(Kanpaia) (Kanpaia) Zelan egon orainean jasanezina denean? Zelan egon orainean jasanezina denean? Plum Villagen hau esaten dugu: 'Ez gaitezen iraganean edo etorkizunean harrapatuta geratu', 'Itzul gaitezen orainera'. Hau da galdera: nola egon orainean orainaldi hau jasanezina denean? Oso galdera ona da. (Barreak) Kontzientzia osoa lantzen dakienak ondo daki orainera etorri behar dela. Orainera zatozenean, aurki ditzakezu egoera mota bi. Lehenengo egoera mota da zoriontsu izateko baldintza ugari daudela zure esku oraintxe, hementxe. Arnasa hartu eta gogoa gorputzera dakarzunean orainean hartzen duzu bizilekua. Nabaritzen duzu elementu freskagarri eta sendatzaile asko eskuragarri daudela une honetan. Zorionerako baldintza asko daudela eskuragarri une honetan. Eta egiaztapen horri esker erreza da poztasun eta zoriontasun sentsazio bat sortzea. Zure burua elikatzeko egin dezakezu hau. Pozez eta zoriontasunez elikatzeko. Orainera zatozenean hauxe da zure lehenengo aurkikuntza. Bigarren egoera mota da orainera etorri eta min sentsazio bat aurkitzea. Emozio mingarri bat sentitzen duzu, zugan dagoena. Izan ere, sentsazio mingarriak, emozio mingarriak noizean behin agertu egiten dira. Eta agertzen hasten direnean, ez duzu bertan egon nahi. Beraz, alde egiten saiatzen zara, emozioari ez ikusia egiten diozu. Eta ez da inor egongo emozio edo sentsazio mingarri hura zaintzeko. Orainera etortzea, kasu honetan, ez du helburu gisa poz eta zoriontasun elementuak ikustea, baizik eta gugan dagoen mina zaindu ahal izatea. Eta min hori eraldatzea. Oraina jasanezina bada ere, une horretan egotea da gure aukera bakarra min hori baretzeko zerbait egin eta mina eraldatzeko. Jende gehienek ez dute hori egiten, beldur direlako, bere baitan sartzean eta daukaten mina sentitzean minak ito egingo dituela. Beraz, euren praktika da ihes egitea. Etorkizuneko gauzak asmatu dena ahazteko, iraganera jo, dena ahazteko. Baina iragana eta etorkizuna irudipen hutsak dira. Ez dira errealitatea. Oraina da erreala den bakarra. Jende askok barruko mina estaltzen du ez bakarrik iraganera ihes eginez edo etorkizunera korrika joanez, mina amaituko den itxaropena irudikatuz, etorkizunean sufrimendua amaituko dela, baina ilusio horrek ez du luze irauten. Eta jende gehienak barruko mina estaltzen du kontsumismoaren bidez. Aldizkariak irakurtzen, telebista ikusten, jateko zeozer bilatzen, musika entzuten, telefonoa hartu eta norbaitekin hitz egiten, egiten dugun guztiak zio bakarra du: gugan dagoen sufrimenduari aurre ez egiteko. Horrela, uzten dugu barruko mina hazten jarraitzen. Kontzientzia osoa lantzeak orainera etortzen laguntzen digu. Oraina atsegina ez bada ere. Baina momentu horretan bertan uler dezakegu sufrimendua. Eta sufrimendua baretzeko modua aurkitu. Sufrimendua eraldatu. Oraina desatsegina dela ikusten duzun hurrengoan, ez ezazu pentsa alde egitea modu onena denik. Ez, aukera bat izan daiteke. Geratu orainean. Sakon behatu sufrimenduaren izaerari. Arnasketa kontzientea praktikatzen badakizu, edo kontzienteki ibiltzen, kontzientzia osoren energia sortuko duzu. Eta praktikaren bidez lortutako kontzientzia osoaren energiak lagunduko dizu indar nahiko edukitzen mina ikusteko eta berau samur besarkatzeko. Zure pena samurtasunez besarkatzean, minutu gutxi barru mina baretu egingo da. Eta, beste inor badago zurekin praktikatzen, besteen kontzientzia oso eta erruki-energiek lagunduko dizute, Sufrimendua ukitzeak sufrimendua ulertzea dakar. Eta errukiaren energiak, erruki eta ulermenaren energiak sendatzeko ahalmena du. Zu sendatu eta une horretan zurekin daudenak ere. Jende talde batek elkarrekin praktikatzen badu, sufrimendua samurtasunez besarkatzen, errukizko energia kolektibo bat sentituko dute, sendatuko dituena. Eta gutxiago sufritzen dutenean, besteei lagundu ahal izango diete gauza bera egiten. Bada bodhisattva bat Kṣitigarbha izenekoa. Kṣitigarbhak boto egin zuen leku guztietara joateko bertan min handia egonez gero lagundu ahal izateko. Medikuak, erizainak, gizarte-langileak, gauza bera egiten ari dira. Boluntarioak dira Ama Lurrean mina dagoen lekuetara joateko jendeari laguntzeko. Benetako Kṣitigarbha bodhisattvak dira, ez dira irudi hutsak. Oso jende gaztea ari da lanean Kṣitigarbha bodhisattva gisa. Ez dira sufrimenduaren beldur, badakitelako mina arindu dezaketela. Kṣitigarbha bodhisattvak energia iturri ikaragarria du beragan: bere asmoa, hirugarren elikagai-mota, bolizioa. Konturatzen zara hor zaudela, bizirik. Eta zure bizitzarekin zerbait egin nahi duzu. Zure bizitza baliagarria eta adierazgarria izatea nahi duzu. Beraz, boto egiten duzu sufritzen dutenei laguntzeko. Jada ez zara sufrimendua dagoen lekuetara joateko beldur. Eta bodhisattva horiek gure laguntza behar dute. Laguntzen dituzu ez dezaten galdu kemena urte batzuetako zerbitzuaren ondoren. Gure adorearen indarra bidali behar diegu. Elikadura eta sendabidea behar dute. Sei hilabetez egoera zailean lan egin ondoren, etxera datoz. Eta hor gaude gu haiek zaintzeko, sendatzen laguntzeko, eta bigarren eta hirugarren aldiz aterako dira. Kṣitigarbha bodhisattvak laguntza behar du ere. Hor gaude gu Kṣitigarbha gazteei laguntzeko prest, lanean jarrai dezaten mundu zabalean. Zugan errukia baduzu, ez zaizu axola egoera zail eta mingarrietan egotea. Zugan erruki nahikoa baduzu, babestuta zaude. Ez zaitu itoko inguruko jendeak duen sufrimenduaren energia kolektiboak. Kṣitigarbha bodhisattvak ondo daki sangha bat behar duela luzaroan jarraitu ahal izateko. Beraz, praktikak ez luke bakarkakoa bakarrik izan behar. Praktikak taldekoa izan behar du ere. Saia gaitezen senideak praktikara ekartzen. Hori egiteko modurik onena da gu gero eta atseginago bihurtzea. Irribarretsuagoa, gozoagoa. Eta praktikak beraientzat ere balioko duela sinetsiko dute. Zure familiak eta komunitateak harmonia gehiago izango du, osasun, senidetasun gehiago. Eta zure asmoa errazago gauzatzen da. Sangha gabe, talderik gabe, gure ametsa ezin da egia bihurtu. Beraz, pertsona gisa saiatzen gara, baina badakigu talde gisa jardutea, sangha bezala, askoz hobe dela. (Kanpaia)