1 00:00:00,000 --> 00:00:02,810 Unibertsitatera joateko etxetik atera nintzen 2 00:00:02,810 --> 00:00:04,972 lehen eguna, egun argia zen, 3 00:00:04,972 --> 00:00:07,516 baikortasunez eta esperantzaz betea. 4 00:00:07,516 --> 00:00:09,648 Eskolan ongi ibilitakoa nintzen. Itxaropen altua zegoen niregan, 5 00:00:09,648 --> 00:00:12,638 eta pozik hasi nintzen ikasle bizitzarekin, klaseetan 6 00:00:12,638 --> 00:00:16,237 festetan eta trafikoko kono lapurretan. 7 00:00:16,237 --> 00:00:18,914 Baina itxura, noski, engainagarria izan daiteke, 8 00:00:18,914 --> 00:00:22,029 eta neurri batean, pertsona gogotsu hau, 9 00:00:22,029 --> 00:00:25,184 klaseetara joaten zena eta trafikoko konoak lapurtzen zituena, 10 00:00:25,184 --> 00:00:28,993 estaldura besterik ez zen, ongi egindakoa eta konbentzitzen duena izan arren. 11 00:00:28,993 --> 00:00:32,199 Azpian, ni oso zoritxarrekoa nintzen, dudaz betea, 12 00:00:32,199 --> 00:00:33,453 eta batez ere izutua - 13 00:00:33,453 --> 00:00:37,486 beste pertsonez, etorkizunaz, porrotaz eta 14 00:00:37,486 --> 00:00:39,839 barruan sentitzen nuen hutsuneaz beldurtua. 15 00:00:39,839 --> 00:00:42,295 Baina oso ongi ezkutatzen nuen eta kanpotik 16 00:00:42,295 --> 00:00:44,482 esperantza eta aspirazio guztiak zituen 17 00:00:44,482 --> 00:00:45,996 norbait nirudien. 18 00:00:45,996 --> 00:00:49,202 Eta indartsua izatearen fantasia hori hain zen erabatekoa 19 00:00:49,202 --> 00:00:50,914 ni ere engainatu ninduela, 20 00:00:50,914 --> 00:00:53,456 eta lehen sehilekoa bukatu eta bigarrena hastear 21 00:00:53,456 --> 00:00:55,994 zegoela, ez zegoen modurik inork gertatuko 22 00:00:55,994 --> 00:00:58,617 zena aurreikusteko. 23 00:00:58,617 --> 00:01:01,490 Mintegi batetik ateratzen ari nintzen hasi zenean, 24 00:01:01,490 --> 00:01:03,911 ahopeka abesten, poltsarekin jolasean 25 00:01:03,911 --> 00:01:06,334 nindoala aurretik ehundaka aldiz egin nuen bezala, 26 00:01:06,334 --> 00:01:08,810 bat-batean ahots bat entzun nuen lasaitasunez esanez, 27 00:01:08,810 --> 00:01:11,002 "Bera gelatik ateratzen ari da." 28 00:01:11,002 --> 00:01:12,417 Ingurura begiratu, eta han ez zegoen inor, 29 00:01:12,417 --> 00:01:15,091 baina komentarioaren argitasunagatik eta sendotasunagatik 30 00:01:15,091 --> 00:01:16,935 ezin zitekeen akats bat izan. 31 00:01:16,935 --> 00:01:19,545 Aztoratuta, nire liburuak eskaileratan utzi eta etxera 32 00:01:19,545 --> 00:01:20,818 alde egin nuen, baina han zegoen berriz. 33 00:01:20,818 --> 00:01:22,881 "Bera atea irekitzen ari da" 34 00:01:22,881 --> 00:01:26,223 Hau hasiera izan zen. Ahotsa iritsi zen. 35 00:01:26,293 --> 00:01:28,260 Eta ahotsak jarraitu egin zuen, 36 00:01:28,260 --> 00:01:30,725 egunak eta asteak, behin eta berriz, 37 00:01:30,725 --> 00:01:33,364 egiten nuen guztia hirugarren pertsonan kontatzen. 38 00:01:33,364 --> 00:01:35,026 "Bera liburutegira doa." 39 00:01:35,026 --> 00:01:36,621 "Bera klasera doa" 40 00:01:36,621 --> 00:01:39,957 Neutrala zen, ez zuen ezer egiten, eta denbora pasa ahala 41 00:01:39,957 --> 00:01:42,499 bitxiki lagungarri eta lasaigarria, 42 00:01:42,499 --> 00:01:46,440 nahiz eta batzutan kanpo lasaitasun horrek ihes egiten ziola nabaritu nuen. 43 00:01:46,440 --> 00:01:49,541 Batzutan, nik espresatzen enituen emozioak deskribatzen zituen. 