Unibertsitatera joateko etxetik atera nintzen
lehen eguna, egun argia zen,
baikortasunez eta esperantzaz betea.
Eskolan ongi ibilitakoa nintzen. Itxaropen altua zegoen niregan,
eta pozik hasi nintzen ikasle bizitzarekin, klaseetan
festetan eta trafikoko kono lapurretan.
Baina itxura, noski, engainagarria izan daiteke,
eta neurri batean, pertsona gogotsu hau,
klaseetara joaten zena eta trafikoko konoak lapurtzen zituena,
estaldura besterik ez zen, ongi egindakoa eta konbentzitzen duena izan arren.
Azpian, ni oso zoritxarrekoa nintzen, dudaz betea,
eta batez ere izutua -
beste pertsonez, etorkizunaz, porrotaz eta
barruan sentitzen nuen hutsuneaz beldurtua.
Baina oso ongi ezkutatzen nuen eta kanpotik
esperantza eta aspirazio guztiak zituen
norbait nirudien.
Eta indartsua izatearen fantasia hori hain zen erabatekoa
ni ere engainatu ninduela,
eta lehen sehilekoa bukatu eta bigarrena hastear
zegoela, ez zegoen modurik inork gertatuko
zena aurreikusteko.
Mintegi batetik ateratzen ari nintzen hasi zenean,
ahopeka abesten, poltsarekin jolasean
nindoala aurretik ehundaka aldiz egin nuen bezala,
bat-batean ahots bat entzun nuen lasaitasunez esanez,
"Bera gelatik ateratzen ari da."
Ingurura begiratu, eta han ez zegoen inor,
baina komentarioaren argitasunagatik eta sendotasunagatik
ezin zitekeen akats bat izan.
Aztoratuta, nire liburuak eskaileratan utzi eta etxera
alde egin nuen, baina han zegoen berriz.
"Bera atea irekitzen ari da"
Hau hasiera izan zen. Ahotsa iritsi zen.
Eta ahotsak jarraitu egin zuen,
egunak eta asteak, behin eta berriz,
egiten nuen guztia hirugarren pertsonan kontatzen.
"Bera liburutegira doa."
"Bera klasera doa"
Neutrala zen, ez zuen ezer egiten, eta denbora pasa ahala
bitxiki lagungarri eta lasaigarria,
nahiz eta batzutan kanpo lasaitasun horrek ihes egiten ziola nabaritu nuen.
Batzutan, nik espresatzen enituen emozioak deskribatzen zituen.
Beraz, adibidez, ni haserre nengoela, askotan egiten nuen bezala
ezkutatu egin behar banuen, sentitzen nuena ezkutatzeko joera bainuen,
orduan ahotsak frustratuta zirudien.
Bestela, inoiz ez zen maltzur edo kezkagarria,
momentu horretan argi zegoen arren,
nire emozioei buruz zerbait esateko zuela,
batez ere emozio horiek
urrunak eta eskuragaitzak baziren.
Orduan akats ikaragarria egin nuen,
ahotsarena lagun bati aipatu nionean, ikaratuta zegoen.
Ezkutuko prozesu bat martxan jarri zen,
pertsona normalek ahotsik entzuten ez zutela jakitea
eta zerbait oso gaizki zebilela konturatzea.
Halako beldur eta errezeloa kutsakorra zen.
Bat-batean ahotsak ez zirudien hain ona,
eta lagunak medikuarenera joateko behin eta berriz esan zidanean,
behar bezala onartu nuen, baina hau nire
bigarren akatsa izan zen.
Unibertsitateko familia medikuari
arazoari buruz pentsatzen nuena esaten ibili nintzen:
antsietatea, autoestimu baxua, etorkizunari beldurra,
eta indiferentziazko jarrera izan zuen
ahotsa aipatu nuen arte,
boligrafoa erori zitzaion, bueltaka hasi zen eta
egiazko interesarekin galderak egiten hasi zen.
Eta egia esan behar badut, interesa eta laguntza bila nenbilen desesperatuta,
eta nuen narratzaile arraroaz hitz egin nion.
Eta beti nahi izan dut, momentu horretan, ahotsak esan izan balu,
"Bere hilobia zulatzen ari da"
Psikiatra batengana bidali ninduten, eta era berean
ahotsaren presentzia begirada ilun batekin hartu zuen,
ondoren esaten nuen guztia erokeria
izango balitz bezala hartuz.
