< Return to Video

Jonathan Klein: Mundua aldatu duten argazkiak

  • 0:00 - 0:02
    Nire industrian
  • 0:02 - 0:05
    irudiek mundua alda dezaketela sinesten dugu.
  • 0:05 - 0:08
    Ados, naif-ak gara, dizdirak itxutu gaitu, koitadu hutsak gara.
  • 0:08 - 0:10
    Egia da badakigula
  • 0:10 - 0:12
    irudiek beraiek bakarrik ez dutela mundua aldatzen,
  • 0:12 - 0:15
    baina aldi berean badakigu, argazkilaritza hasi zenetik,
  • 0:15 - 0:18
    irudiek jendearengan erreakzio batzuk sortu dituztela,
  • 0:18 - 0:21
    eta erreakzio hauek bai, hauek gauzak aldatu dituzte.
  • 0:21 - 0:24
    Beraz, has gaitezen irudi talde batekin.
  • 0:24 - 0:26
    Harritu egingo ninduke
  • 0:26 - 0:29
    erakutsiko ditudan zenbait ez bazenituzte ezagutuko.
  • 0:29 - 0:31
    Ikoniko gisa deskribatu izan dira,
  • 0:31 - 0:34
    hain ikonikoak, non askotan beharbada klixe ere badiren.
  • 0:34 - 0:36
    Egia esan, hain ezagunak dira
  • 0:36 - 0:38
    forma aldaketa txiki batekin ere
  • 0:38 - 0:41
    ezagutuko dituzuela.
  • 0:42 - 0:44
    (Barreak)
  • 0:45 - 0:47
    Baina uste dut beste zerbaiten bila gabiltzala.
  • 0:47 - 0:49
    Zeozer gehiagoren bila,
  • 0:49 - 0:51
    Zenbait gai kruzialetan argia islatzen duten
  • 0:51 - 0:54
    irudien bila gabiltza,
  • 0:54 - 0:57
    muga eta erlijioak gainditu dituzten irudiak,
  • 0:57 - 0:59
    zutik jartzera
  • 0:59 - 1:01
    edo zerbait egitera probokatzen gaituzten irudiak,
  • 1:01 - 1:03
    beste hitz batzuekin esateko,aktuatzera behartzen gaituztenak.
  • 1:03 - 1:06
    Beno, irudi hau guztiek ikusi duzue
  • 1:06 - 1:08
    Munduaren irudi fisikoaren gure ikuspegia aldatu zuen.
  • 1:08 - 1:11
    Lehenago ez genuen sekula mundua perspektiba honetatik ikusi.
  • 1:11 - 1:13
    Jende askoren ustez
  • 1:13 - 1:15
    ingurugiroa zaintzeko mugimendua
  • 1:15 - 1:17
    planeta horrela
  • 1:17 - 1:19
    ikustean sortu zen,
  • 1:19 - 1:21
    bere txikitasunean, bere hauskortasunean.
  • 1:22 - 1:25
    40 urte beranduago, talde hau,
  • 1:25 - 1:27
    beste asko baino hobeto konturatu da
  • 1:27 - 1:30
    gure espezieak ingurugiroan duen indar suntsitzaileaz.
  • 1:30 - 1:33
    Eta azkenean, badirudi zerbait egiten ari garela gai honekin.
  • 1:34 - 1:37
    Indar suntsitzaile honek forma ezberdinak hartzen ditu.
  • 1:37 - 1:40
    Adibidez, Brent Stirtonek
  • 1:40 - 1:42
    Kongon hartutako argazki hauetan hildako gorilak ikus daitezke,
  • 1:42 - 1:45
    batzuk gurutziltzatuak daudela esan liteke,
  • 1:45 - 1:47
    eta espero zitekeen bezala,
  • 1:47 - 1:49
    nazioarteko haserrea eragin zuten.
  • 1:49 - 1:51
    Orain gutxi, naturak duen indar suntsitzailea
  • 1:51 - 1:54
    gogorarazi digu
  • 1:54 - 1:56
    Haitiko lurrikarak ere.
  • 1:57 - 2:00
    Hau baino okerragoa da nire ustez
  • 2:00 - 2:02
    ordea, gizakiak duen beste gizakiekiko duen indar suntsitzailea.
  • 2:02 - 2:05
    Samuel Pisarrek, Auschwitz-etik bizirik ateratzea lortu zutenetako batek,
