Fu Manchu eskapismoaren artista
ezagunenetakoa izan zen
Omahako zooan 1960.hamarkadan.
Baina ez zen artista bat,
orangutan bat zen.
Bera gauero giltzaperatu behar zutenak
txundituta geratzen ziren biharamunean
kanpoan ikustean
zuhaitzetan lagunekin,
teilatuan eguzkia hartzen.
Kamerak ipini ostean soilik ohartu ziren
Fu Manchuk atea, masail azpian gordetzen zuen
metalezko alanbre batekin irekitzen zuela.
Zaintzaileak ez ziren Fu Manchuren azkartasunaz harritu behar.
Gure beste lehengusu tximino handiak bezela,
gorilak,
txinpantzeak
eta bonoboak,
gure zuhaitz genealogikoaren,
Hominidae, parte dira
duela 14 milioi urtetatik.
Baina ez da euren ile gorri deigarria
gure lehengusuen artean
bereziak egiten dituena.
Asiako simio handi bakarrak izanik,
orangutanak basoetako goi adaburuetan
bizitzera egokitu ziren.
Dituzten gaitasunetako asko
amekin duten
lotura bereziaren bidez lortzen dituzte,
animalien erreinuan, gizakien ostean,
hedatuena.
Orangutanen amek normalean umeak banaka edukitzen dituzte,
eta zortzi urte arte itxaroten dute
beste bat izateko.
Horrek, umeari,
erabateko mendekotasunarekin hasten denari,
denbora ematen dio gauzak ikasteko, hala nola, zuhaitz eta landareetara igotzen,
ehundaka landareen ezberdintasunak, eta elikaduraren oinarrizko fruituak ezagutzen ikasteko.
Orangutan emeak amarekin geratzen dira
10 urte arte,
umeak hazten ikasteko.
Hazi ahala, gaitasun sozial kooperatibo
konplexuak ere garatzen dituzte
anai arreba eta kideekin elkarrekintzan.
Guk geuk bezala,
orangutan gazteek, oharkabean, jolas-kideen
emozioak eta aurpegiko adierazpenak
imitatzen dituzte,
gizakion irrifarra eta
barrea bezalako jokabideekin.
Behin beraien kabuz ibiltzera ausartzean,
orangutanek euren asmamena
garatzen jarraitzen dute,
ikasitako gaitasunak praktikan jarriz.
Helduek habi berri bat eraikitzen dute gauero, adartxoak kontu handiz elkartuz,
hosto malguekin, burkoekin eta
tapakiekin babestuz.
Prozesu honek trebezia, koordinazioa eta diseinurako gaitasun bat eskatzen du.
Orangutanek ohianeko euren bizitza errazteko hainbat tresna ere badituzte,
adarrak "euli-hilgarri" eta "bizkar-hazkari"
bihurtzen dituzte,
aterkiak egiten dituzte euria egitean,
eskularruak hosto askorekin, eta,
zauriak estaltzeko hostoak ere
erabiltzen dituzte.
Baina orangutanaren inteligentzia, oihaneko biziraupenetik haratago doa.
Testuinguru kontrolatuetako ikerketek orangutanak euren buruaz konsziente direla erakutsi dute,
euren isla ezagutzen duten espezie
gutxitako bat izanik.
Aurreikuspen, plangintza eta kognizio azpimarragarria ere erakusten dute.
Esperimentu batean ikertzaileek orangutanari lastotxoa erabiltzen irakatsi zioten
poto batetik bere zuku gustokoena ateratzeko.
Orangutan horri gero aukera eman zitzaion, lastotxoa
edo orduantxe jan zezakeen mahats bat hartzeko,
eta lastotxoa hartu zuen, beste zuku pote bat ematen bazioten ere.
Beste ikerketa batean, orangutanek hodi batzuen beheko zatian zeuden
kakahueteak nola lortu asmatu zuten,
hodietara txistua botaz.
Orangutanek test kognitiboak bikain
gainditu ditzaketen arren,
arazo batzuk ebazteko
gure laguntza behar dute.
Indonesiak munduko deforestazio
abiadura altuena du,
eta urtero milioika oihan tropikal
hektarea erretzen dira
palma olioaren eta egurraren
industriak garatzeko.
Deforestazioak oraindik basatiak diren
30.000 orangutan
isileko ehiztarien esku jartzen ditu.
Amak hiltzen dituzte, orangutan umeak
animalia exotiko moduan saltzeko.
Baina zorionez,
ipuina askotan ez da hor amaitzen.
Umezurtzak konfiskatuak izan daitezke,
eta bigarren aukera bat izan.
Oihan eskola berezietan, trauma emozionaletik osatzen dira
eta bizitzarako oinarrizkoak diren gaitasunak garatzen jarraitzen dute.
Probabilitate guztien aurka, umezurtz hauek izugarrizko erresilientzia
eta ikasteko gaitasuna erakusten dute.
Malaysieran, orangutan hitzak literalki
"oihaneko pertsona" esan nahi du,
gure leinu komunaren oroigarri.
Eta orangutanak Lurreko animalia
adimentsuenetako batzuk izan arren,
euren desagertzea ekiditeko inteligentziak,
gure espezieek partekatzen duten
sormena, enpatia eta
aurreikuspena behar ditu.