0:00:10.101,0:00:16.140 (Arnasa hartu eta botatzen du) 0:00:17.435,0:00:21.480 Ez dut beti bizitzeko dirua musikari esker lortu. 0:00:21.480,0:00:23.649 Bost urtez, punta-puntako Arte Unibertsitate batean 0:00:23.649,0:00:27.016 graduatu ondoren, 0:00:27.016,0:00:31.103 hau zen nire eguneroko lana: 0:00:31.103,0:00:35.671 "2,5 metroko ezkongaia" izeneko estatua biziduna nintzen, 0:00:35.671,0:00:39.239 eta mundu guztiari esaten nion hau zela nire lana, 0:00:39.239,0:00:41.266 mundu guztiak nahi duelako jakin 0:00:41.266,0:00:44.400 nortzuk diren "freaky" hauek eguneroko bizitzan. 0:00:44.400,0:00:46.210 Kaixo. 0:00:46.210,0:00:49.071 Nire burua zuriz margotu nuen behin, kaxa baten gainean jarri, 0:00:49.071,0:00:51.479 txano edo lata bat jarri nire oinen parean, 0:00:51.479,0:00:53.675 eta norbaitek txanpon bat botatzen zidanean, 0:00:53.675,0:01:01.736 lore bat ematen nion, baita begirada bizi bat. 0:01:01.736,0:01:03.207 Eta ez bazuen lorea hartzen, 0:01:03.207,0:01:07.673 tristurazko keinu bat itzuli ohi nion 0:01:07.673,0:01:11.738 joaten zen bitartean. 0:01:11.738,0:01:15.060 (barreak) 0:01:15.060,0:01:19.384 Esan daiteke topaketa sakonak izan ohi nituela jendearekin, 0:01:19.384,0:01:21.249 batez ere, pertsona bakartiekin, 0:01:21.249,0:01:24.345 inorrekin asteetan hitz egin ez zutela zirudienak 0:01:24.345,0:01:28.118 eta momentu berezi bat izan ohi genuen 0:01:28.118,0:01:32.629 begirada truke bizi bat, hiri kale batean, 0:01:32.629,0:01:36.004 eta elkarrekiko maitasun apur bat sentitu ohi genuen. 0:01:36.004,0:01:41.766 Nire begiek esan ohi zuten, "Mila esker. Ikusi zaitut" 0:01:41.766,0:01:44.294 Eta beren begiek zioten, 0:01:44.294,0:01:50.481 "Inork ez nau inoiz ikusten. Mila esker" 0:01:50.481,0:01:52.357 Batzuetan gogaitu egin ohi ninduten. 0:01:52.357,0:01:54.321 Kotxeetan zebilen jendeak oihu egiten zidan: 0:01:54.321,0:01:56.602 "Lortu lanen bat!" 0:01:56.602,0:02:00.041 Eta nik pentsatzen nuen: "hau da nire lana" 0:02:00.041,0:02:03.774 Baina, min egiten zidan, beldurra ematen zidalako pentsatzeak 0:02:03.774,0:02:07.431 lan izena merezi ez zuen zerbait egiten ari nintzela 0:02:07.431,0:02:10.887 zerbait ez bidezkoa, lotsagarria. 0:02:10.887,0:02:16.019 Ez nekien zeinen hezkuntza ona eskuratzen ari nintzen 0:02:16.019,0:02:18.755 musika industriarako, kaxa honen gainean. 0:02:18.755,0:02:20.254 Eta entzuten dauden ekonomialarientzat, 0:02:20.254,0:02:23.859 agian interesaturik zaudete jakiten diru sarrera erregular bat nuela, 0:02:23.859,0:02:25.562 eta harrigarria zen niretzat, 0:02:25.562,0:02:28.171 bezero ezberdinak nituelako beti. 0:02:28.171,0:02:31.459 60 bat dolar asteartero, 90 bat dolar ostiralero lortu ohi nuen. 0:02:31.459,0:02:32.996 Egonkorra zen. 0:02:32.996,0:02:35.490 Eta bitartean, musika bira bat ematen nenbilen inguruan 0:02:35.490,0:02:37.592 tabernatan jotzen