Guztiok izan beharko genuke feminista -Chimamanda Ngozi Adichie
-
0:15 - 0:19Nire anaia Chucks eta nire lagunik onena,
Ike, talde antolatzaileko partaide dira, -
0:19 - 0:23hortaz, etortzeko eskatu zidatenean,
ezin nien ezezkorik eman. -
0:24 - 0:25Oso pozik nago.
-
0:25 - 0:27Afrikaz arduratzen den
talde zoragarria da. -
0:27 - 0:30Zoriontsua naiz hemen egoteagatik.
-
0:30 - 0:34Esan didatenez, munduko neskatorik eder
-
0:34 - 0:37eta zoragarriena entzuleen artean dago,
-
0:37 - 0:38Kamzia Adichie du izena,
-
0:38 - 0:42eta zutitzea nahi nuke...
nire iloba da! -
0:42 - 0:47(Txaloak)
-
0:51 - 0:57Okuloma zen nire haurtzaroko
lagunik onenetakoa. -
0:57 - 0:59Kale berean bizi ginen,
-
0:59 - 1:02eta neba zaharra balitz bezala
zaintzen ninduen. -
1:02 - 1:06Mutiil bat atsegin banuen,
Okulomari eskatzen nion iritzia. -
1:06 - 1:092005eko abenduan, hegazkin-istripu batean
hil zen Okuloma, -
1:09 - 1:13Nigeriako hegoaldean.
-
1:13 - 1:15Duela zazpi urte, hain zuzen.
-
1:16 - 1:22Okulomarekin eztabaida nezakeen,
barre egin, edota gai serioez hitz egin. -
1:22 - 1:25Hark deitu zidan lehenik “feminista”.
-
1:26 - 1:2914 urte inguru izango nituen. Haren
etxean geunden, eztabaidan, -
1:29 - 1:33biok ere irakurritako liburu guztietako
ezagutza mordoa ezin digerituta artean. -
1:33 - 1:37Ez dut gogoratzen zehazki zeri buruz
ari ginen eztabaidan, -
1:37 - 1:40baina gogoan dut nire erretolikaren erdian
-
1:40 - 1:44Okulomak zera esan zidala, begietara
begira: —Badakizu feminista zarela? -
1:44 - 1:46Ez zen konplimendua.
-
1:47 - 1:50Tonuagatik ohartu nintzen, tonu horrekin
berarekin esan baiziezadakeen -
1:50 - 1:53“terrorismoa babesten duzu”.
-
1:53 - 1:55(Barreak)
-
1:55 - 1:59Nik ez nekien zer esan nahi zuen,
zehazki, “feminista” hitz horrek. -
1:59 - 2:02Baina ez nuen nahi Okuloma
nire ezjakintasunaz ohar zedin. -
2:02 - 2:05Ez nuen aintzat hartu eta
eztabaidan jarraitu nuen. -
2:05 - 2:08Etxera iritsi bezain laster, baina,
-
2:08 - 2:11hitza hiztegian bilatzeko lana hartu nuen.
-
2:11 - 2:15Egin dezagun jauzi denboran.
2003an eleberri bat idatzi nuen -
2:15 - 2:18emaztea jotzen duen gizon bati buruzkoa.
-
2:18 - 2:20Istorioa ez da ongi amaitzen.
-
2:20 - 2:23Nigerian eleberria sustatzen
ari nintzen bitartean, -
2:23 - 2:29asmo oneko gizonezko kazetari batek
aholku bat eman nahi zidala esan zidan. -
2:29 - 2:33Agian jakingo duzuen bezala,
Nigeriarrak beti izaten dira -
2:33 - 2:38eskatu gabeko aholkuak emateko prest.
-
2:39 - 2:43Aipatu zidan jendeak zioela
eleberria feminista zela, -
2:43 - 2:45eta haren aholkua —
-
2:45 - 2:48buruarekin ezetz eginez, triste bezala —
-
2:48 - 2:51nire burua feminista gisa
ez aurkeztea zen, -
2:51 - 2:55feministak zoritxarrekoak izaten direlako
eta ezin izaten dutelako senarrik aurkitu. -
2:55 - 2:59(Barreak)
-
3:00 - 3:03Hortaz, “feminista zoriontsu”
gisa aurkeztea erabaki nuen. -
3:03 - 3:06Garai berean, akademiako
emakume nigeriar batek -
3:06 - 3:09esan zidan feminismoa ez zela
afrikar kulturaren parte -
3:09 - 3:11eta nire burua feministatzat nuela
-
3:11 - 3:14“Mendebaldeko liburuen”
eraginpean nengoelako. -
3:14 - 3:17Barre egin nuen, nire gaztaroko
irakurgai gehienak -
3:17 - 3:19benetan antifeministak izan zirelako.
-
3:19 - 3:2216 urte egiterako, irakurriak nituen
Mills & Boonek -
3:22 - 3:24argitaratutako eleberri
erromantiko guztiak. -
3:24 - 3:26Eta “feminismoaren testu klasikoak”
-
3:26 - 3:29irakurtzen saiatu nintzen bakoitzean,
aspertu, -
3:29 - 3:31eta lanak izaten nituen amaitzeko.
-
3:31 - 3:33Edonola ere, feminismoa
antiafrikarra zenez, -
3:33 - 3:37nire burua “feminista zoriontsu afrikar”
gisa aurkezten hastea erabaki nuen. -
3:38 - 3:42Halako batean, gizonak gorrotatzen
ez dituen eta ezpain-margoa eta takoiak -
3:42 - 3:44bere, eta ez gizonezkoen, gusturako
-
3:44 - 3:47daramatzan feminista zoriontsu afrikarra
izatera ere iritsi nintzen. -
3:48 - 3:50Noski, horren zati handi bat
ironia baino ez zen, -
3:50 - 3:55baina “feminista” hitzak jasaten duen
konnotazio-gainkargaren adierazgarria da. -
3:55 - 3:57Gizonak gorrotatzen dituzu,
-
3:57 - 4:00titi-zorroak gorrotatzen dituzu,
kultura afrikarra gorroto duzu... -
4:00 - 4:03Haurtzaroko istorio bat kontatuko dut.
