-
Donostiako Piratek ekoiztua
-
Oso harro nago gau honetan horrenbeste jende hain pozik ikusteaz.
-
Zorionak Piratak!
-
Norbaitek ez baldin badaki, hau Ska da.
-
2003ko abuztu hartan galdetu izan baligute
-
orduan hasitakoa hamar urteren buruan zertan izango zen
-
ez genukeen erantzuten jakingo.
-
Baina gaur egun argia da erantzuna
-
begi bistan daukat erantzuna
-
arraunkadaz arraunkada, Donostia abordatu dugu
-
zorionak guztioi!
-
Izan Pirata
-
Piratak gara jai pregoietatik kanpo utzi gaituztelako
-
altxorra gure erara lortzera kondenatu gaituztelako,
-
Aste Nagusitik bota gintuzten
-
baina itzuli gara hemen geratzeko gainera.
-
Izan zaitez Pirata, abordatu Donostia!
-
Pirata zergatik?
-
Behar genuelako pertsona bat errebeldea zena
-
behar genuelako pertsona bat itsasoarekin lotura izango zuena
-
Donostiarekin alegia,
-
badian izago zuena bere plaza
-
eta bertan adieraziko zena
-
eta ezaugarri horiek oso ongi batzen zituen piratak.
-
Piraten itxura berez negatibotzat ikusi da
-
baina neretzako sinbolikoki pisu handia dauka
-
jendartean establezituta dauzkagun rol, estereotipo eta betebehar horien kontra
-
edo pixka bat aldatzeko modu bat.
-
Iruditzen zait borroka zilegi bat dela.
-
2003ko Aste Nagusiko diseinatzaile eta kudeatzaileei
-
muturren aurrean lehertzen hasten zaien ekimena
-
galdera oso xinple batetik abiatzen da
-
eta galdera hori da, zer arraio gertatzen zaigu hiri santu honetan
-
abuztuko jaiak diren bezala izan daitezen.
-
Gaur egun ezagutzen dugun Aste Nagusia
-
ez zen 'Aste Nagusia' euskaraz deitzen, 'Semana Grande' deitzen zen gaztelaniaz bakarrik
-
eta ekimen gutxi egiten ziren
-
garrantzitsuena beti bezala, suak gauetan.
-
Guretzat beti Aste Nagusia izan da zerbait ikusteko
-
bokadiloa hartu, paseatu, desfile batzuk edo kontzertu batzuk ikusi eta listo.
-
Hori zen gure festa.
-
Eredu erabat merkantilista izan du
-
egia esan horrela jaio zen Aste Nagusia XIX. Mendearen amaieran, 1880ko hamarkadan
-
Jose Arana eskoriatzarraren ekimenaren bitartez sortutako jai bat da
-
eskoriatzarra Donostiara etorri zen oso gaztetan bizitzera
-
Donostiatik Madrilerako bidaia egin zuen
-
bertan loteria egokitu eta diruz gainezka Donostiara itzuli zenean
-
hor hasi zen antolatzen zezenketak eta kontzertuak
-
azken finean, bere negozio-logikaren arabera.
-
Garai bertsuan Donostia oso famatu bihurtzen hasi zen
-
batez ere Maria Cristina Espainiako erreginak Donostiako Kontxa hondartza hautatu zuelako bere oporleku gisara
-
Maria Cristinaren atzetik bazetozen Madrilgo eta inguruetako aristokrata guztiak
-
zentzu horretan sortu zen gaztelaniaz Semana Grande deitu ziotena abuztuan
-
abuztuaren aurretik uste dut uztailean antolatzen zirela
-
baina beno, ohartu ziren komertzianteak eta Jose Arana bera
-
negozio askoz hobea egingo zutela abuztuan antolatuz gero
-
Eta beno, argi esan behar da, horretarako,
-
Donostiako erdigunean Alde Zaharrean ospatzen ziren beste zenbait jai herrikoi periferiara bidali zituztela
-
terrenoa libre izan zezan eredu komertziala eta merkantilista zuen jai eredu horrek.
-
Eredu hori, urtez-urte, hamarkadaz hamarkada, erreproduzitu egin da
-
Francoren garaietan erabat areagotu zen jaia ospatzeko logika hori,
-
Franco hil zen, eta ondoren egondako udal gobernu guztiek
-
hitzetik hortzera mantendu duten eredua izan da.
-
Eredu hori izan da hiriko botere zehatzek
-
hiriaz eman nahi izan duten irudia sostengatzeko erabili izan dutena
-
eta azkenengo urteetan oso argi geratzen zen enpresa pribatuak geroz eta gehiago
-
Aste Nagusiaren parte, jaiaren antolaketaren parte sartzen ikusten zirenean.
-
Eta horrela hasi ginen elkarrizketetan CATekin (Centro de Atracción y Turismo)
-
eta udaletxearekin
-
Sortu genuen Comisión Popular de Fiestas deitzen zena
-
Jai Herrikoi Batzordea.
-
Nolabait, elkarrizketa horiek aurrera eramateko eta horrekin batera, gure asmoak.
-
Donostian ez zen aurrikusten jendeak festaren gozatze autonomorik izatea
-
dena oso neurtuta eta pentsatuta etortzen zen erakunde munizipaletik
-
eta bertatik esaten zen zer nolako festa egingo zen.
-
Jendea udalak martxan jartzen zuen festaren ikusle soila zen.
-
Ikusle huts izate hori aldatzeko beti egin izan dira saiakerak Donostian
-
bideak irekitzeko partehartze herrikoia ahalbidetzea festetan.
-
Txoznak jartzeko saiakerak egin dira
-
udal korporazioak inposatzen zuen programari aurre egiteko programazio alternatiboak antolatu dira
-
hori trantsiziotik hona, eta zer esanik ez Francoren garaietan,
-
baina saiakera guzti horiek sistematikoki torpedeatuak izan dira udal erakundetik,
-
agerikoa denez hiriko eskuinak kontrolatzen du.
-
Hortik abiatuta, jai herrikoien edozein arnasgune ezabatzen saiatu dira.
-
Hasiera txarra izan genuen 1983an Alkain zen orduan alkatea
-
eta Boulevardean jarri genuen txozna, munizipalak bidali zituen eta kendu egin ziguten.
-
Hurrengo urteetan 1984, 1985 eta 1986an jarraitu genuen Udaletxearekin hitz egiten
-
eta aurrera jarraitu genuen.
-
1986an nik oroitzapen onak ditut, Labaienekin nolabait adostasun batetara ailegatu ginen
-
baimen guztiak eman zizkigun eta kaian antolatzen genituen kontzertuetan
-
lortu izan genuen 4.000-5.000 pertsona egotea
-
garai hartan ia pentsaezina zena, kopuru handia.
-
Eta hor hasi zen gure gainbehera.
