Eskatzearen artea
-
0:10 - 0:16(Arnasa hartu eta botatzen du)
-
0:17 - 0:21Ez dut beti bizitzeko dirua musikari esker lortu.
-
0:21 - 0:24Bost urtez, punta-puntako Arte Unibertsitate batean
-
0:24 - 0:27graduatu ondoren,
-
0:27 - 0:31hau zen nire eguneroko lana:
-
0:31 - 0:36"2,5 metroko ezkongaia" izeneko estatua biziduna nintzen,
-
0:36 - 0:39eta mundu guztiari esaten nion hau zela nire lana,
-
0:39 - 0:41mundu guztiak nahi duelako jakin
-
0:41 - 0:44nortzuk diren "freaky" hauek eguneroko bizitzan.
-
0:44 - 0:46Kaixo.
-
0:46 - 0:49Nire burua zuriz margotu nuen behin, kaxa baten gainean jarri,
-
0:49 - 0:51txano edo lata bat jarri nire oinen parean,
-
0:51 - 0:54eta norbaitek txanpon bat botatzen zidanean,
-
0:54 - 1:02lore bat ematen nion, baita begirada bizi bat.
-
1:02 - 1:03Eta ez bazuen lorea hartzen,
-
1:03 - 1:08tristurazko keinu bat itzuli ohi nion
-
1:08 - 1:12joaten zen bitartean.
-
1:12 - 1:15(barreak)
-
1:15 - 1:19Esan daiteke topaketa sakonak izan ohi nituela jendearekin,
-
1:19 - 1:21batez ere, pertsona bakartiekin,
-
1:21 - 1:24inorrekin asteetan hitz egin ez zutela zirudienak
-
1:24 - 1:28eta momentu berezi bat izan ohi genuen
-
1:28 - 1:33begirada truke bizi bat, hiri kale batean,
-
1:33 - 1:36eta elkarrekiko maitasun apur bat sentitu ohi genuen.
-
1:36 - 1:42Nire begiek esan ohi zuten, "Mila esker. Ikusi zaitut"
-
1:42 - 1:44Eta beren begiek zioten,
-
1:44 - 1:50"Inork ez nau inoiz ikusten. Mila esker"
-
1:50 - 1:52Batzuetan gogaitu egin ohi ninduten.
-
1:52 - 1:54Kotxeetan zebilen jendeak oihu egiten zidan:
-
1:54 - 1:57"Lortu lanen bat!"
-
1:57 - 2:00Eta nik pentsatzen nuen: "hau da nire lana"
-
2:00 - 2:04Baina, min egiten zidan, beldurra ematen zidalako pentsatzeak
-
2:04 - 2:07lan izena merezi ez zuen zerbait egiten ari nintzela
-
2:07 - 2:11zerbait ez bidezkoa, lotsagarria.
-
2:11 - 2:16Ez nekien zeinen hezkuntza ona eskuratzen ari nintzen
-
2:16 - 2:19musika industriarako, kaxa honen gainean.
-
2:19 - 2:20Eta entzuten dauden ekonomialarientzat,
-
2:20 - 2:24agian interesaturik zaudete jakiten diru sarrera erregular bat nuela,
-
2:24 - 2:26eta harrigarria zen niretzat,
-
2:26 - 2:28bezero ezberdinak nituelako beti.
-
2:28 - 2:3160 bat dolar asteartero, 90 bat dolar ostiralero lortu ohi nuen.
-
2:31 - 2:33Egonkorra zen.
-
2:33 - 2:35Eta bitartean, musika bira bat ematen nenbilen inguruan
-
2:35 - 2:38tabernatan jotzen gauetan, "Dresden Dolls" izeneko nire taldearekin
-
2:38 - 2:40Hau ni naiz pianoa jotzen, hau bateria jole aparta
-
2:40 - 2:42Nik idazten nituen kantak, eta denborarekin
-
2:42 - 2:46nahikoa diru irabazten hasi ginen, beraz nik estatua lana uztea erabaki nuen,
-
2:46 - 2:48Baina, musika bira hasten ari ginela
-
2:48 - 2:51Ez nuen jendearekiko konexio zuzena galdu nahi,
-
2:51 - 2:54asko gustatzen zitzaidalako.
-
2:54 - 2:57Beraz, gure ikuskizunen ondoren, autografoak sinatu ohi genituen
-
2:57 - 3:00zaleak besarkatu, jendearekin hitz egin eta denbora pasa,
-
3:00 - 3:05Arte bat sortu genuen: jendeari laguntza eskatzearena eta gurekin batzea proposatzearena.
