1 00:00:00,678 --> 00:00:08,402 Thich Nhat Hanh zen maisuak erantzuten du 2 00:00:09,345 --> 00:00:16,948 Gaur egun badirudi jende asko dagoela beldurra diona isiltasunari. 3 00:00:17,605 --> 00:00:23,898 Euren buruekin egoteak beldurtzen al ditu? 4 00:00:25,306 --> 00:00:30,918 Uste dut gaur egun jende askok beldurra diola isiltasunari, 5 00:00:31,566 --> 00:00:34,017 edo ez dute isiltasuna maite. 6 00:00:34,205 --> 00:00:36,966 Egun osoan musika edo telebista pizten dute. 7 00:00:37,524 --> 00:00:44,154 Ez al da izango euren buruekin bakarrik egoteari beldurra diotelako? 8 00:00:48,207 --> 00:00:50,933 (Itzultzailea) Uste dut gaur egun jende asko dagoela 9 00:00:51,017 --> 00:00:53,387 isiltasunari beldurra diona. 10 00:00:53,627 --> 00:00:57,393 Nahiago dute musika edo telebista martxan jarri 11 00:00:58,997 --> 00:01:01,377 edo lekua beteko duen zerbait. 12 00:01:01,518 --> 00:01:02,935 Hau jakin nahi du: 13 00:01:03,167 --> 00:01:06,319 Euren buruekin egoteari beldurra al diote? 14 00:01:18,143 --> 00:01:24,172 Egon daiteke hustasun sentimendu bat, 15 00:01:27,134 --> 00:01:37,155 isolamendu, pena, egonezin sentimendu bat gugan. 16 00:01:40,395 --> 00:01:44,555 Eta isiltasunean, gauza hauek 17 00:01:49,037 --> 00:01:51,863 oso argi agertzen dira: 18 00:01:52,210 --> 00:01:57,054 hutsa, kezka, 19 00:01:58,161 --> 00:02:02,246 egonezina, maitasun falta. 20 00:02:06,436 --> 00:02:08,754 Hutsik sentitzen zara. 21 00:02:10,123 --> 00:02:14,534 Ez dago zorionik, ez dago errealizazio sentipenik. 22 00:02:19,344 --> 00:02:23,436 Munduan jende asko dago sentimendu hori duena. 23 00:02:26,026 --> 00:02:30,780 Barrutik hutsik, maitasunik ez, zorionik ez. 24 00:02:34,027 --> 00:02:36,957 Zerbait falta zaigula uste dugu. 25 00:02:37,772 --> 00:02:41,563 Pena, beldurra, haserrea dago gugan. 26 00:02:42,150 --> 00:02:47,283 Eta isiltasuna dagoenean guzti hau argi azaltzen da. 27 00:02:47,535 --> 00:02:49,503 Hor daude beti! 28 00:02:51,969 --> 00:02:55,077 Horregatik gutariko askok 29 00:02:57,848 --> 00:03:03,437 dena ahazteko kontsumitzen dugu. 30 00:03:06,466 --> 00:03:11,818 Demagun pena bat duzula, egonezina zure barruan. 31 00:03:17,472 --> 00:03:19,630 Ez zara gai 32 00:03:20,350 --> 00:03:26,502 bakardade, egonezin sentimendu horrekin moldatzeko. 33 00:03:27,449 --> 00:03:32,048 Beraz hozkailua zabaltzen duzu zerbait jateko. 34 00:03:35,709 --> 00:03:38,733 Ondo dakizu ez zarela gose, ez daukazu zertan jan behar. 35 00:03:38,897 --> 00:03:42,071 Jaten duzu estali nahi duzulako 36 00:03:42,255 --> 00:03:46,065 zure bakardadea, egonezina. 