-
Udaletxetik ikusi zutenean gu gorpuzten ari ginela
-
eta nolabait programa ofizialari itzala egiten geniola
-
ikusi zuten arriskua
-
esaten zuten gure proposamen alternatiboak egitarau ofiziala estaltzen zuela.
-
Eta orduan berriz hartu zuten bidea hau debekatzeko.
-
Baina momentu txarrena, gogorrena eta bortitzena 1988an izan zen
-
Albistur zegoen orduan alkatetzan, eta jarri zuten helburu bezala guri hemen kaia ez uztea
-
debekatu ziguten, esan ziguten ezin genuela hemen ezer jarri
-
guk uste genuen beste urteetan bezala, azken momentuan agian atzera botako zirela
-
eta etorri ginen gure txozna eta eremua montatzera
-
hor zehazki eraikin horren azpian
-
eta non eta aurkitu ginen sorpresa izugarriarekin
-
40 bat polizia munizipal agertu ziren txakurrekin, peloteroekin, kaskoekin, eskudoekin
-
inoiz ikusi ez genuena
-
polizi munizipala nolabait antidisturbioz prestatuta
-
eta hasi ginenean mugimenduak egiten gauzak montatzen hasteko
-
beraiek kargatu zuten eta hemen Portaletasen inguruan kriston borroka egon zen aurrez aurre
-
zauritu ugari izan ziren, emakume batzuk pilotakadak jaso zituzten
-
beste gazte batzuk kopeta edo sudurra puskatuta porraz egindako erasoengatik
-
eta esaten dute ere bai, udaltzain batzuk zauritu zirela
-
baina azken finean borroka hura ikusgarria izan zen
-
izan ere, Donostian ez zen sekula ikusi halako enfrentamentu bat hiritar eta udaltzainen artean.
-
Horrek suposatu zuen noski ondorengo errepresioa
-
komisioko 12 kidek jaso zuten mehatxua
-
16 hilabetetako kartzelaldia, azkenean epaileak atzera bota zuen
-
egun horretan behintzat agoantatu genuen, lortu genuen txozna hor montatzea
-
lortu genuen egitaraua aurrera eramatea
-
baina azkenean suposatzen genuena gertatu zen.
-
Goizaldean 'Beltzak' etorri ziren, uste det izango zela agian Donostiako lehen aktuazioa
-
etorri ziren furgoneta ugari, antidisturbioz tope jantzita
-
eta gu ez geunden aurre egiteko egoeran, ez zen gure helburua ere
-
eta genuen material guztia kenduarazi ziguten eta konfiskatu egin ziguten.
-
Hurrengo egunetan nolabait saltoak egiten genituen
-
eta txozna montatzen genuen Boulevardean arratsaldeko 18:00etan
-
eta agoantatzen genuen goizaldeko 02:00ak-03:00ak arte
-
non berriz desmontatzen genuen materiala ez galtzeko.
-
Eta horrela egunero montatzen-desmontatzen ibili ginen.
-
Guretzat desgaste handia izan zen
-
baina lortu genuen bandera tinkoa edukitzea
-
baino bai ikusi genuela Udaletxeak emandako pauso hori ez bakarrik debekatzea
-
baizik eta prest egotea hiritarrak erasotzeko
-
zail izango zela hortik aurrera gainditzea.
-
Egoera horrek ekarri zuen kasik-kasik ezereza
-
udaletxeak antolatzen zituen lau gauza horiek egotea
-
herritarrek beste arlo askotan antolatzen ziren moduan etsituta zeuden Aste Nagusiari zegokionez
-
gertaera guzti horiengatik.
-
Ulertzen dut urteak pasata, ezin dut zehazki esan noiz
-
1990 edo 1992an beste nolabaiteko berpizkundea izan zela
-
jende berria sartu zela, asmo berriekin.
-
Horiek saiatu ziren koadrilen bitartez
-
Aste Nagusiko eta Herriko Jai Batzoardearen espiritua mantentzen edo berpizten
-
fruitu ezberdinekin, eta horiek ere urte batzuk pasatu zituzten
-
eta nolabait ailegatzen gara momentu honetara.
-
Festa garrantzitsua da jendeak eguneroko errutinarekin hautsi dezan
-
egunerokoa, lanekoa, bere egun normaletan edozein pertsonak egiten duen gauza guztiekin.
-
Astean zehar, harreman estandard batzuk besterik ez dauzkagu, normalizatuak nolabait deitzearren.
-
Festak monotoniarekin hausten du
-
festak hausten du bizitza modu erritualizatu batean ulertzeko modua
-
garrantzitsua da festa batez ere normalizazio horri kontrapisua sortzeko
-
botere politiko eta ekonomikoek bizimoduak estandarizatu dizkigute
-
festa beharrezko kontrapisu hori da eta jendearen higiene mental hori lortzen da
-
eguneroko bizitzatik ateratzen da eta ulertarazten dio bere bizitza zerbait gehiago badela.
-
Topo egin dezakegula elkarrekin eta modu lasaian aritu, horrenbesteko normatibizaziorik gabe.
-
Orain ikusten ari garena euskaldunentzat pilota bezain garrantzitsua da
-
hau Fandangoa da, Fandango ezaguna.
-
1990. hamarkadako urteetan badaude bestelako saiakera batzuk.
-
Egia da ordurako Udala eta Jai Komisioaren arteko harremana erabat gaiztotuta zegoela
-
eta aurkitzen gara 1990. hamarkada amaieran eta 2000. urtearen hasieran
-
egoera erabat tristearekin Aste Nagusiari dagokionean.
-
Bazegoen sentsazio bat oso orokortua, nik uste jende askok konpartituko duena
-
2000. urtean eta 1990. hamarkadako azken urteetan
-
Aste Nagusia oso kaxkarra zela.
-
Aste Nagusia lehen kaka bat zen.
-
Ondorioz, sentsazio horrekin puskatzeko asmoa goruntza zihoan
-
eta elkartzen dira hainbat elementu, nik batez ere bi komentatu nahiko nituzke
-
alde batetik tabernariak, Alde Zaharreko sektore bat zen bere egiten zutena deskontentu hori
-
suposatzen dudalako ostalari bezala ere eragina zuelako beraiengan
-
baina baita ere zelako jende bat herri mugimenduetan integratuta
-
eta nahi zuelako Donostiako festa bat herrikoia eta izaera zuena.
-
Ondorioz, beraiek hasten dira gauzatxo batzuk egiten, bazkariak, jolasak koadrilen artean...
-
Tabernak gauzak antolatzen hasi zirenean, oraindik ez zeudenean gazteak antolakuntzan
-
Ikatz kalean gauzak antolatzen hasi ginen.
