Donostiako Piratek ekoiztua Oso harro nago gau honetan horrenbeste jende hain pozik ikusteaz. Zorionak Piratak! Norbaitek ez baldin badaki, hau Ska da. 2003ko abuztu hartan galdetu izan baligute orduan hasitakoa hamar urteren buruan zertan izango zen ez genukeen erantzuten jakingo. Baina gaur egun argia da erantzuna begi bistan daukat erantzuna arraunkadaz arraunkada, Donostia abordatu dugu zorionak guztioi! Izan Pirata Piratak gara jai pregoietatik kanpo utzi gaituztelako altxorra gure erara lortzera kondenatu gaituztelako, Aste Nagusitik bota gintuzten baina itzuli gara hemen geratzeko gainera. Izan zaitez Pirata, abordatu Donostia! Pirata zergatik? Behar genuelako pertsona bat errebeldea zena behar genuelako pertsona bat itsasoarekin lotura izango zuena Donostiarekin alegia, badian izago zuena bere plaza eta bertan adieraziko zena eta ezaugarri horiek oso ongi batzen zituen piratak. Piraten itxura berez negatibotzat ikusi da baina neretzako sinbolikoki pisu handia dauka jendartean establezituta dauzkagun rol, estereotipo eta betebehar horien kontra edo pixka bat aldatzeko modu bat. Iruditzen zait borroka zilegi bat dela. 2003ko Aste Nagusiko diseinatzaile eta kudeatzaileei muturren aurrean lehertzen hasten zaien ekimena galdera oso xinple batetik abiatzen da eta galdera hori da, zer arraio gertatzen zaigu hiri santu honetan abuztuko jaiak diren bezala izan daitezen. Gaur egun ezagutzen dugun Aste Nagusia ez zen 'Aste Nagusia' euskaraz deitzen, 'Semana Grande' deitzen zen gaztelaniaz bakarrik eta ekimen gutxi egiten ziren garrantzitsuena beti bezala, suak gauetan. Guretzat beti Aste Nagusia izan da zerbait ikusteko bokadiloa hartu, paseatu, desfile batzuk edo kontzertu batzuk ikusi eta listo. Hori zen gure festa. Eredu erabat merkantilista izan du egia esan horrela jaio zen Aste Nagusia XIX. Mendearen amaieran, 1880ko hamarkadan Jose Arana eskoriatzarraren ekimenaren bitartez sortutako jai bat da eskoriatzarra Donostiara etorri zen oso gaztetan bizitzera Donostiatik Madrilerako bidaia egin zuen bertan loteria egokitu eta diruz gainezka Donostiara itzuli zenean hor hasi zen antolatzen zezenketak eta kontzertuak azken finean, bere negozio-logikaren arabera. Garai bertsuan Donostia oso famatu bihurtzen hasi zen batez ere Maria Cristina Espainiako erreginak Donostiako Kontxa hondartza hautatu zuelako bere oporleku gisara Maria Cristinaren atzetik bazetozen Madrilgo eta inguruetako aristokrata guztiak zentzu horretan sortu zen gaztelaniaz Semana Grande deitu ziotena abuztuan abuztuaren aurretik uste dut uztailean antolatzen zirela baina beno, ohartu ziren komertzianteak eta Jose Arana bera negozio askoz hobea egingo zutela abuztuan antolatuz gero Eta beno, argi esan behar da, horretarako, Donostiako erdigunean Alde Zaharrean ospatzen ziren beste zenbait jai herrikoi periferiara bidali zituztela terrenoa libre izan zezan eredu komertziala eta merkantilista zuen jai eredu horrek. Eredu hori, urtez-urte, hamarkadaz hamarkada, erreproduzitu egin da Francoren garaietan erabat areagotu zen jaia ospatzeko logika hori, Franco hil zen, eta ondoren egondako udal gobernu guztiek hitzetik hortzera mantendu duten eredua izan da. Eredu hori izan da hiriko botere zehatzek hiriaz eman nahi izan duten irudia sostengatzeko erabili izan dutena eta azkenengo urteetan oso argi geratzen zen enpresa pribatuak geroz eta gehiago Aste Nagusiaren parte, jaiaren antolaketaren parte sartzen ikusten zirenean. Eta horrela hasi ginen elkarrizketetan CATekin (Centro de Atracción y Turismo) eta udaletxearekin Sortu genuen Comisión Popular de Fiestas deitzen zena Jai Herrikoi Batzordea. Nolabait, elkarrizketa horiek aurrera eramateko eta horrekin batera, gure asmoak. Donostian ez zen aurrikusten jendeak festaren gozatze autonomorik izatea dena oso neurtuta eta pentsatuta etortzen zen erakunde munizipaletik eta bertatik esaten zen zer nolako festa egingo zen. Jendea udalak martxan jartzen zuen festaren ikusle soila zen. Ikusle huts izate hori aldatzeko beti egin izan dira saiakerak Donostian bideak irekitzeko partehartze herrikoia ahalbidetzea festetan. Txoznak jartzeko saiakerak egin dira udal korporazioak inposatzen zuen programari aurre egiteko programazio alternatiboak antolatu dira hori trantsiziotik hona, eta zer esanik ez Francoren garaietan, baina saiakera guzti horiek sistematikoki torpedeatuak izan dira udal erakundetik, agerikoa denez hiriko eskuinak kontrolatzen du. Hortik abiatuta, jai herrikoien edozein arnasgune ezabatzen saiatu dira. Hasiera txarra izan genuen 1983an Alkain zen orduan alkatea eta Boulevardean jarri genuen txozna, munizipalak bidali zituen eta kendu egin ziguten. Hurrengo urteetan 1984, 1985 eta 1986an jarraitu genuen Udaletxearekin hitz egiten eta aurrera jarraitu genuen. 