WEBVTT 00:00:01.000 --> 00:00:06.000 Donostiako Piratek ekoiztua NOTE Paragraph 00:00:20.000 --> 00:00:30.000 Oso harro nago gau honetan horrenbeste jende hain pozik ikusteaz. 00:00:32.000 --> 00:00:38.000 Zorionak Piratak! 00:00:38.000 --> 00:00:46.000 Norbaitek ez baldin badaki, hau Ska da. 00:00:46.000 --> 00:00:48.000 2003ko abuztu hartan galdetu izan baligute 00:00:48.000 --> 00:00:51.000 orduan hasitakoa hamar urteren buruan zertan izango zen 00:00:51.000 --> 00:00:54.000 ez genukeen erantzuten jakingo. 00:00:54.000 --> 00:00:56.000 Baina gaur egun argia da erantzuna 00:00:56.000 --> 00:00:58.000 begi bistan daukat erantzuna 00:00:58.000 --> 00:01:01.000 arraunkadaz arraunkada, Donostia abordatu dugu 00:01:01.000 --> 00:01:04.000 zorionak guztioi! 00:01:34.000 --> 00:01:41.000 Izan Pirata 00:01:41.000 --> 00:01:45.000 Piratak gara jai pregoietatik kanpo utzi gaituztelako 00:01:45.000 --> 00:01:48.000 altxorra gure erara lortzera kondenatu gaituztelako, 00:01:48.000 --> 00:01:49.000 Aste Nagusitik bota gintuzten 00:01:49.000 --> 00:01:53.000 baina itzuli gara hemen geratzeko gainera. 00:01:53.000 --> 00:01:56.000 Izan zaitez Pirata, abordatu Donostia! 00:01:56.000 --> 00:01:58.000 Pirata zergatik? 00:01:58.000 --> 00:02:03.000 Behar genuelako pertsona bat errebeldea zena 00:02:03.000 --> 00:02:06.000 behar genuelako pertsona bat itsasoarekin lotura izango zuena 00:02:06.000 --> 00:02:08.000 Donostiarekin alegia, 00:02:08.000 --> 00:02:11.000 badian izago zuena bere plaza 00:02:11.000 --> 00:02:16.000 eta bertan adieraziko zena 00:02:16.000 --> 00:02:19.000 eta ezaugarri horiek oso ongi batzen zituen piratak. 00:02:19.000 --> 00:02:23.000 Piraten itxura berez negatibotzat ikusi da 00:02:23.000 --> 00:02:27.000 baina neretzako sinbolikoki pisu handia dauka 00:02:27.000 --> 00:02:36.000 jendartean establezituta dauzkagun rol, estereotipo eta betebehar horien kontra 00:02:36.000 --> 00:02:39.000 edo pixka bat aldatzeko modu bat. 00:02:39.000 --> 00:02:46.000 Iruditzen zait borroka zilegi bat dela. 00:02:47.000 --> 00:02:51.000 2003ko Aste Nagusiko diseinatzaile eta kudeatzaileei 00:02:51.000 --> 00:02:54.000 muturren aurrean lehertzen hasten zaien ekimena 00:02:54.000 --> 00:02:57.000 galdera oso xinple batetik abiatzen da 00:02:57.000 --> 00:03:00.000 eta galdera hori da, zer arraio gertatzen zaigu hiri santu honetan 00:03:00.000 --> 00:03:04.000 abuztuko jaiak diren bezala izan daitezen. 00:03:09.000 --> 00:03:13.000 Gaur egun ezagutzen dugun Aste Nagusia 00:03:13.000 --> 00:03:16.000 ez zen 'Aste Nagusia' euskaraz deitzen, 'Semana Grande' deitzen zen gaztelaniaz bakarrik 00:03:16.000 --> 00:03:19.000 eta ekimen gutxi egiten ziren 00:03:19.000 --> 00:03:22.000 garrantzitsuena beti bezala, suak gauetan. 00:03:28.000 --> 00:03:32.000 Guretzat beti Aste Nagusia izan da zerbait ikusteko 00:03:32.000 --> 00:03:38.000 bokadiloa hartu, paseatu, desfile batzuk edo kontzertu batzuk ikusi eta listo. 00:03:38.000 --> 00:03:39.000 Hori zen gure festa. 00:03:45.000 --> 00:03:49.000 Eredu erabat merkantilista izan du 00:03:49.000 --> 00:03:57.000 egia esan horrela jaio zen Aste Nagusia XIX. Mendearen amaieran, 1880ko hamarkadan 00:03:57.000 --> 00:04:03.000 Jose Arana eskoriatzarraren ekimenaren bitartez sortutako jai bat da 00:04:03.000 --> 00:04:06.000 eskoriatzarra Donostiara etorri zen oso gaztetan bizitzera 00:04:06.000 --> 00:04:10.000 Donostiatik Madrilerako bidaia egin zuen 00:04:10.000 --> 00:04:14.000 bertan loteria egokitu eta diruz gainezka Donostiara itzuli zenean 00:04:14.000 --> 00:04:18.000 hor hasi zen antolatzen zezenketak eta kontzertuak 00:04:18.000 --> 00:04:23.000 azken finean, bere negozio-logikaren arabera. 00:04:23.000 --> 00:04:28.000 Garai bertsuan Donostia oso famatu bihurtzen hasi zen 00:04:28.000 --> 00:04:34.000 batez ere Maria Cristina Espainiako erreginak Donostiako Kontxa hondartza hautatu zuelako bere oporleku gisara 00:04:34.000 --> 00:04:40.000 Maria Cristinaren atzetik bazetozen Madrilgo eta inguruetako aristokrata guztiak 00:04:40.000 --> 00:04:44.000 zentzu horretan sortu zen gaztelaniaz Semana Grande deitu ziotena abuztuan 00:04:44.000 --> 00:04:47.000 abuztuaren aurretik uste dut uztailean antolatzen zirela 00:04:47.000 --> 00:04:51.000 baina beno, ohartu ziren komertzianteak eta Jose Arana bera 00:04:51.000 --> 00:04:57.000 negozio askoz hobea egingo zutela abuztuan antolatuz gero 00:04:57.000 --> 00:05:00.000 Eta beno, argi esan behar da, horretarako, 00:05:00.000 --> 00:05:06.000 Donostiako erdigunean Alde Zaharrean ospatzen ziren beste zenbait jai herrikoi periferiara bidali zituztela 00:05:06.000 --> 00:05:14.000 terrenoa libre izan zezan eredu komertziala eta merkantilista zuen jai eredu horrek. 00:05:14.000 --> 00:05:20.000 Eredu hori, urtez-urte, hamarkadaz hamarkada, erreproduzitu egin da 00:05:20.000 --> 00:05:26.000 Francoren garaietan erabat areagotu zen jaia ospatzeko logika hori, 00:05:26.000 --> 00:05:30.000 Franco hil zen, eta ondoren egondako udal gobernu guztiek 00:05:30.000 --> 00:05:35.000 hitzetik hortzera mantendu duten eredua izan da. 00:05:39.000 --> 00:05:43.000 Eredu hori izan da hiriko botere zehatzek 00:05:43.000 --> 00:05:50.000 hiriaz eman nahi izan duten irudia sostengatzeko erabili izan dutena 00:05:50.000 --> 00:05:57.000 eta azkenengo urteetan oso argi geratzen zen enpresa pribatuak geroz eta gehiago NOTE Paragraph 00:05:57.000 --> 00:06:03.000 Aste Nagusiaren parte, jaiaren antolaketaren parte sartzen ikusten zirenean. 00:06:03.000 --> 00:06:08.000 Eta horrela hasi ginen elkarrizketetan CATekin (Centro de Atracción y Turismo) 00:06:08.000 --> 00:06:10.000 eta udaletxearekin 00:06:10.000 --> 00:06:13.000 Sortu genuen Comisión Popular de Fiestas deitzen zena 00:06:13.000 --> 00:06:16.000 Jai Herrikoi Batzordea. 00:06:16.000 --> 00:06:21.000 Nolabait, elkarrizketa horiek aurrera eramateko eta horrekin batera, gure asmoak. 00:06:21.000 --> 00:06:28.000 Donostian ez zen aurrikusten jendeak festaren gozatze autonomorik izatea 00:06:28.000 --> 00:06:34.000 dena oso neurtuta eta pentsatuta etortzen zen erakunde munizipaletik 00:06:34.000 --> 00:06:36.000 eta bertatik esaten zen zer nolako festa egingo zen. 00:06:36.000 --> 00:06:41.000 Jendea udalak martxan jartzen zuen festaren ikusle soila zen. 00:06:41.000 --> 00:06:48.000 Ikusle huts izate hori aldatzeko beti egin izan dira saiakerak Donostian 00:06:48.000 --> 00:06:52.000 bideak irekitzeko partehartze herrikoia ahalbidetzea festetan. 00:06:52.000 --> 00:06:55.000 Txoznak jartzeko saiakerak egin dira 00:06:55.000 --> 00:07:04.000 udal korporazioak inposatzen zuen programari aurre egiteko programazio alternatiboak antolatu dira 00:07:04.000 --> 00:07:11.000 hori trantsiziotik hona, eta zer esanik ez Francoren garaietan, 00:07:11.000 --> 00:07:17.000 baina saiakera guzti horiek sistematikoki torpedeatuak izan dira udal erakundetik, 00:07:17.000 --> 00:07:22.000 agerikoa denez hiriko eskuinak kontrolatzen du. 00:07:22.000 --> 00:07:26.000 Hortik abiatuta, jai herrikoien edozein arnasgune ezabatzen saiatu dira. 00:07:26.000 --> 00:07:31.000 Hasiera txarra izan genuen 1983an Alkain zen orduan alkatea 00:07:31.000 --> 00:07:36.000 eta Boulevardean jarri genuen txozna, munizipalak bidali zituen eta kendu egin ziguten. 00:07:36.000 --> 00:07:42.000 Hurrengo urteetan 1984, 1985 eta 1986an jarraitu genuen Udaletxearekin hitz egiten 00:07:42.000 --> 00:07:45.000 eta aurrera jarraitu genuen. 