-
3:05 - 3:08Tokian tokiko musikalariak bilatu ohi nituen
-
3:08 - 3:12eta gure ikuskizunen aurretik jo ohi zuten,
-
3:12 - 3:14txapela pasa,
-
3:14 - 3:16eta ondoren etorri eta gurekin batu ohi ziren eszenatokian.
-
3:16 - 3:20Beraz, zirkuko artista arraro eta kasualen bisitak izan ohi genituen.
-
3:20 - 3:23Gero, Twitter azaldu zen,
-
3:23 - 3:26eta gauzak are magikoago egin zituen, instantean eskatu nezakeelako
-
3:26 - 3:28nahi nuena, nonahi.
-
3:28 - 3:30Piano bat beharrez gero praktikatzeko,
-
3:30 - 3:33ordubete beranduago zale baten etxean nengoen. Hau Londonen da.
-
3:33 - 3:36Mundu guztitik, jendeak etxean egindako janaria bidaltzen zigun
-
3:36 - 3:40eta elikatu egiten gintuzten, baita gurekin jan ere. Hau Seattlen da.
-
3:40 - 3:43Museo eta dendetan, nahiz edozein espazio publikotan
-
3:43 - 3:47lan egiten zuten zaleek, beren besoak astindu ohi zituzten
-
3:47 - 3:50doako kontzertu espontaneoren bat egitea erabakitzen banuen.
-
3:50 - 3:53Hau Aucklandeko liburutegi bat da.
-
3:53 - 3:58Larunbatean, txano eta kaxa hauengatik tuiteatu nuen
-
3:58 - 4:00ez nituelako Ekialdeko Kostatik ekarri nahi
-
4:00 - 4:02eta tipo honen interesa azaldu zuten, Chris
-
4:02 - 4:05Newport Beachetik, "Kaixo" dio.
-
4:05 - 4:09Behin tuiteatu nuen: "non erosi dezaket Melbournen sudurra garbitzeko pitxer bat?"
-
4:09 - 4:12Eta ospitale bateko erizain batek bat ekarri zidan
-
4:12 - 4:14momentuan aurkitzen nintzen kafetegira.
-
4:14 - 4:15Edari bat erosi nion
-
4:15 - 4:18eta bertan egon ginen erizaintza eta heriotzaren inguruan hitz egiten.
-
4:18 - 4:21Ikaragarri gustoko dut zorizko gertutasun hau,
-
4:21 - 4:25eta zortea da, sofan nabigatzea gustatzen zaidalako.
-
4:25 - 4:29Etxetzar batean taldekideko bakoitzak gela bat badugu,
-
4:29 - 4:32baina ez badago WiFi-rik, nahiago dut okupatutako punk etxe bat,
-
4:32 - 4:35denak lurrean eta komunik gabe egonda ere,
-
4:35 - 4:39WiFi-a baldin badugu.
-
4:39 - 4:41(Barreak)
-
4:41 - 4:43Behin, nire taldeak gure furgoneta
-
4:43 - 4:47Miamiko auzo oso pobre batera eraman zuen,
-
4:47 - 4:49eta internet bidez topatu genuen gau hartako gure ostalaria
-
4:49 - 4:5218 urteko neska bat zela aurkitu genuen. Oraindik etxean bizi zela
-
4:52 - 4:57eta bere familiakoak Hondurasko agiririk gabeko imigranteak zirela.
-
4:57 - 5:00Eta gau horretan, bere familiako guztiak
-
5:00 - 5:03sofatan egin zuten lo, eta neskak bere amarekin
-
5:03 - 5:06guk beren oheak erabili ahal izateko.
-
5:06 - 5:08Han etzan nintzen, pentsatuz:
-
5:08 - 5:11"pertsona hauek oso gutxi dute"
-
5:11 - 5:14"hau justua al da?"
-
5:14 - 5:16Eta hurrengo goizean, bere amak
-
5:16 - 5:19tortillak egiten erakutsi zigun, eta Biblia bat eman nahi zidan,
-
5:19 - 5:25eta taldetik baztertu eta bere ingeles traketsean esan zidan:
-
5:25 - 5:30"Zure musikak nire alaba izugarri lagundu du"
-
5:30 - 5:34"Eskerrik asko hemen izateagatik. Oso eskerturik gaude."
-
5:34 - 5:38Eta pentsatu nuen: "hau justua da".
-
5:38 - 5:41Hau, hau da.