37 00:03:49,712 --> 00:03:52,286 Eta gehiegi jateagatik loditu egiten zara. 38 00:03:52,567 --> 00:03:54,560 (Barreak) 39 00:03:57,139 --> 00:04:01,059 Edo musika jartzen duzu, telebista, 40 00:04:01,327 --> 00:04:04,108 edo egunkaria hartzen duzu. 41 00:04:05,642 --> 00:04:12,375 Hori da jendeak egiten duena barrutik hutsik sentitzen denean. 42 00:04:14,128 --> 00:04:22,875 Hori da gure zibilizazioan gizakien gaixotasun kolektiboa. 43 00:04:23,821 --> 00:04:27,703 Merkatuak mota anitzeko tresnak ematen dizkigu 44 00:04:27,932 --> 00:04:33,307 barruko sufrimendua ahaztu dezagun, 45 00:04:33,645 --> 00:04:35,898 barruko bakardadea. 46 00:04:38,422 --> 00:04:44,236 Eta sufrimendua estaltzeko saltzen dizkiguten gauzen artean, 47 00:04:44,479 --> 00:04:48,623 gauza asko daude toxiko, pozoitsuak direnak. 48 00:04:48,861 --> 00:04:52,546 Horiek kontsumitu ondoren, 49 00:04:52,728 --> 00:04:56,850 bakartiago, haserreago gaude, 50 00:04:59,789 --> 00:05:01,632 etsiak hartuta. 51 00:05:01,820 --> 00:05:05,485 Liburu, aldizkarietan irakurtzen ditugun gauza askok, 52 00:05:05,656 --> 00:05:11,676 telebistan, interneten ikusten ditugun gauza askok 53 00:05:12,249 --> 00:05:16,787 etsipena, haserrea handitzen baitute. 54 00:05:16,984 --> 00:05:21,300 Beraz egoera gero eta larriagoa da 55 00:05:22,059 --> 00:05:26,812 arretarik gabe kontsumitzen dugulako. 56 00:05:34,212 --> 00:05:39,296 Horregatik praktikatu behar dugu bosgarren entrenamendua, 57 00:05:39,469 --> 00:05:42,396 kontsumo zuzenari buruzkoa. 58 00:05:43,444 --> 00:05:48,644 Zoriona, alaitasuna sortzen ikasi behar dugu 59 00:05:48,811 --> 00:05:52,802 arreta osoari esker, arretaz arnastu, arretaz ibiltzeari esker. 60 00:05:53,031 --> 00:05:56,243 Bakea sortzen ikasi behar dugu, 61 00:05:58,342 --> 00:06:02,891 barruan gauza on bat izateko lagun gisa. 62 00:06:03,588 --> 00:06:08,436 Eta momentu hauetan isiltasunak lagundu egingo digu 63 00:06:08,629 --> 00:06:12,882 poza, zoriona dastatu, gozatzeko, 64 00:06:13,411 --> 00:06:17,395 praktikaren bidez sortutako sentsazio horiek. 65 00:06:17,840 --> 00:06:23,485 Demagun hemen jarri eta kanpoko eguzkiaren argiari erreparatzen diodala, 66 00:06:23,762 --> 00:06:27,690 kanpoko arbola zoragarriei, 67 00:06:27,887 --> 00:06:33,282 belarrari, edonon hazten diren loretxoei. 68 00:06:33,806 --> 00:06:37,654 Hori da edertasuna! Uda da! 69 00:06:38,615 --> 00:06:41,926 Eta gure planeta hain da ederra. 70 00:06:42,066 --> 00:06:44,914 Gutariko asko ez gara gai 71 00:06:45,092 --> 00:06:49,950 gugan eta gure inguruan dauden bizitzaren mirariak ukitzeko, 72 00:06:53,270 --> 00:06:57,585 ez baitugu ezagutzen arreta osoaren praktika, 73 00:06:57,896 --> 00:07:01,032 gogoa orainera, hona ekarri 74 00:07:01,257 --> 00:07:06,470 eta gauza hazgarriak, sendagarriak ukitu, 75 00:07:06,650 --> 00:07:09,872 poza eta zoriona ekarriko dizkigutenak. 