0:00:14.951,0:00:19.378 Nire anaia Chucks eta nire lagunik onena, [br]Ike, talde antolatzaileko partaide dira, 0:00:19.378,0:00:23.088 hortaz, etortzeko eskatu zidatenean,[br]ezin nien ezezkorik eman. 0:00:23.626,0:00:24.859 Oso pozik nago. 0:00:24.859,0:00:27.418 Afrikaz arduratzen den [br]talde zoragarria da. 0:00:27.418,0:00:29.948 Zoriontsua naiz hemen egoteagatik. 0:00:29.948,0:00:33.647 Esan didatenez, munduko neskatorik eder 0:00:33.647,0:00:36.771 eta zoragarriena entzuleen artean dago, 0:00:36.771,0:00:38.399 Kamzia Adichie du izena, 0:00:38.399,0:00:41.533 eta zutitzea nahi nuke...[br]nire iloba da! 0:00:41.533,0:00:46.691 (Txaloak) 0:00:51.123,0:00:57.485 Okuloma zen nire haurtzaroko [br]lagunik onenetakoa. 0:00:57.485,0:00:59.217 Kale berean bizi ginen, 0:00:59.217,0:01:01.596 eta neba zaharra balitz bezala [br]zaintzen ninduen. 0:01:01.596,0:01:06.061 Mutiil bat atsegin banuen, [br]Okulomari eskatzen nion iritzia. 0:01:06.061,0:01:09.318 2005eko abenduan, hegazkin-istripu batean [br]hil zen Okuloma, 0:01:09.318,0:01:12.575 Nigeriako hegoaldean. 0:01:12.575,0:01:15.015 Duela zazpi urte, hain zuzen. 0:01:16.063,0:01:21.591 Okulomarekin eztabaida nezakeen, [br]barre egin, edota gai serioez hitz egin. 0:01:21.591,0:01:25.078 Hark deitu zidan lehenik “feminista”. 0:01:25.802,0:01:29.161 14 urte inguru izango nituen. Haren [br]etxean geunden, eztabaidan, 0:01:29.161,0:01:33.165 biok ere irakurritako liburu guztietako [br]ezagutza mordoa ezin digerituta artean. 0:01:33.165,0:01:36.690 Ez dut gogoratzen zehazki zeri buruz [br]ari ginen eztabaidan, 0:01:36.690,0:01:39.589 baina gogoan dut nire erretolikaren erdian 0:01:39.589,0:01:43.988 Okulomak zera esan zidala, begietara [br]begira: —Badakizu feminista zarela? 0:01:43.988,0:01:46.394 Ez zen konplimendua. 0:01:46.856,0:01:50.420 Tonuagatik ohartu nintzen, tonu horrekin [br]berarekin esan baiziezadakeen 0:01:50.420,0:01:53.165 “terrorismoa babesten duzu”. 0:01:53.165,0:01:55.415 (Barreak) 0:01:55.415,0:01:59.245 Nik ez nekien zer esan nahi zuen, [br]zehazki, “feminista” hitz horrek. 0:01:59.245,0:02:02.178 Baina ez nuen nahi Okuloma [br]nire ezjakintasunaz ohar zedin. 0:02:02.178,0:02:04.920 Ez nuen aintzat hartu eta [br]eztabaidan jarraitu nuen. 0:02:04.920,0:02:07.623 Etxera iritsi bezain laster, baina, 0:02:07.623,0:02:10.650 hitza hiztegian bilatzeko lana hartu nuen. 0:02:10.650,0:02:14.956 Egin dezagun jauzi denboran. [br]2003an eleberri bat idatzi nuen 0:02:15.002,0:02:17.561 emaztea jotzen duen gizon bati buruzkoa. 0:02:17.561,0:02:20.120 Istorioa ez da ongi amaitzen. 0:02:20.120,0:02:22.681 Nigerian eleberria sustatzen [br]ari nintzen bitartean, 0:02:22.681,0:02:28.590 asmo oneko gizonezko kazetari batek [br]aholku bat eman nahi zidala esan zidan. 0:02:29.405,0:02:32.883 Agian jakingo duzuen bezala,[br]Nigeriarrak beti izaten dira 0:02:32.883,0:02:38.360 eskatu gabeko aholkuak emateko prest. 0:02:39.436,0:02:43.237 Aipatu zidan jendeak zioela [br]eleberria feminista zela, 0:02:43.237,0:02:45.116 eta haren aholkua — 0:02:45.116,0:02:47.519 buruarekin ezetz eginez, triste bezala — 0:02:47.519,0:02:50.584 nire burua feminista gisa [br]ez aurkeztea zen, 0:02:50.584,0:02:54.916 feministak zoritxarrekoak izaten direlako [br]eta ezin izaten dutelako senarrik aurkitu. 0:02:54.934,0:02:58.568 (Barreak) 0:02:59.679,0:03:02.561 Hortaz, “feminista zoriontsu” [br]gisa aurkeztea erabaki nuen. 0:03:03.299,0:03:05.993 Garai berean, akademiako [br]emakume nigeriar batek 0:03:05.993,0:03:08.843 esan zidan feminismoa ez zela [br]afrikar kulturaren parte 0:03:08.843,0:03:11.139 eta nire burua feministatzat nuela 0:03:11.139,0:03:14.125 “Mendebaldeko liburuen” [br]eraginpean nengoelako. 0:03:14.125,0:03:17.257 Barre egin nuen, nire gaztaroko [br]irakurgai gehienak 0:03:17.257,0:03:19.173 benetan antifeministak izan zirelako. 0:03:19.173,0:03:21.767 16 urte egiterako, irakurriak nituen [br]Mills & Boonek 0:03:21.767,0:03:24.169 argitaratutako eleberri [br]erromantiko guztiak. 0:03:24.169,0:03:26.384 Eta “feminismoaren testu klasikoak” 0:03:26.384,0:03:28.599 irakurtzen saiatu nintzen bakoitzean, [br]aspertu, 0:03:28.599,0:03:30.816 eta lanak izaten nituen amaitzeko. 0:03:30.816,0:03:33.057 Edonola ere, feminismoa [br]antiafrikarra zenez, 0:03:33.057,0:03:37.390 nire burua “feminista zoriontsu afrikar” [br]gisa aurkezten hastea erabaki nuen. 0:03:37.974,0:03:42.241 Halako batean, gizonak gorrotatzen [br]ez dituen eta ezpain-margoa eta takoiak 0:03:42.241,0:03:43.895 bere, eta ez gizonezkoen, gusturako 0:03:43.895,0:03:47.387 daramatzan feminista zoriontsu afrikarra[br]izatera ere iritsi nintzen. 0:03:48.065,0:03:50.398 Noski, horren zati handi bat [br]ironia baino ez zen, 0:03:50.398,0:03:54.741 baina “feminista” hitzak jasaten duen [br]konnotazio-gainkargaren adierazgarria da. 0:03:55.004,0:03:56.652 Gizonak gorrotatzen dituzu, 0:03:56.652,0:03:59.847 titi-zorroak gorrotatzen dituzu, [br]kultura afrikarra gorroto duzu... 0:04:00.463,0:04:02.834 Haurtzaroko istorio bat kontatuko dut. 0:04:03.081,0:04:04.581 Lehen hezkuntzan nengoela, 0:04:04.581,0:04:09.016 hiruhilekoaren hasieran azterketa [br]jarriko zigula esan zigun irakasleak, 0:04:09.339,0:04:12.519 eta nota onena ateratzen zuena [br]ikasgelako begiralea izango zela. 0:04:12.519,0:04:15.174 Ardura hori izatea ez zen [br]ahuntzaren gauerdiko eztula. 