Nire buruko ahotsak
-
0:00 - 0:03Unibertsitatera joateko etxetik atera nintzen
-
0:03 - 0:05lehen eguna, egun argia zen,
-
0:05 - 0:08baikortasunez eta esperantzaz betea.
-
0:08 - 0:10Eskolan ongi ibilitakoa nintzen. Itxaropen altua zegoen niregan,
-
0:10 - 0:13eta pozik hasi nintzen ikasle bizitzarekin, klaseetan
-
0:13 - 0:16festetan eta trafikoko kono lapurretan.
-
0:16 - 0:19Baina itxura, noski, engainagarria izan daiteke,
-
0:19 - 0:22eta neurri batean, pertsona gogotsu hau,
-
0:22 - 0:25klaseetara joaten zena eta trafikoko konoak lapurtzen zituena,
-
0:25 - 0:29estaldura besterik ez zen, ongi egindakoa eta konbentzitzen duena izan arren.
-
0:29 - 0:32Azpian, ni oso zoritxarrekoa nintzen, dudaz betea,
-
0:32 - 0:33eta batez ere izutua -
-
0:33 - 0:37beste pertsonez, etorkizunaz, porrotaz eta
-
0:37 - 0:40barruan sentitzen nuen hutsuneaz beldurtua.
-
0:40 - 0:42Baina oso ongi ezkutatzen nuen eta kanpotik
-
0:42 - 0:44esperantza eta aspirazio guztiak zituen
-
0:44 - 0:46norbait nirudien.
-
0:46 - 0:49Eta indartsua izatearen fantasia hori hain zen erabatekoa
-
0:49 - 0:51ni ere engainatu ninduela,
-
0:51 - 0:53eta lehen sehilekoa bukatu eta bigarrena hastear
-
0:53 - 0:56zegoela, ez zegoen modurik inork gertatuko
-
0:56 - 0:59zena aurreikusteko.
-
0:59 - 1:01Mintegi batetik ateratzen ari nintzen hasi zenean,
-
1:01 - 1:04ahopeka abesten, poltsarekin jolasean
-
1:04 - 1:06nindoala aurretik ehundaka aldiz egin nuen bezala,
-
1:06 - 1:09bat-batean ahots bat entzun nuen lasaitasunez esanez,
-
1:09 - 1:11"Bera gelatik ateratzen ari da."
-
1:11 - 1:12Ingurura begiratu, eta han ez zegoen inor,
-
1:12 - 1:15baina komentarioaren argitasunagatik eta sendotasunagatik
-
1:15 - 1:17ezin zitekeen akats bat izan.
-
1:17 - 1:20Aztoratuta, nire liburuak eskaileratan utzi eta etxera
-
1:20 - 1:21alde egin nuen, baina han zegoen berriz.
-
1:21 - 1:23"Bera atea irekitzen ari da"
-
1:23 - 1:26Hau hasiera izan zen. Ahotsa iritsi zen.
-
1:26 - 1:28Eta ahotsak jarraitu egin zuen,
-
1:28 - 1:31egunak eta asteak, behin eta berriz,
-
1:31 - 1:33egiten nuen guztia hirugarren pertsonan kontatzen.
-
1:33 - 1:35"Bera liburutegira doa."
-
1:35 - 1:37"Bera klasera doa"
-
1:37 - 1:40Neutrala zen, ez zuen ezer egiten, eta denbora pasa ahala
-
1:40 - 1:42bitxiki lagungarri eta lasaigarria,
-
1:42 - 1:46nahiz eta batzutan kanpo lasaitasun horrek ihes egiten ziola nabaritu nuen.
-
1:46 - 1:50Batzutan, nik espresatzen enituen emozioak deskribatzen zituen.
-
1:50 - 1:52Beraz, adibidez, ni haserre nengoela, askotan egiten nuen bezala
-
1:52 - 1:56ezkutatu egin behar banuen, sentitzen nuena ezkutatzeko joera bainuen,
-
1:56 - 1:58orduan ahotsak frustratuta zirudien.