gauetan, "Dresden Dolls" izeneko nire taldearekin 0:02:37.592,0:02:40.068 Hau ni naiz pianoa jotzen, hau bateria jole aparta 0:02:40.068,0:02:42.101 Nik idazten nituen kantak, eta denborarekin 0:02:42.101,0:02:46.091 nahikoa diru irabazten hasi ginen, beraz nik estatua lana uztea erabaki nuen, 0:02:46.091,0:02:48.443 Baina, musika bira hasten ari ginela 0:02:48.443,0:02:50.560 Ez nuen jendearekiko konexio zuzena galdu nahi, 0:02:50.560,0:02:53.822 asko gustatzen zitzaidalako. 0:02:53.822,0:02:57.007 Beraz, gure ikuskizunen ondoren, autografoak sinatu ohi genituen 0:02:57.007,0:03:00.248 zaleak besarkatu, jendearekin hitz egin eta denbora pasa, 0:03:00.248,0:03:05.310 Arte bat sortu genuen: jendeari laguntza eskatzearena eta gurekin batzea proposatzearena. 0:03:05.310,0:03:07.966 Tokian tokiko musikalariak bilatu ohi nituen 0:03:07.966,0:03:12.292 eta gure ikuskizunen aurretik jo ohi zuten, 0:03:12.292,0:03:13.951 txapela pasa, 0:03:13.951,0:03:15.501 eta ondoren etorri eta gurekin batu ohi ziren eszenatokian. 0:03:15.501,0:03:20.331 Beraz, zirkuko artista arraro eta kasualen bisitak izan ohi genituen. 0:03:20.331,0:03:23.220 Gero, Twitter azaldu zen, 0:03:23.220,0:03:25.568 eta gauzak are magikoago egin zituen, instantean eskatu nezakeelako 0:03:25.568,0:03:28.035 nahi nuena, nonahi. 0:03:28.035,0:03:30.100 Piano bat beharrez gero praktikatzeko, 0:03:30.100,0:03:33.308 ordubete beranduago zale baten etxean nengoen. Hau Londonen da. 0:03:33.308,0:03:35.804 Mundu guztitik, jendeak etxean egindako janaria bidaltzen zigun 0:03:35.804,0:03:39.628 eta elikatu egiten gintuzten, baita gurekin jan ere. Hau Seattlen da. 0:03:39.628,0:03:43.334 Museo eta dendetan, nahiz edozein espazio publikotan 0:03:43.334,0:03:46.614 lan egiten zuten zaleek, beren besoak astindu ohi zituzten 0:03:46.614,0:03:50.181 doako kontzertu espontaneoren bat egitea erabakitzen banuen. 0:03:50.181,0:03:53.301 Hau Aucklandeko liburutegi bat da. 0:03:53.301,0:03:58.161 Larunbatean, txano eta kaxa hauengatik tuiteatu nuen 0:03:58.161,0:03:59.999 ez nituelako Ekialdeko Kostatik ekarri nahi 0:03:59.999,0:04:01.753 eta tipo honen interesa azaldu zuten, Chris 0:04:01.753,0:04:05.366 Newport Beachetik, "Kaixo" dio. 0:04:05.366,0:04:09.089 Behin tuiteatu nuen: "non erosi dezaket Melbournen sudurra garbitzeko pitxer bat?" 0:04:09.089,0:04:11.880 Eta ospitale bateko erizain batek bat ekarri zidan 0:04:11.880,0:04:13.848 momentuan aurkitzen nintzen kafetegira. 0:04:13.848,0:04:15.249 Edari bat erosi nion 0:04:15.249,0:04:18.183 eta bertan egon ginen erizaintza eta heriotzaren inguruan hitz egiten. 0:04:18.183,0:04:20.976 Ikaragarri gustoko dut zorizko gertutasun hau, 0:04:20.976,0:04:24.890 eta zortea da, sofan nabigatzea gustatzen zaidalako. 