zer pasatzen da?
-Gu ordu erdi lehenago egon behar gara,
eta hor karnetak eta hatz-markak eta jarri.
Gero, sartzen garenean, raketarekin
katxeoak... raketa pasatzen digute,
eta gero, sartzerakoan beste gela batean
itxoiten dugu, eta gero ja sartzen gara.
-Tartean funtzionarioak izaten dira, ez?
Presondegietako funtzionarioak.
Nolakoa da beraiekin harremana?
-Bueno... funtzionario asko daude
eta bakoitza pertsona bat da,
eta normalean errespetuzkoa, nahiz eta
batzuekin arazotxo batzuk izan ditugun...
Baina orokorrean errespetuzkoa.
-Zure ikastolako lanak begiratzen,
udaran, aurkitu nuen, bueno aurkitu nituen
oso marrazki politak, eta oso idazlan
politak. Eta askotan kontatzen zenuen hori,
"asteburuan aitatxo ikusten egon gara",
"oso ondo pasa dugu..."
Eta bazegoen marrazki bat... oso berezia
iruditu zitzaidan. Gogoratzen zara?
-Bai, funtzionario bat haserre.
-Beraiekin harremana nolakoa da?
-Ba, ez dakit... Ez naiz eramaten, orduan...
Esaten digute "barrura" edo... "itxoin" edo...
hori ba, "zer daukazu hor".
-Eta nola egin zenuen haserre?
Honela hortz handi-handiekin eta itxita?
-Bai.
-Eta zergatik zegoen haserre ba?
-Beti daudelako haserre.
-Funtzionarioak beti daude haserre?
Iruditzen zaizu?
-Bai.
-Bai? Eta zergatik pentsatzen duzu hori?
-Ez dakit.
-Zer egoten dira, oso serio?
-Bai.
-Bai?
-Ondo tratatua sentitzen zara kartzelan?
-Segun norekin, ba... batzuetan bai,
besteetan gogorregi.
-Bisita bakoitza, aitarekin pasatzen duzun
ordu bakoitza, ondo prestatzen duzu?
-Bueno azkenean bisita bakoitza mundu
bat da, gauza ezberdinak ditu...
-Bisitek daukaten gauza kurioso bat da,
nahiz eta oso bereziak izan eta nahiz eta
oso kontzentratuak izan... oso zaila dela
bisita bat beste baten gainean gogoratzea,
denak dira bereziak, baina oso zaila da bat
gogoratzea beste edozeinen gainetik.
-Nolakoa da kartzela bat barrutik?
-Barroteak, harresiak, ateen zarata,
eta aita beti egon denez isolamenduan,
gu joan behar gara isolamenduko aldera.
Eta oso txikia da, iluna,
ez da argi naturalik sartzen.
-Ba, zikina eta zaharra.
-Hotza eta iluna.
-Aitaren gela kusi duzu inoiz?
-Ez.
-Berak kontatu dizu nolakoa den?
-Ez.
-Ez diozu galdetu?
-Ezta.
-Zergatik?
-Bueno... gauden denbora beste gauza
batzuetan pasatzen dugu.
-Nolakoa izaten da aurkitze hori?
-Bueno nik txiki-txikitatik...
beti, atea zabaltzen digute, eta beti
berarengana korrika joan naiz eta noa,
eta besoetan hartzen nau, beti.
-Aiur eta ni botatzen gara aitaren gainera
eta jolasten gara gauza pilo batetara.
-Beti entzuten den galdera da zelan
dagoen aita. Eta hori hainbeste aldiz
erantzun dudan galdera bat izateko...
agian da erantzuteko galderarik zailena.
-Zuretzat zer da garantzitsuena ordu eta
erdi hori esateko: "ondo aprobetxatu dugu"?
Zer transmititu behar diozu pentsatzeko
"ondo aprobetxatutako
ordu eta erdia izan da"?
-Batak besteari maitasuna transmititzea,
ondo pasatzea... Bueno, ondo,
eta behar denean txarto ere bai.
-Sentitu al duzu inoiz... Sentitu duzu
inoiz aitarekin eta bidaia horiekin
pixka bat distantzia jarri behar izana?
-Ez, inoiz ez dot hori sentitu.
Denok nahi izan dogu beti
erlazio ahalik eta estuena eroan
barruan dagoenagaz.
-Gero, bukaeran, funtzionario bat etortzen
da eta esaten dizu: "Bukatu da".
-Bai, edo, "vayan acabando" edo "vayan
saliendo", eta momentu horretan
amorru modukoa edo...
-Funtzionario batek mikrofono batetik.
-Berarekin, txikia nintzenean moduan, ez?
Berarekin geratu nahi dudala.
-Aitari besarkada bat eman,
eta dena jasotzen hasi.
-Eta... agur hori ez da inoiz erraza.
Nahiz eta kartzelatik atera nahi dugun,
ez dugu nahi bisita hori bukatzea.
-Zeren eta itxoin behar dut beste
hilabete bat aita ikusteko.
-Eta urteek aurrera egin ahala eta
gerturatze hori ez dela iristen ikusita,
ez duzu etsitzen?
-Ez, ezta? Beti eduki beharko dozu
esperantza puntua.
Ez dozuz ezta ere egiten ilusio faltsuak,
baina beti dekozu ilusio hori:
ea hurbilago ekartzen dabezen,
edo ea... Zer edo zer, ezta?
Ea bat-batean dena aldatzen den,
kriston buelta... ez dakit.
Beti dekozu hori... esperantza.
Esperantza, nik uste, inoiz ezin da galdu.
Esperantza galtzen badozu...
ja ez zaizu ezer gelditzen.
-Baduzu horrelako bisita bat,
aitari egin diozun bisita bat,
inoiz ahaztuko ez duzuna?
-Bere urtebetetzean joan ginen,
pasa den urtean.
Aste barruan izan zen,
ikastola galdu nuen,
nik egun horretan joan nahi nuen.
Berak nire urtebetetzea denean
bertsoak egiten dizkit, orduan nik ere
berari bat egin nion eta polita izan zen.
-Gogoratzen duzu bertso hori?
-Bai.
-Botako duzu?
-Badira pasatako urteak,
nahiko denbora ugari,
gure arteko maitasun dena,
eguneroko gidari.
Urruntasunak ematen dio,
indarra harremanari,
ez gaituzte triste ikusiko,
gu beti pozik kantari,
berdin baitigu berrogei urte,
edo badira ehun eta bi,
berdin baitigu berrogei urte,
edo badira ehun eta bi.
-Ba, atera nahi dut karneta, zeren eta
ez naiz egongo urte guztiak autobusean,
eta orduan nahi dut joan nire kabuz,
zeren eta espero dut polita izango dela.
Eta iristean nire ama eta nire aitari
esatea:
"lehenengo aldiz egin dut bidaia nire
kabuz". Horregatik daukat ilusioa egitea.
-Kotxeko karneta ateratzeko, orduan.
-Bai.