-
5:41 - 5:44Bi hilabete ondoren, Manhattanen nintzen,
-
5:44 - 5:47koltxoi baten bila tuiteatu nuen, eta gauerdian,
-
5:47 - 5:48ate baten txirrina jo nuen "Lower East Side" auzoan
-
5:48 - 5:51eta ohartu nintzen ez nuela behin ere horrelakorik egin bakarka.
-
5:51 - 5:52Beti egin izan nuen nire taldearekin edo lagunekin.
-
5:52 - 5:57"Hau da jende tentelak egiten duena?" (Barreak)
-
5:57 - 5:59"Horrela hilko ote da jende tentela?"
-
5:59 - 6:01Eta nire erabakia aldatzeko aukera izan baino lehen, atea irekitzen da.
-
6:01 - 6:05Emakumea artista da. Gizona blogerra da, Reuters-entzat finantza bloggerra,
-
6:05 - 6:07ardo beltz baso bat eman zidaten,
-
6:07 - 6:09baita bainu bat eskaini ere.
-
6:09 - 6:13Eta horrelako eta bestelako gauak izan ditut.
-
6:13 - 6:17Beraz, sofa nabigazio asko egiten dut, baita jende nabigazioa ere.
-
6:17 - 6:21"Sofa nabigazioa" eta "jende nabigazioa"
-
6:21 - 6:23oinarrian berdina direla uste dut.
-
6:23 - 6:26Jendartera jauzi egiten duzu
-
6:26 - 6:27eta elkarrekin fidatu behar duzue.
-
6:27 - 6:30Behin, gonbidatutako talde bati galdetu nion
-
6:30 - 6:32ea ikusleen artean txapela pasa nahi zuten
-
6:32 - 6:34diru extra bat lor zezaten, neronek askotan egin izan nuena.
-
6:34 - 6:37Eta, beti gertatzen zen bezala, taldea irrikaturik zegoen.
-
6:37 - 6:39Baina, taldeko mutil batek esan zidan
-
6:39 - 6:43ezin zuela horrelakorik egin.
-
6:43 - 6:47Bere burua eskale bezala ikusiko zuela hori egitean.
-
6:47 - 6:55Bere beldurrak zeintzuk ziren antzeman nuen: "hau justua da?" eta "Lortu lanen bat!".
-
6:55 - 6:59Bien bitartean, nire taldea gero eta handiago egiten ari zen.
-
6:59 - 7:01Diskoetxe handiago batekin sinatu genuen.
-
7:01 - 7:04Gure musika cabaret eta punk arteko nahasketa bat da.
-
7:04 - 7:06Ez da edonoren gustukoa.
-
7:06 - 7:09Beno, agian zure gustukoa bada.
-
7:09 - 7:13Sinatu genuen, eta arreta handia zegoen gure hurrengo diskaren inguruan.
-
7:13 - 7:19Kaleratzean, 25.000 kopia inguru saldu ziren lehen asteetan
-
7:19 - 7:22eta diskoetxeak porrota zela kontsideratu zuen.
-
7:22 - 7:25Nik pentsatu nuen "25.000 ez al da zifra handia?"
-
7:25 - 7:27Haiek zioten: "Ez, salmentak behera doaz. Porrota da."
-
7:27 - 7:30Eta joan egin ziren.
-
7:30 - 7:33Garai honetan, kontzertu batean kantatzen eta besarkadak ematen nenbilela,
-
7:33 - 7:35tipo bat hurbildu zen niregana
-
7:35 - 7:37eta 10 dolarreko billetea luzatu zidan.
-
7:37 - 7:38Zera esan zidan:
-
7:38 - 7:42"Barkatu, zure CDa lagun bati kopiatu nion."
-
7:42 - 7:45(Barreak)
-
7:45 - 7:49"Baina zure bloga irakurtzen dut eta badakit zure diskoetxea gorroto duzula."
-
7:49 - 7:51"Diru hau har dezazun nahi dut, besterik ez."
-
7:51 - 7:55Eta hau ikuskizun guztietan gertatzen hasiko da.
-
7:55 - 7:59Nire kontzertuen ondorengo txapela bihurtzen naiz,
-
7:59 - 8:02fisikoki egon behar naiz bertan eta laguntza jendeari eskatu,
-
8:02 - 8:04eta, gonbidatu genuen taldeko mutilak ez bezala,
-
8:04 - 8:08nik praktika handia nuen hori egiten.
-
8:08 - 8:10Eskerrik asko.