44 00:01:49,541 --> 00:01:52,153 Beraz, adibidez, ni haserre nengoela, askotan egiten nuen bezala 45 00:01:52,153 --> 00:01:55,519 ezkutatu egin behar banuen, sentitzen nuena ezkutatzeko joera bainuen, 46 00:01:55,519 --> 00:01:57,856 orduan ahotsak frustratuta zirudien. 47 00:01:57,856 --> 00:02:00,669 Bestela, inoiz ez zen maltzur edo kezkagarria, 48 00:02:00,669 --> 00:02:02,779 momentu horretan argi zegoen arren, 49 00:02:02,779 --> 00:02:04,605 nire emozioei buruz zerbait esateko zuela, 50 00:02:04,605 --> 00:02:07,174 batez ere emozio horiek 51 00:02:07,174 --> 00:02:10,260 urrunak eta eskuragaitzak baziren. 52 00:02:10,260 --> 00:02:13,383 Orduan akats ikaragarria egin nuen, 53 00:02:13,383 --> 00:02:16,586 ahotsarena lagun bati aipatu nionean, ikaratuta zegoen. 54 00:02:16,586 --> 00:02:18,831 Ezkutuko prozesu bat martxan jarri zen, 55 00:02:18,831 --> 00:02:22,520 pertsona normalek ahotsik entzuten ez zutela jakitea 56 00:02:22,520 --> 00:02:25,603 eta zerbait oso gaizki zebilela konturatzea. 57 00:02:25,603 --> 00:02:28,416 Halako beldur eta errezeloa kutsakorra zen. 58 00:02:28,416 --> 00:02:31,071 Bat-batean ahotsak ez zirudien hain ona, 59 00:02:31,071 --> 00:02:34,383 eta lagunak medikuarenera joateko behin eta berriz esan zidanean, 60 00:02:34,383 --> 00:02:36,903 behar bezala onartu nuen, baina hau nire 61 00:02:36,903 --> 00:02:38,650 bigarren akatsa izan zen. 62 00:02:38,650 --> 00:02:40,796 Unibertsitateko familia medikuari 63 00:02:40,796 --> 00:02:42,965 arazoari buruz pentsatzen nuena esaten ibili nintzen: 64 00:02:42,965 --> 00:02:45,867 antsietatea, autoestimu baxua, etorkizunari beldurra, 65 00:02:45,867 --> 00:02:47,640 eta indiferentziazko jarrera izan zuen 66 00:02:47,640 --> 00:02:49,434 ahotsa aipatu nuen arte, 67 00:02:49,434 --> 00:02:51,385 boligrafoa erori zitzaion, bueltaka hasi zen eta 68 00:02:51,385 --> 00:02:54,169 egiazko interesarekin galderak egiten hasi zen. 69 00:02:54,169 --> 00:02:56,813 Eta egia esan behar badut, interesa eta laguntza bila nenbilen desesperatuta, 70 00:02:56,813 --> 00:02:59,659 eta nuen narratzaile arraroaz hitz egin nion. 71 00:02:59,659 --> 00:03:01,587 Eta beti nahi izan dut, momentu horretan, ahotsak esan izan balu, 72 00:03:01,587 --> 00:03:03,899 "Bere hilobia zulatzen ari da" 73 00:03:03,899 --> 00:03:07,424 Psikiatra batengana bidali ninduten, eta era berean 74 00:03:07,424 --> 00:03:09,981 ahotsaren presentzia begirada ilun batekin hartu zuen, 75 00:03:09,981 --> 00:03:11,855 ondoren esaten nuen guztia erokeria 76 00:03:11,855 --> 00:03:14,389 izango balitz bezala hartuz. 77 00:03:14,389 --> 00:03:17,322 Adibidez, nik ikasleen TV kate bateko kide nintzen, 78 00:03:17,322 --> 00:03:19,874 eta campusean berriak ematen genituen, 79 00:03:19,874 --> 00:03:21,924 eta berandutzen ari zen kontsulta batean, 80 00:03:21,924 --> 00:03:23,583 esan nion, "Barkatu, baina joan beharra dut. 81 00:03:23,583 --> 00:03:25,111 Seitan berriak irakurri behar ditut." 