1986an nik oroitzapen onak ditut, Labaienekin nolabait adostasun batetara ailegatu ginen baimen guztiak eman zizkigun eta kaian antolatzen genituen kontzertuetan lortu izan genuen 4.000-5.000 pertsona egotea garai hartan ia pentsaezina zena, kopuru handia. Eta hor hasi zen gure gainbehera. Udaletxetik ikusi zutenean gu gorpuzten ari ginela eta nolabait programa ofizialari itzala egiten geniola ikusi zuten arriskua esaten zuten gure proposamen alternatiboak egitarau ofiziala estaltzen zuela. Eta orduan berriz hartu zuten bidea hau debekatzeko. Baina momentu txarrena, gogorrena eta bortitzena 1988an izan zen Albistur zegoen orduan alkatetzan, eta jarri zuten helburu bezala guri hemen kaia ez uztea debekatu ziguten, esan ziguten ezin genuela hemen ezer jarri guk uste genuen beste urteetan bezala, azken momentuan agian atzera botako zirela eta etorri ginen gure txozna eta eremua montatzera hor zehazki eraikin horren azpian eta non eta aurkitu ginen sorpresa izugarriarekin 40 bat polizia munizipal agertu ziren txakurrekin, peloteroekin, kaskoekin, eskudoekin inoiz ikusi ez genuena polizi munizipala nolabait antidisturbioz prestatuta eta hasi ginenean mugimenduak egiten gauzak montatzen hasteko beraiek kargatu zuten eta hemen Portaletasen inguruan kriston borroka egon zen aurrez aurre zauritu ugari izan ziren, emakume batzuk pilotakadak jaso zituzten beste gazte batzuk kopeta edo sudurra puskatuta porraz egindako erasoengatik eta esaten dute ere bai, udaltzain batzuk zauritu zirela baina azken finean borroka hura ikusgarria izan zen izan ere, Donostian ez zen sekula ikusi halako enfrentamentu bat hiritar eta udaltzainen artean. Horrek suposatu zuen noski ondorengo errepresioa komisioko 12 kidek jaso zuten mehatxua 16 hilabetetako kartzelaldia, azkenean epaileak atzera bota zuen egun horretan behintzat agoantatu genuen, lortu genuen txozna hor montatzea lortu genuen egitaraua aurrera eramatea baina azkenean suposatzen genuena gertatu zen. Goizaldean 'Beltzak' etorri ziren, uste det izango zela agian Donostiako lehen aktuazioa etorri ziren furgoneta ugari, antidisturbioz tope jantzita eta gu ez geunden aurre egiteko egoeran, ez zen gure helburua ere eta genuen material guztia kenduarazi ziguten eta konfiskatu egin ziguten. Hurrengo egunetan nolabait saltoak egiten genituen eta txozna montatzen genuen Boulevardean arratsaldeko 18:00etan eta agoantatzen genuen goizaldeko 02:00ak-03:00ak arte non berriz desmontatzen genuen materiala ez galtzeko. Eta horrela egunero montatzen-desmontatzen ibili ginen. Guretzat desgaste handia izan zen baina lortu genuen bandera tinkoa edukitzea baino bai ikusi genuela Udaletxeak emandako pauso hori ez bakarrik debekatzea baizik eta prest egotea hiritarrak erasotzeko zail izango zela hortik aurrera gainditzea. Egoera horrek ekarri zuen kasik-kasik ezereza udaletxeak antolatzen zituen lau gauza horiek egotea herritarrek beste arlo askotan antolatzen ziren moduan etsituta zeuden Aste Nagusiari zegokionez gertaera guzti horiengatik. Ulertzen dut urteak pasata, ezin dut zehazki esan noiz 1990 edo 1992an beste nolabaiteko berpizkundea izan zela jende berria sartu zela, asmo berriekin. Horiek saiatu ziren koadrilen bitartez Aste Nagusiko eta Herriko Jai Batzoardearen espiritua mantentzen edo berpizten fruitu ezberdinekin, eta horiek ere urte batzuk pasatu zituzten eta nolabait ailegatzen gara momentu honetara. Festa garrantzitsua da jendeak eguneroko errutinarekin hautsi dezan egunerokoa, lanekoa, bere egun normaletan edozein pertsonak egiten duen gauza guztiekin. Astean zehar, harreman estandard batzuk besterik ez dauzkagu, normalizatuak nolabait deitzearren. Festak monotoniarekin hausten du festak hausten du bizitza modu erritualizatu batean ulertzeko modua garrantzitsua da festa batez ere normalizazio horri kontrapisua sortzeko botere politiko eta ekonomikoek bizimoduak estandarizatu dizkigute festa beharrezko kontrapisu hori da eta jendearen higiene mental hori lortzen da eguneroko bizitzatik ateratzen da eta ulertarazten dio bere bizitza zerbait gehiago badela. Topo egin dezakegula elkarrekin eta modu lasaian aritu, horrenbesteko normatibizaziorik gabe. Orain ikusten ari garena euskaldunentzat pilota bezain garrantzitsua da hau Fandangoa da, Fandango ezaguna. 1990. hamarkadako urteetan badaude bestelako saiakera batzuk. Egia da ordurako Udala eta Jai Komisioaren arteko harremana erabat gaiztotuta zegoela eta aurkitzen gara 1990. hamarkada amaieran eta 2000. urtearen hasieran egoera erabat tristearekin Aste Nagusiari dagokionean. Bazegoen sentsazio bat oso orokortua, nik uste jende askok konpartituko duena 2000. urtean eta 1990. hamarkadako azken urteetan Aste Nagusia oso kaxkarra zela. Aste Nagusia lehen kaka bat zen. Ondorioz, sentsazio horrekin puskatzeko asmoa goruntza zihoan eta elkartzen dira hainbat elementu, nik batez ere bi komentatu nahiko nituzke alde batetik tabernariak, Alde Zaharreko sektore bat zen bere egiten zutena deskontentu hori suposatzen dudalako ostalari bezala ere eragina zuelako beraiengan baina baita ere zelako jende bat herri mugimenduetan integratuta eta nahi zuelako Donostiako festa bat herrikoia eta izaera zuena. Ondorioz, beraiek hasten dira gauzatxo batzuk egiten, bazkariak, jolasak koadrilen artean... Tabernak gauzak antolatzen hasi zirenean, oraindik ez zeudenean gazteak antolakuntzan Ikatz kalean gauzak antolatzen hasi ginen. Esan ziguten taberna bakoitzak jolas bat antolatu behar genuela lau pertsona zihoazen ski-ak, airean botatzen ziren