< Return to Video

Challenging environment 1

  • 0:00 - 0:01
    (Kanpaia)
  • 0:05 - 0:11
    (Kanpaia)
  • 0:13 - 0:18
    Zelan egon orainean
    jasanezina denean?
  • 0:19 - 0:25
    Zelan egon orainean
    jasanezina denean?
  • 0:29 - 0:32
    Plum Villagen hau esaten dugu:
  • 0:33 - 0:36
    'Ez gaitezen iraganean edo
    etorkizunean harrapatuta geratu',
  • 0:36 - 0:39
    'Itzul gaitezen orainera'.
  • 0:40 - 0:45
    Hau da galdera: nola egon orainean
  • 0:45 - 0:51
    orainaldi hau
    jasanezina denean?
  • 0:51 - 0:53
    Oso galdera ona da.
  • 0:53 - 0:55
    (Barreak)
  • 1:03 - 1:08
    Kontzientzia osoa lantzen dakienak
  • 1:09 - 1:14
    ondo daki orainera etorri behar dela.
  • 1:16 - 1:20
    Orainera zatozenean, aurki ditzakezu
  • 1:21 - 1:24
    egoera mota bi.
  • 1:26 - 1:29
    Lehenengo egoera mota da
  • 1:29 - 1:32
    zoriontsu izateko baldintza ugari
    daudela zure esku
  • 1:33 - 1:34
    oraintxe, hementxe.
  • 1:39 - 1:45
    Arnasa hartu eta gogoa
    gorputzera dakarzunean
  • 1:45 - 1:49
    orainean hartzen duzu bizilekua.
  • 1:50 - 1:54
    Nabaritzen duzu elementu freskagarri
    eta sendatzaile asko
  • 1:55 - 1:57
    eskuragarri daudela une honetan.
  • 1:58 - 2:02
    Zorionerako baldintza asko daudela
    eskuragarri une honetan.
  • 2:03 - 2:06
    Eta egiaztapen horri esker
  • 2:06 - 2:10
    erreza da poztasun eta
    zoriontasun sentsazio bat sortzea.
  • 2:11 - 2:16
    Zure burua elikatzeko
    egin dezakezu hau.
  • 2:16 - 2:19
    Pozez eta zoriontasunez elikatzeko.
  • 2:19 - 2:28
    Orainera zatozenean hauxe da
    zure lehenengo aurkikuntza.
  • 2:29 - 2:34
    Bigarren egoera mota da
    orainera etorri
  • 2:34 - 2:38
    eta min sentsazio bat aurkitzea.
  • 2:38 - 2:42
    Emozio mingarri bat sentitzen duzu,
  • 2:42 - 2:44
    zugan dagoena.
  • 2:50 - 2:54
    Izan ere, sentsazio mingarriak,
    emozio mingarriak
  • 2:54 - 2:58
    noizean behin agertu egiten dira.
  • 3:00 - 3:06
    Eta agertzen hasten direnean,
    ez duzu bertan egon nahi.
  • 3:06 - 3:09
    Beraz, alde egiten saiatzen zara,
  • 3:11 - 3:14
    emozioari ez ikusia egiten diozu.
  • 3:14 - 3:21
    Eta ez da inor egongo emozio edo
    sentsazio mingarri hura zaintzeko.
  • 3:22 - 3:27
    Orainera etortzea, kasu honetan,
    ez du helburu gisa
  • 3:27 - 3:31
    poz eta zoriontasun elementuak ikustea,
  • 3:32 - 3:36
    baizik eta gugan dagoen mina
    zaindu ahal izatea.
  • 3:36 - 3:38
    Eta min hori eraldatzea.
  • 3:39 - 3:43
    Oraina jasanezina bada ere,
  • 3:44 - 3:48
    une horretan egotea da
    gure aukera bakarra
  • 3:49 - 3:53
    min hori baretzeko zerbait egin
  • 3:53 - 3:56
    eta mina eraldatzeko.
  • 3:57 - 4:00
    Jende gehienek ez dute hori egiten,
  • 4:00 - 4:05
    beldur direlako,
    bere baitan sartzean
  • 4:06 - 4:08
    eta daukaten mina sentitzean
  • 4:08 - 4:11
    minak ito egingo dituela.
  • 4:12 - 4:15
    Beraz, euren praktika da ihes egitea.
  • 4:16 - 4:20
    Etorkizuneko gauzak asmatu
    dena ahazteko,
  • 4:21 - 4:24
    iraganera jo, dena ahazteko.
  • 4:31 - 4:35
    Baina iragana eta etorkizuna
    irudipen hutsak dira.
  • 4:36 - 4:38
    Ez dira errealitatea.