82 00:03:25,111 --> 00:03:27,464 Orain, nire historia klinikoan jartzen duenez, 83 00:03:27,464 --> 00:03:30,935 Eleanorrek telebista berriemaile izateari buruzko aluzinazioak ditu. 84 00:03:30,935 --> 00:03:33,624 Momentu horretan, gertaerek 85 00:03:33,624 --> 00:03:35,854 oso azkar gainditu ninduten. 86 00:03:35,854 --> 00:03:38,250 Ospitaleratze bat, lehena askoren artean, 87 00:03:38,250 --> 00:03:41,162 eskizofrenia diagnostikoa ondoren, 88 00:03:41,162 --> 00:03:44,770 eta azkenik, denetan okerrena, nire buruari 89 00:03:44,770 --> 00:03:48,148 eta nire etorkizunari buruzko sentsazio toxiko eta kezkagarria, 90 00:03:48,148 --> 00:03:50,683 humilazioz eta desesperazioz betea. 91 00:03:50,683 --> 00:03:53,116 Baina ahotsa esperientzia gisa ikusi beharrean, 92 00:03:53,116 --> 00:03:55,672 sintoma moduan ikustera animatu ninduten, 93 00:03:55,672 --> 00:03:58,768 eta hari nion beldurra eta erresistentzia handitu egin ziren. 94 00:03:58,768 --> 00:04:00,852 Oinarrian, nire buruaren aurkako jarrera 95 00:04:00,852 --> 00:04:02,904 erasokorra edukitzea esan nahi zuen, 96 00:04:02,904 --> 00:04:05,295 nolabaiteko gerra zibil psikikoa, 97 00:04:05,295 --> 00:04:08,229 eta ondorioz ahots kopurua handitu egin zen, 98 00:04:08,229 --> 00:04:11,614 eta mehatxuak gero eta handiagoak ziren. 99 00:04:11,614 --> 00:04:15,094 Ezintasunez eta esperantzarik gabe, amesgaiztoko 100 00:04:15,094 --> 00:04:17,233 barne mundu horretara erretiratu nintzen, 101 00:04:17,233 --> 00:04:19,141 eta ahotsak nire jarraitzaile 102 00:04:19,141 --> 00:04:23,327 eta bidelagun izatera behartuta nengoen. 103 00:04:23,327 --> 00:04:26,406 Adibidez esaten zidaten, beraien laguntza hartzeko 104 00:04:26,406 --> 00:04:28,364 duintasunik banuen, beraiek nire bizitza lehen 105 00:04:28,364 --> 00:04:29,770 zen bezalakoa izatera bueltatzen lagunduko zidatela. 106 00:04:29,770 --> 00:04:32,510 Gero eta xelebreagoak ziren betebehar zerrenda jarri zidaten, 107 00:04:32,510 --> 00:04:34,535 Hercules gisako lan batzuk bezala. 108 00:04:34,535 --> 00:04:36,496 Lan txikiak ziren hasieran, besteak beste 109 00:04:36,496 --> 00:04:38,212 hiru ile kentzea, 110 00:04:38,212 --> 00:04:39,786 baina gero eta muturrekoagoak bihurtu ziren, 111 00:04:39,786 --> 00:04:42,123 eta nire buruari min egiteko aginduetara iritsi ziren, 112 00:04:42,123 --> 00:04:44,293 eta bereziki agindu dramatikoa jaso nuen: 113 00:04:44,293 --> 00:04:46,006 "Ikusten duzu horko irakasle hori? 114 00:04:46,006 --> 00:04:47,304 Ikusten duzu ur baso hori? 115 00:04:47,304 --> 00:04:50,102 Irakasleari burutik behera bota behar diozu beste ikasle guztien aurrean" 116 00:04:50,102 --> 00:04:52,049 Egin egin nuen, eta ez dago esan beharrik ez 117 00:04:52,049 --> 00:04:54,046 ninduela fakultatean begiko egin. 118 00:04:54,046 --> 00:04:58,350 Ondorioz, beldurrezko, saiheste, 119 00:04:58,350 --> 00:05:01,208 mesfidantza eta gaizki ulertzez beteriko ziklo anker bat hasi zen 120 00:05:01,208 --> 00:05:03,960 eta borroka horretan indarrik gabe, 121 00:05:03,960 --> 00:05:08,337 adiskidetzea edo bakea berrezartzeko gaitasunak gabe sentziten nintzen. 