-
Esan ziguten taberna bakoitzak jolas bat antolatu behar genuela
-
lau pertsona zihoazen ski-ak, airean botatzen ziren arrautzak hartzea, eta antzeko gauzak...
-
Guk “Euskal Bizikleta” antolatu genuen haurren bizikletekin.
-
Nik gogoratzen dut hasiera batean, tabernariek eta tabernetan sortu genuen zerbait izan zela
-
eta gero pixkanaka Gazte Asanblada eta gaztetxeen arteko elkarlan batek bultzatu zuela Piraten asuntoa.
-
Gazte multzo bat oso irudimentsua zen, haize berriekin zetorrena
-
sentsazio hori zuena Aste Nagusiaren eskastasun horretaz edo festa egiteko ezintasun horretaz
-
eta horrekin aldatu nahi zuena.
-
Orduan bi elementu horiek batzen dira eta ateratzen da hau: Piratak.
-
Donostiarrik gabe ez dago Aste Nagusirik
-
hiri baten memoria eta festa gogoa ezkutatu ezina da.
-
Jaien altxorra begi-bistan dago eta berreskuratzeko gogoak indar hartu du berriro.
-
Egin dezagun denok batera abordatzea.
-
Egin dezagun guztion artean Aste Nagusia. Gora Piratak!
-
Horretarako behar genuen ekintza zentral bat eta ekintza zentral hori 'Abordajea' izan zen, dudarik gabe.
-
Eta itsasora botatzen gara.
-
Itsasoa hartzen dugu borroka lan eremu gisa, bi arrazoi nagusirengatik batez ere.
-
Alde batetik ikusten genuelako Donostian jaia eraldatzen hasi nahi bagenuen
-
donostiarrok lotura edukiko genuen elementu bat beharko genuela
-
argi eta garbi ikusi genuen Donostia zerbaitek desberdintzen badu hori itsasoa dela.
-
Orduan argi ikusi genuen antolatuko genuen edozer itsasoari loturik egon behar zela erabat.
-
Eta bestetik ohartu ginen administrazioaren aldetik, bazegoela hutsune burokratiko bat itsasoari zegokionean
-
batez ere Udala, Eusko Jaurlaritza eta beste administrazioen konpetentzien artean
-
eta bai, baliatu genuen hutsune hori aurrera jotzeko gure planteamendu guztiarekin.
-
Horretarako abordajea planteatu genuen.
-
Abordajeak logika oso argia zuen
-
behar genuen ekimen bat jaia eta aldarrikapena uztartuko zituena
-
eta hiru oinarri nagusiren gainean eraikia.
-
Bata zen desobedientziarena, herritarrok ez genuela zertan baimenik eskatu gure herriko jaietan parte hartu ahal izateko
-
horregatik erabaki irmoa zen inolako baimenik eskatu gabe ekitaldi hori ospatu ahal izatea.
-
Bigarrena zen umorearen kontua.
-
Irudimenari lotuta umorea beharrezkoa ikusten genuen gure mezua ahalik eta gehien zabaldu ahal izateko
-
eta momentu horretan Aste Nagusiak erakusten zuen hertsitasun hori gainditu ahal izateko.
-
Eta hirugarrena, nola ez, parte hartzearena.
-
Ahalik eta jende gehienak parte hartuko zuen ekimena izan behar zuen.
-
Xumetasun horretan hasi zen
-
elkartu ziren lehen urte hartan 10 bat baltsa, 15 bat, 20 bat, ez dut zehazki gogoratzen
-
nik neuk gogoratzen det bertan izan nintzela.
-
Horrek gantxoa zuen, horrek arrakasta izan zuen.
-
Asmatu egin zen, asmatu egin genuen jendearen gogo horretan.
-
"Brankatik behera, aingura..."
-
Piratak oso jende ona dira.
-
Hasieran gogoratzen dut esan zidatela lehen urtean, polizia munizipala zain zutela atxilotzeko.
-
Gogoan dut lehenengo abordajea amaitu genuenean Kontxan, hondartzan
-
polizia munizipala etorri zitzaigula identifikazio eske
-
identifikaziorik ez genuela erantzun genion
-
eta jarraian esan ziguten bertan ezin genituela baltsen hondakinak utzi.
-
Azkenean momentuko asanblea baten ondoren erabaki genuen baltsa guztiak udaletxearen aurrera botatzea protesta modura.
-
Arazo gehien eduki genuena izan zen hori aurrera ateratzea
-
udaletxetik eta CATetik arazo pila eta traba asko jartzen zizkigutelako
-
baina pixkanaka Gazte Asanbladek eta lan hori hartu zutenean
-
bai lortu genuela antolakuntza on batekin ekitaldi hori aurrera ateratzea.
-
“Agintari ta jauntxoak
Arraunean galeretan"
-
"Bandera pirata dago
Udaletxeko mastan...”
-
Hasiera batean guk mugimendu oso modu informalean hasi zen, lagun batzuk ginen.
-
Eboluzio bat ematen da, bigarren urtea, hirugarren urtea hazkunde bat
-
eta esan dezakegu bosgarrenera iristerakoan hori konsagrazio bat izan zen.
-
Guztiz konsagratu zen festa.
-
Jaiak aurrera egiten du, urtetik urtera geroz eta arrakasta handiagoa du antolatzen dugunak
-
eta ikusten dugu behar dutela donostiarrek
-
Donostiako Piraten programaren baitan parte hartzen duten herritarrek
-
irudi bat, irudi horrekin identifikatuak sentituak izateko.
-
2007. urtean aurkezten dugu lehen aldiz Ezkila Kapitaina izango dena.
-
Ezkila Kapitaina sortzeko lehenik eta behin atzera egiten dugu berriz ere
-
aztertzen dugu edo irakurtzen dugu Donostiako historiak eman duena
-
eta konturatzen gara Donostia mendeetan atzera
-
pirata portu garrantzitsu bat, edo gutxienez Kortsario portu garrantzitsua izana dela.
-
Hasten gara hor pertsonaiak begiratzen, eta pertsonaien artean aurkitzen dugu 'Campanario' ezizenez ezaguna zen pirata
-
hitz joko nahiko aldrebesa eginez, gaztelaniazko 'Campanario' bilakatzen dugu euskarazko 'Ezkila'
-
eta horrela 'Ezkila Kapitaina' bilakatzen da Donostiako Piraten irudi edo ikur nagusia.
-
Eta urtetik urtera geroz eta ezagunagoa den irudia.
-
Zorionak!
-
Zorionak berriz ere, larunbatean esan bezala Donostia abordatzeagatik.
-
Zorionak lan guztiagatik.
-
Antolaketa erdi-profesionala exigitzen du horrelako ekimen batek
-
Urtarrilean hasten da, aurreko urteko ekimena baloratu eta hurrengo urterako zer gauza planteatuko ditugun berriak ikustea,
-
hitz egitea, adostea edo planteatzea.