0:04:15.174,0:04:17.588 Ikasgelako begiralea izanik, 0:04:17.588,0:04:20.881 zalaparta sortzen zutenen [br]izen-abizenak hartu behar zenituen, 0:04:21.497,0:04:24.456 —botere-mozkorraldia eragiten du horrek― 0:04:24.456,0:04:29.234 baina gure irakasleak, gainera, makila [br]ematen zizun, eskuan eraman zenezan 0:04:29.234,0:04:33.251 zalapartarien bila ikasgela goitik behera [br]zeharkatzen zenuen bitartean. 0:04:33.251,0:04:36.639 Jakina, makila erabiltzea ez zegoen [br]baimenduta. 0:04:36.639,0:04:40.557 Baina egoera zirraragarria zen hura, [br]9 urteko ni bezalako neskato batentzat. 0:04:40.557,0:04:43.458 Ikasgelako begiralea izateko [br]irrikan nengoen, 0:04:43.458,0:04:45.675 eta notarik onena atera nuen azterketan. 0:04:45.891,0:04:49.613 Nire harridurarako, irakasleak esan [br]zuen begiraleak mutila izan behar zuela. 0:04:50.243,0:04:54.116 Hori ez zuen aldez aurretik azaldu; [br]jakintzat eman zuen xehetasun hura. 0:04:54.146,0:04:56.669 (Barreak) 0:04:56.669,0:04:59.884 Bigarren nota onena mutiko batek [br]atera zuen, 0:04:59.884,0:05:02.415 hortaz, mutikoa izan zen begiralea. 0:05:02.661,0:05:05.256 Interesgarriena da mutiko hura 0:05:05.256,0:05:08.437 izaki gozo eta atsegina zela; 0:05:08.437,0:05:12.017 ez zuen inolako interesik, makila eskuan, [br]ikasgela zeharkatzeko. 0:05:12.109,0:05:15.565 Ni, aldiz, irrikan nengoen, esan bezala. 0:05:16.581,0:05:18.900 Baina ni emakumea nintzen, [br]eta hura gizona; 0:05:18.900,0:05:21.349 hortaz, mutikoa izan zen begiralea. 0:05:21.441,0:05:24.187 Sekula ez dut ahaztu gertaera hura. 0:05:24.310,0:05:26.986 Sarri akats bera egiten dut: [br]pentsatu ohi dut 0:05:26.986,0:05:29.662 niretzat agerikoa dena [br]besteentzat ere hala izango dela. 0:05:29.662,0:05:32.340 Adibidez, Louis lagun maitea, 0:05:32.340,0:05:34.407 gizon azkar eta progresista. 0:05:34.407,0:05:36.851 Gure arteko elkarrizketetan, [br]zera esaten zidan: 0:05:36.851,0:05:41.198 "Ez dakit zergatik diozun emakumeentzat [br]gauzak ezberdinak eta zailagoak direla. 0:05:41.198,0:05:43.618 Beharbada, izango ziren lehen, [br]baina ez gaur egun" 0:05:43.645,0:05:48.224 Nik ez nuen ulertzen Louis gai ez izatea [br]itxuraz hain agerikoa zena ikusteko. 0:05:48.362,0:05:52.301 Halako gaualdi batean, Lagosen, Louis eta [br]biok irten ginen, lagunekin batera. 0:05:52.301,0:05:54.828 Lagos ezagutzen ez duzuenontzat, 0:05:54.828,0:05:57.155 bada osagai zoragarri bat [br]hiri-altzarien artean: 0:05:57.155,0:06:01.638 energiaz betetako gazteak, hainbat [br]saltokiren aurrean zain egoten direnak 0:06:01.638,0:06:05.243 eta, keinu nabarmenak eginez, autoa [br]aparkatzen “laguntzen” dizutenak. 0:06:06.043,0:06:09.337 Bereziki harritu ninduten [br]gau hartan aparkalekua 0:06:09.337,0:06:12.631 aurkitu zigun gizonaren keinuek. 0:06:12.631,0:06:15.927 Hala, bagindoazenean, eskupekoa [br]ematea erabaki nuen. 0:06:16.495,0:06:18.173 Poltsa ireki, 0:06:18.173,0:06:19.859 dirua ateratzeko eskua sartu, 0:06:22.677,0:06:25.439 eta gizonari eman nion, 0:06:25.977,0:06:27.117 Eta gizonak, 0:06:27.117,0:06:30.323 pozik eta esker onez, 0:06:30.323,0:06:32.345 dirua onartu, 0:06:32.345,0:06:34.123 eta zera esan zuen, Louisi begira: 0:06:34.123,0:06:36.094 —Eskerrik asko, jauna! 0:06:36.094,0:06:41.441 (Barreak) 0:06:41.441,0:06:45.100 Louisek, niri begira harrituta, [br]galdetu zuen: 0:06:45.100,0:06:48.969 —Zergatik eman dizkit niri eskerrak? [br]Dirua ez diot nik eman. 0:06:48.969,0:06:52.838 Orduan, azkenean ulertu zuela [br]ikusi nuen haren aurpegian. 0:06:52.838,0:06:55.945 Gizonak uste zuen nik emandako dirua 0:06:55.945,0:06:59.682 Louisena zela. 0:06:59.928,0:07:02.159 Louis gizona delako. 0:07:02.805,0:07:04.750 Ezberdinak gara gizonak eta emakumeak. 0:07:04.750,0:07:07.244 Hormona ezberdinak, [br]sexu-organo ezberdinak, 0:07:07.244,0:07:10.199 eta gaitasun biologiko ezberdinak ditugu: 0:07:10.199,0:07:13.015 emakumeek haurrak izan ditzakete; [br]gizonezkoek ez. 0:07:13.015,0:07:14.772 Oraingoz behintzat. 0:07:15.727,0:07:20.382 Gizonek testosterona gehiago eta, [br]oro har, indar fisiko handiagoa dute. 0:07:20.644,0:07:24.020 Munduan, biztanleria femeninoa [br]pixka bat handiagoa da, 0:07:24.020,0:07:26.888 munduko biztanleen %52 dira emakumeak. 0:07:26.888,0:07:30.772 Hala ere, boterea eta prestigiozko [br]kargu gehienak gizonezkoen eskuetan daude. 0:07:30.772,0:07:34.336 Wangari Maathai Bake Nobel [br]saridun kenyarrak, 0:07:34.351,0:07:37.458 oso argi eta zuzen azaldu zuen: 0:07:37.458,0:07:41.161 “Zenbat eta gorago iritsi, orduan eta [br]emakume gutxiago aurkituko dituzu”. 