Zein inteligenteak dira orangutanak? -Lu Gao
-
0:07 - 0:11Fu Manchu eskapismoaren artista
ezagunenetakoa izan zen -
0:11 - 0:14Omahako zooan 1960.hamarkadan.
-
0:14 - 0:15Baina ez zen artista bat,
-
0:15 - 0:17orangutan bat zen.
-
0:17 - 0:20Bera gauero giltzaperatu behar zutenak
-
0:20 - 0:22txundituta geratzen ziren biharamunean
kanpoan ikustean -
0:22 - 0:23zuhaitzetan lagunekin,
-
0:23 - 0:25teilatuan eguzkia hartzen.
-
0:25 - 0:27Kamerak ipini ostean soilik ohartu ziren
-
0:27 - 0:30Fu Manchuk atea, masail azpian gordetzen zuen
-
0:30 - 0:34metalezko alanbre batekin irekitzen zuela.
-
0:34 - 0:37Zaintzaileak ez ziren Fu Manchuren azkartasunaz harritu behar.
-
0:37 - 0:40Gure beste lehengusu tximino handiak bezela,
-
0:40 - 0:41gorilak,
-
0:41 - 0:41txinpantzeak
-
0:41 - 0:42eta bonoboak,
-
0:42 - 0:45gure zuhaitz genealogikoaren,
Hominidae, parte dira -
0:45 - 0:49duela 14 milioi urtetatik.
-
0:49 - 0:51Baina ez da euren ile gorri deigarria
-
0:51 - 0:54gure lehengusuen artean
bereziak egiten dituena. -
0:54 - 0:56Asiako simio handi bakarrak izanik,
-
0:56 - 1:01orangutanak basoetako goi adaburuetan
bizitzera egokitu ziren. -
1:01 - 1:04Dituzten gaitasunetako asko
amekin duten -
1:04 - 1:05lotura bereziaren bidez lortzen dituzte,
-
1:05 - 1:09animalien erreinuan, gizakien ostean,
hedatuena. -
1:09 - 1:12Orangutanen amek normalean umeak banaka edukitzen dituzte,
-
1:12 - 1:15eta zortzi urte arte itxaroten dute
beste bat izateko. -
1:15 - 1:16Horrek, umeari,
-
1:16 - 1:19erabateko mendekotasunarekin hasten denari,
-
1:19 - 1:21denbora ematen dio gauzak ikasteko, hala nola, zuhaitz eta landareetara igotzen,
-
1:21 - 1:25ehundaka landareen ezberdintasunak, eta elikaduraren oinarrizko fruituak ezagutzen ikasteko.
-
1:25 - 1:29Orangutan emeak amarekin geratzen dira
10 urte arte, -
1:29 - 1:30umeak hazten ikasteko.
-
1:30 - 1:36Hazi ahala, gaitasun sozial kooperatibo
konplexuak ere garatzen dituzte -
1:36 - 1:39anai arreba eta kideekin elkarrekintzan.
-
1:39 - 1:40Guk geuk bezala,
-
1:40 - 1:43orangutan gazteek, oharkabean, jolas-kideen
-
1:43 - 1:46emozioak eta aurpegiko adierazpenak
imitatzen dituzte, -
1:46 - 1:50gizakion irrifarra eta
barrea bezalako jokabideekin. -
1:50 - 1:52Behin beraien kabuz ibiltzera ausartzean,
-
1:52 - 1:55orangutanek euren asmamena
garatzen jarraitzen dute, -
1:55 - 1:58ikasitako gaitasunak praktikan jarriz.
-
1:58 - 2:02Helduek habi berri bat eraikitzen dute gauero, adartxoak kontu handiz elkartuz,
-
2:02 - 2:05hosto malguekin, burkoekin eta
tapakiekin babestuz. -
2:05 - 2:12Prozesu honek trebezia, koordinazioa eta diseinurako gaitasun bat eskatzen du.
-
2:12 - 2:16Orangutanek ohianeko euren bizitza errazteko hainbat tresna ere badituzte,
-
2:16 - 2:19adarrak "euli-hilgarri" eta "bizkar-hazkari"
bihurtzen dituzte, -
2:19 - 2:22aterkiak egiten dituzte euria egitean,
-
2:22 - 2:24eskularruak hosto askorekin, eta,
-
2:24 - 2:28zauriak estaltzeko hostoak ere
erabiltzen dituzte. -
2:28 - 2:31Baina orangutanaren inteligentzia, oihaneko biziraupenetik haratago doa.