arrautzak hartzea, eta antzeko gauzak... Guk “Euskal Bizikleta” antolatu genuen haurren bizikletekin. Nik gogoratzen dut hasiera batean, tabernariek eta tabernetan sortu genuen zerbait izan zela eta gero pixkanaka Gazte Asanblada eta gaztetxeen arteko elkarlan batek bultzatu zuela Piraten asuntoa. Gazte multzo bat oso irudimentsua zen, haize berriekin zetorrena sentsazio hori zuena Aste Nagusiaren eskastasun horretaz edo festa egiteko ezintasun horretaz eta horrekin aldatu nahi zuena. Orduan bi elementu horiek batzen dira eta ateratzen da hau: Piratak. Donostiarrik gabe ez dago Aste Nagusirik hiri baten memoria eta festa gogoa ezkutatu ezina da. Jaien altxorra begi-bistan dago eta berreskuratzeko gogoak indar hartu du berriro. Egin dezagun denok batera abordatzea. Egin dezagun guztion artean Aste Nagusia. Gora Piratak! Horretarako behar genuen ekintza zentral bat eta ekintza zentral hori 'Abordajea' izan zen, dudarik gabe. Eta itsasora botatzen gara. Itsasoa hartzen dugu borroka lan eremu gisa, bi arrazoi nagusirengatik batez ere. Alde batetik ikusten genuelako Donostian jaia eraldatzen hasi nahi bagenuen donostiarrok lotura edukiko genuen elementu bat beharko genuela argi eta garbi ikusi genuen Donostia zerbaitek desberdintzen badu hori itsasoa dela. Orduan argi ikusi genuen antolatuko genuen edozer itsasoari loturik egon behar zela erabat. Eta bestetik ohartu ginen administrazioaren aldetik, bazegoela hutsune burokratiko bat itsasoari zegokionean batez ere Udala, Eusko Jaurlaritza eta beste administrazioen konpetentzien artean eta bai, baliatu genuen hutsune hori aurrera jotzeko gure planteamendu guztiarekin. Horretarako abordajea planteatu genuen. Abordajeak logika oso argia zuen behar genuen ekimen bat jaia eta aldarrikapena uztartuko zituena eta hiru oinarri nagusiren gainean eraikia. Bata zen desobedientziarena, herritarrok ez genuela zertan baimenik eskatu gure herriko jaietan parte hartu ahal izateko horregatik erabaki irmoa zen inolako baimenik eskatu gabe ekitaldi hori ospatu ahal izatea. Bigarrena zen umorearen kontua. Irudimenari lotuta umorea beharrezkoa ikusten genuen gure mezua ahalik eta gehien zabaldu ahal izateko eta momentu horretan Aste Nagusiak erakusten zuen hertsitasun hori gainditu ahal izateko. Eta hirugarrena, nola ez, parte hartzearena. Ahalik eta jende gehienak parte hartuko zuen ekimena izan behar zuen. Xumetasun horretan hasi zen elkartu ziren lehen urte hartan 10 bat baltsa, 15 bat, 20 bat, ez dut zehazki gogoratzen nik neuk gogoratzen det bertan izan nintzela. Horrek gantxoa zuen, horrek arrakasta izan zuen. Asmatu egin zen, asmatu egin genuen jendearen gogo horretan. "Brankatik behera, aingura..." Piratak oso jende ona dira. Hasieran gogoratzen dut esan zidatela lehen urtean, polizia munizipala zain zutela atxilotzeko. Gogoan dut lehenengo abordajea amaitu genuenean Kontxan, hondartzan polizia munizipala etorri zitzaigula identifikazio eske identifikaziorik ez genuela erantzun genion eta jarraian esan ziguten bertan ezin genituela baltsen hondakinak utzi. Azkenean momentuko asanblea baten ondoren erabaki genuen baltsa guztiak udaletxearen aurrera botatzea protesta modura. Arazo gehien eduki genuena izan zen hori aurrera ateratzea udaletxetik eta CATetik arazo pila eta traba asko jartzen zizkigutelako baina pixkanaka Gazte Asanbladek eta lan hori hartu zutenean bai lortu genuela antolakuntza on batekin ekitaldi hori aurrera ateratzea. “Agintari ta jauntxoak Arraunean galeretan" "Bandera pirata dago Udaletxeko mastan...” Hasiera batean guk mugimendu oso modu informalean hasi zen, lagun batzuk ginen. Eboluzio bat ematen da, bigarren urtea, hirugarren urtea hazkunde bat eta esan dezakegu bosgarrenera iristerakoan hori konsagrazio bat izan zen. Guztiz konsagratu zen festa. Jaiak aurrera egiten du, urtetik urtera geroz eta arrakasta handiagoa du antolatzen dugunak eta ikusten dugu behar dutela donostiarrek Donostiako Piraten programaren baitan parte hartzen duten herritarrek irudi bat, irudi horrekin identifikatuak sentituak izateko. 2007. urtean aurkezten dugu lehen aldiz Ezkila Kapitaina izango dena. Ezkila Kapitaina sortzeko lehenik eta behin atzera egiten dugu berriz ere aztertzen dugu edo irakurtzen dugu Donostiako historiak eman duena eta konturatzen gara Donostia mendeetan atzera pirata portu garrantzitsu bat, edo gutxienez Kortsario portu garrantzitsua izana dela. Hasten gara hor pertsonaiak begiratzen, eta pertsonaien artean aurkitzen dugu 'Campanario' ezizenez ezaguna zen pirata hitz joko nahiko aldrebesa eginez, gaztelaniazko 'Campanario' bilakatzen dugu euskarazko 'Ezkila' eta horrela 'Ezkila Kapitaina' bilakatzen da Donostiako Piraten irudi edo ikur nagusia. Eta urtetik urtera geroz eta ezagunagoa den irudia. Zorionak! Zorionak berriz ere, larunbatean esan bezala Donostia abordatzeagatik. Zorionak lan guztiagatik. Antolaketa erdi-profesionala exigitzen du horrelako ekimen batek Urtarrilean hasten da, aurreko urteko ekimena baloratu eta hurrengo urterako zer gauza planteatuko ditugun berriak ikustea, hitz egitea, adostea edo planteatzea. Bertan pilatzen den material, zikinkeri eta logistika