  • 2:05 - 2:07
    hau esan zuen:
  • 2:07 - 2:09
    “Holokaustoak irakasten digu
  • 2:09 - 2:12
    natura, bere momenturik krudelenetan ere,
  • 2:12 - 2:15
    oso xaloa dela konparatuta gizakiarekin
  • 2:15 - 2:18
    honek moralaren iparrorratza eta arrazoia galtzen dituenean batez ere".
  • 2:18 - 2:21
    Bada beste gurutziltzatze mota bat ere.
  • 2:21 - 2:23
    Abu Ghraibeko irudi beldurgarriek,
  • 2:23 - 2:25
    baita Guantanamokoek ere,
  • 2:25 - 2:27
    eragin handia izan zuten.
  • 2:27 - 2:29
    Irudi hauek argitaratzeak,
  • 2:29 - 2:31
    irudiek erakusten dutenaren aurka ere,
  • 2:31 - 2:34
    gobernu bat bere politikak aldatzera eraman zuten.
  • 2:34 - 2:36
    Batzuek defendatu izan dute
  • 2:36 - 2:39
    irudi hauek izan zirela beste edozein ekintzak baino indar gehiago
  • 2:39 - 2:41
    eman ziotenak insurgentziari Iraken.
  • 2:41 - 2:44
    Areago, irudi horiek okupazio indarren
  • 2:44 - 2:47
    argumentu moral guztiak suntsitu zituzten.
  • 2:47 - 2:49
    Jo dezagun pixka bat atzera.
  • 2:49 - 2:51
    1960.eko eta 1970.eko hamarkadetan,
  • 2:51 - 2:53
    Vietnamgo Guda Ameriketako egongeletan erakusten zuten
  • 2:53 - 2:55
    egun batean bai, eta bestean ere bai.
  • 2:55 - 2:58
    Argazki berriek jendea gudako biktimekin aurrez aurre jartzera eraman zuten:
  • 2:58 - 3:01
    napalm-arekin erretako neskato txiki bat,
  • 3:02 - 3:04
    Guardia Nazionalak protestetan hildako
  • 3:04 - 3:07
    ikasle bat Ohioko Kent Estatu Unibertsitatean.
  • 3:07 - 3:09
    Esan daiteke
  • 3:09 - 3:11
    irudi hauek protestaren beraren ahots bilakatu zirela.
  • 3:11 - 3:13
    Orain, irudiek ulermenaren argia islatzeko indarra dute
  • 3:13 - 3:15
    zenbait susmo
  • 3:15 - 3:17
    ezjakintasun eta batez ere,
  • 3:17 - 3:19
    hitzaldi eman izan ditut honen inguruan
  • 3:19 - 3:22
    baina soilik argazki bat erakutsiko dizuet,
  • 3:22 - 3:24
    GIB/HIESaren kontuan.
  • 3:25 - 3:28
    1980.eko hamarkadan
  • 3:28 - 3:30
    eritasun hau zuten pertsonen estigmatizazioa
  • 3:30 - 3:32
    barrera handia zen baita arazoaz hitz egiteko ere.
  • 3:32 - 3:35
    Ekintza soil batek, 1987. urtean, munduko emakumerik ezagunenak,
  • 3:35 - 3:37
    Galesko Printzesak
  • 3:37 - 3:39
    GIB/HIESak kutsatutako haurra ukitzen ikusteak eragin handia izan zuen,
  • 3:39 - 3:42
    batez ere Europan.
  • 3:42 - 3:45
    Berak inork baino hobeto zekien irudiak duen indarraz.
  • 3:46 - 3:48
    Beraz, irudi indartsu baten aurrean gaudenean,
  • 3:48 - 3:50
    bi aukera ditugu.
  • 3:50 - 3:53
    Begirada kentzea, edo irudia aztertzea.
  • 3:53 - 3:55
    Eskerrak, 1998an the Guardian egunkarian
  • 3:55 - 3:57
    argazki hauek argitaratu zirenean,
  • 3:57 - 4:00
    atentzio handia jarri zuten hauen gainean, eta azkenerako diru asko ere bai,
  • 4:00 - 4:02
    Sudango goseteari aurreko egiteko esfortzuan.
  • 4:02 - 4:04
    Irudiok mundua aldatu al zuten?