-
1:58 - 2:01Bestela, inoiz ez zen maltzur edo kezkagarria,
-
2:01 - 2:03momentu horretan argi zegoen arren,
-
2:03 - 2:05nire emozioei buruz zerbait esateko zuela,
-
2:05 - 2:07batez ere emozio horiek
-
2:07 - 2:10urrunak eta eskuragaitzak baziren.
-
2:10 - 2:13Orduan akats ikaragarria egin nuen,
-
2:13 - 2:17ahotsarena lagun bati aipatu nionean, ikaratuta zegoen.
-
2:17 - 2:19Ezkutuko prozesu bat martxan jarri zen,
-
2:19 - 2:23pertsona normalek ahotsik entzuten ez zutela jakitea
-
2:23 - 2:26eta zerbait oso gaizki zebilela konturatzea.
-
2:26 - 2:28Halako beldur eta errezeloa kutsakorra zen.
-
2:28 - 2:31Bat-batean ahotsak ez zirudien hain ona,
-
2:31 - 2:34eta lagunak medikuarenera joateko behin eta berriz esan zidanean,
-
2:34 - 2:37behar bezala onartu nuen, baina hau nire
-
2:37 - 2:39bigarren akatsa izan zen.
-
2:39 - 2:41Unibertsitateko familia medikuari
-
2:41 - 2:43arazoari buruz pentsatzen nuena esaten ibili nintzen:
-
2:43 - 2:46antsietatea, autoestimu baxua, etorkizunari beldurra,
-
2:46 - 2:48eta indiferentziazko jarrera izan zuen
-
2:48 - 2:49ahotsa aipatu nuen arte,
-
2:49 - 2:51boligrafoa erori zitzaion, bueltaka hasi zen eta
-
2:51 - 2:54egiazko interesarekin galderak egiten hasi zen.
-
2:54 - 2:57Eta egia esan behar badut, interesa eta laguntza bila nenbilen desesperatuta,
-
2:57 - 3:00eta nuen narratzaile arraroaz hitz egin nion.
-
3:00 - 3:02Eta beti nahi izan dut, momentu horretan, ahotsak esan izan balu,
-
3:02 - 3:04"Bere hilobia zulatzen ari da"
-
3:04 - 3:07Psikiatra batengana bidali ninduten, eta era berean
-
3:07 - 3:10ahotsaren presentzia begirada ilun batekin hartu zuen,
-
3:10 - 3:12ondoren esaten nuen guztia erokeria
-
3:12 - 3:14izango balitz bezala hartuz.
-
3:14 - 3:17Adibidez, nik ikasleen TV kate bateko kide nintzen,
-
3:17 - 3:20eta campusean berriak ematen genituen,
-
3:20 - 3:22eta berandutzen ari zen kontsulta batean,
-
3:22 - 3:24esan nion, "Barkatu, baina joan beharra dut.
-
3:24 - 3:25Seitan berriak irakurri behar ditut."
-
3:25 - 3:27Orain, nire historia klinikoan jartzen duenez,
-
3:27 - 3:31Eleanorrek telebista berriemaile izateari buruzko aluzinazioak ditu.
-
3:31 - 3:34Momentu horretan, gertaerek
-
3:34 - 3:36oso azkar gainditu ninduten.
-
3:36 - 3:38Ospitaleratze bat, lehena askoren artean,
-
3:38 - 3:41eskizofrenia diagnostikoa ondoren,
-
3:41 - 3:45eta azkenik, denetan okerrena, nire buruari
-
3:45 - 3:48eta nire etorkizunari buruzko sentsazio toxiko eta kezkagarria,
-
3:48 - 3:51humilazioz eta desesperazioz betea.
-
3:51 - 3:53Baina ahotsa esperientzia gisa ikusi beharrean,
-
3:53 - 3:56sintoma moduan ikustera animatu ninduten,
-
3:56 - 3:59eta hari nion beldurra eta erresistentzia handitu egin ziren.