00:07:45.000 --> 00:07:50.000 1986an nik oroitzapen onak ditut, Labaienekin nolabait adostasun batetara ailegatu ginen 00:07:50.000 --> 00:07:58.000 baimen guztiak eman zizkigun eta kaian antolatzen genituen kontzertuetan 00:07:58.000 --> 00:08:02.000 lortu izan genuen 4.000-5.000 pertsona egotea 00:08:02.000 --> 00:08:07.000 garai hartan ia pentsaezina zena, kopuru handia. 00:08:07.000 --> 00:08:10.000 Eta hor hasi zen gure gainbehera. 00:08:10.000 --> 00:08:17.000 Udaletxetik ikusi zutenean gu gorpuzten ari ginela 00:08:17.000 --> 00:08:21.000 eta nolabait programa ofizialari itzala egiten geniola 00:08:21.000 --> 00:08:24.000 ikusi zuten arriskua 00:08:24.000 --> 00:08:31.000 esaten zuten gure proposamen alternatiboak egitarau ofiziala estaltzen zuela. 00:08:31.000 --> 00:08:34.000 Eta orduan berriz hartu zuten bidea hau debekatzeko. 00:08:34.000 --> 00:08:40.000 Baina momentu txarrena, gogorrena eta bortitzena 1988an izan zen 00:08:40.000 --> 00:08:48.000 Albistur zegoen orduan alkatetzan, eta jarri zuten helburu bezala guri hemen kaia ez uztea 00:08:48.000 --> 00:08:52.000 debekatu ziguten, esan ziguten ezin genuela hemen ezer jarri 00:08:52.000 --> 00:08:59.000 guk uste genuen beste urteetan bezala, azken momentuan agian atzera botako zirela 00:08:59.000 --> 00:09:03.000 eta etorri ginen gure txozna eta eremua montatzera 00:09:03.000 --> 00:09:06.000 hor zehazki eraikin horren azpian 00:09:06.000 --> 00:09:11.000 eta non eta aurkitu ginen sorpresa izugarriarekin 00:09:11.000 --> 00:09:22.000 40 bat polizia munizipal agertu ziren txakurrekin, peloteroekin, kaskoekin, eskudoekin 00:09:22.000 --> 00:09:24.000 inoiz ikusi ez genuena 00:09:24.000 --> 00:09:29.000 polizi munizipala nolabait antidisturbioz prestatuta 00:09:29.000 --> 00:09:35.000 eta hasi ginenean mugimenduak egiten gauzak montatzen hasteko 00:09:35.000 --> 00:09:42.000 beraiek kargatu zuten eta hemen Portaletasen inguruan kriston borroka egon zen aurrez aurre 00:09:42.000 --> 00:09:49.000 zauritu ugari izan ziren, emakume batzuk pilotakadak jaso zituzten 00:09:49.000 --> 00:09:55.000 beste gazte batzuk kopeta edo sudurra puskatuta porraz egindako erasoengatik 00:09:55.000 --> 00:10:01.000 eta esaten dute ere bai, udaltzain batzuk zauritu zirela 00:10:01.000 --> 00:10:04.000 baina azken finean borroka hura ikusgarria izan zen 00:10:04.000 --> 00:10:11.000 izan ere, Donostian ez zen sekula ikusi halako enfrentamentu bat hiritar eta udaltzainen artean. 00:10:11.000 --> 00:10:17.000 Horrek suposatu zuen noski ondorengo errepresioa 00:10:17.000 --> 00:10:23.000 komisioko 12 kidek jaso zuten mehatxua 00:10:23.000 --> 00:10:28.000 16 hilabetetako kartzelaldia, azkenean epaileak atzera bota zuen 00:10:28.000 --> 00:10:34.000 egun horretan behintzat agoantatu genuen, lortu genuen txozna hor montatzea 00:10:34.000 --> 00:10:36.000 lortu genuen egitaraua aurrera eramatea 00:10:36.000 --> 00:10:39.000 baina azkenean suposatzen genuena gertatu zen. 00:10:39.000 --> 00:10:50.000 Goizaldean 'Beltzak' etorri ziren, uste det izango zela agian Donostiako lehen aktuazioa 00:10:50.000 --> 00:10:55.000 etorri ziren furgoneta ugari, antidisturbioz tope jantzita 00:10:55.000 --> 00:11:02.000 eta gu ez geunden aurre egiteko egoeran, ez zen gure helburua ere 00:11:02.000 --> 00:11:10.000 eta genuen material guztia kenduarazi ziguten eta konfiskatu egin ziguten. 00:11:10.000 --> 00:11:15.000 Hurrengo egunetan nolabait saltoak egiten genituen 00:11:15.000 --> 00:11:18.000 eta txozna montatzen genuen Boulevardean arratsaldeko 18:00etan 00:11:18.000 --> 00:11:21.000 eta agoantatzen genuen goizaldeko 02:00ak-03:00ak arte 00:11:21.000 --> 00:11:25.000 non berriz desmontatzen genuen materiala ez galtzeko. 00:11:25.000 --> 00:11:28.000 Eta horrela egunero montatzen-desmontatzen ibili ginen. 00:11:28.000 --> 00:11:31.000 Guretzat desgaste handia izan zen 00:11:31.000 --> 00:11:36.000 baina lortu genuen bandera tinkoa edukitzea 00:11:36.000 --> 00:11:41.000 baino bai ikusi genuela Udaletxeak emandako pauso hori ez bakarrik debekatzea 00:11:41.000 --> 00:11:44.000 baizik eta prest egotea hiritarrak erasotzeko 00:11:44.000 --> 00:11:51.000 zail izango zela hortik aurrera gainditzea. 00:11:51.000 --> 00:11:53.000 Egoera horrek ekarri zuen kasik-kasik ezereza 00:11:53.000 --> 00:11:58.000 udaletxeak antolatzen zituen lau gauza horiek egotea 00:11:58.000 --> 00:12:06.000 herritarrek beste arlo askotan antolatzen ziren moduan etsituta zeuden Aste Nagusiari zegokionez 00:12:06.000 --> 00:12:09.000 gertaera guzti horiengatik. 00:12:09.000 --> 00:12:15.000 Ulertzen dut urteak pasata, ezin dut zehazki esan noiz 00:12:15.000 --> 00:12:20.000 1990 edo 1992an beste nolabaiteko berpizkundea izan zela 00:12:20.000 --> 00:12:23.000 jende berria sartu zela, asmo berriekin. 00:12:23.000 --> 00:12:27.000 Horiek saiatu ziren koadrilen bitartez 00:12:27.000 --> 00:12:35.000 Aste Nagusiko eta Herriko Jai Batzoardearen espiritua mantentzen edo berpizten 00:12:35.000 --> 00:12:39.000 fruitu ezberdinekin, eta horiek ere urte batzuk pasatu zituzten 00:12:39.000 --> 00:12:45.000 eta nolabait ailegatzen gara momentu honetara. 00:12:45.000 --> 00:12:49.000 Festa garrantzitsua da jendeak eguneroko errutinarekin hautsi dezan 00:12:49.000 --> 00:12:56.000 egunerokoa, lanekoa, bere egun normaletan edozein pertsonak egiten duen gauza guztiekin. 00:12:56.000 --> 00:13:05.000 Astean zehar, harreman estandard batzuk besterik ez dauzkagu, normalizatuak nolabait deitzearren. 00:13:10.000 --> 00:13:12.000 Festak monotoniarekin hausten du 00:13:12.000 --> 00:13:19.000 festak hausten du bizitza modu erritualizatu batean ulertzeko modua 00:13:19.000 --> 00:13:27.000 garrantzitsua da festa batez ere normalizazio horri kontrapisua sortzeko 00:13:27.000 --> 00:13:33.000 botere politiko eta ekonomikoek bizimoduak estandarizatu dizkigute 00:13:33.000 --> 00:13:39.000 festa beharrezko kontrapisu hori da eta jendearen higiene mental hori lortzen da 00:13:39.000 --> 00:13:48.000 eguneroko bizitzatik ateratzen da eta ulertarazten dio bere bizitza zerbait gehiago badela. 00:13:48.000 --> 00:13:55.000 Topo egin dezakegula elkarrekin eta modu lasaian aritu, horrenbesteko normatibizaziorik gabe. 00:13:58.000 --> 00:14:05.000 Orain ikusten ari garena euskaldunentzat pilota bezain garrantzitsua da 00:14:05.000 --> 00:14:09.000 hau Fandangoa da, Fandango ezaguna. 00:14:09.000 --> 00:14:15.000 1990. hamarkadako urteetan badaude bestelako saiakera batzuk. 00:14:15.000 --> 00:14:21.000 Egia da ordurako Udala eta Jai Komisioaren arteko harremana erabat gaiztotuta zegoela 00:14:21.000 --> 00:14:26.000 eta aurkitzen gara 1990. hamarkada amaieran eta 2000. urtearen hasieran 00:14:26.000 --> 00:14:31.000 egoera erabat tristearekin Aste Nagusiari dagokionean. 00:14:31.000 --> 00:14:35.000 Bazegoen sentsazio bat oso orokortua, nik uste jende askok konpartituko duena 00:14:35.000 --> 00:14:39.000 2000. urtean eta 1990. hamarkadako azken urteetan 00:14:39.000 --> 00:14:42.000 Aste Nagusia oso kaxkarra zela. 00:14:42.000 --> 00:14:45.000 Aste Nagusia lehen kaka bat zen. 00:14:45.000 --> 00:14:52.000 Ondorioz, sentsazio horrekin puskatzeko asmoa goruntza zihoan 00:14:52.000 --> 00:14:59.000 eta elkartzen dira hainbat elementu, nik batez ere bi komentatu nahiko nituzke 00:14:59.000 --> 00:15:04.000 alde batetik tabernariak, Alde Zaharreko sektore bat zen bere egiten zutena deskontentu hori 00:15:04.000 --> 00:15:07.000 suposatzen dudalako ostalari bezala ere eragina zuelako beraiengan 00:15:07.000 --> 00:15:11.000 baina baita ere zelako jende bat herri mugimenduetan integratuta 00:15:11.000 --> 00:15:15.000 eta nahi zuelako Donostiako festa bat herrikoia eta izaera zuena. 