-
4:03 - 4:05Lehen hezkuntzan nengoela,
-
4:05 - 4:09hiruhilekoaren hasieran azterketa
jarriko zigula esan zigun irakasleak, -
4:09 - 4:13eta nota onena ateratzen zuena
ikasgelako begiralea izango zela. -
4:13 - 4:15Ardura hori izatea ez zen
ahuntzaren gauerdiko eztula. -
4:15 - 4:18Ikasgelako begiralea izanik,
-
4:18 - 4:21zalaparta sortzen zutenen
izen-abizenak hartu behar zenituen, -
4:21 - 4:24—botere-mozkorraldia eragiten du horrek―
-
4:24 - 4:29baina gure irakasleak, gainera, makila
ematen zizun, eskuan eraman zenezan -
4:29 - 4:33zalapartarien bila ikasgela goitik behera
zeharkatzen zenuen bitartean. -
4:33 - 4:37Jakina, makila erabiltzea ez zegoen
baimenduta. -
4:37 - 4:41Baina egoera zirraragarria zen hura,
9 urteko ni bezalako neskato batentzat. -
4:41 - 4:43Ikasgelako begiralea izateko
irrikan nengoen, -
4:43 - 4:46eta notarik onena atera nuen azterketan.
-
4:46 - 4:50Nire harridurarako, irakasleak esan
zuen begiraleak mutila izan behar zuela. -
4:50 - 4:54Hori ez zuen aldez aurretik azaldu;
jakintzat eman zuen xehetasun hura. -
4:54 - 4:57(Barreak)
-
4:57 - 5:00Bigarren nota onena mutiko batek
atera zuen, -
5:00 - 5:02hortaz, mutikoa izan zen begiralea.
-
5:03 - 5:05Interesgarriena da mutiko hura
-
5:05 - 5:08izaki gozo eta atsegina zela;
-
5:08 - 5:12ez zuen inolako interesik, makila eskuan,
ikasgela zeharkatzeko. -
5:12 - 5:16Ni, aldiz, irrikan nengoen, esan bezala.
-
5:17 - 5:19Baina ni emakumea nintzen,
eta hura gizona; -
5:19 - 5:21hortaz, mutikoa izan zen begiralea.
-
5:21 - 5:24Sekula ez dut ahaztu gertaera hura.
-
5:24 - 5:27Sarri akats bera egiten dut:
pentsatu ohi dut -
5:27 - 5:30niretzat agerikoa dena
besteentzat ere hala izango dela. -
5:30 - 5:32Adibidez, Louis lagun maitea,
-
5:32 - 5:34gizon azkar eta progresista.
-
5:34 - 5:37Gure arteko elkarrizketetan,
zera esaten zidan: -
5:37 - 5:41"Ez dakit zergatik diozun emakumeentzat
gauzak ezberdinak eta zailagoak direla. -
5:41 - 5:44Beharbada, izango ziren lehen,
baina ez gaur egun" -
5:44 - 5:48Nik ez nuen ulertzen Louis gai ez izatea
itxuraz hain agerikoa zena ikusteko. -
5:48 - 5:52Halako gaualdi batean, Lagosen, Louis eta
biok irten ginen, lagunekin batera. -
5:52 - 5:55Lagos ezagutzen ez duzuenontzat,
-
5:55 - 5:57bada osagai zoragarri bat
hiri-altzarien artean: -
5:57 - 6:02energiaz betetako gazteak, hainbat
saltokiren aurrean zain egoten direnak -
6:02 - 6:05eta, keinu nabarmenak eginez, autoa
aparkatzen “laguntzen” dizutenak. -
6:06 - 6:09Bereziki harritu ninduten
gau hartan aparkalekua -
6:09 - 6:13aurkitu zigun gizonaren keinuek.
-
6:13 - 6:16Hala, bagindoazenean, eskupekoa
ematea erabaki nuen. -
6:16 - 6:18Poltsa ireki,
-
6:18 - 6:20dirua ateratzeko eskua sartu,
-
6:23 - 6:25eta gizonari eman nion,
-
6:26 - 6:27Eta gizonak,
-
6:27 - 6:30pozik eta esker onez,
-
6:30 - 6:32dirua onartu,
-
6:32 - 6:34eta zera esan zuen, Louisi begira:
-
6:34 - 6:36—Eskerrik asko, jauna!
-
6:36 - 6:41(Barreak)
-
6:41 - 6:45Louisek, niri begira harrituta,
galdetu zuen: -
6:45 - 6:49—Zergatik eman dizkit niri eskerrak?
Dirua ez diot nik eman. -
6:49 - 6:53Orduan, azkenean ulertu zuela
ikusi nuen haren aurpegian. -
6:53 - 6:56Gizonak uste zuen nik emandako dirua
-
6:56 - 7:00Louisena zela.
-
7:00 - 7:02Louis gizona delako.
-
7:03 - 7:05Ezberdinak gara gizonak eta emakumeak.
-
7:05 - 7:07Hormona ezberdinak,
sexu-organo ezberdinak, -
7:07 - 7:10eta gaitasun biologiko ezberdinak ditugu:
-
7:10 - 7:13emakumeek haurrak izan ditzakete;
gizonezkoek ez. -
7:13 - 7:15Oraingoz behintzat.
-
7:16 - 7:20Gizonek testosterona gehiago eta,
oro har, indar fisiko handiagoa dute. -
7:21 - 7:24Munduan, biztanleria femeninoa
pixka bat handiagoa da, -
7:24 - 7:27munduko biztanleen %52 dira emakumeak.
-
7:27 - 7:31Hala ere, boterea eta prestigiozko
kargu gehienak gizonezkoen eskuetan daude. -
7:31 - 7:34Wangari Maathai Bake Nobel
saridun kenyarrak, -
7:34 - 7:37oso argi eta zuzen azaldu zuen:
-
7:37 - 7:41“Zenbat eta gorago iritsi, orduan eta
emakume gutxiago aurkituko dituzu”. -
7:42 - 7:46AEBetako azken bozetan, etengabe entzun
genuen Lilly Ledbetter Legearen berri, -
7:46 - 7:49baina, aliterazio arranditsutik
harago joanez gero, -
7:49 - 7:51egoera honi erantzun nahi zion
lege horrek: -
7:51 - 7:54gizon batek eta emakume batek
lan bera egin dezakete, -
7:54 - 7:56prestakuntza bera izanda,
-
7:56 - 7:58baina gizonak ordainsari hobea
jasoko du, gizona delako. -
7:58 - 8:01Hala, zentzu hertsian, gizonezkoek
gobernatzen dute mundua. -
8:01 - 8:05Horrek zentzua zuen orain dela
milaka urte. -
8:05 - 8:08Garai hartan, gizakien iraupenerako
ezaugarri behinena -
8:08 - 8:12indar fisikoa zen; pertsona batek
-
8:12 - 8:17zenbat eta indar fisiko handiagoa izan,
orduan eta aukera gehiago buruzagi izateko -
8:17 - 8:21Oro har, indartsuagoak dira
gizonezkoak fisikoki. -
8:21 - 8:23Noski, salbuespen asko daude.