76 00:07:10,028 --> 00:07:14,274 Gugan ez dauzkagu gauza eder hauek. 77 00:07:14,528 --> 00:07:19,832 Gauza kaltegarriak baino ez ditugu, haserrea, bakardadea eta abar. 78 00:07:21,223 --> 00:07:25,804 Belar gainean eseri, arnasa hartu eta zoriontsu izatea posible da. 79 00:07:28,559 --> 00:07:31,955 Txorien kantak entzun ditzakezu, 80 00:07:33,972 --> 00:07:39,350 haizearen soinua zuhaitzetan jolasean. 81 00:07:40,696 --> 00:07:43,177 Gauza hazgarri, sendagarriak dira. 82 00:07:43,343 --> 00:07:46,402 Oso jende gutxik daki hau egiten. 83 00:07:46,552 --> 00:07:52,929 Arreta osoaren praktikak laguntzen digu hazten, sendatzen. 84 00:07:56,060 --> 00:08:02,984 Sentsazio mingarri bat agertzen denean gure barruan 85 00:08:04,876 --> 00:08:07,656 eta arreta osoaren praktika ezagutzen badugu, 86 00:08:07,856 --> 00:08:12,567 ez dugu behar kalera irten eta zerbait erostea gauzak ahazteko. 87 00:08:12,727 --> 00:08:19,835 Badakigu nola hauteman sentsazio, emozio mingarri hori. 88 00:08:20,406 --> 00:08:25,188 Badakigu bera samurki besarkatzen, bera ulertzen. 89 00:08:25,389 --> 00:08:30,390 Sentsazio onuragarriago bihurtzen has gaitezke. 90 00:08:31,207 --> 00:08:34,873 Hondakinak lore bihur ditzakegu. 91 00:08:35,162 --> 00:08:37,918 Horregatik praktikatu behar duzu. 92 00:08:38,606 --> 00:08:45,488 Gizartearen sufrimendu kolektiboarekin jarduteko, 93 00:08:46,288 --> 00:08:50,935 arreta osoaren praktika ikasi behar dugu. 94 00:08:51,972 --> 00:08:59,076 Gorputza, sentsazioak, emozioak zaindu nahi ditugu. 95 00:09:01,038 --> 00:09:05,260 Eta arreta osoa praktikatzeak hori egiten laguntzen digu. 96 00:09:05,520 --> 00:09:09,503 Arreta osoan aritzeak poz-sentsazioa ekar lezake, 97 00:09:09,694 --> 00:09:11,825 zorion-sentsazioa. 98 00:09:11,996 --> 00:09:20,332 Praktikak lagundu ahal digu sentsazio, emozio mingarri bat kudeatzen. 99 00:09:21,663 --> 00:09:26,724 Gugan maitasuna eta ulermena sorrarazi ditzakegu. 100 00:09:26,830 --> 00:09:30,608 Eta errealizazio-sentsazioa izango dugu. 101 00:09:30,772 --> 00:09:35,244 Zorion eta poz-iturri izango gara besteentzako, 102 00:09:36,562 --> 00:09:38,994 maite ditugunentzako, 103 00:09:39,142 --> 00:09:41,524 asko daukagulako emateko. 104 00:09:41,701 --> 00:09:44,974 Gure ondoan jesartzean baketsu eta alai sentituko dira 105 00:09:45,175 --> 00:09:49,025 gugan errealizazio-sentsazioa dugulako, 106 00:09:49,409 --> 00:09:52,684 errukia, zoriona. 107 00:09:53,614 --> 00:09:58,042 Praktikatzean isiltasuna behar dugu, 108 00:09:58,266 --> 00:10:03,999 isiltasunak laguntzen digulako geurera itzultzen 109 00:10:04,732 --> 00:10:08,185 ukitzeko gure arnasa, gure gorputza, 110 00:10:08,375 --> 00:10:10,686 gure zoriona, gure sufrimendua 111 00:10:10,892 --> 00:10:14,746 eta geure burua zaintzeko, gorputz eta buru. 112 00:10:16,159 --> 00:10:19,950 Zorion eta bake-sentsazioa sortu ahal dugunean, 113 00:10:20,689 --> 00:10:24,039 besteei lagundu ahal diegu gauza bera egiten. 