0:00:00.000,0:00:02.000 Nire industrian 0:00:02.000,0:00:05.000 irudiek mundua alda dezaketela sinesten dugu. 0:00:05.000,0:00:08.000 Ados, naif-ak gara, dizdirak itxutu gaitu, koitadu hutsak gara. 0:00:08.000,0:00:10.000 Egia da badakigula 0:00:10.000,0:00:12.000 irudiek beraiek bakarrik ez dutela mundua aldatzen, 0:00:12.000,0:00:15.000 baina aldi berean badakigu, argazkilaritza hasi zenetik, 0:00:15.000,0:00:18.000 irudiek jendearengan erreakzio batzuk sortu dituztela, 0:00:18.000,0:00:21.000 eta erreakzio hauek bai, hauek gauzak aldatu dituzte. 0:00:21.000,0:00:24.000 Beraz, has gaitezen irudi talde batekin. 0:00:24.000,0:00:26.000 Harritu egingo ninduke 0:00:26.000,0:00:29.000 erakutsiko ditudan zenbait ez bazenituzte ezagutuko. 0:00:29.000,0:00:31.000 Ikoniko gisa deskribatu izan dira, 0:00:31.000,0:00:34.000 hain ikonikoak, non askotan beharbada klixe ere badiren. 0:00:34.000,0:00:36.000 Egia esan, hain ezagunak dira 0:00:36.000,0:00:38.000 forma aldaketa txiki batekin ere 0:00:38.000,0:00:41.000 ezagutuko dituzuela. 0:00:42.000,0:00:44.000 (Barreak) 0:00:45.000,0:00:47.000 Baina uste dut beste zerbaiten bila gabiltzala. 0:00:47.000,0:00:49.000 Zeozer gehiagoren bila, 0:00:49.000,0:00:51.000 Zenbait gai kruzialetan argia islatzen duten 0:00:51.000,0:00:54.000 irudien bila gabiltza, 0:00:54.000,0:00:57.000 muga eta erlijioak gainditu dituzten irudiak, 0:00:57.000,0:00:59.000 zutik jartzera 0:00:59.000,0:01:01.000 edo zerbait egitera probokatzen gaituzten irudiak, 0:01:01.000,0:01:03.000 beste hitz batzuekin esateko,aktuatzera behartzen gaituztenak. 0:01:03.000,0:01:06.000 Beno, irudi hau guztiek ikusi duzue 0:01:06.000,0:01:08.000 Munduaren irudi fisikoaren gure ikuspegia aldatu zuen. 0:01:08.000,0:01:11.000 Lehenago ez genuen sekula mundua perspektiba honetatik ikusi. 0:01:11.000,0:01:13.000 Jende askoren ustez 0:01:13.000,0:01:15.000 ingurugiroa zaintzeko mugimendua 0:01:15.000,0:01:17.000 planeta horrela 0:01:17.000,0:01:19.000 ikustean sortu zen, 0:01:19.000,0:01:21.000 bere txikitasunean, bere hauskortasunean. 0:01:22.000,0:01:25.000 40 urte beranduago, talde hau, 0:01:25.000,0:01:27.000 beste asko baino hobeto konturatu da 0:01:27.000,0:01:30.000 gure espezieak ingurugiroan duen indar suntsitzaileaz. 0:01:30.000,0:01:33.000 Eta azkenean, badirudi zerbait egiten ari garela gai honekin. 0:01:34.000,0:01:37.000 Indar suntsitzaile honek forma ezberdinak hartzen ditu. 0:01:37.000,0:01:40.000 Adibidez, Brent Stirtonek 0:01:40.000,0:01:42.000 Kongon hartutako argazki hauetan hildako gorilak ikus daitezke, 0:01:42.000,0:01:45.000 batzuk gurutziltzatuak daudela esan liteke, 0:01:45.000,0:01:47.000 eta espero zitekeen bezala, 0:01:47.000,0:01:49.000 nazioarteko haserrea eragin zuten. 0:01:49.000,0:01:51.000 Orain gutxi, naturak duen indar suntsitzailea 0:01:51.000,0:01:54.000 gogorarazi digu 0:01:54.000,0:01:56.000 Haitiko lurrikarak ere. 0:01:57.000,0:02:00.000 Hau baino okerragoa da nire ustez 0:02:00.000,0:02:02.000 ordea, gizakiak duen beste gizakiekiko duen indar suntsitzailea. 