guztiek eramaten zaituzte Abordaia bezalako egun batean 200 pertsona aritzea batera lanean. Egia esan ia 24 orduz ari da jendea lanean. Igual ikusgarriena da parrandan edo jaian zehar egin behar diren lan horietan barran zerbitzen egotea edo kontzertuetan segurtasuna, baina egia esan bai Aste Nagusiaren aurretik bai Aste Nagusiak iraun bitartean eta baita ondoren ere lan pila bat dago egiteko. Adibidez, karpa montatzen hasteko bi egun lehenago hasten gara montaiarekin astebete lehenago egiten dugu koadrila guztien arteko bilera bat ardura eta turno guztiak banatzeko agian azalekoak diren lan horiez gain, badaude lan pila bat jendea parrandan ari denean turno pila bat daude garbiketarako hurrengo egunerako dena prest egoteko kontzertuak baino ordu dexente lehenago egin behar da soinu proba, taldeei afaria eman eta Aste Nagusiaren ondoren desmontaje guztia dator material guztiaren desmontajea, gune guztiak utzi behar direlako lehen zeuden bezala edo hobeto gero bilerak ikusteko zertan egin den huts, zer egin daitekeen hobeto hurrengo urteei begira hobekuntzak egoteko. Konturatu ginenerako, aste osorako egitaraua sortzen genuen eta ulertzeko, garai hartan Piraten barnean ematen ari zen eztabaida bat antolaketa eredu berriaren inguruan. Antolakuntza eredu berri honetan badute lekua pertsona orok zein talde orok edozer gauza antolatzeko. Geroz eta koadrila gehiagok parte hartzen zutenez, aurten da momentua "kofradia" bat sortu koadrila guztiak elkartu eta gazteentzako ekintzak eta antolatu. Eta Piraten antolakuntza berri honetan, lekua hartu eta gazteontzako egitarau propioa antolatu. Hor hasieran, taberna zulo horretan sortu zen zerbait, zenbateraino iritsi den ikustea harrigarria da. Abordaia goizeko 05:00etatik hasten da gauerarte irauten duen ekintza bat da Hau portuan hasten da eta hasiera batean orden bat mantentzeko filtro batzuk daude txaleko laranja batzuekin. Hauek pasa ondoren, iristen zara baltsa montatu behar duzun lekura baltsa montatzean beste laguntzaile batzuk daude laguntzen dizutena behin montatuta uretara eramaten. Politena da portutik ateratzen dena Kontxaraino baino honen atzean auzolan bat dago eta antolaketa hasten da orden bat eramateko, baltsa bakoitza montatzeko ordu bat dago eta hau errespetatzeko laguntzaile batzuk daude. Gero uretan neoprenoekin beste laguntzaile batzuk daude antolatzen dituztenak uretan baltsa guztiak. "Ordu erdi barru Donostia gurea egingo dugu..." Eta goizean jendea baltsak prestatzen hasten denean jendea bazkaria prestatzen ari da... Eta abordaia hasterakoan antolakuntzakoak jasotzen hasten dira eta Kontxara iritsi arte eta jendea joan arte jasotzen ibiltzen dira. Abordatzera! "Brankatik behera, aingura" "200 kanoien indarraz gure herrira jausi gera" "Donostia osoan barrena kalaberaren algara" "200 kanoien indarraz gure herrira jausi gera" "Donostia osoan barrena kalaberaren algara" Segurtasunak ere garrantzia dauka, elkarlan bat dago Gurutze Gorriarekin eta suhiltzaileekin. "Jai herrikoien aldeko bandera kaioen pare zeruan" "egurrezko hanka herrena dantza bizian kalean" "Jai herrikoien aldeko bandera kaioen pare zeruan" "egurrezko hanka herrena dantza bizian kalean" Eta gero hondartzaraino iristean, ondoren ere gaua arte jendea egoten da guztia jasotzen. Antolaketan 200 bat pertsonak hartzen dute parte eta auzolan hau ez balego, 'Abordaia' ez litzateke ezer izango. Jaurtitzen dugu harria ikusten dugu lehen momentutik herritarrek bat egiten dutela proposatzen dugun ekimenarekin galdera bat dugu buruan momentu horietan nola egiten dugun poliki-poliki Udalak eta botere ezberdinek jaia eta herritarrei ebatsi dizkiguten espazioak errekuperatzeko. Eta urte batean bururatu zitzaigun egitea 'Irrikitaldia'. Zela urte guztian zehar udaletxeak edo alkateak egindako hainbat gauza edo jartzen zizkigun trabei parodia moduko hori egiteko. Zer iruditu zaizue aurtengo festen egitaraua? Odon! Odon! (Donostiako alkate izan zen Odon Elorza) Autoritateak festaren lehen lerroan dauden logika bat inposatzen saiatzen dira. Apaiza, militarra, alkatea beri lehen lerroan daude, eta gainontzekoak bigarren mailako partehartzaileak dira. Talka hori da jai herrikoia jendea festari ematen saiatzen den bultzakada non beraiek diren partehartzaileak. Botereak inposatzen duen festa ereduari kontraesan asko sortu dizkio horrek. Adibide soil bat jartzeko, erraldoi eta buruhandien konpartsa batek enfrentamendu hori erritualizatzen du jendearen eta boterearen artean baita honek festa ulertzeko duen modua ere. Jendea autoritateengana hurbiltzen saiatzen zen, erraldoiek sinbolizatzen dutena eta buruhandiak egoera deskontrola ez zedin saiatzen ziren, jendeak erraldoiak uki ez zitzan, boterearen komitiba hauts ez zezaten. Beste askoren arteko adibide bat da, jaien inguruan dagoen borroka herrikoia argi ikusten da. Egunon, oso gustora nago, txalo bero bat mesedez. San Sebastian. Zu zara ongi etorria hemen eta oso maitatua. Onbre, mesedez, joan zaitez helatuak saltzera. Por favor! Sofia, non zaude? Jaietan gizarte ereduen arteko borrokak erreproduzitu egiten dira eta hori oso garbi ikusten da botereak jaietan ezarri dituen zenbait