122 00:05:08,337 --> 00:05:11,995 Bi urte ondoren, hondatzea izugarria zen. 123 00:05:11,995 --> 00:05:15,703 Ordurako, eromenezko errepertorio osoa nuen: 124 00:05:15,703 --> 00:05:18,692 ahots beldurgarriak, ikuspegi barregarriak, 125 00:05:18,692 --> 00:05:21,460 irudipen xelebre eta sendaezinak. 126 00:05:21,460 --> 00:05:23,656 Nire egoera psikikoa diskriminaziorako, 127 00:05:23,656 --> 00:05:26,245 ahozko abusurako eta eraso 128 00:05:26,245 --> 00:05:28,400 fisiko zein sexualerako katalizatzaile izan zen. 129 00:05:28,400 --> 00:05:30,163 Nire psikiatrak esan zidan moduan, 130 00:05:30,163 --> 00:05:32,595 "Eleanor, hobeto zeundeke minbizia bazenu, 131 00:05:32,595 --> 00:05:36,348 eskizofrenia baino errazago sendatzen baita" 132 00:05:36,348 --> 00:05:39,740 Dignostikatu, drogatu eta baztertua izan nintzen, 133 00:05:39,740 --> 00:05:41,816 eta ordurako nire buruko ahotsek hain 134 00:05:41,816 --> 00:05:44,021 aztoratuta ninduten, haiek ateratzeko buruan 135 00:05:44,021 --> 00:05:46,877 zulo bat egiten ere saiatu nintzela. 136 00:05:46,877 --> 00:05:50,978 Orain, urte haietako hondakinei eta desesperazioa begira, 137 00:05:50,978 --> 00:05:54,048 iruditzen zait leku hartan norbait hil zela, eta 138 00:05:54,048 --> 00:05:57,765 oraindik, beste norbait salbatu zela. 139 00:05:57,765 --> 00:06:01,079 Hautsitako eta sorgindutako pertsona batek hasi zuen ibilbide hura, 140 00:06:01,079 --> 00:06:04,012 eta handik sortu zen pertsona bizirik, aurrera jarraitzen duen 141 00:06:04,012 --> 00:06:06,286 pertsona da, eta azkenean hasieran izan behar 142 00:06:06,286 --> 00:06:08,410 zuen pertsona da. 143 00:06:08,410 --> 00:06:11,098 Pertsona askok mindu naute bizitzan, 144 00:06:11,098 --> 00:06:12,592 eta denak gogoratzen ditut, 145 00:06:12,592 --> 00:06:15,393 baina pentsamendu horiek ahulak dira 146 00:06:15,393 --> 00:06:19,085 lagundu didaten pertsona guztienekin alderatuz. 147 00:06:19,085 --> 00:06:21,705 Horrelakotik atera diren lagunak, ahots entzule lagunak, 148 00:06:21,705 --> 00:06:23,977 adiskideak eta lankideak; 149 00:06:23,977 --> 00:06:26,305 inoiz etsi ez zuen ama, 150 00:06:26,305 --> 00:06:28,913 bazekiena egun batean berarengana itzuliko nintzela, 151 00:06:28,913 --> 00:06:32,583 eta irrikaz itxarongo zidana behar bezain beste; 152 00:06:32,583 --> 00:06:35,120 denbora laburrez nirekin lan egin zuen medikua, 153 00:06:35,120 --> 00:06:37,074 errekuperazioa posiblea izateaz gain, 154 00:06:37,074 --> 00:06:39,506 sahiestezina zela pentsatu zuen hura. 155 00:06:39,506 --> 00:06:41,909 Berriz gaixotu nintzen hartan nire familiari 156 00:06:41,909 --> 00:06:44,809 honakoa esan ziona, " Ez etsi. Uste dut 157 00:06:44,809 --> 00:06:47,822 Eleanor honetatik aterako dela. 158 00:06:47,822 --> 00:06:50,660 Batzutan, badakizue, Maiatzan elurra egiten duela, 159 00:06:50,660 --> 00:06:54,086 baina uda beti etortzen da azkenean." 