0:04:24.890,0:04:28.880 Etxetzar batean taldekideko bakoitzak gela bat badugu, 0:04:28.880,0:04:31.658 baina ez badago WiFi-rik, nahiago dut okupatutako punk etxe bat, 0:04:31.658,0:04:34.837 denak lurrean eta komunik gabe egonda ere, 0:04:34.837,0:04:38.654 WiFi-a baldin badugu. 0:04:38.654,0:04:40.579 (Barreak) 0:04:40.579,0:04:42.982 Behin, nire taldeak gure furgoneta 0:04:42.982,0:04:46.933 Miamiko auzo oso pobre batera eraman zuen, 0:04:46.933,0:04:49.358 eta internet bidez topatu genuen gau hartako gure ostalaria 0:04:49.358,0:04:52.382 18 urteko neska bat zela aurkitu genuen. Oraindik etxean bizi zela 0:04:52.382,0:04:57.006 eta bere familiakoak Hondurasko agiririk gabeko imigranteak zirela. 0:04:57.006,0:04:59.503 Eta gau horretan, bere familiako guztiak 0:04:59.503,0:05:02.782 sofatan egin zuten lo, eta neskak bere amarekin 0:05:02.782,0:05:05.542 guk beren oheak erabili ahal izateko. 0:05:05.542,0:05:08.046 Han etzan nintzen, pentsatuz: 0:05:08.046,0:05:11.087 "pertsona hauek oso gutxi dute" 0:05:11.087,0:05:13.806 "hau justua al da?" 0:05:13.806,0:05:16.362 Eta hurrengo goizean, bere amak 0:05:16.362,0:05:18.914 tortillak egiten erakutsi zigun, eta Biblia bat eman nahi zidan, 0:05:18.914,0:05:24.827 eta taldetik baztertu eta bere ingeles traketsean esan zidan: 0:05:24.827,0:05:29.802 "Zure musikak nire alaba izugarri lagundu du" 0:05:29.802,0:05:33.846 "Eskerrik asko hemen izateagatik. Oso eskerturik gaude." 0:05:33.846,0:05:37.702 Eta pentsatu nuen: "hau justua da". 0:05:37.702,0:05:41.383 Hau, hau da. 0:05:41.383,0:05:43.997 Bi hilabete ondoren, Manhattanen nintzen, 0:05:43.997,0:05:46.537 koltxoi baten bila tuiteatu nuen, eta gauerdian, 0:05:46.537,0:05:48.441 ate baten txirrina jo nuen "Lower East Side" auzoan 0:05:48.441,0:05:50.907 eta ohartu nintzen ez nuela behin ere horrelakorik egin bakarka. 0:05:50.907,0:05:52.453 Beti egin izan nuen nire taldearekin edo lagunekin. 0:05:52.453,0:05:56.945 "Hau da jende tentelak egiten duena?" (Barreak) 0:05:56.945,0:05:59.432 "Horrela hilko ote da jende tentela?" 0:05:59.432,0:06:01.498 Eta nire erabakia aldatzeko aukera izan baino lehen, atea irekitzen da. 0:06:01.498,0:06:05.016 Emakumea artista da. Gizona blogerra da, Reuters-entzat finantza bloggerra, 0:06:05.016,0:06:07.330 ardo beltz baso bat eman zidaten, 0:06:07.330,0:06:08.501 baita bainu bat eskaini ere. 0:06:08.501,0:06:13.456 Eta horrelako eta bestelako gauak izan ditut. 0:06:13.456,0:06:17.481 Beraz, sofa nabigazio asko egiten dut, baita jende nabigazioa ere. 0:06:17.481,0:06:20.809 "Sofa nabigazioa" eta "jende nabigazioa" 0:06:20.809,0:06:23.097 oinarrian berdina direla uste dut. 0:06:23.097,0:06:25.601 Jendartera jauzi egiten duzu 0:06:25.601,0:06:27.097 eta elkarrekin fidatu behar duzue. 0:06:27.097,0:06:29.717 Behin, gonbidatutako talde bati galdetu nion 0:06:29.717,0:06:32.240 ea ikusleen artean txapela pasa nahi zuten 0:06:32.240,0:06:34.368 diru extra bat lor zezaten, neronek askotan egin izan nuena. 