erritutan. Aste Nagusiaren kasuan izango litzateke 'Salve' izenez ezagutzen den prozesioa Francoren garaian sortutako ohitura edo erritua da ondorengo udal gobernari guzti-guzti-guztiek errepikatu izan dutena Francoren garaitikan ospatzen da erritu hori, Francori Udalak harrera egiten zion Donostiara harrera egiten zion Donostiako gaztelaniazko izena zuen 'Semana Grande'-ra eta udaletxetik Santa Maria Elizaraino prozesio moduko bat egiten zuten. Erritu horiek poliki-poliki aldatzen joan dira Salvearen kasuan herriak lortu zuen erritu hori bertan behera geratzea eta gure asmoa da, hein handi batean, Aste Nagusi, edo hobeto esateko gaztelaniazko 'Semana Grande'-an hain errotuta egon diren erritu atzerakoi guzti horiei guztiei buelta ematea da. Erritu horiei itzuli egiteko, maiz erritu horien jabe egin gara gu ere. Jaiaren hasiera bagenuen, abordaiak pizten zuen gure jaiaren suziriaren metxa baina ez genuen inolako ekimenik jaiari amaiera emateko. Eta horrela sortu zen, bere garaiko Salve izenez ezagun zen prozesio horri irri egitearen ekitaldia 'Irrikitaldia' izenez ezagutzen dena. "Donostia ez da eskaparate bat artifizialak diren suaren zeruan" "Donostia ez da barandila bat Kontxako badiaren argazki ereduan" Ezagutzen dugun Aste Nagusiak badu oraindik Francoren garaiko erritu zaletasun hori baizik eta lehendik ere datorren beste izaera eta infrentzu hori 'Belle Epoque'-aren garaian sortzen dena. Guk Irrikitaldiaren bitartez infrentzu horri irri egiten diogu eta baliatzen dugu jaia amaitzeko botereari ironia erakutsiz, botereari irri eginez. Nik uste hautsi egin behar dugula sustraietik festetan egon den topiko batekin. Festa eta politika ezkontezinak direla. Politikaz hitz egiten dudanean hitz egiten ari naiz herriaz ari naiz hitz egiten gai sozialez, herrian daudenak, bor-bor daudenak, ikus ditzakegunak edo eguneroko gauzak. Ez naiz politikoei buruz hizketan ari. Politikarekin hautsi behar dela dioten horiek dira justu festak erabiltzen dituztenak beren buruak ofizialtzat eginez eta aldarrikatzen dutenak ez dela egon behar inongo aldarrikapenik, disidentziarik festetan. Eta horrekin hautsi egin behar da, gezurra delako. Festak dira herriarenak, eta herriak erabili egin behar ditu festak bere aldarrikapenak egiteko eta ez diogu inoiz inoiz inoiz utzi behar inongo politikariri edo jauntxori hori hausten. "Bizi bagara Piratak oraino, Revolution..." "Askatasunaren porturaino, Revolution..." Hori izan zen Irrikitaldia jaiotzeko arrazioetako bat. Gogoratzen naiz guretzat zela egunik politena, azken eguna zelako eta Piratetan lan egiten genuenok jai hartzen genuela eta urtez urte neretzat eta Piratetan lanean ibiltzen direnentzat egun politena dela eta izango dela beti. Beno Piratak, duela hamar urte Jon Tronbonek deitu zidan egiteko kantu bat Piraten alde nahi zutelako Piratek dinamizatu Donostian. Hor kolaboratu nuen, eta nork esango zigun denoi, geurea dela garaipena! Piratona dela garaipena! Donostia gurea dela! Give it to me one time Emaidazu bitan Give it to me three times Emaidazu lautan. Eskerrik asko Donostiako Piratak! Euskal Herria erokeria bat da. Benetako erokeria. Azken urteetan Piratek nabarmentzeko izan duten beste esparru bat musikarena izan da. Hasiera batean Piratek musika eskaintza bat egiten zuten Trinitate plazan eta helburua Aste Nagusiak dituen gastuak kubritzea zen. Nere erantzukizuna Piratetan lanean ibili nintzen 3-4 urtetan arlo ekonomikoaren ingurukoa zen aipatu nahi nuke behintzat ni egon nintzen urte horietan Piratek izan dugun eredua autogestionatua izan dela erabat teorikoki, eta praktikan, jasangarria izan behar zuen modelo ekonomikoa geneukan eta horrela izan da. Ez degu euro bat ere jaso erakunde publikoetatik eta inondik lortu, ezta eskatu ere eta gurekiko ere izan behar genuen koherente eta horrela izan da. Eredu autogestionatua martxan jarri genuen hasieratik eta egin ditugun ekitaldi guztiek ez dute euro bat eman ez dugu irabazirik eduki baina ez dugu euro bat galdu. Koherentzia hori mantendu dugu eta erakutsi dugu autogestioaren bidean eredu hau ere posible dela. Hasiera batean egun bateko kontzertuak egiten ziren gero beste urte batzuetan posible izan zen bi egunetan egitea Trinitate enparantzan. Egin diren kontzertu hauetan alde batetik apostua egin dugu Donostiako talde lokalekin gure kontzertuen agendan leku bat utziz eta era berean, momentuan gehien jotzen ari zen euskal taldea saiatzen ginen ekartzen. Ni gogoratzen naiz Trinitate enparantzan nola gelditzen zen eszenarioa justu-justu baina oso ongi antolatuta, eta jendetza etorri zen. Guk etorri aurretik gure dudak, Donostian, ez genekien ze giro egongo zen eta harrituta geratu ginen giro oso polita egon zelako. Trinitate plaza egun batzuez erabiltzeko baimena lortu genuen hasierako urte haietan baina ekimen eta eskaintza asko Donostiako gaztetxe desberdinetan egiten ditugu izan Letaman, izan Kortxoenea edo izan Ametsenean bere garaian. Azkenean erabaki genuen guk ere gure printzipioengatik Piratek antolatzen zituzten ekimenak eta jaiak orokorrean doakoak izan behar zirela. La Flamenka gunea lortu izana oso garrantzitsua izan da musika mota