160 00:06:54,086 --> 00:06:55,940 Hamalau minutu ez dira nahikoak 161 00:06:55,940 --> 00:06:58,876 nirekin eta niregatik borrokatu zuten pertsona 162 00:06:58,876 --> 00:07:00,853 eskuzabal eta on guztiei behar bezalako merezimendua 163 00:07:00,853 --> 00:07:02,652 onartzeko, agoniaz eta bakardadez betetako 164 00:07:02,652 --> 00:07:05,151 leku hartatik itzultzeko zain egon zirenei merezimendua onartzeko. 165 00:07:05,151 --> 00:07:07,288 Baina denen artean, adorezko babes bat osatu zuten, 166 00:07:07,288 --> 00:07:10,904 sormenez, osotasunez eta zorroztasunez beteriko sinesmena zuten, 167 00:07:10,904 --> 00:07:14,753 sendatuko nintzenaren erabateko sinesmena. 168 00:07:14,753 --> 00:07:16,653 Pertsona horiek salbatzen lagundu zidatela esan ohi nuen, 169 00:07:16,653 --> 00:07:18,023 baina orain badakit zerbait askoz 170 00:07:18,023 --> 00:07:20,671 garrantzitsuagoa egin zutela, indarra eman zidaten 171 00:07:20,671 --> 00:07:22,293 neroni sendatzeko, 172 00:07:22,293 --> 00:07:24,807 eta batez ere, beti susmatu izan nuen zerbait 173 00:07:24,807 --> 00:07:26,421 ulertzen lagundu zidaten: 174 00:07:26,421 --> 00:07:28,809 nire ahotsak bizitutako gertaera traumatikoei 175 00:07:28,809 --> 00:07:31,759 erantzun bat ziren, esanahiz beteriko erantzunak, bereziki 176 00:07:31,759 --> 00:07:33,608 haurtzaroko gertaerei eta ez zirela nire etsaiak, 177 00:07:33,608 --> 00:07:38,360 konpondu zitezkeen arazo emozionalen ikuspegi bat zirela konturatzen lagundu zidaten. 178 00:07:38,360 --> 00:07:41,430 Hasieran, hau oso zaila zen sinisteko, 179 00:07:41,430 --> 00:07:43,804 beste gauzen artean ahotsak mehatxuzkoak eta 180 00:07:43,804 --> 00:07:47,150 etsaitasunezkoak ziruditelako, beraz, oinarrizko 181 00:07:47,150 --> 00:07:49,865 lehenengo pausoa esanahi metaforikoa hasieran 182 00:07:49,865 --> 00:07:53,643 egia zehatz bat zela uste nuenetik bereiztea izan zen. 183 00:07:53,643 --> 00:07:56,793 Adibidez, nire etxea erasotzea mehatxatzen zuten ahotsetatik, 184 00:07:56,793 --> 00:07:59,522 interpretatzen ikasi nuen munduarekiko beldurra 185 00:07:59,522 --> 00:08:03,180 eta ziurgabetasuna zirela, benetazko arrisku objektiboa baino. 186 00:08:03,180 --> 00:08:05,336 Hasieran, sinestu egiten nituen. 187 00:08:05,336 --> 00:08:06,908 Gogoratzen dut, adibidez, nire gurasoen gelako 188 00:08:06,908 --> 00:08:09,378 atearen kanpoaldean gauez eserita egotea, 189 00:08:09,378 --> 00:08:12,622 egiazkoa zirudien ahotsen mehatxuaz babesteko. 190 00:08:12,622 --> 00:08:15,136 Nire buruari min egitearekin halako arazoa nuen, 191 00:08:15,136 --> 00:08:17,577 nire etxeko ia tresna guztiak gordeta zeudela, 192 00:08:17,577 --> 00:08:20,226 eta azkenean plastikozko sardeska batekin min egiten saiatu nintzen, 193 00:08:20,226 --> 00:08:22,833 eta gelaren kanpoaldean eseri nintzen, 194 00:08:22,833 --> 00:08:26,726 zerbait gertatzeko zain. 195 00:08:26,726 --> 00:08:28,398 Zera zirudien, " Ez sartu nirekin. 196 00:08:28,398 --> 00:08:31,131 plastikozko sardeska bat dut!" 197 00:08:31,131 --> 00:08:32,611 Estrategikoa. 