-
3:59 - 4:01Oinarrian, nire buruaren aurkako jarrera
-
4:01 - 4:03erasokorra edukitzea esan nahi zuen,
-
4:03 - 4:05nolabaiteko gerra zibil psikikoa,
-
4:05 - 4:08eta ondorioz ahots kopurua handitu egin zen,
-
4:08 - 4:12eta mehatxuak gero eta handiagoak ziren.
-
4:12 - 4:15Ezintasunez eta esperantzarik gabe, amesgaiztoko
-
4:15 - 4:17barne mundu horretara erretiratu nintzen,
-
4:17 - 4:19eta ahotsak nire jarraitzaile
-
4:19 - 4:23eta bidelagun izatera behartuta nengoen.
-
4:23 - 4:26Adibidez esaten zidaten, beraien laguntza hartzeko
-
4:26 - 4:28duintasunik banuen, beraiek nire bizitza lehen
-
4:28 - 4:30zen bezalakoa izatera bueltatzen lagunduko zidatela.
-
4:30 - 4:33Gero eta xelebreagoak ziren betebehar zerrenda jarri zidaten,
-
4:33 - 4:35Hercules gisako lan batzuk bezala.
-
4:35 - 4:36Lan txikiak ziren hasieran, besteak beste
-
4:36 - 4:38hiru ile kentzea,
-
4:38 - 4:40baina gero eta muturrekoagoak bihurtu ziren,
-
4:40 - 4:42eta nire buruari min egiteko aginduetara iritsi ziren,
-
4:42 - 4:44eta bereziki agindu dramatikoa jaso nuen:
-
4:44 - 4:46"Ikusten duzu horko irakasle hori?
-
4:46 - 4:47Ikusten duzu ur baso hori?
-
4:47 - 4:50Irakasleari burutik behera bota behar diozu beste ikasle guztien aurrean"
-
4:50 - 4:52Egin egin nuen, eta ez dago esan beharrik ez
-
4:52 - 4:54ninduela fakultatean begiko egin.
-
4:54 - 4:58Ondorioz, beldurrezko, saiheste,
-
4:58 - 5:01mesfidantza eta gaizki ulertzez beteriko ziklo anker bat hasi zen
-
5:01 - 5:04eta borroka horretan indarrik gabe,
-
5:04 - 5:08adiskidetzea edo bakea berrezartzeko gaitasunak gabe sentziten nintzen.
-
5:08 - 5:12Bi urte ondoren, hondatzea izugarria zen.
-
5:12 - 5:16Ordurako, eromenezko errepertorio osoa nuen:
-
5:16 - 5:19ahots beldurgarriak, ikuspegi barregarriak,
-
5:19 - 5:21irudipen xelebre eta sendaezinak.
-
5:21 - 5:24Nire egoera psikikoa diskriminaziorako,
-
5:24 - 5:26ahozko abusurako eta eraso
-
5:26 - 5:28fisiko zein sexualerako katalizatzaile izan zen.
-
5:28 - 5:30Nire psikiatrak esan zidan moduan,
-
5:30 - 5:33"Eleanor, hobeto zeundeke minbizia bazenu,
-
5:33 - 5:36eskizofrenia baino errazago sendatzen baita"
-
5:36 - 5:40Dignostikatu, drogatu eta baztertua izan nintzen,
-
5:40 - 5:42eta ordurako nire buruko ahotsek hain
-
5:42 - 5:44aztoratuta ninduten, haiek ateratzeko buruan
-
5:44 - 5:47zulo bat egiten ere saiatu nintzela.
-
5:47 - 5:51Orain, urte haietako hondakinei eta desesperazioa begira,
-
5:51 - 5:54iruditzen zait leku hartan norbait hil zela, eta
-
5:54 - 5:58oraindik, beste norbait salbatu zela.
-
5:58 - 6:01Hautsitako eta sorgindutako pertsona batek hasi zuen ibilbide hura,
-
6:01 - 6:04eta handik sortu zen pertsona bizirik, aurrera jarraitzen duen
-
6:04 - 6:06pertsona da, eta azkenean hasieran izan behar
-
6:06 - 6:08zuen pertsona da.