0:02:02.000,0:02:05.000 Samuel Pisarrek, Auschwitz-etik bizirik ateratzea lortu zutenetako batek, 0:02:05.000,0:02:07.000 hau esan zuen: 0:02:07.000,0:02:09.000 “Holokaustoak irakasten digu 0:02:09.000,0:02:12.000 natura, bere momenturik krudelenetan ere, 0:02:12.000,0:02:15.000 oso xaloa dela konparatuta gizakiarekin 0:02:15.000,0:02:18.000 honek moralaren iparrorratza eta arrazoia galtzen dituenean batez ere". 0:02:18.000,0:02:21.000 Bada beste gurutziltzatze mota bat ere. 0:02:21.000,0:02:23.000 Abu Ghraibeko irudi beldurgarriek, 0:02:23.000,0:02:25.000 baita Guantanamokoek ere, 0:02:25.000,0:02:27.000 eragin handia izan zuten. 0:02:27.000,0:02:29.000 Irudi hauek argitaratzeak, 0:02:29.000,0:02:31.000 irudiek erakusten dutenaren aurka ere, 0:02:31.000,0:02:34.000 gobernu bat bere politikak aldatzera eraman zuten. 0:02:34.000,0:02:36.000 Batzuek defendatu izan dute 0:02:36.000,0:02:39.000 irudi hauek izan zirela beste edozein ekintzak baino indar gehiago 0:02:39.000,0:02:41.000 eman ziotenak insurgentziari Iraken. 0:02:41.000,0:02:44.000 Areago, irudi horiek okupazio indarren 0:02:44.000,0:02:47.000 argumentu moral guztiak suntsitu zituzten. 0:02:47.000,0:02:49.000 Jo dezagun pixka bat atzera. 0:02:49.000,0:02:51.000 1960.eko eta 1970.eko hamarkadetan, 0:02:51.000,0:02:53.000 Vietnamgo Guda Ameriketako egongeletan erakusten zuten 0:02:53.000,0:02:55.000 egun batean bai, eta bestean ere bai. 0:02:55.000,0:02:58.000 Argazki berriek jendea gudako biktimekin aurrez aurre jartzera eraman zuten: 0:02:58.000,0:03:01.000 napalm-arekin erretako neskato txiki bat, 0:03:02.000,0:03:04.000 Guardia Nazionalak protestetan hildako 0:03:04.000,0:03:07.000 ikasle bat Ohioko Kent Estatu Unibertsitatean. 0:03:07.000,0:03:09.000 Esan daiteke 0:03:09.000,0:03:11.000 irudi hauek protestaren beraren ahots bilakatu zirela. 0:03:11.000,0:03:13.000 Orain, irudiek ulermenaren argia islatzeko indarra dute 0:03:13.000,0:03:15.000 zenbait susmo 0:03:15.000,0:03:17.000 ezjakintasun eta batez ere, 0:03:17.000,0:03:19.000 hitzaldi eman izan ditut honen inguruan 0:03:19.000,0:03:22.000 baina soilik argazki bat erakutsiko dizuet, 0:03:22.000,0:03:24.000 GIB/HIESaren kontuan. 0:03:25.000,0:03:28.000 1980.eko hamarkadan 0:03:28.000,0:03:30.000 eritasun hau zuten pertsonen estigmatizazioa 0:03:30.000,0:03:32.000 barrera handia zen baita arazoaz hitz egiteko ere. 0:03:32.000,0:03:35.000 Ekintza soil batek, 1987. urtean, munduko emakumerik ezagunenak, 0:03:35.000,0:03:37.000 Galesko Printzesak 0:03:37.000,0:03:39.000 GIB/HIESak kutsatutako haurra ukitzen ikusteak eragin handia izan zuen, 0:03:39.000,0:03:42.000 batez ere Europan. 0:03:42.000,0:03:45.000 Berak inork baino hobeto zekien irudiak duen indarraz. 0:03:46.000,0:03:48.000 Beraz, irudi indartsu baten aurrean gaudenean, 0:03:48.000,0:03:50.000 bi aukera ditugu. 