00:15:15.000 --> 00:15:21.000 Ondorioz, beraiek hasten dira gauzatxo batzuk egiten, bazkariak, jolasak koadrilen artean... 00:15:21.000 --> 00:15:25.000 Tabernak gauzak antolatzen hasi zirenean, oraindik ez zeudenean gazteak antolakuntzan 00:15:25.000 --> 00:15:29.000 Ikatz kalean gauzak antolatzen hasi ginen. 00:15:29.000 --> 00:15:32.000 Esan ziguten taberna bakoitzak jolas bat antolatu behar genuela 00:15:32.000 --> 00:15:38.000 lau pertsona zihoazen ski-ak, airean botatzen ziren arrautzak hartzea, eta antzeko gauzak... 00:15:49.000 --> 00:15:56.000 Guk “Euskal Bizikleta” antolatu genuen haurren bizikletekin. 00:16:00.000 --> 00:16:08.000 Nik gogoratzen dut hasiera batean, tabernariek eta tabernetan sortu genuen zerbait izan zela 00:16:08.000 --> 00:16:17.000 eta gero pixkanaka Gazte Asanblada eta gaztetxeen arteko elkarlan batek bultzatu zuela Piraten asuntoa. 00:16:32.000 --> 00:16:38.000 Gazte multzo bat oso irudimentsua zen, haize berriekin zetorrena 00:16:38.000 --> 00:16:44.000 sentsazio hori zuena Aste Nagusiaren eskastasun horretaz edo festa egiteko ezintasun horretaz 00:16:44.000 --> 00:16:46.000 eta horrekin aldatu nahi zuena. 00:16:46.000 --> 00:16:52.000 Orduan bi elementu horiek batzen dira eta ateratzen da hau: Piratak. 00:16:52.000 --> 00:16:56.000 Donostiarrik gabe ez dago Aste Nagusirik 00:16:56.000 --> 00:17:01.000 hiri baten memoria eta festa gogoa ezkutatu ezina da. 00:17:01.000 --> 00:17:10.000 Jaien altxorra begi-bistan dago eta berreskuratzeko gogoak indar hartu du berriro. 00:17:10.000 --> 00:17:13.000 Egin dezagun denok batera abordatzea. 00:17:13.000 --> 00:17:19.000 Egin dezagun guztion artean Aste Nagusia. Gora Piratak! 00:17:24.000 --> 00:17:29.000 Horretarako behar genuen ekintza zentral bat eta ekintza zentral hori 'Abordajea' izan zen, dudarik gabe. 00:17:32.000 --> 00:17:35.000 Eta itsasora botatzen gara. 00:17:35.000 --> 00:17:42.000 Itsasoa hartzen dugu borroka lan eremu gisa, bi arrazoi nagusirengatik batez ere. 00:17:42.000 --> 00:17:47.000 Alde batetik ikusten genuelako Donostian jaia eraldatzen hasi nahi bagenuen 00:17:47.000 --> 00:17:52.000 donostiarrok lotura edukiko genuen elementu bat beharko genuela 00:17:52.000 --> 00:17:58.000 argi eta garbi ikusi genuen Donostia zerbaitek desberdintzen badu hori itsasoa dela. 00:17:58.000 --> 00:18:04.000 Orduan argi ikusi genuen antolatuko genuen edozer itsasoari loturik egon behar zela erabat. 00:18:04.000 --> 00:18:12.000 Eta bestetik ohartu ginen administrazioaren aldetik, bazegoela hutsune burokratiko bat itsasoari zegokionean 00:18:12.000 --> 00:18:17.000 batez ere Udala, Eusko Jaurlaritza eta beste administrazioen konpetentzien artean 00:18:17.000 --> 00:18:22.000 eta bai, baliatu genuen hutsune hori aurrera jotzeko gure planteamendu guztiarekin. 00:18:22.000 --> 00:18:25.000 Horretarako abordajea planteatu genuen. 00:18:25.000 --> 00:18:29.000 Abordajeak logika oso argia zuen 00:18:29.000 --> 00:18:33.000 behar genuen ekimen bat jaia eta aldarrikapena uztartuko zituena 00:18:33.000 --> 00:18:36.000 eta hiru oinarri nagusiren gainean eraikia. 00:18:36.000 --> 00:18:44.000 Bata zen desobedientziarena, herritarrok ez genuela zertan baimenik eskatu gure herriko jaietan parte hartu ahal izateko 00:18:44.000 --> 00:18:51.000 horregatik erabaki irmoa zen inolako baimenik eskatu gabe ekitaldi hori ospatu ahal izatea. 00:18:51.000 --> 00:18:54.000 Bigarrena zen umorearen kontua. 00:18:54.000 --> 00:19:00.000 Irudimenari lotuta umorea beharrezkoa ikusten genuen gure mezua ahalik eta gehien zabaldu ahal izateko 00:19:00.000 --> 00:19:05.000 eta momentu horretan Aste Nagusiak erakusten zuen hertsitasun hori gainditu ahal izateko. 00:19:05.000 --> 00:19:08.000 Eta hirugarrena, nola ez, parte hartzearena. 00:19:08.000 --> 00:19:13.000 Ahalik eta jende gehienak parte hartuko zuen ekimena izan behar zuen. 00:19:16.000 --> 00:19:18.000 Xumetasun horretan hasi zen 00:19:18.000 --> 00:19:26.000 elkartu ziren lehen urte hartan 10 bat baltsa, 15 bat, 20 bat, ez dut zehazki gogoratzen 00:19:26.000 --> 00:19:29.000 nik neuk gogoratzen det bertan izan nintzela. 00:19:38.000 --> 00:19:40.000 Horrek gantxoa zuen, horrek arrakasta izan zuen. 00:19:42.000 --> 00:19:44.000 Asmatu egin zen, asmatu egin genuen jendearen gogo horretan. 00:19:44.000 --> 00:20:01.000 "Brankatik behera, aingura..." 00:20:06.000 --> 00:20:08.000 Piratak oso jende ona dira. 00:20:08.000 --> 00:20:15.000 Hasieran gogoratzen dut esan zidatela lehen urtean, polizia munizipala zain zutela atxilotzeko. 00:20:15.000 --> 00:20:21.000 Gogoan dut lehenengo abordajea amaitu genuenean Kontxan, hondartzan 00:20:21.000 --> 00:20:24.000 polizia munizipala etorri zitzaigula identifikazio eske 00:20:24.000 --> 00:20:27.000 identifikaziorik ez genuela erantzun genion 00:20:27.000 --> 00:20:32.000 eta jarraian esan ziguten bertan ezin genituela baltsen hondakinak utzi. 00:20:32.000 --> 00:20:41.000 Azkenean momentuko asanblea baten ondoren erabaki genuen baltsa guztiak udaletxearen aurrera botatzea protesta modura. 00:20:41.000 --> 00:20:45.000 Arazo gehien eduki genuena izan zen hori aurrera ateratzea 00:20:45.000 --> 00:20:51.000 udaletxetik eta CATetik arazo pila eta traba asko jartzen zizkigutelako 00:20:51.000 --> 00:20:56.000 baina pixkanaka Gazte Asanbladek eta lan hori hartu zutenean 00:20:56.000 --> 00:21:01.000 bai lortu genuela antolakuntza on batekin ekitaldi hori aurrera ateratzea. 00:21:01.000 --> 00:21:06.000 “Agintari ta jauntxoak Arraunean galeretan" 00:21:06.000 --> 00:21:13.000 "Bandera pirata dago Udaletxeko mastan...” 00:21:14.000 --> 00:21:22.000 Hasiera batean guk mugimendu oso modu informalean hasi zen, lagun batzuk ginen. 00:21:22.000 --> 00:21:28.000 Eboluzio bat ematen da, bigarren urtea, hirugarren urtea hazkunde bat 00:21:28.000 --> 00:21:32.000 eta esan dezakegu bosgarrenera iristerakoan hori konsagrazio bat izan zen. 00:21:32.000 --> 00:21:33.000 Guztiz konsagratu zen festa. 00:21:55.000 --> 00:22:01.000 Jaiak aurrera egiten du, urtetik urtera geroz eta arrakasta handiagoa du antolatzen dugunak 00:22:01.000 --> 00:22:06.000 eta ikusten dugu behar dutela donostiarrek 00:22:06.000 --> 00:22:11.000 Donostiako Piraten programaren baitan parte hartzen duten herritarrek 00:22:11.000 --> 00:22:16.000 irudi bat, irudi horrekin identifikatuak sentituak izateko. 00:22:16.000 --> 00:22:22.000 2007. urtean aurkezten dugu lehen aldiz Ezkila Kapitaina izango dena. 00:22:22.000 --> 00:22:27.000 Ezkila Kapitaina sortzeko lehenik eta behin atzera egiten dugu berriz ere 00:22:27.000 --> 00:22:31.000 aztertzen dugu edo irakurtzen dugu Donostiako historiak eman duena 00:22:31.000 --> 00:22:34.000 eta konturatzen gara Donostia mendeetan atzera 00:22:34.000 --> 00:22:40.000 pirata portu garrantzitsu bat, edo gutxienez Kortsario portu garrantzitsua izana dela. 00:22:40.000 --> 00:22:47.000 Hasten gara hor pertsonaiak begiratzen, eta pertsonaien artean aurkitzen dugu 'Campanario' ezizenez ezaguna zen pirata 00:22:47.000 --> 00:22:53.000 hitz joko nahiko aldrebesa eginez, gaztelaniazko 'Campanario' bilakatzen dugu euskarazko 'Ezkila' 00:22:53.000 --> 00:23:00.000 eta horrela 'Ezkila Kapitaina' bilakatzen da Donostiako Piraten irudi edo ikur nagusia. 00:23:00.000 --> 00:23:04.000 Eta urtetik urtera geroz eta ezagunagoa den irudia. 00:23:04.000 --> 00:23:07.000 Zorionak! 00:23:07.000 --> 00:23:16.000 Zorionak berriz ere, larunbatean esan bezala Donostia abordatzeagatik. 00:23:16.000 --> 00:23:20.000 Zorionak lan guztiagatik. 