-
6:08 - 6:11Pertsona askok mindu naute bizitzan,
-
6:11 - 6:13eta denak gogoratzen ditut,
-
6:13 - 6:15baina pentsamendu horiek ahulak dira
-
6:15 - 6:19lagundu didaten pertsona guztienekin alderatuz.
-
6:19 - 6:22Horrelakotik atera diren lagunak, ahots entzule lagunak,
-
6:22 - 6:24adiskideak eta lankideak;
-
6:24 - 6:26inoiz etsi ez zuen ama,
-
6:26 - 6:29bazekiena egun batean berarengana itzuliko nintzela,
-
6:29 - 6:33eta irrikaz itxarongo zidana behar bezain beste;
-
6:33 - 6:35denbora laburrez nirekin lan egin zuen medikua,
-
6:35 - 6:37errekuperazioa posiblea izateaz gain,
-
6:37 - 6:40sahiestezina zela pentsatu zuen hura.
-
6:40 - 6:42Berriz gaixotu nintzen hartan nire familiari
-
6:42 - 6:45honakoa esan ziona, " Ez etsi. Uste dut
-
6:45 - 6:48Eleanor honetatik aterako dela.
-
6:48 - 6:51Batzutan, badakizue, Maiatzan elurra egiten duela,
-
6:51 - 6:54baina uda beti etortzen da azkenean."
-
6:54 - 6:56Hamalau minutu ez dira nahikoak
-
6:56 - 6:59nirekin eta niregatik borrokatu zuten pertsona
-
6:59 - 7:01eskuzabal eta on guztiei behar bezalako merezimendua
-
7:01 - 7:03onartzeko, agoniaz eta bakardadez betetako
-
7:03 - 7:05leku hartatik itzultzeko zain egon zirenei merezimendua onartzeko.
-
7:05 - 7:07Baina denen artean, adorezko babes bat osatu zuten,
-
7:07 - 7:11sormenez, osotasunez eta zorroztasunez beteriko sinesmena zuten,
-
7:11 - 7:15sendatuko nintzenaren erabateko sinesmena.
-
7:15 - 7:17Pertsona horiek salbatzen lagundu zidatela esan ohi nuen,
-
7:17 - 7:18baina orain badakit zerbait askoz
-
7:18 - 7:21garrantzitsuagoa egin zutela, indarra eman zidaten
-
7:21 - 7:22neroni sendatzeko,
-
7:22 - 7:25eta batez ere, beti susmatu izan nuen zerbait
-
7:25 - 7:26ulertzen lagundu zidaten:
-
7:26 - 7:29nire ahotsak bizitutako gertaera traumatikoei
-
7:29 - 7:32erantzun bat ziren, esanahiz beteriko erantzunak, bereziki
-
7:32 - 7:34haurtzaroko gertaerei eta ez zirela nire etsaiak,
-
7:34 - 7:38konpondu zitezkeen arazo emozionalen ikuspegi bat zirela konturatzen lagundu zidaten.
-
7:38 - 7:41Hasieran, hau oso zaila zen sinisteko,
-
7:41 - 7:44beste gauzen artean ahotsak mehatxuzkoak eta
-
7:44 - 7:47etsaitasunezkoak ziruditelako, beraz, oinarrizko
-
7:47 - 7:50lehenengo pausoa esanahi metaforikoa hasieran
-
7:50 - 7:54egia zehatz bat zela uste nuenetik bereiztea izan zen.
-
7:54 - 7:57Adibidez, nire etxea erasotzea mehatxatzen zuten ahotsetatik,
-
7:57 - 8:00interpretatzen ikasi nuen munduarekiko beldurra
-
8:00 - 8:03eta ziurgabetasuna zirela, benetazko arrisku objektiboa baino.
-
8:03 - 8:05Hasieran, sinestu egiten nituen.
-
8:05 - 8:07Gogoratzen dut, adibidez, nire gurasoen gelako
-
8:07 - 8:09atearen kanpoaldean gauez eserita egotea,
-
8:09 - 8:13egiazkoa zirudien ahotsen mehatxuaz babesteko.