0:06:34.368,0:06:36.513 Eta, beti gertatzen zen bezala, taldea irrikaturik zegoen. 0:06:36.513,0:06:38.625 Baina, taldeko mutil batek esan zidan 0:06:38.625,0:06:42.740 ezin zuela horrelakorik egin. 0:06:42.740,0:06:46.728 Bere burua eskale bezala ikusiko zuela hori egitean. 0:06:46.728,0:06:55.410 Bere beldurrak zeintzuk ziren antzeman nuen: "hau justua da?" eta "Lortu lanen bat!". 0:06:55.410,0:06:58.856 Bien bitartean, nire taldea gero eta handiago egiten ari zen. 0:06:58.856,0:07:01.130 Diskoetxe handiago batekin sinatu genuen. 0:07:01.130,0:07:03.891 Gure musika cabaret eta punk arteko nahasketa bat da. 0:07:03.891,0:07:06.096 Ez da edonoren gustukoa. 0:07:06.096,0:07:09.464 Beno, agian zure gustukoa bada. 0:07:09.464,0:07:13.408 Sinatu genuen, eta arreta handia zegoen gure hurrengo diskaren inguruan. 0:07:13.408,0:07:18.740 Kaleratzean, 25.000 kopia inguru saldu ziren lehen asteetan 0:07:18.740,0:07:22.116 eta diskoetxeak porrota zela kontsideratu zuen. 0:07:22.116,0:07:24.667 Nik pentsatu nuen "25.000 ez al da zifra handia?" 0:07:24.667,0:07:27.300 Haiek zioten: "Ez, salmentak behera doaz. Porrota da." 0:07:27.300,0:07:29.578 Eta joan egin ziren. 0:07:29.578,0:07:32.609 Garai honetan, kontzertu batean kantatzen eta besarkadak ematen nenbilela, 0:07:32.609,0:07:34.753 tipo bat hurbildu zen niregana 0:07:34.753,0:07:37.025 eta 10 dolarreko billetea luzatu zidan. 0:07:37.025,0:07:38.379 Zera esan zidan: 0:07:38.379,0:07:42.137 "Barkatu, zure CDa lagun bati kopiatu nion." 0:07:42.137,0:07:45.386 (Barreak) 0:07:45.386,0:07:48.851 "Baina zure bloga irakurtzen dut eta badakit zure diskoetxea gorroto duzula." 0:07:48.851,0:07:51.385 "Diru hau har dezazun nahi dut, besterik ez." 0:07:51.385,0:07:55.225 Eta hau ikuskizun guztietan gertatzen hasiko da. 0:07:55.225,0:07:58.690 Nire kontzertuen ondorengo txapela bihurtzen naiz, 0:07:58.690,0:08:01.976 fisikoki egon behar naiz bertan eta laguntza jendeari eskatu, 0:08:01.976,0:08:04.185 eta, gonbidatu genuen taldeko mutilak ez bezala, 0:08:04.185,0:08:08.215 nik praktika handia nuen hori egiten. 0:08:08.215,0:08:10.331 Eskerrik asko. 0:08:10.331,0:08:12.482 Eta momentu horretan erabaki nuen 0:08:12.482,0:08:15.274 nire musika dohainik emango nuela sarean 0:08:15.274,0:08:17.106 ahal bezain laster, 0:08:17.106,0:08:20.342 beraz, horrela da: Metallica hemen, Napster, txarra; 0:08:20.342,0:08:23.130 Amanda Palmer hemen. Eta jendea animatuko dut 0:08:23.130,0:08:27.479 torrent erabiltzera, deskargatzera, partekatzera... baina aldi berean laguntza eskatuko dut, 0:08:27.479,0:08:30.999 kalean horrek funtzionatzen zuela ikusi bainuen. 