198 00:08:32,611 --> 00:08:35,217 Baino ondoren, erantzun erabilgarriago bat aurkitu nuen, 199 00:08:35,217 --> 00:08:39,636 hitzen atzean zegoen mezua aurkitzen saiatzen nintzen, 200 00:08:39,636 --> 00:08:42,657 eta hitzek etxetik ez ateratzeko esaten zidatenean, 201 00:08:42,657 --> 00:08:44,733 eskertu egiten nuen, nire segurtasun faltaz 202 00:08:44,733 --> 00:08:45,950 konturatzen bainintzen -- 203 00:08:45,950 --> 00:08:48,843 eta hortaz konturatuz, zer edo zer positiboa egin nezakeen -- 204 00:08:48,843 --> 00:08:51,330 aurrera segi eta ziurtatu besteei eta neri 205 00:08:51,330 --> 00:08:54,829 seguru geundela eta ez genuela zertan berdurrik eduki. 206 00:08:54,829 --> 00:08:56,318 Ahotsei mugak jartzen nizkien, 207 00:08:56,318 --> 00:08:58,568 eta horiekin ziurtasunez erlazionatzen saiatzen nintzen, 208 00:08:58,568 --> 00:09:01,313 errespetuz baina, komunikazio eta elkarlan 209 00:09:01,313 --> 00:09:03,669 prozesu motel bat martxan jarriz. 210 00:09:03,669 --> 00:09:06,968 Biek batera ikasi eta bata bestea laguntzeko gai ginen. 211 00:09:06,968 --> 00:09:09,349 Guzti honen bidez azkenean konturatu nintzen 212 00:09:09,349 --> 00:09:11,496 ahots bakoitza nire buruaren aspektu ezberdinekin 213 00:09:11,496 --> 00:09:13,805 lotuta zegoela, eta bakoitzak 214 00:09:13,805 --> 00:09:15,852 prozesatzeko eta konpontzeko aukerarik eduki ez nuen 215 00:09:15,852 --> 00:09:18,193 emozioekin erlazio zuzena zuela, 216 00:09:18,193 --> 00:09:20,753 sexu abusu eta erasoen trauma, 217 00:09:20,753 --> 00:09:23,664 haserrea, lotsa, errua eta auto estimu baxua. 218 00:09:23,664 --> 00:09:26,164 Ahotsek minaren lekua hartu zuten eta 219 00:09:26,164 --> 00:09:27,651 hitzak jarri zizkioten min horri, 220 00:09:27,651 --> 00:09:29,490 eta horietako aurkikuntza handienetako bat 221 00:09:29,490 --> 00:09:32,490 ahotsik erasokor eta kaltegarrienak gehien 222 00:09:32,490 --> 00:09:34,237 mindutako nire zatien errepresentazioak 223 00:09:34,237 --> 00:09:36,474 zirela konturatzea izan zen. 224 00:09:36,474 --> 00:09:38,626 Eta horrela, ahots horiek zirela 225 00:09:38,626 --> 00:09:41,968 zaintza eta gupida gehienak behar zutela. 226 00:09:41,968 --> 00:09:44,983 Eta jakinduria honekin azkenean 227 00:09:44,983 --> 00:09:47,271 lur jota egotetik, berriz ere martxan jarri, 228 00:09:47,271 --> 00:09:49,886 arazo bakoitza ahots batek errepresentatuta, 229 00:09:49,886 --> 00:09:51,937 nire botikak pixkanaka kendu, 230 00:09:51,937 --> 00:09:56,625 eta psikiatriara bueltatu nintzen, baina oraingoan beste aldetik. 231 00:09:56,625 --> 00:10:00,223 Ahotsak iritsi eta hamar urtera, azkenean graduatu nintzen, 232 00:10:00,223 --> 00:10:02,117 psikologia ikasketetan unibertsitateak 233 00:10:02,117 --> 00:10:04,575 jarri duen notarik onenarekin, eta urte bat geroago, 234 00:10:04,575 --> 00:10:06,354 masterreko onenarekin. Bide batez, 235 00:10:06,354 --> 00:10:08,180 esan dezagun ez dagoela batere gaizki emakume ero batentzat. 