-
8:23 - 8:27Gaur egun, erabat bestelakoa da mundua.
-
8:28 - 8:32Buruzagia izateko gaitasun handiena duena
ez da orain indar fisiko handiena duena, -
8:32 - 8:36baizik eta azkarrena,
ezagutza gehien dituena, -
8:36 - 8:38sortzaileena edota berritzaileena.
-
8:38 - 8:41Ezaugarri horiek izateko, ez dago
hormonen beharrik. -
8:41 - 8:44Emakumeak gizonak adinako adimena
izan dezake, -
8:44 - 8:47eta hura bezain sortzailea
eta berritzailea izan daiteke. -
8:47 - 8:48Eboluzionatu egin dugu;
-
8:48 - 8:51generoari buruzko ideiak, aldiz,
ez dira maila berean bilakatu. -
8:51 - 8:56Orain gutxi, Nigeriako hotelik onenetako
baten atartean sartu nintzenean, -
8:56 - 8:59—pentsatu nuen izena aipatzea,
baina ez dut egingo— -
8:59 - 9:03atezain batek geldiarazi eta
hainbat galdera deseroso egin zizkidan. -
9:04 - 9:07Mundu guztiak automatikoki
pentsatzen baitu -
9:07 - 9:11hotel batean bakarrik sartzen den
emakume nigeriarra sexu-langilea dela. -
9:11 - 9:12Bidenabar,
-
9:12 - 9:15zergatik jartzen dute hotel horiek arreta
-
9:15 - 9:19ustezko hornitzean eta ez
sexu-langileen eskarian? -
9:20 - 9:24Lagosen, giro oneko klub eta taberna asko
daude, baina ezin naiz bakarrik sartu. -
9:24 - 9:27Emakumeari ez diote
bakarrik sartzen uzten, -
9:27 - 9:30gizon batek lagunduta sartu behar du.
-
9:30 - 9:33Nigeriako jatetxe batean gizon batekin
sartzen naizenero, -
9:33 - 9:36zerbitzariak gizona agurtzen du,
eta ez ikusiarena egiten dit. -
9:37 - 9:41Zerbitzariak produktuak dira...
-
9:42 - 9:45Gizonak emakumeak baino
garrantzitsuagoak direla -
9:45 - 9:48irakatsi dien jendarte baten
ondorio dira zerbitzariok. -
9:48 - 9:51Jakin badakit ez dutela
asmo txarrez egiten, -
9:51 - 9:55baina gauza bat da zerbait jakitea, eta
beste bat maila emozionalean sentitzea. -
9:55 - 9:58Aintzat hartzen ez nauten bakoitzean,
ikusezin sentitzen naiz. -
9:58 - 10:00Haserretu egiten naiz.
-
10:00 - 10:03Gogoa izaten dut gizona bezain
gizaki naizela -
10:03 - 10:06eta agurra berdin-berdin
merezi dudala esateko. -
10:07 - 10:08Txikikeriak dira,
-
10:08 - 10:11baina, batzuetan, gauza txikienak
izaten dira mingarrienak. -
10:11 - 10:14Orain gutxi, artikulu bat idatzi nuen
-
10:14 - 10:17Lagosen emakume gaztea izatearen
esperientziari buruz. -
10:17 - 10:21Editoreek esan zidaten amorruz
betetako artikulua zela. -
10:21 - 10:23Noski amorruz beteta zegoela!
-
10:23 - 10:25(Barreak)
-
10:27 - 10:29Amorratuta nago.
-
10:29 - 10:32Egungo egoera, generoari dagokionez,
oso bidegabea da. Guztiok -
10:32 - 10:33egon beharko genuke haserre.
-
10:33 - 10:37Amorruak historia luzea du,
aldaketa positiboen eragile gisa; -
10:37 - 10:40baina, amorruaz gain,
badut itxaropena ere. -
10:41 - 10:44Irmo sinesten dudalako gizakiek
gaitasun handia dutela -
10:44 - 10:47beren burua onerako berreraikitzeko.
-
10:47 - 10:49Generoak badu garrantzia mundu osoan,
-
10:49 - 10:53baina Nigerian jarri nahi dut arreta,
eta Afrikan orokorrean, -
10:53 - 10:55hori baita ezagutzen dudana,
-
10:55 - 10:57eta bihotzean eramaten dudana.
-
10:57 - 10:59Gaur, bestelako mundu bat egiteko
-
10:59 - 11:02planarekin amesten has gaitezen
eskatu nahi nuke. -
11:02 - 11:06Mundu bidezkoago bat,
-
11:06 - 11:09beren buruarekin zoriontsuago
eta zintzoago izango diren -
11:09 - 11:11emakumeez eta gizonez osatutako mundua.
-
11:11 - 11:13Hauxe da horretan hasteko modua:
-
11:13 - 11:15beste era batean hezi behar ditugu alabak,
-
11:15 - 11:18baita semeak ere.
-
11:18 - 11:21Gure semeak hazteko moduak ez die
haiei batere mesederik egiten. -
11:21 - 11:24Umeen gizatasuna erreprimitu egiten dugu.
-
11:25 - 11:27Maskulinitatea estu-estu zedarritzen dugu,
-
11:27 - 11:30kaiola txiki eta gogorra da
maskulinitatea, -
11:30 - 11:33eta hantxe sartzen ditugu mutikoak.
-
11:33 - 11:36Ahuleziaren, sentiberatasunaren eta
-
11:36 - 11:40izuaren beldur izaten irakasten diegu.
