Thich Nhat Hanh zen maisuak erantzuten du Ba al da elkarrizanik budismo eta katolizismoaren artean? Thay maitea, sangha maitea. Lagun bat dugu. Monje katolikoa da. Umetan ez zuen inolako bizitza espiritualik. Baina hazi zenean amodio, batasunezko esperientzia bat bizi zuen. Eta monje egin zen. Orain, iturri espiritual bi ditu. Lehena Jesus da, bestea Thay da. Zure zenbait liburu irakurri ditu eta zure irakaspenak jarraitzen ditu Interneten. Asko eskertzen dizkizu irakaspenok. Ezin izango da Plum Villagera etorri. Esango zenuke zerbait budismo eta katolizismoaren arteko elkarrizanari buruz? (Thay) Berriz irakurri, mesedez. Thay maitea, sangha maitea, lagun bat daukagu monje katolikoa dena. Umetan ez zuen inolako bizitza espiritualik. Baina hazi zenean, amodio, batasunezko esperientzia bat izan zuen. Eta monje egin zen. Orain iturri espiritual bi ditu. Lehena Jesus da, bestea Thay da. Zure liburu batzuk irakurri ditu eta zure irakaspenak jarraitzen ditu Interneten. Asko eskertzen dizkizu irakaspenok. Ezin izango da Plum Villagera etorri. Esango zenuke zerbait budismo eta katolizismoaren arteko elkarrizanari buruz? Herenegun, hauxe esan genuen: Budismoa budismoa ez diren elementuz dago osatuta. Lore bat ere, lore ez diren elementuz dago osatuta. Budak budista ez ziren elementuak erabili zituen budismoa eratzeko. Eta ondo zekien hori. Ingurura begiratzean elementu asko ikusten dituzu. Pertsona trebea bazara, ikusten duzun elementu denak erabil ditzakezu zeure budismoa eratzeko. Gauza bera litzateke egia kristautasunean. Kristautasuna kristautasun ez diren elementuz dago osatuta. Elkarrizanaren irakaspena kristautasunean ere aurkitzen da. Une honetan zoriontsu bizitzearen irakaspena Jesukristoren irakaspenetan dago ere. Eta Biblia irakurtzen baduzu honelako adierazpenak ikusiko dituzu: 'Jakingo duzue ni Aitarekin bat eginda nagoela' zu nigan zaude eta ni zugan nago. Hau Joanen Liburuan dago. Hauxe da elkarrizanaren irakaspena. Ni Aitarengan nago, zu nigan zaude eta ni zugan. Bata bestearen barruan gaude, ez kanpoan. Mateoren Ebanjelioak hau dio: 'Ez arduratu biharko egunaz, biharkoak ere ekarriko baitu bere ardura.' Hau da une honetan zoriontsu bizitzearen irakaspena. Antzekoak diren ikuspuntuak ikus daitezke. Gutako hainbat praktikatzen ditugu Jesus eta Budaren irakaspenak eta ez dugu arazorik ikusten. Hau oso ona da munduaren bakea, batasuna eta harmoniarentzako. konektatu, inspiratu, elikatu (Kanpaia)