< Return to Video

Why are people afraid of silence these days?

  • 0:01 - 0:08
    Thich Nhat Hanh zen maisuak erantzuten du
  • 0:09 - 0:17
    Gaur egun badirudi jende asko dagoela
    beldurra diona isiltasunari.
  • 0:18 - 0:24
    Euren buruekin egoteak beldurtzen al ditu?
  • 0:25 - 0:31
    Uste dut gaur egun jende askok
    beldurra diola isiltasunari,
  • 0:32 - 0:34
    edo ez dute isiltasuna maite.
  • 0:34 - 0:37
    Egun osoan musika edo telebista
    pizten dute.
  • 0:38 - 0:44
    Ez al da izango euren buruekin bakarrik
    egoteari beldurra diotelako?
  • 0:48 - 0:51
    (Itzultzailea) Uste dut gaur egun
    jende asko dagoela
  • 0:51 - 0:53
    isiltasunari beldurra diona.
  • 0:54 - 0:57
    Nahiago dute musika edo
    telebista martxan jarri
  • 0:59 - 1:01
    edo lekua beteko duen zerbait.
  • 1:02 - 1:03
    Hau jakin nahi du:
  • 1:03 - 1:06
    Euren buruekin egoteari
    beldurra al diote?
  • 1:18 - 1:24
    Egon daiteke hustasun sentimendu bat,
  • 1:27 - 1:37
    isolamendu, pena,
    egonezin sentimendu bat gugan.
  • 1:40 - 1:45
    Eta isiltasunean, gauza hauek
  • 1:49 - 1:52
    oso argi agertzen dira:
  • 1:52 - 1:57
    hutsa, kezka,
  • 1:58 - 2:02
    egonezina, maitasun falta.
  • 2:06 - 2:09
    Hutsik sentitzen zara.
  • 2:10 - 2:15
    Ez dago zorionik,
    ez dago errealizazio sentipenik.
  • 2:19 - 2:23
    Munduan jende asko dago
    sentimendu hori duena.
  • 2:26 - 2:31
    Barrutik hutsik,
    maitasunik ez, zorionik ez.
  • 2:34 - 2:37
    Zerbait falta zaigula uste dugu.
  • 2:38 - 2:42
    Pena, beldurra,
    haserrea dago gugan.
  • 2:42 - 2:47
    Eta isiltasuna dagoenean
    guzti hau argi azaltzen da.
  • 2:48 - 2:50
    Hor daude beti!
  • 2:52 - 2:55
    Horregatik gutariko askok
  • 2:58 - 3:03
    dena ahazteko kontsumitzen dugu.
  • 3:06 - 3:12
    Demagun pena bat duzula,
    egonezina zure barruan.
  • 3:17 - 3:20
    Ez zara gai
  • 3:20 - 3:27
    bakardade, egonezin sentimendu
    horrekin moldatzeko.
  • 3:27 - 3:32
    Beraz hozkailua zabaltzen duzu
    zerbait jateko.
  • 3:36 - 3:39
    Ondo dakizu ez zarela gose,
    ez daukazu zertan jan behar.
  • 3:39 - 3:42
    Jaten duzu estali nahi duzulako
  • 3:42 - 3:46
    zure bakardadea, egonezina.
  • 3:50 - 3:52
    Eta gehiegi jateagatik loditu egiten zara.
  • 3:53 - 3:55
    (Barreak)
  • 3:57 - 4:01
    Edo musika jartzen duzu, telebista,
  • 4:01 - 4:04
    edo egunkaria hartzen duzu.
  • 4:06 - 4:12
    Hori da jendeak egiten duena
    barrutik hutsik sentitzen denean.
  • 4:14 - 4:23
    Hori da gure zibilizazioan
    gizakien gaixotasun kolektiboa.
  • 4:24 - 4:28
    Merkatuak mota anitzeko tresnak
    ematen dizkigu
  • 4:28 - 4:33
    barruko sufrimendua ahaztu dezagun,
  • 4:34 - 4:36
    barruko bakardadea.
  • 4:38 - 4:44
    Eta sufrimendua estaltzeko
    saltzen dizkiguten gauzen artean,
  • 4:44 - 4:49
    gauza asko daude toxiko,
    pozoitsuak direnak.