-
11:41 - 11:43Benetan nor diren ezkutatzen
irakasten diegu, -
11:43 - 11:48“gizon gogorrak” izan behar dutelako,
Nigerian esaten dugun bezala. -
11:49 - 11:53Bigarren hezkuntzan, mutiko bat eta
neskato bat, nerabeak biak, -
11:53 - 11:55elkarrekin ateratzen dira,
patrikan sosik ez dutela. -
11:55 - 11:59Berdin dio, mutikoak ordaindu behar du
kontua beti, -
11:59 - 12:02haren maskulinitatea agertzeko.
-
12:02 - 12:05Gero, gure buruari galdetuko diogu
zergatik lapurtzen dieten mutikoek -
12:05 - 12:07dirua gurasoei.
-
12:08 - 12:11Neskei eta mutilei ez bagenie irakatsiko
-
12:11 - 12:14maskulinitatea eta dirua
elkarrekin lotzen? -
12:14 - 12:18Euren jarrera ez balitz izango
“mutilak ordaindu behar du” -
12:18 - 12:21baizik eta “ordain dezala gehien duenak”?
-
12:21 - 12:24Noski, abantaila historikoari esker,
-
12:24 - 12:26gizonak eduki ohi du gehien gaur egun.
-
12:26 - 12:28Seme-alabak bestela
hazten hasiko bagina, -
12:28 - 12:31berrogeita hamar edo ehun urte barru,
-
12:31 - 12:35mutilek ez lukete euren maskulinitatea
erakutsi beharraren presioa sentituko. -
12:35 - 12:39Hala ere, mutikoei egiten diegun
gauzarik okerrena, -
12:39 - 12:41gogorrak izan behar dutela sentiarazita,
-
12:41 - 12:45ego hauskorrak bereganatzera
bultzatzea da. -
12:45 - 12:49Gizon bat gogorra sentitzera
zenbat eta gehiago behartu, -
12:50 - 12:52orduan eta hauskorragoa haren egoa.
-
12:53 - 12:56Neskatoei ere mesede eskasa egiten diegu,
-
12:56 - 13:00ego maskulino hauskor horren zerbitzura
egoteko hazten ditugulako. -
13:01 - 13:04Neskei euren burua txikitzen,
gutxiagotzen irakasten diegu. -
13:04 - 13:06Neskatoei esaten diegu:
-
13:06 - 13:09“Izan dezakezu handinahia,
baina ez gehiegi" -
13:09 - 13:12"Arrakasta izaten saiatu behar duzu,
baina ez gehiegi, -
13:12 - 13:15bestela, gizonezkoei mehatxu
egingo diezu". -
13:15 - 13:18Gizon batekiko harremanean
sostengu ekonomikoa bazara, -
13:18 - 13:20disimula ezazu,
-
13:20 - 13:24jendaurrean batik bat;
bestela, gizona zikiratuko duzu. -
13:25 - 13:28Zer gertatuko litzateke,
hori auzitan ipiniko bagenu? -
13:28 - 13:32Zergatik izan behar du emakumearen
arrakastak mehatxu gizonarentzat? -
13:32 - 13:35Eta hitz hori, “zikiratu”,
baztertuko bagenu, besterik gabe? -
13:35 - 13:40Ez dakit baden ere gehiago gorrota
dezakedan beste hitzik. -
13:41 - 13:44Ezagun nigeriar batek galdetu zidan behin
-
13:44 - 13:47ea gizonezkoak kikiltzeak
kezkatzen ninduen. -
13:47 - 13:49Ni ez ninduen batere kezkatzen horrek.
-
13:49 - 13:51Horretan pentsatu ere ez nuen egin,
-
13:51 - 13:54nik kikiltzeko moduko gizon bat
-
13:54 - 13:55batere interesik
-
13:55 - 13:58sortzen ez didan gizona delako.
-
13:58 - 14:05(Barreak)
(Txaloak) -
14:05 - 14:08Hala ere, harritu egin ninduen galderak.
-
14:08 - 14:13Emakumea naizenez, ezkontza da
niretzat espero dena. -
14:13 - 14:15Nigandik espero dena da
bizitzarako erabakiak hartzea, -
14:15 - 14:18sekula ahaztu gabe ezkontza dela
garrantzitsuena. -
14:18 - 14:20Senar-emazte bizimodua ona izan daiteke,
-
14:20 - 14:25plazera, maitasuna eta elkarrenganako
babesa izan daitekeen neurrian. -
14:25 - 14:28Zergatik irakasten diegu neskatoei
horren zain egoten -
14:28 - 14:31eta mutikoei, aldiz, ez?
-
14:31 - 14:34Emakume nigeriar ezagun batek
etxea saltzea erabaki zuen -
14:34 - 14:37ez zuelako kikildu nahi berarekin
ezkondu nahiko zuen gizona. -
14:38 - 14:42Nigeriako emakume ezkongabe ezagun batek,
mintegietara joaten denean, -
14:42 - 14:44ezkontza-eraztuna eramaten du,
-
14:44 - 14:48berak dioenez, mintegian dauden
beste lankideek -
14:48 - 14:51“errespeta dezaten” nahi duelako.
-
14:51 - 14:53Ezagutzen ditut familiaren eta
lagunen aldetik, -
14:53 - 14:57baita lan-esparrutik ere, ezkontzeko
presio handia duten gazteak, -
14:57 - 14:59eta presio horrek erabaki ikaragarriak
hartzera eramaten ditu. -
14:59 - 15:02Ezkongabetasuna porrot pertsonaltzat
hartzen -
15:02 - 15:07irakasten die gure gizarteak
adin bateko neska ezkongabeei. -
15:07 - 15:10Aitzitik, adin bateko gizona
-
15:10 - 15:13oraindik aukeratzen ari delako
izango da ezkongabea. -
15:13 - 15:15(Barreak)
-
15:15 - 15:17Erraza da esatea emakumeek
-
15:17 - 15:19“ez” esan diezaioketela horri guztiari.
-
15:19 - 15:21Errealitatea zailagoa eta konplexuagoa da.
-
15:21 - 15:23Guztiok gara izaki sozialak. Denok
-
15:23 - 15:24barneratzen ditugu
-
15:24 - 15:26ideiak sozializazioaren bidez.