00:23:20.000 --> 00:23:25.000 Antolaketa erdi-profesionala exigitzen du horrelako ekimen batek 00:23:25.000 --> 00:23:38.000 Urtarrilean hasten da, aurreko urteko ekimena baloratu eta hurrengo urterako zer gauza planteatuko ditugun berriak ikustea, 00:23:38.000 --> 00:23:40.000 hitz egitea, adostea edo planteatzea. 00:23:40.000 --> 00:23:48.000 Bertan pilatzen den material, zikinkeri eta logistika guztiek eramaten zaituzte 00:23:48.000 --> 00:23:52.000 Abordaia bezalako egun batean 200 pertsona aritzea batera lanean. 00:23:52.000 --> 00:23:56.000 Egia esan ia 24 orduz ari da jendea lanean. 00:23:56.000 --> 00:24:03.000 Igual ikusgarriena da parrandan edo jaian zehar egin behar diren lan horietan barran zerbitzen egotea 00:24:03.000 --> 00:24:09.000 edo kontzertuetan segurtasuna, baina egia esan bai Aste Nagusiaren aurretik 00:24:09.000 --> 00:24:12.000 bai Aste Nagusiak iraun bitartean eta baita ondoren ere lan pila bat dago egiteko. 00:24:12.000 --> 00:24:20.000 Adibidez, karpa montatzen hasteko bi egun lehenago hasten gara montaiarekin 00:24:20.000 --> 00:24:27.000 astebete lehenago egiten dugu koadrila guztien arteko bilera bat ardura eta turno guztiak banatzeko 00:24:27.000 --> 00:24:32.000 agian azalekoak diren lan horiez gain, badaude lan pila bat jendea parrandan ari denean 00:24:32.000 --> 00:24:37.000 turno pila bat daude garbiketarako hurrengo egunerako dena prest egoteko 00:24:37.000 --> 00:24:43.000 kontzertuak baino ordu dexente lehenago egin behar da soinu proba, taldeei afaria eman 00:24:43.000 --> 00:24:50.000 eta Aste Nagusiaren ondoren desmontaje guztia dator 00:24:50.000 --> 00:24:56.000 material guztiaren desmontajea, gune guztiak utzi behar direlako lehen zeuden bezala edo hobeto 00:24:56.000 --> 00:25:03.000 gero bilerak ikusteko zertan egin den huts, zer egin daitekeen hobeto 00:25:03.000 --> 00:25:09.000 hurrengo urteei begira hobekuntzak egoteko. 00:25:09.000 --> 00:25:14.000 Konturatu ginenerako, aste osorako egitaraua sortzen genuen 00:25:14.000 --> 00:25:20.000 eta ulertzeko, garai hartan Piraten barnean ematen ari zen eztabaida bat antolaketa eredu berriaren inguruan. 00:25:20.000 --> 00:25:27.000 Antolakuntza eredu berri honetan badute lekua pertsona orok zein talde orok edozer gauza antolatzeko. 00:25:27.000 --> 00:25:35.000 Geroz eta koadrila gehiagok parte hartzen zutenez, aurten da momentua "kofradia" bat sortu 00:25:35.000 --> 00:25:40.000 koadrila guztiak elkartu eta gazteentzako ekintzak eta antolatu. 00:25:40.000 --> 00:25:49.000 Eta Piraten antolakuntza berri honetan, lekua hartu eta gazteontzako egitarau propioa antolatu. 00:25:49.000 --> 00:25:55.000 Hor hasieran, taberna zulo horretan sortu zen zerbait, 00:25:55.000 --> 00:25:59.000 zenbateraino iritsi den ikustea harrigarria da. 00:25:59.000 --> 00:26:03.000 Abordaia goizeko 05:00etatik hasten da 00:26:08.000 --> 00:26:11.000 gauerarte irauten duen ekintza bat da 00:26:17.000 --> 00:26:24.000 Hau portuan hasten da eta hasiera batean orden bat mantentzeko 00:26:24.000 --> 00:26:30.000 filtro batzuk daude txaleko laranja batzuekin. 00:26:54.000 --> 00:26:59.000 Hauek pasa ondoren, iristen zara baltsa montatu behar duzun lekura 00:26:59.000 --> 00:27:07.000 baltsa montatzean beste laguntzaile batzuk daude laguntzen dizutena behin montatuta uretara eramaten. 00:27:55.000 --> 00:27:59.000 Politena da portutik ateratzen dena Kontxaraino 00:27:59.000 --> 00:28:01.000 baino honen atzean auzolan bat dago 00:28:01.000 --> 00:28:08.000 eta antolaketa hasten da orden bat eramateko, baltsa bakoitza montatzeko ordu bat dago 00:28:08.000 --> 00:28:15.000 eta hau errespetatzeko laguntzaile batzuk daude. 00:28:15.000 --> 00:28:24.000 Gero uretan neoprenoekin beste laguntzaile batzuk daude antolatzen dituztenak uretan baltsa guztiak. 00:28:24.000 --> 00:28:29.000 "Ordu erdi barru Donostia gurea egingo dugu..." 00:28:30.000 --> 00:28:38.000 Eta goizean jendea baltsak prestatzen hasten denean jendea bazkaria prestatzen ari da... 00:28:42.000 --> 00:28:46.000 Eta abordaia hasterakoan antolakuntzakoak jasotzen hasten dira 00:28:46.000 --> 00:28:52.000 eta Kontxara iritsi arte eta jendea joan arte jasotzen ibiltzen dira. 00:28:52.000 --> 00:28:53.000 Abordatzera! 00:29:27.000 --> 00:29:30.000 "Brankatik behera, aingura" 00:29:30.000 --> 00:29:33.000 "200 kanoien indarraz gure herrira jausi gera" 00:29:33.000 --> 00:29:35.000 "Donostia osoan barrena kalaberaren algara" 00:29:35.000 --> 00:29:38.000 "200 kanoien indarraz gure herrira jausi gera" 00:29:38.000 --> 00:29:41.000 "Donostia osoan barrena kalaberaren algara" 00:30:06.000 --> 00:30:14.000 Segurtasunak ere garrantzia dauka, elkarlan bat dago Gurutze Gorriarekin eta suhiltzaileekin. 00:30:14.000 --> 00:30:19.000 "Jai herrikoien aldeko bandera kaioen pare zeruan" 00:30:19.000 --> 00:30:25.000 "egurrezko hanka herrena dantza bizian kalean" 00:30:25.000 --> 00:30:30.000 "Jai herrikoien aldeko bandera kaioen pare zeruan" 00:30:30.000 --> 00:30:35.000 "egurrezko hanka herrena dantza bizian kalean" 00:30:38.000 --> 00:30:46.000 Eta gero hondartzaraino iristean, ondoren ere gaua arte jendea egoten da guztia jasotzen. 00:31:36.000 --> 00:31:44.000 Antolaketan 200 bat pertsonak hartzen dute parte eta auzolan hau ez balego, 'Abordaia' ez litzateke ezer izango. 00:31:44.000 --> 00:31:45.000 Jaurtitzen dugu harria 00:31:45.000 --> 00:31:52.000 ikusten dugu lehen momentutik herritarrek bat egiten dutela proposatzen dugun ekimenarekin 00:31:52.000 --> 00:31:55.000 galdera bat dugu buruan momentu horietan 00:31:55.000 --> 00:32:07.000 nola egiten dugun poliki-poliki Udalak eta botere ezberdinek jaia eta herritarrei ebatsi dizkiguten espazioak errekuperatzeko. 00:32:07.000 --> 00:32:12.000 Eta urte batean bururatu zitzaigun egitea 'Irrikitaldia'. 00:32:12.000 --> 00:32:18.000 Zela urte guztian zehar udaletxeak edo alkateak egindako hainbat gauza 00:32:18.000 --> 00:32:24.000 edo jartzen zizkigun trabei parodia moduko hori egiteko. 00:32:24.000 --> 00:32:29.000 Zer iruditu zaizue aurtengo festen egitaraua? 00:32:31.000 --> 00:32:34.000 Odon! Odon! (Donostiako alkate izan zen Odon Elorza) 00:32:34.000 --> 00:32:41.000 Autoritateak festaren lehen lerroan dauden logika bat inposatzen saiatzen dira. 00:32:41.000 --> 00:32:50.000 Apaiza, militarra, alkatea beri lehen lerroan daude, eta gainontzekoak bigarren mailako partehartzaileak dira. 00:32:50.000 --> 00:32:52.000 Talka hori da jai herrikoia 00:32:52.000 --> 00:32:58.000 jendea festari ematen saiatzen den bultzakada non beraiek diren partehartzaileak. 00:32:58.000 --> 00:33:02.000 Botereak inposatzen duen festa ereduari kontraesan asko sortu dizkio horrek. 00:33:02.000 --> 00:33:06.000 Adibide soil bat jartzeko, erraldoi eta buruhandien konpartsa batek 00:33:06.000 --> 00:33:11.000 enfrentamendu hori erritualizatzen du jendearen eta boterearen artean 00:33:11.000 --> 00:33:13.000 baita honek festa ulertzeko duen modua ere. 00:33:13.000 --> 00:33:17.000 Jendea autoritateengana hurbiltzen saiatzen zen, erraldoiek sinbolizatzen dutena 00:33:17.000 --> 00:33:24.000 eta buruhandiak egoera deskontrola ez zedin saiatzen ziren, jendeak erraldoiak uki ez zitzan, boterearen komitiba hauts ez zezaten. 00:33:24.000 --> 00:33:36.000 Beste askoren arteko adibide bat da, jaien inguruan dagoen borroka herrikoia argi ikusten da. 00:33:36.000 --> 00:33:42.000 Egunon, oso gustora nago, txalo bero bat mesedez. San Sebastian. 00:33:48.000 --> 00:33:51.000 Zu zara ongi etorria hemen eta oso maitatua. 00:33:51.000 --> 00:33:53.000 Onbre, mesedez, joan zaitez helatuak saltzera. 