  • 4:49 - 4:53
    Horiek kontsumitu ondoren,
  • 4:53 - 4:57
    bakartiago, haserreago gaude,
  • 5:00 - 5:02
    etsiak hartuta.
  • 5:02 - 5:05
    Liburu, aldizkarietan
    irakurtzen ditugun gauza askok,
  • 5:06 - 5:12
    telebistan, interneten
    ikusten ditugun gauza askok
  • 5:12 - 5:17
    etsipena, haserrea handitzen baitute.
  • 5:17 - 5:21
    Beraz egoera gero eta larriagoa da
  • 5:22 - 5:27
    arretarik gabe kontsumitzen dugulako.
  • 5:34 - 5:39
    Horregatik praktikatu behar dugu
    bosgarren entrenamendua,
  • 5:39 - 5:42
    kontsumo zuzenari buruzkoa.
  • 5:43 - 5:49
    Zoriona, alaitasuna sortzen
    ikasi behar dugu
  • 5:49 - 5:53
    arreta osoari esker,
    arretaz arnastu, arretaz ibiltzeari esker.
  • 5:53 - 5:56
    Bakea sortzen ikasi behar dugu,
  • 5:58 - 6:03
    barruan gauza on bat izateko
    lagun gisa.
  • 6:04 - 6:08
    Eta momentu hauetan
    isiltasunak lagundu egingo digu
  • 6:09 - 6:13
    poza, zoriona dastatu, gozatzeko,
  • 6:13 - 6:17
    praktikaren bidez sortutako
    sentsazio horiek.
  • 6:18 - 6:23
    Demagun hemen jarri eta kanpoko
    eguzkiaren argiari erreparatzen diodala,
  • 6:24 - 6:28
    kanpoko arbola zoragarriei,
  • 6:28 - 6:33
    belarrari, edonon hazten diren loretxoei.
  • 6:34 - 6:38
    Hori da edertasuna!
    Uda da!
  • 6:39 - 6:42
    Eta gure planeta hain da ederra.
  • 6:42 - 6:45
    Gutariko asko ez gara gai
  • 6:45 - 6:50
    gugan eta gure inguruan dauden
    bizitzaren mirariak ukitzeko,
  • 6:53 - 6:58
    ez baitugu ezagutzen
    arreta osoaren praktika,
  • 6:58 - 7:01
    gogoa orainera, hona ekarri
  • 7:01 - 7:06
    eta gauza hazgarriak, sendagarriak ukitu,
  • 7:07 - 7:10
    poza eta zoriona ekarriko dizkigutenak.
  • 7:10 - 7:14
    Gugan ez dauzkagu gauza eder hauek.
  • 7:15 - 7:20
    Gauza kaltegarriak baino ez ditugu,
    haserrea, bakardadea eta abar.
  • 7:21 - 7:26
    Belar gainean eseri, arnasa hartu
    eta zoriontsu izatea posible da.
  • 7:29 - 7:32
    Txorien kantak entzun ditzakezu,
  • 7:34 - 7:39
    haizearen soinua zuhaitzetan jolasean.
  • 7:41 - 7:43
    Gauza hazgarri, sendagarriak dira.
  • 7:43 - 7:46
    Oso jende gutxik daki hau egiten.
  • 7:47 - 7:53
    Arreta osoaren praktikak laguntzen digu
    hazten, sendatzen.
  • 7:56 - 8:03
    Sentsazio mingarri bat
    agertzen denean gure barruan
  • 8:05 - 8:08
    eta arreta osoaren praktika
    ezagutzen badugu,
  • 8:08 - 8:13
    ez dugu behar kalera irten eta
    zerbait erostea gauzak ahazteko.
  • 8:13 - 8:20
    Badakigu nola hauteman sentsazio,
    emozio mingarri hori.
  • 8:20 - 8:25
    Badakigu bera samurki besarkatzen,
    bera ulertzen.
  • 8:25 - 8:30
    Sentsazio onuragarriago bihurtzen
    has gaitezke.
  • 8:31 - 8:35
    Hondakinak lore bihur ditzakegu.
  • 8:35 - 8:38
    Horregatik praktikatu behar duzu.
  • 8:39 - 8:45
    Gizartearen sufrimendu
    kolektiboarekin jarduteko,
  • 8:46 - 8:51
    arreta osoaren praktika ikasi behar dugu.