-
15:26 - 15:28Gure mintzairak ere
-
15:28 - 15:31horixe frogatzen du.
-
15:31 - 15:34Ezkontzarekin loturiko hizkera
maiz oinarritzen da jabetzan -
15:34 - 15:37adiskidetasunean oinarritu beharrean.
-
15:37 - 15:40“Errespetu” hitza erabiltzen dugu
-
15:40 - 15:43emakumeak gizonari zor diona adierazteko
-
15:43 - 15:46baina ia inoiz ez gizonak emakumeari
zor dionaz mintzatzeko. -
15:46 - 15:49Nigerian gizonek zein emakumeek
esaten dute -
15:49 - 15:52—barrea eginarazten didan esaldia da—
-
15:52 - 15:55"Honakoa egin dut,
senar-emazte bizimoduan bakea izateko". -
15:55 - 15:57Gizonek esaten dutenean,
-
15:57 - 16:00egin beharko ez luketen zerbaitez ari dira.
-
16:00 - 16:02(Barreak)
-
16:02 - 16:04Batzuek euren lagunei esaten diete,
-
16:04 - 16:08samindura-kutsuz esaten diete,
-
16:08 - 16:11azken batean euren maskulinitatea
erakusten duen zerbait da: -
16:13 - 16:16"O, emazteak esan dit ezin naizela
gauero joan diskoteketara, -
16:16 - 16:18eta, horregatik, asteburuetan
baino ez naiz ateratzen". -
16:18 - 16:20(Barreak)
-
16:20 - 16:24Emakumeak dioenean “honakoa egin
dut bikote bizimoduan bakea izateko” -
16:24 - 16:27lanpostu, helburu profesional
-
16:27 - 16:29edota amets bati,
-
16:29 - 16:31uko egin diotelako izan ohi da.
-
16:31 - 16:34Neskei erakusten diegu emakumeek
egiten dutela uko gehien -
16:34 - 16:37gizonen eta emakumeen arteko harremanetan.
-
16:37 - 16:40Euren artean lehiakide izateko
hazten ditugu emakumeak, -
16:40 - 16:43gizonezkoen arretari begira,
-
16:43 - 16:45eta ez lanpostu edo lorpenetan lehiakide.
-
16:46 - 16:49Emakumeei izaki sexualak ezin direla izan
irakasten diegu, -
16:49 - 16:51ez gizonen maila berean.
-
16:51 - 16:55Semeak izanez gero, ez zaigu axola
neska-laguna dutela jakitea. -
16:55 - 16:57Baina gure alabek mutil-laguna?
Jainkoarren, ez. -
16:57 - 16:58(Barreak)
-
16:58 - 17:00Baina, noski, unea iristean,
-
17:00 - 17:04espero dugu gizon perfektua ekarriko
duela etxera, harekin ezkon dadin. -
17:04 - 17:05Poliziarena egiten
-
17:05 - 17:06dugu neskekin.
-
17:06 - 17:07Euren birjintasunaz
-
17:07 - 17:08laudorioak egiten dizkiegu;
-
17:08 - 17:10mutilei, ordea, ez.
-
17:10 - 17:13Neure buruari galdetzen diot
nolatan ote den hori, -
17:13 - 17:16zeren...
(Barreak) -
17:16 - 17:23(Txaloak)
-
17:24 - 17:29birjintasuna galtzea genero ezberdineko
bi pertsona behar dituen prozesua baita... -
17:29 - 17:31Duela gutxi, neska bat taldean bortxatu
-
17:31 - 17:33zuten Nigeriako unibertsitate batean.
-
17:33 - 17:35Gutako batzuek ezagutzen dugu kasua.
-
17:35 - 17:37Eta, neska zein mutil,
-
17:37 - 17:38gazte nigeriar askoren
-
17:38 - 17:39erreakzioa
-
17:39 - 17:40halako zerbait izan zen:
-
17:40 - 17:43"Ados, gaizki dago bortxatzea.
-
17:43 - 17:47Baina zertan ari zen emakume hura
bakarrik lau mutilekin logela batean?" -
17:47 - 17:52Ahantz dezagun, ahal izanez gero,
erreakzio horren gizagabetasun ikaragarria -
17:52 - 17:57Emakumeak berez errudunak direla pentsa
dezaten hezi dituzte nigeriar horiek, -
17:58 - 18:01eta gizonezkoengandik hain gutxi
espero izateko hazi dituzte, -
18:01 - 18:05ezen izaki basati eta autokontrolik
gabeak izan daitezkeelako ideia ere -
18:05 - 18:06onargarri samarra izan daitekeen.
-
18:06 - 18:09Lotsatiak izaten irakasten diegu neskei.
-
18:09 - 18:12“Itxi hankak”
“Estal zaitez” -
18:12 - 18:14Emakume jaiotze hutsagatik
-
18:14 - 18:16zerbaiten errudun direla
sentiarazten diegu. -
18:16 - 18:19Eta gertatzen dena da neskatoak
-
18:19 - 18:21desira esperimentatzen dutela
-
18:21 - 18:24esan ezin duten emakume bihurtzen direla.
-
18:25 - 18:29Benetan pentsatzen dutena esan ezin duten
-
18:29 - 18:30emakume bihurtzen dira.
-
18:30 - 18:32Eta, hauxe da okerrena,
-
18:32 - 18:37arte bilakatu dute itxurak egitea.
-
18:37 - 18:43(Txaloak)
-
18:43 - 18:46Ezagutzen dut emakume bat
etxeko lanak gorroto dituena, -
18:46 - 18:47benetan gorroto ditu,
-
18:47 - 18:50baina gustatzen zaizkiolako
plantak egiten ditu, -
18:50 - 18:54irakatsi diotelako “ezkongai egokia
izateko" -
18:54 - 18:59“etxeko emakumea” izan behar duela
—Nigeriako beste kontzeptu bat erabilita—. -
19:00 - 19:01Azkenean ezkondu egin zen.
-
19:01 - 19:03Aurki hasi zen senarraren familia kexaka,
-
19:03 - 19:07aldatu egin zela esanez.
-
19:07 - 19:08Ez zen aldatu,
-
19:08 - 19:10plantak egiteaz nekatu zen, besterik gabe.
