1 00:00:00,000 --> 00:00:02,000 TEDGlobalean gaudenez gero 2 00:00:02,000 --> 00:00:05,000 nork esan diezadake zelan deitzen den hau frantsesez? 3 00:00:06,000 --> 00:00:08,000 "hurdy-gurdy"aren historian interesatuta zaudetela ikusten dut. 4 00:00:08,000 --> 00:00:10,000 "Vielle à roue". 5 00:00:10,000 --> 00:00:12,000 Gasteleraz "zanfoña" da. 6 00:00:12,000 --> 00:00:14,000 Eta italieraz, "ghironda", ez da? 7 00:00:14,000 --> 00:00:17,000 Zarrabetea, edo "gurpil biola" da. 8 00:00:17,000 --> 00:00:20,000 Mota eta itxura ezberdinekoak daude. 9 00:00:20,000 --> 00:00:23,000 Zarrabetea musika-tresna bakarra da 10 00:00:23,000 --> 00:00:26,000 gurpil bati eragiteko biradera bat erabiltzen duena 11 00:00:26,000 --> 00:00:29,000 hariak igurtzitzeko, bibolinaren arkuak bezala, 12 00:00:29,000 --> 00:00:31,000 musika sortzeko. 13 00:00:31,000 --> 00:00:34,000 Hiru motatako hariak dauzka. 14 00:00:34,000 --> 00:00:37,000 Lehenengo mota pordoiak dira; 15 00:00:37,000 --> 00:00:40,000 hauek gaiten antzeko soinu jarraia igortzen dute. 16 00:00:42,000 --> 00:00:44,000 Bigarren mota hari melodikoak dira; 17 00:00:44,000 --> 00:00:47,000 hauek pianoa bezala afinatutako zurezko teklatu batekin jotzen dira. 18 00:00:53,000 --> 00:00:55,000 Hirugarren mota nahiko berriztatzailea da. 19 00:00:55,000 --> 00:00:57,000 Teknika hau erabiltzen duen gaur eguneko 20 00:00:57,000 --> 00:01:00,000 tresna bakarra da, bestalde. 21 00:01:00,000 --> 00:01:03,000 Burrunba-zubia edo txakurra deitzen dena aktibatzen du. 22 00:01:04,000 --> 00:01:07,000 Biraderari eragin eta presioa egiten diodanean 23 00:01:10,000 --> 00:01:13,000 txakur zaunkaren antzeko soinua egiten du, ezta? 24 00:01:14,000 --> 00:01:16,000 Hau guztia nahiko berriztatzailea da 25 00:01:16,000 --> 00:01:18,000 kontuan izanda 26 00:01:18,000 --> 00:01:20,000 zarrabetea duela milaka urte sortu zela 27 00:01:20,000 --> 00:01:22,000 eta jotzeko bi pertsona behar zirela: 28 00:01:22,000 --> 00:01:24,000 bata biraderari eragiteko 29 00:01:24,000 --> 00:01:26,000 eta bestea zurezko tekla handi batzuk 30 00:01:26,000 --> 00:01:29,000 sakatuz doinua jotzeko. 31 00:01:30,000 --> 00:01:33,000 Zorionez, hau guztia bi mende beranduago aldatu zen. 32 00:01:33,000 --> 00:01:35,000 Horrela, pertsona bakar batek jo dezake 33 00:01:35,000 --> 00:01:37,000 eta ia-ia... hau nahiko astuna da... 34 00:01:37,000 --> 00:01:40,000 zarrabetea eramatea. 35 00:01:40,000 --> 00:01:43,000 Zarrabetea, historikoki, mendeetan zehar, erabili izan da 36 00:01:43,000 --> 00:01:45,000 batez ere dantzarako musikan, 37 00:01:45,000 --> 00:01:48,000 bere doinuaren berezitasunagatik 38 00:01:48,000 --> 00:01:51,000 soinu-tresneria honekin konbinatuta. 39 00:01:51,000 --> 00:01:54,000 Gaur egun zarrabetea musika mota guztietan erabiltzen da: 40 00:01:54,000 --> 00:01:56,000 herri musika tradizionalean, 41 00:01:56,000 --> 00:01:58,000 musika garaikidean, dantzan 42 00:01:58,000 --> 00:02:01,000 eta munduko musikan. 43 00:02:01,000 --> 00:02:03,000 Erresuma Batuan, Frantzian, Espainian 44 00:02:03,000 --> 00:02:05,000 eta Italian. 45 00:02:05,000 --> 00:02:08,000 Mota honetako zarrabete bat egiteko 3 eta 5 urte bitartean behar dira. 46 00:02:08,000 --> 00:02:10,000 Luthier espezializatuek egiten dute, 47 00:02:10,000 --> 00:02:12,000 Europan ere. 48 00:02:13,000 --> 00:02:15,000 Eta oso zaila da afinatzea. 49 00:02:17,000 --> 00:02:19,000 Orduan, besterik gabe, entzutea gustatuko litzaizueke? 50 00:02:19,000 --> 00:02:21,000 (Entzuleak: Bai) 51 00:02:21,000 --> 00:02:23,000 Caroline Phillips: Ez dizuet entzuten. Entzutea gustatuko litzaizueke? (Entzuleak: Bai) 52 00:02:23,000 --> 00:02:25,000 Ondo 53 00:02:25,000 --> 00:02:27,000 Badoa. 54 00:02:28,000 --> 00:02:30,000 Tira, euskaraz abestea gustatuko litzaidake, 55 00:02:30,000 --> 00:02:33,000 Euskal Herriko hizkuntza da ta, bizi naizen lekua, 56 00:02:33,000 --> 00:02:35,000 Frantzia eta Espainiako herrialde bat. 57 00:02:36,000 --> 00:02:40,000 (Musika) 58 00:02:45,000 --> 00:02:50,000 [Euskara] 59 00:03:30,000 --> 00:03:35,000 (Musika) 60 00:04:21,000 --> 00:04:23,000 Eskerrik asko. 61 00:04:23,000 --> 00:04:25,000 (Txaloak) 62 00:04:25,000 --> 00:04:28,000 Abesti hau idatzi nuen 63 00:04:28,000 --> 00:04:31,000 euskal erritmoetan oinarrituta. 64 00:04:31,000 --> 00:04:34,000 Eta egia esan zeltiar musikaren kutsua dauka. 65 00:04:35,000 --> 00:04:45,000 (Musika) 66 00:05:15,000 --> 00:05:17,000 Eskerrik asko. 67 00:05:17,000 --> 00:05:19,000 (Txaloak)