  • 8:52 - 8:59
    Gorputza, sentsazioak, emozioak
    zaindu nahi ditugu.
  • 9:01 - 9:05
    Eta arreta osoa praktikatzeak
    hori egiten laguntzen digu.
  • 9:06 - 9:10
    Arreta osoan aritzeak
    poz-sentsazioa ekar lezake,
  • 9:10 - 9:12
    zorion-sentsazioa.
  • 9:12 - 9:20
    Praktikak lagundu ahal digu
    sentsazio, emozio mingarri bat kudeatzen.
  • 9:22 - 9:27
    Gugan maitasuna eta ulermena
    sorrarazi ditzakegu.
  • 9:27 - 9:31
    Eta errealizazio-sentsazioa izango dugu.
  • 9:31 - 9:35
    Zorion eta poz-iturri
    izango gara besteentzako,
  • 9:37 - 9:39
    maite ditugunentzako,
  • 9:39 - 9:42
    asko daukagulako emateko.
  • 9:42 - 9:45
    Gure ondoan jesartzean
    baketsu eta alai sentituko dira
  • 9:45 - 9:49
    gugan errealizazio-sentsazioa dugulako,
  • 9:49 - 9:53
    errukia, zoriona.
  • 9:54 - 9:58
    Praktikatzean isiltasuna behar dugu,
  • 9:58 - 10:04
    isiltasunak laguntzen digulako
    geurera itzultzen
  • 10:05 - 10:08
    ukitzeko gure arnasa, gure gorputza,
  • 10:08 - 10:11
    gure zoriona, gure sufrimendua
  • 10:11 - 10:15
    eta geure burua zaintzeko,
    gorputz eta buru.
  • 10:16 - 10:20
    Zorion eta bake-sentsazioa
    sortu ahal dugunean,
  • 10:21 - 10:24
    besteei lagundu ahal diegu
    gauza bera egiten.
  • 10:24 - 10:28
    Poz, arreta oso, errukizko energia
    eman dezakegu
  • 10:28 - 10:31
    eta besteari lagundu gutxiago sufritzen,
  • 10:32 - 10:34
    besteari lagundu
  • 10:34 - 10:41
    bere baitan poz eta zorion
    sentsazioa sortarazten.
  • 10:42 - 10:45
    Beraz, isiltasun hori
    oso emankorra da,
  • 10:46 - 10:52
    guztiz aktiboa, adierazgarria.
  • 10:54 - 11:00
    Ez da zapaltzen zaituen isiltasuna.
  • 11:02 - 11:06
    Isiltasun noblea, zintzoa da.
  • 11:06 - 11:12
    Budismoan isiltasun honi
    'isiltasun burrunbatsua' deritzogu.
  • 11:12 - 11:17
    Oso adierazgarria da,
    energiaz betea.
  • 11:18 - 11:22
    Meditazio gelan gaudenean bezala.
  • 11:25 - 11:30
    900 pertsonek arnasa arretaz hartzen
    eta botatzen badakite,
  • 11:31 - 11:35
    arreta osoaren eta
    bakearen energia sortzen badakite,
  • 11:36 - 11:40
    isiltasun hori boteretsua da,
    sendagarria, elikagarria.
  • 11:41 - 11:44
    Ez zaitu zapaltzen.
  • 11:46 - 11:49
    'Isiltasun burrunbatsu' deritzo.
  • 11:50 - 11:55
    Umeak eta helduak zoriontsu
    dira isiltasun horretan.
  • 12:00 - 12:08
    Jendea haserre edo grinatsu dagoenean
    elkarrekin jesartzen bada,
  • 12:09 - 12:14
    haserre, grina kolektiboa
    sortzen da.
  • 12:14 - 12:18
    Isiltasun hori oso kaltegarria da.
  • 12:19 - 12:22
    Jasangaitza da horrelako isiltasuna.
  • 12:22 - 12:24
    Hil egiten gaitu.
  • 12:24 - 12:29
    Baina elkarrekin jesarri
    eta arnasten dakigunean,
  • 12:30 - 12:35
    bakearen, zorionaren eta
    lasaitasunaren energia sortuz,
  • 12:35 - 12:41
    isiltasunaren energia kolektibo hura
    oso sendagarria da, elikagarria.