-
19:11 - 19:13Generoaren arazoa zera da,
-
19:13 - 19:16nolakoak izan behar dugun agintzen digu,
-
19:16 - 19:19benetan nolakoak garen
aintzat hartu beharrean. -
19:20 - 19:22Imajinatu zein zoriontsu, libre
izango ginatekeen, -
19:22 - 19:26benetan garena izanez,
-
19:26 - 19:29generoaren espektatiben zama nozitu gabe.
-
19:29 - 19:34Ukaezina da mutilak eta neskak
ezberdinak direla biologikoki, -
19:34 - 19:37baina sozializazioak puztu egiten ditu
ezberdintasun horiek, -
19:37 - 19:40eta gero hasten da atzera
elikatzen den prozesua. -
19:40 - 19:42Errepara iezaiozue, adibidez, sukaldeari.
-
19:42 - 19:46Gaur egun, eskuarki emakumeak
arduratzen dira sukaldean egiteaz -
19:46 - 19:47eta garbitzeaz.
-
19:47 - 19:49Baina zergatik?
-
19:49 - 19:52Emakumeak sukalderako
genearekin jaiotzen direlako, -
19:52 - 19:53(Barreak)
-
19:53 - 19:54edo sukaldean aritzea
-
19:54 - 19:57euren zeregina dela sinesteko
sozializatu dituztelako? -
19:57 - 19:58Sukaldean aritzeko
-
19:58 - 20:00genearekin jaio direla
esan behar nuen -
20:00 - 20:04baina orduan gogoratu naiz munduko
sukaldari ospetsu gehienak, -
20:04 - 20:07“chef” titulu dotorea
jasotzen duten horiek, -
20:07 - 20:08gizonezkoak direla.
-
20:09 - 20:11Nik amona miresten nuen,
-
20:11 - 20:13emakume bikaina zen,
-
20:13 - 20:15eta nire buruari galdetzen nion
-
20:15 - 20:18nolakoa izango ote zen gizonezkoen
aukera berak izan balitu. -
20:19 - 20:22Egun, aukera gehiago ditugu emakumeok
-
20:22 - 20:24nire amonaren garaian baino,
-
20:24 - 20:27politikan eta legeetan izandako
aldaketei esker, -
20:27 - 20:28eta oso garrantzitsuak dira horiek.
-
20:28 - 20:32Eta, hala ere, generoari buruzko
gure jarrerak eta pentsaerak -
20:32 - 20:35pisu handiagoa izaten jarraitzen dute.
-
20:36 - 20:38Zer gertatuko litzateke gure seme-alabak
heztean -
20:38 - 20:42generoari baino, gaitasunari
erreparatuko bagenio? -
20:42 - 20:43Eta generoari baino,
-
20:43 - 20:47interesei erreparatuko bagenie?
-
20:47 - 20:50Ezagutzen dut bi seme-alaba
dituen familia bat. -
20:50 - 20:51Eskolan distiratsuak dira,
-
20:51 - 20:53ume zoragarriak dira.
-
20:53 - 20:56Mutila gose denean, gurasoek
esaten diote neskari: -
20:56 - 20:59“Zoaz nebari berehalako
fideo batzuk prestatzera”. -
20:59 - 21:03Neskatoak ez du atsegin
berehalako fideoak prestatzea, -
21:03 - 21:06baina neska da, eta ezinbestean
egin behar du. -
21:06 - 21:07Lehen unetik gurasoek
-
21:07 - 21:08biei irakatsi izan baliete
-
21:08 - 21:14sukaldean egiten, zer?
-
21:14 - 21:15Sukaldean aritzea
-
21:15 - 21:17gaitasun praktikoa da mutil batentzat ere.
-
21:17 - 21:22Beti pentsatu izan dut ez duela
zentzu handirik -
21:22 - 21:25halako funtsezko kontu bat,
nork bere burua elikatzeko gaitasuna, -
21:25 - 21:27inoren esku uzteak.
-
21:27 - 21:32(Txaloak)
-
21:32 - 21:36Nire ezagun batek senarraren titulu
akademiko eta lanpostu berdinak ditu. -
21:36 - 21:39Lanetik bueltan emakumeak
egiten ditu etxeko lan gehienak, -
21:39 - 21:41senar-emazte askorekin
gertatzen den bezalaxe, -
21:41 - 21:43baina egun batean arreta eman zidan
-
21:43 - 21:46gizonak haurtxoari pixoihala
aldatzen zion bakoitzean, -
21:46 - 21:48emakumeak eskerrak ematen zizkiola.
-
21:49 - 21:54Zer gertatuko litzateke emakumeak
ohiko eta normaltzat joko balu -
21:54 - 21:57gizonak haurtxoa zaintzen laguntzea?
-
22:00 - 22:03Saiakera egiten ari naiz hazi bitartean
-
22:03 - 22:06barneratutako genero-ikasgai
asko desikasteko. -
22:06 - 22:08Hala ere, batzuetan kaltebera
sentitzen naiz -
22:08 - 22:11oraindik ere genero-espektatiben aurrean.
-
22:11 - 22:14Lehen aldiz graduondoko idazketa-eskola
eman nuenean -
22:14 - 22:16kezkatuta nengoen.
-
22:16 - 22:19Ez ikasgai-zerrendagatik,
ondo prestatuta nuelako -
22:19 - 22:21eta gustuko gaia irakatsiko nuelako.
-
22:21 - 22:24Jantzi behar nuen arropak
kezkatzen ninduen. -
22:25 - 22:27Serio har nintzaten nahi nuen.
-
22:27 - 22:29Jakitun nintzen emakume izateagatik
-
22:29 - 22:33nire baliozkotasuna erakutsi
beharko nuela. -
22:33 - 22:35Femeninoegi jarduteak kezkatzen ninduen.
-
22:35 - 22:38Ez nindukete serio hartuko.
-
22:38 - 22:42Ezpain-margoa eta gona polit bat
jartzeko gogoa nuen, -
22:42 - 22:43baina halakorik ez egitea
-
22:43 - 22:45erabaki nuen. Oso serio
-
22:45 - 22:46jantzita joan nintzen,
-
22:46 - 22:49oso maskulino eta oso itsusi.