236 00:10:08,180 --> 00:10:10,589 Egia esan, ahotsetako batek erantzunak diktatu 237 00:10:10,589 --> 00:10:13,819 zizkidan azterketan, beraz teknikoki tranpa egitea dela uste dut. 238 00:10:13,819 --> 00:10:15,502 (Barreak) 239 00:10:15,502 --> 00:10:18,236 Eta zintzoa izateko, batzuetan beraien atentzioa gustatzen zitzaidan. 240 00:10:18,236 --> 00:10:19,789 Oscar Wildek esan zuen moduan, zuri buruz hitz egitea 241 00:10:19,789 --> 00:10:22,920 baino okerragoa da inork ezer ez esatea. 242 00:10:22,920 --> 00:10:24,992 Gainera, oso ondo konpontzen zara ezkutuan entzuten, 243 00:10:24,992 --> 00:10:27,315 bi elkarrizketa batera entzuteko gai baitzara. 244 00:10:27,315 --> 00:10:29,210 Beraz, ez da guztiz txarra. 245 00:10:29,210 --> 00:10:30,753 Osasun mentaleko zerbitzuetan lan egin dut, 246 00:10:30,753 --> 00:10:33,122 hitzaldietan hitz egin dut, 247 00:10:33,122 --> 00:10:35,390 liburu kapituluak eta artikuluak argitaratu ditut, 248 00:10:35,390 --> 00:10:38,222 eta behin eta berriz errepikatzen dut 249 00:10:38,222 --> 00:10:40,466 ondorengo kontzeptu honen garrantzia: 250 00:10:40,466 --> 00:10:42,718 psikiatrian galdera garrantzitsua ez da, 251 00:10:42,718 --> 00:10:44,261 zer gertatzen zaizu, baizik eta 252 00:10:44,261 --> 00:10:46,966 zer gertatu zaizu. 253 00:10:46,966 --> 00:10:49,828 Eta bitartean, nire ahotsak entzun nituen, 254 00:10:49,828 --> 00:10:52,432 azkenean horiekin pakean eta errespetuan bizitzen ikasi nuen, 255 00:10:52,432 --> 00:10:54,828 eta nirekiko gupida, onartze eta errespetu sentsatzio 256 00:10:54,828 --> 00:10:58,491 handiagoa erakusten dute. 257 00:10:58,491 --> 00:11:01,649 Eta gogoratzen dut inoiz bizitu dudan unerik zoragarriena, 258 00:11:01,649 --> 00:11:04,579 bere ahotsekin erabat izuturik zegoen emakume bati laguntzen, 259 00:11:04,579 --> 00:11:07,178 lehen aldiz konturatu nintzela, 260 00:11:07,178 --> 00:11:09,854 neroni ez nengoela izuturik, 261 00:11:09,854 --> 00:11:13,578 eta beste norbait laguntzeko gai nintzela. 262 00:11:13,578 --> 00:11:17,146 Orain oso harro nago Intervoicen kide izateagatik, 263 00:11:17,146 --> 00:11:21,115 International Hearing Voices Movement erakundeko kide izateagatik, 264 00:11:21,115 --> 00:11:24,498 Marius Romme irakaslearen eta Sandra Escher doktorearean 265 00:11:24,498 --> 00:11:25,750 lanean onarritutako ekimenaren parte izateagatik. 266 00:11:25,750 --> 00:11:28,946 Beraiek, ahotsak bizirauteko estrategia direla diote, 267 00:11:28,946 --> 00:11:32,312 zentzuzko erreakzio bat zentzuzkoa ez den egoera bati, 268 00:11:32,312 --> 00:11:35,971 eta ez dira jasan beharreko eskizofreniaren sintoma zentzugabe bat, 269 00:11:35,971 --> 00:11:39,235 baizik eta aztertu beharreko esperientzia 270 00:11:39,235 --> 00:11:41,559 esanguratsu bat. 271 00:11:41,559 --> 00:11:43,842 Elkarrekin, ahotsak entzutea errespetatu eta 272 00:11:43,842 --> 00:11:46,319 ulertzen duen gizarte bat ikusi eta aldarrikatu nahi dugu, 273 00:11:46,319 --> 00:11:48,632 ahotsak entzuten dituztenen beharrak babesten dituen gizartea, 274 00:11:48,632 --> 00:11:52,005 eta eskubide guztiak dituzten biztanleak bailiran baloratzen dituena. 