-
Bertan pilatzen den material, zikinkeri eta logistika guztiek eramaten zaituzte
-
Abordaia bezalako egun batean 200 pertsona aritzea batera lanean.
-
Egia esan ia 24 orduz ari da jendea lanean.
-
Igual ikusgarriena da parrandan edo jaian zehar egin behar diren lan horietan barran zerbitzen egotea
-
edo kontzertuetan segurtasuna, baina egia esan bai Aste Nagusiaren aurretik
-
bai Aste Nagusiak iraun bitartean eta baita ondoren ere lan pila bat dago egiteko.
-
Adibidez, karpa montatzen hasteko bi egun lehenago hasten gara montaiarekin
-
astebete lehenago egiten dugu koadrila guztien arteko bilera bat ardura eta turno guztiak banatzeko
-
agian azalekoak diren lan horiez gain, badaude lan pila bat jendea parrandan ari denean
-
turno pila bat daude garbiketarako hurrengo egunerako dena prest egoteko
-
kontzertuak baino ordu dexente lehenago egin behar da soinu proba, taldeei afaria eman
-
eta Aste Nagusiaren ondoren desmontaje guztia dator
-
material guztiaren desmontajea, gune guztiak utzi behar direlako lehen zeuden bezala edo hobeto
-
gero bilerak ikusteko zertan egin den huts, zer egin daitekeen hobeto
-
hurrengo urteei begira hobekuntzak egoteko.
-
Konturatu ginenerako, aste osorako egitaraua sortzen genuen
-
eta ulertzeko, garai hartan Piraten barnean ematen ari zen eztabaida bat antolaketa eredu berriaren inguruan.
-
Antolakuntza eredu berri honetan badute lekua pertsona orok zein talde orok edozer gauza antolatzeko.
-
Geroz eta koadrila gehiagok parte hartzen zutenez, aurten da momentua "kofradia" bat sortu
-
koadrila guztiak elkartu eta gazteentzako ekintzak eta antolatu.
-
Eta Piraten antolakuntza berri honetan, lekua hartu eta gazteontzako egitarau propioa antolatu.
-
Hor hasieran, taberna zulo horretan sortu zen zerbait,
-
zenbateraino iritsi den ikustea harrigarria da.
-
Abordaia goizeko 05:00etatik hasten da
-
gauerarte irauten duen ekintza bat da
-
Hau portuan hasten da eta hasiera batean orden bat mantentzeko
-
filtro batzuk daude txaleko laranja batzuekin.
-
Hauek pasa ondoren, iristen zara baltsa montatu behar duzun lekura
-
baltsa montatzean beste laguntzaile batzuk daude laguntzen dizutena behin montatuta uretara eramaten.
-
Politena da portutik ateratzen dena Kontxaraino
-
baino honen atzean auzolan bat dago
-
eta antolaketa hasten da orden bat eramateko, baltsa bakoitza montatzeko ordu bat dago
-
eta hau errespetatzeko laguntzaile batzuk daude.
-
Gero uretan neoprenoekin beste laguntzaile batzuk daude antolatzen dituztenak uretan baltsa guztiak.
-
"Ordu erdi barru Donostia gurea egingo dugu..."
-
Eta goizean jendea baltsak prestatzen hasten denean jendea bazkaria prestatzen ari da...
-
Eta abordaia hasterakoan antolakuntzakoak jasotzen hasten dira
-
eta Kontxara iritsi arte eta jendea joan arte jasotzen ibiltzen dira.
-
Abordatzera!
-
"Brankatik behera, aingura"
-
"200 kanoien indarraz
gure herrira jausi gera"
-
"Donostia osoan barrena
kalaberaren algara"
-
"200 kanoien indarraz
gure herrira jausi gera"
-
"Donostia osoan barrena
kalaberaren algara"
-
Segurtasunak ere garrantzia dauka, elkarlan bat dago Gurutze Gorriarekin eta suhiltzaileekin.
-
"Jai herrikoien aldeko bandera
kaioen pare zeruan"
-
"egurrezko hanka herrena
dantza bizian kalean"
-
"Jai herrikoien aldeko bandera
kaioen pare zeruan"
-
"egurrezko hanka herrena
dantza bizian kalean"
-
Eta gero hondartzaraino iristean, ondoren ere gaua arte jendea egoten da guztia jasotzen.
-
Antolaketan 200 bat pertsonak hartzen dute parte eta auzolan hau ez balego, 'Abordaia' ez litzateke ezer izango.
-
Jaurtitzen dugu harria
-
ikusten dugu lehen momentutik herritarrek bat egiten dutela proposatzen dugun ekimenarekin
-
galdera bat dugu buruan momentu horietan
-
nola egiten dugun poliki-poliki Udalak eta botere ezberdinek jaia eta herritarrei ebatsi dizkiguten espazioak errekuperatzeko.
-
Eta urte batean bururatu zitzaigun egitea 'Irrikitaldia'.
-
Zela urte guztian zehar udaletxeak edo alkateak egindako hainbat gauza
-
edo jartzen zizkigun trabei parodia moduko hori egiteko.
-
Zer iruditu zaizue aurtengo festen egitaraua?
-
Odon! Odon! (Donostiako alkate izan zen Odon Elorza)
-
Autoritateak festaren lehen lerroan dauden logika bat inposatzen saiatzen dira.
-
Apaiza, militarra, alkatea beri lehen lerroan daude, eta gainontzekoak bigarren mailako partehartzaileak dira.
-
Talka hori da jai herrikoia
-
jendea festari ematen saiatzen den bultzakada non beraiek diren partehartzaileak.
-
Botereak inposatzen duen festa ereduari kontraesan asko sortu dizkio horrek.
-
Adibide soil bat jartzeko, erraldoi eta buruhandien konpartsa batek
-
enfrentamendu hori erritualizatzen du jendearen eta boterearen artean
-
baita honek festa ulertzeko duen modua ere.
-
Jendea autoritateengana hurbiltzen saiatzen zen, erraldoiek sinbolizatzen dutena
-
eta buruhandiak egoera deskontrola ez zedin saiatzen ziren, jendeak erraldoiak uki ez zitzan, boterearen komitiba hauts ez zezaten.
-
Beste askoren arteko adibide bat da, jaien inguruan dagoen borroka herrikoia argi ikusten da.
-
Egunon, oso gustora nago, txalo bero bat mesedez. San Sebastian.
-
Zu zara ongi etorria hemen eta oso maitatua.
-
Onbre, mesedez, joan zaitez helatuak saltzera.
-
Por favor! Sofia, non zaude?
-
Jaietan gizarte ereduen arteko borrokak erreproduzitu egiten dira
-
eta hori oso garbi ikusten da botereak jaietan ezarri dituen zenbait erritutan.