-
22:50 - 22:53Auziaren egia gordina da:
itxurari dagokionez -
22:53 - 22:55gizonezkoa dugu oraindik estandar,
-
22:55 - 22:56arau.
-
22:56 - 22:59Lan-bilerara doan gizonak
-
22:59 - 23:00ez dio bere buruari galdetzen
-
23:00 - 23:03serio hartuko ote duten
arroparen arabera. -
23:03 - 23:06Lan-bilerara doan emakumeak ordea,
-
23:06 - 23:10femeninoegi agertzeaz kezkatu behar du,
-
23:10 - 23:13eta horren arabera hartuko
ote duten serio edo ez. -
23:14 - 23:17Nahiago nuke halako jantzi itsusirik
eraman izan ez banu. -
23:17 - 23:20Izan ere, dagoeneko ez dut armairuan.
-
23:21 - 23:26Ni neu izateko egungo konfiantza
izan banu, -
23:26 - 23:29ikasle haiek etekin handiagoa
aterako zieten nire eskolei. -
23:29 - 23:31Erosoago sentituko nintzelako,
-
23:31 - 23:33eta “ni neu” gehiago, modu osoagoan
eta benetakoagoan. -
23:34 - 23:38Nire feminitateaz gehiago ez lotsatzea
-
23:38 - 23:40erabaki dut.
-
23:40 - 23:47(Txaloak)
-
23:47 - 23:50Eta errespetua nahi dut, naizen
bezain femeninoa izanda, -
23:50 - 23:52merezi dudalako.
-
23:52 - 23:55Ez da erraza generoari buruzko
elkarrizketak izatea. -
23:56 - 23:58Gizonekoek nahiz emakumeek
-
23:58 - 24:01joera izaten dute genero-arazoei
garrantzia berehala kentzeko. -
24:01 - 24:04Irudika dezaket hemen hainbat lagun
euren buruari esaten: -
24:04 - 24:07"Emakumeak, benetakoak"?
-
24:08 - 24:10Gizonezko batzuek pentsatuko dute:
-
24:10 - 24:12"Ados, hori dena interesgarria da,
-
24:12 - 24:15baina nik ez dut horrela pentsatzen".
-
24:15 - 24:17Hortik dator, izan ere,
arazoaren zati bat. -
24:17 - 24:20Gizon askok ez dutelako aktiboki
pentsatzen generoan -
24:20 - 24:22eta ez diotelako erreparatzen.
-
24:22 - 24:24Generoaren arazoaren zati bat da hori.
-
24:24 - 24:26Gizon askok esaten dutelako,
Louis lagunak bezala, -
24:26 - 24:29orain ondo dagoela dena.
-
24:29 - 24:32Eta gizon askok ez dutelako
ezertxo egiten hori aldatzeko. -
24:32 - 24:35Gizona izanik jatetxe batean sartzen
bazara emakume batekin -
24:35 - 24:37eta zerbitzariak zu bakarrik
agurtzen bazaitu, -
24:37 - 24:39galdetzen al diozu:
-
24:39 - 24:42“Zergatik ez duzu agurtu
nirekin dagoen emakumea?” -
24:47 - 24:54(Barreak)
-
25:00 - 25:04Generoa gai deserosoa suerta daitekeenez,
-
25:04 - 25:07badira elkarrizketari amaiera emateko
modu errazak. -
25:07 - 25:10Badira bilakaera biologikoaz
eta tximinoez -
25:10 - 25:11hitz egiten dutenak,
-
25:11 - 25:15tximino-emeak arren aurrean
makurtu egiten direla -
25:15 - 25:17eta antzekoak aipatuz.
-
25:17 - 25:19Baina kontua da gu ez garela tximinoak.
-
25:19 - 25:25(Barreak)
(Txaloak) -
25:26 - 25:30Tximinoak zuhaitzetan bizi dira,
eta zizareak jaten dituzte. -
25:30 - 25:32Guk ez.
-
25:32 - 25:33Badira esaten dutenak:
-
25:33 - 25:36“Beno, gizonezkoek ere
gaizki pasatzen dute”. -
25:36 - 25:39Eta egia da.
-
25:39 - 25:41Baina hori ez da...
(Barreak) -
25:41 - 25:44Baina hori ez da elkarrizketa honen gaia.
-
25:46 - 25:49Generoa eta klase soziala zapalkuntza
modu ezberdinak dira. -
25:49 - 25:53Gizon beltzekin mintzatzearen mintzatzeaz
-
25:53 - 25:55asko ikasi dut zapalkuntza-sistemez
-
25:55 - 25:58eta elkarrenganako itsutasunaz.
-
25:58 - 26:01Behin batean, genero-kontuez
hitz egiten ari nintzela -
26:01 - 26:02batek zera esan zidan:
-
26:02 - 26:04"Zergatik hitz egin behar duzu
-
26:04 - 26:06emakume gisa?
-
26:06 - 26:07Zergatik ez duzu
-
26:07 - 26:10hitz egiten gizaki gisa?”
-
26:11 - 26:13Bide batez, gizon horrek
maiz hitz egiten zuen -
26:13 - 26:16gizon beltz moduan zuen esperientziaz.
-
26:18 - 26:21Generoak garrantzia du. Modu ezberdinean
bizi dugu mundua gizon eta emakumeok. -
26:22 - 26:25Generoak ematen dio kolorea
mundua bizitzeko moduari. -
26:25 - 26:27Baina aldatu dezakegu.
-
26:27 - 26:29Bada jendea esaten duena:
-
26:29 - 26:32"O, baina emakumeek dute benetako boterea,
-
26:32 - 26:33beheko boterea”.
-
26:33 - 26:36Nigeriako esamoldea da hori,
-
26:36 - 26:38gizonezkoengandik gauzak lortzeko
-
26:38 - 26:42euren sexualitateaz baliatzen diren
emakumeei buruzkoa. -
26:42 - 26:45Baina beheko botere hori
ez da benetako boterea. -
26:47 - 26:50Beheko boterea duen emakumea
ez delako boteretsua bere kabuz, -
26:50 - 26:53beste pertsona baten boterea
-
26:53 - 26:56lortzeko sarbidea baino ez dauka.
-
26:56 - 26:57Jakina, irudika dezakegu
-
26:57 - 26:59zer gertatzen den gizona
-
26:59 - 27:00umore txarrez,
-
27:00 - 27:02gaixorik,
-
27:02 - 27:03edota aldi baterako inpotente dagoenean.