-
2:31 - 2:36Testuinguru kontrolatuetako ikerketek orangutanak euren buruaz konsziente direla erakutsi dute,
-
2:36 - 2:40euren isla ezagutzen duten espezie
gutxitako bat izanik. -
2:40 - 2:44Aurreikuspen, plangintza eta kognizio azpimarragarria ere erakusten dute.
-
2:44 - 2:48Esperimentu batean ikertzaileek orangutanari lastotxoa erabiltzen irakatsi zioten
-
2:48 - 2:51poto batetik bere zuku gustokoena ateratzeko.
-
2:51 - 2:55Orangutan horri gero aukera eman zitzaion, lastotxoa
-
2:55 - 2:57edo orduantxe jan zezakeen mahats bat hartzeko,
-
2:57 - 3:02eta lastotxoa hartu zuen, beste zuku pote bat ematen bazioten ere.
-
3:02 - 3:06Beste ikerketa batean, orangutanek hodi batzuen beheko zatian zeuden
-
3:06 - 3:09kakahueteak nola lortu asmatu zuten,
hodietara txistua botaz. -
3:09 - 3:14Orangutanek test kognitiboak bikain
gainditu ditzaketen arren, -
3:14 - 3:17arazo batzuk ebazteko
gure laguntza behar dute. -
3:17 - 3:20Indonesiak munduko deforestazio
abiadura altuena du, -
3:20 - 3:23eta urtero milioika oihan tropikal
hektarea erretzen dira -
3:23 - 3:26palma olioaren eta egurraren
industriak garatzeko. -
3:26 - 3:30Deforestazioak oraindik basatiak diren
30.000 orangutan -
3:30 - 3:32isileko ehiztarien esku jartzen ditu.
-
3:32 - 3:37Amak hiltzen dituzte, orangutan umeak
animalia exotiko moduan saltzeko. -
3:37 - 3:40Baina zorionez,
ipuina askotan ez da hor amaitzen. -
3:40 - 3:43Umezurtzak konfiskatuak izan daitezke,
eta bigarren aukera bat izan. -
3:43 - 3:47Oihan eskola berezietan, trauma emozionaletik osatzen dira
-
3:47 - 3:50eta bizitzarako oinarrizkoak diren gaitasunak garatzen jarraitzen dute.
-
3:50 - 3:54Probabilitate guztien aurka, umezurtz hauek izugarrizko erresilientzia
-
3:54 - 3:56eta ikasteko gaitasuna erakusten dute.
-
3:56 - 4:02Malaysieran, orangutan hitzak literalki
"oihaneko pertsona" esan nahi du, -
4:02 - 4:05gure leinu komunaren oroigarri.
-
4:05 - 4:08Eta orangutanak Lurreko animalia
adimentsuenetako batzuk izan arren, -
4:08 - 4:13euren desagertzea ekiditeko inteligentziak,
gure espezieek partekatzen duten -
4:13 - 4:17sormena, enpatia eta
aurreikuspena behar ditu.
- Title:
- Zein inteligenteak dira orangutanak? -Lu Gao
- Description:
-
Saio osoa ikusteko: http://ed.ted.com/lessons/how-smart-are-orangutans-lu-gao
Gizakiekin batera, orangutanak Hominidae zuhaitz genealogikoaren zati dira, duela 14 milioi urtetatik. Baina primate hauek gure lehengusu simio handien arten berezi egiten dituena ez da haien ile gorri deigarria soilik. Gao Luk Asiako simio handi eta inteligente hauen inguruko gauza harrigarri batzuk partekatzen ditu.
Lu Gaoren saioa, Anton Bogatyren animazioa.
- Video Language:
- English
- Team:
closed TED
- Project:
- TED-Ed
- Duration:
- 04:33
![]() |
Jone Aliri Lazcano approved Basque subtitles for How smart are orangutans? - Lu Gao | |
![]() |
Jone Aliri Lazcano edited Basque subtitles for How smart are orangutans? - Lu Gao | |
![]() |
Ainize Sarrionandia accepted Basque subtitles for How smart are orangutans? - Lu Gao | |
![]() |
Ainize Sarrionandia edited Basque subtitles for How smart are orangutans? - Lu Gao | |
![]() |
Jone Aliri Lazcano edited Basque subtitles for How smart are orangutans? - Lu Gao | |
![]() |
Jone Aliri Lazcano edited Basque subtitles for How smart are orangutans? - Lu Gao | |
![]() |
Jone Aliri Lazcano edited Basque subtitles for How smart are orangutans? - Lu Gao | |
![]() |
Jone Aliri Lazcano edited Basque subtitles for How smart are orangutans? - Lu Gao |