00:33:53.000 --> 00:33:56.000 Por favor! Sofia, non zaude? 00:34:35.000 --> 00:34:40.000 Jaietan gizarte ereduen arteko borrokak erreproduzitu egiten dira 00:34:40.000 --> 00:34:46.000 eta hori oso garbi ikusten da botereak jaietan ezarri dituen zenbait erritutan. 00:34:46.000 --> 00:34:52.000 Aste Nagusiaren kasuan izango litzateke 'Salve' izenez ezagutzen den prozesioa 00:34:52.000 --> 00:34:57.000 Francoren garaian sortutako ohitura edo erritua da 00:34:57.000 --> 00:35:01.000 ondorengo udal gobernari guzti-guzti-guztiek errepikatu izan dutena 00:35:01.000 --> 00:35:08.000 Francoren garaitikan ospatzen da erritu hori, Francori Udalak harrera egiten zion Donostiara 00:35:08.000 --> 00:35:12.000 harrera egiten zion Donostiako gaztelaniazko izena zuen 'Semana Grande'-ra 00:35:12.000 --> 00:35:19.000 eta udaletxetik Santa Maria Elizaraino prozesio moduko bat egiten zuten. 00:35:19.000 --> 00:35:22.000 Erritu horiek poliki-poliki aldatzen joan dira 00:35:22.000 --> 00:35:29.000 Salvearen kasuan herriak lortu zuen erritu hori bertan behera geratzea 00:35:29.000 --> 00:35:34.000 eta gure asmoa da, hein handi batean, 00:35:34.000 --> 00:35:40.000 Aste Nagusi, edo hobeto esateko gaztelaniazko 'Semana Grande'-an hain errotuta egon diren 00:35:40.000 --> 00:35:45.000 erritu atzerakoi guzti horiei guztiei buelta ematea da. 00:35:45.000 --> 00:35:50.000 Erritu horiei itzuli egiteko, maiz erritu horien jabe egin gara gu ere. 00:35:50.000 --> 00:35:58.000 Jaiaren hasiera bagenuen, abordaiak pizten zuen gure jaiaren suziriaren metxa 00:35:58.000 --> 00:36:01.000 baina ez genuen inolako ekimenik jaiari amaiera emateko. 00:36:01.000 --> 00:36:11.000 Eta horrela sortu zen, bere garaiko Salve izenez ezagun zen prozesio horri irri egitearen ekitaldia 00:36:11.000 --> 00:36:14.000 'Irrikitaldia' izenez ezagutzen dena. 00:36:14.000 --> 00:36:19.000 "Donostia ez da eskaparate bat artifizialak diren suaren zeruan" 00:36:19.000 --> 00:36:24.000 "Donostia ez da barandila bat Kontxako badiaren argazki ereduan" 00:36:25.000 --> 00:36:30.000 Ezagutzen dugun Aste Nagusiak badu oraindik Francoren garaiko erritu zaletasun hori 00:36:30.000 --> 00:36:36.000 baizik eta lehendik ere datorren beste izaera eta infrentzu hori 00:36:36.000 --> 00:36:40.000 'Belle Epoque'-aren garaian sortzen dena. 00:36:40.000 --> 00:36:44.000 Guk Irrikitaldiaren bitartez infrentzu horri irri egiten diogu 00:36:44.000 --> 00:36:52.000 eta baliatzen dugu jaia amaitzeko botereari ironia erakutsiz, botereari irri eginez. 00:36:52.000 --> 00:37:06.000 Nik uste hautsi egin behar dugula sustraietik festetan egon den topiko batekin. 00:37:07.000 --> 00:37:16.000 Festa eta politika ezkontezinak direla. 00:37:17.000 --> 00:37:20.000 Politikaz hitz egiten dudanean hitz egiten ari naiz herriaz 00:37:20.000 --> 00:37:30.000 ari naiz hitz egiten gai sozialez, herrian daudenak, bor-bor daudenak, ikus ditzakegunak edo eguneroko gauzak. 00:37:30.000 --> 00:37:32.000 Ez naiz politikoei buruz hizketan ari. 00:37:32.000 --> 00:37:43.000 Politikarekin hautsi behar dela dioten horiek dira justu festak erabiltzen dituztenak beren buruak ofizialtzat eginez 00:37:43.000 --> 00:37:53.000 eta aldarrikatzen dutenak ez dela egon behar inongo aldarrikapenik, disidentziarik festetan. 00:37:53.000 --> 00:37:55.000 Eta horrekin hautsi egin behar da, gezurra delako. 00:37:55.000 --> 00:38:01.000 Festak dira herriarenak, eta herriak erabili egin behar ditu festak bere aldarrikapenak egiteko 00:38:01.000 --> 00:38:08.000 eta ez diogu inoiz inoiz inoiz utzi behar inongo politikariri edo jauntxori hori hausten. 00:38:33.000 --> 00:38:38.000 "Bizi bagara Piratak oraino, Revolution..." 00:38:38.000 --> 00:38:43.000 "Askatasunaren porturaino, Revolution..." 00:38:45.000 --> 00:38:51.000 Hori izan zen Irrikitaldia jaiotzeko arrazioetako bat. 00:38:51.000 --> 00:39:03.000 Gogoratzen naiz guretzat zela egunik politena, azken eguna zelako eta Piratetan lan egiten genuenok jai hartzen genuela 00:39:03.000 --> 00:39:14.000 eta urtez urte neretzat eta Piratetan lanean ibiltzen direnentzat egun politena dela eta izango dela beti. 00:39:29.000 --> 00:39:35.000 Beno Piratak, duela hamar urte Jon Tronbonek deitu zidan egiteko kantu bat Piraten alde 00:39:35.000 --> 00:39:39.000 nahi zutelako Piratek dinamizatu Donostian. 00:39:39.000 --> 00:39:43.000 Hor kolaboratu nuen, eta nork esango zigun denoi, geurea dela garaipena! 00:39:43.000 --> 00:39:47.000 Piratona dela garaipena! Donostia gurea dela! 00:39:47.000 --> 00:39:49.000 Give it to me one time 00:39:49.000 --> 00:39:52.000 Emaidazu bitan 00:39:52.000 --> 00:39:54.000 Give it to me three times 00:39:54.000 --> 00:39:57.000 Emaidazu lautan. 00:40:55.000 --> 00:40:59.000 Eskerrik asko Donostiako Piratak! 00:41:00.000 --> 00:41:04.000 Euskal Herria erokeria bat da. Benetako erokeria. 00:41:04.000 --> 00:41:13.000 Azken urteetan Piratek nabarmentzeko izan duten beste esparru bat musikarena izan da. 00:41:13.000 --> 00:41:22.000 Hasiera batean Piratek musika eskaintza bat egiten zuten Trinitate plazan 00:41:22.000 --> 00:41:34.000 eta helburua Aste Nagusiak dituen gastuak kubritzea zen. 00:41:34.000 --> 00:41:41.000 Nere erantzukizuna Piratetan lanean ibili nintzen 3-4 urtetan arlo ekonomikoaren ingurukoa zen 00:41:41.000 --> 00:41:53.000 aipatu nahi nuke behintzat ni egon nintzen urte horietan Piratek izan dugun eredua autogestionatua izan dela erabat 00:41:53.000 --> 00:42:00.000 teorikoki, eta praktikan, jasangarria izan behar zuen modelo ekonomikoa geneukan 00:42:00.000 --> 00:42:01.000 eta horrela izan da. 00:42:01.000 --> 00:42:09.000 Ez degu euro bat ere jaso erakunde publikoetatik eta inondik lortu, ezta eskatu ere 00:42:09.000 --> 00:42:17.000 eta gurekiko ere izan behar genuen koherente eta horrela izan da. 00:42:17.000 --> 00:42:26.000 Eredu autogestionatua martxan jarri genuen hasieratik eta egin ditugun ekitaldi guztiek ez dute euro bat eman 00:42:26.000 --> 00:42:29.000 ez dugu irabazirik eduki baina ez dugu euro bat galdu. 00:42:29.000 --> 00:42:40.000 Koherentzia hori mantendu dugu eta erakutsi dugu autogestioaren bidean eredu hau ere posible dela. 00:42:40.000 --> 00:42:44.000 Hasiera batean egun bateko kontzertuak egiten ziren 00:42:44.000 --> 00:42:49.000 gero beste urte batzuetan posible izan zen bi egunetan egitea Trinitate enparantzan. 00:42:49.000 --> 00:42:53.000 Egin diren kontzertu hauetan alde batetik apostua egin dugu 00:42:53.000 --> 00:43:01.000 Donostiako talde lokalekin gure kontzertuen agendan leku bat utziz 00:43:01.000 --> 00:43:11.000 eta era berean, momentuan gehien jotzen ari zen euskal taldea saiatzen ginen ekartzen. 00:43:11.000 --> 00:43:17.000 Ni gogoratzen naiz Trinitate enparantzan nola gelditzen zen eszenarioa justu-justu 00:43:17.000 --> 00:43:21.000 baina oso ongi antolatuta, eta jendetza etorri zen. 00:43:21.000 --> 00:43:28.000 Guk etorri aurretik gure dudak, Donostian, ez genekien ze giro egongo zen 00:43:28.000 --> 00:43:31.000 eta harrituta geratu ginen giro oso polita egon zelako. 00:43:31.000 --> 00:43:38.000 Trinitate plaza egun batzuez erabiltzeko baimena lortu genuen hasierako urte haietan 00:43:38.000 --> 00:43:44.000 baina ekimen eta eskaintza asko Donostiako gaztetxe desberdinetan egiten ditugu 00:43:44.000 --> 00:43:49.000 izan Letaman, izan Kortxoenea edo izan Ametsenean bere garaian. 00:43:49.000 --> 00:43:55.000 Azkenean erabaki genuen guk ere gure printzipioengatik Piratek antolatzen zituzten ekimenak 00:43:55.000 --> 00:43:59.000 eta jaiak orokorrean doakoak izan behar zirela. 