ezberdinak eta programazio guztia batera barruan sartzeko. Ikusten dugu argi eta garbi guneak berak ere izen pirata bat behar duela izen pirata bat zeina errotua egon behar duen Donostiaren beraren historiarekin eta halako batean aurkitzen dugu La Flamenka izena. La Flamenka zen XVIII. Mendean Pueyo kalean, gaur egungo Fermin Kalbeton, zegoen taberna bat. Komertzioan ibiltzen ziren nabigatzaile, pirata eta kortsario guztiak bertara joaten ziren Donostiara arribatzen zuten momentuan bertan. Guk izena hartzen dugu, eta gure gunea izen horrekin bataiatzen dugu. Azkenean pasa gera lehen urteetan egun bateko kontzertuak egitetik Aste Nagusiko egun guztietako programazio oso bat antolatzera. Portuan askoz hobe. Nik uste askoz hobe zabalagoa da iaz egon nintzen kontzertu pare baten "Trini"-an eta txikia geratzen zen. Neri oso leku polita iruditzen zait jotzeko. Bagenuen gogoa tokatzeko eta kontentu gaude hemen jotzez. Hala ere Piratek musikaren esparruan egin duten lanketa potenteena ez da zuzeneko kontzertuetan izan oso kalitatezkoa izan da, baina apostu handiena izan da Donostiako talde musika txikienak edo aukera gutxiena zituztenekin planteamenduak egin ditugu. Piratak, Piratak. Guretzat kontzertuak ematea edozein lekutan ya espeziala baldin bada guretzat Donostian, gure herrian, gure herriarentzat, herriak antolatutako jai batzuen alde jotzea da demasa da. Eta eszenario honekin kriston aukera jendeak ikusteko egin degun lana. Horien artean ezin dugu ahaztu badaramatzagula urte batzuk oso musika lehiaketa potentea antolatzen gaztetxeetan planteatzen ditugu aurretik egiten diren hautaketa kontzertuak eta abar eta Aste Nagusian hautatzen diren hiru taldeek egiten dute kontzertua. Oinarriak eta irakurri genituen, paperak eta gauza guztiak bete genituen itxoin genuen ea zer gertatzen zen eta beno, ya egon ginen klasifikatuta final-erdietarako. Hasten ari den jendeari aukera hori ematea, 2.000 edo 3.000 pertsonaren aurrean jotzeko kristona iruditzen zait. Azkenean hemengo talde gazteei laguntza eta bultzada hori eman behar zaie. Gainera aurten La Flamenka gunean ikusi denez anbiente ezberdinak sartzea posible izan da eta aukera hori publiko guztientzat eskainia doa. Urteak pasatzen dira, antolatzen ditugun ekimenek geroz eta arrakasta gehiago dute iristen da momentu bat non Udalak berak ere bai ezikusia egiteari ere utzi behar dion gurekin harremanetan jartzen dira, eta gu ere eskariak egiteko posizioan aurkitzen gara. Hasten gara jai eremu baten aldeko eskariak luzatzen Udalari eta hasiera batean Trinitate plaza bazen, gero 'La Flamenka' izenez ezagutzen den gunea sortzen da Donostiako portuan. Guneak zer eskaintzen digu? Zabaltasuna eta zentralitateaz gain, eskaintza bera modu transbertsal edo zeharkako batean bai generoa eta adinaren aldetik zabaltzeko aukera ematen digu. Gutxinaka joan ginen sortzen aste osoko egitarau oso bat baina iritsi zen momentu bat non esan genuen herriarengana zabaldu behar zela eta horretarako helduentzat eta umeentzat ere egitaraua osatu behar genuela. Orain dela urte batzuk hasi ginen Erromeria Egunarekin, Urgull mendian famili giroko plan zoragarri bat egiten hasi ginen. Urtetik urtera, haunditzen joan da egitaraua. Gero Helduen Eguna, beraiek ere parte izateko jaietan. Piratek duten pentsamenduarekin bat gatoz. Jai herrikoi batzuk egitea, eta jai herrikoi horrek zer esan nahi du? Euskaldunak izatea, herriaren ahalik eta parte handiena bilatzea eta gu ere espiritu horrekin erabat ados gaude eta hor parte hartzen dugu. Pentsatzen dugu 'Helduen Eguna' baino 'Folk Eguna' deitzea hobeto dagoela. Dantzak ez dauka zergatik helduena izan behar, hareago, normalean gazteena izan da. Eta kantuak ere ez du zertan helduen zerbait izan behar, gazteek ere kantatzen dute. Orduan pentsatu genuen 'Helduen Eguna' deitzea ez zegoela ongi eta oso kontzeptu arkaikoa zela eta esan genuen 'Folk Eguna' deitzeko. Folk Eguna jarrita zer ulertzen da orain? Folk da herriaren kulturaren ezagutza, eta definizio hori hitz alemana dela uste dut baina gaur mundu guztian erabiltzen dena da eta herri bati dagokion bere ohitura eta izateko moduaren ezagutza da. Gu betidanik ibili gara Santa Ageda bezperan abesten, abenduan jaiotzarekin ere bai gero euskal dantzekin, eta beti mundu horretan sartuta. Baina hor geratzen zen. Beti elkartean eta gure munduan. Ikusten genuen Donostian zerbait falta zela eta hori bete da Piratak taldearekin. Guk ere badegu gure tokia. Heldu bezala ekintzak baditugu orain, gure kasuan da dantzatzen edo abesten. Nik uste falta zaigula betetzea gazteekin horrelako gauzak, gehienak helduak garelako egun horretan Beste egunetan helduek parte hartzen dute gazteekin nahastuta eta nik uste dut oso aberatsa dela. Hortik aurrera Aste Nagusia oso ezberdina izan da. Eta azkenik umeentzako egitaraua, txikitatik pirata izaten has daitezen. Handi-mandiek ez gaituzte maite, libre garelako eta errebelde. Guk asko maite ditugu euskal pirata bihurriak irudimentsuak direlako, alaiak, beraien kabuz beraien gauzak egiten dituztelako. Haurrei txikitan zer erakusten zaie? Haien kabuz moldatzen, haien kabuz gauzak