0:07:41.823,0:07:46.269 AEBetako azken bozetan, etengabe entzun [br]genuen Lilly Ledbetter Legearen berri, 0:07:46.269,0:07:48.837 baina, aliterazio arranditsutik [br]harago joanez gero, 0:07:48.837,0:07:51.306 egoera honi erantzun nahi zion [br]lege horrek: 0:07:51.306,0:07:53.856 gizon batek eta emakume batek [br]lan bera egin dezakete, 0:07:53.856,0:07:55.555 prestakuntza bera izanda, 0:07:55.555,0:07:58.374 baina gizonak ordainsari hobea [br]jasoko du, gizona delako. 0:07:58.374,0:08:01.458 Hala, zentzu hertsian, gizonezkoek [br]gobernatzen dute mundua. 0:08:01.458,0:08:04.705 Horrek zentzua zuen orain dela [br]milaka urte. 0:08:04.705,0:08:08.168 Garai hartan, gizakien iraupenerako [br]ezaugarri behinena 0:08:08.168,0:08:11.578 indar fisikoa zen; pertsona batek 0:08:11.578,0:08:17.026 zenbat eta indar fisiko handiagoa izan, [br]orduan eta aukera gehiago buruzagi izateko 0:08:17.396,0:08:20.533 Oro har, indartsuagoak dira [br]gizonezkoak fisikoki. 0:08:20.533,0:08:23.366 Noski, salbuespen asko daude. 0:08:23.366,0:08:27.332 Gaur egun, erabat bestelakoa da mundua. 0:08:28.240,0:08:32.150 Buruzagia izateko gaitasun handiena duena [br]ez da orain indar fisiko handiena duena, 0:08:32.150,0:08:35.786 baizik eta azkarrena, [br]ezagutza gehien dituena, 0:08:35.786,0:08:37.822 sortzaileena edota berritzaileena. 0:08:37.822,0:08:40.659 Ezaugarri horiek izateko, ez dago [br]hormonen beharrik. 0:08:40.659,0:08:43.739 Emakumeak gizonak adinako adimena[br]izan dezake, 0:08:43.739,0:08:46.789 eta hura bezain sortzailea [br]eta berritzailea izan daiteke. 0:08:46.789,0:08:48.149 Eboluzionatu egin dugu; 0:08:48.149,0:08:51.149 generoari buruzko ideiak, aldiz, [br]ez dira maila berean bilakatu. 0:08:51.149,0:08:56.068 Orain gutxi, Nigeriako hotelik onenetako[br]baten atartean sartu nintzenean, 0:08:56.068,0:08:58.924 —pentsatu nuen izena aipatzea, [br]baina ez dut egingo— 0:08:58.924,0:09:02.981 atezain batek geldiarazi eta [br]hainbat galdera deseroso egin zizkidan. 0:09:04.106,0:09:07.228 Mundu guztiak automatikoki [br]pentsatzen baitu 0:09:07.228,0:09:10.813 hotel batean bakarrik sartzen den [br]emakume nigeriarra sexu-langilea dela. 0:09:10.813,0:09:12.180 Bidenabar, 0:09:12.180,0:09:14.666 zergatik jartzen dute hotel horiek arreta 0:09:14.666,0:09:19.283 ustezko hornitzean eta ez [br]sexu-langileen eskarian? 0:09:19.822,0:09:23.626 Lagosen, giro oneko klub eta taberna asko [br]daude, baina ezin naiz bakarrik sartu. 0:09:24.266,0:09:27.251 Emakumeari ez diote [br]bakarrik sartzen uzten, 0:09:27.251,0:09:29.504 gizon batek lagunduta sartu behar du. 0:09:29.890,0:09:32.610 Nigeriako jatetxe batean gizon batekin [br]sartzen naizenero, 0:09:32.610,0:09:35.638 zerbitzariak gizona agurtzen du, [br]eta ez ikusiarena egiten dit. 0:09:37.150,0:09:40.830 Zerbitzariak produktuak dira... 0:09:41.944,0:09:44.563 Gizonak emakumeak baino [br]garrantzitsuagoak direla 0:09:44.563,0:09:48.272 irakatsi dien jendarte baten [br]ondorio dira zerbitzariok. 0:09:48.272,0:09:51.282 Jakin badakit ez dutela [br]asmo txarrez egiten, 0:09:51.282,0:09:54.770 baina gauza bat da zerbait jakitea, eta [br]beste bat maila emozionalean sentitzea. 0:09:54.770,0:09:57.886 Aintzat hartzen ez nauten bakoitzean, [br]ikusezin sentitzen naiz. 0:09:57.886,0:09:59.821 Haserretu egiten naiz. 0:10:00.037,0:10:03.120 Gogoa izaten dut gizona bezain [br]gizaki naizela 0:10:03.120,0:10:06.358 eta agurra berdin-berdin [br]merezi dudala esateko. 0:10:06.541,0:10:08.415 Txikikeriak dira, 0:10:08.415,0:10:11.369 baina, batzuetan, gauza txikienak [br]izaten dira mingarrienak. 0:10:11.369,0:10:14.145 Orain gutxi, artikulu bat idatzi nuen 0:10:14.145,0:10:17.094 Lagosen emakume gaztea izatearen [br]esperientziari buruz. 0:10:17.094,0:10:20.794 Editoreek esan zidaten amorruz[br]betetako artikulua zela. 0:10:21.086,0:10:23.119 Noski amorruz beteta zegoela! 0:10:23.119,0:10:25.104 (Barreak) 0:10:27.069,0:10:28.748 Amorratuta nago. 0:10:28.748,0:10:31.870 Egungo egoera, generoari dagokionez, [br]oso bidegabea da. Guztiok 0:10:31.870,0:10:33.459 egon beharko genuke haserre. 0:10:33.459,0:10:37.190 Amorruak historia luzea du, [br]aldaketa positiboen eragile gisa; 0:10:37.190,0:10:40.416 baina, amorruaz gain, [br]badut itxaropena ere. 0:10:41.051,0:10:43.846 Irmo sinesten dudalako gizakiek [br]gaitasun handia dutela 0:10:43.846,0:10:46.661 beren burua onerako berreraikitzeko. 0:10:46.661,0:10:48.910 Generoak badu garrantzia mundu osoan, 0:10:48.910,0:10:53.052 baina Nigerian jarri nahi dut arreta,[br]eta Afrikan orokorrean, 0:10:53.052,0:10:55.010 hori baita ezagutzen dudana, 0:10:55.010,0:10:56.849 eta bihotzean eramaten dudana. 0:10:56.849,0:10:58.712 Gaur, bestelako mundu bat egiteko 0:10:58.712,0:11:02.459 planarekin amesten has gaitezen [br]eskatu nahi nuke. 0:11:02.459,0:11:05.621 Mundu bidezkoago bat, 0:11:06.261,0:11:08.948 beren buruarekin zoriontsuago [br]eta zintzoago izango diren 0:11:08.948,0:11:11.113 emakumeez eta gizonez osatutako mundua. 0:11:11.113,0:11:12.848 Hauxe da horretan hasteko modua: 0:11:12.848,0:11:14.949 beste era batean hezi behar ditugu alabak, 0:11:14.949,0:11:17.833 baita semeak ere. 0:11:18.294,0:11:21.419 Gure semeak hazteko moduak ez die [br]haiei batere mesederik egiten. 