  • 4:04 - 4:06
    Ez, baina eragin handia izan zuten.
  • 4:07 - 4:09
    Irudiek badute gure sinesmenik sakonenak
  • 4:09 - 4:12
    eta besteekiko ditugun respontsabilitateak dudan jartzeko indarra.
  • 4:12 - 4:14
    Denok ikusi genituen irudiok Katrina hurakana ostean,
  • 4:14 - 4:16
    eta uste dut milioi askorentzat
  • 4:16 - 4:18
    eragin handia izan zutela,
  • 4:18 - 4:20
    eta uste dut amerikarrak
  • 4:20 - 4:22
    2008ko azaroan bozka ematera joan zirenean
  • 4:22 - 4:25
    oraindik beren buruetatik oso urrun ez zeudela.
  • 4:26 - 4:29
    Zoritxarrez, oso irudi garrantzitsuak
  • 4:29 - 4:32
    grafikoegiak dira edo beraiek ikustea oso deserosoa da guretzat.
  • 4:33 - 4:35
    Argazki bat erakutsiko dizuet
  • 4:35 - 4:38
    Eugene Richardsek Irakeko Beterano bati ateratako argazkia da,
  • 4:38 - 4:40
    ikaragarrizko lana da
  • 4:40 - 4:43
    sekula publikatu gabea, “Guda Pertsonala da” izenekoa.
  • 4:43 - 4:45
    Baina irudiek ez dute zertan grafiko
  • 4:45 - 4:47
    izan guri tragedia bat gogorarazteko.
  • 4:47 - 4:50
    John Moore-k Arlingtongo hilerrian atera zuen argazki hau.
  • 4:50 - 4:52
    Gatazka baten tentsio-momentu guztien ostean,
  • 4:52 - 4:55
    munduko gatazka-eremu guztietan
  • 4:55 - 4:58
    bada argazki bat, askoz ere leku ixilago batean atera
  • 4:58 - 5:01
    eta hunkitu egiten nauena, beste guztiak baino gehiago.
  • 5:02 - 5:05
    Ansel Adamsek esan zuen, eta ez nator berarekin bat,
  • 5:05 - 5:08
    “Ez duzu argazkia ateratzen, egin egiten duzu”.
  • 5:08 - 5:10
    Nire ustez ez da argazkilaria argazkia egiten duena,
  • 5:10 - 5:12
    zuek baizik.
  • 5:12 - 5:14
    Argazki bakoitzari geure balioak eransten dizkiogu,
  • 5:14 - 5:16
    gure sinesmen sistema,
  • 5:16 - 5:19
    eta horren ondorioa da, irudiak geure baitan jarraitzea,
  • 5:19 - 5:21
    Gure konpainiak 70 milioi irudi ditu.
  • 5:21 - 5:24
    Nik bat daukat nire bulegoan.
  • 5:24 - 5:26
    Hauxe da.
  • 5:26 - 5:28
    Espero dut zerbait esaten dizuen irudi bat ikusten duzuen
  • 5:28 - 5:30
    hurrengoan, ulertuko duzuela hobeto zergatik den hori,
  • 5:30 - 5:32
    eta jakin badakit,
  • 5:32 - 5:35
    audientzia honi hitz eginez,
  • 5:35 - 5:37
    horren inguruan zerbait egingo duzuela.
  • 5:37 - 5:39
    Eta milesker argazkilari guztiei.
  • 5:39 - 5:41
    (Txaloak)
Title:
Jonathan Klein: Mundua aldatu duten argazkiak
Speaker:
Jonathan Klein
Description:

Argazkiek historia dokumentatu baino gehiago egiten dute, historia bera egiten dute. TED Unibertsitatean, Getty Images-ko Jonhathan Kleinek argazkirik ikonikoenak erakutsiko dizkigu, eta kontatuko digu zer gertatzen den belaunaldi batek hain argazki indartsua ikusten duenean, non ezin duen begirada hortik kendu, edo ezta atzera begiratu ere.

more » « less
Video Language:
English
Team:
closed TED
Project:
TEDTalks
Duration:
05:42
Lander Arbelaitz added a translation

Basque subtitles

Revisions