-
Aste Nagusiaren kasuan izango litzateke 'Salve' izenez ezagutzen den prozesioa
-
Francoren garaian sortutako ohitura edo erritua da
-
ondorengo udal gobernari guzti-guzti-guztiek errepikatu izan dutena
-
Francoren garaitikan ospatzen da erritu hori, Francori Udalak harrera egiten zion Donostiara
-
harrera egiten zion Donostiako gaztelaniazko izena zuen 'Semana Grande'-ra
-
eta udaletxetik Santa Maria Elizaraino prozesio moduko bat egiten zuten.
-
Erritu horiek poliki-poliki aldatzen joan dira
-
Salvearen kasuan herriak lortu zuen erritu hori bertan behera geratzea
-
eta gure asmoa da, hein handi batean,
-
Aste Nagusi, edo hobeto esateko gaztelaniazko 'Semana Grande'-an hain errotuta egon diren
-
erritu atzerakoi guzti horiei guztiei buelta ematea da.
-
Erritu horiei itzuli egiteko, maiz erritu horien jabe egin gara gu ere.
-
Jaiaren hasiera bagenuen, abordaiak pizten zuen gure jaiaren suziriaren metxa
-
baina ez genuen inolako ekimenik jaiari amaiera emateko.
-
Eta horrela sortu zen, bere garaiko Salve izenez ezagun zen prozesio horri irri egitearen ekitaldia
-
'Irrikitaldia' izenez ezagutzen dena.
-
"Donostia ez da eskaparate bat
artifizialak diren suaren zeruan"
-
"Donostia ez da barandila bat
Kontxako badiaren argazki ereduan"
-
Ezagutzen dugun Aste Nagusiak badu oraindik Francoren garaiko erritu zaletasun hori
-
baizik eta lehendik ere datorren beste izaera eta infrentzu hori
-
'Belle Epoque'-aren garaian sortzen dena.
-
Guk Irrikitaldiaren bitartez infrentzu horri irri egiten diogu
-
eta baliatzen dugu jaia amaitzeko botereari ironia erakutsiz, botereari irri eginez.
-
Nik uste hautsi egin behar dugula sustraietik festetan egon den topiko batekin.
-
Festa eta politika ezkontezinak direla.
-
Politikaz hitz egiten dudanean hitz egiten ari naiz herriaz
-
ari naiz hitz egiten gai sozialez, herrian daudenak, bor-bor daudenak, ikus ditzakegunak edo eguneroko gauzak.
-
Ez naiz politikoei buruz hizketan ari.
-
Politikarekin hautsi behar dela dioten horiek dira justu festak erabiltzen dituztenak beren buruak ofizialtzat eginez
-
eta aldarrikatzen dutenak ez dela egon behar inongo aldarrikapenik, disidentziarik festetan.
-
Eta horrekin hautsi egin behar da, gezurra delako.
-
Festak dira herriarenak, eta herriak erabili egin behar ditu festak bere aldarrikapenak egiteko
-
eta ez diogu inoiz inoiz inoiz utzi behar inongo politikariri edo jauntxori hori hausten.
-
"Bizi bagara Piratak oraino,
Revolution..."
-
"Askatasunaren porturaino,
Revolution..."
-
Hori izan zen Irrikitaldia jaiotzeko arrazioetako bat.
-
Gogoratzen naiz guretzat zela egunik politena, azken eguna zelako eta Piratetan lan egiten genuenok jai hartzen genuela
-
eta urtez urte neretzat eta Piratetan lanean ibiltzen direnentzat egun politena dela eta izango dela beti.
-
Beno Piratak, duela hamar urte Jon Tronbonek deitu zidan egiteko kantu bat Piraten alde
-
nahi zutelako Piratek dinamizatu Donostian.
-
Hor kolaboratu nuen, eta nork esango zigun denoi, geurea dela garaipena!
-
Piratona dela garaipena! Donostia gurea dela!
-
Give it to me one time
-
Emaidazu bitan
-
Give it to me three times
-
Emaidazu lautan.
-
Eskerrik asko Donostiako Piratak!
-
Euskal Herria erokeria bat da. Benetako erokeria.
-
Azken urteetan Piratek nabarmentzeko izan duten beste esparru bat musikarena izan da.
-
Hasiera batean Piratek musika eskaintza bat egiten zuten Trinitate plazan
-
eta helburua Aste Nagusiak dituen gastuak kubritzea zen.
-
Nere erantzukizuna Piratetan lanean ibili nintzen 3-4 urtetan arlo ekonomikoaren ingurukoa zen
-
aipatu nahi nuke behintzat ni egon nintzen urte horietan Piratek izan dugun eredua autogestionatua izan dela erabat
-
teorikoki, eta praktikan, jasangarria izan behar zuen modelo ekonomikoa geneukan
-
eta horrela izan da.
-
Ez degu euro bat ere jaso erakunde publikoetatik eta inondik lortu, ezta eskatu ere
-
eta gurekiko ere izan behar genuen koherente eta horrela izan da.
-
Eredu autogestionatua martxan jarri genuen hasieratik eta egin ditugun ekitaldi guztiek ez dute euro bat eman
-
ez dugu irabazirik eduki baina ez dugu euro bat galdu.
-
Koherentzia hori mantendu dugu eta erakutsi dugu autogestioaren bidean eredu hau ere posible dela.
-
Hasiera batean egun bateko kontzertuak egiten ziren
-
gero beste urte batzuetan posible izan zen bi egunetan egitea Trinitate enparantzan.
-
Egin diren kontzertu hauetan alde batetik apostua egin dugu
-
Donostiako talde lokalekin gure kontzertuen agendan leku bat utziz
-
eta era berean, momentuan gehien jotzen ari zen euskal taldea saiatzen ginen ekartzen.
-
Ni gogoratzen naiz Trinitate enparantzan nola gelditzen zen eszenarioa justu-justu
-
baina oso ongi antolatuta, eta jendetza etorri zen.
-
Guk etorri aurretik gure dudak, Donostian, ez genekien ze giro egongo zen
-
eta harrituta geratu ginen giro oso polita egon zelako.
-
Trinitate plaza egun batzuez erabiltzeko baimena lortu genuen hasierako urte haietan
-
baina ekimen eta eskaintza asko Donostiako gaztetxe desberdinetan egiten ditugu
-
izan Letaman, izan Kortxoenea edo izan Ametsenean bere garaian.
-
Azkenean erabaki genuen guk ere gure printzipioengatik Piratek antolatzen zituzten ekimenak
-
eta jaiak orokorrean doakoak izan behar zirela.
-
La Flamenka gunea lortu izana oso garrantzitsua izan da musika mota ezberdinak
-
eta programazio guztia batera barruan sartzeko.