Adibidez, nik ikasleen TV kate bateko kide nintzen,
eta campusean berriak ematen genituen,
eta berandutzen ari zen kontsulta batean,
esan nion, "Barkatu, baina joan beharra dut.
Seitan berriak irakurri behar ditut."
Orain, nire historia klinikoan jartzen duenez,
Eleanorrek telebista berriemaile izateari buruzko aluzinazioak ditu.
Momentu horretan, gertaerek
oso azkar gainditu ninduten.
Ospitaleratze bat, lehena askoren artean,
eskizofrenia diagnostikoa ondoren,
eta azkenik, denetan okerrena, nire buruari
eta nire etorkizunari buruzko sentsazio toxiko eta kezkagarria,
humilazioz eta desesperazioz betea.
Baina ahotsa esperientzia gisa ikusi beharrean,
sintoma moduan ikustera animatu ninduten,
eta hari nion beldurra eta erresistentzia handitu egin ziren.
Oinarrian, nire buruaren aurkako jarrera
erasokorra edukitzea esan nahi zuen,
nolabaiteko gerra zibil psikikoa,
eta ondorioz ahots kopurua handitu egin zen,
eta mehatxuak gero eta handiagoak ziren.
Ezintasunez eta esperantzarik gabe, amesgaiztoko
barne mundu horretara erretiratu nintzen,
eta ahotsak nire jarraitzaile
eta bidelagun izatera behartuta nengoen.
Adibidez esaten zidaten, beraien laguntza hartzeko
duintasunik banuen, beraiek nire bizitza lehen
zen bezalakoa izatera bueltatzen lagunduko zidatela.
Gero eta xelebreagoak ziren betebehar zerrenda jarri zidaten,
Hercules gisako lan batzuk bezala.
Lan txikiak ziren hasieran, besteak beste
hiru ile kentzea,
baina gero eta muturrekoagoak bihurtu ziren,
eta nire buruari min egiteko aginduetara iritsi ziren,
eta bereziki agindu dramatikoa jaso nuen:
"Ikusten duzu horko irakasle hori?
Ikusten duzu ur baso hori?
Irakasleari burutik behera bota behar diozu beste ikasle guztien aurrean"
Egin egin nuen, eta ez dago esan beharrik ez
ninduela fakultatean begiko egin.
Ondorioz, beldurrezko, saiheste,
mesfidantza eta gaizki ulertzez beteriko ziklo anker bat hasi zen
eta borroka horretan indarrik gabe,
adiskidetzea edo bakea berrezartzeko gaitasunak gabe sentziten nintzen.
Bi urte ondoren, hondatzea izugarria zen.
Ordurako, eromenezko errepertorio osoa nuen:
ahots beldurgarriak, ikuspegi barregarriak,
irudipen xelebre eta sendaezinak.
Nire egoera psikikoa diskriminaziorako,
ahozko abusurako eta eraso
fisiko zein sexualerako katalizatzaile izan zen.
Nire psikiatrak esan zidan moduan,
"Eleanor, hobeto zeundeke minbizia bazenu,
eskizofrenia baino errazago sendatzen baita"
Dignostikatu, drogatu eta baztertua izan nintzen,
eta ordurako nire buruko ahotsek hain
aztoratuta ninduten, haiek ateratzeko buruan
zulo bat egiten ere saiatu nintzela.
Orain, urte haietako hondakinei eta desesperazioa begira,
iruditzen zait leku hartan norbait hil zela, eta
oraindik, beste norbait salbatu zela.
Hautsitako eta sorgindutako pertsona batek hasi zuen ibilbide hura,
eta handik sortu zen pertsona bizirik, aurrera jarraitzen duen
pertsona da, eta azkenean hasieran izan behar
zuen pertsona da.
Pertsona askok mindu naute bizitzan,
eta denak gogoratzen ditut,
baina pentsamendu horiek ahulak dira
lagundu didaten pertsona guztienekin alderatuz.
Horrelakotik atera diren lagunak, ahots entzule lagunak,
adiskideak eta lankideak;
inoiz etsi ez zuen ama,
bazekiena egun batean berarengana itzuliko nintzela,
eta irrikaz itxarongo zidana behar bezain beste;
denbora laburrez nirekin lan egin zuen medikua,
errekuperazioa posiblea izateaz gain,
sahiestezina zela pentsatu zuen hura.
Berriz gaixotu nintzen hartan nire familiari
honakoa esan ziona, " Ez etsi. Uste dut
Eleanor honetatik aterako dela.
Batzutan, badakizue, Maiatzan elurra egiten duela,
baina uda beti etortzen da azkenean."