0:08:30.999,0:08:33.927 Diskoetxetik joatea erabaki nuen nire hurrengo proiekturako 0:08:33.927,0:08:36.631 nire talde berriarekin, "the Grand Theft Orchestra", 0:08:36.631,0:08:39.359 Crowdfunding-a erabili nuen 0:08:39.359,0:08:43.527 eta jauzi egin nuen interneteko milaka konexio horietara, 0:08:43.527,0:08:46.295 eta nire jendeari ni heltzeko eskatu nion. 0:08:46.295,0:08:49.343 Helburua 100.000 dolar lortzea zen. 0:08:49.343,0:08:52.848 Nire zaleek ia 1,2 milioi batu zituzten, 0:08:52.848,0:08:56.103 gaur arte izan den musikako crowfunding proiektu handiena. 0:08:56.103,0:09:00.191 (Txaloak) 0:09:00.191,0:09:04.208 Eta ikus dezakezue zenbat jende izan zen. 0:09:04.208,0:09:08.239 25.000 pertsona eskas. 0:09:08.239,0:09:10.567 Eta komunikabideek galdetu zidaten: "Amanda, 0:09:10.567,0:09:12.941 musika industria hondoratzen ari da eta zuk pirateria bultzatzen duzu. 0:09:12.941,0:09:14.986 Nola lortu duzu jende guzti honek musikagatik ordaintzea?" 0:09:14.986,0:09:20.258 Eta erantzun zintzoena da, nik ez niela ordaindu arazi. Eskatu egin nien. 0:09:20.258,0:09:23.387 Eta jendeari eskatzearen ekintza hutsetik, 0:09:23.387,0:09:25.836 konexio bat sortzen nuen haiekin, 0:09:25.836,0:09:30.771 eta konekatzen duzunean, jendeak lagundu nahi zaitu. 0:09:30.771,0:09:34.545 Intuizioaren aurkakoa da artista askorentzat. 0:09:34.545,0:09:36.200 Ez dute gauzarik eskatu nahi. 0:09:36.200,0:09:42.116 Ez da erraza. Ez da erraza eskatzea. 0:09:42.116,0:09:44.331 Eta artista askok dute arazo bat horrekin. 0:09:44.331,0:09:46.572 Eskatzeak kaltebera (vulnerable) uzten zaituelako. 0:09:46.572,0:09:50.935 Eta kritika asko jaso nuen sarean 0:09:50.935,0:09:52.782 behin nire Kickstarterra handi egin zenean 0:09:52.782,0:09:55.564 jendeari sarean laguntza eskatzen jarraitzeagatik, 0:09:55.564,0:09:57.983 batez ere gure zale diren musikariei eskatzeagatik 0:09:57.983,0:10:00.829 gurekin eszenatokian batzeko, kanta batzuk jotzeko 0:10:00.829,0:10:04.331 maitasunaren, sarreren eta zerbezaren truke. 0:10:04.331,0:10:07.428 hau photoshop bidez eginiko argazki bat da 0:10:07.428,0:10:10.756 nire inguruan igo zuten web orri batean. 0:10:10.756,0:10:13.997 Eta min egin zidan oso modu familiar batean. 0:10:13.997,0:10:16.971 Jendeak zioenean "ez daukazu eskubiderik jada 0:10:16.971,0:10:18.735 horrelako laguntza eskatzeko" 0:10:18.735,0:10:23.303 beren kotxeetatik "Lortu lanen bat!" oihu egiten zuten pertsonen antza hartzen nien 0:10:23.303,0:10:27.687 Ez zeudelako gurekin espaloian, 0:10:27.687,0:10:31.233 eta ezin zuten ikusi 0:10:31.233,0:10:33.270 nire eta nire jendearen artean ematen zen trukea, 0:10:33.270,0:10:38.760 oso truke justua guretzat, baina arrotza haientzat. 0:10:38.760,0:10:40.684 Hau ez da lanean egiteko oso segurua. 0:10:40.684,0:10:43.356 Hau nire Kickstarter laguntza festa da, Berlinen. 0:10:43.356,0:10:46.837 Gau amaieran, biluztu egin nintzen eta mundu guztiak nire gorputzean margo zezan utzi nuen 0:10:46.837,0:10:49.656 Esan behar dizuet, benetan bizi nahi baduzue 0:10:49.656,0:10:52.735 jende ezezagunaz fidatzeko sentimentu bizia, 0:10:52.735,0:10:54.837 hau gomendatzen dizuet, 0:10:54.837,0:10:58.953 batez ere ezezagun horiek alemaniar mozkor batzuk badira. 