egiten. Irudimena, baloreak, ahalmenak... Haunditzen direnean haurrak gazte bihurtzen dira. Eta gazte direnean askotan ukatzen dizkiegu balore guzti horiek, horregatik maite ditugu guk Piratak. Ausartak eta irudimentsuak direlako eta horregatik sentItzen gara geu ere Pirata. Gauzak geure kabuz egitea maite dugu. Nola hau, ez dakit oso ongi nola definitu, pasio handiko mugimendua den jendeak horrela funtzionatzen du. Adibide gisa, duela hilabete batzuk Donostiako Martutene auzoan uholdeekin gertatu zen egoera horren aurrean gure webgunean jaso genituen ehundaka email esanez Piratek antolatu behar genuela brigada bat edo antzeko zerbait Martutene auzora laguntzera joateko. Segituan Udaletxearekin harremanetan jarri ginen udaletxeak bazuen horrelako protokolo bat pentsatua martxan jartzeko eta uste dut han egindako lanak bai pertsonalki eta bai beraientzako gauza onak ekarri zituela. Ordundik ere, aurten nobedade bezala aldaketa dexente egon dira mugimenduaren barruan eta aldaketetako bat da Ezkila Kapitainak hemendik aurrera urtero laguntzaile bat izango duela: Matti. Laguntzaile horren figura beteko du beti mugimendu batek, pertsona batek, eragile batek edo norbaitek gure ustetan hiriari zerbait aportatzen diona, eta hori guk ere goraipatzeko asmotan. Gabon Piratak! Mattiren ordez eta Martuteneko auzotarren izenean: Mila esker Piratak. Milesker guztioi omenaldi honengatik. Aurten Mattiren pertsonaia sortu eta gugan pentsatu izanak benetan hunkitu gaitu. Joan den azaroan sufritutako uholdeetan, hain momentu latzetan bakarrik ez geundela sentitzeak egoera latz haiek gainditzeko eta aurrera jarraitzeko beharrezko indarra eta kemena eman zeniguten. Segi horrela. Gora Donostiako Piratak! Gora Donostiako jai herrikoiak! Lanean ari nintzen, taberna batean nengoen eta Barelak deitu zidan. Egia esango dizut, ileak puntan jarri zitzaizkidan. Ez nuen espero. Ezin duzu espero norbaitek esatea "lagunduko dizugu, ezagutu gabe", ezagutu gabe nik ez bainuen ez Barela ez Piratetako inor ezagutzen, ez nuen inor ezagutzen. Eta bat-batean telefonoz deitzea, lagundu nahi dizutela esanez baserriak garbitzen, edozertan, ezagutzen ez ditugun 300 lagun etortzea garbitzera egitan esaten dizut, ileak puntan jartzen zaizkit. Begira, berriro orain. Urteek bilakaera handia eman dute, eta urteekin batera, gaztetxoak direnak pixka bat heldutu gara eta joan gara ikasten. Horrelako mugimendu batek erakutsi digu eszenatokietaz ulertzen, musika taldeetaz ulertzen, elektrizitateaz ulertzen, segurtasun planez eta horrelako kontuetaz ere ulertzen. Azkenean pertsona bezala ere, uste dugu bueltan ere asko aportatu duena. Askotan pentsatzen dugu pertsona batek ekimen bati edo horrelako prozesu bati ematen dion zeozer baina ez gara pentsatzen ari nola horrelako ekimen batek pertsona bati ematen dionaz. Nik uste bi norabide dituen egoera. Nik taldeari asko eman nion bere momentuan baina atzera begira daukadan oroitzapena da taldeak niri ere asko eman zidala. Eta azpimarratuko nukeen bigarren aspektua da partehartzaile kontzeptu hori askotan erabiltzen dugula arlo ezberdinetan beti ari gara partehartzaile izateaz hitz egiten baina azkenean praktikan jartzea ez da hain erraza. Eta nik uste Piraten eredua bai izan dela erabat kontzeptu horren materializazioa eta gainera modu egoki, jasangarri eta posible batean. Egia esan Piratak dira niretzat gauza asko. Ez dakit nola azaldu. Nik nituen 15-16 urte eta lehenago ere parte hartu nuen jokuetan... auzokoekin, deitu eta "etorri jokuetara" eta joan eta jokuetan egon Aste Nagusian Piraten gauza batzuetan parte hartu, baina hori zen. 15-16 urte nituela halako batean Alde Zaharrean harrapatu ninduten eta esan zidaten: "Onintza, dago Koadrilen mahai bat, etor zaitez ostiralean" eta nik oso ongi jakin gabe joan nintzen Kresala elkartera orduan, hor bildu ginen batzuk eta hor hasi zen nire esperientzia Piratetan. Hasieran Koadrilen Mahaitik jolas batzuk prestatzen, eta horrela urteak pasa dira geroztik geroz eta gauza gehiago egin ditugu eta niretzat Piratak dira gauza asko batera zeren izan zen nire lehen esperientzia horrelako mugimendu batekin. Egotetik 15 urterekin hor zure munduan eta bat-batean deskubritu nuen beste mundu bat mugimendu batean parte hartzeagatik, jende pila bat ezagutu dut geroztik Piratetan lanean esperientzia asko izan ditut bestela gauza askotan ez nituzkeenak egingo ez banintz Piratetan egongo. Eta niretzat izan da hasiera bat, ikustea benetan enpeñatzen bazara gauza batean, gauzak ongi ateratzen direla. Piratetan ikusten genuen gure lanak fruituak zituela eta gerora horrek nik uste asko lagundu nahi beste mila proiektutan. Beti esan dugu izan dela mugimendu bat parekidea, herrikoia eta partehartzailea baina askotan esan ez arren, nabaritzen da dela mugimendu oso humanoa. Egin da lekua Donosita bezalako hiri zail batean lortu dugu halako ekimen ganberro edo ezberdin bat finkatuta geratzea Donostiari batzuk deitzen dioten bezala, "en el marco incomparable". Pirata izatea da lo gutxi egin eta amets asko egitea. Donostiako Piratak azken 10 urteotan izan dugun oxigeno kolpe bakarretakoa izan da. Ia modu subterraneoan botereak Donostiako