-
Ikusten dugu argi eta garbi guneak berak ere izen pirata bat behar duela
-
izen pirata bat zeina errotua egon behar duen Donostiaren beraren historiarekin
-
eta halako batean aurkitzen dugu La Flamenka izena.
-
La Flamenka zen XVIII. Mendean Pueyo kalean, gaur egungo Fermin Kalbeton, zegoen taberna bat.
-
Komertzioan ibiltzen ziren nabigatzaile, pirata eta kortsario guztiak bertara joaten ziren
-
Donostiara arribatzen zuten momentuan bertan.
-
Guk izena hartzen dugu, eta gure gunea izen horrekin bataiatzen dugu.
-
Azkenean pasa gera lehen urteetan egun bateko kontzertuak egitetik
-
Aste Nagusiko egun guztietako programazio oso bat antolatzera.
-
Portuan askoz hobe.
-
Nik uste askoz hobe zabalagoa da
-
iaz egon nintzen kontzertu pare baten "Trini"-an eta txikia geratzen zen.
-
Neri oso leku polita iruditzen zait jotzeko.
-
Bagenuen gogoa tokatzeko eta kontentu gaude hemen jotzez.
-
Hala ere Piratek musikaren esparruan egin duten lanketa potenteena ez da zuzeneko kontzertuetan izan
-
oso kalitatezkoa izan da, baina apostu handiena izan da Donostiako talde musika txikienak
-
edo aukera gutxiena zituztenekin planteamenduak egin ditugu.
-
Piratak, Piratak.
-
Guretzat kontzertuak ematea edozein lekutan ya espeziala baldin bada
-
guretzat Donostian, gure herrian, gure herriarentzat, herriak antolatutako jai batzuen alde jotzea da demasa da.
-
Eta eszenario honekin kriston aukera jendeak ikusteko egin degun lana.
-
Horien artean ezin dugu ahaztu badaramatzagula urte batzuk oso musika lehiaketa potentea antolatzen
-
gaztetxeetan planteatzen ditugu aurretik egiten diren hautaketa kontzertuak eta abar
-
eta Aste Nagusian hautatzen diren hiru taldeek egiten dute kontzertua.
-
Oinarriak eta irakurri genituen, paperak eta gauza guztiak bete genituen
-
itxoin genuen ea zer gertatzen zen eta beno, ya egon ginen klasifikatuta final-erdietarako.
-
Hasten ari den jendeari aukera hori ematea, 2.000 edo 3.000 pertsonaren aurrean jotzeko kristona iruditzen zait.
-
Azkenean hemengo talde gazteei laguntza eta bultzada hori eman behar zaie.
-
Gainera aurten La Flamenka gunean ikusi denez
-
anbiente ezberdinak sartzea posible izan da eta aukera hori publiko guztientzat eskainia doa.
-
Urteak pasatzen dira, antolatzen ditugun ekimenek geroz eta arrakasta gehiago dute
-
iristen da momentu bat non Udalak berak ere bai ezikusia egiteari ere utzi behar dion
-
gurekin harremanetan jartzen dira, eta gu ere eskariak egiteko posizioan aurkitzen gara.
-
Hasten gara jai eremu baten aldeko eskariak luzatzen Udalari
-
eta hasiera batean Trinitate plaza bazen, gero 'La Flamenka' izenez ezagutzen den gunea sortzen da Donostiako portuan.
-
Guneak zer eskaintzen digu?
-
Zabaltasuna eta zentralitateaz gain, eskaintza bera modu transbertsal edo zeharkako batean
-
bai generoa eta adinaren aldetik zabaltzeko aukera ematen digu.
-
Gutxinaka joan ginen sortzen aste osoko egitarau oso bat
-
baina iritsi zen momentu bat non esan genuen herriarengana zabaldu behar zela
-
eta horretarako helduentzat eta umeentzat ere egitaraua osatu behar genuela.
-
Orain dela urte batzuk hasi ginen Erromeria Egunarekin, Urgull mendian
-
famili giroko plan zoragarri bat egiten hasi ginen.
-
Urtetik urtera, haunditzen joan da egitaraua.
-
Gero Helduen Eguna, beraiek ere parte izateko jaietan.
-
Piratek duten pentsamenduarekin bat gatoz.
-
Jai herrikoi batzuk egitea, eta jai herrikoi horrek zer esan nahi du?
-
Euskaldunak izatea, herriaren ahalik eta parte handiena bilatzea
-
eta gu ere espiritu horrekin erabat ados gaude eta hor parte hartzen dugu.
-
Pentsatzen dugu 'Helduen Eguna' baino 'Folk Eguna' deitzea hobeto dagoela.
-
Dantzak ez dauka zergatik helduena izan behar, hareago, normalean gazteena izan da.
-
Eta kantuak ere ez du zertan helduen zerbait izan behar, gazteek ere kantatzen dute.
-
Orduan pentsatu genuen 'Helduen Eguna' deitzea ez zegoela ongi
-
eta oso kontzeptu arkaikoa zela eta esan genuen 'Folk Eguna' deitzeko.
-
Folk Eguna jarrita zer ulertzen da orain?
-
Folk da herriaren kulturaren ezagutza, eta definizio hori hitz alemana dela uste dut
-
baina gaur mundu guztian erabiltzen dena da
-
eta herri bati dagokion bere ohitura eta izateko moduaren ezagutza da.
-
Gu betidanik ibili gara Santa Ageda bezperan abesten, abenduan jaiotzarekin ere bai
-
gero euskal dantzekin, eta beti mundu horretan sartuta.
-
Baina hor geratzen zen. Beti elkartean eta gure munduan.
-
Ikusten genuen Donostian zerbait falta zela eta hori bete da Piratak taldearekin.
-
Guk ere badegu gure tokia. Heldu bezala ekintzak baditugu orain, gure kasuan da dantzatzen edo abesten.
-
Nik uste falta zaigula betetzea gazteekin horrelako gauzak, gehienak helduak garelako egun horretan
-
Beste egunetan helduek parte hartzen dute gazteekin nahastuta eta nik uste dut oso aberatsa dela.
-
Hortik aurrera Aste Nagusia oso ezberdina izan da.
-
Eta azkenik umeentzako egitaraua, txikitatik pirata izaten has daitezen.
-
Handi-mandiek ez gaituzte maite, libre garelako eta errebelde.
-
Guk asko maite ditugu euskal pirata bihurriak
-
irudimentsuak direlako, alaiak, beraien kabuz beraien gauzak egiten dituztelako.
-
Haurrei txikitan zer erakusten zaie?
-
Haien kabuz moldatzen, haien kabuz gauzak egiten. Irudimena, baloreak, ahalmenak...
-
Haunditzen direnean haurrak gazte bihurtzen dira.
-
Eta gazte direnean askotan ukatzen dizkiegu balore guzti horiek, horregatik maite ditugu guk Piratak.