0:03:50.000,0:03:53.000 Begirada kentzea, edo irudia aztertzea. 0:03:53.000,0:03:55.000 Eskerrak, 1998an the Guardian egunkarian 0:03:55.000,0:03:57.000 argazki hauek argitaratu zirenean, 0:03:57.000,0:04:00.000 atentzio handia jarri zuten hauen gainean, eta azkenerako diru asko ere bai, 0:04:00.000,0:04:02.000 Sudango goseteari aurreko egiteko esfortzuan. 0:04:02.000,0:04:04.000 Irudiok mundua aldatu al zuten? 0:04:04.000,0:04:06.000 Ez, baina eragin handia izan zuten. 0:04:07.000,0:04:09.000 Irudiek badute gure sinesmenik sakonenak 0:04:09.000,0:04:12.000 eta besteekiko ditugun respontsabilitateak dudan jartzeko indarra. 0:04:12.000,0:04:14.000 Denok ikusi genituen irudiok Katrina hurakana ostean, 0:04:14.000,0:04:16.000 eta uste dut milioi askorentzat 0:04:16.000,0:04:18.000 eragin handia izan zutela, 0:04:18.000,0:04:20.000 eta uste dut amerikarrak 0:04:20.000,0:04:22.000 2008ko azaroan bozka ematera joan zirenean 0:04:22.000,0:04:25.000 oraindik beren buruetatik oso urrun ez zeudela. 0:04:26.000,0:04:29.000 Zoritxarrez, oso irudi garrantzitsuak 0:04:29.000,0:04:32.000 grafikoegiak dira edo beraiek ikustea oso deserosoa da guretzat. 0:04:33.000,0:04:35.000 Argazki bat erakutsiko dizuet 0:04:35.000,0:04:38.000 Eugene Richardsek Irakeko Beterano bati ateratako argazkia da, 0:04:38.000,0:04:40.000 ikaragarrizko lana da 0:04:40.000,0:04:43.000 sekula publikatu gabea, “Guda Pertsonala da” izenekoa. 0:04:43.000,0:04:45.000 Baina irudiek ez dute zertan grafiko 0:04:45.000,0:04:47.000 izan guri tragedia bat gogorarazteko. 0:04:47.000,0:04:50.000 John Moore-k Arlingtongo hilerrian atera zuen argazki hau. 0:04:50.000,0:04:52.000 Gatazka baten tentsio-momentu guztien ostean, 0:04:52.000,0:04:55.000 munduko gatazka-eremu guztietan 0:04:55.000,0:04:58.000 bada argazki bat, askoz ere leku ixilago batean atera 0:04:58.000,0:05:01.000 eta hunkitu egiten nauena, beste guztiak baino gehiago. 0:05:02.000,0:05:05.000 Ansel Adamsek esan zuen, eta ez nator berarekin bat, 0:05:05.000,0:05:08.000 “Ez duzu argazkia ateratzen, egin egiten duzu”. 0:05:08.000,0:05:10.000 Nire ustez ez da argazkilaria argazkia egiten duena, 0:05:10.000,0:05:12.000 zuek baizik. 0:05:12.000,0:05:14.000 Argazki bakoitzari geure balioak eransten dizkiogu, 0:05:14.000,0:05:16.000 gure sinesmen sistema, 0:05:16.000,0:05:19.000 eta horren ondorioa da, irudiak geure baitan jarraitzea, 0:05:19.000,0:05:21.000 Gure konpainiak 70 milioi irudi ditu. 0:05:21.000,0:05:24.000 Nik bat daukat nire bulegoan. 0:05:24.000,0:05:26.000 Hauxe da. 0:05:26.000,0:05:28.000 Espero dut zerbait esaten dizuen irudi bat ikusten duzuen 0:05:28.000,0:05:30.000 hurrengoan, ulertuko duzuela hobeto zergatik den hori, 0:05:30.000,0:05:32.000 eta jakin badakit, 0:05:32.000,0:05:35.000 audientzia honi hitz eginez, 0:05:35.000,0:05:37.000 horren inguruan zerbait egingo duzuela. 0:05:37.000,0:05:39.000 Eta milesker argazkilari guztiei. 0:05:39.000,0:05:41.000 (Txaloak)