Hamalau minutu ez dira nahikoak
nirekin eta niregatik borrokatu zuten pertsona
eskuzabal eta on guztiei behar bezalako merezimendua
onartzeko, agoniaz eta bakardadez betetako
leku hartatik itzultzeko zain egon zirenei merezimendua onartzeko.
Baina denen artean, adorezko babes bat osatu zuten,
sormenez, osotasunez eta zorroztasunez beteriko sinesmena zuten,
sendatuko nintzenaren erabateko sinesmena.
Pertsona horiek salbatzen lagundu zidatela esan ohi nuen,
baina orain badakit zerbait askoz
garrantzitsuagoa egin zutela, indarra eman zidaten
neroni sendatzeko,
eta batez ere, beti susmatu izan nuen zerbait
ulertzen lagundu zidaten:
nire ahotsak bizitutako gertaera traumatikoei
erantzun bat ziren, esanahiz beteriko erantzunak, bereziki
haurtzaroko gertaerei eta ez zirela nire etsaiak,
konpondu zitezkeen arazo emozionalen ikuspegi bat zirela konturatzen lagundu zidaten.
Hasieran, hau oso zaila zen sinisteko,
beste gauzen artean ahotsak mehatxuzkoak eta
etsaitasunezkoak ziruditelako, beraz, oinarrizko
lehenengo pausoa esanahi metaforikoa hasieran
egia zehatz bat zela uste nuenetik bereiztea izan zen.
Adibidez, nire etxea erasotzea mehatxatzen zuten ahotsetatik,
interpretatzen ikasi nuen munduarekiko beldurra
eta ziurgabetasuna zirela, benetazko arrisku objektiboa baino.
Hasieran, sinestu egiten nituen.
Gogoratzen dut, adibidez, nire gurasoen gelako
atearen kanpoaldean gauez eserita egotea,
egiazkoa zirudien ahotsen mehatxuaz babesteko.
Nire buruari min egitearekin halako arazoa nuen,
nire etxeko ia tresna guztiak gordeta zeudela,
eta azkenean plastikozko sardeska batekin min egiten saiatu nintzen,
eta gelaren kanpoaldean eseri nintzen,
zerbait gertatzeko zain.
Zera zirudien, " Ez sartu nirekin.
plastikozko sardeska bat dut!"
Estrategikoa.
Baino ondoren, erantzun erabilgarriago bat aurkitu nuen,
hitzen atzean zegoen mezua aurkitzen saiatzen nintzen,
eta hitzek etxetik ez ateratzeko esaten zidatenean,
eskertu egiten nuen, nire segurtasun faltaz
konturatzen bainintzen --
eta hortaz konturatuz, zer edo zer positiboa egin nezakeen --
aurrera segi eta ziurtatu besteei eta neri
seguru geundela eta ez genuela zertan berdurrik eduki.
Ahotsei mugak jartzen nizkien,
eta horiekin ziurtasunez erlazionatzen saiatzen nintzen,
errespetuz baina, komunikazio eta elkarlan
prozesu motel bat martxan jarriz.
Biek batera ikasi eta bata bestea laguntzeko gai ginen.
Guzti honen bidez azkenean konturatu nintzen
ahots bakoitza nire buruaren aspektu ezberdinekin
lotuta zegoela, eta bakoitzak
prozesatzeko eta konpontzeko aukerarik eduki ez nuen
emozioekin erlazio zuzena zuela,
sexu abusu eta erasoen trauma,
haserrea, lotsa, errua eta auto estimu baxua.
Ahotsek minaren lekua hartu zuten eta
hitzak jarri zizkioten min horri,
eta horietako aurkikuntza handienetako bat
ahotsik erasokor eta kaltegarrienak gehien
mindutako nire zatien errepresentazioak
zirela konturatzea izan zen.
Eta horrela, ahots horiek zirela
zaintza eta gupida gehienak behar zutela.
Eta jakinduria honekin azkenean
lur jota egotetik, berriz ere martxan jarri,
arazo bakoitza ahots batek errepresentatuta,
nire botikak pixkanaka kendu,
eta psikiatriara bueltatu nintzen, baina oraingoan beste aldetik.
Ahotsak iritsi eta hamar urtera, azkenean graduatu nintzen,
psikologia ikasketetan unibertsitateak
jarri duen notarik onenarekin, eta urte bat geroago,
masterreko onenarekin. Bide batez,
esan dezagun ez dagoela batere gaizki emakume ero batentzat.
