Return to Video

Programaziora Sarrera

  • 0:00 - 0:04
    Ongietorri gure programazio klaseetara Khan Academy-an
  • 0:04 - 0:06
    Ez al dakizu ezer programazio informatikari buruz?
  • 0:06 - 0:10
    Beno, ez kezkatu. Horrek esan nahi du munduko %99,5a bezalakoa zarela.
  • 0:10 - 0:12
    Eta gu hemen gaude zuri laguntzeko.
  • 0:12 - 0:16
    Ziur zure buruari galdetzen diozula zer den programatzea benetan.
  • 0:16 - 0:19
    Programa bat idazten duzunean, ordenagailuari agindu batzuk ematen dizkiozu.
  • 0:19 - 0:23
    Ingelesez hitz egiteko era berezi bat da.
  • 0:23 - 0:29
    Pentsa ezazu ordenagailua txakur esaneko bat dela, zure aginduak entzuten dituena eta esaten duzun guztia egiten duena.
  • 0:31 - 0:36
    Zorionez, programatzea ez da jende bereziarentzat bakarrik egokia den trebetasun zail bat.
  • 0:36 - 0:38
    Denok ikas dezakegu programatzen.
  • 0:38 - 0:43
    Gaur egun mundu osoko haurrak, nerabeak eta helduak programatzen ikasten ari dira.
  • 0:43 - 0:45
    Zergatik da “primerakoa” programatzea?
  • 0:45 - 0:47
    Zergatik ikasten ari dira programatzen pertsona guzti horiek?
  • 0:47 - 0:50
    Zuretzat “primerakoa” zer denaren arabera.
  • 0:50 - 0:55
    Izan ere, ia guztirako erabil dezakezu programazioa.
  • 0:56 - 0:56
    _
  • 0:56 - 1:01
    Gaur egun jendeak denetik egiteko programak idazten ditu, adibidez, medikuei eta gaixoei laguntzeko gaixotasunak sendatzen,
  • 1:01 - 1:04
    desagertzeko zorian dauden mundu osoko espeziak salbatzen laguntzeko,
  • 1:04 - 1:10
    automatikoki gidatzen diren autoak egiteko, adinekoak gidatzen ikasiz kezka ez daitezen,
  • 1:10 - 1:19
    bitxiak fabrikazeko algoritmoak sortzeko, gaixoak zaintzeko gai diren robotak diseinatzeko, edo Marte planetaren zehar ibiltzen diren eta bere azaleran ura bilatzen dutenak,
  • 1:19 - 1:25
    bideo-joko dibertigarriak egiteko, esate baterako, Voodoo Jump, Draw Something, Angry Birds, edo jokatu duzun edozein jokoa,
  • 1:25 - 1:30
    Pixar-ek sortzen dituen 3D filma izugarri guzti horiek egiteko, hala nola “Avatar”,
  • 1:30 - 1:35
    edo ordenagailuekin sortutako irudiak filmetan sartzeko, adibidez, “Gollum” pertsonaia “Eraztunen Jauna” filmean,
  • 1:35 - 1:40
    egun eta ordu guztietan erabiltzen dituzun web guneak eta aplikazioak egiteko, esateko, Facebook,
  • 1:40 - 1:42
    Google Maps, Wikipedia, Youtube,
  • 1:42 - 1:48
    eta Pinterest. Eta, jakina, munduari irakasteko Khan Academy bezalako web gunetan, orain zauden lekua.
  • 1:48 - 1:54
    Beraz, oraintxe bertan, Khan Academy-an zeure artea edo jokoak egiten ikas dezakezu, eta horiek hasiera on bat izango dira
  • 1:54 - 2:00
    irudikatzen duzun guztia sortzeko. Beharbada ez da erraza ulertzea nola dauden lotuta marrazteko programa bat eta web guneak sortzea
  • 2:00 - 2:02
    edo telefonoak programatzea, edo gaixotasunak sendatzea, baina,
  • 2:02 - 2:09
    sinetsi ala ez, ia programatzaile guztiek ia programa guztietan oinarrizko kontzeptu berak erabiltzen dituzte.
  • 2:09 - 2:14
    Horrek esan nahi du Khan Academy-an programatzen ikasi ondoren beste programazio motak errazago ikasteko gai izango zarela.
  • 2:14 - 2:18
    Lehenengo urrats garrantzitsu bat eman duzu hona etorriz eta bideo hau ikusiz.
  • 2:18 - 2:22
    Beraz, has gaitezen zure lehenengo programarekin.
  • 2:22 - 2:23
    Han elkartuko gara!
Title:
Programaziora Sarrera
Description:

Ikaslea Khan Academy-ko programazio ikastaroan sartzen du, oinarrizko ikuspegi orokor bat emanez gaiari buruz.

more » « less
Video Language:
English
Duration:
02:23

Basque subtitles

Revisions