  • 12:41 - 12:46
    Beraz, ikasi egin behar dugu
    isiltasun hori sortzen
  • 12:46 - 12:56
    familian, ikasgelan,
    Parlamentuan, udaletxean.
  • 12:58 - 13:01
    Irakaslea bazara,
    jakin beharko zenuke
  • 13:01 - 13:05
    gelan isiltasun hori sortzen.
  • 13:05 - 13:09
    Etxe bat baduzu,
    jakin beharko zenuke
  • 13:10 - 13:12
    isiltasun hori
    zure familiara ekartzen
  • 13:12 - 13:16
    zu zeu, zeure umeak
    eta beste denak elikatzeko.
  • 13:16 - 13:21
    Parlamentuko presidentea bazara,
  • 13:21 - 13:28
    praktika hori proposatu dezakezu
    isiltasun hura sortzeko bertan.
  • 13:30 - 13:39
    Indian egon nintzenean, Parlamentuko
    presidentearekin egon nintzen.
  • 13:41 - 13:43
    Proposatu nion
  • 13:44 - 13:51
    kanpaia entzutearen praktika, arnastea,
    irria, Parlamentuan egitea.
  • 13:52 - 13:57
    Bilera hastea kanpai-hotsa entzun
    eta arnastearekin.
  • 13:58 - 14:01
    Eta eztabaida berotzen den bakoitzean
  • 14:02 - 14:05
    eta jendea elkarri entzuteko
    gauza ez denean,
  • 14:06 - 14:09
    kanpai-hotsa entzunaraztea.
  • 14:09 - 14:13
    Eta bildutako denak isilduko dira
  • 14:14 - 14:19
    eta arretaz arnastuko dute
    euren burua lasaitzeko.
  • 14:21 - 14:23
    Narayanan jauna,
  • 14:24 - 14:29
    Indiako Parlamentuaren presidentea,
  • 14:30 - 14:33
    erabat hunkitu zuen proposamen honek.
  • 14:33 - 14:39
    Saiatu zen praktika Parlamentuan egiten.
  • 14:39 - 14:47
    Hamar egun geroago, Chennai hirian
    erretiro bat gidatzen nengoela,
  • 14:48 - 14:51
    egunkari bat ekarri zidaten.
  • 14:52 - 15:01
    Bertan zioen Narayanan jaunak
    batzorde bat antolatu zuela
  • 15:02 - 15:07
    Parlamentuan praktika hori
    egiteaz arduratzeko.
  • 15:07 - 15:12
    Lehen ministro ohiari eskatu zion
    batzordearen presidentea izateko,
  • 15:12 - 15:18
    'Parlamentuaren Etika Batzordea'
    izenekoa.
  • 15:19 - 15:23
    Ez dakigu nora arte heldu
    diren praktikarekin.
  • 15:23 - 15:28
    Baina laster, Narayanan Indiako
    presidentea bihurtu zen.
  • 15:29 - 15:34
    Beraz ezin zuen Parlamentuan egon
    praktikarekin jarraitzeko.
  • 15:35 - 15:41
    Parlamentaria bazara,
  • 15:41 - 15:44
    saia zaitezte
  • 15:44 - 15:52
    Senatuaren bozeramailea
    berdin egin dezan limurtzen.
  • 15:52 - 15:54
    Hauxe da praktika.
  • 15:54 - 15:57
    Izan ere, irakaslea bazara,
  • 15:57 - 16:02
    enpresa baten zuzendaria bazara,
  • 16:03 - 16:08
    enpresa baten buru bazara,
  • 16:08 - 16:11
    edo familia baten buru,
  • 16:11 - 16:19
    edo alkate bazara
  • 16:21 - 16:28
    lanean horrelako isiltasuna
    erraz sor dezakezu.
  • 16:28 - 16:32
    Zu eta zure lankideen onerako izango da.
  • 16:34 - 16:39
    Sortzen dugun isiltasunaren
    kalitatean dago koska.
  • 16:43 - 16:47
    konektatu
    inspiratu, elikatu
  • 16:48 - 16:54
    (Kanpaia)
Title:
Why are people afraid of silence these days?
Description:

more » « less
Video Language:
English
Duration:
17:21

Basque subtitles

Revisions