-
Ausartak eta irudimentsuak direlako eta horregatik sentItzen gara geu ere Pirata.
-
Gauzak geure kabuz egitea maite dugu.
-
Nola hau, ez dakit oso ongi nola definitu, pasio handiko mugimendua den
-
jendeak horrela funtzionatzen du.
-
Adibide gisa, duela hilabete batzuk Donostiako Martutene auzoan uholdeekin gertatu zen egoera horren aurrean
-
gure webgunean jaso genituen ehundaka email esanez Piratek antolatu behar genuela brigada bat edo antzeko zerbait
-
Martutene auzora laguntzera joateko.
-
Segituan Udaletxearekin harremanetan jarri ginen
-
udaletxeak bazuen horrelako protokolo bat pentsatua martxan jartzeko
-
eta uste dut han egindako lanak bai pertsonalki eta bai beraientzako gauza onak ekarri zituela.
-
Ordundik ere, aurten nobedade bezala aldaketa dexente egon dira mugimenduaren barruan
-
eta aldaketetako bat da Ezkila Kapitainak hemendik aurrera urtero laguntzaile bat izango duela: Matti.
-
Laguntzaile horren figura beteko du beti mugimendu batek, pertsona batek, eragile batek edo norbaitek
-
gure ustetan hiriari zerbait aportatzen diona, eta hori guk ere goraipatzeko asmotan.
-
Gabon Piratak!
-
Mattiren ordez eta Martuteneko auzotarren izenean: Mila esker Piratak.
-
Milesker guztioi omenaldi honengatik.
-
Aurten Mattiren pertsonaia sortu eta gugan pentsatu izanak benetan hunkitu gaitu.
-
Joan den azaroan sufritutako uholdeetan, hain momentu latzetan bakarrik ez geundela sentitzeak
-
egoera latz haiek gainditzeko eta aurrera jarraitzeko beharrezko indarra eta kemena eman zeniguten.
-
Segi horrela. Gora Donostiako Piratak!
-
Gora Donostiako jai herrikoiak!
-
Lanean ari nintzen, taberna batean nengoen eta Barelak deitu zidan.
-
Egia esango dizut, ileak puntan jarri zitzaizkidan. Ez nuen espero.
-
Ezin duzu espero norbaitek esatea "lagunduko dizugu, ezagutu gabe", ezagutu gabe
-
nik ez bainuen ez Barela ez Piratetako inor ezagutzen, ez nuen inor ezagutzen.
-
Eta bat-batean telefonoz deitzea, lagundu nahi dizutela esanez
-
baserriak garbitzen, edozertan, ezagutzen ez ditugun 300 lagun etortzea garbitzera
-
egitan esaten dizut, ileak puntan jartzen zaizkit.
-
Begira, berriro orain.
-
Urteek bilakaera handia eman dute, eta urteekin batera, gaztetxoak direnak pixka bat heldutu gara
-
eta joan gara ikasten.
-
Horrelako mugimendu batek erakutsi digu eszenatokietaz ulertzen, musika taldeetaz ulertzen,
-
elektrizitateaz ulertzen, segurtasun planez eta horrelako kontuetaz ere ulertzen.
-
Azkenean pertsona bezala ere, uste dugu bueltan ere asko aportatu duena.
-
Askotan pentsatzen dugu pertsona batek ekimen bati edo horrelako prozesu bati ematen dion zeozer
-
baina ez gara pentsatzen ari nola horrelako ekimen batek pertsona bati ematen dionaz.
-
Nik uste bi norabide dituen egoera.
-
Nik taldeari asko eman nion bere momentuan
-
baina atzera begira daukadan oroitzapena da taldeak niri ere asko eman zidala.
-
Eta azpimarratuko nukeen bigarren aspektua da partehartzaile kontzeptu hori
-
askotan erabiltzen dugula arlo ezberdinetan
-
beti ari gara partehartzaile izateaz hitz egiten
-
baina azkenean praktikan jartzea ez da hain erraza.
-
Eta nik uste Piraten eredua bai izan dela erabat kontzeptu horren materializazioa
-
eta gainera modu egoki, jasangarri eta posible batean.
-
Egia esan Piratak dira niretzat gauza asko.
-
Ez dakit nola azaldu.
-
Nik nituen 15-16 urte eta lehenago ere parte hartu nuen jokuetan...
-
auzokoekin, deitu eta "etorri jokuetara" eta joan eta jokuetan egon Aste Nagusian
-
Piraten gauza batzuetan parte hartu, baina hori zen.
-
15-16 urte nituela halako batean Alde Zaharrean harrapatu ninduten eta esan zidaten:
-
"Onintza, dago Koadrilen mahai bat, etor zaitez ostiralean"
-
eta nik oso ongi jakin gabe joan nintzen
-
Kresala elkartera orduan, hor bildu ginen batzuk eta hor hasi zen nire esperientzia Piratetan.
-
Hasieran Koadrilen Mahaitik jolas batzuk prestatzen, eta horrela urteak pasa dira geroztik
-
geroz eta gauza gehiago egin ditugu eta niretzat Piratak dira gauza asko batera
-
zeren izan zen nire lehen esperientzia horrelako mugimendu batekin.
-
Egotetik 15 urterekin hor zure munduan eta bat-batean deskubritu nuen beste mundu bat
-
mugimendu batean parte hartzeagatik, jende pila bat ezagutu dut geroztik Piratetan lanean
-
esperientzia asko izan ditut bestela gauza askotan ez nituzkeenak egingo ez banintz Piratetan egongo.
-
Eta niretzat izan da hasiera bat, ikustea benetan enpeñatzen bazara gauza batean, gauzak ongi ateratzen direla.
-
Piratetan ikusten genuen gure lanak fruituak zituela
-
eta gerora horrek nik uste asko lagundu nahi beste mila proiektutan.
-
Beti esan dugu izan dela mugimendu bat parekidea, herrikoia eta partehartzailea
-
baina askotan esan ez arren, nabaritzen da dela mugimendu oso humanoa.
-
Egin da lekua Donosita bezalako hiri zail batean
-
lortu dugu halako ekimen ganberro edo ezberdin bat finkatuta geratzea Donostiari batzuk deitzen dioten bezala, "en el marco incomparable".
-
Pirata izatea da lo gutxi egin eta amets asko egitea.
-
Donostiako Piratak azken 10 urteotan izan dugun oxigeno kolpe bakarretakoa izan da.
-
Ia modu subterraneoan botereak Donostiako festetan inposatzen zuen logika iraultzen hasi ziren.