0:11:21.419,0:11:24.390 Umeen gizatasuna erreprimitu egiten dugu. 0:11:24.775,0:11:27.490 Maskulinitatea estu-estu zedarritzen dugu, 0:11:27.490,0:11:30.477 kaiola txiki eta gogorra da [br]maskulinitatea, 0:11:30.477,0:11:33.230 eta hantxe sartzen ditugu mutikoak. 0:11:33.230,0:11:36.097 Ahuleziaren, sentiberatasunaren eta 0:11:36.097,0:11:40.388 izuaren beldur izaten irakasten diegu. 0:11:40.526,0:11:42.758 Benetan nor diren ezkutatzen [br]irakasten diegu, 0:11:42.758,0:11:47.659 “gizon gogorrak” izan behar dutelako, [br]Nigerian esaten dugun bezala. 0:11:48.626,0:11:52.631 Bigarren hezkuntzan, mutiko bat eta [br]neskato bat, nerabeak biak, 0:11:52.631,0:11:55.222 elkarrekin ateratzen dira, [br]patrikan sosik ez dutela. 0:11:55.222,0:11:58.521 Berdin dio, mutikoak ordaindu behar du [br]kontua beti, 0:11:58.521,0:12:01.752 haren maskulinitatea agertzeko. 0:12:01.766,0:12:05.158 Gero, gure buruari galdetuko diogu [br]zergatik lapurtzen dieten mutikoek 0:12:05.158,0:12:07.399 dirua gurasoei. 0:12:07.880,0:12:10.602 Neskei eta mutilei ez bagenie irakatsiko 0:12:10.602,0:12:14.175 maskulinitatea eta dirua [br]elkarrekin lotzen? 0:12:14.175,0:12:17.748 Euren jarrera ez balitz izango [br]“mutilak ordaindu behar du” 0:12:17.748,0:12:21.041 baizik eta “ordain dezala gehien duenak”? 0:12:21.041,0:12:23.804 Noski, abantaila historikoari esker, 0:12:23.804,0:12:25.997 gizonak eduki ohi du gehien gaur egun. 0:12:25.997,0:12:28.192 Seme-alabak bestela [br]hazten hasiko bagina, 0:12:28.192,0:12:30.561 berrogeita hamar edo ehun urte barru, 0:12:30.561,0:12:35.455 mutilek ez lukete euren maskulinitatea [br]erakutsi beharraren presioa sentituko. 0:12:35.455,0:12:39.025 Hala ere, mutikoei egiten diegun [br]gauzarik okerrena, 0:12:39.025,0:12:41.335 gogorrak izan behar dutela sentiarazita, 0:12:41.335,0:12:45.167 ego hauskorrak bereganatzera [br]bultzatzea da. 0:12:45.275,0:12:49.467 Gizon bat gogorra sentitzera [br]zenbat eta gehiago behartu, 0:12:49.637,0:12:51.742 orduan eta hauskorragoa haren egoa. 0:12:53.128,0:12:56.096 Neskatoei ere mesede eskasa egiten diegu, 0:12:56.096,0:12:59.953 ego maskulino hauskor horren zerbitzura [br]egoteko hazten ditugulako. 0:13:00.567,0:13:04.068 Neskei euren burua txikitzen, [br]gutxiagotzen irakasten diegu. 0:13:04.068,0:13:05.867 Neskatoei esaten diegu: 0:13:05.867,0:13:09.284 “Izan dezakezu handinahia, [br]baina ez gehiegi" 0:13:09.284,0:13:12.469 "Arrakasta izaten saiatu behar duzu, [br]baina ez gehiegi, 0:13:12.469,0:13:15.197 bestela, gizonezkoei mehatxu [br]egingo diezu". 0:13:15.197,0:13:17.872 Gizon batekiko harremanean [br]sostengu ekonomikoa bazara, 0:13:17.872,0:13:19.900 disimula ezazu, 0:13:19.900,0:13:24.390 jendaurrean batik bat; [br]bestela, gizona zikiratuko duzu. 0:13:24.974,0:13:27.541 Zer gertatuko litzateke, [br]hori auzitan ipiniko bagenu? 0:13:27.541,0:13:31.560 Zergatik izan behar du emakumearen [br]arrakastak mehatxu gizonarentzat? 0:13:31.560,0:13:35.133 Eta hitz hori, “zikiratu”, [br]baztertuko bagenu, besterik gabe? 0:13:35.133,0:13:40.488 Ez dakit baden ere gehiago gorrota [br]dezakedan beste hitzik. 0:13:40.934,0:13:44.464 Ezagun nigeriar batek galdetu zidan behin 0:13:44.464,0:13:46.847 ea gizonezkoak kikiltzeak [br]kezkatzen ninduen. 0:13:46.847,0:13:48.688 Ni ez ninduen batere kezkatzen horrek. 0:13:48.688,0:13:50.756 Horretan pentsatu ere ez nuen egin, 0:13:50.756,0:13:53.563 nik kikiltzeko moduko gizon bat 0:13:53.563,0:13:54.563 batere interesik 0:13:54.563,0:13:57.549 sortzen ez didan gizona delako. 0:13:57.549,0:14:04.535 (Barreak) [br](Txaloak) 0:14:04.535,0:14:07.741 Hala ere, harritu egin ninduen galderak. 0:14:07.941,0:14:12.542 Emakumea naizenez, ezkontza da [br]niretzat espero dena. 0:14:12.542,0:14:15.182 Nigandik espero dena da [br]bizitzarako erabakiak hartzea, 0:14:15.182,0:14:17.822 sekula ahaztu gabe ezkontza dela [br]garrantzitsuena. 0:14:17.822,0:14:20.464 Senar-emazte bizimodua ona izan daiteke, 0:14:20.464,0:14:24.927 plazera, maitasuna eta elkarrenganako [br]babesa izan daitekeen neurrian. 0:14:24.927,0:14:27.664 Zergatik irakasten diegu neskatoei [br]horren zain egoten 0:14:27.664,0:14:30.573 eta mutikoei, aldiz, ez? 0:14:31.080,0:14:33.989 Emakume nigeriar ezagun batek [br]etxea saltzea erabaki zuen 0:14:33.989,0:14:37.483 ez zuelako kikildu nahi berarekin [br]ezkondu nahiko zuen gizona. 0:14:38.222,0:14:42.243 Nigeriako emakume ezkongabe ezagun batek, [br]mintegietara joaten denean, 0:14:42.243,0:14:44.232 ezkontza-eraztuna eramaten du, 0:14:44.232,0:14:47.836 berak dioenez, mintegian dauden [br]beste lankideek 0:14:47.836,0:14:50.565 “errespeta dezaten” nahi duelako. 0:14:50.565,0:14:53.350 Ezagutzen ditut familiaren eta [br]lagunen aldetik, 0:14:53.350,0:14:56.505 baita lan-esparrutik ere, ezkontzeko [br]presio handia duten gazteak, 0:14:56.505,0:14:59.477 eta presio horrek erabaki ikaragarriak [br]hartzera eramaten ditu. 0:14:59.477,0:15:02.134 Ezkongabetasuna porrot pertsonaltzat[br]hartzen 0:15:02.134,0:15:06.946 irakasten die gure gizarteak [br]adin bateko neska ezkongabeei. 