-
8:10 - 8:12Eta momentu horretan erabaki nuen
-
8:12 - 8:15nire musika dohainik emango nuela sarean
-
8:15 - 8:17ahal bezain laster,
-
8:17 - 8:20beraz, horrela da: Metallica hemen, Napster, txarra;
-
8:20 - 8:23Amanda Palmer hemen. Eta jendea animatuko dut
-
8:23 - 8:27torrent erabiltzera, deskargatzera, partekatzera... baina aldi berean laguntza eskatuko dut,
-
8:27 - 8:31kalean horrek funtzionatzen zuela ikusi bainuen.
-
8:31 - 8:34Diskoetxetik joatea erabaki nuen nire hurrengo proiekturako
-
8:34 - 8:37nire talde berriarekin, "the Grand Theft Orchestra",
-
8:37 - 8:39Crowdfunding-a erabili nuen
-
8:39 - 8:44eta jauzi egin nuen interneteko milaka konexio horietara,
-
8:44 - 8:46eta nire jendeari ni heltzeko eskatu nion.
-
8:46 - 8:49Helburua 100.000 dolar lortzea zen.
-
8:49 - 8:53Nire zaleek ia 1,2 milioi batu zituzten,
-
8:53 - 8:56gaur arte izan den musikako crowfunding proiektu handiena.
-
8:56 - 9:00(Txaloak)
-
9:00 - 9:04Eta ikus dezakezue zenbat jende izan zen.
-
9:04 - 9:0825.000 pertsona eskas.
-
9:08 - 9:11Eta komunikabideek galdetu zidaten: "Amanda,
-
9:11 - 9:13musika industria hondoratzen ari da eta zuk pirateria bultzatzen duzu.
-
9:13 - 9:15Nola lortu duzu jende guzti honek musikagatik ordaintzea?"
-
9:15 - 9:20Eta erantzun zintzoena da, nik ez niela ordaindu arazi. Eskatu egin nien.
-
9:20 - 9:23Eta jendeari eskatzearen ekintza hutsetik,
-
9:23 - 9:26konexio bat sortzen nuen haiekin,
-
9:26 - 9:31eta konekatzen duzunean, jendeak lagundu nahi zaitu.
-
9:31 - 9:35Intuizioaren aurkakoa da artista askorentzat.
-
9:35 - 9:36Ez dute gauzarik eskatu nahi.
-
9:36 - 9:42Ez da erraza. Ez da erraza eskatzea.
-
9:42 - 9:44Eta artista askok dute arazo bat horrekin.
-
9:44 - 9:47Eskatzeak kaltebera (vulnerable) uzten zaituelako.
-
9:47 - 9:51Eta kritika asko jaso nuen sarean
-
9:51 - 9:53behin nire Kickstarterra handi egin zenean
-
9:53 - 9:56jendeari sarean laguntza eskatzen jarraitzeagatik,
-
9:56 - 9:58batez ere gure zale diren musikariei eskatzeagatik
-
9:58 - 10:01gurekin eszenatokian batzeko, kanta batzuk jotzeko
-
10:01 - 10:04maitasunaren, sarreren eta zerbezaren truke.
-
10:04 - 10:07hau photoshop bidez eginiko argazki bat da
-
10:07 - 10:11nire inguruan igo zuten web orri batean.
-
10:11 - 10:14Eta min egin zidan oso modu familiar batean.
-
10:14 - 10:17Jendeak zioenean "ez daukazu eskubiderik jada
-
10:17 - 10:19horrelako laguntza eskatzeko"
-
10:19 - 10:23beren kotxeetatik "Lortu lanen bat!" oihu egiten zuten pertsonen antza hartzen nien
-
10:23 - 10:28Ez zeudelako gurekin espaloian,
-
10:28 - 10:31eta ezin zuten ikusi
-
10:31 - 10:33nire eta nire jendearen artean ematen zen trukea,
-
10:33 - 10:39oso truke justua guretzat, baina arrotza haientzat.
-
10:39 - 10:41Hau ez da lanean egiteko oso segurua.
-
10:41 - 10:43Hau nire Kickstarter laguntza festa da, Berlinen.
-
10:43 - 10:47Gau amaieran, biluztu egin nintzen eta mundu guztiak nire gorputzean margo zezan utzi nuen
-
10:47 - 10:50Esan behar dizuet, benetan bizi nahi baduzue
-
10:50 - 10:53jende ezezagunaz fidatzeko sentimentu bizia,
-
10:53 - 10:55hau gomendatzen dizuet,
-
10:55 - 10:59batez ere ezezagun horiek alemaniar mozkor batzuk badira.