00:43:59.000 --> 00:44:08.000 La Flamenka gunea lortu izana oso garrantzitsua izan da musika mota ezberdinak 00:44:08.000 --> 00:44:11.000 eta programazio guztia batera barruan sartzeko. 00:44:11.000 --> 00:44:16.000 Ikusten dugu argi eta garbi guneak berak ere izen pirata bat behar duela 00:44:16.000 --> 00:44:20.000 izen pirata bat zeina errotua egon behar duen Donostiaren beraren historiarekin 00:44:20.000 --> 00:44:23.000 eta halako batean aurkitzen dugu La Flamenka izena. 00:44:23.000 --> 00:44:30.000 La Flamenka zen XVIII. Mendean Pueyo kalean, gaur egungo Fermin Kalbeton, zegoen taberna bat. 00:44:30.000 --> 00:44:36.000 Komertzioan ibiltzen ziren nabigatzaile, pirata eta kortsario guztiak bertara joaten ziren 00:44:36.000 --> 00:44:40.000 Donostiara arribatzen zuten momentuan bertan. 00:44:40.000 --> 00:44:48.000 Guk izena hartzen dugu, eta gure gunea izen horrekin bataiatzen dugu. 00:44:48.000 --> 00:44:53.000 Azkenean pasa gera lehen urteetan egun bateko kontzertuak egitetik 00:44:53.000 --> 00:44:59.000 Aste Nagusiko egun guztietako programazio oso bat antolatzera. 00:44:59.000 --> 00:45:00.000 Portuan askoz hobe. 00:45:00.000 --> 00:45:03.000 Nik uste askoz hobe zabalagoa da 00:45:03.000 --> 00:45:08.000 iaz egon nintzen kontzertu pare baten "Trini"-an eta txikia geratzen zen. 00:45:08.000 --> 00:45:10.000 Neri oso leku polita iruditzen zait jotzeko. 00:45:10.000 --> 00:45:15.000 Bagenuen gogoa tokatzeko eta kontentu gaude hemen jotzez. 00:45:15.000 --> 00:45:26.000 Hala ere Piratek musikaren esparruan egin duten lanketa potenteena ez da zuzeneko kontzertuetan izan 00:45:26.000 --> 00:45:32.000 oso kalitatezkoa izan da, baina apostu handiena izan da Donostiako talde musika txikienak 00:45:32.000 --> 00:45:35.000 edo aukera gutxiena zituztenekin planteamenduak egin ditugu. 00:45:35.000 --> 00:45:36.000 Piratak, Piratak. 00:45:36.000 --> 00:45:40.000 Guretzat kontzertuak ematea edozein lekutan ya espeziala baldin bada 00:45:40.000 --> 00:45:48.000 guretzat Donostian, gure herrian, gure herriarentzat, herriak antolatutako jai batzuen alde jotzea da demasa da. 00:45:48.000 --> 00:45:52.000 Eta eszenario honekin kriston aukera jendeak ikusteko egin degun lana. 00:45:52.000 --> 00:45:59.000 Horien artean ezin dugu ahaztu badaramatzagula urte batzuk oso musika lehiaketa potentea antolatzen 00:45:59.000 --> 00:46:06.000 gaztetxeetan planteatzen ditugu aurretik egiten diren hautaketa kontzertuak eta abar 00:46:06.000 --> 00:46:12.000 eta Aste Nagusian hautatzen diren hiru taldeek egiten dute kontzertua. 00:46:12.000 --> 00:46:20.000 Oinarriak eta irakurri genituen, paperak eta gauza guztiak bete genituen 00:46:20.000 --> 00:46:25.000 itxoin genuen ea zer gertatzen zen eta beno, ya egon ginen klasifikatuta final-erdietarako. 00:46:25.000 --> 00:46:34.000 Hasten ari den jendeari aukera hori ematea, 2.000 edo 3.000 pertsonaren aurrean jotzeko kristona iruditzen zait. 00:46:34.000 --> 00:46:41.000 Azkenean hemengo talde gazteei laguntza eta bultzada hori eman behar zaie. 00:46:41.000 --> 00:46:44.000 Gainera aurten La Flamenka gunean ikusi denez 00:46:44.000 --> 00:46:52.000 anbiente ezberdinak sartzea posible izan da eta aukera hori publiko guztientzat eskainia doa. 00:47:13.000 --> 00:47:19.000 Urteak pasatzen dira, antolatzen ditugun ekimenek geroz eta arrakasta gehiago dute 00:47:19.000 --> 00:47:25.000 iristen da momentu bat non Udalak berak ere bai ezikusia egiteari ere utzi behar dion 00:47:25.000 --> 00:47:33.000 gurekin harremanetan jartzen dira, eta gu ere eskariak egiteko posizioan aurkitzen gara. 00:47:33.000 --> 00:47:40.000 Hasten gara jai eremu baten aldeko eskariak luzatzen Udalari 00:47:40.000 --> 00:47:52.000 eta hasiera batean Trinitate plaza bazen, gero 'La Flamenka' izenez ezagutzen den gunea sortzen da Donostiako portuan. 00:47:52.000 --> 00:47:54.000 Guneak zer eskaintzen digu? 00:47:54.000 --> 00:48:02.000 Zabaltasuna eta zentralitateaz gain, eskaintza bera modu transbertsal edo zeharkako batean 00:48:02.000 --> 00:48:06.000 bai generoa eta adinaren aldetik zabaltzeko aukera ematen digu. 00:48:06.000 --> 00:48:09.000 Gutxinaka joan ginen sortzen aste osoko egitarau oso bat 00:48:09.000 --> 00:48:13.000 baina iritsi zen momentu bat non esan genuen herriarengana zabaldu behar zela 00:48:13.000 --> 00:48:20.000 eta horretarako helduentzat eta umeentzat ere egitaraua osatu behar genuela. 00:48:20.000 --> 00:48:25.000 Orain dela urte batzuk hasi ginen Erromeria Egunarekin, Urgull mendian 00:48:25.000 --> 00:48:30.000 famili giroko plan zoragarri bat egiten hasi ginen. 00:48:32.000 --> 00:48:37.000 Urtetik urtera, haunditzen joan da egitaraua. 00:48:40.000 --> 00:48:45.000 Gero Helduen Eguna, beraiek ere parte izateko jaietan. 00:48:45.000 --> 00:48:51.000 Piratek duten pentsamenduarekin bat gatoz. 00:48:51.000 --> 00:48:54.000 Jai herrikoi batzuk egitea, eta jai herrikoi horrek zer esan nahi du? 00:48:54.000 --> 00:48:59.000 Euskaldunak izatea, herriaren ahalik eta parte handiena bilatzea 00:48:59.000 --> 00:49:07.000 eta gu ere espiritu horrekin erabat ados gaude eta hor parte hartzen dugu. 00:49:07.000 --> 00:49:12.000 Pentsatzen dugu 'Helduen Eguna' baino 'Folk Eguna' deitzea hobeto dagoela. 00:49:15.000 --> 00:49:21.000 Dantzak ez dauka zergatik helduena izan behar, hareago, normalean gazteena izan da. 00:49:21.000 --> 00:49:26.000 Eta kantuak ere ez du zertan helduen zerbait izan behar, gazteek ere kantatzen dute. 00:49:27.000 --> 00:49:30.000 Orduan pentsatu genuen 'Helduen Eguna' deitzea ez zegoela ongi 00:49:30.000 --> 00:49:37.000 eta oso kontzeptu arkaikoa zela eta esan genuen 'Folk Eguna' deitzeko. 00:49:37.000 --> 00:49:40.000 Folk Eguna jarrita zer ulertzen da orain? 00:49:40.000 --> 00:49:47.000 Folk da herriaren kulturaren ezagutza, eta definizio hori hitz alemana dela uste dut 00:49:47.000 --> 00:49:49.000 baina gaur mundu guztian erabiltzen dena da 00:49:49.000 --> 00:49:59.000 eta herri bati dagokion bere ohitura eta izateko moduaren ezagutza da. 00:49:59.000 --> 00:50:08.000 Gu betidanik ibili gara Santa Ageda bezperan abesten, abenduan jaiotzarekin ere bai 00:50:08.000 --> 00:50:13.000 gero euskal dantzekin, eta beti mundu horretan sartuta. 00:50:13.000 --> 00:50:17.000 Baina hor geratzen zen. Beti elkartean eta gure munduan. 00:50:17.000 --> 00:50:28.000 Ikusten genuen Donostian zerbait falta zela eta hori bete da Piratak taldearekin. 00:50:28.000 --> 00:50:41.000 Guk ere badegu gure tokia. Heldu bezala ekintzak baditugu orain, gure kasuan da dantzatzen edo abesten. 00:50:44.000 --> 00:50:53.000 Nik uste falta zaigula betetzea gazteekin horrelako gauzak, gehienak helduak garelako egun horretan 00:50:53.000 --> 00:50:57.000 Beste egunetan helduek parte hartzen dute gazteekin nahastuta eta nik uste dut oso aberatsa dela. 00:50:57.000 --> 00:51:01.000 Hortik aurrera Aste Nagusia oso ezberdina izan da. 00:51:01.000 --> 00:51:09.000 Eta azkenik umeentzako egitaraua, txikitatik pirata izaten has daitezen. 00:51:28.000 --> 00:51:33.000 Handi-mandiek ez gaituzte maite, libre garelako eta errebelde. 00:51:33.000 --> 00:51:36.000 Guk asko maite ditugu euskal pirata bihurriak 00:51:36.000 --> 00:51:42.000 irudimentsuak direlako, alaiak, beraien kabuz beraien gauzak egiten dituztelako. 00:51:42.000 --> 00:51:44.000 Haurrei txikitan zer erakusten zaie? 00:51:44.000 --> 00:51:52.000 Haien kabuz moldatzen, haien kabuz gauzak egiten. Irudimena, baloreak, ahalmenak... 