0:15:06.946,0:15:10.366 Aitzitik, adin bateko gizona 0:15:10.366,0:15:12.872 oraindik aukeratzen ari delako [br]izango da ezkongabea. 0:15:12.872,0:15:14.598 (Barreak) 0:15:14.598,0:15:16.716 Erraza da esatea emakumeek 0:15:16.716,0:15:18.956 “ez” esan diezaioketela horri guztiari. 0:15:18.956,0:15:21.445 Errealitatea zailagoa eta konplexuagoa da. 0:15:21.445,0:15:23.156 Guztiok gara izaki sozialak. Denok 0:15:23.156,0:15:24.156 barneratzen ditugu[br] 0:15:24.156,0:15:25.624 ideiak sozializazioaren bidez. 0:15:25.624,0:15:28.479 Gure mintzairak ere 0:15:28.479,0:15:31.334 horixe frogatzen du. 0:15:31.334,0:15:34.189 Ezkontzarekin loturiko hizkera [br]maiz oinarritzen da jabetzan 0:15:34.189,0:15:36.690 adiskidetasunean oinarritu beharrean. 0:15:36.690,0:15:39.737 “Errespetu” hitza erabiltzen dugu 0:15:39.737,0:15:42.784 emakumeak gizonari zor diona adierazteko 0:15:42.784,0:15:45.832 baina ia inoiz ez gizonak emakumeari [br]zor dionaz mintzatzeko. 0:15:46.170,0:15:48.965 Nigerian gizonek zein emakumeek [br]esaten dute 0:15:48.965,0:15:51.760 —barrea eginarazten didan esaldia da— 0:15:51.760,0:15:54.557 "Honakoa egin dut, [br]senar-emazte bizimoduan bakea izateko". 0:15:54.557,0:15:56.772 Gizonek esaten dutenean, 0:15:56.772,0:15:59.891 egin beharko ez luketen zerbaitez ari dira. 0:15:59.891,0:16:01.730 (Barreak) 0:16:01.730,0:16:04.209 Batzuek euren lagunei esaten diete, 0:16:04.209,0:16:07.914 samindura-kutsuz esaten diete, 0:16:07.914,0:16:10.813 azken batean euren maskulinitatea [br]erakusten duen zerbait da: 0:16:12.760,0:16:15.709 "O, emazteak esan dit ezin naizela [br]gauero joan diskoteketara, 0:16:15.709,0:16:18.450 eta, horregatik, asteburuetan [br]baino ez naiz ateratzen".[br] 0:16:18.450,0:16:20.493 (Barreak) 0:16:20.493,0:16:23.932 Emakumeak dioenean “honakoa egin [br]dut bikote bizimoduan bakea izateko” 0:16:23.932,0:16:27.327 lanpostu, helburu profesional 0:16:27.327,0:16:28.918 edota amets bati, 0:16:28.918,0:16:30.852 uko egin diotelako izan ohi da. 0:16:30.852,0:16:33.882 Neskei erakusten diegu emakumeek[br]egiten dutela uko gehien 0:16:33.882,0:16:36.912 gizonen eta emakumeen arteko harremanetan. 0:16:36.912,0:16:39.942 Euren artean lehiakide izateko [br]hazten ditugu emakumeak, 0:16:39.942,0:16:43.230 gizonezkoen arretari begira, 0:16:43.230,0:16:45.440 eta ez lanpostu edo lorpenetan lehiakide. 0:16:46.085,0:16:48.907 Emakumeei izaki sexualak ezin direla izan [br]irakasten diegu, 0:16:48.907,0:16:51.236 ez gizonen maila berean. 0:16:51.236,0:16:54.551 Semeak izanez gero, ez zaigu axola [br]neska-laguna dutela jakitea. 0:16:54.551,0:16:56.855 Baina gure alabek mutil-laguna? [br]Jainkoarren, ez. 0:16:56.875,0:16:58.379 (Barreak) 0:16:58.379,0:17:00.293 Baina, noski, unea iristean, 0:17:00.293,0:17:04.064 espero dugu gizon perfektua ekarriko [br]duela etxera, harekin ezkon dadin. 0:17:04.403,0:17:05.325 Poliziarena egiten 0:17:05.325,0:17:06.248 dugu neskekin. 0:17:06.248,0:17:07.171 Euren birjintasunaz 0:17:07.171,0:17:08.470 laudorioak egiten dizkiegu; 0:17:08.470,0:17:09.769 mutilei, ordea, ez. 0:17:09.769,0:17:12.994 Neure buruari galdetzen diot [br]nolatan ote den hori, 0:17:12.994,0:17:15.504 zeren...[br](Barreak) 0:17:15.766,0:17:23.213 (Txaloak) 0:17:24.152,0:17:28.867 birjintasuna galtzea genero ezberdineko [br]bi pertsona behar dituen prozesua baita... 0:17:28.867,0:17:30.754 Duela gutxi, neska bat taldean bortxatu 0:17:30.754,0:17:32.891 zuten Nigeriako unibertsitate batean. 0:17:32.896,0:17:34.730 Gutako batzuek ezagutzen dugu kasua. 0:17:34.730,0:17:36.666 Eta, neska zein mutil, 0:17:36.666,0:17:37.936 gazte nigeriar askoren 0:17:37.936,0:17:39.206 erreakzioa 0:17:39.206,0:17:40.476 halako zerbait izan zen: 0:17:40.476,0:17:42.974 "Ados, gaizki dago bortxatzea. 0:17:42.974,0:17:47.019 Baina zertan ari zen emakume hura [br]bakarrik lau mutilekin logela batean?" 0:17:47.019,0:17:52.391 Ahantz dezagun, ahal izanez gero, [br]erreakzio horren gizagabetasun ikaragarria 0:17:52.391,0:17:57.413 Emakumeak berez errudunak direla pentsa[br]dezaten hezi dituzte nigeriar horiek, 0:17:57.736,0:18:01.233 eta gizonezkoengandik hain gutxi [br]espero izateko hazi dituzte, 0:18:01.233,0:18:04.679 ezen izaki basati eta autokontrolik [br]gabeak izan daitezkeelako ideia ere 0:18:04.679,0:18:06.495 onargarri samarra izan daitekeen. 0:18:06.495,0:18:09.127 Lotsatiak izaten irakasten diegu neskei. 0:18:09.127,0:18:11.603 “Itxi hankak”[br]“Estal zaitez”[br] 0:18:11.700,0:18:13.981 Emakume jaiotze hutsagatik 0:18:13.981,0:18:16.262 zerbaiten errudun direla [br]sentiarazten diegu. 0:18:16.262,0:18:18.544 Eta gertatzen dena da neskatoak 0:18:18.544,0:18:20.746 desira esperimentatzen dutela 0:18:20.746,0:18:24.442 esan ezin duten emakume bihurtzen direla. 