Egia esan, ahotsetako batek erantzunak diktatu
zizkidan azterketan, beraz teknikoki tranpa egitea dela uste dut.
(Barreak)
Eta zintzoa izateko, batzuetan beraien atentzioa gustatzen zitzaidan.
Oscar Wildek esan zuen moduan, zuri buruz hitz egitea
baino okerragoa da inork ezer ez esatea.
Gainera, oso ondo konpontzen zara ezkutuan entzuten,
bi elkarrizketa batera entzuteko gai baitzara.
Beraz, ez da guztiz txarra.
Osasun mentaleko zerbitzuetan lan egin dut,
hitzaldietan hitz egin dut,
liburu kapituluak eta artikuluak argitaratu ditut,
eta behin eta berriz errepikatzen dut
ondorengo kontzeptu honen garrantzia:
psikiatrian galdera garrantzitsua ez da,
zer gertatzen zaizu, baizik eta
zer gertatu zaizu.
Eta bitartean, nire ahotsak entzun nituen,
azkenean horiekin pakean eta errespetuan bizitzen ikasi nuen,
eta nirekiko gupida, onartze eta errespetu sentsatzio
handiagoa erakusten dute.
Eta gogoratzen dut inoiz bizitu dudan unerik zoragarriena,
bere ahotsekin erabat izuturik zegoen emakume bati laguntzen,
lehen aldiz konturatu nintzela,
neroni ez nengoela izuturik,
eta beste norbait laguntzeko gai nintzela.
Orain oso harro nago Intervoicen kide izateagatik,
International Hearing Voices Movement erakundeko kide izateagatik,
Marius Romme irakaslearen eta Sandra Escher doktorearean
lanean onarritutako ekimenaren parte izateagatik.
Beraiek, ahotsak bizirauteko estrategia direla diote,
zentzuzko erreakzio bat zentzuzkoa ez den egoera bati,
eta ez dira jasan beharreko eskizofreniaren sintoma zentzugabe bat,
baizik eta aztertu beharreko esperientzia
esanguratsu bat.
Elkarrekin, ahotsak entzutea errespetatu eta
ulertzen duen gizarte bat ikusi eta aldarrikatu nahi dugu,
ahotsak entzuten dituztenen beharrak babesten dituen gizartea,
eta eskubide guztiak dituzten biztanleak bailiran baloratzen dituena.
Horrelako gizarte bat ez da posiblea bakarrik,
dagoeneko badator.
Chavez aipatuz, behin aldaketa soziala hasi dela,
ez dago atzera bueltarik.
Ezin duzu harro sentitzen den pertsona makurrarazi.
Ezin duzu gehiago beldurtzen ez den
jendea zapaldu.
Niretzat, Hearing Voices Movement honen
lorpenak dira enpatia, laguntasuna, justizia
eta errespetua hitzak baino gehiago direla gogoraraztea,
usteak eta sinesmenak direla,
eta sinesmenak mundua aldatu dezake.
Azken 20 urteetan, Hearing Voices Movement ekimenak
ahotsak entzuten dituztenen sarea
sortu du 26 herrialdetan, bost kontinenteetan zehar,
duintasuna, elkartasuna eta ahalmena
gaixotasun psikikoa dutenen artean bultzatuz.
Esperantzan oinarritutako hizkuntza bat sortu da,
eta oinarrian, norbanakoaren
indarra aldarrikatzen duena.
Peter Levinek esan duen moduan, gizakia
izaki bakarra da,
sendatzeko berezko gaitasuna duena
eta jaiotzetiko gaitasun hori baliatzeko espiritu intelektuala duena.
Alderdi honetatik, gizarteko kideentzat,
ez dago norbaiten sendatze prozesua erraztea,
begirale egotea,
laguntzea, sufritzen ari den norbaiten
zama eramatea eta osatzearen esperantza
edukitzea baino pribilegio edo ohore handiagorik.
Era berean, larrialdiak eta zailtasunak pasa ditugunontzat,
esan nahi dut ez dugula gure bizitza bizitu behar
betirako gertatu zaizkigun gauzen mende.
Bakarrak gara. Ordezka ezinak.
Gure barnean dagoena ezin da kolonizatu,
kendu edo eraman.
Argia ez da inoiz itzaltzen.
Mediku zoragarri batek behin esan zidan bezala,
"Ez esan niri besteek zuri buruz esan dizutena.
Kontatu edozer zuri buruz."
Eskerrik asko.
(Txaloak)