festetan inposatzen zuen logika iraultzen hasi ziren. Hautsi dute eta agerian oso presente jarraitzen duela jai partehartzaileak izateko herriak duen nahia, eta gainera, jasan dugun pribatizazio prozesu honekin jarratzaileak galdu beharrean, kalearen pribatizazioakin, festaren pribatizazioarekin, festaren merkantilizazioarekin festaren logika hori hausteko gai izan da eta denok parte hartu dezakegun festa bat eraiki dute. Nik uste azken urte hauetan Donostian egon den aldaketarik nabarmenena euskara eta euskal kulturaren ikuspegitik begiratuta, Piraten antolakuntza euskaraz izatea da. Hau da, Piratek euskaraz funtzionatzea. Aldaketarik haundiena izan da Piratek eman dutena Donostiaren euskalduntzean eta hizkuntzaren normalizazio prozesuan. Zorionez nolabait positiboa, jendetsua, itxaropentsua eta gu, garai hartako partaideak pozik gaude azken finean nolabait helburuak lortzen direlako eta espiritua mantentzen da. Eta hori da guretzat positiboena. Helburu hori edo bete da. Zela Aste Nagusi alternatibo eta partehartzaile bat izatea beti kexatzen ibiltzen ginen gure Aste Nagusia kaka bat zela eta pixkana-pixkana eta jendearen lan gogoarekin lortu dugula gure Aste Nagusi hori. Esperientzia dibertigarria izan da barnetik hazten ikustea. Egin dugun lana izan da eta Aste Nagusia aldatu da horri esker. Bestela betikoa izaten jarraituko genukeen: su artifizialak ikusi eta izozkia jan. Esan dezakegu gaur egun Piraten mugimendua ezerezetik jaiotzetik... beno, ezerezetik edo denetik azken finean gazteon irudimena eta hainbat lagun talderen lana, hori dena izan zen Piratentzako. Eta hortik jaio zen mugimendu guztia. Niretzako Pirata izatea edo Pirata izan nahi izatea da Donostiako jaiengatik zeozer egin nahi izatea eta ni normalean kontzertu argazkietan ibiltzen naizenez, hor sartu nintzen pixka bat kontaktuan eta horrelako gauza batean parte hartzea kriston harrotasuna da. Ez dakit, ez dago besterik. Hasieran, duela hamar urte hasi zirenak mugimenduan komunikazioan lanetan kartelgintzan, eskuzko lanekin eta hasi ziren, eta gaur egun beste tresna batzuk daude, teknologiak aurrera egin du eta sare sozialak, aplikazioak, zuzeneko jarraipenak, argazki galeriak, bideoak... erabiltzen ditugu. Azken finean gure lana da transmititzea mugimenduaren baloreak ahalik eta jende gehienari, ahalik eta modu positiboenean. Pentsatzen dut, egunerokotasunean, Euskal Herrirako, Donostiarako bizi eredu edo jendarte eredu ezberdin baten alde lanean ari garen bezala jaietan ere berdin egin behar dela eta egin nahi dugula. Sara ere txiki-txikitatik, nik uste jaio baino lehen Pirata zela eta lehengo urteko Aste Nagusian ere hor egon zen "Abordaia Txikian", noski Erromerian, Irrikitaldia eta Abordaia oraingoz niretzako dira, baina argi dago, Pirata izateak suposatzen duen guzti hori, horregatik dira Pirata. (Bertso inprobisatzailea) Izan Pirata eta ipini belak haizearen kontra izan Pirata eta zeharkatu hainbeste itsaso mota izan Pirata eta mareei egin ezaiezue borroka, izan Pirata ez gelditu inoiz, eta aingurarik ez bota izan Pirata hiri oso bat dago abordatzeko eta. Ekoizpena, errealizazioa eta edizioa: Joseba San Sebastian eta Peru Isasi. Kamerak Partehartzaileak Izan Pirata! Behe-lainozko egun batez atera ginen portutik Mastan mila koloredun bandera jarrita zutik Enbatek eta arrokek jarraitu arren gertutik Donostia abordatzen aritu gara ordutik. Izan gaitezen bihurri, izan gaitezen Pirata Partxe bat begian jarriz egunsentiari kanta Belak zabalduta eta auzolanari tiraka Bihotzean daramagu mundu berri baten mapa . Izan gaitezen Pirata! Belak, zabaldu ditugu, Batu ditugu indarrak Lotu, guregana eta aska ditzagun amarrak Belak, zabaldu ditugu, Batu ditugu indarrak Lotu, guregana eta aska ditzagun amarrak Hamar! Batu ditugu indarrak Lortu! Mundu berri baten mapa. Hamar! Batu ditugu indarrak Lortu! Mundu berri baten mapa. Zatoz zabaldu gaitezen itsaso berrietara Zatoz itsatsi ezazu zure bandera mastara Zatoz txalupa euskaldun, parekide honetara Hamar urteren ondoren gero eta gehiago gara. Izan gaitezen bihurri, izan gaitezen pirata Partxe bat begian jarriz egunsentiari kanta Belak zabalduta eta auzolanari tiraka Bihotzean daramagu mundu berri baten mapa. Izan gaitezen pirata! Ea Piratak, eskerrik asko Piratak! Izan ere zuei esker Donosti dagoeneko ez da Ñoñosti, Donostia da! Eskerrik asko! Lotu, guregana eta aska ditzagun amarrak. Hamar. Batu ditugu indarrak. Lotu. Mundu berri baten mapa. Hamar. Batu ditugu indarrak. Lotu. Mundu berri baten mapa. Belak, zabaldu ditugu, Batu ditugu indarrak Lotu, guregana eta aska ditzagun amarrak Belak, zabaldu ditugu, Batu ditugu indarrak Lotu, guregana eta batu ditzagun indarrak Mundu berri baten mapa Batu ditzagun indarrak Mundu berri baten mapa ...ahaztu ditugunei, erabilitako irudi eta soinuak sareratu dituzuenei era batera ala bestera lagundu gaituzuenei lan luze honekin pazientzia izan duzuenei amorruaren indarrari. Ilargi tabernako lagunei. Eliri, Josebari eta gurekin ez zaudeten Pirata guztiei. Zuei esker edozer da posible Donostia Piratan. Donostiako Piratak. 2013. Donostia. Euskal Herria. Creative Commons - Aitortu - Partekatu.