-
8:13 - 8:15Nire buruari min egitearekin halako arazoa nuen,
-
8:15 - 8:18nire etxeko ia tresna guztiak gordeta zeudela,
-
8:18 - 8:20eta azkenean plastikozko sardeska batekin min egiten saiatu nintzen,
-
8:20 - 8:23eta gelaren kanpoaldean eseri nintzen,
-
8:23 - 8:27zerbait gertatzeko zain.
-
8:27 - 8:28Zera zirudien, " Ez sartu nirekin.
-
8:28 - 8:31plastikozko sardeska bat dut!"
-
8:31 - 8:33Estrategikoa.
-
8:33 - 8:35Baino ondoren, erantzun erabilgarriago bat aurkitu nuen,
-
8:35 - 8:40hitzen atzean zegoen mezua aurkitzen saiatzen nintzen,
-
8:40 - 8:43eta hitzek etxetik ez ateratzeko esaten zidatenean,
-
8:43 - 8:45eskertu egiten nuen, nire segurtasun faltaz
-
8:45 - 8:46konturatzen bainintzen --
-
8:46 - 8:49eta hortaz konturatuz, zer edo zer positiboa egin nezakeen --
-
8:49 - 8:51aurrera segi eta ziurtatu besteei eta neri
-
8:51 - 8:55seguru geundela eta ez genuela zertan berdurrik eduki.
-
8:55 - 8:56Ahotsei mugak jartzen nizkien,
-
8:56 - 8:59eta horiekin ziurtasunez erlazionatzen saiatzen nintzen,
-
8:59 - 9:01errespetuz baina, komunikazio eta elkarlan
-
9:01 - 9:04prozesu motel bat martxan jarriz.
-
9:04 - 9:07Biek batera ikasi eta bata bestea laguntzeko gai ginen.
-
9:07 - 9:09Guzti honen bidez azkenean konturatu nintzen
-
9:09 - 9:11ahots bakoitza nire buruaren aspektu ezberdinekin
-
9:11 - 9:14lotuta zegoela, eta bakoitzak
-
9:14 - 9:16prozesatzeko eta konpontzeko aukerarik eduki ez nuen
-
9:16 - 9:18emozioekin erlazio zuzena zuela,
-
9:18 - 9:21sexu abusu eta erasoen trauma,
-
9:21 - 9:24haserrea, lotsa, errua eta auto estimu baxua.
-
9:24 - 9:26Ahotsek minaren lekua hartu zuten eta
-
9:26 - 9:28hitzak jarri zizkioten min horri,
-
9:28 - 9:29eta horietako aurkikuntza handienetako bat
-
9:29 - 9:32ahotsik erasokor eta kaltegarrienak gehien
-
9:32 - 9:34mindutako nire zatien errepresentazioak
-
9:34 - 9:36zirela konturatzea izan zen.
-
9:36 - 9:39Eta horrela, ahots horiek zirela
-
9:39 - 9:42zaintza eta gupida gehienak behar zutela.
-
9:42 - 9:45Eta jakinduria honekin azkenean
-
9:45 - 9:47lur jota egotetik, berriz ere martxan jarri,
-
9:47 - 9:50arazo bakoitza ahots batek errepresentatuta,
-
9:50 - 9:52nire botikak pixkanaka kendu,
-
9:52 - 9:57eta psikiatriara bueltatu nintzen, baina oraingoan beste aldetik.
-
9:57 - 10:00Ahotsak iritsi eta hamar urtera, azkenean graduatu nintzen,
-
10:00 - 10:02psikologia ikasketetan unibertsitateak
-
10:02 - 10:05jarri duen notarik onenarekin, eta urte bat geroago,
-
10:05 - 10:06masterreko onenarekin. Bide batez,
-
10:06 - 10:08esan dezagun ez dagoela batere gaizki emakume ero batentzat.
-
10:08 - 10:11Egia esan, ahotsetako batek erantzunak diktatu
-
10:11 - 10:14zizkidan azterketan, beraz teknikoki tranpa egitea dela uste dut.