114 00:10:24,240 --> 00:10:27,771 Poz, arreta oso, errukizko energia eman dezakegu 115 00:10:27,995 --> 00:10:31,146 eta besteari lagundu gutxiago sufritzen, 116 00:10:31,732 --> 00:10:34,015 besteari lagundu 117 00:10:34,314 --> 00:10:41,152 bere baitan poz eta zorion sentsazioa sortarazten. 118 00:10:42,104 --> 00:10:45,450 Beraz, isiltasun hori oso emankorra da, 119 00:10:45,666 --> 00:10:51,814 guztiz aktiboa, adierazgarria. 120 00:10:53,512 --> 00:10:59,922 Ez da zapaltzen zaituen isiltasuna. 121 00:11:01,543 --> 00:11:05,649 Isiltasun noblea, zintzoa da. 122 00:11:05,932 --> 00:11:11,710 Budismoan isiltasun honi 'isiltasun burrunbatsua' deritzogu. 123 00:11:12,039 --> 00:11:16,640 Oso adierazgarria da, energiaz betea. 124 00:11:18,193 --> 00:11:22,032 Meditazio gelan gaudenean bezala. 125 00:11:24,927 --> 00:11:30,099 900 pertsonek arnasa arretaz hartzen eta botatzen badakite, 126 00:11:31,028 --> 00:11:35,140 arreta osoaren eta bakearen energia sortzen badakite, 127 00:11:35,788 --> 00:11:40,170 isiltasun hori boteretsua da, sendagarria, elikagarria. 128 00:11:41,155 --> 00:11:43,584 Ez zaitu zapaltzen. 129 00:11:46,195 --> 00:11:49,291 'Isiltasun burrunbatsu' deritzo. 130 00:11:50,289 --> 00:11:55,168 Umeak eta helduak zoriontsu dira isiltasun horretan. 131 00:12:00,271 --> 00:12:08,426 Jendea haserre edo grinatsu dagoenean elkarrekin jesartzen bada, 132 00:12:08,593 --> 00:12:13,997 haserre, grina kolektiboa sortzen da. 133 00:12:14,272 --> 00:12:18,353 Isiltasun hori oso kaltegarria da. 134 00:12:18,887 --> 00:12:21,828 Jasangaitza da horrelako isiltasuna. 135 00:12:22,143 --> 00:12:24,123 Hil egiten gaitu. 136 00:12:24,317 --> 00:12:28,679 Baina elkarrekin jesarri eta arnasten dakigunean, 137 00:12:29,507 --> 00:12:34,830 bakearen, zorionaren eta lasaitasunaren energia sortuz, 138 00:12:35,318 --> 00:12:40,665 isiltasunaren energia kolektibo hura oso sendagarria da, elikagarria. 139 00:12:41,126 --> 00:12:45,579 Beraz, ikasi egin behar dugu isiltasun hori sortzen 140 00:12:45,903 --> 00:12:55,632 familian, ikasgelan, Parlamentuan, udaletxean. 141 00:12:57,781 --> 00:13:01,316 Irakaslea bazara, jakin beharko zenuke 142 00:13:01,360 --> 00:13:04,718 gelan isiltasun hori sortzen. 143 00:13:04,949 --> 00:13:09,269 Etxe bat baduzu, jakin beharko zenuke 144 00:13:09,649 --> 00:13:12,282 isiltasun hori zure familiara ekartzen 145 00:13:12,444 --> 00:13:15,660 zu zeu, zeure umeak eta beste denak elikatzeko. 