00:51:52.000 --> 00:51:55.000 Haunditzen direnean haurrak gazte bihurtzen dira. 00:51:55.000 --> 00:52:03.000 Eta gazte direnean askotan ukatzen dizkiegu balore guzti horiek, horregatik maite ditugu guk Piratak. 00:52:03.000 --> 00:52:10.000 Ausartak eta irudimentsuak direlako eta horregatik sentItzen gara geu ere Pirata. 00:52:10.000 --> 00:52:14.000 Gauzak geure kabuz egitea maite dugu. 00:52:14.000 --> 00:52:20.000 Nola hau, ez dakit oso ongi nola definitu, pasio handiko mugimendua den 00:52:20.000 --> 00:52:24.000 jendeak horrela funtzionatzen du. 00:52:24.000 --> 00:52:30.000 Adibide gisa, duela hilabete batzuk Donostiako Martutene auzoan uholdeekin gertatu zen egoera horren aurrean 00:52:30.000 --> 00:52:37.000 gure webgunean jaso genituen ehundaka email esanez Piratek antolatu behar genuela brigada bat edo antzeko zerbait 00:52:37.000 --> 00:52:40.000 Martutene auzora laguntzera joateko. 00:52:40.000 --> 00:52:44.000 Segituan Udaletxearekin harremanetan jarri ginen 00:52:44.000 --> 00:52:48.000 udaletxeak bazuen horrelako protokolo bat pentsatua martxan jartzeko 00:52:48.000 --> 00:52:58.000 eta uste dut han egindako lanak bai pertsonalki eta bai beraientzako gauza onak ekarri zituela. 00:52:58.000 --> 00:53:04.000 Ordundik ere, aurten nobedade bezala aldaketa dexente egon dira mugimenduaren barruan 00:53:04.000 --> 00:53:10.000 eta aldaketetako bat da Ezkila Kapitainak hemendik aurrera urtero laguntzaile bat izango duela: Matti. 00:53:10.000 --> 00:53:17.000 Laguntzaile horren figura beteko du beti mugimendu batek, pertsona batek, eragile batek edo norbaitek 00:53:17.000 --> 00:53:23.000 gure ustetan hiriari zerbait aportatzen diona, eta hori guk ere goraipatzeko asmotan. 00:53:23.000 --> 00:53:27.000 Gabon Piratak! 00:53:27.000 --> 00:53:32.000 Mattiren ordez eta Martuteneko auzotarren izenean: Mila esker Piratak. 00:53:32.000 --> 00:53:35.000 Milesker guztioi omenaldi honengatik. 00:53:35.000 --> 00:53:41.000 Aurten Mattiren pertsonaia sortu eta gugan pentsatu izanak benetan hunkitu gaitu. 00:53:41.000 --> 00:53:49.000 Joan den azaroan sufritutako uholdeetan, hain momentu latzetan bakarrik ez geundela sentitzeak 00:53:49.000 --> 00:53:57.000 egoera latz haiek gainditzeko eta aurrera jarraitzeko beharrezko indarra eta kemena eman zeniguten. 00:53:57.000 --> 00:54:02.000 Segi horrela. Gora Donostiako Piratak! 00:54:02.000 --> 00:54:08.000 Gora Donostiako jai herrikoiak! 00:54:10.000 --> 00:54:13.000 Lanean ari nintzen, taberna batean nengoen eta Barelak deitu zidan. 00:54:13.000 --> 00:54:19.000 Egia esango dizut, ileak puntan jarri zitzaizkidan. Ez nuen espero. 00:54:19.000 --> 00:54:24.000 Ezin duzu espero norbaitek esatea "lagunduko dizugu, ezagutu gabe", ezagutu gabe 00:54:24.000 --> 00:54:29.000 nik ez bainuen ez Barela ez Piratetako inor ezagutzen, ez nuen inor ezagutzen. 00:54:29.000 --> 00:54:32.000 Eta bat-batean telefonoz deitzea, lagundu nahi dizutela esanez 00:54:32.000 --> 00:54:40.000 baserriak garbitzen, edozertan, ezagutzen ez ditugun 300 lagun etortzea garbitzera 00:54:40.000 --> 00:54:43.000 egitan esaten dizut, ileak puntan jartzen zaizkit. 00:54:43.000 --> 00:54:44.000 Begira, berriro orain. 00:54:44.000 --> 00:54:52.000 Urteek bilakaera handia eman dute, eta urteekin batera, gaztetxoak direnak pixka bat heldutu gara 00:54:52.000 --> 00:54:54.000 eta joan gara ikasten. 00:54:54.000 --> 00:55:01.000 Horrelako mugimendu batek erakutsi digu eszenatokietaz ulertzen, musika taldeetaz ulertzen, 00:55:01.000 --> 00:55:07.000 elektrizitateaz ulertzen, segurtasun planez eta horrelako kontuetaz ere ulertzen. 00:55:07.000 --> 00:55:13.000 Azkenean pertsona bezala ere, uste dugu bueltan ere asko aportatu duena. 00:55:13.000 --> 00:55:21.000 Askotan pentsatzen dugu pertsona batek ekimen bati edo horrelako prozesu bati ematen dion zeozer 00:55:21.000 --> 00:55:25.000 baina ez gara pentsatzen ari nola horrelako ekimen batek pertsona bati ematen dionaz. 00:55:25.000 --> 00:55:29.000 Nik uste bi norabide dituen egoera. 00:55:29.000 --> 00:55:33.000 Nik taldeari asko eman nion bere momentuan 00:55:33.000 --> 00:55:39.000 baina atzera begira daukadan oroitzapena da taldeak niri ere asko eman zidala. 00:55:39.000 --> 00:55:47.000 Eta azpimarratuko nukeen bigarren aspektua da partehartzaile kontzeptu hori 00:55:47.000 --> 00:55:49.000 askotan erabiltzen dugula arlo ezberdinetan 00:55:49.000 --> 00:55:52.000 beti ari gara partehartzaile izateaz hitz egiten 00:55:52.000 --> 00:55:56.000 baina azkenean praktikan jartzea ez da hain erraza. 00:55:56.000 --> 00:56:06.000 Eta nik uste Piraten eredua bai izan dela erabat kontzeptu horren materializazioa 00:56:06.000 --> 00:56:13.000 eta gainera modu egoki, jasangarri eta posible batean. 00:56:19.000 --> 00:56:22.000 Egia esan Piratak dira niretzat gauza asko. 00:56:22.000 --> 00:56:24.000 Ez dakit nola azaldu. 00:56:24.000 --> 00:56:28.000 Nik nituen 15-16 urte eta lehenago ere parte hartu nuen jokuetan... 00:56:28.000 --> 00:56:33.000 auzokoekin, deitu eta "etorri jokuetara" eta joan eta jokuetan egon Aste Nagusian 00:56:33.000 --> 00:56:35.000 Piraten gauza batzuetan parte hartu, baina hori zen. 00:56:35.000 --> 00:56:39.000 15-16 urte nituela halako batean Alde Zaharrean harrapatu ninduten eta esan zidaten: 00:56:39.000 --> 00:56:43.000 "Onintza, dago Koadrilen mahai bat, etor zaitez ostiralean" 00:56:43.000 --> 00:56:45.000 eta nik oso ongi jakin gabe joan nintzen 00:56:45.000 --> 00:56:50.000 Kresala elkartera orduan, hor bildu ginen batzuk eta hor hasi zen nire esperientzia Piratetan. 00:56:50.000 --> 00:56:56.000 Hasieran Koadrilen Mahaitik jolas batzuk prestatzen, eta horrela urteak pasa dira geroztik 00:56:56.000 --> 00:56:59.000 geroz eta gauza gehiago egin ditugu eta niretzat Piratak dira gauza asko batera 00:56:59.000 --> 00:57:02.000 zeren izan zen nire lehen esperientzia horrelako mugimendu batekin. 00:57:02.000 --> 00:57:07.000 Egotetik 15 urterekin hor zure munduan eta bat-batean deskubritu nuen beste mundu bat 00:57:07.000 --> 00:57:12.000 mugimendu batean parte hartzeagatik, jende pila bat ezagutu dut geroztik Piratetan lanean 00:57:12.000 --> 00:57:18.000 esperientzia asko izan ditut bestela gauza askotan ez nituzkeenak egingo ez banintz Piratetan egongo. 00:57:18.000 --> 00:57:26.000 Eta niretzat izan da hasiera bat, ikustea benetan enpeñatzen bazara gauza batean, gauzak ongi ateratzen direla. 00:57:26.000 --> 00:57:29.000 Piratetan ikusten genuen gure lanak fruituak zituela 00:57:29.000 --> 00:57:34.000 eta gerora horrek nik uste asko lagundu nahi beste mila proiektutan. 00:57:41.000 --> 00:57:50.000 Beti esan dugu izan dela mugimendu bat parekidea, herrikoia eta partehartzailea 00:57:50.000 --> 00:57:56.000 baina askotan esan ez arren, nabaritzen da dela mugimendu oso humanoa. 00:57:58.000 --> 00:58:03.000 Egin da lekua Donosita bezalako hiri zail batean 00:58:03.000 --> 00:58:16.000 lortu dugu halako ekimen ganberro edo ezberdin bat finkatuta geratzea Donostiari batzuk deitzen dioten bezala, "en el marco incomparable". 00:58:17.000 --> 00:58:22.000 Pirata izatea da lo gutxi egin eta amets asko egitea. 00:58:24.000 --> 00:58:32.000 Donostiako Piratak azken 10 urteotan izan dugun oxigeno kolpe bakarretakoa izan da. 00:58:32.000 --> 00:58:41.000 Ia modu subterraneoan botereak Donostiako festetan inposatzen zuen logika iraultzen hasi ziren. 