-
27:03 - 27:07(Barreak)
-
27:08 - 27:13Bada esaten duenik emakumeak gizonezkoen
menpekoak direla, gure kultura delako. -
27:14 - 27:16Baina etengabe aldatzen da kultura.
-
27:16 - 27:19Hamabost urteko iloba biki
ederrak dauzkat. -
27:19 - 27:20Lagosen bizi dira.
-
27:20 - 27:23Orain dela ehun urte jaio izan balira
-
27:23 - 27:25eraman eta hil egingo zituzten.
-
27:25 - 27:29Igboen kulturak uste zuelako
seinale txarra zela bikiak jaiotzea. -
27:29 - 27:32Zer zentzu du kulturak?
-
27:35 - 27:40Kulturak herri baten babesa
eta iraupena ditu helburu. -
27:40 - 27:41Gure familian,
-
27:41 - 27:45ni naiz garenari buruzko historian
interes handiena duen alaba, -
27:45 - 27:46gure tradizioaren eta
-
27:46 - 27:48gure antzinako lurren gainekoan.
-
27:48 - 27:51Anai-arrebek ez dute hainbesteko
interesik gai horietan. -
27:51 - 27:53Hala ere, baztertuta nago auzi horietatik,
-
27:53 - 27:55ezin dut joan haien bileretara,
-
27:55 - 27:57ez dut hitzik.
-
27:57 - 27:59Emakumea naizelako.
-
27:59 - 28:01Kulturak ez du jendea egiten,
-
28:01 - 28:03jendeak egiten du kultura.
-
28:05 - 28:08(Txaloak)
-
28:09 - 28:12Emakumeak eskubide guztiak dituzten
gizakiak ez izatea -
28:12 - 28:16gure kulturaren parte bada, orduan
gure kultura aldatu behar dugu. -
28:17 - 28:22Askotan gogoratzen naiz
nire lagun Okulomaz, -
28:22 - 28:27jarrai dezatela bakean
atseden hartzen berak -
28:27 - 28:29eta Sosolisoko hegazkin-istripuan
hildako guztiek. -
28:29 - 28:33Maite dugunok beti izango dugu gogoan.
-
28:33 - 28:36Arrazoi zuen orain dela hainbeste urte
-
28:36 - 28:38feminista deitu zidanean.
-
28:38 - 28:40Feminista naiz.
-
28:40 - 28:43Hitza hiztegian bilatu nuenean,
-
28:43 - 28:44hauxe aurkitu nuen:
-
28:44 - 28:45“Feminista:
-
28:45 - 28:47sexuen arteko berdintasun
sozial, politiko -
28:47 - 28:50eta ekonomikoan sinesten duen pertsona”.
-
28:51 - 28:53Entzun ditudan istorioen arabera,
-
28:53 - 28:54gure birramona ere,
-
28:54 - 28:56feminista zen.
-
28:56 - 28:59Senartzat nahi ez zuen
gizonaren etxetik ihes egin, -
28:59 - 29:02eta berak aukeratutako gizonarekin
ezkondu zen. -
29:02 - 29:05Emakume izateagatik lurrak eta aukerak
kentzen ari zitzaizkiola -
29:05 - 29:11sentitu zuenean, ez zuen onartu;
protesta egin, eta egoera salatu zuen. -
29:11 - 29:14Birramonak ez zuen “feminista”
hitza ezagutzen, -
29:14 - 29:17baina horrek ez du esan nahi ez zenik.
-
29:17 - 29:20Askoz ere jende gehiagok aldarrikatu
beharko luke hitza. -
29:21 - 29:24Neuk ematen dudan definizioaren arabera,
-
29:24 - 29:26feminista da honako hau esaten duen
-
29:26 - 29:28edozein gizon edo emakume...
-
29:28 - 29:38(Barreak)
(Txaloak) -
29:38 - 29:41feminista da honako hau esaten duen
edozein gizon edo emakume: -
29:41 - 29:44"Bai, gaur egun genero-egoerarekin
arazorik bada, -
29:44 - 29:46eta konpondu behar badira,
-
29:46 - 29:48gauzak hobeto egin behar ditugu".
-
29:49 - 29:50Ezagutzen dudan feministarik onena
-
29:50 - 29:53nire anaia Kenny da.
-
29:54 - 29:58Oso gizon atsegin, eder
eta maitagarria da, -
29:58 - 30:00eta oso maskulinoa.
-
30:00 - 30:02Eskerrik asko.
-
30:02 - 30:07(Txaloak)
- Title:
- Guztiok izan beharko genuke feminista -Chimamanda Ngozi Adichie
- Description:
-
Elkarrizketa atsegin eta zintzo honetan, genero-rolak ezbaian jartzen ditu Chimamanda Adichiek eta haiei buruz pentsatzeko modu ezberdin bat jartzen du mahai gaiean, gizonezko eta emakumezkoen arteko benetako berdintasuna ekarriko duena.
- Video Language:
- English
- Team:
- closed TED
- Project:
- TEDxTalks
- Duration:
- 30:17
Jone Aliri Lazcano approved Basque subtitles for We should all be feminists - Chimamanda Ngozi Adichie at TEDxEuston | ||
Jone Aliri Lazcano accepted Basque subtitles for We should all be feminists - Chimamanda Ngozi Adichie at TEDxEuston | ||
Jone Aliri Lazcano edited Basque subtitles for We should all be feminists - Chimamanda Ngozi Adichie at TEDxEuston | ||
Jone Aliri Lazcano edited Basque subtitles for We should all be feminists - Chimamanda Ngozi Adichie at TEDxEuston | ||
Jon Eskisabel edited Basque subtitles for We should all be feminists - Chimamanda Ngozi Adichie at TEDxEuston | ||
Jon Eskisabel edited Basque subtitles for We should all be feminists - Chimamanda Ngozi Adichie at TEDxEuston | ||
Jon Eskisabel edited Basque subtitles for We should all be feminists - Chimamanda Ngozi Adichie at TEDxEuston | ||
Jon Eskisabel edited Basque subtitles for We should all be feminists - Chimamanda Ngozi Adichie at TEDxEuston |