-
10:59 - 11:04Hau ninja goi-mailako fan konexio bat izan zen,
-
11:04 - 11:07hemen esaten nuena zera baitzen:
-
11:07 - 11:09"Maila honetaraino fidatzen naiz zuetaz"
-
11:09 - 11:13"Fidatu behar nuke? Froga iezadazue"
-
11:13 - 11:15Giza historian zehar,
-
11:15 - 11:20musikalariak, artistak, komunitatearen parte izan dira,
-
11:20 - 11:25elkartu eta zabaldu edo ireki egiten zutenak, ez izar ukiezinak.
-
11:25 - 11:29Ospea, jende askok distantziatik maitatzen zaituela esan nahi du
-
11:29 - 11:31baina internetek
-
11:31 - 11:34eta bertan partekatu ditzakegun edukiek
-
11:34 - 11:37lehengora eramaten ari gaituzte.
-
11:37 - 11:40Jende gutxi batek zu hurbiletik maitatzea,
-
11:40 - 11:45eta jende hori nahikoa izatea.
-
11:45 - 11:47Jende asko galdu egiten da
-
11:47 - 11:48prezio finkorik gabeko ideiarekin.
-
11:48 - 11:52Arrisku aurreikusezin bat bezala ikusten dute, baina nik egin ditudan gauzek,
-
11:52 - 11:54Kickstarter-a, kalea, etxeetako tinbreak,
-
11:54 - 11:56ez ditut horiek arrisku bezala ikusten.
-
11:56 - 11:58Konfidantza bezala ikusten ditut.
-
11:58 - 12:01Orain, sareko tresnek egiten dute trukea
-
12:01 - 12:05kalea bezain erraza eta instintiboa,
-
12:05 - 12:07horra iristen ari dira
-
12:07 - 12:10Baina tresna perfektuek ez gaituzte lagunduko
-
12:10 - 12:13ezin bagara elkarren aurrean jarri
-
12:13 - 12:15eta beldurrik gabe eman eta jaso,
-
12:15 - 12:18eta, are gehiago,
-
12:18 - 12:22lotsarik gabe eskatu.
-
12:22 - 12:24Nire musika karrera igaro dut
-
12:24 - 12:28interneten jendearekin aurkitzen saiatzen
-
12:28 - 12:30kutxa gainean egiten nuen bezala,
-
12:30 - 12:34hau da, bloga eta twitterra ez erabiltzen bakarrik biraren datak plazaratzeko
-
12:34 - 12:37edo nire bideo berriaren inguruan hitz egiteko; baizik, gure lana eta artea
-
12:37 - 12:42gure beldur eta ajeak, gure akatsak... trukatzeko,
-
12:42 - 12:44eta nortzuk garen ikusten dugu.
-
12:44 - 12:48eta, uste dut, benetan elkarri begiratzen diogunean
-
12:48 - 12:50elkarri lagundu nahi diogula.
-
12:50 - 12:55Uste dut jendea obsesionaturik dabilela galdera okerrarekin:
-
12:55 - 12:59"Nola EGINGO dugu jendeak musikagatik ordain dezan?"
-
12:59 - 13:01Zergatik ez dugu galdetzen:
-
13:01 - 13:06"Nola UTZI jendeari musikagatik ordaintzen?"
-
13:06 - 13:08Eskerrik asko.
-
13:08 - 13:12(txaloak)
- Title:
- Eskatzearen artea
- Speaker:
- Amanda Palmer
- Description:
-
Ez EGIN jendeak musikagatik ordain dezan, dio Amanda Palmerrek: UTZ iezaiezu. Hitzaldi sutsu honetan, artista eta fan arteko erlazio berriak aztertzen ditu, kale antzezle zenekoak kontatzen hasten zaigularik ("bota dolar bat 2,5 metroko ezkongaiaren txapelera").
- Video Language:
- English
- Team:
- closed TED
- Project:
- TEDTalks
- Duration:
- 13:47
Dimitra Papageorgiou approved Basque subtitles for The art of asking | ||
Dimitra Papageorgiou approved Basque subtitles for The art of asking | ||
Jone Aliri Lazcano accepted Basque subtitles for The art of asking | ||
Jone Aliri Lazcano edited Basque subtitles for The art of asking | ||
Amets Jordan Arrieta edited Basque subtitles for The art of asking | ||
Amets Jordan Arrieta edited Basque subtitles for The art of asking | ||
Amets Jordan Arrieta edited Basque subtitles for The art of asking | ||
Amets Jordan Arrieta edited Basque subtitles for The art of asking |