-
Hautsi dute eta agerian oso presente jarraitzen duela jai partehartzaileak izateko herriak duen nahia,
-
eta gainera, jasan dugun pribatizazio prozesu honekin jarratzaileak galdu beharrean,
-
kalearen pribatizazioakin, festaren pribatizazioarekin, festaren merkantilizazioarekin
-
festaren logika hori hausteko gai izan da eta denok parte hartu dezakegun festa bat eraiki dute.
-
Nik uste azken urte hauetan Donostian egon den aldaketarik nabarmenena
-
euskara eta euskal kulturaren ikuspegitik begiratuta, Piraten antolakuntza euskaraz izatea da.
-
Hau da, Piratek euskaraz funtzionatzea.
-
Aldaketarik haundiena izan da Piratek eman dutena Donostiaren euskalduntzean eta hizkuntzaren normalizazio prozesuan.
-
Zorionez nolabait positiboa, jendetsua, itxaropentsua
-
eta gu, garai hartako partaideak pozik gaude azken finean nolabait helburuak lortzen direlako
-
eta espiritua mantentzen da. Eta hori da guretzat positiboena.
-
Helburu hori edo bete da.
-
Zela Aste Nagusi alternatibo eta partehartzaile bat izatea
-
beti kexatzen ibiltzen ginen gure Aste Nagusia kaka bat zela
-
eta pixkana-pixkana eta jendearen lan gogoarekin lortu dugula gure Aste Nagusi hori.
-
Esperientzia dibertigarria izan da barnetik hazten ikustea.
-
Egin dugun lana izan da eta Aste Nagusia aldatu da horri esker.
-
Bestela betikoa izaten jarraituko genukeen: su artifizialak ikusi eta izozkia jan.
-
Esan dezakegu gaur egun Piraten mugimendua ezerezetik jaiotzetik... beno, ezerezetik edo denetik
-
azken finean gazteon irudimena eta hainbat lagun talderen lana, hori dena izan zen Piratentzako.
-
Eta hortik jaio zen mugimendu guztia.
-
Niretzako Pirata izatea edo Pirata izan nahi izatea da Donostiako jaiengatik zeozer egin nahi izatea
-
eta ni normalean kontzertu argazkietan ibiltzen naizenez, hor sartu nintzen pixka bat kontaktuan
-
eta horrelako gauza batean parte hartzea kriston harrotasuna da.
-
Ez dakit, ez dago besterik.
-
Hasieran, duela hamar urte hasi zirenak mugimenduan komunikazioan lanetan
-
kartelgintzan, eskuzko lanekin eta hasi ziren,
-
eta gaur egun beste tresna batzuk daude, teknologiak aurrera egin du
-
eta sare sozialak, aplikazioak, zuzeneko jarraipenak, argazki galeriak, bideoak... erabiltzen ditugu.
-
Azken finean gure lana da transmititzea mugimenduaren baloreak ahalik eta jende gehienari, ahalik eta modu positiboenean.
-
Pentsatzen dut, egunerokotasunean, Euskal Herrirako, Donostiarako
-
bizi eredu edo jendarte eredu ezberdin baten alde lanean ari garen bezala
-
jaietan ere berdin egin behar dela eta egin nahi dugula.
-
Sara ere txiki-txikitatik, nik uste jaio baino lehen Pirata zela
-
eta lehengo urteko Aste Nagusian ere hor egon zen
-
"Abordaia Txikian", noski Erromerian, Irrikitaldia eta Abordaia oraingoz niretzako dira,
-
baina argi dago, Pirata izateak suposatzen duen guzti hori, horregatik dira Pirata.
-
(Bertso inprobisatzailea) Izan Pirata eta ipini belak haizearen kontra
-
izan Pirata eta zeharkatu hainbeste itsaso mota
-
izan Pirata eta mareei egin ezaiezue borroka,
-
izan Pirata ez gelditu inoiz, eta aingurarik ez bota
-
izan Pirata hiri oso bat dago abordatzeko eta.
-
Ekoizpena, errealizazioa eta edizioa: Joseba San Sebastian eta Peru Isasi.
-
Kamerak
-
Partehartzaileak
-
Izan Pirata!
-
Behe-lainozko egun batez atera ginen portutik
-
Mastan mila koloredun bandera jarrita zutik
-
Enbatek eta arrokek jarraitu arren gertutik
-
Donostia abordatzen aritu gara ordutik.
-
Izan gaitezen bihurri, izan gaitezen Pirata
-
Partxe bat begian jarriz egunsentiari kanta
-
Belak zabalduta eta auzolanari tiraka
-
Bihotzean daramagu mundu berri baten mapa .
-
Izan gaitezen Pirata!
-
Belak, zabaldu ditugu,
Batu ditugu indarrak
-
Lotu, guregana eta
aska ditzagun amarrak
-
Belak, zabaldu ditugu,
Batu ditugu indarrak
-
Lotu, guregana eta
aska ditzagun amarrak
-
Hamar! Batu ditugu indarrak
Lortu! Mundu berri baten mapa.
-
Hamar! Batu ditugu indarrak
Lortu! Mundu berri baten mapa.
-
Zatoz zabaldu gaitezen itsaso berrietara
-
Zatoz itsatsi ezazu zure bandera mastara
-
Zatoz txalupa euskaldun, parekide honetara
-
Hamar urteren ondoren gero eta gehiago gara.
-
Izan gaitezen bihurri, izan gaitezen pirata
-
Partxe bat begian jarriz egunsentiari kanta
-
Belak zabalduta eta auzolanari tiraka
-
Bihotzean daramagu mundu berri baten mapa.
-
Izan gaitezen pirata!
-
Ea Piratak, eskerrik asko Piratak!
-
Izan ere zuei esker Donosti dagoeneko ez da Ñoñosti, Donostia da!
-
Eskerrik asko!
-
Lotu, guregana eta
aska ditzagun amarrak.
-
Hamar. Batu ditugu indarrak.
Lotu. Mundu berri baten mapa.
-
Hamar. Batu ditugu indarrak.
Lotu. Mundu berri baten mapa.
-
Belak, zabaldu ditugu,
Batu ditugu indarrak
-
Lotu, guregana eta
aska ditzagun amarrak
-
Belak, zabaldu ditugu,
Batu ditugu indarrak
-
Lotu, guregana eta
batu ditzagun indarrak
-
Mundu berri baten mapa
-
Batu ditzagun indarrak
-
Mundu berri baten mapa
-
...ahaztu ditugunei, erabilitako irudi eta soinuak sareratu dituzuenei
-
era batera ala bestera lagundu gaituzuenei
-
lan luze honekin pazientzia izan duzuenei
-
amorruaren indarrari.
-
Ilargi tabernako lagunei.
-
Eliri, Josebari eta gurekin ez zaudeten Pirata guztiei.
-
Zuei esker edozer da posible Donostia Piratan.
-
Donostiako Piratak. 2013. Donostia. Euskal Herria.
-
Creative Commons - Aitortu - Partekatu.