  • 4:38 - 4:42
    Oraina da erreala den bakarra.
  • 4:46 - 4:51
    Jende askok barruko mina estaltzen du
  • 4:54 - 5:01
    ez bakarrik iraganera ihes eginez
    edo etorkizunera korrika joanez,
  • 5:02 - 5:08
    mina amaituko den itxaropena irudikatuz,
  • 5:08 - 5:11
    etorkizunean sufrimendua
    amaituko dela,
  • 5:11 - 5:15
    baina ilusio horrek
    ez du luze irauten.
  • 5:16 - 5:23
    Eta jende gehienak
    barruko mina estaltzen du
  • 5:23 - 5:26
    kontsumismoaren bidez.
  • 5:28 - 5:32
    Aldizkariak irakurtzen,
    telebista ikusten,
  • 5:32 - 5:35
    jateko zeozer bilatzen,
  • 5:36 - 5:39
    musika entzuten, telefonoa hartu
    eta norbaitekin hitz egiten,
  • 5:39 - 5:45
    egiten dugun guztiak zio bakarra du:
  • 5:46 - 5:51
    gugan dagoen sufrimenduari
    aurre ez egiteko.
  • 5:53 - 5:58
    Horrela, uzten dugu barruko mina
    hazten jarraitzen.
  • 5:59 - 6:05
    Kontzientzia osoa lantzeak
    orainera etortzen laguntzen digu.
  • 6:05 - 6:09
    Oraina atsegina ez bada ere.
  • 6:09 - 6:12
    Baina momentu horretan bertan
  • 6:12 - 6:16
    uler dezakegu sufrimendua.
  • 6:16 - 6:20
    Eta sufrimendua baretzeko modua aurkitu.
  • 6:20 - 6:22
    Sufrimendua eraldatu.
  • 6:24 - 6:30
    Oraina desatsegina dela
    ikusten duzun hurrengoan,
  • 6:32 - 6:37
    ez ezazu pentsa alde egitea
    modu onena denik.
  • 6:38 - 6:40
    Ez, aukera bat izan daiteke.
  • 6:41 - 6:48
    Geratu orainean. Sakon behatu
    sufrimenduaren izaerari.
  • 6:48 - 6:51
    Arnasketa kontzientea
    praktikatzen badakizu,
  • 6:51 - 6:53
    edo kontzienteki ibiltzen,
  • 6:53 - 6:56
    kontzientzia osoren energia sortuko duzu.
  • 6:56 - 7:00
    Eta praktikaren bidez lortutako
    kontzientzia osoaren energiak
  • 7:00 - 7:03
    lagunduko dizu indar nahiko edukitzen
  • 7:03 - 7:09
    mina ikusteko
    eta berau samur besarkatzeko.
  • 7:10 - 7:14
    Zure pena samurtasunez besarkatzean,
  • 7:14 - 7:18
    minutu gutxi barru
    mina baretu egingo da.
  • 7:19 - 7:21
    Eta,
  • 7:23 - 7:28
    beste inor badago
    zurekin praktikatzen,
  • 7:30 - 7:35
    besteen kontzientzia oso
    eta erruki-energiek
  • 7:35 - 7:37
    lagunduko dizute,
  • 7:38 - 7:40
    Sufrimendua ukitzeak
  • 7:41 - 7:46
    sufrimendua ulertzea dakar.
  • 7:47 - 7:48
    Eta
  • 7:51 - 7:57
    errukiaren energiak,
    erruki eta ulermenaren energiak
  • 7:57 - 8:00
    sendatzeko ahalmena du.
  • 8:00 - 8:06
    Zu sendatu eta une horretan
    zurekin daudenak ere.
  • 8:07 - 8:10
    Jende talde batek
    elkarrekin praktikatzen badu,
  • 8:11 - 8:15
    sufrimendua samurtasunez besarkatzen,
  • 8:15 - 8:21
    errukizko energia kolektibo bat
    sentituko dute, sendatuko dituena.
  • 8:22 - 8:26
    Eta gutxiago sufritzen dutenean,
    besteei lagundu ahal izango diete
  • 8:26 - 8:29
    gauza bera egiten.
  • 8:40 - 8:46
    Bada bodhisattva bat
    Kṣitigarbha izenekoa.
  • 8:52 - 9:00
    Kṣitigarbhak boto egin zuen
    leku guztietara joateko
  • 9:00 - 9:04
    bertan min handia egonez gero
  • 9:04 - 9:08
    lagundu ahal izateko.
  • 9:15 - 9:22
    Medikuak, erizainak, gizarte-langileak,
    gauza bera egiten ari dira.
  • 9:23 - 9:29
