1 00:00:00,364 --> 00:00:03,549 Ongietorri gure programazio klaseetara Khan Academy-an 2 00:00:03,549 --> 00:00:05,973 Ez al dakizu ezer programazio informatikari buruz? 3 00:00:05,973 --> 00:00:10,442 Beno, ez kezkatu. Horrek esan nahi du munduko %99,5a bezalakoa zarela. 4 00:00:10,442 --> 00:00:12,052 Eta gu hemen gaude zuri laguntzeko. 5 00:00:12,167 --> 00:00:15,868 Ziur zure buruari galdetzen diozula zer den programatzea benetan. 6 00:00:15,868 --> 00:00:19,446 Programa bat idazten duzunean, ordenagailuari agindu batzuk ematen dizkiozu. 7 00:00:19,446 --> 00:00:22,753 Ingelesez hitz egiteko era berezi bat da. 8 00:00:22,753 --> 00:00:29,434 Pentsa ezazu ordenagailua txakur esaneko bat dela, zure aginduak entzuten dituena eta esaten duzun guztia egiten duena. 9 00:00:30,779 --> 00:00:35,766 Zorionez, programatzea ez da jende bereziarentzat bakarrik egokia den trebetasun zail bat. 10 00:00:35,766 --> 00:00:37,677 Denok ikas dezakegu programatzen. 11 00:00:37,677 --> 00:00:42,547 Gaur egun mundu osoko haurrak, nerabeak eta helduak programatzen ikasten ari dira. 12 00:00:42,547 --> 00:00:44,619 Zergatik da “primerakoa” programatzea? 13 00:00:44,619 --> 00:00:46,542 Zergatik ikasten ari dira programatzen pertsona guzti horiek? 14 00:00:46,542 --> 00:00:50,042 Zuretzat “primerakoa” zer denaren arabera. 15 00:00:50,042 --> 00:00:55,434 Izan ere, ia guztirako erabil dezakezu programazioa. 16 00:00:55,511 --> 00:00:55,511 _ 17 00:00:55,511 --> 00:01:00,977 Gaur egun jendeak denetik egiteko programak idazten ditu, adibidez, medikuei eta gaixoei laguntzeko gaixotasunak sendatzen, 18 00:01:00,977 --> 00:01:03,917 desagertzeko zorian dauden mundu osoko espeziak salbatzen laguntzeko, 19 00:01:03,917 --> 00:01:09,723 automatikoki gidatzen diren autoak egiteko, adinekoak gidatzen ikasiz kezka ez daitezen, 20 00:01:09,723 --> 00:01:18,509 bitxiak fabrikazeko algoritmoak sortzeko, gaixoak zaintzeko gai diren robotak diseinatzeko, edo Marte planetaren zehar ibiltzen diren eta bere azaleran ura bilatzen dutenak, 21 00:01:18,509 --> 00:01:25,175 bideo-joko dibertigarriak egiteko, esate baterako, Voodoo Jump, Draw Something, Angry Birds, edo jokatu duzun edozein jokoa, 22 00:01:25,175 --> 00:01:29,870 Pixar-ek sortzen dituen 3D filma izugarri guzti horiek egiteko, hala nola “Avatar”, 23 00:01:29,870 --> 00:01:35,424 edo ordenagailuekin sortutako irudiak filmetan sartzeko, adibidez, “Gollum” pertsonaia “Eraztunen Jauna” filmean, 24 00:01:35,424 --> 00:01:39,840 egun eta ordu guztietan erabiltzen dituzun web guneak eta aplikazioak egiteko, esateko, Facebook, 25 00:01:39,840 --> 00:01:41,753 Google Maps, Wikipedia, Youtube, 26 00:01:41,753 --> 00:01:48,350 eta Pinterest. Eta, jakina, munduari irakasteko Khan Academy bezalako web gunetan, orain zauden lekua. 27 00:01:48,350 --> 00:01:53,725 Beraz, oraintxe bertan, Khan Academy-an zeure artea edo jokoak egiten ikas dezakezu, eta horiek hasiera on bat izango dira 28 00:01:53,725 --> 00:01:59,634 irudikatzen duzun guztia sortzeko. Beharbada ez da erraza ulertzea nola dauden lotuta marrazteko programa bat eta web guneak sortzea 29 00:01:59,634 --> 00:02:01,977 edo telefonoak programatzea, edo gaixotasunak sendatzea, baina, 30 00:02:01,977 --> 00:02:08,660 sinetsi ala ez, ia programatzaile guztiek ia programa guztietan oinarrizko kontzeptu berak erabiltzen dituzte. 31 00:02:08,660 --> 00:02:14,440 Horrek esan nahi du Khan Academy-an programatzen ikasi ondoren beste programazio motak errazago ikasteko gai izango zarela. 32 00:02:14,440 --> 00:02:18,146 Lehenengo urrats garrantzitsu bat eman duzu hona etorriz eta bideo hau ikusiz. 33 00:02:18,146 --> 00:02:21,676 Beraz, has gaitezen zure lehenengo programarekin. 34 00:02:21,697 --> 00:02:23,000 Han elkartuko gara!