-
Thich Nhat Hanh zen maisuak erantzuten du
-
Ba al da elkarrizanik budismo
eta katolizismoaren artean?
-
Thay maitea, sangha maitea.
-
Lagun bat dugu.
Monje katolikoa da.
-
Umetan ez zuen inolako
bizitza espiritualik.
-
Baina hazi zenean amodio,
batasunezko esperientzia bat bizi zuen.
-
Eta monje egin zen.
-
Orain, iturri espiritual bi ditu.
-
Lehena Jesus da,
bestea Thay da.
-
Zure zenbait liburu irakurri ditu
-
eta zure irakaspenak
jarraitzen ditu Interneten.
-
Asko eskertzen dizkizu irakaspenok.
-
Ezin izango da Plum Villagera etorri.
-
Esango zenuke zerbait
-
budismo eta katolizismoaren arteko
elkarrizanari buruz?
-
(Thay) Berriz irakurri, mesedez.
-
Thay maitea, sangha maitea,
-
lagun bat daukagu
monje katolikoa dena.
-
Umetan ez zuen inolako
bizitza espiritualik.
-
Baina hazi zenean, amodio,
batasunezko esperientzia bat izan zuen.
-
Eta monje egin zen.
-
Orain iturri espiritual bi ditu.
-
Lehena Jesus da,
bestea Thay da.
-
Zure liburu batzuk irakurri ditu
-
eta zure irakaspenak
jarraitzen ditu Interneten.
-
Asko eskertzen dizkizu irakaspenok.
-
Ezin izango da Plum Villagera etorri.
-
Esango zenuke zerbait
-
budismo eta katolizismoaren arteko
elkarrizanari buruz?
-
Herenegun, hauxe esan genuen:
-
Budismoa budismoa ez diren
elementuz dago osatuta.
-
Lore bat ere, lore ez diren elementuz
dago osatuta.
-
Budak budista ez ziren elementuak
erabili zituen budismoa eratzeko.
-
Eta ondo zekien hori.
-
Ingurura begiratzean
elementu asko ikusten dituzu.
-
Pertsona trebea bazara,
-
ikusten duzun elementu denak erabil ditzakezu
-
zeure budismoa eratzeko.
-
Gauza bera litzateke egia kristautasunean.
-
Kristautasuna kristautasun ez diren
elementuz dago osatuta.
-
Elkarrizanaren irakaspena
kristautasunean ere aurkitzen da.
-
Une honetan zoriontsu
bizitzearen irakaspena
-
Jesukristoren irakaspenetan dago ere.
-
Eta Biblia irakurtzen baduzu
-
honelako adierazpenak ikusiko dituzu:
-
'Jakingo duzue
ni Aitarekin bat eginda nagoela'
-
zu nigan zaude
eta ni zugan nago.
-
Hau Joanen Liburuan dago.
Hauxe da elkarrizanaren irakaspena.
-
Ni Aitarengan nago,
zu nigan zaude eta ni zugan.
-
Bata bestearen barruan gaude,
ez kanpoan.
-
Mateoren Ebanjelioak hau dio:
-
'Ez arduratu biharko egunaz,
biharkoak ere ekarriko baitu bere ardura.'
-
Hau da une honetan zoriontsu
bizitzearen irakaspena.
-
Antzekoak diren ikuspuntuak
ikus daitezke.
-
Gutako hainbat praktikatzen ditugu
-
Jesus eta Budaren irakaspenak
-
eta ez dugu arazorik ikusten.
-
Hau oso ona da munduaren
bakea, batasuna eta harmoniarentzako.
-
konektatu,
inspiratu, elikatu
-
(Kanpaia)