< Return to Video

Caroline Phillips: zarrabetea hasiberrientzat

  • 0:00 - 0:02
    TEDGlobalean gaudenez gero
  • 0:02 - 0:05
    nork esan diezadake zelan deitzen den hau frantsesez?
  • 0:06 - 0:08
    "hurdy-gurdy"aren historian interesatuta zaudetela ikusten dut.
  • 0:08 - 0:10
    "Vielle à roue".
  • 0:10 - 0:12
    Gasteleraz "zanfoña" da.
  • 0:12 - 0:14
    Eta italieraz, "ghironda", ez da?
  • 0:14 - 0:17
    Zarrabetea, edo "gurpil biola" da.
  • 0:17 - 0:20
    Mota eta itxura ezberdinekoak daude.
  • 0:20 - 0:23
    Zarrabetea musika-tresna bakarra da
  • 0:23 - 0:26
    gurpil bati eragiteko biradera bat erabiltzen duena
  • 0:26 - 0:29
    hariak igurtzitzeko, bibolinaren arkuak bezala,
  • 0:29 - 0:31
    musika sortzeko.
  • 0:31 - 0:34
    Hiru motatako hariak dauzka.
  • 0:34 - 0:37
    Lehenengo mota pordoiak dira;
  • 0:37 - 0:40
    hauek gaiten antzeko soinu jarraia igortzen dute.
  • 0:42 - 0:44
    Bigarren mota hari melodikoak dira;
  • 0:44 - 0:47
    hauek pianoa bezala afinatutako zurezko teklatu batekin jotzen dira.
  • 0:53 - 0:55
    Hirugarren mota nahiko berriztatzailea da.
  • 0:55 - 0:57
    Teknika hau erabiltzen duen gaur eguneko
  • 0:57 - 1:00
    tresna bakarra da, bestalde.
  • 1:00 - 1:03
    Burrunba-zubia edo txakurra deitzen dena aktibatzen du.
  • 1:04 - 1:07
    Biraderari eragin eta presioa egiten diodanean
  • 1:10 - 1:13
    txakur zaunkaren antzeko soinua egiten du, ezta?
  • 1:14 - 1:16
    Hau guztia nahiko berriztatzailea da
  • 1:16 - 1:18
    kontuan izanda
  • 1:18 - 1:20
    zarrabetea duela milaka urte sortu zela
  • 1:20 - 1:22
    eta jotzeko bi pertsona behar zirela:
  • 1:22 - 1:24
    bata biraderari eragiteko
  • 1:24 - 1:26
    eta bestea zurezko tekla handi batzuk
  • 1:26 - 1:29
    sakatuz doinua jotzeko.
  • 1:30 - 1:33
    Zorionez, hau guztia bi mende beranduago aldatu zen.
  • 1:33 - 1:35
    Horrela, pertsona bakar batek jo dezake
  • 1:35 - 1:37
    eta ia-ia... hau nahiko astuna da...
  • 1:37 - 1:40
    zarrabetea eramatea.
  • 1:40 - 1:43
    Zarrabetea, historikoki, mendeetan zehar, erabili izan da
  • 1:43 - 1:45
    batez ere dantzarako musikan,
  • 1:45 - 1:48
    bere doinuaren berezitasunagatik
  • 1:48 - 1:51
    soinu-tresneria honekin konbinatuta.
  • 1:51 - 1:54
    Gaur egun zarrabetea musika mota guztietan erabiltzen da:
  • 1:54 - 1:56
    herri musika tradizionalean,
  • 1:56 - 1:58
    musika garaikidean, dantzan
  • 1:58 - 2:01
    eta munduko musikan.
  • 2:01 - 2:03
    Erresuma Batuan, Frantzian, Espainian
  • 2:03 - 2:05
    eta Italian.
  • 2:05 - 2:08
    Mota honetako zarrabete bat egiteko 3 eta 5 urte bitartean behar dira.
  • 2:08 - 2:10
    Luthier espezializatuek egiten dute,
  • 2:10 - 2:12
    Europan ere.
  • 2:13 - 2:15
    Eta oso zaila da afinatzea.
  • 2:17 - 2:19
    Orduan, besterik gabe, entzutea gustatuko litzaizueke?
  • 2:19 - 2:21
    (Entzuleak: Bai)
  • 2:21 - 2:23
    Caroline Phillips: Ez dizuet entzuten. Entzutea gustatuko litzaizueke? (Entzuleak: Bai)
  • 2:23 - 2:25
    Ondo
  • 2:25 - 2:27
    Badoa.
  • 2:28 - 2:30
    Tira, euskaraz abestea gustatuko litzaidake,
  • 2:30 - 2:33
    Euskal Herriko hizkuntza da ta, bizi naizen lekua,
  • 2:33 - 2:35
    Frantzia eta Espainiako herrialde bat.
  • 2:36 - 2:40
    (Musika)
  • 2:45 - 2:50
    [Euskara]
  • 3:30 - 3:35
    (Musika)
  • 4:21 - 4:23
    Eskerrik asko.
  • 4:23 - 4:25
    (Txaloak)
  • 4:25 - 4:28
    Abesti hau idatzi nuen
  • 4:28 - 4:31
    euskal erritmoetan oinarrituta.
  • 4:31 - 4:34
    Eta egia esan zeltiar musikaren kutsua dauka.
  • 4:35 - 4:45
    (Musika)
  • 5:15 - 5:17
    Eskerrik asko.
  • 5:17 - 5:19
    (Txaloak)
Title:
Caroline Phillips: zarrabetea hasiberrientzat
Speaker:
Caroline Phillips
Description:

Caroline Phillipsek oso gutxitan entzundako musika herri-tresna bati doinuak ateratzen dizkio: zarrabetea, "gurpil- biola" moduan ere ezagutua. Euskal doinu sarkor bat, musika-tresnaren anatomia bereziari eta milaka urteko historiari buruzko ikasgai dibertigarri baten ondoren.

more » « less
Video Language:
English
Team:
closed TED
Project:
TEDTalks
Duration:
05:20
Jenny Zurawell approved Basque subtitles for Hurdy-gurdy for beginners
Alvaro Moya accepted Basque subtitles for Hurdy-gurdy for beginners
Alvaro Moya edited Basque subtitles for Hurdy-gurdy for beginners
Palmira Irisarri added a translation

Basque subtitles

Revisions