00:58:41.000 --> 00:58:50.000 Hautsi dute eta agerian oso presente jarraitzen duela jai partehartzaileak izateko herriak duen nahia, 00:58:50.000 --> 00:58:55.000 eta gainera, jasan dugun pribatizazio prozesu honekin jarratzaileak galdu beharrean, 00:58:55.000 --> 00:59:03.000 kalearen pribatizazioakin, festaren pribatizazioarekin, festaren merkantilizazioarekin 00:59:03.000 --> 00:59:12.000 festaren logika hori hausteko gai izan da eta denok parte hartu dezakegun festa bat eraiki dute. 00:59:19.000 --> 00:59:24.000 Nik uste azken urte hauetan Donostian egon den aldaketarik nabarmenena 00:59:24.000 --> 00:59:31.000 euskara eta euskal kulturaren ikuspegitik begiratuta, Piraten antolakuntza euskaraz izatea da. 00:59:31.000 --> 00:59:33.000 Hau da, Piratek euskaraz funtzionatzea. 00:59:33.000 --> 00:59:41.000 Aldaketarik haundiena izan da Piratek eman dutena Donostiaren euskalduntzean eta hizkuntzaren normalizazio prozesuan. 00:59:46.000 --> 00:59:53.000 Zorionez nolabait positiboa, jendetsua, itxaropentsua 00:59:53.000 --> 01:00:02.000 eta gu, garai hartako partaideak pozik gaude azken finean nolabait helburuak lortzen direlako 01:00:02.000 --> 01:00:08.000 eta espiritua mantentzen da. Eta hori da guretzat positiboena. 01:00:08.000 --> 01:00:10.000 Helburu hori edo bete da. 01:00:10.000 --> 01:00:15.000 Zela Aste Nagusi alternatibo eta partehartzaile bat izatea 01:00:15.000 --> 01:00:20.000 beti kexatzen ibiltzen ginen gure Aste Nagusia kaka bat zela 01:00:20.000 --> 01:00:29.000 eta pixkana-pixkana eta jendearen lan gogoarekin lortu dugula gure Aste Nagusi hori. 01:00:40.000 --> 01:00:46.000 Esperientzia dibertigarria izan da barnetik hazten ikustea. 01:00:46.000 --> 01:00:49.000 Egin dugun lana izan da eta Aste Nagusia aldatu da horri esker. 01:00:49.000 --> 01:00:54.000 Bestela betikoa izaten jarraituko genukeen: su artifizialak ikusi eta izozkia jan. 01:00:59.000 --> 01:01:06.000 Esan dezakegu gaur egun Piraten mugimendua ezerezetik jaiotzetik... beno, ezerezetik edo denetik 01:01:06.000 --> 01:01:16.000 azken finean gazteon irudimena eta hainbat lagun talderen lana, hori dena izan zen Piratentzako. 01:01:16.000 --> 01:01:19.000 Eta hortik jaio zen mugimendu guztia. 01:02:01.000 --> 01:02:08.000 Niretzako Pirata izatea edo Pirata izan nahi izatea da Donostiako jaiengatik zeozer egin nahi izatea 01:02:08.000 --> 01:02:14.000 eta ni normalean kontzertu argazkietan ibiltzen naizenez, hor sartu nintzen pixka bat kontaktuan 01:02:14.000 --> 01:02:19.000 eta horrelako gauza batean parte hartzea kriston harrotasuna da. 01:02:19.000 --> 01:02:22.000 Ez dakit, ez dago besterik. 01:02:22.000 --> 01:02:26.000 Hasieran, duela hamar urte hasi zirenak mugimenduan komunikazioan lanetan 01:02:26.000 --> 01:02:29.000 kartelgintzan, eskuzko lanekin eta hasi ziren, 01:02:29.000 --> 01:02:33.000 eta gaur egun beste tresna batzuk daude, teknologiak aurrera egin du 01:02:33.000 --> 01:02:40.000 eta sare sozialak, aplikazioak, zuzeneko jarraipenak, argazki galeriak, bideoak... erabiltzen ditugu. 01:02:40.000 --> 01:02:48.000 Azken finean gure lana da transmititzea mugimenduaren baloreak ahalik eta jende gehienari, ahalik eta modu positiboenean. 01:02:56.000 --> 01:03:01.000 Pentsatzen dut, egunerokotasunean, Euskal Herrirako, Donostiarako 01:03:01.000 --> 01:03:05.000 bizi eredu edo jendarte eredu ezberdin baten alde lanean ari garen bezala 01:03:05.000 --> 01:03:09.000 jaietan ere berdin egin behar dela eta egin nahi dugula. 01:03:09.000 --> 01:03:16.000 Sara ere txiki-txikitatik, nik uste jaio baino lehen Pirata zela 01:03:16.000 --> 01:03:20.000 eta lehengo urteko Aste Nagusian ere hor egon zen 01:03:20.000 --> 01:03:27.000 "Abordaia Txikian", noski Erromerian, Irrikitaldia eta Abordaia oraingoz niretzako dira, 01:03:27.000 --> 01:03:35.000 baina argi dago, Pirata izateak suposatzen duen guzti hori, horregatik dira Pirata. 01:03:35.000 --> 01:03:44.000 (Bertso inprobisatzailea) Izan Pirata eta ipini belak haizearen kontra 01:03:44.000 --> 01:03:54.000 izan Pirata eta zeharkatu hainbeste itsaso mota 01:03:54.000 --> 01:04:04.000 izan Pirata eta mareei egin ezaiezue borroka, 01:04:04.000 --> 01:04:12.000 izan Pirata ez gelditu inoiz, eta aingurarik ez bota 01:04:12.000 --> 01:04:23.000 izan Pirata hiri oso bat dago abordatzeko eta. 01:06:18.000 --> 01:06:26.000 Ekoizpena, errealizazioa eta edizioa: Joseba San Sebastian eta Peru Isasi. 01:06:28.000 --> 01:06:36.000 Kamerak 01:06:37.000 --> 01:06:53.000 Partehartzaileak 01:06:56.000 --> 01:07:16.000 Izan Pirata! 01:07:16.000 --> 01:07:19.000 Behe-lainozko egun batez atera ginen portutik 01:07:19.000 --> 01:07:21.000 Mastan mila koloredun bandera jarrita zutik 01:07:21.000 --> 01:07:23.000 Enbatek eta arrokek jarraitu arren gertutik 01:07:23.000 --> 01:07:26.000 Donostia abordatzen aritu gara ordutik. 01:07:26.000 --> 01:07:28.000 Izan gaitezen bihurri, izan gaitezen Pirata 01:07:28.000 --> 01:07:31.000 Partxe bat begian jarriz egunsentiari kanta 01:07:31.000 --> 01:07:33.000 Belak zabalduta eta auzolanari tiraka 01:07:33.000 --> 01:07:37.000 Bihotzean daramagu mundu berri baten mapa . 01:07:37.000 --> 01:07:40.000 Izan gaitezen Pirata! 01:07:42.000 --> 01:07:47.000 Belak, zabaldu ditugu, Batu ditugu indarrak 01:07:47.000 --> 01:07:52.000 Lotu, guregana eta aska ditzagun amarrak 01:07:52.000 --> 01:07:57.000 Belak, zabaldu ditugu, Batu ditugu indarrak 01:07:57.000 --> 01:08:03.000 Lotu, guregana eta aska ditzagun amarrak 01:08:03.000 --> 01:08:12.000 Hamar! Batu ditugu indarrak Lortu! Mundu berri baten mapa. 01:08:12.000 --> 01:08:23.000 Hamar! Batu ditugu indarrak Lortu! Mundu berri baten mapa. 01:08:42.000 --> 01:08:44.000 Zatoz zabaldu gaitezen itsaso berrietara 01:08:44.000 --> 01:08:46.000 Zatoz itsatsi ezazu zure bandera mastara 01:08:46.000 --> 01:08:49.000 Zatoz txalupa euskaldun, parekide honetara 01:08:49.000 --> 01:08:51.000 Hamar urteren ondoren gero eta gehiago gara. 01:08:51.000 --> 01:08:54.000 Izan gaitezen bihurri, izan gaitezen pirata 01:08:54.000 --> 01:08:56.000 Partxe bat begian jarriz egunsentiari kanta 01:08:56.000 --> 01:08:59.000 Belak zabalduta eta auzolanari tiraka 01:08:59.000 --> 01:09:03.000 Bihotzean daramagu mundu berri baten mapa. 01:09:03.000 --> 01:09:06.000 Izan gaitezen pirata! 01:09:08.000 --> 01:09:14.000 Ea Piratak, eskerrik asko Piratak! 01:09:14.000 --> 01:09:20.000 Izan ere zuei esker Donosti dagoeneko ez da Ñoñosti, Donostia da! 01:09:20.000 --> 01:09:23.000 Eskerrik asko! 01:09:23.000 --> 01:09:28.000 Lotu, guregana eta aska ditzagun amarrak. 01:09:28.000 --> 01:09:38.000 Hamar. Batu ditugu indarrak. Lotu. Mundu berri baten mapa. 01:09:38.000 --> 01:09:48.000 Hamar. Batu ditugu indarrak. Lotu. Mundu berri baten mapa. 01:10:13.000 --> 01:10:18.000 Belak, zabaldu ditugu, Batu ditugu indarrak 01:10:18.000 --> 01:10:23.000 Lotu, guregana eta aska ditzagun amarrak 01:10:23.000 --> 01:10:28.000 Belak, zabaldu ditugu, Batu ditugu indarrak 01:10:28.000 --> 01:10:33.000 Lotu, guregana eta batu ditzagun indarrak 01:10:36.000 --> 01:10:42.000 Mundu berri baten mapa 01:10:42.000 --> 01:10:46.000 Batu ditzagun indarrak 01:10:46.000 --> 01:10:49.000 Mundu berri baten mapa 01:10:50.000 --> 01:10:54.000 ...ahaztu ditugunei, erabilitako irudi eta soinuak sareratu dituzuenei 01:10:54.000 --> 01:10:57.000 era batera ala bestera lagundu gaituzuenei 01:10:57.000 --> 01:11:00.000 lan luze honekin pazientzia izan duzuenei 01:11:00.000 --> 01:11:01.000 amorruaren indarrari. 01:11:01.000 --> 01:11:03.000 Ilargi tabernako lagunei. 01:11:03.000 --> 01:11:05.000 Eliri, Josebari eta gurekin ez zaudeten Pirata guztiei. 01:11:05.000 --> 01:11:07.000 Zuei esker edozer da posible Donostia Piratan. 01:11:09.000 --> 01:11:14.000 Donostiako Piratak. 2013. Donostia. Euskal Herria. 01:11:15.000 --> 01:11:32.000 Creative Commons - Aitortu - Partekatu.