    Boluntarioak dira Ama Lurrean
    mina dagoen lekuetara joateko
  • 9:30 - 9:32
    jendeari laguntzeko.
  • 9:33 - 9:40
    Benetako Kṣitigarbha bodhisattvak dira,
    ez dira irudi hutsak.
  • 9:41 - 9:46
    Oso jende gaztea ari da lanean
    Kṣitigarbha bodhisattva gisa.
  • 9:47 - 9:49
    Ez dira sufrimenduaren beldur,
  • 9:49 - 9:53
    badakitelako mina arindu dezaketela.
  • 9:56 - 10:04
    Kṣitigarbha bodhisattvak energia iturri
    ikaragarria du beragan:
  • 10:05 - 10:08
    bere asmoa,
  • 10:10 - 10:14
    hirugarren elikagai-mota, bolizioa.
  • 10:15 - 10:19
    Konturatzen zara hor zaudela, bizirik.
  • 10:20 - 10:23
    Eta zure bizitzarekin
    zerbait egin nahi duzu.
  • 10:24 - 10:29
    Zure bizitza baliagarria eta
    adierazgarria izatea nahi duzu.
  • 10:30 - 10:34
    Beraz, boto egiten duzu
    sufritzen dutenei laguntzeko.
  • 10:35 - 10:42
    Jada ez zara sufrimendua dagoen
    lekuetara joateko beldur.
  • 10:45 - 10:50
    Eta bodhisattva horiek
    gure laguntza behar dute.
  • 10:51 - 10:58
    Laguntzen dituzu ez dezaten galdu kemena
    urte batzuetako zerbitzuaren ondoren.
  • 11:00 - 11:05
    Gure adorearen indarra
    bidali behar diegu.
  • 11:13 - 11:16
    Elikadura eta sendabidea behar dute.
  • 11:17 - 11:23
    Sei hilabetez egoera zailean lan egin
    ondoren, etxera datoz.
  • 11:24 - 11:27
    Eta hor gaude gu haiek zaintzeko,
  • 11:27 - 11:34
    sendatzen laguntzeko, eta bigarren eta
    hirugarren aldiz aterako dira.
  • 11:35 - 11:38
    Kṣitigarbha bodhisattvak
    laguntza behar du ere.
  • 11:39 - 11:44
    Hor gaude gu Kṣitigarbha gazteei
    laguntzeko prest, lanean jarrai dezaten
  • 11:45 - 11:47
    mundu zabalean.
  • 11:49 - 11:52
    Zugan errukia baduzu,
  • 11:52 - 11:57
    ez zaizu axola egoera zail eta
    mingarrietan egotea.
  • 11:57 - 12:00
    Zugan erruki nahikoa baduzu,
  • 12:04 - 12:09
    babestuta zaude. Ez zaitu itoko
    inguruko jendeak duen
  • 12:09 - 12:15
    sufrimenduaren energia kolektiboak.
  • 12:17 - 12:27
    Kṣitigarbha bodhisattvak ondo daki
    sangha bat behar duela
  • 12:29 - 12:33
    luzaroan jarraitu ahal izateko.
  • 12:38 - 12:43
    Beraz, praktikak ez luke
    bakarkakoa bakarrik izan behar.
  • 12:44 - 12:47
    Praktikak taldekoa izan behar du ere.
  • 12:48 - 12:54
    Saia gaitezen senideak
    praktikara ekartzen.
  • 12:54 - 13:00
    Hori egiteko modurik onena da
    gu gero eta atseginago bihurtzea.
  • 13:01 - 13:04
    Irribarretsuagoa, gozoagoa.
  • 13:04 - 13:10
    Eta praktikak beraientzat ere
    balioko duela sinetsiko dute.
  • 13:12 - 13:18
    Zure familiak eta komunitateak
    harmonia gehiago izango du,
  • 13:20 - 13:23
    osasun, senidetasun gehiago.
  • 13:24 - 13:31
    Eta zure asmoa errazago gauzatzen da.
  • 13:33 - 13:36
    Sangha gabe, talderik gabe,
  • 13:36 - 13:39
    gure ametsa ezin da egia bihurtu.
  • 13:39 - 13:42
    Beraz, pertsona gisa saiatzen gara,
  • 13:43 - 13:47
    baina badakigu talde gisa jardutea,
    sangha bezala,
  • 13:48 - 13:50
    askoz hobe dela.
  • 13:58 - 14:04
    (Kanpaia)
Title:
Challenging environment 1
Description:

more » « less
Video Language:
English
Duration:
14:52

Basque subtitles

Revisions