0:18:25.257,0:18:28.516 Benetan pentsatzen dutena esan ezin duten 0:18:28.516,0:18:30.016 emakume bihurtzen dira. 0:18:30.016,0:18:32.250 Eta, hauxe da okerrena, 0:18:32.270,0:18:36.807 arte bilakatu dute itxurak egitea. 0:18:36.807,0:18:42.762 (Txaloak) 0:18:42.762,0:18:46.126 Ezagutzen dut emakume bat [br]etxeko lanak gorroto dituena, 0:18:46.126,0:18:47.479 benetan gorroto ditu, 0:18:47.479,0:18:49.789 baina gustatzen zaizkiolako [br]plantak egiten ditu, 0:18:50.435,0:18:54.333 irakatsi diotelako “ezkongai egokia [br]izateko" 0:18:54.333,0:18:58.857 “etxeko emakumea” izan behar duela [br]—Nigeriako beste kontzeptu bat erabilita—. 0:18:59.625,0:19:00.883 Azkenean ezkondu egin zen. 0:19:00.883,0:19:02.865 Aurki hasi zen senarraren familia kexaka, 0:19:02.865,0:19:06.635 aldatu egin zela esanez. 0:19:06.635,0:19:08.237 Ez zen aldatu, 0:19:08.237,0:19:10.396 plantak egiteaz nekatu zen, besterik gabe. 0:19:10.873,0:19:13.342 Generoaren arazoa zera da,[br] 0:19:13.342,0:19:16.377 nolakoak izan behar dugun agintzen digu, 0:19:16.377,0:19:19.195 benetan nolakoak garen [br]aintzat hartu beharrean. 0:19:19.802,0:19:22.232 Imajinatu zein zoriontsu, libre[br]izango ginatekeen, 0:19:22.289,0:19:25.557 benetan garena izanez, 0:19:25.557,0:19:29.200 generoaren espektatiben zama nozitu gabe. 0:19:29.200,0:19:34.133 Ukaezina da mutilak eta neskak[br]ezberdinak direla biologikoki, 0:19:34.133,0:19:37.191 baina sozializazioak puztu egiten ditu [br]ezberdintasun horiek, 0:19:37.191,0:19:39.685 eta gero hasten da atzera [br]elikatzen den prozesua. 0:19:39.823,0:19:42.171 Errepara iezaiozue, adibidez, sukaldeari. 0:19:42.171,0:19:45.951 Gaur egun, eskuarki emakumeak [br]arduratzen dira sukaldean egiteaz 0:19:45.951,0:19:47.302 eta garbitzeaz. 0:19:47.302,0:19:48.874 Baina zergatik? 0:19:48.874,0:19:51.566 Emakumeak sukalderako [br]genearekin jaiotzen direlako, 0:19:51.566,0:19:53.358 (Barreak) 0:19:53.358,0:19:54.443 edo sukaldean aritzea 0:19:54.443,0:19:57.443 euren zeregina dela sinesteko [br]sozializatu dituztelako? 0:19:57.443,0:19:58.443 Sukaldean aritzeko 0:19:58.443,0:20:00.402 genearekin jaio direla [br]esan behar nuen 0:20:00.402,0:20:04.390 baina orduan gogoratu naiz munduko [br]sukaldari ospetsu gehienak, 0:20:04.390,0:20:06.647 “chef” titulu dotorea [br]jasotzen duten horiek, 0:20:06.647,0:20:08.428 gizonezkoak direla. 0:20:09.275,0:20:10.857 Nik amona miresten nuen, 0:20:10.857,0:20:12.570 emakume bikaina zen, 0:20:12.570,0:20:14.736 eta nire buruari galdetzen nion 0:20:14.736,0:20:18.365 nolakoa izango ote zen gizonezkoen [br]aukera berak izan balitu. 0:20:19.195,0:20:21.724 Egun, aukera gehiago ditugu emakumeok 0:20:21.724,0:20:23.775 nire amonaren garaian baino, 0:20:23.775,0:20:26.661 politikan eta legeetan izandako [br]aldaketei esker, 0:20:26.661,0:20:28.466 eta oso garrantzitsuak dira horiek. 0:20:28.466,0:20:32.435 Eta, hala ere, generoari buruzko [br]gure jarrerak eta pentsaerak 0:20:32.440,0:20:35.356 pisu handiagoa izaten jarraitzen dute. 0:20:36.063,0:20:38.408 Zer gertatuko litzateke gure seme-alabak [br]heztean 0:20:38.408,0:20:41.853 generoari baino, gaitasunari [br]erreparatuko bagenio? 0:20:41.853,0:20:43.377 Eta generoari baino, 0:20:43.377,0:20:47.152 interesei erreparatuko bagenie? 0:20:47.152,0:20:49.521 Ezagutzen dut bi seme-alaba [br]dituen familia bat. 0:20:49.521,0:20:51.196 Eskolan distiratsuak dira, 0:20:51.196,0:20:53.287 ume zoragarriak dira. 0:20:53.287,0:20:55.808 Mutila gose denean, gurasoek [br]esaten diote neskari: 0:20:55.808,0:20:58.962 “Zoaz nebari berehalako [br]fideo batzuk prestatzera”. 0:20:58.962,0:21:02.821 Neskatoak ez du atsegin [br]berehalako fideoak prestatzea, 0:21:02.821,0:21:05.609 baina neska da, eta ezinbestean [br]egin behar du. 0:21:05.725,0:21:07.196 Lehen unetik gurasoek 0:21:07.196,0:21:08.465 biei irakatsi izan baliete 0:21:08.465,0:21:14.089 sukaldean egiten, zer? 0:21:14.089,0:21:15.089 Sukaldean aritzea 0:21:15.089,0:21:17.185 gaitasun praktikoa da mutil batentzat ere. 0:21:17.185,0:21:21.794 Beti pentsatu izan dut ez duela [br]zentzu handirik 0:21:21.794,0:21:25.028 halako funtsezko kontu bat, [br]nork bere burua elikatzeko gaitasuna, 0:21:25.028,0:21:27.316 inoren esku uzteak. 0:21:27.316,0:21:32.055 (Txaloak) 0:21:32.055,0:21:35.845 Nire ezagun batek senarraren titulu [br]akademiko eta lanpostu berdinak ditu. 0:21:35.845,0:21:38.576 Lanetik bueltan emakumeak[br]egiten ditu etxeko lan gehienak, 0:21:38.587,0:21:40.972 senar-emazte askorekin [br]gertatzen den bezalaxe, 0:21:40.972,0:21:42.972 baina egun batean arreta eman zidan 0:21:42.972,0:21:45.539 gizonak haurtxoari pixoihala [br]aldatzen zion bakoitzean, 0:21:45.539,0:21:48.446 emakumeak eskerrak ematen zizkiola. 0:21:49.046,0:21:53.750 Zer gertatuko litzateke emakumeak [br]ohiko eta normaltzat joko balu 0:21:53.750,0:21:57.485 gizonak haurtxoa zaintzen laguntzea? 0:21:59.592,0:22:03.406 Saiakera egiten ari naiz hazi bitartean 0:22:03.406,0:22:05.669 barneratutako genero-ikasgai [br]asko desikasteko. 0:22:05.669,0:22:08.419 Hala ere, batzuetan kaltebera [br]sentitzen naiz 0:22:08.419,0:22:11.169 oraindik ere genero-espektatiben aurrean. 