0:10:58.953,0:11:03.595 Hau ninja goi-mailako fan konexio bat izan zen, 0:11:03.595,0:11:06.503 hemen esaten nuena zera baitzen: 0:11:06.503,0:11:09.103 "Maila honetaraino fidatzen naiz zuetaz" 0:11:09.103,0:11:13.223 "Fidatu behar nuke? Froga iezadazue" 0:11:13.223,0:11:15.069 Giza historian zehar, 0:11:15.069,0:11:20.411 musikalariak, artistak, komunitatearen parte izan dira, 0:11:20.411,0:11:24.834 elkartu eta zabaldu edo ireki egiten zutenak, ez izar ukiezinak. 0:11:24.834,0:11:29.176 Ospea, jende askok distantziatik maitatzen zaituela esan nahi du 0:11:29.176,0:11:31.199 baina internetek 0:11:31.199,0:11:33.807 eta bertan partekatu ditzakegun edukiek 0:11:33.807,0:11:36.744 lehengora eramaten ari gaituzte. 0:11:36.744,0:11:40.452 Jende gutxi batek zu hurbiletik maitatzea, 0:11:40.452,0:11:44.939 eta jende hori nahikoa izatea. 0:11:44.939,0:11:47.154 Jende asko galdu egiten da 0:11:47.154,0:11:48.308 prezio finkorik gabeko ideiarekin. 0:11:48.308,0:11:51.690 Arrisku aurreikusezin bat bezala ikusten dute, baina nik egin ditudan gauzek, 0:11:51.690,0:11:53.874 Kickstarter-a, kalea, etxeetako tinbreak, 0:11:53.874,0:11:56.002 ez ditut horiek arrisku bezala ikusten. 0:11:56.002,0:11:57.807 Konfidantza bezala ikusten ditut. 0:11:57.807,0:12:01.315 Orain, sareko tresnek egiten dute trukea 0:12:01.315,0:12:04.681 kalea bezain erraza eta instintiboa, 0:12:04.681,0:12:06.603 horra iristen ari dira 0:12:06.603,0:12:10.202 Baina tresna perfektuek ez gaituzte lagunduko 0:12:10.202,0:12:12.670 ezin bagara elkarren aurrean jarri 0:12:12.670,0:12:15.478 eta beldurrik gabe eman eta jaso, 0:12:15.478,0:12:18.299 eta, are gehiago, 0:12:18.299,0:12:21.818 lotsarik gabe eskatu. 0:12:21.818,0:12:24.492 Nire musika karrera igaro dut 0:12:24.492,0:12:27.506 interneten jendearekin aurkitzen saiatzen 0:12:27.506,0:12:30.003 kutxa gainean egiten nuen bezala, 0:12:30.003,0:12:33.515 hau da, bloga eta twitterra ez erabiltzen bakarrik biraren datak plazaratzeko 0:12:33.515,0:12:37.106 edo nire bideo berriaren inguruan hitz egiteko; baizik, gure lana eta artea 0:12:37.106,0:12:41.689 gure beldur eta ajeak, gure akatsak... trukatzeko, 0:12:41.689,0:12:43.707 eta nortzuk garen ikusten dugu. 0:12:43.707,0:12:47.558 eta, uste dut, benetan elkarri begiratzen diogunean 0:12:47.558,0:12:50.410 elkarri lagundu nahi diogula. 0:12:50.410,0:12:54.926 Uste dut jendea obsesionaturik dabilela galdera okerrarekin: 0:12:54.926,0:12:58.540 "Nola EGINGO dugu jendeak musikagatik ordain dezan?" 0:12:58.540,0:13:00.988 Zergatik ez dugu galdetzen: 0:13:00.988,0:13:05.632 "Nola UTZI jendeari musikagatik ordaintzen?" 0:13:05.632,0:13:08.483 Eskerrik asko. 0:13:08.483,0:13:12.483 (txaloak)