275 00:11:52,005 --> 00:11:54,291 Horrelako gizarte bat ez da posiblea bakarrik, 276 00:11:54,291 --> 00:11:56,303 dagoeneko badator. 277 00:11:56,303 --> 00:12:00,097 Chavez aipatuz, behin aldaketa soziala hasi dela, 278 00:12:00,097 --> 00:12:02,189 ez dago atzera bueltarik. 279 00:12:02,189 --> 00:12:05,416 Ezin duzu harro sentitzen den pertsona makurrarazi. 280 00:12:05,416 --> 00:12:07,207 Ezin duzu gehiago beldurtzen ez den 281 00:12:07,207 --> 00:12:09,691 jendea zapaldu. 282 00:12:09,691 --> 00:12:12,250 Niretzat, Hearing Voices Movement honen 283 00:12:12,250 --> 00:12:14,769 lorpenak dira enpatia, laguntasuna, justizia 284 00:12:14,769 --> 00:12:17,513 eta errespetua hitzak baino gehiago direla gogoraraztea, 285 00:12:17,513 --> 00:12:20,124 usteak eta sinesmenak direla, 286 00:12:20,124 --> 00:12:22,610 eta sinesmenak mundua aldatu dezake. 287 00:12:22,610 --> 00:12:25,385 Azken 20 urteetan, Hearing Voices Movement ekimenak 288 00:12:25,385 --> 00:12:27,597 ahotsak entzuten dituztenen sarea 289 00:12:27,597 --> 00:12:30,588 sortu du 26 herrialdetan, bost kontinenteetan zehar, 290 00:12:30,588 --> 00:12:33,957 duintasuna, elkartasuna eta ahalmena 291 00:12:33,957 --> 00:12:37,023 gaixotasun psikikoa dutenen artean bultzatuz. 292 00:12:37,023 --> 00:12:40,288 Esperantzan oinarritutako hizkuntza bat sortu da, 293 00:12:40,288 --> 00:12:44,232 eta oinarrian, norbanakoaren 294 00:12:44,232 --> 00:12:47,122 indarra aldarrikatzen duena. 295 00:12:47,122 --> 00:12:50,043 Peter Levinek esan duen moduan, gizakia 296 00:12:50,043 --> 00:12:51,695 izaki bakarra da, 297 00:12:51,695 --> 00:12:55,069 sendatzeko berezko gaitasuna duena 298 00:12:55,069 --> 00:12:59,280 eta jaiotzetiko gaitasun hori baliatzeko espiritu intelektuala duena. 299 00:12:59,280 --> 00:13:01,764 Alderdi honetatik, gizarteko kideentzat, 300 00:13:01,764 --> 00:13:04,257 ez dago norbaiten sendatze prozesua erraztea, 301 00:13:04,257 --> 00:13:06,917 begirale egotea, 302 00:13:06,917 --> 00:13:09,863 laguntzea, sufritzen ari den norbaiten 303 00:13:09,863 --> 00:13:12,226 zama eramatea eta osatzearen esperantza 304 00:13:12,226 --> 00:13:15,300 edukitzea baino pribilegio edo ohore handiagorik. 305 00:13:15,300 --> 00:13:17,829 Era berean, larrialdiak eta zailtasunak pasa ditugunontzat, 306 00:13:17,829 --> 00:13:20,408 esan nahi dut ez dugula gure bizitza bizitu behar 307 00:13:20,408 --> 00:13:24,120 betirako gertatu zaizkigun gauzen mende. 308 00:13:24,120 --> 00:13:26,629 Bakarrak gara. Ordezka ezinak. 309 00:13:26,629 --> 00:13:29,346 Gure barnean dagoena ezin da kolonizatu, 310 00:13:29,346 --> 00:13:31,702 kendu edo eraman. 311 00:13:31,702 --> 00:13:35,800 Argia ez da inoiz itzaltzen. 312 00:13:35,800 --> 00:13:37,910 Mediku zoragarri batek behin esan zidan bezala, 313 00:13:37,910 --> 00:13:41,161 "Ez esan niri besteek zuri buruz esan dizutena. 314 00:13:41,161 --> 00:13:44,212 Kontatu edozer zuri buruz." 315 00:13:44,212 --> 00:13:46,018 Eskerrik asko. 316 00:13:46,018 --> 00:13:51,542 (Txaloak)