0:22:11.169,0:22:14.258 Lehen aldiz graduondoko idazketa-eskola [br]eman nuenean 0:22:14.258,0:22:15.726 kezkatuta nengoen. 0:22:15.726,0:22:19.254 Ez ikasgai-zerrendagatik, [br]ondo prestatuta nuelako 0:22:19.254,0:22:21.483 eta gustuko gaia irakatsiko nuelako. 0:22:21.483,0:22:24.011 Jantzi behar nuen arropak [br]kezkatzen ninduen. 0:22:24.811,0:22:26.805 Serio har nintzaten nahi nuen. 0:22:27.295,0:22:29.014 Jakitun nintzen emakume izateagatik 0:22:29.014,0:22:32.999 nire baliozkotasuna erakutsi [br]beharko nuela. 0:22:33.461,0:22:35.379 Femeninoegi jarduteak kezkatzen ninduen. 0:22:35.379,0:22:37.509 Ez nindukete serio hartuko. 0:22:37.540,0:22:41.609 Ezpain-margoa eta gona polit bat [br]jartzeko gogoa nuen, 0:22:41.686,0:22:43.112 baina halakorik ez egitea 0:22:43.112,0:22:44.538 erabaki nuen. Oso serio 0:22:44.538,0:22:45.965 jantzita joan nintzen, 0:22:45.980,0:22:49.175 oso maskulino eta oso itsusi. 0:22:50.036,0:22:52.666 Auziaren egia gordina da: [br]itxurari dagokionez 0:22:52.666,0:22:54.590 gizonezkoa dugu oraindik estandar, 0:22:54.590,0:22:56.171 arau. 0:22:56.202,0:22:58.563 Lan-bilerara doan gizonak 0:22:58.563,0:23:00.421 ez dio bere buruari galdetzen 0:23:00.421,0:23:02.875 serio hartuko ote duten [br]arroparen arabera. 0:23:03.029,0:23:05.835 Lan-bilerara doan emakumeak ordea, 0:23:05.835,0:23:09.519 femeninoegi agertzeaz kezkatu behar du, 0:23:09.519,0:23:13.429 eta horren arabera hartuko [br]ote duten serio edo ez. 0:23:14.059,0:23:16.872 Nahiago nuke halako jantzi itsusirik [br]eraman izan ez banu. 0:23:17.272,0:23:20.218 Izan ere, dagoeneko ez dut armairuan. 0:23:20.724,0:23:25.663 Ni neu izateko egungo konfiantza [br]izan banu, 0:23:25.663,0:23:28.588 ikasle haiek etekin handiagoa [br]aterako zieten nire eskolei. 0:23:28.588,0:23:30.503 Erosoago sentituko nintzelako, 0:23:30.503,0:23:33.438 eta “ni neu” gehiago, modu osoagoan [br]eta benetakoagoan. 0:23:33.715,0:23:38.133 Nire feminitateaz gehiago ez lotsatzea 0:23:38.163,0:23:40.432 erabaki dut. 0:23:40.432,0:23:46.539 (Txaloak) 0:23:46.539,0:23:49.810 Eta errespetua nahi dut, naizen [br]bezain femeninoa izanda, 0:23:49.810,0:23:52.052 merezi dudalako. 0:23:52.113,0:23:54.745 Ez da erraza generoari buruzko [br]elkarrizketak izatea. 0:23:55.637,0:23:57.915 Gizonekoek nahiz emakumeek 0:23:57.915,0:24:01.493 joera izaten dute genero-arazoei [br]garrantzia berehala kentzeko. 0:24:01.493,0:24:04.242 Irudika dezaket hemen hainbat lagun [br]euren buruari esaten: 0:24:04.242,0:24:06.515 "Emakumeak, benetakoak"? 0:24:08.407,0:24:10.249 Gizonezko batzuek pentsatuko dute: 0:24:10.249,0:24:12.306 "Ados, hori dena interesgarria da, 0:24:12.306,0:24:14.784 baina nik ez dut horrela pentsatzen". 0:24:14.861,0:24:16.953 Hortik dator, izan ere, [br]arazoaren zati bat. 0:24:16.953,0:24:20.157 Gizon askok ez dutelako aktiboki [br]pentsatzen generoan 0:24:20.157,0:24:21.601 eta ez diotelako erreparatzen. 0:24:21.601,0:24:23.707 Generoaren arazoaren zati bat da hori. 0:24:23.707,0:24:26.219 Gizon askok esaten dutelako, [br]Louis lagunak bezala, 0:24:26.219,0:24:28.758 orain ondo dagoela dena. 0:24:28.758,0:24:32.063 Eta gizon askok ez dutelako [br]ezertxo egiten hori aldatzeko. 0:24:32.063,0:24:34.902 Gizona izanik jatetxe batean sartzen [br]bazara emakume batekin 0:24:34.902,0:24:37.281 eta zerbitzariak zu bakarrik [br]agurtzen bazaitu, 0:24:37.281,0:24:39.312 galdetzen al diozu: 0:24:39.312,0:24:41.697 “Zergatik ez duzu agurtu [br]nirekin dagoen emakumea?” 0:24:47.306,0:24:54.210 (Barreak) 0:25:00.306,0:25:03.920 Generoa gai deserosoa suerta daitekeenez, 0:25:03.920,0:25:06.861 badira elkarrizketari amaiera emateko [br]modu errazak. 0:25:06.861,0:25:10.101 Badira bilakaera biologikoaz [br]eta tximinoez 0:25:10.101,0:25:11.281 hitz egiten dutenak, 0:25:11.281,0:25:14.881 tximino-emeak arren aurrean [br]makurtu egiten direla 0:25:14.881,0:25:16.603 eta antzekoak aipatuz. 0:25:16.603,0:25:18.931 Baina kontua da gu ez garela tximinoak. 0:25:18.931,0:25:24.736 (Barreak)[br](Txaloak) 0:25:25.685,0:25:30.227 Tximinoak zuhaitzetan bizi dira, [br]eta zizareak jaten dituzte. 0:25:30.227,0:25:31.925 Guk ez. 0:25:32.078,0:25:33.393 Badira esaten dutenak: 0:25:33.393,0:25:36.469 “Beno, gizonezkoek ere [br]gaizki pasatzen dute”. 0:25:36.469,0:25:38.665 Eta egia da. 0:25:38.957,0:25:41.257 Baina hori ez da...[br](Barreak) 0:25:41.318,0:25:44.077 Baina hori ez da elkarrizketa honen gaia. 0:25:45.508,0:25:49.214 Generoa eta klase soziala zapalkuntza [br]modu ezberdinak dira. 0:25:49.214,0:25:52.731 Gizon beltzekin mintzatzearen mintzatzeaz 0:25:52.731,0:25:55.380 asko ikasi dut zapalkuntza-sistemez 0:25:55.380,0:25:57.620 eta elkarrenganako itsutasunaz. 0:25:58.420,0:26:01.297 Behin batean, genero-kontuez [br]hitz egiten ari nintzela 0:26:01.297,0:26:02.439 batek zera esan zidan: 0:26:02.439,0:26:04.358 "Zergatik hitz egin behar duzu 0:26:04.358,0:26:06.218 emakume gisa? 0:26:06.218,0:26:07.387 Zergatik ez duzu 0:26:07.387,0:26:10.285 hitz egiten gizaki gisa?” 0:26:10.808,0:26:13.088 Bide batez, gizon horrek [br]maiz hitz egiten zuen 0:26:13.088,0:26:16.006 gizon beltz moduan zuen esperientziaz. 