TEDGlobalean gaudenez gero nork esan diezadake zelan deitzen den hau frantsesez? "hurdy-gurdy"aren historian interesatuta zaudetela ikusten dut. "Vielle à roue". Gasteleraz "zanfoña" da. Eta italieraz, "ghironda", ez da? Zarrabetea, edo "gurpil biola" da. Mota eta itxura ezberdinekoak daude. Zarrabetea musika-tresna bakarra da gurpil bati eragiteko biradera bat erabiltzen duena hariak igurtzitzeko, bibolinaren arkuak bezala, musika sortzeko. Hiru motatako hariak dauzka. Lehenengo mota pordoiak dira; hauek gaiten antzeko soinu jarraia igortzen dute. Bigarren mota hari melodikoak dira; hauek pianoa bezala afinatutako zurezko teklatu batekin jotzen dira. Hirugarren mota nahiko berriztatzailea da. Teknika hau erabiltzen duen gaur eguneko tresna bakarra da, bestalde. Burrunba-zubia edo txakurra deitzen dena aktibatzen du. Biraderari eragin eta presioa egiten diodanean txakur zaunkaren antzeko soinua egiten du, ezta? Hau guztia nahiko berriztatzailea da kontuan izanda zarrabetea duela milaka urte sortu zela eta jotzeko bi pertsona behar zirela: bata biraderari eragiteko eta bestea zurezko tekla handi batzuk sakatuz doinua jotzeko. Zorionez, hau guztia bi mende beranduago aldatu zen. Horrela, pertsona bakar batek jo dezake eta ia-ia... hau nahiko astuna da... zarrabetea eramatea. Zarrabetea, historikoki, mendeetan zehar, erabili izan da batez ere dantzarako musikan, bere doinuaren berezitasunagatik soinu-tresneria honekin konbinatuta. Gaur egun zarrabetea musika mota guztietan erabiltzen da: herri musika tradizionalean, musika garaikidean, dantzan eta munduko musikan. Erresuma Batuan, Frantzian, Espainian eta Italian. Mota honetako zarrabete bat egiteko 3 eta 5 urte bitartean behar dira. Luthier espezializatuek egiten dute, Europan ere. Eta oso zaila da afinatzea. Orduan, besterik gabe, entzutea gustatuko litzaizueke? (Entzuleak: Bai) Caroline Phillips: Ez dizuet entzuten. Entzutea gustatuko litzaizueke? (Entzuleak: Bai) Ondo Badoa. Tira, euskaraz abestea gustatuko litzaidake, Euskal Herriko hizkuntza da ta, bizi naizen lekua, Frantzia eta Espainiako herrialde bat. (Musika) [Euskara] (Musika) Eskerrik asko. (Txaloak) Abesti hau idatzi nuen euskal erritmoetan oinarrituta. Eta egia esan zeltiar musikaren kutsua dauka. (Musika) Eskerrik asko. (Txaloak)