-
10:14 - 10:16(Barreak)
-
10:16 - 10:18Eta zintzoa izateko, batzuetan beraien atentzioa gustatzen zitzaidan.
-
10:18 - 10:20Oscar Wildek esan zuen moduan, zuri buruz hitz egitea
-
10:20 - 10:23baino okerragoa da inork ezer ez esatea.
-
10:23 - 10:25Gainera, oso ondo konpontzen zara ezkutuan entzuten,
-
10:25 - 10:27bi elkarrizketa batera entzuteko gai baitzara.
-
10:27 - 10:29Beraz, ez da guztiz txarra.
-
10:29 - 10:31Osasun mentaleko zerbitzuetan lan egin dut,
-
10:31 - 10:33hitzaldietan hitz egin dut,
-
10:33 - 10:35liburu kapituluak eta artikuluak argitaratu ditut,
-
10:35 - 10:38eta behin eta berriz errepikatzen dut
-
10:38 - 10:40ondorengo kontzeptu honen garrantzia:
-
10:40 - 10:43psikiatrian galdera garrantzitsua ez da,
-
10:43 - 10:44zer gertatzen zaizu, baizik eta
-
10:44 - 10:47zer gertatu zaizu.
-
10:47 - 10:50Eta bitartean, nire ahotsak entzun nituen,
-
10:50 - 10:52azkenean horiekin pakean eta errespetuan bizitzen ikasi nuen,
-
10:52 - 10:55eta nirekiko gupida, onartze eta errespetu sentsatzio
-
10:55 - 10:58handiagoa erakusten dute.
-
10:58 - 11:02Eta gogoratzen dut inoiz bizitu dudan unerik zoragarriena,
-
11:02 - 11:05bere ahotsekin erabat izuturik zegoen emakume bati laguntzen,
-
11:05 - 11:07lehen aldiz konturatu nintzela,
-
11:07 - 11:10neroni ez nengoela izuturik,
-
11:10 - 11:14eta beste norbait laguntzeko gai nintzela.
-
11:14 - 11:17Orain oso harro nago Intervoicen kide izateagatik,
-
11:17 - 11:21International Hearing Voices Movement erakundeko kide izateagatik,
-
11:21 - 11:24Marius Romme irakaslearen eta Sandra Escher doktorearean
-
11:24 - 11:26lanean onarritutako ekimenaren parte izateagatik.
-
11:26 - 11:29Beraiek, ahotsak bizirauteko estrategia direla diote,
-
11:29 - 11:32zentzuzko erreakzio bat zentzuzkoa ez den egoera bati,
-
11:32 - 11:36eta ez dira jasan beharreko eskizofreniaren sintoma zentzugabe bat,
-
11:36 - 11:39baizik eta aztertu beharreko esperientzia
-
11:39 - 11:42esanguratsu bat.
-
11:42 - 11:44Elkarrekin, ahotsak entzutea errespetatu eta
-
11:44 - 11:46ulertzen duen gizarte bat ikusi eta aldarrikatu nahi dugu,
-
11:46 - 11:49ahotsak entzuten dituztenen beharrak babesten dituen gizartea,
-
11:49 - 11:52eta eskubide guztiak dituzten biztanleak bailiran baloratzen dituena.
-
11:52 - 11:54Horrelako gizarte bat ez da posiblea bakarrik,
-
11:54 - 11:56dagoeneko badator.
-
11:56 - 12:00Chavez aipatuz, behin aldaketa soziala hasi dela,
-
12:00 - 12:02ez dago atzera bueltarik.
-
12:02 - 12:05Ezin duzu harro sentitzen den pertsona makurrarazi.
-
12:05 - 12:07Ezin duzu gehiago beldurtzen ez den
-
12:07 - 12:10jendea zapaldu.
-
12:10 - 12:12Niretzat, Hearing Voices Movement honen
-
12:12 - 12:15lorpenak dira enpatia, laguntasuna, justizia
-
12:15 - 12:18eta errespetua hitzak baino gehiago direla gogoraraztea,
-
12:18 - 12:20usteak eta sinesmenak direla,
-
12:20 - 12:23eta sinesmenak mundua aldatu dezake.