0:26:18.462,0:26:21.480 Generoak garrantzia du. Modu ezberdinean [br]bizi dugu mundua gizon eta emakumeok. 0:26:22.029,0:26:24.580 Generoak ematen dio kolorea [br]mundua bizitzeko moduari. 0:26:24.580,0:26:27.210 Baina aldatu dezakegu. 0:26:27.210,0:26:28.631 Bada jendea esaten duena: 0:26:29.421,0:26:31.925 "O, baina emakumeek dute benetako boterea, 0:26:31.925,0:26:33.386 beheko boterea”. 0:26:33.386,0:26:36.151 Nigeriako esamoldea da hori, 0:26:36.151,0:26:37.724 gizonezkoengandik gauzak lortzeko 0:26:37.724,0:26:41.614 euren sexualitateaz baliatzen diren [br]emakumeei buruzkoa. 0:26:41.998,0:26:45.421 Baina beheko botere hori [br]ez da benetako boterea. 0:26:46.775,0:26:50.083 Beheko boterea duen emakumea [br]ez delako boteretsua bere kabuz, 0:26:50.083,0:26:53.362 beste pertsona baten boterea 0:26:53.362,0:26:55.996 lortzeko sarbidea baino ez dauka. 0:26:56.027,0:26:57.356 Jakina, irudika dezakegu 0:26:57.356,0:26:58.685 zer gertatzen den gizona 0:26:58.685,0:27:00.014 umore txarrez, 0:27:00.014,0:27:01.541 gaixorik, 0:27:01.541,0:27:03.472 edota aldi baterako inpotente dagoenean. 0:27:03.472,0:27:07.080 (Barreak) 0:27:07.807,0:27:12.748 Bada esaten duenik emakumeak gizonezkoen [br]menpekoak direla, gure kultura delako. 0:27:13.841,0:27:15.622 Baina etengabe aldatzen da kultura. 0:27:15.622,0:27:18.578 Hamabost urteko iloba biki [br]ederrak dauzkat. 0:27:18.578,0:27:19.969 Lagosen bizi dira. 0:27:19.969,0:27:22.853 Orain dela ehun urte jaio izan balira 0:27:22.863,0:27:25.155 eraman eta hil egingo zituzten. 0:27:25.155,0:27:29.427 Igboen kulturak uste zuelako [br]seinale txarra zela bikiak jaiotzea. 0:27:29.427,0:27:32.222 Zer zentzu du kulturak? 0:27:35.056,0:27:40.285 Kulturak herri baten babesa [br]eta iraupena ditu helburu. 0:27:40.285,0:27:41.402 Gure familian, 0:27:41.402,0:27:44.657 ni naiz garenari buruzko historian [br]interes handiena duen alaba, 0:27:44.657,0:27:45.798 gure tradizioaren eta 0:27:45.798,0:27:48.111 gure antzinako lurren gainekoan. 0:27:48.188,0:27:50.874 Anai-arrebek ez dute hainbesteko [br]interesik gai horietan. 0:27:50.951,0:27:53.074 Hala ere, baztertuta nago auzi horietatik, 0:27:53.074,0:27:54.877 ezin dut joan haien bileretara, 0:27:54.877,0:27:56.680 ez dut hitzik. 0:27:56.680,0:27:58.707 Emakumea naizelako. 0:27:58.707,0:28:00.943 Kulturak ez du jendea egiten, 0:28:00.943,0:28:02.914 jendeak egiten du kultura. 0:28:05.420,0:28:08.014 (Txaloak) 0:28:09.112,0:28:12.497 Emakumeak eskubide guztiak dituzten [br]gizakiak ez izatea 0:28:12.497,0:28:15.837 gure kulturaren parte bada, orduan [br]gure kultura aldatu behar dugu. 0:28:17.283,0:28:22.149 Askotan gogoratzen naiz [br]nire lagun Okulomaz, 0:28:22.149,0:28:26.847 jarrai dezatela bakean [br]atseden hartzen berak 0:28:26.847,0:28:29.299 eta Sosolisoko hegazkin-istripuan [br]hildako guztiek. 0:28:29.299,0:28:32.876 Maite dugunok beti izango dugu gogoan. 0:28:33.338,0:28:36.289 Arrazoi zuen orain dela hainbeste urte 0:28:36.289,0:28:38.191 feminista deitu zidanean. 0:28:38.191,0:28:39.989 Feminista naiz. 0:28:40.374,0:28:42.508 Hitza hiztegian bilatu nuenean, 0:28:42.508,0:28:43.709 hauxe aurkitu nuen: 0:28:43.709,0:28:44.964 “Feminista: 0:28:44.964,0:28:47.433 sexuen arteko berdintasun[br]sozial, politiko 0:28:47.433,0:28:50.242 eta ekonomikoan sinesten duen pertsona”. 0:28:51.239,0:28:52.881 Entzun ditudan istorioen arabera, 0:28:52.881,0:28:54.235 gure birramona ere, 0:28:54.235,0:28:55.942 feminista zen. 0:28:55.942,0:28:59.235 Senartzat nahi ez zuen [br]gizonaren etxetik ihes egin, 0:28:59.235,0:29:02.083 eta berak aukeratutako gizonarekin [br]ezkondu zen. 0:29:02.083,0:29:05.166 Emakume izateagatik lurrak eta aukerak [br]kentzen ari zitzaizkiola 0:29:05.166,0:29:10.546 sentitu zuenean, ez zuen onartu; [br]protesta egin, eta egoera salatu zuen. 0:29:10.573,0:29:13.756 Birramonak ez zuen “feminista” [br]hitza ezagutzen, 0:29:13.976,0:29:16.733 baina horrek ez du esan nahi ez zenik. 0:29:17.194,0:29:19.859 Askoz ere jende gehiagok aldarrikatu [br]beharko luke hitza. 0:29:20.628,0:29:23.534 Neuk ematen dudan definizioaren arabera, 0:29:24.041,0:29:26.305 feminista da honako hau esaten duen 0:29:26.305,0:29:28.019 edozein gizon edo emakume... 0:29:28.019,0:29:37.666 (Barreak)[br](Txaloak) 0:29:37.666,0:29:40.673 feminista da honako hau esaten duen [br]edozein gizon edo emakume: 0:29:40.673,0:29:44.162 "Bai, gaur egun genero-egoerarekin [br]arazorik bada, 0:29:44.162,0:29:45.618 eta konpondu behar badira, 0:29:45.618,0:29:48.037 gauzak hobeto egin behar ditugu". 0:29:48.867,0:29:50.493 Ezagutzen dudan feministarik onena 0:29:50.493,0:29:52.991 nire anaia Kenny da. 0:29:53.555,0:29:57.709 Oso gizon atsegin, eder [br]eta maitagarria da, 0:29:57.709,0:30:00.175 eta oso maskulinoa. 0:30:00.175,0:30:01.651 Eskerrik asko. 0:30:01.690,0:30:06.735 (Txaloak)