146 00:13:15,970 --> 00:13:20,686 Parlamentuko presidentea bazara, 147 00:13:21,439 --> 00:13:27,715 praktika hori proposatu dezakezu isiltasun hura sortzeko bertan. 148 00:13:29,512 --> 00:13:39,273 Indian egon nintzenean, Parlamentuko presidentearekin egon nintzen. 149 00:13:40,634 --> 00:13:43,152 Proposatu nion 150 00:13:43,971 --> 00:13:51,285 kanpaia entzutearen praktika, arnastea, irria, Parlamentuan egitea. 151 00:13:51,953 --> 00:13:57,269 Bilera hastea kanpai-hotsa entzun eta arnastearekin. 152 00:13:58,208 --> 00:14:01,458 Eta eztabaida berotzen den bakoitzean 153 00:14:01,592 --> 00:14:05,171 eta jendea elkarri entzuteko gauza ez denean, 154 00:14:05,568 --> 00:14:08,998 kanpai-hotsa entzunaraztea. 155 00:14:09,217 --> 00:14:13,263 Eta bildutako denak isilduko dira 156 00:14:13,969 --> 00:14:19,401 eta arretaz arnastuko dute euren burua lasaitzeko. 157 00:14:21,033 --> 00:14:23,478 Narayanan jauna, 158 00:14:23,616 --> 00:14:29,021 Indiako Parlamentuaren presidentea, 159 00:14:29,897 --> 00:14:32,972 erabat hunkitu zuen proposamen honek. 160 00:14:33,200 --> 00:14:38,558 Saiatu zen praktika Parlamentuan egiten. 161 00:14:39,380 --> 00:14:46,507 Hamar egun geroago, Chennai hirian erretiro bat gidatzen nengoela, 162 00:14:47,678 --> 00:14:51,346 egunkari bat ekarri zidaten. 163 00:14:51,847 --> 00:15:00,855 Bertan zioen Narayanan jaunak batzorde bat antolatu zuela 164 00:15:02,380 --> 00:15:06,663 Parlamentuan praktika hori egiteaz arduratzeko. 165 00:15:07,370 --> 00:15:11,517 Lehen ministro ohiari eskatu zion batzordearen presidentea izateko, 166 00:15:12,218 --> 00:15:18,272 'Parlamentuaren Etika Batzordea' izenekoa. 167 00:15:18,627 --> 00:15:22,764 Ez dakigu nora arte heldu diren praktikarekin. 168 00:15:22,990 --> 00:15:28,418 Baina laster, Narayanan Indiako presidentea bihurtu zen. 169 00:15:28,590 --> 00:15:34,420 Beraz ezin zuen Parlamentuan egon praktikarekin jarraitzeko. 170 00:15:35,457 --> 00:15:41,163 Parlamentaria bazara, 171 00:15:41,485 --> 00:15:43,609 saia zaitezte 172 00:15:44,132 --> 00:15:51,888 Senatuaren bozeramailea berdin egin dezan limurtzen. 173 00:15:52,086 --> 00:15:54,101 Hauxe da praktika. 174 00:15:54,265 --> 00:15:56,560 Izan ere, irakaslea bazara, 175 00:15:56,708 --> 00:16:02,070 enpresa baten zuzendaria bazara, 176 00:16:03,382 --> 00:16:07,806 enpresa baten buru bazara, 177 00:16:08,180 --> 00:16:10,917 edo familia baten buru, 178 00:16:11,138 --> 00:16:19,470 edo alkate bazara 179 00:16:20,671 --> 00:16:27,550 lanean horrelako isiltasuna erraz sor dezakezu. 180 00:16:27,839 --> 00:16:32,060 Zu eta zure lankideen onerako izango da. 181 00:16:33,700 --> 00:16:39,435 Sortzen dugun isiltasunaren kalitatean dago koska. 182 00:16:42,548 --> 00:16:46,733 konektatu inspiratu, elikatu 183 00:16:47,735 --> 00:16:54,259 (Kanpaia)