-
12:23 - 12:25Azken 20 urteetan, Hearing Voices Movement ekimenak
-
12:25 - 12:28ahotsak entzuten dituztenen sarea
-
12:28 - 12:31sortu du 26 herrialdetan, bost kontinenteetan zehar,
-
12:31 - 12:34duintasuna, elkartasuna eta ahalmena
-
12:34 - 12:37gaixotasun psikikoa dutenen artean bultzatuz.
-
12:37 - 12:40Esperantzan oinarritutako hizkuntza bat sortu da,
-
12:40 - 12:44eta oinarrian, norbanakoaren
-
12:44 - 12:47indarra aldarrikatzen duena.
-
12:47 - 12:50Peter Levinek esan duen moduan, gizakia
-
12:50 - 12:52izaki bakarra da,
-
12:52 - 12:55sendatzeko berezko gaitasuna duena
-
12:55 - 12:59eta jaiotzetiko gaitasun hori baliatzeko espiritu intelektuala duena.
-
12:59 - 13:02Alderdi honetatik, gizarteko kideentzat,
-
13:02 - 13:04ez dago norbaiten sendatze prozesua erraztea,
-
13:04 - 13:07begirale egotea,
-
13:07 - 13:10laguntzea, sufritzen ari den norbaiten
-
13:10 - 13:12zama eramatea eta osatzearen esperantza
-
13:12 - 13:15edukitzea baino pribilegio edo ohore handiagorik.
-
13:15 - 13:18Era berean, larrialdiak eta zailtasunak pasa ditugunontzat,
-
13:18 - 13:20esan nahi dut ez dugula gure bizitza bizitu behar
-
13:20 - 13:24betirako gertatu zaizkigun gauzen mende.
-
13:24 - 13:27Bakarrak gara. Ordezka ezinak.
-
13:27 - 13:29Gure barnean dagoena ezin da kolonizatu,
-
13:29 - 13:32kendu edo eraman.
-
13:32 - 13:36Argia ez da inoiz itzaltzen.
-
13:36 - 13:38Mediku zoragarri batek behin esan zidan bezala,
-
13:38 - 13:41"Ez esan niri besteek zuri buruz esan dizutena.
-
13:41 - 13:44Kontatu edozer zuri buruz."
-
13:44 - 13:46Eskerrik asko.
-
13:46 - 13:52(Txaloak)
- Title:
- Nire buruko ahotsak
- Speaker:
- Eleanor Longden
- Description:
-
Itxuraz, Eleanor Longden beste edozein ikasle bezalakoa zen, pozik hasi zen unibertsitatean beste inolako kezkarik gabe. Hori horrela izan zen bere buruko ahotsak hitz egiten hasi ziren arte. Hasieran ez ziren kaltegarriak, baina bere barneko narratzaile haiek gero eta antagonista eta diktatorialagoak ziren, azkenean bere bizitza amesgaizto bat bihurtu zen arte. Eskizofrenia diagnostikatuarekin, drogaturik eta nola lagundu ez zekien sistema batetik at, Longdenek buruko osasuna berreskuratu arte egin zuen ibilbidearen istorio hunkigarria kontatzen du. Aipatzen duenez, ahotsak entzuten ikasiaz lortu zuen bizirautea.
- Video Language:
- English
- Team:
closed TED
- Project:
- TEDTalks
- Duration:
- 14:17
![]() |
TED Translators admin approved Basque subtitles for The voices in my head | |
![]() |
Jone Aliri Lazcano accepted Basque subtitles for The voices in my head | |
![]() |
Jone Aliri Lazcano edited Basque subtitles for The voices in my head | |
![]() |
Jon del Olmo edited Basque subtitles for The voices in my head | |
![]() |
Jon del Olmo edited Basque subtitles for The voices in my head | |
![]() |
Jon del Olmo edited Basque subtitles for The voices in my head | |
![]() |
Jon del Olmo edited Basque subtitles for The voices in my head | |
![]() |
Jon del Olmo edited Basque subtitles for The voices in my head |